Artea»Erdi Aroa
Gotikoa: arkitektura erlijiosoa
Hiri gotikoen irudi ezaugarria, defentsarako harresiak baino areago, merkatu plazak,
ahaltsuen etxe edo jauregiak eta katedraletako murru, arbotante, horma bular, beira
leiho, kapitel eta dorreak izan ziren.
Belaunaldiz belaunaldi, hiriak gogor saiatu ziren katedralen eraikuntzan, hiritarren
ahaleginak (baita ekonomikoak ere) horretaraxe zuzendu ziren, baina askotan ez zuten
lana amaituta ikusterik izan.
Katedrala hiriaren erdigunea zen, ez bakarrik kaleak katedraleko plazan amaitzen
zirelako, baizik eta hirira heltzen ziren kanpotiko bideak ere, kale nagusietatik, haraxe
biltzen zirelako.
Katedrala, hiriko eliza nagusia zen aldetik, hiriaren arte gaitasunaren eta ekonomia
ahalmenaren ikurra izan otu zen.
Katedralak
Gardentasuna, argitasuna, kanpoko eta
barnako aldeak nahastea, dira katedralen eta
gainerako eraikin gotikoen ezaugarriak.
Efektu horiek lortzeko, arkitektoa edo obra
maisua tradizio erromanikoetatik abiatu zen,
baina errotik aldatu zituen oinarrizko
eraikuntza elementuak eta berorien arteko
erlazioak.
Eliza gotikoaren ohiko oina basilika
handi batena da. Habearte nagusi bat izan
ohi du erdi-erdian, luzetara, eta beste bat
edo bi alde banatan, presbiterio atzetik bueltan,
deanbulatorioan batzen direnak.
Arkitekturako elementu nagusiak
Espazioaren antolakuntza orokorrean,
ikusten den bezala, ez dago berrikuntza
handirik eliza erromanikoekiko, baina bi
elementu guztiz ezaugarri txertatu zituzten
egituran : arku zorrotza edo ojiba erakoa,
zirkuluerdikoaren ordez, eta arku zorrotzezko
ganga, zeina, funtsean, bi kanoiren
elkargune edo gurutzadura baita, baina
ebaketa ertzak harrizko nerbioz sendoturik
dituela.
Ojiba edo arku zorrotza, argiaren goren
puntuan elkartzen diren 90° baino gutxiagoko
bi zirkunferentzia arkuk osatzen dute,
eta badu erdi puntukoak ez duen alde on
bat : bultzada txikiagoa eragiten du alboetara
. Gainera, nola ojibaren zabaleraren (edo
argiaren) eta goratasunaren artean ez dagoen
erlazio finkorik, erraztasun handiagoz
tratatu ahal izan ziren hutsarteak, eta, hala,
arkitektura gotikoaren oinarrizko elementu
bilakatu zen arku zorrotza.
Eraikinen estalkiari dagokionez, aipatu
diren arku zorrotzezko ganga nerbiodunak
erabili zituzten, eta hasieran oso bakunakziren arren, denbora joan ahala, geroz eta
konplexuagoak eraiki zinaten. Sistema horretan,
gangak hartzen duen laukiaren lau
erpinetara biltzen da egituraren bultzada eta
lurreraino pasatzen da, hormetara itsatsitako
zutabe erdien bitartez. Esandako guztiagatik,
arkitektura gotikoa, batez ere hezurduran
edo egituran oinarritu zen, eta, beraz,
neurri handi batean behintzat, murruek euskarri
funtzioa galdu zutenez, aurreko garaietan
pentsatu ere ezin zitekeen erraztasunez
zulatu abai izan ziren hormak.
Hezurdura edo egitura
Hori guztia gorabehera, egituraren pisuaren
zutikako transmisioa ez zen aski
alboetako bultzadak indargabetzeko. Erromanikoaren
garaian, aldamenetako habearteetako
kanoi laurdeneko gangek eusten zieten
alboetako bultzadei, baina gotikoarenaroan, funtzio hori betetzeko, erradio Handiko
arku batzuk asmatu zituzten, arbotante
izenekoak. Arbotante horiek, arku zorrotzezko
gangaren hasieran bermatzen dira
alde batetik, eta epai angelu-zuzeneko pilare
edo horma bular batera transmititzen
dute eraikinaren kanpoalderako bultzada.
Habearte nagusiak ematen dio katedralaren
barrualdeari espazio bakar jarraitu
baten sentsazioa. Beheko aldeko arku zorrotzek,
izan ere, tarteko hormak zulatu
baino gehiago-hori gertatzen zen eliza erromanikoetan-,
erdiko eta alboetako habearteak
lotzen dituzte, beren argi eta hutsarte
zabalen bidez. Arku baxuenen gainean eliz
balkoi bat edo bi egon ohi dira, eta habearte
nagusiaren goiko aldean, gangen hasiera
parean, gutxi gorabehera, trrforio izeneko
pasabide estu bat, arkutxoen bidez erdiko
habeartera irekitzen dena.
Beira leihoen Icromatismotdc iragazitako
argiak lotura moduko bat eratzen du eraikinaren
kanpoko eta barruko aldeen artean,
baina bi dira barruko espazioa antolatzen
duten lerro nagusiak : horizontala, ataritik
aldarea bitartekoa, erdiko habearteko arkuen
jarraipen erritmikoak definitzen duena,
eta bertikala edo zutikakoa, egituraren
hezurdurak iradokitzen duena. Espazio gotikoaren
luzetarako konposizioa, hala ere,
eten egiten da presbiteriora heltzean. Elementu
horren zirkuluerdi formako egiturak
bi aukera sortzen ditu : bata zentrifugoa,
kanpora aldekoa, eta bestea zentripetoa,
aldare alderakoa, baina, biak ala biak, ezin
hobeto indargabetzen dira aldarea inguratzen
duen deanbulatorioan. Katedral gotikoaren
espazioa, hortaz, jainkoaren eta
gizakiaren arteko harremanen espazioa da,
dagoenaren eta ez dagoenaren artekoa,
horizontaltasunaren eta bertikaltasunaren
artekoa, hutsaren eta osotasunaren artekoa.
Kanpoko itxura
Katedral gotikoaren kanpoko bolumenek,
eskuarki, barruko hezurdura islatzen
dute -batzuetan, katedral osoaren egitura-,
ganga nerbiodunen "makulu sistematzat"
hartzen diren arbotanteak eta horma bularrak
direla-eta. Arrazoi horregatik, eliza gotikoen
barrualdea espazio nahiko bateratua
izan ohi den artean, kanpoko aldea konplexuagoa
izaten da, eraikinaren euste sistemaren
parte handi bat hantxe egoten baita.
Eraikinaren egitura alde batera utzi eta
tipologiaren ikuspuntutik begiratuta, katedral
gotikoaren kanpoko elementurik deigarriena
eta nortasun handienekoa fatxada
da, nahiz eta barruko antolakuntzarekin
kontraesanean dagoela ere esan litekeen.
Baldin eta garai hartako arkitektoek eraikinaren
barrualdearekin bat zetorren fatxada
egin nahi izan balute, garrantzi handiagoa
emango zioketen fatxadaren erdialdeari,
habearte nagusiak katedralaren barruan
duen nagusitasuna islatzeko. Baina ez da
horrela gertatzen ; aldiz, fatxadaren bi alboetako
dorreek aldamenetara erakartzen dute
arreta, eta dorrearen gailurreko kapitel eta
gezi altuek areagotu egiten dute efektu hori.
Fatxada, eskuarki, ez da izaten barneko
gangak baino altuagoa, eta hiru zerrenda
horizontaletan banatutako lauki handi bat
bezala irudika daiteke. Barreneko zerrendan
arku zorrotzezko hiru ateak egoten dira ;
erdiko zerrendan, erdi-erdian, errosetoi izeneko
leiho biribil zulatua eta beiraz itxia,
eta alboetan, beste bi leiho ; eta gorenekoan,
galeria ireki edo leihodun bat egon ohi da.
Eskulturaz betetako friso jarraitu batek bereizten
ditu erdiko eta barreneko zerrendak
.
Katedralaren irudia eta sinbolismoa
Katedrala izan zen, zalantzarik gabe,
mundu gotikoaren ispilu nagusia, eta bere
harrietan sinbolizatzen zituen, bai gizakiaren
eguneroko bizitzako nahimenak, bai
naturaz gaindiko traszenclentzia beharra.
Aro gotikoa aztertu duten egile gehienek
Erdi Aroko eliza espiritualaren gauzatze
materialtzat hartu dute katedral gotikoa.
Erdi Aroko teologoentzat eliza edo eraikin
sakratu guztiak jainkoaren hiri ziren :
Jerusalen zerutiarrak, nolabait esateko, eta
ideia hori, eliza erromanikoetan baino gehiago,
hasierako basilika kristauetan eta
katedral gotikoetan nabaritzen da. Baina,
eliza hiri gisa hartzen baldin bazen lehen
tenplu kristauetan, mundu gotikoan berriz
eraikinaren izaera zerutiarrari eman zitzaion
indarra, eta horregatik eskaini zitzaion goiko
argitasunari ordu arte ez bezalako garrantzia
. Espazio gotikoan, erromanikoan ez
bezala, ez zen beharrezkoa jainkoa munduaren
argi gisa irudikatzea, eliza edo katedraleko
eraikuntza elementuek ematen baitute
jainkozko argi sentsazio hori.
Begietatik sartzen den espazio argitsu eta
garden hori beirategietatik iragazten den argiak
sortzen du. Garai hartako elizgizonen
arabera, beira leihoen funtzio nagusia, argi
egitea baino gehiago, jainkozko argia sinbolizatzea
zen. Ikus bestela zer zioen Chartreseko
katedraleko kantzilerra zen Pierre de
Roissyk : Elizako beira leihoek haizea eta
euria pasatzea eragozten dute, baina uzten
diotepasatzen, aldiz, eguzkiaren argiari. Eta
Idazti Deuna sitzbolrzatzen dute, bonek ere,
kaltegarri zaigzzna atzera botatzen baitu, eta,
aldi bereari, argi egiten. (..) Beheko lauki
formako leihoek Elizako doktoreak srazbolrzatzen
dituzte (..). Goiko leihoak, ordea,
biribilak dira, peifektoak izari, behar baitute
eta jainkoa zerbitzatu betierekotasun guztiz,
Bera baita hasiera eta amaia ".
Eraikuntzako teknikak eta lanbidea
Goian aipatu den sinbolismo hori guztia
harrien bidez islatu ahal izateko, ez dago
dudarik eraikuntza teknika oso landuak erabili
behar izan zirela. Hala, teknika horiek
etengabe aurreratu eta hobetu ziren aro
gotikoak iraun zuen guztian.
Dirua jartzen zuen patroi edo nagusiaren
papera -gotzaina, abadea, katedral bateko
kapitulua, gremioa, etab.- ez zen askorik
aldatu erromanikoaren aroarekin
alderatuta, baina obra maisu edo arkitektoaren
-magister operrs- gizarte ospea
hainbesteraino igo zen, non, haietako bat,
Pierre de Montreuil, doctoz • lathonzoaztnz. gisa
irudikatu baitzuten, nahiz eta titulu horiunibertsitateko irakasleentzat gordea izan,
eta beste bat, Lanfranc izenekoa, Modenako
katedrala eraiki zuena, architector et mirrfrcus
aedrfrcator izendatu zuten.
Arkitekto baten irudia egiten zenean, ez
zitzaizkion eskulangile arrunt baten jantziak
jartzen, baizik eta jakintsu batenak. Horrela
agertzen da, esate baterako, Reirnseko katedraleko
hilarrian, Hugh Libergier, kapeluz
eta jipoiz jantzita. Lanbideko tresnak ere
ez dira falta ohi irudikapen horietan : haga
edo erregela luzea, eskuaira, konpasa eta
maketa, azken hori eskuineko eskuan.
Arkitektoak, ia beti, marrazki batean islatzen
zuen lehenik bere proiektua, eta, gotikoaren
azkenalderako behintzat, berariazko
lamietan kontu handiz egindako marrazkietan
aurkezten zion nagusiari edo obra finantzatzen
zuenari eraikinak izango zuen azkeneko
itxura. XIII eta XIV. mendeetan fatxaden
marrazkiak izan ziren ohikoenak, eta askoz
bakanagoak eraikinaren oinaren marrazkiak.
XV. mendean, ohikoa izaten zen arkitektura
xehetasunak ere marraztea. Marrazki horiei
esker ezagutzen dira Koloniako katedralaren
mendebaldeko bista, Estrasburgokoaren
fatxada, Vienako San Estebangoaren iparraldeko
dorrea, eta beste hainbat.
Baina, marrazkiak ez ezik, beste bitarteko
batzuk ere erabili zituzten arkitektoek
beren proiektuak egiteko. Erdi Arolco irudikapen
askotan ikusten dira, bai margolanetan
eta bai eskulturetan, eskuetan eraikin
baten maketa daramaten arkitektoen
irudiak. Hala ikusten da, esate baterako, Ulmeko
katedralaren sorrera (1377) gogorarazten
duen erliebe batean, non Ulmeko
alkatea, emaztea eta arkitektoa agertzen
baitira, azken hau, katedralaren maketa bizkarrean
duela. Gauza jakina da, bestalde,
Florentziako hiri agintariek, 1295ean, duotnotako
proiektuak aurkezterakoan, eraikinaren
marrazkia ez ezik, zurezko edo igeltsuzko
maketa ere nahitaez eskatu zutela.