Artea»Erdi Aroa
Erromanikoa: pintura eta arte xeheak
Gaur egun nekez irudika badezakegu
ere, eraikuntza erromanikoak kolorez beterik
zeuden, eskulturak margo bizi-biziez
estalirik eta hormak freskoez apaindurik.
Zoritxarrez, baina, garai hartan egin ziren
milaka freskoetatik gutxi-gutxi batzuk baizik
ez dira gorde. Pinturak, ordea, harrian
landutako dekorazioak bezala, bazuen
apaingarri izateaz gainera beste eginkizunik
: eliztarrei kristau bidea erakusteko balio
behar zuen. Irudiak antzinako eta bizantziar
tradiziotik ateratako gaiez
aberasten dira, eta obraren kokalekuaren
arabera hautatzen dira : maiestate eszenak
absideetan ; ziklo narratiboak edo irudi
bakartuak gangetan eta hormetan ; santu
edo profeten erretratuak arkuen artean.Ikonografia erlijiosoa da salbuespenik gabe
ia, eta estiloa apala, xehetasunak kontuan
hartzen ez dituena, dekorazioaren funtzio
monumentala azpimarratzeko. Bi estilo
nagusi bereiz daitezke : karolingiarra,
Reims-eko eskolan sortua eta Europako
ipar-mendebaldean zabaldua batez ere, eta
bizantziarra, Europako gainerako lurraldeetan
zabaldua.
Italian eragin handia izan zuen arte bizantziarrak,
Antzinateko azken aldiko tradizioetan
txertaturik. Frantzian, berriz, Borgoinako
horma irudien hondoko urdinak
eta gainerako kolore aniztasunak Italiakoaren
eta Alemaniako hegoaldekoaren
estiloa gogorarazten dute. Aitzitik, erdialdeko
eta mendebaldeko obretako hondo
argiek, tinta itzaliek eta marrazki indartsu
baina eskematikoek tradizio karolingiarra
salatzen dute. Ingalaterran ere bi mugimendu
nagusi bereizten dira : anglo-saxoi tradiziokoa,
Reims-eko eskolari lotua, bata,
eta bizantziar artearen eraginpekoa, bestea
. Espainian estilo elementu nagusiak,
Frantziakoak bezalakoak, tradizio mozarabiarrari
gehitu zitzaizkion XII. mendeaz
gero. Bizantziar artearen eragina ere XII.. endean hasi zen zabaltzen. Katalunia da
horma pintura gehien eta hobekin gorde
dituen lurraldea.
Pintura erromanikoaren bilakaera ez
zen berdina izan lurralde guztietan. Frantzian,
Loira ibaiaren iparraldean, estilo gotikoaren
ezaugarri batzuk hartu zituen XII.. endearen erdialderako ; hegoaldean, berriz,
pinturak erromanikoa izaten jarraitu
zuen hurrengo mende osoan zehar. Espainiako
eta Alemaniako garai hartako pinturak
ere erromanikoak dira oraindik. Italiako
pinturak eta Europako iparraldekoak oso
bilakaera desberdina izan zuten : Europako
iparraldean pintura erromanikoaren ondoren
pintura gotikoa eta beira leihoetako
artea etorri ziren bitartean, Italian artista
handiak maisulan orijinalak egiten hasi ziren
.
Eskuizkribuetako irudigintzak ere sekulako
garrantzia izan zuen estilo erromanikoaren
sorreran, eta etenik gahe ereduak
eskaini zituen horma irudiak, beira leihoak,
zilar eta urrezko gauzak eta are eskulturakegiten zituztenentzat ere. Abadeen babesean,
eskuizkribu mordoa egin zen monasterioetan,
irakaskuntza zabaldu ahala liburu
eskaria ere asko zabaldu baitzen.
Inperioaren lurraldeetan miniaturak gorako
bidean segitu zuen 1000. urtearen ondoren
ere, tradizio karolingiarrari eutsiz.
Ingalaterran Winchester-ko eskola bere dekorazio
joriagatik eta estilo ilusionistako
marrazkiagatik egin zen ospetsu ; gero, XI.. endearen hasieran, manierismo estilizatu
baten aldera egin zuen.
Espainian, X eta XII. mendeetan, Beato
Liebenakoak Apokalipsiari buruz egin
zituen komentarioek markatu zuten miniaturaren
historia, arte mozarabiarraren elementuez
aberastua. Frantzian Espainiarekiko
harremanak Saint-Sever-en
Apokalipsiaren eskuizkribuan gauzatu ziren
. Loira ibaiaz iparraldeko eskualdeak
arte anglo-saxoiaren eraginpean geratu ziren
. Eskuizkribu ingelesekiko harremana
eta arte karolingiarraren zuzperraldia dira
Frantziako XI. mendeko miniatura lanen
bilakaeraren ezaugarri nagusiak.
Italiako hegoaldean, sortaldearen eta
sartaldearen arteko zubi zen neurrian, eskuizkribuak
bi hizkuntzatan egiten ziren
(grekoa eta latina). Gero, XI. mendearen
bukaeran, Montecasinoko abadiako lantegien
goraldiak eta Konstantinoplarekiko
harremanek garrantzi handia izan zuten miniaturaren
bilakaeran. Bestalde, Bizantzioren
itzala Italia osora zabaldu zen, eta baita,
Clunyren bitartez, Europako iparraldera
eta mendebaldera ere. Arte bizantziarrarekin
izandako lehen harreman hori higikunde
handi bat bihurtu zen XII. mendearen
hasieran, eta sortaldetik sartaldera eta hegoaldetik
iparraldera zabaldu zen. Reimsko
eskolako arte karolingiarraren joera dinamikoak
txertatuz, higikunde horrek
eman zion irudigintza erromanikoari nolabaiteko
batasuna. XII. mendean irudigintzak
erregulartasun handiagoa erakutsi
zuen, eta forma erritmikoak nagusitu ziren
. Aldi berean, izadiari jarraitzeko joera
gero eta handiagoaren ondorioz, forma
beteagoak eta bolumen handiagokoak egiten
hasi ziren. Estilo hori, Meuse ibarreko
arteak zabaldua batez ere, Sartaldeko gainerako
herrialdeetan izan zuen eragina, eta
arte bizantziarraren mendekotasunetik aske
geratzea ekarri zuen.
Apaingarri gisa, asko zabaldu zen inizialak
landareen irudiez edertzeko ohitura
. XI. mendearen erditik aurrera historiako
gertakariak txertatzen ziren inizialetan. Landare
eta loreen irudi bihurrituez gainera
animalia eta giza irudiak ere erabili ziren,
letren jiran, mugimendu itxura sortzeko.
XII. mendearen bukaeran, baina, mugimendu lasaiagoak eta oreka handiagoko pertsonaiak
azaldu ziren, eta erromanikoaren
tentsioa ezabatzen hasi zen. Beste arte adierazpen
batzuetan bezala, estilo berri bat
sortzen hasi zen eskuizkribuen irudigintzan
ere.
Beira leihoen arteak, zeina pinturari oso
lotua baitzegoen, ez zuen aurrerabide handirik
egin erromanikoan. Eraikuntzen arkitekturak
berak -hornia eremu handiak
pinturez estaliak eta leiho gune handirik
gaheak- ez zuen aukera handirik uzten
beira koloreztatua erabiltzeko. Ezagutzen
diren zaharrenak XII. mendearen bigarren
laurdenekoak dira. Hiru motatako beira
leiho daude : a) irudi nagusia medailoi baten
barruan azaltzen da, atzealdean apaingarri
jarritako beste irudi batzuen artean ;
b) beira leihoa arlotan banatua dago eta
arlo bakoitzean gertakari bat azaltzen da ;
c) pertsonaiak beira osoa betetzen du.
Saint-Deniseko eliza izan zen segur aski
beira leihoen sorlekua, arte mota horrek
gerora izan zuen zabalkunde izugarriaren
abiapuntua. Zisterreko elizetan beste mota
batekoak egin ziren. XII. mendeaz gero,
zistertarren formula aszetikoak irudi edergarri
hutsez eta kolore gabeko beirez egindako
beira leihoak ekarri zituen. XIII. mendean,
gero eta leiho handiagoak zabaltzenbaitziren elizetan, horma pintura desagertuz
joan zen, eta pinturaren ordez leihoak
eta beirak erabili ziren gertakariak eta historiako
pasadizioak irudikatzeko.
Karolingiarrek material baliotsuak
(urrea, zilarra, harri bitxiak eta bolia) lantzen
lortu zuten maisutasuna Elizaren zerbitzura
jarri zen hurrengo mendeetan. Urre
edo zilarrez egiten ziren gauzen artean aipagarriak
dira erlikia ontziak, asko eta era
askotakoak egin baitziren. Batzuk kutxa
edo etxetxo antzekoak ziren, bi isurkiko
teilatu eta guzti, eta beste batzuek, berriz,
gordeko zuten giza gorputzaren atalaren
forma zuten. Italiako iparraldean material
baliotsuen arte hau arkitekturaren eta eskuizkribuen
irudigintzaren itzalpean geratu
zen. Espainian -kristauen mende ostera-,
dekorazio eta teknika islamiarren
elementuak beretu zituzten eta sartaldeko
artera transmititu. Ingalaterran dekorazio
geometrikoari leial jarraitu zuten XII. mendearen
hasiera arte. Frantzian, berriz, Saint-
Germain-des-Pres-eko abadiak Inperioarekin
izan zituen harremanen bidez salbu,
ez zizkioten ateak zabaldu arte inperialaren
eraginari. Arte mota horren bilakaeran
garrantzi handia izan zuten Meuse ibarreko
lantegiek. Haien joera klasikoak -jarrera
lasai eta orekatuko pertsonaietan agertua-
eragin handia izan zuen inguruko
herrialdeetako artistengan. XII. mendearen
hirugarren laurdenean Meuseko lantegietako artistek mugimenduaren adierazpena
nabarmentzen zuten eta, beraz, gorputzaren
errealismorantz jo zuten. Renaniako
urre eta zilarginen lanetan irudien bolumen
plastikoa urrituz joan zen. Prozedura
teknikoak, baina, ez ziren aldatu : metala
mailuz lantzea, filigranak, gemak eta perlak
ezartzea. XII. mendearen hasieran garrantzi
handiko aldaketa izan zen esmaltatzeko
teknikan, eta horrek lana askatasunez
eta erraztasun handiagoz egiteko aukera
eman zuen.
Boliaren eskulturak harreman estua
izan zuen urregintzarekin X. mendeaz gero.
Garrantzi handia izan zuten Germanialco
lantegiek Oton enperadoreen garaian. Italiako
iparraldean boligintza ez zen oso
oparoa izan, baina hegoaldean garrantzi
handiko produkzio gune bat izan zen Salernon
. Espainia, mozarabiar elementuak
bereturik, oso aberatsa izan zen langintza
honetan. Frantzian, Limousin eta Meuseko
urregintzako tailerren oparotasunak itzala
egin zion bolizko objektuen produkzioari.
Bolizko eskultura lanak ez zuen garrantzi
handirik ar-te erromanikoaren sorreran. Arte
karolingiarrean eta gotikoan, berriz, oso
harreman estua izan zen «arte txilciem» eta
monumentalen artean.