Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Erdi Aroa

Bizantzioko artea: arkitektura eta dekorazioa

Veneziako San Markos basilikaren ikuspegia.<br><br>

 

Arkitektura

 

Ravenako San Vitale

Bizantzioko artea Ravenatik hasi zen zabaltzen, Ravena baitzen Bizantziok Italian zuen gotorleku nagusia.

San Vitale 526-547 urte bitartean eraiki zen. Santa Sofiaren garaikoa da, beraz, eta haren eraikuntza patroien arabera egina.

Hala ere, oin oktogonala du, eta Erromako Santa Konstantzaren eragina izango du segur aski, honek ere oin oktogonala baitu, baina handiagoa da eta espazio efektuan aberatsagoa. San Vitaleren barne espazioaren efektua bizantziar arkitekturaren patroiaren araberakoa da : horma oktogonal batek eusten dio erdiko kupulari, kupularen zama deskargatzen laguntzeko nitxo erdizirkularretan eraldatua ; nitxoak deanbulatorioan barruratzen dira eta horien bidez forma berri nahasi batean elkartzen dira erdiko gunea eta deanbulatorioa. Gangen zama deskargatzeko sistema horrek leiho handiak zabaltzeko aukera eman zuen, hala beheldean nola goialdean ; San Vitaleren barrualdea, beraz, oso ondo argiztatua dago.

Dekorazioari dagokionez, aipagarriak dira aldarearen alde banatako mosailcoak : batean Justiniano eta bestean Teodora irudikatzen dira, nor bere zerbitzariez inguraturik .

 

Erlijio arkitektura (IX. eta XI. mendeen bitartean)

San Vitale eta Santa Sofiaren ondoren, Bizantzioko erlijio arkitekturak ez zuen haien adinako monumenturik eraiki. IX. eta XI. mendeen bitarrean monasterioetan eraiki ziren elizak, aurrekoen handitasun irrika gabe, eta haiek baino txikiagoak, beraz.

Garai hartako elizek greziar gurutzearen itxurako oina clute, nartexa alde batean eta absidea bestean. Erdiko kupula danbor zilindriko eta leihodun batek eutsita dago, elizako gainerako atalak baino jasoagoa.

Bizantzioko lehenengo elizak ez bezala, kanpotik erliebe koloretsuekin eta adreilua jartzeko moduarekin berarekin apainduta dago. Eraikuntza molde berri horren erakusgarri dira, adibidez, Hosios Loukasko monasterioko elizak eta Athos mendiko monasteriokoa .

 

Veneziako San Markos

Bizantzioko arkitektura Italiako inperioaren bi gotorleku nagusietan errotu zen : Venezia eta Sizilia. Bi leku horietako eliza bizantziar gehienak ez dira oso aipagarriak, bat izan ezik : Veneziako San Markos.

Bata bestearen gainean jarritako arkitektura molde ezberdinen konbinazioaren emaitza da San Markos : 1073. urtean sagaratu zen, baina XVII. mendea arte iraun zuten eraikuntza lanek. Lauki batean sartuta clagoen gurutze grekoa du oina. Bost kupula ditu guztira, erdian bat eta guritzearen beso bakoitzaren gainean beste bana. Kupula hauek ez daude danborren gainean jarriak ; horren ordez, erraboil itxurako zurezko oskolak ezarri zizkieten gainean, kobre urreztatuzko xaflez estali zituzten oskolok, eta linterna bana ipini zieten gainean ; hori guztia kupulari handitasun itxura emateko eta urrutitik bistarazteko. Eta hala, San Markosko kupula urreztatuak erreferentzia puntu ezin hobeak izan ziren Veneziara hurbiltzen ziren itsasontzientzat. Monasterioetako bizantziar elizak ez bezala, barrualdea, mosaikoz apaindua, oso zabala da, ahalik eta eliztar kopuru handiena hartu ahal izateko.

Errusiako bizantziar elizak ere zurezko egiturak dituzte kupuletan. Horien adibiderik ospetsuena Moskuko San Basilio katedrala da, Kremlinaren ondoan.

 

Dekorazioa: mosaikoak, horma irudiak eta ikonoak

Bizantziar elizen barruko mosaikoak eta pinturak ez ziren ez apaingarri hutsak ez helburu didaktiko hutsez eginak ere. Dekorazioak jainkoaren erreinuaren distira adierazi behar zuen, batetik, eta liturgia ospatzeko giro egokia eskaini, bestetik. Dekorazioak aparteko garrantzia zuen bizantziar arkitekturan, barrualdeak sortzeko asmatua baitzen. Mosaikoez, margoez eta gur egiteko gauzez betea zegoen barrualdea, eliztarren arreta haietara erakartzeko.

Bizantziar mosaikoetan eta pinturetan arketipoen arabera irudikatu zen gizakia.

Proportzioak eta formak aldez au.-retik erabakitzen ziren, arau finko batzuen arabera.

Mosaikoak eta ikonoak egiteko prozedurak, batetik, eta erabili beharreko kanonek, bestetik, zehaztasunez definitzen zuten margolanaren nolakotasuna, eta baziren gainera pintoreentzako gida bereziak. Gorputzak bederatzi bururen altuera izan behar zuen eta hirurena gorputz enborrak. Aurpegiak hiretan zatitua egon behar zuen, eta sudurraren luzera hartzen zen banalcotzat. Irudiak, beraz, erabateko perfelctotasuna adierazi behar zuen.

Oso margo distiratsuak erabili ziren. Mosaikoen koloreek ez dute errealitatea erakutsi nahi, begiralea hunkitu baizik. Ez dago itzalik, eta argi-itzalak arropa zimurren efektua egiteko eta gorputzei bolumena emateko erabiltzen dira, baina ez dute argiaren norabide bakarraren logika betetzen. Hondo unezkoek irudiaren eta arkitekturaren arteko muga markatzen dute, eta argitasun gutxi dagoenean irudia nabarmentzen dute.

Elizako ikonografia Pantokratorraren edo Ama Birjinaren inguruan antolatzen zen.Kupulan edo absidearen sakongunean irudikatzen ziren hauek, absidean, Pantokratorraren aldamenean, aingeruak edo profetak irudikatzen ziren eta erdiko kupulako petxinetan berriz, lau ebanjelariak.

Erlijio gaiak ez ezik gai profanoak ere irudikatu ziren, San Vitaleko mosaikoetan, adibidez. Gai horiek, eta orobat landare edo lerro hutsezko dekorazio geometrikoa, ikonoklasten aroan zabaldu ziren batez ere.

 

Eztabaida ikonoklasta

726. urtean Leon III.a enperadoreak erlijio irudien gurtza debekatu zuen, eta irudi guztiak suntsitzeko agindu. Ediktu harekin hasi zen aro ikonoklasta erlijio irudien aurkakoen eta aldekoen artean. Eztabaida gogoka izan zen, mende luze iraun zuen, eta elkarren aurkako bi taldetan banarazi zuen gizartea. Batetik llconolclastak zeuden, alegia, nobleak eta goi mailako elizgizonak, enperadorearen gidaritzapean ; Bibliaren erlijio irudien debekuaren interpretazio hertsia egiten zuten, horrek guztiak idolatria ekarriko zuelakoan. Ik-ur abstraktuetara eta animalia eta landare formetara murriztu nahi zuten erlijio artea. Haien aurkariak, berriz, fraideen gidaritzapean zeuden, eta erlijio irudien aldekoak zirren. Indar handia izan zuten inperioaren sartaldean, eta hori zela-eta enperadorean ediktuak apenas izan zuen eraginik han. Liskar hura, teologia eztabaidak gorabehera, enperadorearen eta Elizaren arteko borrokaren isla zen, aginpidea nork bereganatuko. Liskarrak, azkenean, eliza bereiztea eragin zuen : sartaldeko eliza edo erromatarra, batetik, eta sortaldekoa edo ortodoxoa, bestetik. Konstantino V.a enperadorean garaian bere gorenean zegoen liskarra . Era guztietako erlijio irudiak suntsitu ziren, ikonoak erre, igeltsuz estali ziren mosaikoak, hormetako freskoak suntsitu, etaKristoren irudien ordez loreenak edo enperadoreenak jarri ziren leku askotan.

Liskarra inperio osora hedatu izan balitz, desagertu egingo zen bizantziar artea, baina, batetik, inperioaren sartaldean irudiak osorik iraun izanak eta, bestetik, ikonoklastek borroka galtzeak (843an), berehala zuzpertu zuten erlijiozko delcorazio artea.

 

Mosaikoa

Mosaiko bizantziarra mosaiko erromatarraren bilakaeraren ondorio da. Erromatarrek hasieran zoruak apaintzeko erabili zituzten mosaikoak, eta gero, I. mendetik aurrera, baita hormak apaintzeko ere. Bizantziarrek ere hormak eta zoruak, biak apaindu zituzten mosaikoz, baina bigarrenetatik apenas gorde den aztarnarik. Gorde diren horien artean aipagarrienak Konstantinoplalco Jauregi Handikoak dira ; geometria eta ehiza, eta mitologia gaiak irudikatzen dituzte, eta Afrika Erromatarrean IV. mendean egin ziren mosaikoen antzekoak dira.

Hormetako mosaiko bizantziarra orijinala izan zen gaietan nahiz koloreak eta formak tratatzeko moduan. Hala ere, ez estiloan ez gaietan ere ez zen aldaketa handirik izan mendeetan zehar. X. mendea baino lehenago egindakoetatik ez dira asko gorde. Horien artean aipagarrienak Ravenako San Vitalekoak dira. Santa Sofiakoak eta Veneziako San Markoskoak X. mendeaz gerokoak dira, Siziliako eliza batzuetakoak bezala. Paleologoen dinastia bitartean (1261- 1453) mosaikoen arteak halako berpizte bat izan zuen Konstantinopla eta Tesalonikako elizetan eta Athos mendiko, Bulgaria eta Serbiako monasterioetan. Gai gehiago landu ziren, irudiak adierazkorragoak bilakatu ziren eta elementuez inguratu ziren, paisaje baten barruan irudikatutako eszena bat bezala itxuratuz mosaikoa.

 

Freskoak

Arrazoi ekonomikoak zirela medio freskoek mosaikoen lekua hartu zuten pixkana-pixkana . Mosaikoak garestiak ziren eta denbora asko behar zen haiek egiteko. Freskoak, berriz, azkarrago egiten ziren eta eremu handi eta zabalagoak hartzen zituzten.

Hasieran sinbolo hutsez egin ziren, mosaikoak bezala, haina hormak zabalera handiagoa hartu ahala gertaerak kontatzeko erabili ziren. Pintura eskola desberdinak izan ziren, zein bere estiloarekin.

 

Ikonoak

Ikonoa euskarri eramangarrian egindako erlijio pintura da. Bizantzioko artearen ezaugarri berezia dira, eta pintura helenistikoan eta erromatarrean eta Egipto greziarren eta erromatarren mende egon zen garaiko momien erretratuetan ditu ehoak. Ikonoak igeltsuzko geruza mehe batez eta batzuetan lihozko oihal batez estalitako zurezko oholetan eginak daude. Marrazkia zizel txiki batez egiten da, eta tenpera edo argizarizko margo opalcoez estaltzen da gero.

Ikono batzuek urrezko, zilarrezko eta esmaltezko apaingarriak zituzten. Ikonoen estiloaren bilakaera horma margoenarena parekoa izan zen, baina horietan ez bezala ikonoetan gai bakarra landu zen : Kristoren irudia eta Area Birjina Haurrarekin.

Gur egiteko objektuak zirenez, arau zorrotzak bete behar zituzten formaz. Ikonoak, beraz, ez dira egilearen asmamen artistikoa agerrarazten duten objektuak, eslnalangintzalco piezak baizik, trebetasun handiz eginak.

Ikonoen pintura erlijio ortodoxoarekin batera zabaldu zen Balkanetan eta Errusian.

Azken herrialde horretan bizi-bizirik iraun zuen ikonoak egiteko antzeak, baita Bizantzioko inperioa desagertu ondoren ere.