Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Erdi Aroa

Bizantzioko artea : Konstantinopla

Konstantinoplako Santa Sofia elizaren barnealdeko ikuspegia. Argazkiaren ezkerraldean tinpanoko petxinak ikusten dira, leihoez hornituak, eta eskuinaldean, berriz, erdiko kupula handiari eusten dioten albo bateko kupula erdiak.<br><br>

Konstantinopla, sortzez, Megara (Grezia) hiriko kolonia txiki bat zen, izenez Bizantzio, K.a. 658. urtean sortua. Gero, Erromako enperadore Septimio Severok hiria zeharo errauts zezaten agindu zuen, Pescennius Niger erromatar jeneral etsaiari laguntasuna eman izanagatik, eta hiri guztiz berri bat, guztiz erromatar bat eraiki zezaten agindu zuen,Afrikako iparraldeko kolonietakoak bezalakoxea, haren jaioterri Leptis Magnaren modukoa. Harresiek lehengo hirikoek baino bi aldiz eremu handiagoa hartu zuten eta eraikuntza publiko handiak egin ziren Erromako hiri inperialen arabera.

324. urtean Konstantinok Bizantzion eraikiarazi zuen bere Erroma berria : Konstantinopla . Errito paganoen arabera egin zen hiriaren fundazioa. Beraz, geroago zabalduko zen Konstantino orduan konbertitu zeneko kondaira, kristautasuna ezarri zenean Inperioko erlijio ofizial gisara. Erroma bezala, zazpi muinoren gainean eraiki zen hiria, eta hamalau eskualdetan banatu zen. Hiriaren erdigunean, Severoren hiriaren gainean eraiki ziren eraikuntza publiko nagusiak : hipodromoa, jauregia, senatua, basilika eta Santa Sofia katedrala, Konstantzio II.aren garaian sagaratua (360. urtean).

Konstantinopla, beraz, presaka egindako hiri bat bezala sortu zen : kale zuzenak eta ongi zolatuak zituen, monumentuez beteak Erroma bezala, eta biztanle asko, gehienak paganoak, ofizialki kristautasuna babesten bazen ere.

IV mendean zehar Konstantinoren ondorengoek hiriko eraikuntza publiko horiek edertu eta osatu zituzten : Konstantzio II.ak liburutegi bat eginarazi zuen ; Julianok konponketak egin zituen senatuan eta portu bat Marmarako itsasoan ;Valentek, berriz, akueduktua egin zuen urez hornitzeko hiria ; Teodosiok obelisko bat ekarrarazi zuen Egiptotik eta zirkuan jarri zuen erliebeez apaindutako oinarri baten gainean, zeinak Erromako inperioko eta Bizantzioko arte moldeen erdibideko estilokoak diren.

 

Konstantinoplako harresiak

412. urtean, Urrezko Adarraren eta Marmarako itsasoaren artean, Teodosio II.aren erreinaldian, 6 kilometro luze zen defentsa harresi bat eraikitzen hasi ziren. Harresiak baino lehenago 18 metroko lubaki bat zegoen eta lubakiaz bestaldean erronda bide bat. Kanpoaldeko murruak 9 metroko altuera zuen eta dorreak zituen. Murru horren atzean beste erronda bide bat zegoen eta bidearen kontra murru nagusia, 11 metro gora eta 5 metro lodi. Murru nagusiak dorreak zituen tarteka, albo banatan dorretxo biribilez hornitua zegoen harresi apal batez babestuak. Harresia egiteko materialak -hormigoia eta adreilua- Asia Txikitik ekarri ziren. Dorre Uamrlco pasabideak adreiluak hegika jarrita egindako kanoi gangez estaliak zeuden, eta adreiluzko eraztun zentrukideez egindako gangez berriz aretoak.

 

Arkitektura

Bizantzioko arkitektura besteetatik bereizten duten elementu nagusiak kupulak eta gangak dira. Espazio luzaranak estalKonstantinoplako Santa Sofia elizaren barnealdeko ikuspegia. Argazkiaren ezkerraldean tinpanoko petxinak ikusten dira, leihoez hornituak, eta eskuinaldean, berriz, erdiko kupula handiari eusten dioten albo bateko kupula erdiak.tzeko kanoi ganga erabiltzen zen eta lau angeluko espazioak estaltzeko, berriz, kanoi ganga eta kupula. Estalki horiek erabiltzeak bi arazo handi ditu : alegia, batetik, eraikuntzaren oinaren espazio karratutik estalkien espazio biribilera nola igaro eta, bestetik, estalkiak kanporantz egiten duen indarrari, bultzadari, nola eutsi. Bizantzioko arkitekturak erromatarren garaiko zenbait eraikuntzatan (IZarakalaren7 termak) erabiltako konponbide bera erabili zuen lehenengo arazoa konpontzeko : petxinak eta kupulako eraztuna. Bultzadaren arazoa konpontzeko, berriz, material arinak erabiltzeaz gainera kupula txikiagoak jarri ziren kupula nagusiaren albo banatan eta horien alboetan are txikiago batzuk, kupula nagusiaren bultzada beste guztien artean banatzeko . Azkeneko kupula horiei hormek eusten zieten eta, behar izanez gero, horma bularrak edo ostikoak jartzen ziren kanpotik hormei eusteko. Hormek, gainera, puntu erdiko arkuak zituzten, horien bidez arkuen zutabe zilindrikoetan deskargatzeko bultzada.

 

Santa Sofia

Bizantzioko arkitekturak Justinianoren garaian (527-565 bitartean enperadore) iritsi zuen heldutasuna. Konstantinoplako Santa Sofiaren eliza da haren erreinaldian egin zen arkitektura lan inportanteena, arkitekturaren historiako zoragarrienetako bat. Antemio Tralleskoak asmatu zuen proiektua eta Isidoro Miletokoak burutu zituen eraikitze lanak. Hain zoragarria iruditu zitzaion jendeari eraikuntza ezen Jainkoak berak asmatu zuela eta Justiniano enperadoreari aingeru baten bidez jakinarazi ziola zabaldu baitzen.Ohiko basilika oinaren arabera egin zen eraikuntza, baina kupula handi Uatekin eta bultzada berdintzeko sistema batekin : luzera ardatzean jarritako bi kupula erdi, ardatz horri buruz diagonal jarritako bi nitxorekin . Zama banatzeko sistema hori zela-eta, ez zen zutaberik jarri beharrik izan basilikaren habearteak bereizteko. Erromatarren eta paleokristauen garaiko basiliketan, berriz, ezaugarri nagusietako bat zutabeak ziren.

Barruan, 1.000 metro koadro baino gehiago dituen areto batean, nitxorik gahe, airean zintzilik dagoela ematen du kupulak (31 metroko diametroa).

Zutabeak, eraikuntzaren euskarri nagusiak, harriz egin ziren, adreilu-morteroetan izaten diren uzkurtze eta zabaltze efektuak ez izateko. Zutabe nagusiek 44 metroko karratu bat eratzen zuten eta haien gainean lau arku handi eraiki ziren. Arku horien erpinen eta arkuak elkartzen dituzten petxinen gainean eraiki zen kupula nagusia, berrogei nerbiok ataldua barrutik eta beste hainbeste nerbio laburrek sendotua kanpotik ; nerbioetan tartekaturik leiho txiki batzuk egin ziren kupula argitzeko .

Kupulak kanporantz egiten duen indarrari eustelco bi kupula erdi egin ziren luzerako ardatzean. Kupula erdiek kupula nagusiaren diametro berdina dute eta, arestian esan den hezala, ardatzari buruz diagonal jarrita dauden bina nitxotan deskargatzen dute beren bultzada. Zehar ardatzean, berriz, iparraldeko eta hegoaldeko arkuen tinpano hormetan deskargatzen da bultzada, hormaotan zulatuta eta elkarren gainean jarrita dauden bi arku ilaren (sei arku txiki goikoan eta lau handi behelcoan) arkuen zutabeen bitartez.

Eraikitze lanean arazo handiak sortu ziren eta sortu ahala kopondu behar izan zituzten arkitektoek. Lau arkuen bultzada zelaeta, eraiki ahala okertu zen eraikuntza, eta kupula egiten hastean hark estali beharreko espazioa uste baino gehiago zabaldu zela ohartu ziren. 558. urtean kupula lurrera erorizen, lurrikara batzuen ondoren, eta berriro eraiki zuten 563an, aurrekoa baino bost metro altuago (65 metro). 975ean, lurrikara baten ondoren, mendebaleko kupula erdia lurreratu zen eta berriro eraiki behar izan zuten. Gero, atari handi bat erantsi zioten mendebalean, eta 10.000 metro koadrotik gora hartzeraino handitu zen azkeneralco.

Turkiarrek, gero, lau nminarete gehitu zizkioten, eta itxura hori gorde du gaur egun arte.

Bizantzioko arkitekturaren xedea barne espazioak sortzea zen, eta Santa Sofialco eraikitzaileek ere, joera horri jarraiki, barneari eman zioten lehentasuna, kanpoaldearen kaltean, Santa Sofia kanpotik ez baita oso ikusgarria. Kupula, kupula erdi eta nitxoen arteko loturak espazioa horizontalean eta, areago oraindik, bertikalean luzatzen delako urtua ematen du. Kupula sail horri eusteko ez hormarik ez, itxuraz, zutaberik izateak areagotu egiten dute barrunbearen efektua. Zutabeak albolco habearteetatik ikusita baizik ez dira nabarmentzen, baina fustearen marmolezko azal polikromoa hondoko hormaren zokaloarekin nahasten eta berdintzen da.

Barneko dekorazioaren eginkizuna espazioari handitasun efektua ematea zen.

Lehenago esan den bezala, marmol kolore aslcotako azalek estaltzen zituzten zutabeak, pilareak eta hornia zokaloak. Zorua, berriz, marmol gris ilunezkoa zen. Hornia garaiak, gangen azpia eta kupulak, berriz, mosailcoz hornitu ziren : gurutzeak eta izarrak urrezko hondo batean. Kapitelak eta arlcu tarteak hosto itxtuan zizelatu ziren. Kupula handiaren erdian, apaingarri gisa, mosaiko bat zegoen : gurutze handi bat zirkulu batean sartua. Gainerakoan, aldarearen eta koruaren artean, urrezko lanparak eta zilarrezko xaflak zeuden apaingarri gisa.

Dekorazioak sortzen zuen efektua argiak areagotzen zuen. Leihoak estrategikoki banatuak eta beira koloreztatuez estaliak zeuden. Argitasuna handituz-hancituz zihoan albolco habearteetatik erdikora. Han,erdiko habeartean, kupula nagusiko leihoek eta arlotetako tinpanoetakoek oso ondo argiztatzen zuten eraikuntzaren erdigunea.

Bestalde, mosaikoak berariaz jarri ziren urrezko lanparen kolore horixkaz argi egin zezaten gaueko elizkizunetan.

Bizantzioko eraikuntzetan ez dago Santa Sofia bezalakorik. Hura izan zen sortaldeko arkitektura kristauaren abiagunea.

Sartaldekoak beste bide bat hartu baitzuen, garrantzi handiagoa emanez eraikuntzaren kanpoaldeari ; haietan barrnraldeak ez ziren hain zabalak ez hain bikain apainduak.