Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Antzin Aroa

Arte paleokristaua

Siriako San Simeonen monasterioaren hondakinak.<br><br>

Ez da zehatz ezagutzen non eta noiz sortu ziren kristau arteko lehenengo obrak. Iraun duten monumentuen artean ez dago K.o. 200. urtea baino lehenagokorik. Konstantino Handiaren garaia arte ez da gauza handirik ezagutzen arte kristauari buruz, 111. mendeko lekukotzak ere urriak baitira. Erromako katakonbetako eta kristauen lurpeko hobitegietako margolanak dira aurkitu eta gorde diren material bakarrak.

Konstatinoren aurretik, Erroma ez zen artean fedearen munduko ardatza, Ipar Afrikako eta Ekialde Hurbileko zenbait lori handitan -hala nola Alexandrian eta Antiokian- kristau komunitate zaharragoak eta ugariagoak bizi baitziren. Ez litzateke harritzekoa bakoitzak bere arte tradizio propioa garatu izana. Dura-Europoseko (Siria) sinagogako horma irudi bikainek pentsarazten digute -ez da ahaztu behar lehenengo kristau komunitateak judu disidenteez osatuak zirela-, joera horretako konposizioekin apaindu zirela, beharbada, Siria eta Palestinako kristauen biltokiak. Baina, esan bezala, datuak hain urriak direnez, zaila da garai honetako arteaz ideia osatu samarra egitea.

 

Lehen kristau ikonografia

Edozein moduz ere, gorde diren katakonbetako pinturak biziki esanguratsuak dira sortzaile izan zituzten komunitateen espiritua ezagutu ahal izateko. Hileta erritoak eta hilobia babestea bereziki garrantzizkoak ziren lehen kristau haientzat, gorputzaren berpizkundean eta paradisuko betiereko bizitzaren itxaropenean oinarritzen baitzuten beren fedea.

Irudikatzen zuten ikonografiari dagokionean, batez ere Itun Zaharreko gaiak erabili zituzten, fedearen bidez heriotza garai zitekeelako ideia oinarrian zutela. Horrela, ohikoak izan ziren Jonas, Daniel, Abraham eta Isaaken irudikapenak. Era berean, Itun Berriko irudiak ere erabili ziren, Kristoren mirariei buruzkoak batik bat. Berehalaxe hedatu zen, harrizko hilkutxen eta gauza txikien bitartez, hastapeneko ikonografia kristau hura. Kontuan izan behar da, lehen irudi hauek ezagutzen badira, aurkitu diren Erromako katakonbei eta sarkofagoen apaiingarriei esker izan dela, batez ere,

 

Arkitektura

Konstantino Handiak kristautasuna inperioko erlijio ofizial bihurtu izanak egundoko eragina izan zuen arte kristauaren ondorengo garapenean. Ordu arte, ezkutuka bildu behar izaten zuten luistauek, euren otoitzak eta erlijio ospakizunak egitera . Orain ordea, ia gauetik goizera, azpiegitura arkitektoniko ikusgarria eraiki behar izan zen fede ofizial berriarentzat, Eliza denen ikusmenean gera zedin. Konstantino buru-belarri saiatu zen honetan, eta, urte gutxiren buruan, tenplu berri asko eraiki zenenperadorearen babespean, eta ez Erroman bakarrik, baita Konstantinoplan, eta garai hartako beste hiri handi askotan ere.

 

Basilikak

Mota berriko eraikin hauek -basilika paleokristauak deitu zitzaien- mendebaleko Europako eliz arkitektura guztiaren oinarrizko ereclu bihurtuko ziren. Zoritxarrez batek berak ere ez du iraun jatorrizko forman, baina aski zehatz ezagutzen da Konstantinok eralkitako eliza handienaren planoa : Erromako San Pedrorena, hain zuzen.

Hasierako basilika kristauak hiru eraikinmotaren ezaugarriak biltzen zituen : batzar areto handi batenak, tenpluarenak eta etxe partikularrarenak. Aurreko erromatar basilikei, izenaz aparte, erdiko habearte handia, aldamenetako txikiagoak, beirateak -argia sar zedin-, absidea, eta zurezko sabaia zor dizkie. Izatez, erromatar basilika zen eliza haiek egiteko eredu egoki bakarra, harexek konbinatzen baitzituen kristau erritoak premiazkoa zuen barrunbe zabala eta erlijio ofizial herriaren pribilejiozko egoera adierazten zuen handitasuna.

Baina batzar toki soil bat baino zerbait gehiago izan behar zuen elizak : Jainkoaren bizitoki sakratu ere izan behar zuen. Zeregin hori betetzeko aurreko erromatar basiliketan ez zegoen elementu berri bat sortu zen, eraikin guztiaren ardatz bihurtu zena : aldarea. Habearte nagusiaren sortaldeko muturrean kokatu zen aldarea, absidearen aurrean. Sarrera berriz, erromatarren basiliketan alboetatik izan ohi zena, mendebaleko muturrean jarri zen, eta ez bestetan. Hasierako basilika kristauak, beraz, sortalde-sartalde norabidean eraiki ziren gehienak. Elizan sartu aurretik patio zutabedun bat gurutzatu behar zen -ataria-, eta haren azken muturrean nartex izeneko bebarru moduko bat izan ohi zen. Behin habearte nagusian gaudela, alboetako arkuek ekialdeko muturreko arku handira garaipen arku izenekora zuzentzen digute bista. Garaipen arku horretatik sartzen da santutegira eta honen atzeko abside gangadunera . Hurbiltzean ikusiko dugu eliz gurutzearen erdian kokatua dagoela aldarea, habearte handiarekiko angelu zuzeneandagoen transeptu izeneko habearte txikiago baten erdian, hain zuzen.

Arkitektura paleokristauaren oinarrizko beste ezaugarri bat, eraikinaren kanpoko eta barruko aldeen arteko kontraste handia zen. Kanpoko aldeak ez zuen inolako apaingarririk izaten, egitura soil bat izan ohi zen, hartzen zuen espazioaren forrua islatzen zuena. Baina nartexetik barrura sartu orduko, kanpoko aldearen itxura aszetikoari kontrajarririk, aberastasun ikaragarriko barrualdeak izan ohi ziRrzten, argien, koloreen, marmol ederren, eta mosaiko distiratsuen bidez jainkoaren erreinuaren dirdira irudikatu nahi izan balitz bezala.

 

Eraikin kupuladunak

Bada, ordea, beste egitura mota bat ere, Konstantinoren garaiko kristauen arkitektura erlijiosoaren barruan : kupula batez amaitzen ziren zirkulu edo poligono egiturako eraikinak, alegia. Terma egitura korapilatsuen barauan edo mausoleoetarako eraiki zituzten lehenago erromatarrek mota horretako eraikinak. Baina IV. mendean zentzu kristaua eman zitzaien, eta hala, bataiategiak -bainua errito sakratu bihurtzen da hemen- eta basilikei lotutako zenbait hil kapera eraiki zituzten egitura horretakoak.

Gaur arte iraun duen adibiderik ederrena Santa Konstantza da, Konstantinoren alabaren mausoleoa.

 

Pintura eta mosaikoak

Konstantino Handiaren garaiko arkitektura kristauaren hazkunde lasterrak eragin ikaragarria izan bide zuen pintura paleokristauaren garapenean. Bat-batean, horma zabal-handiekin egin zuten topo, eta haiek itxuraz apaintzeko monumentuzko egitura haien dina izango ziren irudiak behar ziren. Nork erantzungo zion halako erronkari? Katakonbak apaindu zituzten artista apalentzat eginkizun zailegia zen. Enperadorearentzat lanean ohituak zeuden maisu trebeagoak jardun zirela uste da lan horretan. Zoritxarrez IV. mendeko tenpluen dekoraziotik oso gutxi gorde da, eta ezinezkoa gertatzen da orduko pinturaren historia xeheki idaztea. Dirudienez, hasierahasieratik eta zikloka, pintura estilo desberdinez bete ziren habearteetako hormak, garaipen arkuak eta absideak, eta pintura grelcoerromatarreko gama guztia islatu bide zuten, baina eginkizun berrira egokituta, beti ere.

 

Horma mosaikoak

Prozesu horretan arte modu berri bat sortu zen : horma mosaiko paleokristaua, zeina -erabat ez bazen ere, bai neurri handian- hormetako pintura ordeztera etorri baitzen. K.a. 3000. urterako asmatua zutensumertarrek mosaikoa. Grekoek eta erromatarrek, marmolezko kubo txiki-txikiak erabiliz -teselak-, edozein pintura berregiteko gai izateraino hobetu zuten teknika, baina zoruak apaintzeko erabili zuten ia beti, eta kolore aukera, nahiz eta ñabardura aberatsekoa izan, distira gutxikoa zen, izadian aurki zitezkeen marmol motetara mugatzen baitzen.

Beraz, arte paleola- istaueko horma mosaiko handi eta korapilatsuak, funtsean, aitzindari izan ziren, eta gauza bera esan daiteke erabiltzen ziren materialez, kolorezko beirazko teselak erabili baitzituzten. Erromatarrek ezagutzen zituzten hauek lehendik, baina oso gutxi erabili zituzten, izan ere, marmolezkoek baino tonu desberdinago eta indartsuagoak eman arren -urre kolorea barne zela-, ez zuten ñabardura mailakaturik eta ez ziren egokiak pinturak imitatzeko. Baina beirazko kubotxoen distirak ederki islatzen zuen erlijio kristauak nahi zuena : aurreko erromatarren "errealitatearen ilusioa" ez baino, "irrealita tearen ilusioa" irudikatu nahi zen, lurraz haraindiko erreinu argitsu bat, zeruko izakiz eta ikurrez betea.

Irudikatzen zituzten gaiak, Itun Zaharreko eta Berriko pasarteak izaten ziren batez ere, inoiz Elizaren historiakoak ere bai, eta Kristoren irudiak goreneko tokia hartu ohi zuen. Pasarte horiek irudikatzeko erabili zituzten iturriei buruz, katakonbetako zenbait pinturez aparte, uste da eskuizkribuetako irudiak erabili zituztela eredutzat.

 

Eskultura

Pinturarekin eta arkitekturarekin alderatuta, eskulturak garrantzi txikiagoa izan zuen arte paleokristauaren barauan. Irudiak antzezteko debeku biblikoak, hain zuzen, batez ere tamaina handiko estatuak hartzen zituela ulertu zen, fedegabeen tenpluetan gurtzen zituzten idoloak tamaina horretakoak baitziren, eta, beraz, erlijio kristauak, idolozaletzat sala ez zezaten, uko egin behar izan zien giza tamainako eskultura eta irudiei. Lehen unetik, beraz, eskultura grekoerromatarraren ezaugarri ziren espazio sakontasun eta gorputz bolumenetik urrundu eta irudi lauak eta txikiak gauzatu zituzten . Eskultura kristautiko obra zaharrenak marmolezko sarkofago zizelatuak dira. 111.. endearen erdialdekoak dira antzinakoenak eta elizgizon nabarmenentzat egin ziren . Konstantinoren garaiaz aurretik, katakonbetako pinturetan aurkitzen diren gaiekin apaintzen ziren -Artzain Ona, Jonas eta balea, etab.-, baina fedegabeen sarkofagoetatik kopiatutako eskemaren barruan. Mende bat gerorago arte ez ziren ugalduko sarkofagoetako gaiak eta forruak.

 

Junio Bassoren sarkofagoa

Urte hauetako sarkofagoetako eskulturaren adibide adierazgarrienetakoa, Junio Basso Erromako prefektuaren sarkofago bikaina da (359an hila). Hilkutxaren aurreko aldea 101aukitan banatua dago zutabeen bidez, eta Itun Zaharreko eta Berriko gertaerak irudikatzen dira, nahasturik, esandako laukietan : goiko ilaran (ezkerretik eskuinera), Isaaken sakrifizioa, San Pedroren atxilotzea, Kristoren tronuratzea -Pedro eta Paulo santuen erdian-, Kristo Pilatoren aurrean (bi laukitan) ; beheko ilaran, Joben miseria gorria, gizakiaren eroraldia, Kristo Jerusalemen sartzen, Daniel lehoien artean eta San Paulo martiriora bidean.

Gaurko ikuspegitik arraro samarra dirudi pasarte aukera horrek, baina lehenengo kristauen pentsaeraren adierazgarri da : Kristoren jainkozko izaerari ematen zitzaion lehentasuna . Erdiko bi pasarteak Kristo Erregeri eskaintzen zaizkio. Goikoan, unibertsoko Jaun gisa, zeru sabai pertsonifikatuaren gainean ageri da, tronuan eserita. Behekoan berriz, Kristoren Jerusalemeko sarrera, lurreko errege aldarrikatzen duten bitartean.

Ia mende erdi bat lehenago zizelatutako Konstantinoren Arkuko frisoarekin erkatuta, Junio Bassoren sarkofagoak guztiz klasikoa dirudi. Hemengo irudiak ez dira hain lauak, eta ematen du artistak grekoen tradizioko estatuagintzara hurbildu nahi izan duela. Izatez, zenbait joera klasikozale izan ziren IV. mendearen erdialdetik VI.aren hastapenetara, eta joera horiei zor zaie, hain zuzen, zenbait forma eta eredu klasiko gorde izanaren bertutea. Baina azaleko "klasikotasun" horren azpian Bassoren sarkofagoko irudiak ez daude hain urrun Konstantinoren Arkuko frisoko estiloarekin : panpina moduko irudi buruhandiak, eta ekintza dramatikoa eskatzen duten pasarteetan pertsonaiek erakusten duten lasaitasuna. Helburua ez da, azken batean, istorio bat kontatzea, ikuslearen arreta esanahi sinboliko goragoko batera zuzentzea baizik.