Artea»Antzin Aroa
Erroma: julio-klaudiotarrak eta flaviotarrak
Erromako arte inperiala Augustorekin hasi zela esan daiteke. Hasieran, indar ahulez,
ideologia inperiala ez baitzegoen artean behar bezala errotuta. Tazitok dioenez, Augusto
hil zenean, Senatuak Tiberiori proposatu zion enperadore izan zedin, eta honek,
hasieran ezezkoa eman bazien ere, azkenean onartu egin zuen.
Julio-klaudiotarren eta flaviotarren garaian umotu zen ideologia inperiala eta enperadoreek
bultzatutako arte adierazpenek ideologia horren propaganda egitea zuten
lehen jomuga. Arte inperial horrek antoninotarren dinastiarekin jo zuen gailurra eta
indarrean segitu zuen Erroman, harik eta aginpidearen egoitza Konstantinoplara aldatu
zuten arte.
Julio-klaudiotarrak
Augustoren ondorengo enperadoreak
-julio-klaudiotar dinastiakoak alegia- lau
izan ziren: Tiberio (Augustoren suhia), Kaligula,
Klaudio eta Neron.
Tiberiok jauretxe handi bat eraikiarazi
zuen (Domus Tiberiana) Palatinoren iparraldeko
kantoian. Gaur ez da hartatik ezer
askorik geratzen, baina dagoeneko gauza
jakina da peristilo eskerga baten inguruan
eraiki zela jauregia.
Kaligula K.o. 37an igo zen agintera, 25
urte zituela. Agintaldiaren hasieran delitu
politikoak amnistiaz barkatu eta zergak jaitsi
zituenez, herritarrek begi onez hartu zuten
enperadore berria, baina hilabete gutxi barru
larriki gaixotu zen, eta gorputzez sendatu
bazen ere, burutik nahiko eginda geratu
zen. Bere burua jainkotzat zeukan, eta
gogo onez onartzen eta bultzatzen zuen
berarenganako gurtza. Historialariek diotenez,
Foro aldera zabaldu zuen Kaligulak
Tiberioren jauretxea, eta Kastor eta Poluxen
tenplua erantsi zion atarte gisa. Suetonioren
arabera, bide-zubi handi bat ere eraikizuen Kapitolinoan zehar, Jupiterrekiko harremanak
erraztearren. K.o. 41ean, enperadore
egin eta lau urtera, guardiako tribuno
batek hil zuen Kaligula, enperadorearen
jauregiko lorategietan.
Kaligularen ondoren, haren osaba Klaudio
eseri zen enperadorearen aulkian. Klaudioren
akats fisikoak zirela eta -epileptikoa
eta hizmotel samarra zen-, jendeak tenteltzat
hartu zuen hasieran, baina berehala
erakutsi zuen gai zela enperadore izateko
eta agintaldi luzea izan ez bazuen ere, gobernu
egonkorra eta burutsua eskaini zion
Erromari. Ostiaren iparraldeko portu handia
eraikitzeko obrak hasi zituen (elikagaien
inportazioak erraztu nahi izan zituen horrela),
eta bi akueduktu beni eraiki zituen
(Aqua Claudia eta Aqua Araio Nouus).
Neron izan zen julio-ldaudiotar dinastiako
azken enperadorea. K.o. 54an igo zen agintera,
hamasei urte hesterik ez zuela. Artea,
gimnasia eta zalgurdi lasterketak gustatzen
zitzaizkion heste ezer baino gehiago, eta
aparteko gizontzat zeukan bere burua. Bainuetxe
publiko asko ez ezik, zubi herri bat
ere eraiki zuen Tiber ibaiaren gainetik, eta
baita merkatu handi bat ere, baina haren izena
basakeriekin eta neurri gabeko handinahiarekin
lotuta geratu da historiarako.
Domus Aurea
K.o. 64ko ekainaren 18an sekulako sute
bat izan zen Erromaren erdi-erdian. Sei egunez
iraun zuen suak eta hiriaren erdialde
guztia kiskalita geratu zen. Mihi gaiztoek
ziotenez Neronek berak pizmarazi zuen sua,
gero berak eraikin berriak altxatzeko, baina
ez da gauza ziurra, eta esan behar da
suteak nahiko ohikoak izaten zirela garai
hartan. Azkenean behintzat, eta herriak errudunak
eskatzen zituenez, kristauei leporatu
zieten sutea eta huraxe izan zen, hain
zuzen, Erromako gobernuak kristauen aurka
egindako lehen esetsaldia.Nolanahi ere, Neronek ez zuen aukera
alferrik galtzen utzi eta sekulako jauretxe
bat eraikiarazi zuen, bere bizileku izan zedin,
hiriaren bihotz-bihotzean. Bi arkitekto
ospetsuk, Severok eta Zelerrek, zuzendu
zituzten eraikuntza lanak, eta Domus Aurea
edo Urrezko Etxea deitu zion jauretxeari
. Palatinotik hasi eta 50 hektarea hartzen
zituen, Esquilinoko lorategietaraino. Benetako
mikrokosmos bat zen : etxalde eskerga
bat, alboan urmael handi bat zuela (Koliseoa
eraikiko zen gero urmael hori zen tokian),
eta soro eta basoak inguru guztian.
Egoitzaren sarrera aipatutako bi mendixken
arteko haranean zegoen. Honela deskribatu
zuen Suetonio historialariak :
"Egoitzaren atartean ehun eta hogei oin
altuko Neronen estatua erraldoi bat zegoen ;
hini zutabe-ilarako ataria zuen, mila urrats
luze zena ; itsaso bat zirudien urmael bat
ere bazen, hiri baten antzera etxez inguratua
; eta inguru guztian soro landuak, mahastiak,
larreak eta basoak zeuden, eta etxabere
eta basapiztia ugari alde guztietan. Eraikinaren
gainerako guztia urre kolorez margotua
zegoen eta harri bitxiz eta perla-maskorrez
apaindua. Jangelen sabaiak marfilezko
oholtxoez zeuden estaliak, nahi zenean
haiek kendu eta gonbidatuen gainera
loreak eta urrinak botatzeko. Festa eta
oturuntzetarako areto nagusia biribila zen
eta sabaia gau eta egun biraka aritzen zen,
zeru-sabaia bailitzan. Itsas urezko bainutegak
bazituen eta baita sufre urezkoak ere.
Eraikina amaitu zenean [Neronek] esan zuen
azkenean gizaki bat bezala bizitzeko moduan
zela".
Erromatarrei ez zitzaien gustatu Neronen
handizalekeria hura, baina ez obraren
nabarmenkeriagatik, baizik eta Erromaren
erdian (garai hartan munduko hiriburua)
hainbeste handiko egoitza eraikitzea irain
bat iruditzen zitzaielako.
Flaviotarrak
K.o. 68an, Pretoriar Goardia Zesarren
aurka matxinatu zen : Neron herriaren etsai
aldarrikatu zuen, eta Hispaniako gobernari
zen Galbari eskaini zion enperadorearen
tronua. Neronen heriotzarekin amaitu zen
julio-ldaudiotarren dinastia. Urtebetean Erromak
lau enperadore izan zituen. Galba, bere
jarlekua sendotzearren, aurkariak hilarazten
hasi zen, baina Pretoriar Goardia oldartu
zitzaion eta, Galba erail ondoren, Oton jarri
zuen haren lekuan.
Baina Erromako egoera kezkagarria baldin
bazen, ez zeuden askoz hobeto gauzak
inperioaren mugetan. Rhineko lejioek ez
zioten leialtasun zinik egin nahi izan Galbari
eta Vitelio aldarrikatu zuten enperadore
. Danubioko lejioek, aldiz, Otonen alde
atera ziren. Gerra zibila piztu zen berriro
ere. Cremonan egin zuten topo bi alderdiek
. Oton garaitua izan zen eta bere buruaz
beste egin zuen. Viteliok, gudu hura irabazi
bazuen ere, ez zuen asko iraungo. Erromara
bidean zetorren, Ekialdeko gudaroste
guztiak lagun zituela, Siriako gobernaria,
Vespasiano. Bigarren gudu bat izan zen Cremonan
. Danubioko lejioek Vespasianorekin
bat egin zuten, eta oraingoan lortu zuten
Vitelio menderatzea. K.o. 70eko udaberrian
sartu zen Erroman Vespasiano, enperadore
herria. Bera izan zen flaviotarren dinastiari
hasiera eman ziona, baina dinastia bereko
beste bi enperadore etorri ziren ondoren,
Vespasianoren semeak biak : Tito eta Domiziano
.
K.o. 79an hil zen Vespasiano, eta haren
semea, Tito, igo zen enperadore tronura,
baina bi urte baizik ez zuen iraun, 81ean
hil baitzen. Juduen aurkako gerran, Jerusalem
setiatu, tenplua suntsitu eta hango harrapakinak
Erromara ekarri zituelako izan
zen ospetsua Tito.Titoren ondorengo enperadorea haren
anaia Domiziano izan zen. Domizianok eragindako
eraikin hanclien artean aipagarriena
Palatinoko jauretxe inperial herria izan
zen. Domiziano ez zen inoiz herritarren oso
begikoa izan, eta agintaldiko azken urteak
izuaren mende pasa zituzten erromatarrek.
Azkenean, 96an hil zuten, konspirazio batean
. Haren izena monumentu publikoetatik
ezabatua izan zen.
Koliseoa
Flaviotarren garaiko eraikuntzen artean
ezagunena, zalantzarik gabe, Erromako
Koliseoa da. Erdi Arotik aurrera Koliseo izenaz
ezagutzen bada ere, flaviotarren Anfiteatroa
deitzen zen egin zutenean, eta Erromako
eraikinik handiena ez ezik, segur aski,
Antzinate osoko handiena da. Neroni eta
haren obrari aurka egitearren, flaviotar dinastiako
lehen bi enperadoreek emaitza
eskuzabalak egin zizkioten herriari, Neronen
nabarmenkerien bizkar. Hala, Vespasianok,
enperadore egin eta berehalaxe,
anfiteatro bikain bat altxarazi zuen, geroko
Koliseoa, Domus Aurea jauregiko urmaela
zen toki-tokian. Titok, bestalde, jauregi beraren
handiko aldean, lehenengo bainuetxe
inperialak ireki zituen, herritarrek goza
zitzaten.
Ingeniaritzako obra gisa duen balioa
alde batera utzita, arte lan eskerga bat ere
bazen Koliseoa. Harmailak koroatzen zituen
ataria, bere marmolezko eta granito grisezko
zutabediekin, flaviotarren arrandia guztiaren
erakusgarri ezin hobea zen. Marmolezko
eta estukozko erliebe apaingarrietatik oso
gutxi kontserbatu badira ere, asko ziren eraikinaren
cauea edo banoko aldean, eta ehundaka
galeria eta terrazetan.
Gaur egun, batez ere barruko aldean,
oinarrizko egitura baizik ez da geratzen,baina oraindik zutik daude 500 metrotik
gorako perimetroko elipse eskerga eta jatorrizko
fatxadaren parte handi bat, erdi puntuko
laurogei arku zituena. Fatxadaren diseinuak
ez zuen berrikuntza handirik. Zutabe
atxikietan bermaturik, elkarren gainean
ezarritako hiru arku maila zituen : doriar-toscanar,
joniar eta korintotar ordenatakoak.
Guztiaren gainean zurezko atiko guztiz garai
bat, harmailen goreneko partea hartzen
zuena. Zurezko eraikin guztiek bezala, sute
batean galtzeko arriskua zuen, baina premiazkoa
gertatzen zen anfiteatroan sartzen
ziren 50.000 ikusleak sartuko baziren. Esan
bezala, ordu arte egindako eraikin publiko
askoren estilo bertsukoa zen Koliseoaren
fatxada, baina barruko egiturak, bere korridore,
murru ortogonal eta albeolo formako
gangekin, berrikuntza ugari ekarri zituen,
eta ereduzkoak gertatu ziren etorkizunerako
.
Titoren arkua
Erromako Foroaren ekialdeko mugan
dago, eta Senatuaren ekimenez eta Titoren
omenetan eraiki zen. Tito hil eta berehala
hasi ziren eraikuntza lanak eta gaur Erroman
zutik dauden arkuen ar -tean zaharrena
da.
Arkuaren ekialdeko frisoan Vespasiano
eta Tito Jerusalemen garaile nola sartu ziren
islatzen da. Arkuaren pasadizoaren barruko
aldetik, alde banatan, bi erliebe handi
daude. Batean, Tito enperadorea azaltzen
da bere zalgurdian, Garaipenak koroa
bat jartzen diola. Baina enperadorearen inguruan
ez daude, espero zitekeen bezala,
magistratu, apaiz edo ahaiderik, baizik eta
Dea Rorrma, Genrus Populi Romani eta Gertrus
Seaatusen alegoriazko irudiak. Beste
erliebean, garaipenezko desfilearen ikuspegi
historiko bat ematen da.