Artea»Antzin Aroa
Erroma: Augustoren garaia
Historian lehenengo aldiz, aginte politiko bakar batera bildu ziren Mediterraneoaren inguruko lurralde guztiak. Senatuak agintari nagusitzat onartu zuen Ocatavio eta augustus («guztiz ohoragarri») titulua eman zion.Augustok estatu berri bat, munduko ordena berri bat, osatu nahi izan zuen. Hasteko, mugak sendotu eta probintzia guztietako administrazioa antolatu zuen. Inperioaren beharkizun berriei erantzun nahi izan zien, baina egiteko horretan ez zuen erromatarren antzinako kultura ondarea arriskuan jarri. Pax romana («Erromatar bakea») ezarri zuen eta haren emaitzak ez ziren txikiak izan : inperioaren garaian ez zen gerra zibilik gertatu, barne gatazka batzuetako gorabeherak izan ezik, eta inperiotik kanpoko herrien aurkako gerrek mugako lurraldeak baizik ez zituzten ukitu (Augustoren garaian beretu zituzten erromatarrek Kantabria etaAsturiasko lurraldeak (K.a. 19). Bestalde,Augustoren garaian mamitu zen erromatarren literatura klasikoa (Horazio, Virgllio, Tibulo, Properzio, Ovidio, Tito Livio) eta artea . Augustok bultzatu zuen arte ofizialak Italiako penintsulako arte molde errealistak eta enperadorea goratzeko arte molde berezia (erretratuak egiteko molde bat ezarri zuen Augustok) bildu nahi izan zituen. Greziako tradizio estetikoak bere egin bazituen ere, zibilizazio berriak ekarri zituen arazoei erantzuten saiatu zen Erromako artea. Arkitekturak ekonomiaren eta gizartearen egoerari erantzun behar zion bete-betean : hiri kontzentrazio handiak eraikin erraldoiak eraiki beharra ekarri zuen eta, horrenbestez, neurri handiko bainuetxeak, anfiteatroak eta akueduktuak egin ziren Erroman. Horrez gainera handitasun horrexek arkitektura forma berriak ekarri zituen. Orobat Augustoren garaian erretratuak egiteko molde orekatsu bizia nagusitu zen eta ikuspegien pintura ere oso zabaldu zen, etxeetako barne dekorazio gisa (pintura helendarraren modura) . Bestalde, lorategiak, iturriak eta aisiarako etxeak ugaldu ziren aberatsek horretarako hautatutako lekuetan. K.o. I. eta 11. mendeetan eraiki ziren Erromako eta inperio osoko monumentu gehienak (Bakearen aldarea,Apoloren tenplua, Palatinoko etxeak).
Urbanismoa eta arkitektura
Augustoren garaian arkitekturak goraldia
izan zuen. Augustok berak esana zuen
laurogeita bi tenplu eraberritu zituela bere
agintaldian, eta bere buruaz harro zegoen
berak adreiluzkoa ezagutu zuen hiria marmolezko
hiri bihurtu zuelako. Gehiegikeriak
gehiegikeria, egia da haren agintaldian
Luni-ko -gaur egungo Carrara- marmolezko
harrobiak gogotik ustiatu zirela. Hala, Erroma
hornitu ahal izan zen ordu arte itsasoz
harainditik ekarri behar izaten zuen material
hartaz. Teknikaren aldetik, Augustoren
mendea ausardia handiko garaia izan zen ;
kupulak arrakasta handia izan zuen (termetan
batez ere).
Erromak aldaketa handiak izan zituen
administrazioaren eta arkitekturaren alorretan
. Urbanismoaren alorrean, Zesarrek hasitako
lana jarraitu eta zabaldu zuen Augustok
. Zesarrek egitasmo bat egina zuen Erromako
hiria zabaltzeko. Bere asmoak betetzeko
astirik izan ez bazuen ere, hiriaren
erdialdea aldatu zuen ordu arte parekorik
izan ez zuen egitasmo baten bidez : haren
izena izango zuen foru berri bat eraikitzea
foru zaharraren ondoan. Plaza handi laukizuzena zen, arkupe bana zuela bi alde luzeenetan,
eta Zesar zaldi gainean irudikatzen
zuen estatua bat erdian. Plazaren alde
batean marmolezko tenplu handi bat zuen,
Venus Genetrix Zesarren familiaren arbaso
mitikoari eskainia. Zesarren foru hori eredu
izan zen haren ondorengoek eraikiko
zituzten foruetarako. Gaur egun foru horren
aztarna gutxi batzuk besterik ez dira
geratzen.
Augustok Erromako foru zaharra eraberritu
zuen. Plazaren bi aldeetan Julioren eta
Emilianoren basilikak zeuden aurrez aurre ;
ekialdean, Zesarren tenplua zuen, eta handik
hurbil Dioslcuroren Tenplu zaharra eraberritu
zuen. Plazaren beste aldean Bakearen
Tenplua, gerra zibilen amaiera ospatzeko
eraikia, Errostra berriak (hitzaldiak emateko
oholtzak) eta senatuaren egoitza edo
Curia Iulra eraiki zituen.
Horrez gainera, Augustok, Zesarrek bezala,
foru berri bat eraiki zuen, bere izena
daramana, hain zuzen. Berrogei urte (K.a.
42 - K.a. 2.) behar izan bazituzten ere eraikuntza
lan guztiak bukatzeko, foru hark batasun
handia zuen. Augustoren foruaren ardatza
Marteri eskainitako tenplua zen, abside
handi bat zuena ; harrezkeroztik, eta Zesareen
Foruko tenpluko absidea aitzindari izan zuela,
erromatarrek maiz erabiliko zituzten absideak
beren santutegiak eraikitzerakoan.
Agriparen laguntzaz, Augusto enperadoreak
Marteren Zelaia eraiki zuen ordu arte
leku zingiratsua izan zen eremuan. Lorategiz,
iturriz eta monumentuz bete zuen -besteak
beste, gero aipatuko dugun Ara Pacis
eta Augustoren mausoleoa-, eguzki erloju
bat ere eraiki zuen han ; Marzelori eskainitalco
tenplua ere Marteren Zelaian eraiki
zuen, hura izan zen arkitekturako hiru ordenak
-doriarra, joniarra eta korintotana-,
bata bestearen ondoan zut kokatu zituzten
lehen aldia, kokaera horrek geroztik arrakasta
handia izan zuela.
Aipagarria da baita ere Augustoren garaipen
arkua, hura izan zen lehen garaipen
arkua ; Erromako foruan zegoen, eta K.a. 29.. rtean eraiki zuten, Actium-eko garaipena
ospatzeko. Arku hori zeharo suntsitu zen,
eta puska banaka batzuk besterik ez dira
gorde. Augustori eskainitako Riminiko garaipen
arkua da gaur egun arte bere horretan
iraun duen garaipen arkurik zaharrena
(K.a. 27.).
Eraikuntzak Augustoren garaian bizi izan
zuen goraldi hura ez zen soilik Erromara
mugatu, eragina izan zuen orobat Erromako
inperio osoan. Monumentu gehienek enperadorearen
familia ohoratzen zuten eta Erromaren
garaipenak ospatzen zituzten ; hauek
dira, besteak beste, garrantzitsuenak : Vienneko
Augustoren eta Liviaren tenplua ; Nimeseko
Etxe Karratua ; Suseko garaipen arkua
(Piamonte) ; Baiesko Termak (Napoli) ;
Gardeko Zubia, akuedukto ospetsua.
Estatuak eta erretratuak
Togadun eta korazadun estatuak goi
mallako pertsonek eta buruzagiek hiritar eta
gudari gisa zituzten balio bereziak goraipatzen
zituzten, enperadorearena batez ere.
Estiloaren aldetik, estatua horiek helenismoa
zuten oinarri, baina zentzuaren aldetik guztiz
erromatarrak ziren. Augustoren garaiko erretratuak
Augustoren beraren irudietan iritsi
zuen goren maila ; Primaportalco estatua zen
horren adierazgarririk bikainena. Irudi hark
gizakia eta jainkoa irudikatzen zituen aldi
berean, enperadore jainkotua, alegia. Izan
ere, kontzeptu hori antzinako Grezian sortu
zen eta Erromako enperadoreek beretu
egin zuten. Jainkotu tankera hori gorabehera,
irudiak gizon itxura zuen, eta Augustoren
hazpegiak aise bereiz zitezkeen.
Ara Pacis
Garai hartako erliebeen artean Ara Pacis Atigustae da bikainena. Ara Pacis edo Bakearen Aldarea K. a.-ko 13. urtean hasi eta 9. urtean bukatu zuten, eta munduak Erromaren eta bere enperadorearen agintepean iritsi zuen bakea ospatzen zuen ; bakea izanik bere agintaldiaren ardatza, Augustok nahiago izan baitzuen monumentuetan irudikatua izan , Bakearen Printze ,, gisa, ezin garaituzko jeneral gisa baino. Monumentu hori Marteren Zelaiko iparraldean zegoen, haren zati batzuk XVI. mendean aurkitu zituzten, baina ez zen guztiz eraberritua izan 1938 arte. Eraikuntza osoak Pergamoko aldarea dakar gogora. Marmolezko xafla, pergaminoetako irudietan oinarritutako irudiz landuek estaltzen dute aldarea ; goialdeanfriso batek alegoriazko eta elezaharreko gertaldiak desla -ibatzen ditu, eta enperadorea buru duen prozesio bat irudikatzen. Monumentu horretan iritsi zuen helenismoan oinarritutako estilo klasikozaleak (Augustoren Primaportako estatua eredu zuenak) bere adierazpen gorena. Ara Pacis-eko prozesioak garai hartako gertakari bat irudikatzen du -aldare haren sorrera agian-. Prozesio honetan enperadorearen familiaren irudiak erretratu gisakoak dira. Egileak bikain uztartu zituen friso horretan irudilcaRrta dauden aristokraten aurpegien eta jantzien dotorezia eta neurritasuna, eta bizitza pribatuaren xalotasunaren bidez enperadorearen absolutismoa ahantzarazi nahirik, agintaldi hark zekarren ongizatea eta zoriona goraipatzen zituen familia giroko irudiak -hala, aurrekoaren togari tiraka dagoen mutllcoa eta haren ondoan irribarrez dagoena-. Uste izan daiteke Ara Pacis-en egilea, ezezaguna hain zuzen, aldez aurretik Apoloren tenpluan lan egina zela, eta geroztik Tiberioren arkuan, foruan, lan egin zuela. Hura hil ondoren, haren jarraitzaileek haren egikera errepikatu besterik ez zuten egin, inongo bikaintasunik gahe ; gainbehera horren lekuko da Klaudioren garaiko Ara Pietatis.
Pintura
Inperioaren garaiko pinturak bi
ezaugarri nagusi ditu : etruskoen garaiko
horma pinturaz geroztik hura da gaur egun
arte gorde den pintura bilduma zabalena,
eta garai hartako pintura gehienak ez dira
oraindik aurkiRr. Beraz, pintura estilo hori
ezezaguna da gehienbat, eta harridura sortzen
du, askoz gutxiago baitakigu Erromakopinturaz, Erromako arkitekturaz edo eskulturaz
baino. Gure egunetaraino gorde den
pintura oso mugatua da hedaduraz, asko
eta asko horma pinturak dira, eta gehienak
Pompeia, Herkulano eta Vesubio sumendia
lehertu zenean lur azpian gelditu ziren beste
hiri batzuetakoak eta Erroma eta bere
ingurukoak dira. Gorde diren pinturak K.a.
I. mende bukaeratik K.o. I. mende bukaera
bitartekoak dira. Eta pinturak helenismoaren
eragin handia zuela jakinik, oso zaila da hala
ere elementu erromatarrak eta elementu
greziarrak bereiztea eta konparatzea, eskulturaren
eta arkitekturaren alorrean baino are
zailagoa. Nolanahi ere, ezin eztabaidatuzkoa
da erromatarrek greziarren ereduak kopiatu
zituztela eta pinturak eta pintoreak ekarri
zituztela Greziatik.
Historialariek lau aldi edo estilo bereizi
izan dituzte erromatar pinturan : lehenengoa,
bigarrena, hirugarrena eta laugarrena
; baina estilo bakoitzaren arteko aldeak
ez dira batere garbiak, eta estilo bakoitzak
gorabehera handiak izan zituen bere bilakaeran
; heraz, esan daiteke sailkapen hori
ez dela egokia. Hasieran marmol polikromozko
xaflak imitatzen zituzten. Gero, saiatu
ziren paretako eremu laua gezurrezko
perspektiben eta paisajeak eta giza irudiak
irudikatzen zituzten leihoen bidez irekitzen.
Orobat saiatu ziren taula gaineko koadroen
efektua hormetan sortzen. Oro har, esan
daiteke garai hartako erromatar pintura
etxeetako barne dekorazio gisa egina zela ;
ikuspegien pintura nagusitu zen, eta etxe
barruko pareten atzealdean, paretan irekitako
leihoak bailiran, paisajeak, eraikinak
edo giza irudiak zeudelako irudipena eman
nahi izan zen pinturaren bidez.