Artea»Antzin Aroa
Erroma: Errepublika
Erromako artearen historia, menderatu zituen herri guztien artea bere egin eta arte
unibertsal bihurtzeko gai izan zen artzain arte baten historia da. Erromatar artearen
existentzia bera zalantzan jarri izan dute kritikari anitzek, greziar artearen jarraipen
endekatu soiltzat hartu izan baitute. Baina, azterketa sakonak egin ondoren, argi dago
erromatar gizarteak bere arte adierazpen propioa sortu zuela, nahiz eta elementu grekoetan
bermatu.
Erromatarrentzat, gizartean eta moralaren arloan zuen erabilgarritasunak justifikatzen
zuen artea. Horregatik, arkitektura izan zen Erromako arte adierazpen nagusia,
eta tenpluetan eta batzar politikoetarako eraikinetan gauzatu zen. Era berean, garrantzi
handia izan zuten erretratuek eta erliebe historikoek ere. Bestalde, Erromako monumentuen
autoretza monumentua eraikitzea erabakitzen zuen politikariari egozten
zaio, izan ere, zuzenean hartzen baitzuen parte eraikinaren sorkuntzan, bertan utziz
bere nortasunaren lorratza.Teknikariak eta artistak, erabat erromatartuak, tresna soilak
ziren, eta guztiz eragin eskasa izan zuten erromatar artearen norabidean.
Hiri izatetik inperio izatera eraldatu zuen prozesuan zehar, arte adierazpen desberdinenak
bereganatuz joan zen Erroma, harik eta eklektizismo miresgarri batera heldu
zen arte. Arte italikoaren adierazpen soil izatetik arte unibertsal izatera iritsi zen
beraz.
Errepublika
Lehen mendeak
Nahiz eta, tradizioaren arabera, Erroma
K.a. 753an sortu zen, X. mendeaz gero bazen
Palatinon artzain herri bat, eta gainerako
muinoak jendeztatuak zeuden K.a. VII.. enderako. Gero, grekoen eragin handia
zuten etruriarrek menderatu zuten Erroma,
eta harresiak eraiki, tenpluz apaindu, eta
Lazioko buru bihurtu zuten, harik eta azkenerregea K.a. 509an bota zuten arte, orduan
sortu haitzen Errepublika.
Tarkinoen Erroma hartatik zenbait zeramika
hondakin geratzen dira, eta horietan
ikusten da ongi ezagutzen zutela joniar
artea. Orobat, garai hartakoa da tenplu etruriar
bat ere, Kapitolioko hiru jainkoei eskainia
Jupiter, juno eta Minerva-, oinarri garai
baten gainean, bere itura trinko, zutabe
bakan, atzeko murru itsu, eta zur eta
zeramikazko estalkiarekin, eta harrigarriro
amaitutako tuparrizko estatuez apaindua.Azkenik, Kapitolioko otsemea, hasierako
Erroma hartan brontzezko estatuagintzak
iritsitako kalitatearen eta doitasunaren adierazgarri
bikaina, ez zen alferrik bihurtu Erromaren
ikur eta totem.
Errepublikako erdiko mendeak
K.a. 509. urtetik hasita Erromak bere inguruko herriak borrokatu eta azpiratu ondoren, eta ekonomia hedakuntzarekin batera -Mediterraneoaren ertzetako eragin desberdinak ere tartean zirela- berrikuntza artistiko ugari sortzen da, batzuk erromatarrak, beste batzuk Grezian inspiratuak, baina, beti ere, erromatar "interpretazioaren" zigiluarekin.
Arkitektura
Batez ere arkitektura erlijiosoan nabarmentzen da erromatarren orijinaltasuna eredu grekoak egokitzeko orduan. Greziar tenpluek lau aldeetatik zituzten harmailak (ez oso altuak). Erdiko habeartea irekia zen aurretik eta atzetik, eta haren inguruan zinez basoak balira bezala zeuden zutabeak.
Erromatar tenplua podium garai baten gainean zegoen eraikia, eta aurretik soilik zituen harmailak ; zutabeak eraikinaren aurreko aldean zeuden, eta, inoiz, aldareenetan, non zutabe erdiak izaten ziren (hormatik ateratzen diren zutabeak), baina, edozeinetara ere, jainkoaren bizilekua, cella, aurrera bakarrik irekitzen da. Aurrealdearen nagusitasuna, eta aurre-atze ardatza dira erromatar tenpluaren ezaugarri definitzaileak.
Materialak Erroman eta inguruan eskuratzen zituzten : toba, zura eta tuparria. Marmola ez zuten ezagutzen, eta trabertinoa, gerora gehien erabiliko zutena, oso gutxi erabili zuten hasieran.
Alabaina, ondorengo mendeetan Erromaren ezaugarri izango ziren eta erabilgarritasun praktikoa zuten obra handiak egiten hasi izana da garai hartako gauzarik aipagarriena : hamaika km luzeko tobazko harresi handiak, lehen akueduktuak, eta Vra Apia-k Erroma urbs bihurtzen dute, munduko hirien eredu.
Sortzen dituen kolonietako hirigintza moduak betirako markatuko ditu Europako eta munduko hiri asko. Bi ardatz ortogonal handitan oinarritzen da kale sarea, angelu zuzenetan antolatua, Fazutr-a duela erdian, erlijio, politika, justizia, ekonomia eta abarren zentrua, alegia.
Eskultura
Zeramika da nagusi eskulturan, eta noizik behin, zura. Obra asko inclar handikoak edota biziki tolesgabeak dira. Eragin grekoa nabaritzen bazaie ere, erromatarrak dira funtsean, eta trinkotasuna eta xehetasunen doitasuna nabarmentzen dira, nahiz eta K.a. 111. mendearen azken alderako ezaugarri horiek galduko diren, orduan hasten baita bereizten arte herritarretik arte "handia".
Pintura
Lekukotza gutxi geratzen dira garai honetako erromatar pinturarenak, baina ordurako agertzen hasiak ziren gerora nagusituko ziren bi joerak : bata, dokumentu izaerakoa, gertaera historikoak erakusten dituena ; eta bestea, irudimenera, fantasiara, ametsetara irekia.
Hauek ziren jendea informatzeko eta janzteko egiten zen pintura "oroigarri" horren ezaugarri nagusiak : kontakizun etenik gabea (zenbait jazoera bata bestearen atzetik, protagonista behin baino gehiagotan agertzen dela), proportzio hierarkizatuak (garrantziaren araberako tamaina), irudiak bata bestearen alboan lerrokatuak, goitiko ikuspegia, xehetasunen doitasuna, protagonistak inskripzio bidez izendatzea.
K.a. IIL mendearen azkeneko hire laurdenetan, zibilizazio jakintsu, dotore eta sendo hau, eragin greko sakonak zituena, gainbehera hasi zen. Erromak Italia hegoaldearen aurka izan zituen gerrak zirela-eta, etenda edo noraezean geratu zen urte horietan Erromako arte sorkuntza.
Gerra punikoen amaieratik Silaren garaietara
Gerra punikoen ondoren, Erromak mundua
menderatzeari ekin zion, eta sustraitik
aldatu ziren erromatarren bizimodua eta artea
. Greziako eta beste leku askotako artista
helenizatuak heldu ziren, eta hala sortu
zen Erromako artearen ezaugarri nagusi izatera
helduko zen arte eklektikoa.
Arte aristokratikoa edo hiritarra geroz
eta gehiago aldendu zen arte herritar edo
probintziakotik. K.a. II mendeko artea elitista
eta aurreko garaiko arte edergarriaren
aurkakoa zen. Erromako jaun berriek, argi
eta garbi uztearren herri xehearekiko aldeak,
Greziako arte neoatikoa kopiatu zuten, etaordu arte gutxien erabiltzen zen materiala
erabili zuten bai arkitekturan bai eskulturan,
marmola.
Arkitektura
Kartago erraustu eta Korinto menderatzearekin batera hasten da arkitektura eredu berrien eraikuntza, Erroma Greziaren kultura mailara goratzeko asmotan. Marteren Zelaian grekoei kalkatutako eraikinak altxatu ziren, korintotar artea zabaldu zen, eta italikoen zurezko habeen ordez harrizko taulamenduak eratu zituzten. Baina eskema italikoa jarraituz eta ordu arte erabilitako materialez ere -tuparria eta trabertinoa- eraiki zituzten tenpluak. Halaber, eraikin eredu berri bat sortu zen, basilika, hura ere Grezian inspiratua.
Eraikuntza teknika berri batek izugarrizko aldaketak ekarri zituen arkitekturara : opus caententicraun zuen izena, kareorez eta harriz egindako nahasketa zen, eta nnunr lodi gotorrak egiteko ez ezik, arku, ganga eta kupula zabalak ere eraikitzeko ere erabil zitekeen. Era berean, inperio guztian zabaldu zen adreiluaren -opus laterrcirun- erabilera ere. Teknika berri horiek erabiltzearen ondorioz greziar ereduak utzi eta aurrerapen handiak egin ziren ohiko eraikuntza italikoarekiko. Opus caemerrtrcruin teknika, erabilgarritasun praktikoa zuten obretan erabili zen lehenik, baina berehalaxe beretu zuen arkitektura erlijiosoak, eta eraikuntza handietan erabili zuen. Zutabe eta taulamenduak fatxadako apaingarri soil bihurtu ziren; hartan puntu erdiko arkua izan ohi zen euskarri funtzioa zuena. Arku eta platabanda eraketa hau guztiz berrikuntza garrantzizkoa izan zen erromatar arkitekturan. Eraikuntza arranditsu horren garapenean greziar ereduak jarraitu haziren ere, tenplu italikoetalco ohiko eskeenetara egokituz bereganatu zituzten kasu gehienetan.eta inclartsuak, baina erromatar errealismoak
urteen joana islatzen zuen burua ezartzen
zion erretratua egiten zitzaionari. Baina K.a.
II. mendeko estatua mota ezagunena togatars
izenekoa izan zen. Ohiko materialez egin
ohi zen eta bere togarekin agertzen zen
pertsonaia irudikatua. Oso erretratu bakanetarako
erabiltzen zuten brontzea.
Behe erliebea
K.a. 11. mendean sortu zen erromatar munduko arte handia izatera helduko zen beste bat ere: kontalcarizko edo oroitzapenezko behe erliebea. Greziako marmolezko erliebeetatik eta Italiako zeramikazkoetatik eratorri zen eta arte "oroigarriaren" ezaugarri asko hartu zituen, beti ere, erromatarrek eskatzen zuten irudikatze doi eta zehatzarekin . Denbora joan ahala bi joera kontrajarri nagusitu ziren : fantasia irudimentsu dotorea, alde batetik, eta bestetik, kontakizun guztiz zehatzak, hala gizon ospetsuen gertaera handiak, nola jende xumeen eguneroko jazoera txikiak.
Pintura eta mosaikoa
K.a. 11. menclean eta hurrengoaren lehen
hamarraldietan lehen ponpeiar estiloa
deituriko pintura marmolezko lauza polikromatuak
imitatzera mugatu zen. K.a. I. mendearen
hastapenetan, lauza geometriko
margotu horiek erliebea hartzen hasi ziren,
zutabeak, frisoak eta erlaitzak iradokitzen
zituztela. Halaxe hasi zen ondorengo aldiaren
ezaugarri izango zen bigarren ponpeiar
estiloa.
Mosaikoak, berriz, iraganeko pinturako
gaiak eta prozedurak berregin baizik ez zuen
egin. Izatez, harriz gauzatutako pintura
koadroak besterik ez ziren. Greziar eragin
nabarmenaren pean, mosaikoak ez zuen
artean gerora Erromako arte orijinalenetakoa
izatera eramango zuen autonomiarik eskuratu
. Hasierako urte erabakigarriotan hasi
zen tankeratzen erromatar artea deitzen
zaiona.