Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Antzin Aroa

Etruriar artea

Tarkiniako hilobi bateko horma irudia.<br><br>

Italiako penintsulako antzinako zibilizazioetan, Erromakoaren aurretik, Etruriakoa nabarmendu zen gehiena. K.a.VIII. mendean azaldu ziren Historiaren argitara etruriarrak Italiako penintsularen erdialdean, Tirreno itsasoaren eta Tiber eta Arno ibaien arteko eskualde batean, Etrurian, gaur egungo Toscanan. Etruriarren historiaz, baina, ezer gutxi ezagutzen da. Grezia klasikoko historialari eta bidaiari Herodotoren arabera, beren aberria, Lidia (Asia Txikia) utzi, eta Florentzia eta Erroma artean ezarri ziren etruriarrak, K.a. VIII. mendea baino lehenago. Beste batzuen arabera, ordea, askoz lehenago iritsi ziren etruriarrak Italiako penintsulara, indoeuropar migrazioen aurretik (K.a. 2000- 1200), mizenastarrak eta doriarrak Greziara eta erromatarrak Italiara iritsi aurretik.

 

Etruriar zibilizazioa

Etruriar hizkuntzak ez du gauza handirik argitzen haien jatorriaz. Izan ere, greziarren alfabetoa beretu zuten, baina, hitz gutxi batzuk izan ezik, argitu gabe dago oraindik hizktmtza. Literatura aberatsa izan omen zen, baina gorde diren idazki bakanak hilobietako idazkunak dira (hamar bat mila). Gaur egun, Etruriako bertako biztanleen eta K.a.

VIII. mendean zehar Lidiatik joandako inbasore talde tzilu baina ahaltsuen nahasketaren emaitza dela uste da etruriar zibilizazioa.

Etruriarren zibilizazioak VII-VI. mendeetan jo zuen goren maila. Garai hartan, etruriairen hiriak greziar hiriekin leillatzen ziren, haien ontzidiak Mediterraneo mendebala menderatzen zuen, merkataritza inperio zabal bat babesteko ; izan ere, haien aberastasun ituni nagusiak meatzeak eta merkataritza itsasbideen kontrola ziren. VII. mendearen bukaeran Lazio hartu zuten eta Erroma sortu zuten. Erroman, etruriar erregeek mende batez izan zuten agintea, 619tilc 510era hain justu. Etruriarrek hiri lan handiak egin zituzten Erroman (harresiak, tenpluak eta abar), eta, bien bitartean, Italiako penintsulan zehar zabaldu ziren : Napoliraino hegoaldetik eta Po ibarreraino iparraldetik. Erromatarrak matxinatu eta Errepublika sortu zelarik, hasi zen etruriar zibilizazioaren gainbehera. Handik hara, V-IV. mendeetan zehar, erromatarren mende geratu ziren hiri etruriarrak. Izan ere, etruriarrek ez baitzuten nazio batu bat osatu, estatu hirien federazio bat baizik ; hirien artean ere istiluak izatenziren sarri, eta ez ziren berehala adosten etsai komunei aurre egitelco. 111. mendearen bulcaerarako galdua zuten burujabetasuna hiri etruriarrek, baina aberats eutsi zioten hala ere, eta eragina izan zuten erromatarren zibilizazioan, hirigintzan eta artelanetan batez ere. Arte etruriarren bilakaera aldika saillcatzean ez datoz bat aditu guztiak ; batzuek hiru, beste batzuek lau aldi edo gehiago bereizten dituzte. Zibilizazioaren bilakaeran bezala, hiru aldi nagusi berezi daitezke artearenean ere : sorraldia (K.a. VIII-VI. m.), arlcaikoa edo erdialdea (K.a. VI-V. m.), eta azkenaldia (IV-III. m). Bat datoz ordea aditu guztiak arteetruriarrean eragina izan zuten ereduak zehaztean :sorraldian Sortaldekoak (Jonia eta Atika) eta azkenaldian, berriz, Greziakoak.

Eraginak eragin, ezaugarri bereziak eta bereberekiak izan zituen arte etruriarrak, eta ezaugarri horiek kultura erromatarrak beretu zituen gero. Bestalde, beste kultura batzuenaz aparte, erlijioaren eragin handia izan zuen.

Etruriarrek heriotza gurtzen zuten, eta hileta monumentu edo hilobi asko egin zituzten ;horiek dira, hain zuzen, arte etruriarrak gorde dituen ia arte adierazpen bakarrak. Bakarrak izanagatik, arte etruriarraren bilduma bikaina dira hilobi horiek : arkitektura, eskultura, pintura, zeramika, metalgintza, bitxigintza, ezagutzen diren idazkun gehienak ere..., denetarik dago haietan, orain ikusiko denez.

Tenpluak ere egin zituzten, baina zimentzeak ezik, ez dira gorde, zurezko egiturez egin baitzituzten, eta hirien aztarnak ere ez dira oso ugarialc.

 

Hilobiak

Arestian esan bezala, ez da aslcorilc ezagutzen etruriarrez, eta haien hilobi ederrengatik ezagutzen dentxoa, neurri handi batean bederen. Italian, Brontze Aroko hilobiak hilobi arruntak ziren, historiaurreko Europako eskualde gehienetakoak bezala : hilaren errautsak buztinezko (edo terrakotazko) ontzi edo kutxa batean gordetzen ziren, lurrean zulo bat eginda, eta hilak ondoko bizitzan beharko zituen gauzak lurperatzen ziren ontziarekin batera : armak gizonezkoentzat, bitxiak eta etxeko tresnak emakumezkoentzat . K.a. 700. urtetik aurrera, harrizko hileta monumentu handiak egiten hasi ziren, etxebizitzen barrualdea antzeratzen (korridoreak, aretoak, zutabeak, kapitelak, harrizko altzari eta guzti). Aldi berean buztinezko errauts ontziak gizakia itxuratzen hasi ziren: estalkiari buru itxura eman zioten eta soin adarrak erantsi zizkioten, berriz, ontziaren gorputzari. Geroago, hilak herak iudilcatu zituzten, bikoteka, liillcutxaren gainean etzanda, oturuntz batean-edo parte hartzen ariko balira bezala, eta pozilc, irribarre harrigarri, antzinako bat ezpainetan. Hilobi etruriar horiek dira, hain zuzen, hilak pozik eta bizibizirik irudikatzen dien lehenengoak. Dirudienez, hilobia, gorputzarena ez ezik arimaren egoitza ere balitz bezala hartzen zuten etruriarrek, egiptoarrek ez bezala. Horregatilc zuten hilkutxak gordetzen ziren hilobiek ere etxebizitza barrualdeen itxura. Gero, baina, aldatuz joan zen nonbait etrurriarrelc heriotzaz zuten ideia, eta aldaketa hori islatu zen artelanetan ere. IV. mendearen hasieralco hari bigunezko errauts ontzi batean ikus daitekeenez, ontzian landutako irudi bikoteak ez du jada aurrekoen alaitasunik, ez irribarre berezi hura ere ; aitzitik, gogoetan eta goibel baleude hezala daude irudikatuta biak.

Bi irudi horietako bat, gainera, ez da, aurrekoetan bezala, bestearen laguna, heriotzaren deabrua baizilc, ilcusleari gizakiaren patua zein den gogorarazi nahi balitzaio bezala . Hilobietako eskulturaren Uilakera horretan, beraz, argi ikusten da, batetik, erlijioaren eragina eta, bestetik, greziar eskultura ereduaren. Hasierako estatuek halako aurpegiera zehaztezin eta enigmatikoa zuten, eta pozik agertzen ziren. Azkenerako, haien aurpegiak gizatiarrago eta adierazkorago bilakatu ziren, greziar eskulturaren eraginez, eta orobat ilunago ere, heriotzari buruzko ikuspegi aldaketaren eraginez : hilobia ez da jada hilaren egoitza, eta hila beste mundu batera joaten da. Hilobietan azaltzen da arte etruriarraren beste adierazpen nagusietako bat : pintura, horma margoak. Greziarrenak ez dira ezagutzen, eta horregatik balio handikoak dira horiek, arte etruriarraren adierazgarri ez ezik pintura greziarra izan zitekeenaren erakusgarri ere badirelako. Bikainenen artean, aipagarriak dira Tarkiniako bi hilobitako margolanak : batean ehiztariak eta arrantzaleak eta bestean, Leboi emeen hilobia izenekoan, dantzariak daude irudikaturik . Pinturan, dena den, ez ziren eskulturan adina gailendu etruriarrak, landu ere gutxiago landu baitzuten, apaingarri gisa baizik ez. Arte mota horretan ere argi islatu zen etruriarren heriotzari buruzko ikuspegi aldaketa .

 

Tenpluak

Tenpluak dira erlijio arkitektura etruriarraren heste adierazpen nagusia. Ordea, harria lantzen maisu haziren ere, erlijio arkitekturan ez zuten erabili, eta tenplu guztiak zurez egin zituztenez, ez da haietarik bat ere gorde . Greziako tenplu baktrnenen antzekoak ziren, baina haiek baino apalagoak, eta karratuak . Oinarri jaso edo podium baten gainean eraikitzen zen tenplua, eta mailadi bat zuen bertara igotzeko, hegoaldeko partean.

Barrupe sakon bat zuen atari gisa, launako bi zutabe larek eutsia, eta cella delakoa atzean, hiru gelatan banatua, bakoitza jainko bati eskainia, erromatarren Juno, Jupiter eta Minervaren aurrekoak. Ez zen tenpluan harrizko eskulturarik izaten ; apaingarri gisa, terrakotazko lauzak jartzen ziren arkitrabean eta teilatu ertzean. Baina ezagutzen da bat, apaingarri gisa eskulturak izan zituena kanpoaldean : Apoloren Tenplua, Veio hirian, Erromaren iparraldean. Tenplu klasiko batzen, baina hesteek ez bezala, pertsonen neuni bereko lau estatua zituen teilatuaren gailun-ean . Hobekien gorde den irudia Apolorena da, eskultura etruriarren maisu lana zenbait aditurentzat, ez baitu parerik garai hartako eskultura greziarrekin : gorputz sendo bat, arroparen apaingarrizko izurren azpian nabarmen, zango zaintsu gihartsuak, eta irribarre etruriar antzinakoa eta berezia ezpainetan . Eskultura etruriarraren beste adierazpen nagusietako bat, Erromako ikur bihurtua, Romulori eta Reniori edoskitzera eman zituen brontzezko otsoa da (otsoarekin batera agertzen diren umeak Berpizkundean erantsiak dira).

 

Hirigintza

Erromatarrek etruriarrengandik ikasi zutela hirigintza, ez da dudarik, baina ez dago jakiterik zenbaterainoko eragina izan zuten, ezer gutxi gorde baita garai hartako hiri arkitekturatik . Nolanahi ere, etruriarrenen ezaugarriak gorde dituzte eraikuntza erromatarrek ; at?itun-ak ere, etxe erromatarren areto nagusia, Etrurian du sorburua. Hiri plangintzan eta antolamenduan ere greziarrak baino gehiago izan ziren etruriarrak. Elkar ebakitzen zuten bi bide nagusien bidez lau laurdenetan banatzen zituzten hiriak, era horretan beharren arabera antolatzeko laurden horietako bakoitza. Erromatarrek ere sistema hori erabili zuten Italian, Europako mendebalean eta Afrikako iparraldean egin zituzten hirietan . Hiria era honetara banatzea erlijio sinesmenen isla bide zen : eskualdetan banatzen baitzuten zerua, puntu kardinalen arabera.

Hiriak ez ezik, harresiak, zubiak, ubideak, akueduktuak egiten ere etruriarrengandik ikasi zuten erromatarrek. Gorde diren eraikuntza gutxitatik aipagarriena Perugiako hiriko sarrera gotortua da, Porta Agusta, K.a. II.. endekoa, azkenaldikoa beraz. Aparteko garrantzia du, gainera, eraikuntza horrek, ezagutzen den lehenengoa delako arkua duena.

 

Beste arte adierazpen batzuk

Artelan handietan ez ezik txikietan ere nabarmendu ziren etruriarrak : zeramikan (terrakotazko ontziak, baxera beltz distiratsuak), metalgintzan (etxeko tresnak, estatua txikiak, ispiluak) eta urregintzan (fibulak, besokoak eta abar) batez ere. Erretratua ere landu zuten, bikain landu ere, batez ere brontzezko buruetan, buztinezkoetan edo terrakotazkoetan bainoago (greziarren eragina nabarmentzen hasi arte hilobietako estatuen aurpegiek ez zuten, arestian aipatu den bezala, egiazkoen itura handirik).

Antzinatik landu zituzten etruriarrek metalak, eta beste inork ez bezala menderatu zuten brontzea lantzeko artea.