Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Antzin Aroa

Iberiar artea

Iberiar gudari baten erliebea, Osunan aurkitua, Sevillan (Madrllgo Arkeologia Museo Nazionala).<br><br>

K.a. 1.000. urte ingurutik aurrera erromatarrak gailendu ziren arte, aurrerapen handiko zibilizazioak garatu ziren iberiar penintsulako hego eta ekialdean. Ordena kronologikoa errespetatuz, aipatzekoak dira Tartessoseko kultura, lehenik, eta iberiar kultura, gero.

Nahiz eta greziarrek Tartessos izendatu zuten hiri mitologikoaren kokaleku zehatza ez den oraindik aurkitu, aztarna guztien arabera, egungo Guadalquivir ibaiaren beheko ibilbidean kokatu bide zen tartesiar kultura, eta agi danean milaldiaren erdialdera izan zuen zibilizazio hark bere distira handiena. Garai hartan, feniziar eta greziar kolonia txikiek eramandako kultura elementu asko bereturik eta, askotan, berrinterpretaturik, tartesiarrek garapen maila altua lortu zuten hala ekonomian, nola kulturan eta artean. Ez dira ahaztu beharTartessosek Greziako eta Erromako historialari, idazle eta poeten artean piztu zituen lilura eta oihartzuna.

Kultura hartatik eratorria bide da, neurri handi batean, iberiar kultura. Kultura hauetalco jendeak nekazaritzan, abeltzaintzan, merkataritzan eta garai hartako industria jardueretan enplegatzen ziren (ezagutzen zuten burdinlangintza).Arte adierazpenetan islatzen denez, bazuten beren mitologia, eta errito konplexuen arabera hobiratzen zituzten hildakoak.

 

Tartessos

Hipotesi batzuen arabera, bertako gizartearen bilakaeraren fruitu izan zen Tartessoseko zibilizazioa, eta horren frogatzat aipatzen dira Kalkolitos garaiko hilobi ganbara kolektibo handiak eta harresi gotorrez babestutako zenbait bizilekuren hondakinak.

Beste teoria batzuek diotenez, ordea, batez ere Mediterraneoko kulturei lotutako zibilizazioa zen Tartessosekoa, eta bere jatorria ere alde horretan bilatu behar da. Hain zuzen ere, K.a. bigarren milaldiaren azkenaldera, Itsasoko Herrien eraginez, Mizenasko zibilizazioa krisialdi gogor batean sartu zenean, Mediterraneo osora zabaldu bide ziren kultura hartako jendeak eta haietako kolonia bat legoke, bertako jendearekin nahastuta, Tartessoseko zibilizazioaren jatorrian . Nolanahi ere, orain artean aurkitu diren frogak ez dira erabakigarriak, ez norabide batean eta ez bestean.

Bi aldi bereizten dira Tartessoseko kulturan . Lehenengoari aldi geometrikoa deitu zaio eta K.a. 1.000 ingurutik K.a. VIII. mendea arte iraun zuen. Garaitsu horretan gertatu zen, arkeologia datuen arabera, feniziarren kolonizazioa ; ordutik V. mendea arte, gutxi gorabehera, aldi "ekialdetarra" deitu zaiona garatu zen. Feniziar lege eta antolamenduari esker bizi izan zuen tartesiar zibilizazioak bere aldirik oparoena.

 

Arkitektura

Tartesiarren aldi geometrikoko bizileku antzinakoenak ez ziren lokatz eta egurrez egindako oin biribileko etxola multzo batzuk baizik. Baina eraikuntza modu horrek ez zuen jarraipenik izan. Behin K.a. VIII.. endetik aurrera, feniziar kolonoekin izandako merkataritza harremanei esker, ekonomia egoerak nabarmen gora egin ondoren, asko hobetu zen arkitektura lanen kalitatea ere. Aldaketa horren ezaugarrietako bat eraikuntzen oinean antzematen da, lehen biribilak ziren bezala, oin karratukoak edo angelu-zuzenak izatera pasa baitziren.

Bigarren aldi honen hasieran garrantzi handia izan zuten defentsarako harresiek, eta gorde diren eraikuntza lanetan garbi antzematen dira feniziarren eta ekialdeko arkitektura tekniken eraginak.

 

Zeramika

Lehen aldiko tartesiar zeramika bi ? familiatan" sailkatzen da. Bata, distiratsria deitu zaiona, eta bestea, apaingarri margotuak dituena eta Cararrtbolokoa esaten zaiona . Geometria gaiak erabili ziren, batik bat, bi zeramika motak apaintzerakoan, eta hain zuzen ere, horrek eman dio izena aldi osoari.

"Ekialdetan" aldian aurrerakada handia egin zuen zeramikak, lehen buztina eskuz edo tornu motelez lantzen zen bezala, orain tonu azkarrez lantzen baitzen, eta feniziarren teknologia aurreratuari esker, asko hobetu ziren akabera eta apaintze prozedurak ere.

 

Caramboloko altxorra

Tartessosen bigarren aldiko aberastasunaren eta "ekialdetan" joeraren froga garbiena luxuzko gauzakien ugaritasunean antzematen da. Aipatzekoak dira, besteak heste, brontzezko ontzi eta apaingarriak,urre eta zilarrezko bitxiak, bolizko gauzakiak, etab. Handikien hilobietako hileta hornitzat erabili zituzten horietako bitxi asko, eta horri esker iraun dute gaur arte.

Sevillako Camas herrian aurkitu zuten Caramboloko altxorra deitu zaiona. Altxorra ez zegoen hilobi batean, baizik eta garai hartako eraikin baten (tenplu edo gurtzako tokiren bat, beharbada?) zoruan ezkutaturik . Urre oso garbizko 21 pieza dira, eta ia 3 kg-ko pisua dute guztira. Altxor horretakoak dira plaka angelu-zuzen sail bat -koroa moduko baten osagarriak, agian- bi bularreko, bi besoko eta lepoko bat. Lepokoa da, segur aski, piezarik finena : alanbre txirikordatuzko katetik pasadore moduko bat zintzilikatzen da eta horretatik zazpi kate banatzen dira (zortzi ziren), muturrean zigilu handi bana dutenak.

 

Iberiar artea

Itxura guztien arabera, tartesiarren loraldia itzaltzen joan zen neurrian, K.a. V eta IV. mendeetatik aurrera, goi Andaluziak eta penintsularen hego-ekialdeak markatu bide zuten iberiar kulturaren eta artearen abangoardia .

Nolanahi ere, iberiar kulturaz ari garenean, kontuan izan behar da iberiar izenaren pean, herri homogeneo bakar bat ez baino, leinu eta talde desberdin asko ezkutatzen direla, eta beraz, iberiar arte homogeneo baten ordez, agian zuzenagoa litzateke ezaugarri berdintsuak dituzten arte tradizio desberdin multzo batez aritzea.

 

Arkitektura

 

Harresiak

Aurkitu diren iberiar bizileku ia guztiak, bai toki zelaian, bai, gehienetan gertatzen den bezala, kasko edo tontorren batean daudenean, harresiz babestuak zeuden.

Harresiak, hitzak dioen bezala, harriz egindako murruak izaten ziren, batzuetan harlanduz eta besteetan ia landu gabeko harriz . Harri handiagoz eta sendoagoz eraikitzen zen harresiaren kanpoko aldea, barruko aldea baino, hura baitzen erasoari aurre egin behar zion aldea, eta tartea berriz harri soltez eta lurrez betetzen zen.

 

Etxeak eta eraikin publikoak

Iberiarren etxeak, oro l1ar, txikiak eta gela gutxikoak izaten ziren, nahiz eta oso zaila den, honetan ere, arau finko eta bakarra ezartzea. Bi gela izan ohi ziren etxe gehienetan . Handiena izan ohi zen ohiko bizimodua egiten zen tokia, bere sutegi, eserleku eta abarrekin, eta txikienak biltegi edo antzeko funtzioak betetzen zituen.

Harrizko oinarriaren gainean pezoz eraikitako paretak egiten ziren, eta buztin kareztatuzko geruza bat ematen zitzaiengainetik. Etxearen estalkia abarrezkoa izaten zen. Haga sare bat jartzen zen euskarritzat, han ezartzen ziren abarrak, eta guztia buztin geruza batez estaltzen zen.

Dena den, etxe normalak ez ezik, ezaugarri berezietako heste eraikin batzuk ere aurkitu dira iberiar egonlekuetan eta uste da tenpluak edo, behintzat, erabilera publikorako eraikuntzak zirela.

 

Hileta arkitektura

Antzinako kultura guztietan bezala, iberiarrek ere garrantzi berezia eskaini zioten heriotzari eta harekin zerikusia zuen guztiari.

Iberiarren hileta monumentuak sailkatzekoan bi mota bereizten dira : ganbaradun hilobiak esaten zaienak -gehienetan tumulu batez estaliak- eta monumentuzko hilobiak, zati bat lurpean izan arren, zoruaz gaindiko goi egitura nabarmena zutenak.

 

Eskultura

Eskultura da, zalantzarik gabe, iberiar kulturaren arte adierazpen distiratsuena eta, segur aski, hobekien aztertu dena. Iberiar eslarlturaren aldi hoberena -zeinetan nabaria den greziarren eragina- K.a. VI. mendetik IV. mendera artekoa izan zen, gutxi gorabehera, eta gune nagusiak Goi Andaluzian eta Levante aldean kokatzen dira.

 

Porcunako eskulturak

1975 eta 1979 bitartean aurkitu zen Jaengo Porcunan iberiar kulturako eskultura multzo garrantzizkoena. K.a. 400 inguruan, hondamendi handiren baten ondoren, beharbada, estatua multzo handi bat nahita puskatu, zatiak kontu handiz bildu, zulo handi batean sartu eta hareharrizko lauza handiz estali zituzten.Buruhausgarri konplexu baten antzera, arkeologoek pazientzia handiz osatu behar izan dituzte eskulturak, eta lan gogorra izan bada ere argi dago emaitzak merezi izan duela. Neurri askotakoak dira, nahiz eta gehienak tamaina naturala baino txikiagoak izan, eta gai asko irudikatzen dute. Hona Ilemen horietako batzuk : gerlariak -banaka eta taldeka-, zeremonia arropaz jantzitako bi sexuetako pertsonaiak, gizon bat grifo batekin borrokan, zenbait animalia -lehoiak, zezenak, esfinge bat, arrano bat-, ehiztari bat zakurrarekin eta eskuan erbia duela...

 

Elxeko Dama

Elxeko Dama izeneko eskultura hartu izan da, 1897an aurkitu zutenetik, iberiar eskulturaren obra gorentzat.

56 cm altuko soin enbor bat da, nahiz eta segur aski, gorputz osoko estatua baten zatia izan, azpiko planoaren epai irregular eta zakarrak aditzera ematen duen bezala.

Kararriz egina dago eta oraindik kolore hondarrak ditu, gorria batez ere, ezpainetan eta jantziko zenbait tokitan. Eskulturaten efektu nagusia janzkera arranditsuaren -buru estalkia, batik bat- eta emazteki aurpegi eder, lasai eta idealizatuaren arteko kontrastea da.

Garai honetako beste zenbait eskulturatan ere bunr estalki deigarriak irudikatzen diren arren, Elxeko Damarena da, zalantzarik gabe, ikusgarriena, bai aldamenetako disko moduko apaingarriengatik eta bai xehetasun osoz irudikatuta dauden bitxi eta zintzilikarioengatik.

K.a. V. mendekoa da, eta aurpegiaren idealizazioak eta janzkeraren handitasunak pentsarazten dute, izaki hilkor baten irudia ez baino, jainkosaren batena izan bide dela.

 

Bazako Dama

1971n, ustekabean, antzinako Bastiko (egun Baza) hilobi xume bat induskatzen ari zirela, aurkikuntza ikusgarri bat egin zuten. Hobiaren horma bati atxikita, emakumezko bat irudikatzen zuen 1,30 m altuko eskultura eseri bat zegoen. Kararrizko pieza bakarreko estarira hura oso egoera onean zegoen, bere polikromia aberatsa ia ukigabe zuela, eta horrek interes berezia ematen zion, gainerako iberiar eskulturek ia erabat galduta baitute jatorriz izan bide zuten kolorezko apaindura. Tronuaren bizkarraldea ere nabarmena da, hego irekien fornian zabaltzen baita, 1,05 zabal izateraino. Greziarren edo greziarren eraginpeko munduan oso hedatua zegoen tankera honetako estatua eseriaren eredua.

Nortasun handiko begitartea du Bazako Damak, Elxeko Damarenaren oso bestelakoa, errealismo handiz eginda baitago, benetako emakume baten erretratua balitz bezala. Aipatzekoa da orobat damaren dotoretasuna : jantziak, eskuetako eraztunak, lepokoak, belarritako ikusgarriak, etab.

Non aurkitu zen kontuan harturik, eta ikusirik eskulturak alde batean hildakoen errautsak gordetzeko hutsune bat zuela, pentsatu da infernuko jainkosaren baten irudia dela.

 

Zeramika

Iberiar kulturak, antzinako beste kultura askok bezala, interes handia erakutsi zuen zeramikagintzarako. Ez da ahaztu behar zeramikazko gauzakiak erabiltzen zirela bizitzako ia une guztietan.

Zeramikaren funtzioa, hala ere, bere erabilgarritasun soila baino harantzago zihoan . Nola oso hedatua zegoen, bitarteko bikaina gertatzen zen erlijio edo politika propaganda egiteko.

Oro har, eta erabilpenaren arabera, ondorengo multzo hauek bereizten dira : sukaldeko zeramikak, garraiokoak, handizkako biltegitarakoak, etxeko biltegitarakoak eta mahaikoak.

Artearen ikuspuntutik, etxeko biltegitarako zeramikek eta rnahaikoek dute interes handiena. Lehenengoetan, hornigaiak edukitzeko ontziak sartzen dira : anforak, tamaina guztietako tinak, etab., eta bigarren multzoan, berriz, platerak, erretiluak, katiluak, pitxerrak, anforak, kraterak, etab.

Iberiarrek pinturaz apaintzen zituzten beren zeramika lanak. Pigmentu mineralak erabiltzen zituzten burdin oxidoa, segur aski-, eta egosi aurretik ematen zitzaizkion zeramikari. Gaiak, hasieran behintzat, geometrikoak ziren : marra paraleloak, elkarzutak, biribilak, triangeluak, erronboak, uhin formakoak, etab. Aurrerago, landare, animalia eta gizaki irudiak ere marraztu zituzten.