Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Antzin Aroa

Grezia: Atenasko Akropolisa

Ezkerrean,Akropoliseko eskailera eta sarrera, eskuinaldean Propileoak ikusten direla. Eskuinean, Partenongo ikuspegia.<br><br>

Akropolisa Atenasko ordoki sakratuan zegoen kokatua, eta gotorlekua izan zen Mezenasen garaiaz geroztik. K.a. 480an, garaituak izan baino lehentxeago, pertsiarrekAkropoliseko tenpluak eta estatuak porrokatu zituzten. K.a. V mendearen bigarren erdialdean, Atenas goraldi bete-betean zegoenean, greziarrekAkropolisa berreraiki zuten, Perikles buru zutela eta Fidiasen zuzendaritzapean ; hura izan zen greziar arkitekturaren historiako egitekorik handinahiena, eta harekin iritsi zuen bere goren maila. Partenona, Propileoak eta Erekteion ditu eraikin nagusiak.

 

Partenona

Partenona da Akropoliseko eraikin nagusia, eta hura da Peloponoseko gerrak (K.a.

431-404) bukatu gabe utzi ez zuen bakarra.

Atenea jainkosari dago eskainia, eta marmol zuriz egin zuten ; Aluopoliseko hegoaldean dago, lekurik gorenean hain zuzen, hiri osoa eta inguruko landalde guztia ikusten direla handik. Artearen eta arkitekturaren ikuspegitik ez ezik, Pareenonak garrantzi ezin handiagoa izan du erlijioaren aldetik ere, lau erlijio desberdinen egoitza eta santutegia izan baitzen : greziarren jainkoena, gero bizantziotarren tenplua, gero katedral katolikoa, eta, azkenik, turkiarren agintaritzapean, meskita. Iktino eta Kalikrates arkitektoek eraiki zuten, oso epe laburrean (K.a. 448-432). Greziako kontinente aldeko tenplurik handiena eta luxuzkoena eraikitzeko behar zen dirutza handia lortzeko, pertsiarren aurka Atenasekin batera borrokatuak ziren estatuen ondasunak baliatu zituen Periklesek. 1687an zeharo hondatuta gelditu zen otomandarrek han kokatua zuten bolborategiak eztanda egin zuenean.Hondatu ez ziren eskultura gehienak Lord Elginek Ingalaterrara eraman zituen 1801- 1803. urteetan ; harrezkero Londresko British Museum-en daude, eta haiek dira museo horretako altxor nagusia.

Pateenona doriar arkitektura lelasffcoaren erakusgarri bikaina da. Bolumen handia duen arren, ez du hain trinkoa ematen, eta doriar ordenak berezkoa duen soiltasuna eta zorroztasuna erabat betetzen duten beste tenplu batzuk baino arinagoa eta dotoreagoa da, bere proportzioak arindu eta berregokitu izanari esker : entablamenduaren garaiera zertxobait gutxitu zuten zutabeen zabalera eta garaierarekiko ; erlaitza ez da hain irtena, eta zutabeak meheagoak dira, ez hain nabarmenak, eta txikiagoak dituzte kapitelak ; zutabetik zutabera tarte handiagoa dago, eta esan liteke zutabeek hartu beharreko zama ez dela besteetan bezain handia.

Partenonen beste edozein tenplutan baino askoz garbiago ikusten da doriar estilo klasikoaren berezitasun bat, fintasunalz, estilo horren arau geometrikoaren desbideratze berariazkoak arrazoi estetetikoengatik eginak. Hala, estilobato mailakatua eta taulamendua ez dira guztiz zuzenak, okertuxeak baizik, halako moduan non erdigunea ertzak baino goratuxeago gelditzen baita ; zutabeak barrurantz makurtzen dira orobat. Desbideratze horiek interpretazio asko sorrarazi duten arren, ziur esan daitekeen gauza balearra da eraikina edertzeko elementu nabarmenak zirela.

Partenoneko naos edo erdigunea beste tenplu batzuetakoa baino askoz zabalagoa eta zertxobait laburragoa da, haren atzean beste areto bati lekua uzteko modukoa. Alde bakoitzeko prorraos edo atariak ia desagertu dira, baina zutabe lerro osagarri bat dute sarrera bakoitzaren aurrez aurre. Zutabe horien gaineko arkitrabeak gehiago zuen joniar estilotik doriarretik baino, friso zizelkatu bat baitzuen triglifoen eta metopen ordez, etenik gabea, naos osoaren inguruan, Panateneak edo Atenearen omenez urtero egiten zen prozesioa inrdilcatzen zuten sakonera gutxiko erliebez apaindua. 160 metro luze eta metro bat inguru garai zen zerrenda hura trebetasun handiz egina zen, eta koherentzia handikoa zen estiloaren aldetik . Gauza bitxia da hain lan ederra erdi ezkutuan geldituko zen kokaleku batean jartzeko egina izatea.

Partenoneko cella edo naos elkarren artean komunikaziorik ez zuten bi ataletan banatua zegoen barrualdean : gela nagusia ekialdean zegoen, eta Atenea Partenosen irudia zeukan barnean ; mendebaldean ganbara txikiago bat zegoen, eta hantxe zeuden gordeak jainkosa haren altxorrak eta Delosetik ekarritako ondasunak.

Kanpoaldeko eskulturak egiteko, Fidiasek eskultore talde bat bildu zuen. Metopak -triglifoen arteko tarteak- erliebe sakoneko irudi txikiez zeuden apainduta, gehienak bi irudiko multzoak ziren, baina baziren irudigehiagokoak ere. Lan hura egiteko antolamendu zehatza behar izan zen, ezin baitziren frisoan bertan zizelkatu, eta irudi bakoitza erlaitza eta teilatua egin baino lehen ezari behar zen, zein bere lekuan.

Eraikinaren alde bakoitzak gai jakin bat zuen. Ekialdeko fatxadako metopek jainkoen eta erraldoien arteko gudu mitologikoa irudikatzen zuten ; mendebaldeko fatxadakoek, greziarren eta amazonen aurkako borroka.

Iparraldean Troiako gerrako gertaldiak zeuzkan irudikatuta, eta hegoaldean, lapitoen eta zentauroen arteko borrokak.

 

Propileoak

Partenona bukatu eta berehala, Periklesek beste eraikin bikain bat eraikitzeko agindua eman zuen : Alcropoliseko mendebaldeko sarrerako ate monumentala, Propileoak deritzana. K.a. 437. urtean hasi ziren atari hori eraikitzen, Mnesikles arkitektoaren zuzendaritzapean ; atal nagusia bost urtetan bukatu zuten, baina gainerakoa bukatu gabe utzi behar izan zuten, Peloponesoko gerraren eraginez. Partenona bezala oso-osorik marmolez dago egina eraikin hau ere, eta hark bezala badu firztasuraik ere. Mnesiklesek zoru maldatsu eta gorabeheraz bete baten gainean eraiki behar izan zuen ; egiteko zail eta neketsu hori, ordea, bikain burutu zuen, halako moduan non haitz bitarteko pasabide IIialkortsua zena sarbide bikain eta ikusgarri bihurtu zuen.

Eraikinaren bi ertzetan zuen atari banatik, ekialdekoak baizik ez du ondo samar gure egunetaraino iraun ; esan liteke doriar tenplu klasiko baten fatxada dela, ezpada hirugarren eta laugarren arteko tarte zabalagatik . Mendebaldeko fatxadak bi hegal zituen ; iparraldekoa hegoaldekoa baino askozhandiagoa zen, eta arte galeria bat zeukan barruan, koadroak ikusteko berariaz eginiko historian ezagutzen den lehenengo aretoa : Pinakoteka. Propileoak zeharkatzen dituen erdiko bidea bi zutabe lerroz dago inguratua, gehiago dagozkionak joniar estiloari doriarrari baino. Badirudi garai hartan joniar elementuak indartzen hasia zela doriar egituren baitan erabiltzeko joera.

Hara iristeko malda handi bat igo beharra zegoen : 80 metro luze eta 20 metro zabal zen eta 25 metroko igoera zuen. Ziur asko mailakatua egongo zen, eta hiru bat metro zabal zen galtzada bat izango zuen erdian, sakrifiziorako abereak igo ahal izan zitezen. Fatxadako erdiko bi zutabeen arteko tartea, arestian esan den bezala, besteen artekoa baino handixeagoa zen galtzada horri lekua uzteko. Barrualdean galtzada hori bi joniar zutabe lerroen artean zilioan,eta atzealcleko atarira ematen zuen. Arkitrabeak burdinazko barrez indartuta zeuden.

Atzealdeko atariaren aurrez aurre Atenea Promakosen brontzezko estatua zegoen, Propileoak baino garaiagoa eta handik kilometro askora ikus zitekeena.

 

Erekteion

Erekteiona da Akropolisko eraikinik handiena eta konplexuena. Akropolisen iparraldean dago kokatua, Partenonen aurrez aurre. K.a. 421-405. urteetan eraiki zuten, eta baliteke Mnesikles izatea haren arkitektoa, zeren eta bikain egokitua baitago, Propileoak bezalaxe, hango zoru gorabeheratsu eta oso malkartsura. Leku hark Atenasen sorrera mitikoarekin zerikusia zuen, eta, izan ere, Erekteiona aldi berean zen santutegia eta erlikiak gordetzeko aretoa.

Izena Erekteio Atenasko errege kondairazkoarengandik datorkio. Ekialdeko gela Atenea Polias-i zegoen eskainia, Atenea Atenasko jainkosa baitzen, eta oso litekeena da Ateneak eta Posidonek ustez liskar bat izan zuten leku berean kokatua egotea.

Mendebaldean fatxada bat izan ordez, Erekteionak bi atari ditu, albo banatan : bata oso handia, iparraldera begira, eta bestea, berriz, txikia, Partenoni begira. Azken horri Kariatideen. Ataria deritzo ; teilatua emakumezko sei estatuen (kariatideak) gainean zuen ezarria, eta estatua horiek baranda garai baten gainean kokatuta zeuden, zutabe arrunten gainean kokatuta egon ordez. Kariatideez gainera, Erekteionen ez zegoen apaindurazko beste eskulturarik, frisoan izan ezik. Tinpanoa apaindurarik gabe gelditu zen, Peloponesoko gerraren ondoren dirua bukatu zitzaielako agian. Nolanahi ere, harroinetako eta zutabeen kapiteletako apaindurazko tailuak eta ate-leihoetako laukietakoak guztiz ere bikainak eta aberatsak ziren.