Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Antzin Aroa

Grezia: eskultura arkaikoa

Kouros izeneko izeneko irudien edo mutil irudien bilakaera : ezkerrean, Egiptoko eskulturaren eragin nabarmena erakusten duten bi kouros ; erdian, irudi estilizatuagoa, baina besoak zuzen, soinari atxikita dituen kouros bat ; eskuinean, besoak aurrerantz luzatuta eta gorputza eta anatomia xehetasun errealistagoak dituen irudia.<br><br>

 

Kouros eta kore

Konparatzen badira antzinako aroko bi greziar estatua, gizonezko irudia bata eta emakumezkoa bestea, haien aitzindari ziren Egiptoko estatuekin, garbi ikusten da antz handia dutela : tankera kubikoa, bloke itxura ; gizonezkoen silueta mehea, besoen jarrera, esku itxiak, ezkerreko hankaren gainean zutik egoteko modua, belaunezurrak ohi baino gehiago nabarmenduak.

Emakumezkoetan, berriz, ilea ileorde modura dago landua, jantzia gorputzari estu lotua, eta besoa altxatua. Egiptoarren ereduaren arabera ikusten badira greziar estatua horiek, zurrunegiak dirudite, soilegiak, baldarxeak ; egiptoar eskultoreek jantzienartetik hankak eta aldakak sumarazten zituzten, baina greziarrek masa gotor eta berezitasunik gabe bat lantzen zuten.

Greziar estatua haiek ordea bazituzten ezaugarri berezi batzuk egiptoar ereduekin ezin neurtu zitezkeenak. Horietan garrantzitsuena oina harri puskatik guztiz ere bereizia egotea zen ; gizakiaren harrizko irudi tamaina handikoetan hauxe da artearen historian halakorik gertatu zen lehenengo aldia. Egiptoar eskultoreak sekula ez ziren ausartu era honetako irudiak harri puskatik bereiz irudikatzen, harriarekin bat eginik-edo gelditzen zen irudia, hankabesoen eta soinaren arteko tartea (edo bi pertsonaiaren artekoa, estatua bikoitza zenean) beteta egoten zen modu batera edobestera ; alegia, Egiptoko eskultura harrizkoetan inoiz ez zen hutsarterik egoten.

Greziar eskultoreek, berriz, ez zuten trabarik izan giza soinaren eta gorputz adarren arteko tarteak hutsuneen bidez irudikatzen . Badirudi garai hartako eskultoreentzat garrantzi handiko kontua zela estatua bateko harriak irudikatze zentzu bat izatea osotasun baten baitan ; harria, alegia, itxuraldatu egin beharra zegoen, ezin zuen materia bizigabe eta neutroa izan, aitzitik, adierazkorra izan behar zuen.

Hutsarteen kontu hori eta gorputz adarrak masa gotorretik bereiztea ez zen, besterik gabe, aurrerapen tekniko soil bat, helburu artistikoz egindako gauza baizik. Horri esker, greziar estatuek egiptoarrak baino askoz biziagoak dirudite ; gelditasunetik bizitasunerako urrats handia izan zen beraz hura.

Garai arkaikoko estatua haiei ka-ai esaten zitzaien emakumezkoak zirenean (kore hitzak "neska" esan nahi du grezieraz, eta kore-ren plurala da korai), eta kotn •o i, gizonezkoak zirenean (kouros hitzak "mutila" esan nahi du grezieraz, eta kouroi du fortea plurala). Noren iruclia ziren kore eta kouros haiek? Izen orokor zehaztugabeak dira horiek, ezin jakin baitaiteke nor irudikatzen zuten. Ezin jakin daiteke ezta ere zergatik mutilak biluzik irudikatzen zituzten beti, eta neskak, berriz, jantzita. Edonola ere, kontua da bi irudi mota horiek erruz landu zirela garai arkaikoan, eta haien ezaugarri nagusiak ez zirela, oro har, aldatu ia. Artelan haietako batzuek egilearen izena zuten jarria ("Halakok egin nincluen" ) : beste batzuk jainkoei egindako eskaintzak ziren, baina gehienetan ez dago jakiterik eskaintzailearen, jainko baten ala jainkoengandik mesede jakin bat harrtrtako norbaiten irucli diren. Beste estatua batzuk hilobietan jartzeko eginak izaten ziren, baina oso modu zabalean baizik ez ziren hildakoen irucli. Bata bestearengandik oso bereziak ez izate hori funtsezko ezaugarria da nonbait irucli horietan. Ez elira ez jainko, ez gizaki, tarteko zerbait baizik, gorpuzkera beteginaren halako ideal bat, izaki hilkorrei eta hilezkorrei berdin zegokiena .

Kouros eta kore islotako estatua haiek bilakaera garbi bat izan zuten. Estatua margotuak ziren, nahiz gam- egun margo aztarna txiki-bitei batzuk baizik ez zaizkien sumatzen, ilean eta begi ninietan. Hala bada, hasierako estatuen plano abstrakto eta inguru zorrotzekoak argi eta garbi tankeratutako kurba bihurtu ziren. Giza irudiak bolumen trinkoagoz irudikatzen hasi ziren, baina baita elastikotasun handiagoz ere, eta anatomiaren ezaugarriak lehen baino xehetasun handiagoz zeuden eginak. Aurpegietan ere sumatzen zen alclaketarik, hasierako maskara itxura galtzen hasia zuten, eta hazpegiak biziagoak ziren, keinuak ere adierazten zituztela ; izan ere, VI. mende osoko greziar eskulturek bazuten ezaugarri komun bat, irribarre moduko bat. Pintura arkaikoan izan zen alclaketa bera -beltzez margottuako irudietatik gorriz margotutako irudietara- gertatzen ari zen eskultura arkaikoan ere. K.a.

VI. mendearen erdialdeko kouros haien artean aipagarriak dira, besteak beste, Kroisos heroiaren hil irudia, loscoforoarena (bizkarrean txahal bat daraman mutil gaztea), Rampinen burua...

Kore-ren eredua kourosena baino alclakorxeagoa zen, baina bilakaera berbera izan zuen funtsean. Arestian esan den bezala, koraiak jantzita irudikatzen ziren, eta horrek gorputza eta janzkera elkarri egokitzeko arazoa sortzen zion irudigileari . Tokian tokiko janzkera aldaketek ere aldaerak sortzen zituen eredu komun hartan .

 

Eskultura arkitektonikoa

Greziarrek bere harrizko tenpluak eraikitzen hasi zirenean, orobat baliatu ziren egiptoar, babiloniar, asiriar eta pertsiar erliebeen antzinako eskultura arkitektonikoaren traclizioaz. Mizenasko Lehoien Ateak tradizio hori guztia bildu zuen, eta, hala, eskultura arkitektoniko mota berri bat sorrarazi zuen, eraikinaren eginuarekin bat egiten zuena, baina ordu arteko erliebe xumeak baino bereziagoa eraikinetik.

Aldi arkaikoko greziar esl ulrtua arkitektonikoaren hint eredu nagusi aztertuko dira segidan : Korfuko Artemisaren tenplua, Delfoseko Sifnosen Altxorra eta Eginiko tenplua.

Arestian aipatu den Mizenasko Lehoien atea greziar eskultura arkitektonikoaren aitzinclari cia. Eta eragin horren lekuko garbia da Korfu uharteko Artemisaren tenpluko fatxada, K.a. 600. urte ingurukoa. Tenplu horretan eskultura sabai horizontalak eta teilatuaren zehar alboek eratzen duten triangelura clago mugatua. Gainalde horri trtipaiton esaten zaio, ez clu zertan elementuz beterik egonik, ezpada atzean clituen zurezko habeak hezetasunetik babesteko ; ez du horma sendorik behar, pareta mehe bat baizik. Eta pareta mehe horren kontra clago ipinia eskultura multzoa.

Tenplu horretako eskulturak erliebe handikoalC dira : gorputzat : oso irtenak dira, ondo nabarmenak izan claitezen. Irucligileak gogotik saiatu ziren irudiok gorputz arkitektonikotik ahalik eta gehien bereizten, eta ahalegin horretan, erdiko irudiaren buruak eskultura multzo hori mugatzen duen laukia gainditzen clu. Izan ere, erdiko irudi hori gongona bat da, izaki mitologikoa alegia.

Alboetan lehoi handi bana clu, eta haien zeregina tenplua eta haren baitan gordea den jainkosaren irudi sakratua gaitz guztietatik babestea da. Gorgona hori eta bi lehoi handi horiek modu simetrikoan claude kokatuta, ekialdean antzinatik erabilia izan zen mocluan . Zeregin sinboliko eta apaindurazkoaz gainera, irudigilea saiatu zen eskolaua multzo hari kontakizunezko kutsua ematen, eta, horretarako, irudi txikiago batzuk erantsi zizkion.

Tenpluetako kantoiez gainera, greziarrek ez zuten garai hartan leku egoki askorik hobesten eskultura arkitektonikoak ezartzeko . Batzuetan irudi bakartuak jartzen zituzten, zutik, frontoiaren ertzetan eta gailurrean .

Beste eredu bikain bat Delfoseko Altxorra cia ; tenplu txilei bat cia, jainko-jainkosei egindako eskaintzak gordetzeko K.a. 525.. utean eraikia. Eraikinak gaur arte iraun ez badu ere bere osoan, berriz eraiki ahal izanda suntsitu ez diren puskei esker. Hango eskultura ugarien artean, frisoa du atalik bikainena. Greziar jainkoen eta erraldoien arteko gudua irudikatzen cluen friso horretako eskulturak oso irtenak dira, eskultoreak gogotik erabili zituen teknika horrek eskaintzen zizkion baliabideak, oso modu adierazkorrean erabili ere, eta urrats handi bat eman zuen era horretara greziar eskultura arkaikoaren bilakaeran.

Handik gutxira, erliebearenak egina zuen aldi arkaikoko eskulturagintzan. Ordurako, estatua bakartuak jartzen zituzten lerro-lerro, eta triangelu erako kokalekura segida dramatikoetan egokituak. Eginako tenpluan (K.a. 490) garbi ikusten da eskultura arkaikoaren bilakaeraren azken urrats hori. Irudi haiek lurrean sakabanatuak aurkitu zituzten, txikituta, eta gaur egun Municheko Gliptotekan claude gordeak . Hala eta guztiz ere, adituek jakin ahal izan dute nola egon ziren irudi horiek antolatuta eta kokatuta. Multzo orekatua eta ordenatua izateaz gainera, estatua bakoitzak argi erakusten du ordurako greziar eskultoreek giza irudia lantzen iritsia zuten antze harrigarria.