Artea»Antzin Aroa
Egipto : Inperio Berria.
Arkitektura
XIIL dinastiaren azkenaldera (K.a. 1800), Nilo ibaiaren erritmoa aldatu egin zen berriro, klima aldaketa zela-eta. Aldi horretan gainezkaldi handiak gertatu ziren, eta ura ez zen behar hainbat jaisten hazia erein behar zen sasoirako. Ondorioak lehortearenak bezalakoxeak ziren : gosea eta fama galera faraoiarentzat, unibertsoaren ordena bermatzen jakin ez zuelako. K.a. 1700 aldera, gero hiksoak deituko zitzaien talde alderrai batzuk jabetu ziren aginpideaz erdiko eta beheko Egipton. Segur aski ez zen bat-bateko inbasioa izan, baizik eta Egiptoko aberastasunen usainera apurka-apurka etorritako jendea izanik, faraoiaren ahuldadeaz baliatuz beren dinastia ezarri bide zuten, eta gero, goiko Egiptora, Sinaira eta egungo Palestinaraino zabaldu zuten beren aginpidea.
Inperio Berriko zibilizazioa
Nahiz eta jatorriz Asiakoak izan, errege hiksoek bere egin zinaten egiptoarren estetika eta ohiturak, hartaraino non errespetatu egin baitzituzten Erdiko Inperioko faraoien eraikinak ere. Egiptoar jatorriko faraoi bakarra Tebaskoa zen, zeina uharte bat bezala baitzen, inguru guztian asiar errege ahaltsuak zituela, eta zergak ordaintzen zietelako uzten zuten hiksoek bakean. K.a. XVI. mendean Tebasko erregeak hiksoekin mukertu ziren eta gerra luzeak izan zituzten, harik eta K.a. 1543an Amosisek kanpotarrak iraitzi eta goiko eta beheko Egiptoko koroak jantzi zituen arte. Amosis izan zen, beraz, XVIII. dinastiako lehen faraoia eta orduan hasi zen gaur Inperio Berria esaten zaiona (XVIII, XIX eta XX. dinastiak). Hiksoen nagusialdiak, hala ere, eragin handia izan zuen Egipton, non biztanleen aurpegiko zantzuetan ere antzematen baita asiarren eragina. Hizkuntza bera ere egiptoera berri bilakatu zen, nahiz eta testu ofizialak Erdiko Inperioko egiptoera klasikoan idazten ziren. Asiarren eragina areagotu egin zen Tutmosis Laren konkisten ondoren. XVIII. dinastiako lehen faraoiek, izan ere, gerra kanpainak egin zituzten egungo Palestina eta Libano aldean, eta zerga handiak jaso zinaten hango hirietatik faraoien aberastasunerako. Arnenhotep III.aren erregealdia izan zen XVIII. dinastiaren gorenunea. Haren ondorengo eta ia 12 urtez erregekide izan zen Amenhotep IV.ak erlijio erreforma bat hasi zuen, artean lorratz sakona utzi zuena. Faraoi berriak Aton -"eguzki diskoa'- aukeratu zuen jainko bakartzat, eta Akhenaton izena hartu zuen beretzat. Hiriburu berri bat ere eraiki zuen : Akhetaton, egun Amarna izenez ezagutzen dena, eraikin asko ahiarazi zituen han. Baina haren oinordekoak Egiptoko ohiko erlijiora itzuli ziren eta, Amon jainkoaren gurtza berriro ezarri ondoren, Egiptoko artean eta kulturan heresia hark utzitako aztarna guztiak ezabatzen saiatu ziren. Rannses II.aren (K.a1279-1213) erregealdiaren ondoren -eraikin gehien ahia zen erregealdia, bai iraupen luzeagatik eta bai faraoiaren handizaletasunagatik-, zenbait herri alderraik inbasio ahaleginak egin zituzten eta nahiko lan izan zuten haiei aurka egiten Merenptah eta Rannses III.a faraoiek. XX. dinastiakoan Asiako lurraldeak galdu zituzten eta ekonomia beheraldi larri bat hasi zen, jakien prezio igoera etengabeetan gauzatu zena. Faraoien aginpidea ahultzen hasi zen orduan, Tebasko Areonen tenpluko apaizen mesedetan, azken hauek aberastuta baitzeuden Amarnako erlijio iraultzaren ondoren faraoiak egindako opariei esker. Azkenean, eta Brontze Aroaren azkenaldian Elcialde Hurbileko eta Mediterraneoko zibilizazio guztiek jasan zuten krisialdiarekin batera, bi estatu burujabetan banatu zen Egipto : goiko Egipto, Areonen apaizen agintepean, eta beheko Egipto, XAHI. dinastiako faraoien agintaritzapean. Nilo ibaiaren deltako Tanis hirian finkatu zuten beren egoitza aipatu faraoi horiek.
Artea Inperio Berrian
Inperio Berriaren garaiko Egiptoren baliabide aberastasunak ftuntsezko eragina izan zuen sasoi hartako artean. Inperio Zaharraren garairako ere Egiptoko eraikinak oso handiak ziren arren, Inperio Berrian areagotu egin zen kolosalismorako joera. Tronura iristen zen faraoi bakoitzak aurreko guztiak gailenduko zituen eraikin eskergaren bat altxa nahi izaten zuen. Hiru arrazoi daude erraldoikeria eta aberastasun erakustaldi horien atzean : lehenik, Nubia eta Asiako lurralde berrietatik etorritako baliabide oparoak ; bigarren, langile ugaritasuna, armadako soldaduak, gerra kanpainarik ez zenean, eta gerran harrapatutako preso elennenia ; eta hirugarren, Gebel el Silsileh-ko harrobialc, kalitate oneko harria emateaz gainera, Nilo ibaiaren ertzean zeudenez, garraioa askoz errazagoa gertatzen baitzen.
Arkitektura
Tenpluak, jainkoen egoitzak
Inperio Berriko tenplu handietan gorpuztu
zen faraoi berrien agintea eta aberastasuna
. Neolitos aroko Egiptoko tenpluak
kanaberaz edo palmaz egindako etxolak
ziren eta hesi bat zuten inguru guztian, begiluzeei
bidea eragozteko. Kanpoan zutiko
bat egon ohi zen munnrean oihal zati bat
zuena, eta horrek adierazten zuen toki hura
tabua zela. Inperio Berriko tenplua historiaurreko
kanaberazko etxola haren harrizko
interpretazioa da. Egiptolco mitologiaren
arabera, uren eta kaosaren gaineko hasierako
mendixkatik sortu zen jainkoa.
Tenpluko atea irekitzen zenean izan ezik,kreazio aurreko iluntasunean egoten zen
jainkoa. Mito horren irudikapena zen egiptoar
tenplua. PLikanaka-pixkanaka, inguruan
altxatako eraikin itzelek ezkutatzen
zuten herritarren ikusmenetik sazzcta saztctorum
edo jainkoaren irudia egon ohi zen
tokia. Apaizak eta faraoia beste inor ezin
zitekeen sartu santutegira. Hipostilo izeneko
aretoan, zeina atarte batek bereizten baitzuen
santutegitik, kreazioko obra babesten
zuten bigarren mailako jainkoak bizi
ziren. Hasierako zingiraren sinboloa zen areto
hura, eta beraz, ura imitatzen zuen hipostiloaren
zoruak. Zutabeak berriz uretatik
sortzen ziren loto edo papiro sortak ziren
. Argitasun ahula izan ohi zen hipostiloan,
ur gaineko iluntasuna desagertu zen
unea irudffcatu nahi baitzen.
Inperio Berriaren garaian, tokian tokiko
jainko gehienak Eguzkiak bereganatu zituen,
Heliopolisko apaizen teologiaren eraginez
. Orduan agertu ziren Amon-Re, Sobek-
Re eta Montu-Reren gisako izenak. Eguzki
jainkoa (Re edo Ra) patio zutabedun batean
jarritako aldare batean gurtzen zen, estalperik
gabe. Egitura horrekin bat eginda
hipostiloa egoten zen, eta, hien aurretik,
sarrerako pilono handi bat, zeina alde banatan
bi dorre trinko zituen ate handi bat
izaten baitzen. Eguzkia bi mendiren artetik
jaikitzen zen tenpluari bizia ematera, eta,
hain zuzen ere, bi mendi horien ikur ziren
piloroko bi dorreak. Inperio Berriko
tenpluak sinbolismoz zamatutako arkitektura
elementu horiek guztiak uztartzen zituen,
eta multzo guztia inguratzen zuela,temenos izeneko pezozko murru bat izaten
zuen. Sarreran, alde banatan, esfingeak egoten
ziren tenpluaren zaindari. Pilonoen
kanpoko eta barruko hoanetan, faraoiaren
irudia agertzen zen Egiptoren etsaiak porrokatzen
. Pilonoen kanpoko aldetik lau
zutiko luze egoten ziren estandarte bana haizetan
zutela, historiaurreko tenpluetan bezala,
toki sakratua eta tabua zen adierazgarri
. Tenpluaren barren-harrenean santutegia
egoten zen, oso harri gogorrezko bloke
balearrean zulatuta. Santutegiko zorua urrez
edo zilarrez estalia egoten zen.
Karnak, Amonen egoitza
Antzinateko erlijio gune handiena izan zenaren hondakinek 100 hektarea baino gehiagoko eremua hartzen dute. Nilo ibaiaren sortaldeko ertzean daude, egungo Luxor-en, antzinako Tebas hiria zen tokian.
Joan zen mendearen erdialdea arte harrobitzat erabili zen tokia, eta horregatik desagertu diren erabat tenpluko eraikin asko eta asko.
Hasieran Montu jainkoari eskaini zitzaion tenplua, baina Erdiko Inperiotik aurrera Amonek hartu zuen haren lekua, eta geroztik ere, Eguzki jainkoarekin bat egin ondoren (Amon-Re), Egiptoko jainko nagusia izan zen, harik eta kristautasuna etorri zen arte. Karnalc, izatez, Amon-i, haren emazte Mut-i eta seme Khonsuri eskainitako tenplu sare korapilatsu bat da. Inperio Berriko faraoi guztiek Karnalcen eraikinen bat altxatzeko agindu zuten, eta llala, hasierako egiena konplexutzen joan zen, eta tenpluak sei pilonotaraino izan zituen sortalde-sartalde ardatzean eta lau ipar-hegokoan.
Sesostris Lalc egin zuen bezala, Amenofis Lak ere kapera-atsedentolci bat eraikiarazi zuen Arnon jainkoarentzat, festa egun nagusiren bat zela-eta, bere itxitura ilunetik atera behar zenerako. Eta, Sesostrisenarekin egin zuten bezalaxe, harririk harri berreraiki behar izan zuten arkeologoek. Alabastrozko
kapera deitzen zaio eta la-ema
koloreko kaltzitaz dago egina. Eraikin bakuna
ola, erlaitz ahur batez amaitua. Barruko
eta kanpoko murruak erliebez eta hieroglifoz
apainduak zeuden, eta berorietan adierazten
da kaperak betetzen zuen funtzioa :
Areonen ontziaren atsedentokia zen. Inperio
Berriaren hastapenean, gaur V. pilonoa
olagoen tokian hasten zen tenplua, zeina,
IV.a bezala, Inenik eraki baitzuen, Tutmosis
Laren arkitektoak. Pilono horiek, hasieran,
pezozkoak ziren eta lcararri zuriz estaliak
zeuden kanpotik. Bi piloroen artean
faraoiaren bi estatua egoten ziren eta zurezko
bi habe, gerora papiro forma izango
zutenak eta urrez estaliko zirenak. Egun,
estatuak baizik ez da geratzen, eta gainerakoa
desagertu da. Tutmosis Lalc bi obelisko
ere altxarazi zituen. Hatshepsut erreginak
ere obra handiak eginarazi zituen
tenpluan. Kuartzita gorrizko kapera berri bat
erantsi zion eta bi obelisko herri erailei zituen
Tutmosis Laren hipostiloan. Begien
bistakoa da zailtasun handiko obra izan bide
zela, oraindik zutik dagoen obeliskoaren
neurriak eta pisua kontuan hartzen badira :
35 metroko garaiera eta 760 tonako pisua.
Gainera, hipostiloa estalia zen eta gaina ireki
behar izan zuten obeliskoak sartzeko. Tutmosis
III.ak, Amenhotep III.ak eta Arnenhotep
IV.ak ere eraikin eta konponketa lan
handiak egin zituzten tenpluan. Lehenengo
faraoi ramesidelc eraikiarazi zuten hipostilo
erraldoia, papiro baso bat gogorarazten
duena : 134 zutabe ditu, 21 metro altukoak
eta 4 metrolco diametrokoak. Aretoa Lxteko
beste piloro bat altxa zuten eta haren
kanpotik, Ramses III.aIc miniaturazko
tenplutxo bat eraiki zuen, urtaroen tenplua
deitzen zaiona, tenplu handiaren aurkako
norabidean, ipar-hego norabidean, alegia.
Tenplutxo hori hartzen ola Inperio Berriko
tenpluen eredutzat.
Luxorreko tenplua
Karnakeko tenplutik hurbil zegoen
tenplu hau, Arion jainkoari eskainia. Arnenhotep
III.aren erregealdian eraiki zen, baina
Tutankhamonek eta Ramses II.ak ere egin
zizkioten eranskinak. Dirudienez, tenplu
hau izan zen inspirazio iturri Karnakeko
tenpluko hipostiloa egiteko. Tenpluak 32
zutabeko areto bat zuen (loto formako zutabe
itsatsiak zituen), gurutzetara eraikitako
kapera bat, santutegi bat eta gela batzuk.
Aipatu areto horren aurretik, patio zabal bat
zegoen inguruan loto formako zutabe ilara
bikoitza zuena eta horren aurretik zutabedi
bat, papiro formako zazpina zutabeko bi
ilaraz osatua. Amenhotep III.aren oinordeko
zen Amerfihotep IV.ak ere -Alchenaton
izena hartu zuen gero- altxarazi bide zuen
eraikinen bat tenpluan, Aton jainkoari eskainitako
harlandu asko Rainses II.ak erabili
baitzituen bere tenplua egiteko. Tutankhamonek
itxi zuen zutabedia bi murru
handiren artean. Tutankhamonen obra Horemhebek
beretu zuen, azken honek, faraoi
gaztearen izena ezabatu ondoren, berea
ipinarazi baitzuen. Jokamolde hori ohiko
gauza zen Inperio Berriko faraoien artean.
Ramses II.ak iparraldera handitu zuen
tenplua, eta papiro formako zutabeak zituen
peristilo bat eta Hatshepsutek eraikitako
antzinako tenplu-atsedentoki bat erantsi
zizkion. Hori zela-eta, tenpluaren ardatza
zertxobait ekialdera okertu zen. Azkenik,
piloro handi bat eraiki zuen tenpluaren
sarreran, alde banatan, faraoiaren bi estatua eskerga eta bi obelisko zituen ate modukoa
. Obelisko horietako bat Parisen dago
gaur egun, Frantziari eman baitzion Egiptok
XIX. mendean, inoiz ibili ez zen erloju
baten truke.
Abidosko tenplua
Luxorretik iparraldera dago, 168 kilometrora
. Egiptoko mitologiaren arabera,
Osiris jainkoaren hilobia zen. Seti Lak hasi
zuen tenplua, baina, atariko idazkun batek
dioenez, artean tenplua eraikitzen ari
zirela "sartu zen faraoia zeruan", eta haren
seme eta oinordeko Ramses II.aren erregealdi
luzean amaitu ziren obrak. Seti Laren
tenpluak zazpi santutegi gangadun zituen :
Osirisi, haren emazte Isisi, bien seme Horusi,
Amon-Reri, Ptaliri, Re-Harakhtiri, eta
azkenik, jainkotutako Seti I.a herari eskainiak
. Kaperetako hormetan esanclako
jainkoen gurtzako pasarteak daude islatuta,
eta Seti Lari eskainitako kaperan jainko
gisa irudikatuta agertzen da faraoia. Erregeari
eskainitako kaperatik hurbil, heste
areto batzuk eraiki ziren, eta berorietako
hormetan, Osirisen pizkundeari buruzko
misterioak islatu ziren erliebe polikromoetan
.
Tenpluko korridoreetako batean Egiptoko
faraoien zerrenda bat grabatu zen, lehen
dinastietatik hasita, baina Aldlenaton,
Tutankhamon, Ay eta Hatshepsut salbuetsirik,
lehen hiruak Amarrako heresiarekin
izan zuten zerikusiagatik eta azkenekoa,
bere iloba Tutmosis III.arekin batera gobernatu
zuen faraoi emaztekia izan zelako.
Faraoien gurtzarako tenpluak
Hatshepsuten tenplua Deir el Baharin
Gaur Deir el Baliari deitzen zaion amildegiaren
barrenean Mentuhotep Ilaren hilobi
tenplua zegoen hasieran. Hatshepsut
erreginak (K.a. 1479-1457), toki horixe aukeratu
zuen bere tenplua eraikitzeko, hain
zuzen ere, Erregeen Haranaren beste aldean
zegoelako. Senenmut arkitektoak zuzendu.. ituen obrak, tenpluaren alboko kapera
batean irakurri ahal daitekeenez. Ez da
ohikoa arkitektoaren izena bere obran azaltzea,
baina heste iturri batzuetatik jakin da
garrantzi handiko pertsonaia eta erregina
oso hegikoa zela Senenmut hori.
Eraikina, funtsean, hiru plataformaz
dago osatua, eta euren artean aldapa batzuen
bidez daude lotuak. Barrenekoa patio
ireki bat da eta atari bat du atzean. Erdiko
eta goreneko oinek harkaitzean zulatutako
beste areto batzuk ere badituzte. Senenmutek,
tenpluak inguruko paisajearekin bat
egitea ez ezik, lau angeluko eta poligono
formako zutabeek argi/itzal joko ikusgarri
bat eragitea ere lortu zuen, tokiko eguzki
indartsuak efektua areagotzen zuela (ez da
ahaztu behar Deir el Bahari dela, mundu
osoa hartuta, udan tenperatura handienetakoak
izaten dituen tokietako bat).
"Rameseum" tenplua
Hatshepsutek hasitako modari jarraiki
-hilobia Erregeen Haranean eginaraztea eta,
harekin inolako loturarik gabe, hileta
tenplua beste nonbait altxatzea-, Ramses
II.ak Nilo ibaiaren sartaldeko ertzean eraikiarazi
zuen berea, Tebasen parean, Abd el
Gurna mendiaren oinean. Tenplu hori oso
hondatua dago gaur egun, harrobitzat erabili
baitzuten beste eraikin batzuk egiteko.
Arnenemonet zelako bat izan zen obrak
gainbegiratu zituena, baina ez da gauza ziurra
arkitektoa eta tenpluko apaindura lanen
zuzendaria bera izatea.
Santutegiak, hipostiloak eta bi pilonok
osatzen zuten eraikina, eta pilono bakoitzak
bere patioa zuen, estali gabea. Tenpluaren
atzealdean, biltegitarako erabiltzen ziren
ganbarak zeuden. Pezozkoak dira eta
egoera onean daude oraindik. Ganga formako
sabaiak dituzte, eta horrek hankaz
gora botatzen du egiptoarrek ez zutela gangarik
eraikitzen zioen teoria. Tenpluaren
ekonomia jardueretan eskuratutako laboreak
eta jakiak gordetzen ziren ganbara
horietan, tenplua, izan ere, lurren eta azienden
jabe izaten baitzen. Hasieran, aintzira
sakratu bat eta faraoiarentzako jauretxe txiki
bat ere izan zituen. Tenpluaren kanpokoaldean, 17 metro altu zen faraoiaren estatua
erraldoi baten hondakinak aurkitu dira.
Medinet Habuko tenplua
Ramses III.ak "Rameseum° tenpluaren
hegoaldea hautatu zuen bere hileta tenplua
eraikitzeko, Hatshepsuten eta Tutmosis
III.aren tenplutxo baten ondoan. Izatez,
tenplu soila ez baino, eraikin multzo bat
zen : tenplua bera, jauretxe bat, hareena,
administraziorako gelak, eta, dena inguratuz,
pezozko murru handi bat, guztiari gotorleku
itxura ematen ziona.
Tenplu nagusia hi pilonok -bakoitzak
bere patioa duela-, hipostiloak eta santutegiak
osatzen dute. Bai tenpluaren egitura
eta bai apaingarrien parte bat Rameseumetik
kopiatuta daude. Lehenengo patioaren
hegoaldean zegoen jauretxea. Tenpluaren
patioko murruak eta hari erantsitako dorre
moduko egitura batek osatzen zuen jauretxearen
aurrealdea. Dorre horrek leiho bat
zuen, agerpenen leihoa deitua, eta baliteke
faraoiak leiho hartatik zeremoniaren bateko
buruzagitza egitea. Batik bat pezozkoa
zen jauretxea, gaur oso hondatuta badago
ere, eta kanoi gangak eta harrizko zutabeak
zituen. Badirudi Rameseumeko jauretxearen
kopia zela hau ere. Agerpenen leihoaren
atzean, palma formako kapitelak
zituzten hamabi zutabeko areto bat zegoen.
Haren ondoren, tronu aretoa zegoen : lau
zutabe zituen eta oholtza txiki bat faraoiaren
tronua jartzeko. Ramses III.aren erregealdian
handitu egin zen jauretxe horren
egitura, faraoiaren hareenerako gelak eta
garbitasunerako areto bat erantsi baitzitzaizkion
. Inork ez daki garbi zertarako erabiltzen
ziren tenpluari itsatsitako jauretxe
hauek Espezialista batzuek uste dute errito
funtzio soil hat betetzen zutela faraoi
jainkotuaren gurtzan, eta faraoia, bere gortearekin,
Menfiseko eclo Pi-Ramseseko jauregian
bizi zela.
Abu Simbeleko tenpluak
Nubiako Abu Simbeleko tenpluak ez
dira, izatez, arkitekturako obrak, barruanarkitektura espazioak clituzten eskultura
eskergak baizik. Tenplu hauetako elementuak,
Inperio Berriko hileta hipogeoen antzera,
materiala erauziz egin ziren, harkaitza
zulatuz, alegia. Ez dago arrazoi garbirik
esandako tenpluak Egiptoko tracliziozko
erlijio zentroetatik hain urruti kokatzeko.
Espezialista batzuek esan dute faraoiaren
aginpidearen indar erakustaldi bat izan zitekeela
nubiar tribu menderakaitzen aurrean
. Beste zenbaitzuek irizten diote basamortuaren
aurrerakada atergabeak eta
Nilo ibaiaren ur urritasunak bultzatu zutela,
beharbada, Ramses II.a gurtzarako tokiak
ibaiaren iturrietara hurbiltzera. Nubiako
paraje urrun batean daude tenpluak, basamartuaren
erdian eta Nilo ibaiaren ertzean.
Erabat ahaztuta egon ziren, harik eta Lepsiusek
1845ean aurkitu zituen arte. Ordutik
hona, antzinako Egiptoko artearen monumentu
adierazgarrienak bihurtu clira, Gizako
piramideekin batera.
Nilo ibaiaren ertzeko harkaitz piko batean
landuta daude eta garai hartako gainerako
tenpluen elementu berberak clituzte.
Ramsesen tenpluan harkaitzezko aurrealdeak
hartzen du pilonoaren tokia. Tenpluaren
aurrealdean daude zizelaturik lau estatua
erraldoi (20 metro altu dira), eserita, irribarretsu,
eskuak izter gainetan, Ramses II.a
bera irudikatzen dutela. Estatuen tamaina
ikaragarria gorabehera, proportzioak oso
ongi gorde dira. Ezkerretik hasita bigarren
irudi erraldoia antzinatean hautsi zen, eta
lurrean datza erauzitako puska. Behin
tenpluaren barruan, hipostiloan, erdiko arclatzaren
alde banatara, Osiris jainkoa irudikatzen
duten bi zutabe ilara daude. Santutegian,
berriz, Ateon, Re-Horakhty eta Ptali
jainkoak, eta Runses II.a bera ikusten dira.
Erliebe pintatuz apainduta dago tenplua
barrutik, eta Ramsesen gerrateak kontatzen
dira erliebe horietan, Kadeshko gudua bereziki
.
Tenplu horretatik metro gutxitara, iparraldera,
beste tenplu txikiago bat dago,
Hatorri eta Ramses II.aren emaztea zen Nefertarierreginari eskainia. Hau ere harkaitzetik
aterea dago eta aurrealdeak pilono
bat antzezten du, Ramsesen eta Nefertariren
estatuak dituena, nahiz eta beste
tenplukoen aldean txikiak izan. Bi tenpluak,
puzzle erraldoi baten antzera, zatika
ebaki eta toki garaiago batean berriro
muntatu zituzten, Asuango urtegiaren uretatik
salbatzearren.
Beste zenbait eraikin
Esanclako tenpluak ez ezik, izan ziren
beste eraikin garrantzitsu batzuk ere, baina
zimentarriak ez beste aztarna gutxi geratu
dira haietatik, beste obra batzuetarako erahili
baitziren gehienetan eraikin haietako
gaiak. Adibidez, Amarnan, Akhenatonen
hirian, tenplu handi bat eraiki zen Aton
jainkoari eskainia, Karnakekoaren ordez
erlijio zentro nagusia izan zedin.
Amenhotep III.ak ere izan zuen here
hileta tenplu handia Tebasko sartaldeko
ertzean. Gaur egun, piloroaren alde banatan
zeuden faraoiaren estatuak baizik ez da
geratzen (Memnongo Kolosoak). Amenhotep
III.ak jauretxe bat ere eraiki zuen bere
hileta tenpluaren alboan, Malgatako jauretxea,
lorategi zabalak eta urmael bat zituena
.
Hilobiak
Faraoien hipogeoak, Erregeen Haranean
zulatuak, oso bakunak ziren XVIII.. endearen hasieran, haina geroz eta luzeago
eta sakonago egin ziren, eta XIX. dinastian
eredu moduko bat finkatu zen, eredu
horrexek iraun baitzuen, gutxi gorabehera,
XX. dinastiaren azkena arte. Sarkofagoaren
aretoak zutabeak izan ohi zituen,
benetako eraikuntza baten itxura izan zezan
. Arnarnako nekropolisean ere zulatu
ziren barruan zutabeak zituzten hilobiak.
Beste zenbait nekropolisetan, Sakaran edo
Deir el Medinen, esate baterako, hilobi
pribatuak benetako eraikuntzak ziren, aurrean
tenplutxo bat zutela, hildakoaren
gurtzarako.