Artea»Antzin Aroa
Egipto : Erdiko Inperioa
K.a. 2150 aldera Inperio Zaharra erori ondorenean, politika anarkiak eta miseria gorriak ezaugarritutako aro ilun batean sartu zen Egipto, zeinari Lehen Bitarteko Aroa deitu baitzaio. Inork ez daki zehazki krisia zerk eragin zuen, baina azkenaldiko ikerlanen arabera badirudi klima aldaketa handiak gertatu zirela garai hartan Afrika Iparraldean eta Ekialde Hurbilean, Neolitos Aroko aldi hezea K.a. 2300 aldera amaitu baitzen, hain zuzen ere. Klima aldaketak eragin zuzena izan zuen Niloren gainezkaldietan eta basamortuak eremu zabalak bereganatu zituen. Ekonomia Nilo ibaiaren gainezkaldietan oinarrituta zegoenez gero, eta jainkozko erregea izaki politikaren euskarria izadiaren ordena bermatzen zuena, biak ala biak hankaz gora joan ziren krisialdiarekin batera . Faraoiaren aginpide zentralizatua desegin zen eta erreinu txiki askotan zatitu zen Egipto.Arteari dagokionez, kalitatezko lanak egin ziren tokian tokiko agintarientzat, eta XI. dinastiarekin berriro batasun politikoa lortu zenean indar berriz berpiztu zen arte langintza. Dinastia harekin hasi zen Erdiko Inperioa.
Artea Erdiko Inperioan
Erdiko Inperioko faraoiak (HI. eta XII.. inastiak), beren aginpidearen hauskortasuna ongi ezagutzen zutenez, itxura gizatiarragoa eta ez hain jainkozkoa ematen saiatu ziren. Horrek, jakina, eragina izan zuen artean, eta hala, Inperio Zaharreko ereduak imitatzen baziren ere, estilo berezi bat landu zuten, zeina, geroago, eredu klasiko bihurtuko baitzen Inperio Berriko artistentzat .
Arkitektura
Erdiko Inperioko eraikin gehienak edo erabat desagerturik edo oso hondatuak daude gaur egun. Erdiko Inperioko arkitektura ere jainkoentzat eta hildakoentzat egina zen, baina Inperio Zaharrean baino eskala gizatiarragoan . Egiptoarrak ohartu ziren piramide gotorrenak ere profanatu zitezkeela, eta eraikuntza metodoak arrazionaltzeko joera hartu zuten, eta hala, sormenari ateak irekitzearekin batera, askoz lehenago amaitu ahal izan zituzten eraikinak.
Tenpluak
Geroago sortutako faraoiek ez zuten
lotsarik izan Erdiko Inperioko tenpluak desegin
eta haietatik ateratako gaiez beren eraikinak
egiteko. Horixe gertatu zitzaion Sesostris
Lak eraikitako Kapera Zuriari, zeina
Annenhotep III.ak eraitsi baitzuen handik
ateratako harriak Karnakeko tenpluaren hirugarren
pilonoaren zimentarritzat erabiltzeko
. Testuz josita zegoen hieroglifo bati
eskerrak berreraiki ahal izan da, harririk harri,
puzzle bat bezalaxe. Lauki formako kiosko
moduko bat da, eta aurkako aldeetatik
abiatzen diren bi aldapetatik heltzen da
bertara. Pilare guztiak hieroglifoez eta erliebeez
estalita daude.
Sesostris Lak Heliopolisen altxatako
tenplutik ez da 20 metro altuko obelisko
bat eta zimentarrien hondakin batzuk besterik
geratzen, baina argi ikusten da horietan
eraikinak bere garaian izan bide zuen
garrantzia.
Faraoien hilobiak
Aro guztiko hileta eraikinen multzo aipagarrriena
XI. dinastiako Mennrhotep II.a
(K.a. 2064-2013) faraoiarena izan zen, zeina
Deir el Bahari izeneko Tebasko annilciegianeraiki baitzen, Nilo ibaiaren mendebaldeko
ertzean, Karnakeko tenpluaren aurrez aurre.
Harkaitzean zulatuta zegoen hilobia, handikienak
egon ohi ziren bezala. Sarreraren aurrean,
patio zabal bat zegoen, eta haren atzean
bi terraza angelu-zuzen altxatzen ziren,
zentrokideak, tumulu edo piramide formako
egitura batean amaitzen zirenak, pilare oktogonalezko
zutabedi blleoitza zutela inguruan.
Egun erabat hondatua dago monumentua.
XII. dinastiako faraoiak, ordea, Nilo ibaiaren
haraneko toki hautatuetan (Dashur, Lislnt
eta Lahun) eraikitako piramideetan ehortzi
zituzten. Erdiko Inperioko piramideak,
dena den, ez ziren Inperio Zaharreko harrizko
eraikin trinko haiek. Sesostris Iaren (K.a.
1964-1919) piramideak 61 metroko garaiera
zuen, eta barruko egitura erditik kanpoaldera
zabaltzen diren harrizko murruz egina
dago, berorien sendogarritzat harresi txiki
perpendikular batzuk dituztela. Harresi arteko
hutsuneak harri pusketez, lurrez eta hareaz
bete ziren. Piramidea, kanpotik, kararriz
forratua zegoen, gaur egun haien arrastorik
ez bada ere. Piramide hauek, itxuraz,
erabat harriz egindakoak bezalakoxeak ziren,
baina askoz lehenago amaitu ez ezik,
ondotxoz merkeago ere ateratzen ziren. XII.. inastiaren azken aldera, are xumeagoa bilakatu
zen piramideen eraikuntza, barrualde
guztia pezo hutsez egiten baitzitzaien.
Gainerako hilobiak
Inperio Zaharreko handikien mastabak faraoien piramideen inguruan eraikitzen ziren hezala, Erdiko Inperioko aitoren semeek erregeenetik aparteko nekropolisetan harkaitzean zulatutako hipogeoak erabili zituzten . Nahiz eta berez eraikinak ez ziren, soberan zegoena kentzea baitzen egiten zen lana, hilobiaren barrualdean arkitekturako elementuak imitatzen ziren, pilareak, esate baterako. Aro berekoak izanagatik, hilobi desberdinak egin ziren eskualdeen arabera : XII. dinastiako Beni Hasango hilobietan sala handiak daude, zutabe poligonalez eta horma irudi ugariz apainduak ; Asuangoek, aldiz, ez dute pintura apaingarririk, baina sakonagoak dira ; Qau el kebir-en (Egipto erdialdean), berriz, Inipogeoaren aurreko aldean patioa eta ataria zituzten erakinak altxa zituzten.
Gotorlekuak
Erdiko Inperioko faraoiek hegoaldera
zabaldu zuten beren aginpidea, eta Nubia
Garaia mendean hartu zuten. Tribu alderraien
erasoetatik muga berriak defenditzearren
gotorleku kate bat eraiki zen Sesostris
III.aren (K.a. 1872-1854) garaian.
Buhenen, Nilo ibaiaren bigarren ur jauziaren
parean, zeuden gotorleku horietako baten
hondakinak, baina Nasser urtegiko urak
estali zituen. 2 hektarea t'erdi zabaleko gotorleku
karratu bat zen, inguruan pezozkomoro bikoitza eta Ilaren kanpotik lubaki bat
zuela. Banoko murrua 10 metro altu zen eta
5 zabal, eta dorre karratuak zituen tarteka.
Kanpoko murrua ez zen hain garaia eta zirkuluerdi
formako bastioiak zituen, erasotzaileei
aldamenetik geziak jaurtitzeko.
Eskultura, erliebea, pintura eta bitxigintza
Lehen Bitarteko Aroaren ondoren gorakada handia izan zuen estatuagintzak eta hilobietako hormetako irudigintzak. Hasieran, XI. dinastiaren garaian, garbi antzematen da artistek galdua zutela Inperio Zaharreko lantegietako trebetasun hura. Baina XII. dinastiaren hasieratik aurrera, aurreko aroko ertilanen formalismoa gainditu zuten, eta kalitate handiko lanak egin zituzten.
Faraoien estatuagintza
Aurrez aipatu den Mentuhotep Ilaren
hileta monumentuaren patioan faraoi horren
estatua eseri bat aurkitu zen. 1,83 m.. ltuko hareharrizko irudi polikromo bat da.
Oinak eta zangoak trakets samarrak ditu.
Aurpegiak ez du ezer adierazten : begirada
hila du. Faraoiaren larru beltza da estatua
honetan deigarriena ; izan ere, beltza zen
orobat Nilo ibaiaren lohi emankorra eta baita
berpizkundearen ikurra ere. Estatua horrek,
beraz, hil ondorengo eta pizkunde aurreko
faraoia irudikatzen du.
XII. dinastiako eskultoreek harri mota
guztietako faraoi irudiak egin zituzten, zurezkoak
ere barne zirela. Tenpluetan jartzen
ziren faraoiaren estatuek bitartekaritza zerbitzua
egiten zuten jainkoen aurrean, herritarrak
ezin baitziren inolaz ere tenpluetan
sartu. Zentzu horretan esan liteke berriro gorpuztutako
faraoia zela estatua, eta, heraz,
aginpidea eta irmotasuna erakustea zen bere
egiteko nagusia, zegokion faraoiarekin identifikatuko
zuen berezitasunen bat egiten bazitzaion
ere. Hilobietako estatuek, aldiz, ez
zuten seriotasun horren premiarik eta faraoiaren
irudi gizatiarragoa eskaini ohi zuten, eskultura
horiek ez baitzuten, tenpluetakoek
bezala, jendaurreko funtziorik betetzen. Sesostris
I.aren hileta eraikin multzokoak dira
azken mota honetako 10 estatua eseri. Horietan
ez da nabaritzen Mentuhotep II.aren
irudiko harako trakestatun hura. Estatua guztiak
ia guztiz berdinak dira eta sailean egin
zituztela dirudi. Sesostris Laren beste bi hileta
estatuatxo ere badira, zurezkoak, beheko
Egiptoko koroa duela bata, eta bestea, goiko
Egiptoko koroa jantzita. Kasu honetan, aurpegiko
espresioa oso bestelakoa dute.
Erdiko Inperioko eskultoreek Inperio
Zaharreko lanak erabiltzen zituzten inspirazio
itzuritzat, Kefren faraoiarena, esate baterako
. Begien bistakoa da Sesostris II.aren estatuen
eta Kefrenen arteko antza. SesostrisIII.a faraoiagandik aurrera, geroz eta gehiago
islatzen dira faraoi bakoitzaren ezaugarri
fisikoak hilobietako estatuetan. Horrela,
goibeltasun adierazpena ere agertzen da faraoien
aurpegian, alde batera uzten baita faraoi/jainko
biziaren irudi ideala. Faraoiaren
irudikapen bitxienetako bat Amenemhat
III.arena da (K.a. 1853-1809), errege horren
aurpegia eta lehoi gorputza uztarturik esfinge
forma eman baitzitzaion, 2,36 metro luze
eta 1,50 m altu zen granitozko bloke batean.
Pertsona partikularren eskulturak
Erdiko Inperioko erlijio sinesmenak ez ziren Inperio Zaharrekoak bezalakoak. Faraoia ez zen jada heriotzaren ondoren jainkoen ondoan egoteko pribilejioa zuen bakarra. Edonor egon zitekeen bere jainkoagandik hurbil, estatua bat edo bere izena zeraman hilarri bat tenpluko gune sakratuan utziz gero. Orduan ugaldu ziren kubo formako estatuatxo eseri batzuk -irudia ia pikotxean egon ohi zen-, hilarriaren hutsune batean ahokatzen zirenak. Ohikoa izan zen, orobat, hileta hornien artean zurezko maketatxo batzuk sartzea, eguneroko pasarteak xehetasun handiz irudikatzen zituztenak, hala nola Mesehtiren hilobietan aurkitutakoak, bi soldadu talderen desfilea antzezten dutenak; eta Meketrerenean aurkituak, arrantza, ganadu zenbaketa eta garagardogintza irudikatzen dutenak.
Erliebea
Erdiko Inperioko eraikin gutxi gorde direnez, ez dira asko garai hartako erliebeak ere. Adibide aipagarriena, beharbada, Karnakeko Kapera Zurian zizelaturiko erliebea da. Obra horretan eskultoreek, eguzkiarekiko kokaeraren arabera, sakonera desberdina eman zieten erliebeei, argi/itzal jokoa areagotzeko. Bestalde, kararriaren biguntasuna baliatuz, zeinu hieroglifikoen xehetasun ñimiñoenak ere islatu zituzten.
Pintura
Pertsona partikularrek pintura erabili zuten euren hilobiak apaintzeko, erliebeak, denbora gehiago eramaten zutenez, askoz garestiago ateratzen baitzuen. Beni Hasango hilobietan aurkitzen dira pintura aipagarrienak . Kolore bizikoak eta tamainaz txikiak dira. Eguneroko bizitzako pasarteak irudikatzen dituzte xehetasun handiz.
Bitxigintza eta urregintza
XII. dinastiako faraoien piramideen inguruan, errege familiako zenbait andrazkoren hilobietako hormazuloetan, urre eta elektrozko lepoko, bularreko eta diadema zoragarriak aurkitu ziren, eta esan liteke Antzinako Egiptoko bitxigintzaren adibide hoberenak direla.