Artea»Antzin Aroa
Egipto: Inperio Zaharra. Arkitektura
Egiptoko lehen bi dinastien garaian, faraoi jainkotuak aginpide zentralizatu bakar baten
pean bildu zituen goiko eta beheko Egipto.Aginte zentralizatuari eta Nilo ibaiaren
gainezkaldi erregularrei esker, nekazaritza soberakin ugari eskuratzen zuten eta horregatik
enplegatu ahal izan zen hainbeste jende Inperio Zaharraren ezaugarri bihurtu
ziren arkitektura obra ikaragarri haietan. Garai hartan asmatu zen hieroglifo idazkera,
eta orduan sortu ziren Menfis eta Heliopolisko erlijio gune handiak ere. Gune horietan
osatu zen sinesmen sinkretismoa erabakigarria izan zen faraoi jainkotuaren aginpidea
sendotzeko.
Aginpide zentralizatu horren babesean Egiptoko zibilizazioak aurrerapen handiak
egin zituen, eta funtzionario eta handizki asko aberastu zuen. Pepi II.a (K.a. 2278-2184)
hil ondoan oinordekotza arazo larriak izan ziren. Oinordekotza gorabeherak eta klima
aldaketak zirela-eta, aginpide zentrala desegin eta hiruzpalau erreinutan zatitu zen Inperio
Zaharra. Hura izan zen Lehen Bitarteko Aroa deitu zaionaren hasiera : anai arteko
gerra eta gose urteak izan ziren, eta garai hartan harrapakatu eta suntsitu ziren Inperio
Zaharreko hilobigune asko.Piramideen aroa da Inperio Zaharra.
Inoiz altxatu diren hilobi monumentu handienak
eraiki zituzten faraoiek, sekula sekulakotz
aintzatuak eta gogoratuak izango
ziren itxaropenean. Ez da ahaztu behar, hala
ere, elementu gehiago hartzen zituen hileta
eraikin multzo baten parte izaten zela piramidea,
nahiz eta hilobia bertan egon. Hala,
aipatzekoak dira : beheko tenplua, ibai ertzean
; goiko tenplua, piramidearen alboan,
faraoiaren gurtzarako ; piramidera heltzeko
galtzada ; biltegiak ; eta, batzuetan, faraoiaren
hileta ontziarentzako hobia. IV. dinastiatik
aurrera, piramide txikiago batzuk egin
zituzten faraoien emazteentzat, piramide
handiaren alboan. Hileta eraikin multzo
handi hauen inguruan altxatzen zituzten
handizkiek eta funtzionarioek ere berenmastabak, faraoi jainkotuagandik hurbil hilobiratuak
izan zitezen.
Ezagutzen den lehen hileta eraikin multzo
piramideduna Horus Netjerikhet edo
Djoser faraoiarena da (K.a. 2668-2649).
Imhotep arkitekto handiak eraiki zuen, eta
azken hori da, hain zuzen ere, errege eta
gobernariak kenduta, bere izen propioz
gogoratzen den historiako lehen gizakia.
Imhotepen obra naturaz gaindiko zerbait
iruditu bide zitzaien bere garaikideei. Aurrez
ez zen Egipton harrizko eraikuntza aipagarririk,
baina arkitektura, ordu arte batik
bat pezo eta zurezkoa zena, harrizkoa
bilakatu zen handik aurrera. Imhotep santutzat
gurtu zuten hil ondoren, eta medikuntzaren
jainko zen Asklepiorekin parekatu
zuten greziarrek.
Sakarako piramide harmailaduna mastaba
handi baten gisara diseinatu zen lehenbizi
. Hau da, garaiera gutxiko egitara
karratu bat, goiko aldetik putzu erako sarrera
bat zuena. Hasierako mastaba hari solairu
gehiago erantsi zitzaizkion gainean, harik
eta behin betiko piramide harmailadun forma
eman zitzaion arte. Kare-harriz eraikitako
sei harmailaz dago osatua piramidea.
Oinean 109 x 125 metro da luze-zabalean,
eta 60 metroko garaiera du. Kanpoko sarbide
batetik sartzen da piramide barruan lurpean
dagoen granito gorrizko hilobi ganbarara
. Haren gaindi, korridore sail bat dago,
eta horietako batean faraoia irudikatzen da
"sed" izeneko festan lasterka. Aipatu festa
horren xedea faraoiaren indarrak berritzea
izaten zen, bere gaztetasunari betierekotz
eutsi ziezaion. Hileta eraikin multzoaren inguruan 10 metro altuko harresi bat zegoen,
garai hartako jauregi fat.\:acfa erara bere
sartu-irtenez apaindua, 11. dinastia garaiko
zenbait erliebetan egiten zen bezala. Harresiaren
barrutik korridore bat zegoen, itsatsitako
zutabe sortakatuz inguratua, eta piramide
harmailadunaren aldameneko patio
guztiz zabal batera irekitzen zena.
Piramideen bilakaerako hurrengo urratsa
IV. dinastiako lehen faraoia izan zen Snofruren
(2575-2551 K.a.) erregealdian egin zen.
Faraoi honen garaian hiru piramide handi
eraiki ziren eta, itxura batean behintzat, ez
dirudi herrialdeko ekonomiari eta giza baliabideei
gehiegi erasan zitzaienik. Hiru piramide
horietan ikusten da piramide harmailadunetik
benetako piramidera arteko
bilakaera (tartean erronboide formakotik
pasa zen). Meidumeko piramidea, lehenengoa,
Huni faraoiak, Snofruren aitak, eraikitako
piramide harmailadun bat zen hasieran,
gero harmailak berdindu bazitzaizkion
ere, 92 metro altuko benetako piramide
baten itxura eman zitzaion arte. Gaur egun,
piramide horren barne egitura baizik ez
dago zutik, kanpoko estalkia berehalaxe
erori baitzen. Ondoren beste piramide baten
eraikuntzari ekin zion Snofruk Dahsurren
. Malda pikoa emanez hasi ziren zenotafio
berria eraikitzen : 54° 31', baina erdialdera
heldu zirenean pitzatu batzuk agertu
ziren eta Meidumekoa bezala eroriko zitzaien
beldurrez, malda apaltzea erabaki
zuten. Hala, 43° 21'ko malda eman zioten
handik gora, eta horregatik geratu zitzaion
erronboide itxura bitxi hori. Nahiz eta piramide
hark 102 metroko garaiera izan,
Snofruk Piramide Gorria deitu zitzaion hirugarren
piramide bat eraikitzeko agindu
zuen, eta hantxe hilobiratu zuten.
Gizako piramide multzoa da, edonola
ere, denetan ikusgarriena eta ezagunena,
hantxe iritsi baitzuten perfekzioa Inperio
Zaharreko arkitektoek. Khufu edo Keopsen
(K.a. 2589-2566) piramidea da, segur aski,
historia guztian harriz eraikitako monumenturik
handiena. Aldera dakiokeen bakarra
Txinako Harresi Handia da, askoz geroagoko
obra, bestalde.
Piramidearen oina karratu ia perfektu
bat da, 230 metroko aldea duena (440 egiptoar
besabete). Zorua berriz ia erabat horizontala
da, gehieneko desnibela 0,0021 m
besterik ez baita. Oineko karratuaren aldeak
lau puntu kardinalekiko guztiz perpendikularrak
dira. Eraikinak 146,59 metroko garaiera
zuen amaitu zutenean (280 besabete),
baina gaur egun ez da 138,75era baizik
heltzen. Kare-harrizko 2.300.000 bloke handiz
egina dago, milimetro erdi eskaseko igeltsozko
geruza tartean dutela. Blokeen batez
besteko garaiera 0,69 metrokoa da, eta
pisua 2,5 tonakoa, baina badira 1,5 m altu
direnak eta 15 tonako pisua dutenak ere.Eraikin eskerga honen guztizko bolumena
2.600.000 ni'-koa da eta 6.000.000 tona pisatzen
du, gutxi gorabehera. Piramide arruntek
baino barrualde konplexuagoa du, 3
hilobi ganbara baititu, maila desberdinetan.
Hirugarren hilobira 8,46 ni alnt den korridore
batetik heltzen da : Galeria Handia esaten
zaio.
Herodotok egotzi zion tirano fama beltza
gorabehera, lurralde aberatsa eta baketsua
utzi zuen Khufu faraoiak heriotzak eraman
zuenean. Hala, haren ondorengoek
baliabide ugari izan zuten eskura piramide
gehiago eraikitzeko.
Khaefire edo Kefrenen piramidea (K.a.
2558-2532) Klwfurena baino zertxobait txikiagoa
da : 215,25 metroko aldeak ditu eta
143,50 metroko garaiera. Hortaz, triangelu
sakratuaren proportzio doiak ditu : 3-4-5,
garaiera = 4 dela. Egoera onean daude oraindik
Kefrenen beheko tenplua eta piramidera
heltzeko galtzada. Tenpluaren ondoan
esfingea dago, harkaitzean landutako estatua
bat, lehoi gorputza eta giza burua dinrena
: 57 metroko luzera du eta 20 metroko
garaiera. Khufuren garaikoa da esfingea, eta
beraz, Khaefreren tenplua baino antzinagokoa
.
Gizako piramideetan berriena Menkaure
edo Mizerinosena (K.a. 2532-2504) da.
Beste bien aldean txikia ematen du, 105
metroko aldea eta 66ko garaiera baizik ez
baitu. Egiptoar triangelu angelu-zuzenaren
proportzioak errespetatzen ditu : h=5, b=4.
Piramidearen tamaina txikiagoa bada ere,
inguruko tenpluak handiagoak eta aberatsagoak
dira proportzioan. Beste hiru piramide
txiki ere eraiki zituzten Menkaureren
piramidearen ondoan, faraoiaren emazteen
hilobitarako. Piramideen inguruko eraikinetan
egindako lan horien guztien ondorioz,
eraikuntza lanak pixka bat arrazionaldu
egin ziren eta, hala, V. dinastiatik aurrera,
kare-harrizko bloke txiki eta irregularrez
eraiki ziren piramideak. Kanpoko geruza
baizik ez zen egiten kararri landuz ; alabaina
geruza horrek, eraikin guztiz trinkoarenitxura ematen zion. Teknika berri horri esker
askoz lehenago amaitu zituzten eraikinak,
baina behin kanpoko blokeak kenduz
gero -Erdi Aroko harginek guztiz gogoko
zituzten-, berehalaxe hondatu ziren.
V. eta VI. dinastiako faraoiek metodo
berria erabiliz eraiki zituzten Abusir eta Sakarako
p iramideak. l a denak sartzen dira triangelu
sakratuaren proportzio doietan, eta
aurrekoak baino txikiagoak dira. V. dinastiako
azkeneko erregea izan zen Unasen
(K.a. 2375-2345) piramidetik aurrera, zeina
Sakaran baitago, sarkofagoa zegoen ganbaran
piramideetako testuak idatzi ziren, ezagutzen
diren erlijio testu antzinakoenak.
Ganbararen sabaia ere apaintzen zen : izar
txuriak irudikatzen zinizten atze urdin ilunaren
gainean.
Hileta eraikin multzoak ez ezik, V. dinastiako
faraoiek Ra jainkoari eskainitako
tenpluak ere eraiki zituzten. Eguzkiari eskainitako
tenplu hauek atari bat zuten aurrean,
eta berorretatik piramideetakoen antzeko
aldapa bat igotzen zen tenpluraino.
Eguzki ontzi bat irudikatzen zuen adreiluzko
patio karratu bat izaten zen tenplua bera,
eta patioaren barruan obelisko bat egoten
zen idulki baten gainean ezarria.
Gizarte maila alaiko pertsonak, zerbitzatu
zuten faraoiaren zenotafioaren ondoan
eraikitako rnastabetan hobiratzen ziren. Era
horretan, Ra beraren kide bihurtzen ziren,
jainko harekin identifikatzen baitzen faraoia
hil ondoan.
Mastabaren bilakaera piramidearenaren
beretsua izan zen. Hasieran adreiluzkoak
ziren, baina III. dinastiaz geroztik kararrizkoak
eraiki ziren. Hilobi ganbara lurpean
egoten zen, eta han ezartzen ziren jauregi
fatxada eran apaindutako harrizko sarkofago
angelu-zuzena eta hileta horniak. Mastabaren
goialdeko putzu erako zulo batetik
zuen sarbidea, zeina zaborrez eta hareaz
betetzen baitzen gero. Mastabaren gainegituran
serdab zelakoa, non zenduaren estatua
bat ezartzen baitzen, eta gurtzarako kapera
egoten ziren ; azken horretan zegoenmastabako irudimenezko sarrera edo ate faltsua. Bi gela horiek erliebez apaindu ziren V. dinastiatik aurrera. V. eta VI. dinastien garaian, aberastasun handiz apaindutako mastaba handiak eraiki zituzten handizkiek. Aipagarriak dira Ti-rena, Ptahotepena, Akhethetep-ena eta Mererlikarena.
Mastaba hauen gainegitura konplexuagoa izaten zen, pasabide eta gela gehiago izaten baitzuten : atartea, patio pilareduna, zenduaren janarientzako gordetegia eta korridore sail bat. Inork ez daki ziur Inperio Zaharraren garaian errege familiakoak ez ziren pertsonen gorpuak baltsamatzen ziren ala ez, baina badirudi momia bihurtzeko tratamendua, artean oso bakuna bazen ere, faraoiari eta haren ahaide hurbilenekoei baizik ez zitzaiela egiten.