Historia»Erdi aroa - Ekonomia
Nekazaritza hazkundea eta biztanle egitura (700-1200)
Erdi Aroko euskal ekonomiaren ezaugarri nagusiak demografiaren hazkundea
eta nekazaritzaren aurreramendua dira, gutxienez XI. mendeaz
gero; ezaugarri horiek hirien berpiztea eta eskulangintzaren eta salerosketaren
bilakaera ekarri zuten, XI. mendean zehar. Zabalkundea XIV.. endearen hasiera arte luzatu zen. Baina, hazkundearen azken adierazpenekin
batera krisiaren lehen zantzuak ere nabarmentzen hasi ziren,
eta XIV. mendearen erdialdetik aurrera krisia izan zen, hain zuzen, ekonomiaren
ezaugarri aipagarriena. Biztanleengan eta nekazaritzan izan zuen
eragin gehien krisiak, gutxiago siderurgian eta nazioarteko salerosketan.
Dena dela, XV. mendearen erdialdean ekonomia zuzpertu egin zen berriro.?Bakarrik guztien aurka?. 1988an Frantzian
izandako hitzaldi garrantzitsu batean
?Goi Erdi Aroaren azterketan berezitutako
historialari ospetsuenek hartu zuten parte?,
R. Fossier-ek esandako esaldi honek laburbilduko
luke, Erdi Aroan Europako gizarteak
bizi izan zuen ekonomia hazkundearen
adierazpenak, kronologia, protagonistak
eta ondorioak aztertzen saiatu den egungo
europar historiografiaren egoera.
Alde batetik, betiko ikuspegiak ?R. Fossier-ena
barne, beste batzuen artean?, azpimarratzen
du esandako garapena XI. eta
XIII. mendeen artean gertatu zela, batez ere,
eta, beraz, ez die kasu handirik egiten gertakariaren
aurretiko zantzuei. Beste batzuek,
aldiz, hazkundea lehenago hasi zela
diote, eta pisuzko argudioak erabili dituzte
ideia horren alde. VIII. mende inguruan
hasiko zen hazkunde hori, eta 1000 alderako
garapen maila garrantzitsua hartua
izango zuen. Horrek ez luke esan nahiko,
edozein moduz ere, Erdi Aroaren erdialdeko
aurrerapenei ?XI-XIII. mendeak? garrantzia
kentzen zaienik.
Kronologia gorabehera soilak? Ez. Muineko
arazoa ?eztabaida? korapilatsuagoa
eta ondotxoz sakonagoa da. Alde batekoek
baiezten dute XI. mendetik aurrera garatzen
den sistema feudala dela Erdi Aroko hazkundearen
eragile, eta bestekoek, berriz,
gizarte aldakuntzen oinarrian dagoela esandakohazkundea, eta bera dela, hain zuzen,
antzinako egiturak erorarazi eta egitura
berrien sorkuntza ?gizarte feudala? bultzatzen
duena. Agerian uzten du horrek, jarrera
bakoitzaren atzean, guztiz ikusmolde
desberdinak daudela prozesu historikoen
dinamikari buruz.
Hala ere, adostasun handiagoa dago
gertakariaren adierazpen garrantzitsuenak
zerrendatzeko orduan. Ondorengo hauek
izango lirateke: a) demografia hazkundea;
b) landutako eremuen hazkunde garrantzitsua,
landu gabeko lurren kaltetan. Horrela,
lur lantze sistema errotik eraldatzen da.
Teknologia berrikuntzei esker ?energia hidraulikoaren
erabilpena, burdinaren zabalkundea
nekazaritzan? ?, eta lur langintzan
jende gehiago aritu izanaren ondorioz,
galtzu denbora laburtzeko modua izango
baita; c) habitataren eta jendeztatze egitura
berezi baten sorkuntza; eta d) hirietako gizartearekin
sortzen diren trukatze merkataritza
harremanen garapena ?harreman berria
ezartzen da nekazaritza munduarekin?,
horretarako bide ematen baitute nekazaritza
ekoizpenaren hazkunde nabarmenari
esker sortutako soberakinek.
Baina zein da euskal historiografiaren
egoera azaldu dugun ingurune orokor honetan?
Gisa honetako arazoen azterketarako
interesa nahiko berria da oraindik ?hirurogeita
hamargarren hamarraldiaren azkenetanedo laurogeigarrenaren hasieran kokatzen
da?, eta, funtsean, J.A. García de Cortázar
buru duen ?eskolak? egindako lanari
zor zaio.
Bestalde, aurrez aipatu ditugun bi ikusmoldeen
artean kokatu behar izan du joera
horrek. Horrela, nekazaritza hazkundearen
?erreferentziazko abiagunea? ?Arabako lurraldean
soilik? IX. mendearen hasieran
ipintzen badu ere, gero esaten du XI. eta
XIII. mendearen artean agitu zirela hazkunde
horren aurreramendu ikusgarrienak. Proposamen
horren azpian, hala ere, segur
aski, zerikusi handia izan bide dute, batetik,
garai hartan nagusi zen kontestu historiografikoak,
eta iturri urritasunak, bestetik
?idatzienak, batik bat?. Zentzu berean, G.
Boisen esaldi argigarri bat ekarri nahi dugu
hemen gogora: ?Kontuan hartzen diren bi
aldietako iturri desberdintasunak okertu
egiten du historialariaren ikuspegia: aldi
berrieneko dokumentazioa askoz ugariagoa
denez, XI-XII. mendeko adierazpen nabariei
garrantzi handiagoa ematea izaten baita
aztertzailearen joera, eta, horren ondorioz,
askoz ilunago ageri diren aurretiko
garapen zantzuak gutxiestea?.
Laurogeita hamargarren hamarraldiaren
erdialdera aztertu da lehen aldiz ?nafar lurraldea
aztergai hartuta, eta J.J. Larrearen
lanei esker?, milagarren urteaz aurretiko nekazaritzaren
hazkunde hau ?adierazpenak,
alegia?, eta, orobat, gertakari haren garrantzia,
inplikazioak eta ondorioak.
Ondorengo orrialdeotan, batez ere, milagarren
urterako eratuak zeuden habitataren
egitura eta feudalismoaren aurreko jendeztatzea
aztertuko dira, horiexek baitira,
hain zuzen, esandako hazkundearen gure
lurraldeko adierazpen agerienetakoak. Baina,
aurrez, nahitaezkoa da bi arazori kasu
egitea, bi oztopori, nahi bada. Lehenik, iturriak.
Hauek, hala idatziak nola arkeologikoak,
biziki urriak dira. Hartaraino, ezen,
Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan, esate
baterako, ez baitago iturri idatzirik milagarren
urtea baino lehen ?kroniketan inoizedo behin agertzen diren aipamen gutxi batzuk
salbu?, eta ez dira berrogeita hamarrera
helduko gorde diren 1200. urteaz lehenagoko
dokumentu idatziak. Informazio
urritasun hau, hala ere, ez da hain larria
Araban eta Nafarroan. Eta, bigarrenez, aipatutako
errealitate horren ondorioz, oso
desberdinak dira euskal lurralde bakoitzari
buruzko ezagutzak. Esan daiteke lurralde
batzuetan ?Araban eta Nafarroan?, suma
daitezkeela zenbait ziurtasun; beste batzuk
?Bizkaia eta Gipuzkoa? inkognitaz josita
daude, eta, azkenekoak ?Iparraldea? iluntasunik
beltzenean.
Araba eta Nafarroa, antzeko errealitateak
Lurralde hauei buruz dago informazio
gehiena. Lehenengoaz, guztiz lekukotasun
bakana gorde da: 1025 urteko golde burdinen
zergaren agiria (Reja de San Millán),
segur aski zerga bilketarako erabilitako
katastro zaharren batetik abiatuta egindako
dokumentua. Bigarren lurraldean, C. Jusué
Simonenak egindako arkeologia lanak
?Urraul haranean, batik bat?, iturri idatzi
askoz ugariagoek ematen duten irudia biribiltzera
eta berrestera datoz.
?Mila eta hogeita bost urtean, (Kukulako)
Donemiliagako buruak horrela jasotzen
zuen Arabako burdina, eta horrela idazten
dugu?. Idazpuru xume honen azpian
307 herrixken zerrenda dator. Esandako
herrixkak hogeita bi barrutitan banatuak
daude, eta zerrendan adierazten da herrixka
bakoitzak monasterioari eman beharreko
burdina kopurua (edota, oso noizean behin,
aziendak). Ikerlari askoren aztergai izan
den testu honek ?J. Caro Baroja, J. A. García
de Cortázar, J.R. Díaz de Durana??, oso
irudi zehatza ematen digu, nola milagarren
urteaz lehendik eratua zegoen jendeztatze
egituraz ?ordu arte inolako dokumentu idatzirik
izan ez zuen eskualde batean?, hala
Arabako demografiaz, onartzen bada behintzat,
XII. mendearen erdialdeko ?Donemiliagako
boto faltsuak? dokumentuan agertzen
den datua, zeinean adierazten baiten
hamar etxeko golde burdina bat ordaindu
behar zutela.
Esandako agirian aipatzen den 1.700
kilometro karratu inguruko eremu horretan,
hogei bat mila biztanle bizi bide ziren (397
golde burdina bider 10 etxe bider 5 koefizientea),
beraz, 11 biztanle, batez beste,
kilometro karratuko. Bestalde, espazio guztia
hartuta, batez besteko biztanle dentsitatea
5,5 kilometro karratuko herrixka bat
izango zatekeen. Eskualde arteko desberdintasunak
ere antzeman daitezke ordea.J.A. García de Cortázarrek adierazi duen bezala,
dentsitate txikienak ipar-sartaldeko eskualdeetakoak
bide ziren. Dentsitatea
trinkotuz doa Lautadan barneratzen garen
neurrian, eta, hala, badira barrutiak lau kilometro
karratuko herrixka bat dutenak,
edota bi kilometro karratu eta erdiko herrixka
bat dutenak. Eta, Zadorra eta Baia
ibaien behe arroetan ere, hiru kilometro
karratuz azpiko herrixka aurki zitekeen
herrixka.
Lautadaren ipar-sartalde bazterreko bost
barrutiri (Zuia Barrutia ?9 golde burdina?,
Koartango ?12 golde burdina?, Urka ?8
golde burdina?, Zufia goikoa ?13 golde
burdina? eta Zufia behekoa ?9 golde burdin?),
nola guztira ordaindu beharreko golde
burdinaren kopurua izendatzen zaien,
barrutiak osatzen zituzten herrixkak banaka
aipatu gabe, J.A. García de Cortázarren iritziz
bi jendeztatze eremu bereiziko lirateke
Araban, bi gizarte antolakuntza desberdinen
ispilu izango liratekeenak. Bata, iparraldekoa,
Gorbeiaren barrenaldean, Bizkaikoaren
antzekoa, abeltzaintzan eta espazioaren
ustiaketa kolektiboan oinarritutakoa.
Bestea, gainerako hamazazpi barrutietakoa,
zerga biltzaileak argi eta garbi
bereizten dituen herrixkaz osatua, zergapeko
lur bihurtua eta laboreetara geroz eta
gehiago emana.
Egia aitortzera, erakargarria dirudi proposamenak.
Hala ere, beste hipotesi batentzat
ere izango litzateke tokia. Herrixkarik
aipatzen ez den bost barruti horiei seigarren
bat erantsi liezaieke, VIIII. Barrutia izenekoa.
Langraitzek ordaindu beharreko golde
burdinen azpian agertzen da. Hala ere,
J.J. López de Ocárizek aditzera eman du kopiatzaileak
hutsegiteren bat egin bide zuela
zerrenda idazterakoan; izan ere, barruti
hori eta Langraitzeko hiru herrixka (Arrieta,
Urtupiña eta Adana), Lautada sartaldean
kokatuko bailirateke. Ocárizen ustez hiru
herrixka hauek VIIII. Barrutikoak izango lirateke,
baina ez bide ziren bakarrak, ?segur
aski, gainerako herrixkak eta golde
burdinak tintontzian galdu zirelako?. Antzeko
zerbait gertatu ote zen gainerako bost
barrutietakoren batean? Litekeena da. Batez
ere, kontuan hartzen badugu, 1257an
Calahorrako gotzain barrutian egin zen laurden
banaketan, Zigoitia eta Koartangoko artzapez
barrutietako biztanle egiturak ez
zuela Lautadako beste batzuetatik bereiziko
zukeen ezaugarri berezirik. Eta bi kasuetan,
?Golde burdinen zergan? azaltzen den
egitura mota berbera dugu, herrixka sare
trinko bat, alegia.
Bestalde, abeltzaintzan eta espazioaren
ustiaketa kolektiboan oinarrituta, gainerako
barrutietatik bereiziko litzatekeen biztanle
egitura horrek ez du ematen argudio guztiz
sendoetan oinarritua dagoenik. VII. Barrutiak
?Lautada sortaldean? 3 arkazte (hiruurte inguruko ardiak G. López de Guereñuren
arabera) ordaindu behar zituen urtean.
Eskuarki ametitzen da, zerga eskakizuna
aziendatan egiten denean, abere hazkuntza
zatekeela eremu horietako jarduera
nagusia. Hori da behintzat, ?Donemiliagako
boto faltsuak? dokumentutik abiaturik, Bizkaia
eta Gipuzkoako ekonomia jarduera
aztertu nahi denean erabiltzen den argudioa:
bi idi eskatzen ziren barrutiko, esandako
agirian. Proposamen hori zuzena balitz,
ikusten da mugako barrutiek zuten
habitat egitura berdina zuela VII. Barrutiak.
Han kokatzen diren hamalau herrixkek hori
pentsatzera eramaten dute. Laburbilduz, litekeena
da ?Golde burdinen zergak? Arabarako
erakutsiko lukeen jendeztatze eremu
bikoitz hori, oinarrizko errealite desberdinaren
ispilu baino areago, iturrien muga
?edo nahasketen? eragin izatea.
Espazioaren okupazio trinkoa, beste hitzetan,
herrixkaz jositako mundu bat. Horixe
da esku artean dugun testu bakan honek
eskaintzen digun irudia. Elkarren hurbil
kokatutako herrixkak ?dentsitateak,
herrixkako bitik bost kilometro karratura bitartekoak
izan ohi ziren?. Herrixken tamaina
txikia izan ohi zen. Gehienak hamar etxe
inguru ?196 (%63,84)?, edo gutxiago zituzten
?28 (%9,12)?. Hogei kasutan (%6,5)
binaka biltzen dira herrixkak hiru golde
burdina ordaintzeko. Hogeita hemeretzik
(%12,70) hogei su inguru zituzten, eta bederatzi
besterik ez ziren (%2,93) hiru golde
burdina ordaintzen zituztenak. Azkenik,
herrixka egonkorrak. 1025ean agertzen diren
herrixka askok gaur arte iraun izanak
indartzen du baieztapen hori, eta XI. mende
hasierarako zutik zegoen habitat egituraren
fosiltze maila altuaren erakusgarri da.
Zer gertatzen zen, ordea, jatorrizko Arabaren
ingurumarian kokatuak zeuden eta
?Golde burdinen zergan? azaltzen ez zirengainerako eremuetan? Ez dago arrazoirik
beste egitura desberdin bat zutela pentsatzeko.
Ondorio hori ateratzen da R. Martínez
Ochoak mendebaleko Aiara eta Baia
ibarrei buruz, eta E. García Fernández, F.
López eta J.R. Díaz de Duranak Arabako
Errioxako Bastidari buruz egindako lanetatik.
Irudi hori, edozein moduz ere, bat dator,
gutxi asko, Gaztela, Leon, Aragoi edo
Kataluniako beste eremu batzuez ezagutzen
denarekin. Eta, jakina, zer esanik ez Nafarroarekin.
Nahiz eta Iruñeko erreinuaren eremuetarako
ez dagoen ?Golde burdinen zerga?
bezain lekukotasuna zehatzik, bada lurralde
guztiz egokia ?Irati, Salazar, Aragoi eta
Onsella ibaiak biltzen diren tokia?, IX. eta
X. mendeetako espazioaren okupazioa aztertzeko.
J.J. Larreak adierazi duen bezala,
nola informazio idatziek hala arkeologikoek,
zalantzarako tokirik uzten ez duen
irudia islatzen dute. X. menderako eratua
zegoen eskualde honetako villa (herrixka)
sarea. Eta antzeko irudia atera daiteke, lekukotasunak
hain ugariak ez diren arren,
Lizarra eta Izarbeibar inguruetan.
Egitura honek, gainera ?herrixka sare
itxia, lurraldearen okupazio trinkoa, eta
demografia bultzada handia?, ulergarri egingo
lituzke dokumentazioan azaltzen diren
bi gertakari: gune bakoitzak oso ongi mugatutako
lur sailak izatea, eta, IX. mendetik
aurrera, komunitateen arteko gatazkak
egotea.
Esandako historialariarentzat, nekazaritzaren
eta demografiaren hazkundearen
ondorio izango litzateke milagarren urtean
nafar lurraldea estaltzen duen herrixka sare
itxi hau, eta IX. mendearen lehen urteetan
kokatzen du esandako hazkundearen abiagunea.
Feudalismoaz aurretiko biztanle egituraren
ezaugarriak argi eta garbi ikusten dira
hemen ere. 600-700 metroz beheko lurraldea
erabat estaltzen duten herrixkak oso
hurbil daude bata bestetik ?batetik hiru kilometrora
bitartean?. E. Garcíak argi utzi
duen bezala, erreinuaren sartaldeko eremuan
ere ?Burunda eta Arakil inguruan?,
antzeko biztanle dentsitateak ziren. Bigarrenez,
C. Jusuéren arkeologia lanek erakusten
dute herrixka pilatuak, trinkoak zirela
habitat hauek. Apardozeko indusketetan,
esate baterako, ikusten da harriz egindako
oin angelu zuzeneko etxe xumeak direla
nagusi, eta hasierako urbanismo apal baten
zantzuak ere antzeman daitezke. Hirugarrenez,
herri bakoitzak (hemen villa deitzen
zaie) bere eliza du, eskuarki, habitatataren
bazterraldera eraikia. Gaur arte iraun
du herri egitura honek. Laugarrenez, gauza
nabaria da herrixka bakoitzak oso ongi
mugatutako lur sailak dituela. Eremuen
guztirako gainaldea ez da lau kilometro
karratura iristen, eta irabazpide osagarriakdituzten sail desberdinez osatuak daude:
basoak, larreak, soroak? Habitat hauen
neurri ohikoenak, A. Martín Duqueren iritziz,
ondorengoak izango lirateke: 300dik
400 hektarea bitarteko eremua, eta etxeak
?suak? hamarretik hamabost bitartean. Bostgarrenez,
herria kokatzeko mendiaren barrenaldea
nahiago izaten zen, basoen eta
soro lurren erdi bidean. Eta, azkenik, feudalismoaren
aurreko habitat hauek iraunkorrak
ziren.
Laburbilduz, Araban milagarren urterako
gertatzen zen bezala, elkarren hurbil zeuden
tamaina txikiko herrixka iraunkor ugarik
estaltzen zuten lurraldea. Errealitate hau
banaezina da Goi Erdi Aroko nekazaritzaren
hazkundetik. Familia ekimena eta nekazarien
arteko elkartasun harremanen garapena
izango lirateke hazkunde horretako
protagonistak, eta villa (herrixka) hauek
gorpuzten dituzten eskubideetan ispilatzen
dira bi alderdi horiek: norberaren jabetzan
?alodioa?, eta erabilera kolektiboko eskubideetan
?herri sailak?.
Baina Nafarroako adibideak badu beste
interes bat ere. Feudalismoaren aurretiko
biztanle egiturak, izan ere, aurreragoko aldietakoarekin
alderatzeko modua eskaintzen
baitu, eta horrek aztertu berri dugun
eraketa testuinguru zabalagoan sartu eta
iraupen luzeko aldietan aztertzeko bidea
ematen du. Ildo horretan, bi gertakari nabarmenduko
genituzke. J.J. Larreak erakutsi
duen bezala, ez dago jarraipenik antzinako
biztanle egituraren ?erromatarra, zeinaren
desegituratzea V. mendean kokatu
behar den?, eta feudalismoaren aurretikoaren
artean. Bigarrenez, halaber, ez
dago antzekotasunik milagarren urte inguruko
habitataren eta V-VIII. mendeetan garatzen
denaren artean. Azken denboraldi
horretako aztarnategietan zeramika hondakinik
edota bizileku egitura zantzurik ez aurkitzeak
?eta, iraganetik jarauntsitako eraikinak
bizilekutzat erabili izanak?, pentsarazten
digute, material galkorrak erabiltzeazgainera, nekazari habitat ibildauna zutela.
Orduko lur lantze sistemak eraginda,
soro lurrak denboraldi batean ustiatu ondoren
agortu egiten ziren, eta lur berrietara
aldatu behar izaten zuten. Edozein moduz
ere, gizakiaren presio ahula islatuko
luke egoera horrek lurraldearekiko. Testuinguru
honen barruan, beraz, ulergarri egiten
da, Goi Erdi Aroko nekazari hazkundearen
adierazpen nabaritzat hartzea feudalismo
aurretiko biztanle egitura, eta, adibidez,
?Golde burdinen zergak? islatzen duen
egoera ez litzateke abiagunea izango, baizik
eta VIII. edo IX. mendearen hasiera aldera
abiatutako prozesuaren helmuga.
Helmuga hori, hala ere, erlatiboa da, hedatzeko
joera ez baita aldatzen, eta hazkundeak
aurrera darrai XI. mendea eta XIII.a
bitartean ?nahiz eta gizarte testuingurua
guztiz bestelakoa den: feudala baita orain?.
Hazkundearen lekukotasun ugari dago.
Luberri lanek aurrera darraite. J.R. Díaz de
Duranak erakutsi du mende hauetan zehar
Araban labore lurretara gehitu ziren sailak
bazter lurrak zirela. Historialari honen iritzian
?baso eta txaradiak, lanak dituen zailtasunengatik,
larreak eta lautadak baino
geroago bihurtu zituzten labore lur, baina,
aldiz, ibai ertzetako padurak eta erriberak
baino lehenago, nahiz eta ?esan beharrik
ere ez dago?, ez zen prozesu lineala eta
homogeneoa izan lurralde osoan?. Gertakari
honek agerian uzten du Erdi Aroko mende
hauetako nekazaritza hazkundearen izaera
hedakorra, baina XIII. mendearen bigarren
erdialderako hasten zaizkio prozesuari
mugak ikusten. Bazter lurrak baliatzeko
joera honekin batera, herrixka iraunkorren
sorkuntza gertatzen da. Autore honen beraren
iritziz 1025etik 1257 bitartean gutxienez
19 herrixka sortu ziren ?Golde burdinen
zergak? hartzen zuen eremuan.
Nafarroan, hegoaldeko espazioak konkistatu
eta ustiatzen direnean gauzatzen da,
XI. mendetik hasita, kolonizatze hau. Gertakariaren
sustraiak, J.J. Larreak adieraziduen bezala, ?jatorrizko lurraldearen garapena
bultzatu duen nekazaritzaren dinamismoan
bertan? kokatu beharko lirateke. Hala
eta guztiz ere, jendeztatzeari dagokionez,
erabat desberdinak izango dira Nafarroa
Zaharraren eta Hego Nafarroaren etorkizuna.
Lehenengoan, feudalismoaren aurretiko
jendeztatze egitura fosildu egiten da. Bigarrenean,
aldiz, ?herri handiak? eratuko dira
?Artaxona, Erriberri, Miranda, Uxue, Tafalla??.
Lur sail zabalak dituzte herri hauek,
eta, gotortuak egoteaz gainera, gaztelu baten
mendean daude. Bi jaurgo mota desberdinen
ispilu izango lirateke aipatutako
bi biztanle egiturak.
Azkenik, XII. mendean hasita, Euskal
Herrian sortzen den herri sare hori ulertzeko
baldintza eta arrazoien artean, ondorengoak
egongo lirateke: demografia hazkundea,
nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenaren
gorakada eta soberakinak sortzea.
Beste hitzetan esanda, elementu banaezinak
dira hazkundea eta biziguneen garapena.
Bizkaia eta
Gipuzkoa.
Errealitate
desberdinak?
?Pinceladas de una historia hipotética?.
Izenburu hori eman zioten J.A. García de
Cortázar, B. Arízaga, Mª L. Ríos eta I. del
Val, 1985ean argitaratutako Bizcaya en la
Edad Media lanaren egileek, 750etik
1050era bitartean gertatua aztertzen zuen
atalari. Esaldi berak adieraziko luke, halaber,
garai hartan Gipuzkoari buruz ezagutzen
zena ere. Areago, gure ustez, bi lurralde
hauetako ondorengo 150 urteetako historiara
ere heda zitekeen ideia hori. Hamabi
urte joan dira ordutik, eta uste dugu izenburuak
ez duela oraindik gaurkotasunik
galdu. Zergatiak? Alde batetik, lekukotasun
idatzien urritasun amorragarria. Bestetik,
arkeologiak eskainitako datuak, orain artean,
ez direla aski aroaren zirriborro hurbil
samar bat egiteko, nahiz eta Bizkaian
aurrerakada garrantzitsua izan duen, batez
ere, I. García Camino eta A. Azkarateren
lanei esker. Beraz, ez dugu ziurtasun handirik,
oraindik, garai honetako historiaz.
Baina, informazio urritasunak eragindako
oztopoez gainera, bada kontuan hartu
beharreko beste arazo bat ere. Zurruntasun
handiegiz aplikatu baita interpretazio
eredu jakin bat. Horrela, esate baterako,
ekonomiaren hazkundeari eta jendeztatzeari
buruzko arazoak aztertzen direnean, sortzen
den irudipena da ereduak berak sortzen
duela ?edo, behintzat, ulergarri egitenduela?, historiako errealitatea, eta ez errealitatea
dagoela ereduaren atzean. Eredu
honek ?geroz eta eztabaidatuagoa bada ere,
bazterrera utzia ez denean?, bederatzigarren
eta hamargarren mendeetako Bizkaia
eta Gipuzkoako gizartearen izaera tribala,
leinuei estu lotua, azpimarratzen du. Gizarte
arkaiko hori aldatzen hasi zen pixkana, modernoagotzen,
eta hortik letorke XIII. menderako
begien bistakoa bihurtzen den habitataren
nekazari eta sedentario bihurtzearen
prozesu garrantzitsua. Bide desberdinetatik
etorriko zatekeen esandako bilakaera.
Batean, akulturazioa (besteren kultura
hartzea) da kontzeptu giltzarria ?J.A. García
de Cortázar, E. Barrena?. Bestean berriz,
esandako komunitateen barne garapena
?Mª S. Tena?. Guztiaren azpian, leinu
gizartetik feudalismora pasatzeko eredua
dago. Hala ere, bat datoz bi ikusmoldeak,
1200 baino lehenagoko Bizkaia eta Gipuzkoako
habitataren egitura eta ekonomia
jarduera definitzen dituzten oinarrizko ezaugarrietan.
?Ekonomia egoera gehiago ondorioztatu
behar da nork bere zentzuari kasu eginez,
errealitate hori aipatzen duten beste
hainbat agiritako hamalau esaldietatik baino
(Bizkaian)?. Horrela zioten Bizcaya en
la Edad Media liburuaren egileek. Eta uste
dugu zentzuari kasu eginez defenditu dela
abeltzaintzaren nagusitasuna ?eta larre aldatzeen
garrantzia?, nola Bizkaian, hala
Gipuzkoan. 1000 eta 1200 bitartean, lurralde
hauetako abeltzaintza desberdintze bideetan
abiatua bide zen; bestalde, garapen
apalagoko beste jarduera osagarri batzuk
ere baziren harekin batera. Funtsean, fruitu
arbolen lantzea ?sagarra, batez ere?, baratzeak
?Gernikako itsas adarrean eta Durangaldean
aipatzen dira?, eta arrantza
?itsasoan bezala ibaietan ere?. Sare honetan
guztian, laborantzak berak ?lurra azaletik
lantzera mugatuko litzateke, golderik
gabe alegia?, oso paper apala jokatu bide
zuen. Jarduera hauek guztiek oso presio
ahula ekarri bide zuten lurraldearekiko, eta
ustiatze maila apalak, eta, ondorioz, soberakin
sorkuntza ere oso mugatua: hala ulertuko
litzateke hiribilduen sorrera hainbeste
atzeratu izana.
Bestalde, lau ezaugarri nagusi izango
lituzke data hauetako habitataren eta biztanleriaren
egiturak.
1. Abeltzaintzaren nagusitza horrekin
?lur azaleko laborantza osagarri soil bat zatekeen?,
habitat ezegonkorra, mugikorra,
sedentario bihurtzeko bidean zegokeena lotzen
da. Hala ere, badira desadostasun txiki
batzuk prozesuaren kronologiari buruz.
Mª S. Tenarentzat, XII. mendean antolatu
bide zen Gipuzkoako biztanleria herrixka
iraunkorretan, haran hondoetan eta mendi
barrenetan. Bizkaian, ordea, XII. mendearen
azkenetara eta XIII.aren hasierara atzeratzenda habitataren egonkortze hau. Hori
da behintzat esaten dena Bizcaya en la
Edad Media-n eta I. García Caminoren lan
batean. Azken horren iritziz, egin diren ikertze
eta induskatze lanetan giza bizitokirik
aurkitu ez bada ?adibidez, Garain bi nekropoli
eta eliza bat induskatu dira, eta ezin
izan da aurkitu herrixka antzeko bizigune
modukoren bat izan zitekeen ezer?, artean
herrigune egonkorrik ez zelako da. Baina
XIII. mendearen azken urteetarako sortuak
ziren herrixka horiek.
2. Habitaten morfologia. Puntu honetan
bai ez dagoela 1200 baino lehenagoko informaziorik
?ez idatzirik, ez arkeologikorik?,
eta aldi honetarako egin diren proposamenak,
neurri handi batean, Behe Erdi
Aroko iturrietatik ateratako irudietan oinarrituta
osatu dira. Jendeztatze sakabanatua,
bildua, herrixka antzekoa? Villa zirelakoen
aipamenek, oso bakanak izateaz gainera
?Aia, Izurun, Berastegi, eta Leintz Gatzaga,
Gipuzkoan; Arstegiza, Garai eta Mundaka,
Bizkaian?, ez dute datu bakar bat ere ematen
esandako biziguneen morfologiari
buruz. Egiaztatu daitezkeen bakarrak dokumentuetan
agertzen diren zenbait leku
izen dira; horietatik koka daiteke, eliza bat,
monasterio bat, komentu bat, edo, bestela,
zenbait pertsonaren jatorria adieraziko lukete,
eta, pentsatzekoa da, jatorri hori, kasu
batzuetan lurralde eremu bati zegokiola, eta
beste batzuetan biziguneari zegokiona. Hala
ere, uste da, lehenengo bizigune modu
iraunkorra auzunea izan bide zela? ?ledania?
Bizkaian?, J.A. García Cortázarrek inoiz
edo behin herrixka deitu duena. Alegia,
zurezko etxebizitza mordoska bat, leinu
loturak lituzketen familia talde baten bizileku
izango zena. Bizigune hauen itxura
ezagutzeko, Foru Zaharrera (1425) jo beharra
dago: ?Bizkaiko toki askotan, bi etxe,
hiru, edo gehiago baitaude eraikiak??
Alabaina, ebatzi gabe jarraitzen du kronologiaren
arazoak. Noiz eratu zen auzune
eta elizate sare hau? Milagarren urterako?
XII. menderako? XIII.erako? Herrixka hauetako
bakoitzak bere eliza al zuen? Arkeologiak
bestek ez dizkigu zalantzak argituko.
3. Jendeztatzearen banaketari eta dinamikari
dagokionez, herrixka horiek pixkanaka
gutxitzen joatea izango litzateke joera,
harik eta, haran hondoetan kokatutako herribildu
sarearen sorkuntzarekin amaituko
litzatekeen arte prozesua. Arkeologiak eskainitako
datuak kontuan hartzen baditugu,
ordea ?Bizkairako I. García Caminok
argi utzi duen bezala?, eskema hori ez bide
zen hain lineala izan.
4. Espazioaren antolakuntzaren protagonismoa
monasterioek, elizak eta komentuek
bereganatu zuten. Esandako erakundeak,
lehenengoak, batez ere, erdi sakabanatua
zegoen biztanleriaren erreferentziak
izango ziratekeen, azkena aipatutako autoreak adierazi duen bezala. Mendekotasun
eta ustiatze eremu jakinen zentro, alegia,
harik eta tokiko biztanleria lurralde geroz
eta mugatuago batera lotu arte. Horietxek
izango ziratekeen gaurko auzoen jatorri.
Baina ez dago erabateko ziurtasunik proposamen
honen egiazkotasunari buruz. J.A.
García de Cortázarrek berak adierazi du
?eliz sarea geroagokoa dela auzuneetako
jendeztatze sarea baino, baita Bizkaian eta
Gipuzkoan ere?.
Hauek lirateke, oso era laburtuan, azken
aldiko historiografiak proposatzen dituen
ildo nagusiak, XI eta XII. mendeetako Bizkaia
eta Gipuzkoako ekonomia jarduera eta
biztanle egitura ulertzeko. Datozen lerrootan,
adierazi berri ditugun zenbait gaitan
sortzen zaizkigun zalantza batzuk azalduko
ditugu, eta galdera batzuk egiten saiatuko
gara, hipotesi soilak besterik ez diren arren.
Abere hazkuntzaren nagusitasunari
ematen zaion garrantzia, ez ote da, hain
zuzen, dagoen dokumentazioa jaunen eta
erregeen agiriak direlako? Egiaztatua baitago
penintsula osoko monarkien, jauntxoen,
eta monasterioen interesa, batik bat, abeltzaintzan
kokatzen zela ?J.A. García de
Cortázarrek adierazi zuen, Donemiliagako
monasterioari buruz egindako azterketan,
aristokrazia abere jabeen eta nekazari lur
lantzaileen arteko dikotomia?. Uste dugu,
gorde diren iturriek, funtsean, jaunen aziendaren
gaineko interesak islatzen dituztela
?larre aldatzeek sortzen zizkien kezkak,
esate baterako?, baina Gipuzkoa eta Bizkaiko
nekazarien ?artzainen?? arazoak isildu
egiten dituztela. Gainera, ez da hain
begien bistakoa XI eta XII. mendeetako
agiriek islatzen duten errealitatea erabat
abere hazkuntzari dagokiona denik. Aldi
bakar batean ezik ?Astigarribiako S. Andres
monasterioa (1091)?, beti sartzen da orduko
formula idatzietan terra hitza. Zenbait alditan
terris cultis et incultis esaldia agertzen
da ?Oroztegiko ?pardina? [herrixka ez
iraunkorra] (1101), Champayn?go monasterioa
(1134-1150) eta Berastegiko villa
(1141)?. Beste batzutan agro-ak aipatzen
dira, landak, soroak eta errotak ?Garaiko
villa (1053)?, edota molendini-ak ?Iurretako
monasterioa (1072) eta Berastegiko villa
(1141)?. Bestalde, formula horietan mendiak
eta larreak aipatu izana ez dago zertan abeltzaintzaren
nagusitasunarekin loturik. Horrelako
aipamenak oso arruntak dira IX. eta
X. mendeetako Nafarroa, Errioxa, Gaztela
edo Leongo agirietan, eta horietan eman
zaien esanahiak ez du zerikusi handirik
Bizkaia eta Gipuzkoarako proposatu direnekin.
Azkenik, biziki lagungarria litzateke
bi lurralde hauetan artoa sartu aurretik zuten
tradiziozko laborantza ezagutzea.
Garai hartako biztanle egituraren ezagutza,
ikusi dugun bezala, galde ikurrez
beteriko alorra da. Alde batetik, habitatarenegonkortze prozesua ?nekazaritza garapenarekin
batera joango litzatekeena?, uste
den bezain berandu gauzatu ote zen? Antso
Handiak Leireko monasterioari egiten dion
emari batean ?antzinakoek Izurun deitzen
zioten herribildu hura? aipatzen da. Bi eliza,
auzoak eta ekonomia jarduera desberdinak
zituen: soroak, larreak, mendiak?, eta ondoren
esaten da Izurun herribildua ez baino
?pardina? zela. Pardina edo behin-behineko
bizitokiak, villa edo auzune iraunkor nola
bihurtu ziren, Aragoiko Beralevillaren kasua
ikertuz aztertu du J.J. Larreak. Egile honen
iritziz eraldaketa gauzatuta zegoen X. menderako.
Hori kontuan hartuta, litekeena da,
beraz, Izuruni buruzko informazioak
1024koak izatea ?eta ez XII. mendearen
azken urteetakoak, orduan burutzen baita faltsutzea?,
eta data haietarako habitat egonkorrak
errealitate izatea.
Edozein moduz ere, gure ezagutzetan
ziurtasun maila handiagoa lortzearren, uste
dugu bi bidetatik egin behar litzatekeela lan.
Komeni litzateke, adibidez, I. García Caminok
aurkitutako mendi barreneko aztarnategi
horietakoren batean ?hiruzpalau baserriz
osatutako auzune txikiak dira gaur?
indusketak lehenbailehen egitea. Lan horrek,
segur aski, kronologia arazoak ebazten
laguntzeaz gainera, auzune, herrixka,
edo elizate horien morfologia ezagutzeko
ere balioko luke. Bestalde, hori bezain interesgarria
izango litzateke kartografia doi
bat egitea, bizigune guztiak ?auzuneak, elizateak,
baserriak?, eta eliza eta ermitak
?baita nori eskainiak dauden ere?, han kokatzeko.
Lan hau lagungarri izango litzateke
garai hartako biztanleriaren banaketa,
dentsitateak eta dinamika ?eliz zaindarien
antzinatasuna aztertuta?, hobeto ulertzeko.Ez genuke amaitu nahi lantxo hau, esan
gabe, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle egituraren
eta ekonomia garapenaren azterketa
egin daitekeela beste eredu historiko batetik
ere, milagarren urterako nekazaritza
hazkundea gertatutzat ematen duen eredutik,
alegia. Eredu hori, ikusi dugun bezala,
Euskal Herriko hego lurraldeetan argi
eta garbi egiaztatu bada, zergatik ez pentsatu
eragin berdintsua izan zuela Bizkaia eta
Gipuzkoan ere Araban eta Nafarroan gertatutako
hazkunde goiztar horrek? Kasu
honetan, historiografiak auzune eta elizate
deitzen dien bizigune egonkor sare baten
sorkuntza izango litzateke, milagarren urterako,
hazkundearen emaitza. Funtsean,
bada, antzeko prozesua iparrean eta hegoan,
nahiz eta emaitzak berdin-berdinak
ez izan. Iparraldearen jendeztatzea ez litzateke
hegoaldekoa bezain trinkoa izango.
Beharbada, oztopo ekologikoak ?eta lan
prozesu desberdinak?, zeuden atzetik, gizakiaren
eta ingurunearen arteko harremana
zailago egiten zutenak. Ezer berririk ez
diogu, halere. J.A. García de Cortázarrek
esan zuen bere garaian: ?azken finean, ñabardura
soilak dira Bizkaia-Gipuzkoako
ereduen eta Araba-Nafarroakoen arteko
desberdintasunak. Morfologia fisikoaren
aldetik, bigarren ereduan lehenengoan baino
formalagoa delako, eta funtzio aldetik,
osoagoa, kasu bakoitzean eliza bat zutelako.
Ekonomiaren arloan berriz, nekazaritza jardueraren
garapenarekin batera ?askoz nabarmenagoa
bigarren ereduko herrixketan?,
lurraldearen antolakuntza handiagoa gauzatzen
delako?. Izatekotan ere, kronologiako
eta abiaguneko gorabehera hutsak
lirateke.