Historia»Antzin Aroa
Hizkuntzaren egoera Antzin Aroan
E
uskal Herriak antzinatean zuen hizkuntza egoera aztertzen da
hemen. Egiten den sintesian ikusten da gerora baino askoz lurralde
zabalagoetan mintzatzen zela euskara antzinatean, batez ere sortaldean
eta iparrean, Akitania aldean. Hiru herri indartsu inguruan zituela
–galiarrak iparretik, hegotik eta sartaldetik zeltiberiarrak eta sortaldetik
iberiarrak–, herri horien hizkuntzak euskal lurraldean sartzen dira, eta
elebitasun egoerak sortzen dira toki batzuetan eta besteetan. Behin
latina alde guztietan nagusitu zenetik, hizkuntza horren eragin sakona
jasan zuen euskarak.Hizkuntza baten historia osatzeko
ezinbestekoa da ahalik eta datu gehien edukitzea
esku artean, antzinako beste edozein
gertaeraren historia osatzeko bezala. Euskal
Herrian antzina erabiltzen ziren hizkuntzen
historia berregiteko izaten diren arazo
berak izaten dira, beraz, Antzin Aroko historiaren
beste alorretan ere: dokumentu
urritasuna, alegia. Hizkuntzaren datuek, oro
har, nolakotasun berezia dute; izan ere,
onomastika arrasto batzuk nahikoak izan
daitezke lurralde jakin batean hizkuntza bat
edo bestea zela frogatu ahal izateko. Datu
horiek adierazgarriak izanez gero, hizkuntza
baten berezko bilakaera edo familia
bereko beste hizkuntzekiko izan duen bilakaera
ere hauteman daiteke. Baina, hizkuntza
horren garrantzizko alderdiak ezagutu
nahi baditugu, adibidez hizkuntzaren
erabileraren muga geografikoak, gizataldearen
barruko egoera soziolinguistikoa, kontuan
hartu gabe hizkuntzaren barruko egitura
eta egitura horrek denboran izan duen
bilakaera, ezinbestekoa da informazio masa
aberats eta trinko bat izatea eskura. Euskarari
dagokionez, informazio masa trinko
hori ez da XVI. mendea arte sortzen, eta ez
oso nabarmen gainera.
Dena dela, erraztasun handia du hizkuntzalaritzak,
aipatutako beharrak alde batera
utzita, onomastika arrasto txikiena hizkuntza
bati dagokiola esateko. Erdi Aroan
esaterako (informazio eta datu ugariko garaian)
on façendu afaria bezalako zergaren
inguruko dokumentazioak Nafarroako
gizarteko erakundeen alderdi bat argitu
dezake; toponimiaren ikerketek, bestalde,
muga geografikoak edo kronologikoak jartzen
dizkiote ekonomia jarduera bati. Beraz,datu linguistikoek ematen duten laguntza
areagotu egiten da gainerako datu historikoak
falta direnean. Antzin Aroan Erdi
Aroaren behe edo erdi aldeko mendeetan
baino askoz ere datu gutxiago dago, eta aro
hartan erabiltzen ziren hizkuntzei buruzko
hipotesiak ezinbestekoak dira erromatarren
aurreko herri bat etnia batean edo bestean
sailkatzeko; izan ere, literatura iturriek zenbaitetan
herri baten izenaren berri besterik
ez dute ematen.
Antzin Aroko hizkuntzei buruzko datuak
era eta balio askokoak izan daitezke. Herriautoktono batek erabiltzen duen hizkuntzan,
testu idatziak dira, zalantzarik gabe,
daturik garrantzitsuenak. Dokumentu mota
horiek, herri autoktonoen inskripzioak alegia,
hizkuntza komunitate horrek idazte sistema
bati buruz duen ezagutzaren araberakoak
izaten dira. Hala bada, berez hizkuntzaren
arazo dena arazo kulturalaren
mende dago, hau da idazketaren ezagutzaren
mende. Zenbat eta hurbilago egon herri
bat zibilizazioaren erdigunetik (Mediterraneoaren
ekialdetik), orduan eta aukera
gehiago izango da idatzizko dokumentuak
aurkitzeko. Mediterraneo inguruko herri
nagusiak sartu ziren Iberiako Penintsulan
eta zabaldu zuten idazkeraren erabilera, hau
da, feniziarrak eta haien ondorengo kartagotarrak
lehenbizi, greziarrak gero, eta erromatarrak
azkenik. Iberiako Penintsulako
zenbaitek atzerriko idazkerak erabili zituzten
beren hizkuntzan idazteko; Alacant eta
Murtzia inguruan, esaterako, K.a. IV. mendeko
zenbait idazki iberiar aurkitu dira
greziar-joniar alfabetoan idatziak. Herri kolonizatzaileekin
izandako harreman kulturalaren ondorio nagusia, zalantzarik gabe,
idazkera sistema propio baten sorrera izan
zen. Idazkera sistema horrek hiru aldagai
zituen, eta horietxek izan ziren, hain zuzen,
Iberiako Penintsulako inskripzio gehienak
erredaktatzeko erabili zen idazkeraren
oinarria. Hiru aldagaietatik, sortaldeekialdekoak
edo iberiarrak izan zuen hedadurarik
handiena: Jucar ibaitik (hegoaldeko
mugan) Narbonneraino (Frantziako
hegoaldean), Ebro ibaiaren ibar osoa eta
erdialdeko goi-ordokiaren ekialdea hartzen
zituela, K.a. IV. mendetik hasi eta Augustoren
garaia arteko aldian, gutxi gorabehera.
Euskal Herriko hegoaldean eta ekialdean
K.a lehen milaldiaren azken bi mendeetan
ezagutu zuten idazkera iberiar hori, nahiz
eta, badirudien oso erabilera mugatua izan
zuela eta dirua jotzeko erabili zela batez ere,
errepublikar numismatika hispaniarraren
egituraren baitan. Bildu diren datuengatik,
bi hizkuntza desberdinetan idazteko balio
izan zuen idazkera horrek: batetik, eta batez
ere, iberiar hizkuntza (ez zuen beste
idazteko sistemarik izan), eta bestetik, zeltiberiar
hizkuntza (Augustoren garaitik aurrera
latindar alfabetoan idazten hasi zen,
denbora tarte laburrean desagertu zen arte).
Beste datu mota batzuk onomastika informaziotik
bildutakoak dira (pertsona,
jainko edo leku izenak). Izen berezi horiek
autoktonoek era naturalean adierazten dituzte
latinez, bai epitafioetan, bai gurtza
aldareetan; bestalde, erromatarrek garrantzizko
gertaera historikoak kontatzeko garaian
azaltzen dituzte izen horiek. Hau da,
bigarren hizkuntza batean, latinez alegia,
aditzera emandako informazioa da. Datu
mota horiek, hizkuntzari buruzko informazioari
dagokionez, testuek baino balio gutxiago
izateaz gainera, kontuan hartu beharreko
beste arazoak izaten dituzte. Batetik,
izen nagusi direnez gero, azpimultzo
bat osatzen dute hizkuntzaren barruan, eta
hizkuntzarekin harreman bereziak izaten
dituzte: baliteke, izen bereziak izen arrunt
izatea aldi berean, edo dagoeneko erabiltzen
ez diren antzinako izenak izatea; baliteke
jatorri ezezaguneko izenak izatea, eta
arrazoi kulturalengatik bereratu izana. Bestetik,
latinerazko inskripzio baten bidez aditzera
eman denez gero, izen autoktonoa
latindar testuaren eskakizun morfologikoetara
eta sintaktikoetara egokitu ohi da; horregatik,
latinaren flexioek eta hondarkiek
izenaren jatorrizko formak ezkutatu ohi dituzte.
Hizkuntza autoktonoen eta latinaren
arteko harremanak estutu ahala bertakotu
egin zen moldatze prozesu hori: idatzi errepublikazale
interesgarrienetako batean, hau
da, Ponpeio Estrabonek turma salluitanako
zaldunei hiritartasuna eman zienean
(Ascoliko kobrezko txaponean jasoa), iberiar
zaldunen izenak, ilerdearrak izan ezik,
latindar sistemako flexioetara egokitu gabedaude, oro har; goi inperioko epigrafe latindarretako
izenak, aldiz, latindar hondarkiak
dituzte. Moldatze prozesu horren maila
gorena Erdi Aroko hainbat euskal zaindariren
izenetan ikus daiteke: esaterako
Enecoiz eta Berascoiz izen patronimikoak,
Eneco eta Berasco izenetan oinarrituak dira,
latinezko genitiboaren bidez (adibidez,
Eneconis).
Hiru eratakoa izan daiteke historia gertaerak
argitzeko hizkuntzalaritza historikoak
eta konparatuak eskaini dezakeen laguntza:
a) Hizkuntza datuak aurkitu (testuak
edo onomastika arrastoak), eta aurretik ezagutzen
den edo berria den hizkuntza bati
dagozkiola adierazi. Hizkuntzaren datu
horiek aurkitu diren inguruan herri bat edo
hizkuntza bat bazela ziurtatzeko informazio
historikoa baldin badago, bi informazio
iturriak elkartzeko aukera izango da.
Prozedura mota horren adibide ugari daude.
Hispaniar goi-ordokiko idazkiak –iberiar
idazkeraz idatziak–, esaterako, zeltiberiar
herriaren hizkuntzan idatziak zirela prozedura
horren bidez asmatu zen; izan ere,
erromatar iturriei esker ondo ezagutzen da
zeltiberiarren geografia eremua eta historia.. ) Toponimoen inguruan egindako analisia
historiaurrera proiektatu. Toponimoek
irauteko duten joera kontuan hartuta, nahiz
eta, zenbaitetan sortu zituen hizkuntza
desagertu den, hizkuntzalariak baieztea
dauka, inguru bateko toponimo multzo sistematikoa
eta homogeneoan oinarrituta,
garai batean erabiltzen den hizkuntza baino
lehenago beste hizkuntza bat izan dela.
Aurreko hizkuntza hori beste lekuren batean
ezagutzen bada, hizkuntza hori beste
leku batera eraman zuten gertaera historikoen
inguruko galderak sortzen dira, alegia,
jendearen mugimenduak, bateratze
politikoak, etab. Esaterako, Bielorrusiako
ibai izenek, baltiar sustraiak dituztenak eta,
beraz, Lituania edo Letoniarekin lotura dutenak,
adierazten dute historiaurrean hizkuntza
baltiarrak izan zirela ondoren eslaviar
hizkuntzen mendeko izan zen lurraldean.. ) Hizkuntza familiak osatu. Hizkuntza
bat hizkuntza familia bati dagokiola baieztatzeak
garrantzizko ondorioak ditu; izan
ere, familia bateko kide izateak alderdi ugari
argitzen ditu hizkuntza horren jatorriaz eta
erabiltzen duen herriaz. Indoeuropar hizkuntza
familia (Europaren mendebaletik
hasi eta Indiako ekialdeko muturrerainoko
hizkuntzak biltzen ditu indoeuroparrak)
izan zela jakiteak, Europako historiaurrearen
mugak zabaldu zituen, eta arkeologiak
aurkitutako kultura materialen nahaspila
argitu zuen. Hispaniako zeltiberiarra hizkuntza
zeltaren barruan sailkatzen da, eta ahaide
ditu Galiako galiarra, Italiaren iparraldeko
lepontikoa, eta uharteetako hizkuntza
zeltikoak, galesa eta irlandarra; izan ere,hizkuntza horiek guztiek arbaso bera dute,
baina zoritxarrez ez dago horren dokumentu
idatzirik. Ez dago hizkuntzalaririk hizkuntza
horien jatorria Iberiako Penintsulan dagoela
esango duenik, izan ere, indoeuropar
hizkuntzek osatzen duten zuhaitz handiaren
adarrak baitira; hizkuntza horien
banaketaren arabera, bestalde, ekialderagoko
herri batean sortuak behar dute hizkuntza
horiek.
Hizkuntzalaritza konparatuaren eginkizun
horren barruan, ordea, euskal hizkuntzari
ez zaio arbasorik aurkitu, nahiz eta saio
ugari egin diren azken bi mendeetan. Hizkuntzaren
historiaurrea argitzeko eta herriaren
beraren historiaurrea zehazteko arazoak
oinarrian daudela esan nahi du horrek.
Askoren ustez, aski da euskal hizkuntza
erromatar aurrekoa izatea ia Harri Aroan
kokaturiko gizarte primitibo baten ordezkari
gailena dela esateko. Dena dela, datu gehiago
ditugu K.a. IV. milaldiko indoeuroparren
gizarte, familia, ekonomia eta sinesteen
egiturari buruz, garai hartako euskaldunen
egiturari buruzkoak baino.
Proposamen guztien artetik bi dira ikerlarien
arreta gehien piztu dutenak. Lehen
hipotesiak kamita-semita familiarekin
(azken urteotan afroasiar esaten zaionarekin)
elkartzen du euskal hizkuntza, berberiar
hizkuntzekin (familiaren adar kamita
osatzen dutenekin) duen harremanaren bidez.
Hipotesi hori H. Schuchardtek defendatu
zuen antzekotasun morfologiko gutxi
batzuetan oinarrituta: esaterako, -en genitibo
singularra, jenero markak (maskulinoa
edo femeninoa) aditzaren bigarren pertsonan,
eta partizipioaren egitura. Alabaina,
berberiarren hizkuntzek eta hizkuntza semitikoek
parekotasun nabarmenak dituzte
egitura ezaugarrietan, euskal hizkuntzan
ezagutzen direnetatik oso urrunekoak:
Ablaut edo bokalen apofoniaren erabilera
funtzio gramatikalean, aditzaren antolamendua,
erroaren egitura, edo bi terminoen
arteko anexioa gramatika mendekotasuna
adierazteko; beraz, ezinezkoa dirudi euskara
hizkuntza familia horretako kide dela
pentsatzea. Duela gutxi, euskararen eta
berberiarren hizkuntzen arteko loturaren
aldekoak entzun dira, hizkuntzalaritza argudioetan
baino areago herrien genetikan
oinarrituak. Euskaldun eta berberiar biztanle
gutxi batzuen genetika ikerketak munduko
herrien genetikaren barruan balioztatu behar
dira ordea, Cavalli Sforzak eta bere lankideek
egin zutenaren antzera. Bestalde,
herrien arteko konparazio genetikotik ateratako
emaitzak hainbat hipotesiren bidez
argitu daitezke; hipotesi horien artetik ondorio
historikoak dituztenak –eta aleloen
bilakaera hutsaren bidez esplikatu ezin direnak–,
beste adierazpen historikoekin lotu
behar dira, hizkuntzalaritza konparatuak
ematen dituen adierazpenekin esaterako.Azkenik, herriaren eta hizkuntzaren arteko
harremana ezin izan daiteke biunibokoa;
izan ere, gerta daiteke herri autoktono
egonkor batek hizkuntza galtzea, edo herri
inmigranteek iritsi diren lekuko hizkuntza
bereganatzea.
Bigarren hipotesiak kaukasiar hizkuntzekin
lotzen du euskal hizkuntza. Kaukasiar
hizkuntza horiek, Kaukaso mendien
inguruan erabiltzen direnak, ez dute familia
bakarra osatzen. Azterketa nagusien arabera
hiru multzotan biltzen dira, gaur egun
arte banatu ezinak: hegoaldeko hizkuntzak
edo kartveliarrak (georgiera, besteak beste),
ipar-mendebalekoak eta ipar-ekialdekoak.
Gehiegitan bildu izan dira kaukasiar
hizkuntza guztietako terminoak euskalkaukasiar
kidetasuna frogatzeko, haien artean
batasuna badela segurutzat jota, nahiz
eta batasun hori frogatu gabe egon. Joera
honen adar tradizionalak euskararen eta
georgieraren arteko harremanak ezarri nahi
izan ditu; beste batzuen iritziz, aldiz, iparekialdeko
hizkuntzekin kidetu behar da
euskara. Mitxelenak eta Vogtek gogor kritikatu
zituzten hurbilpen horiek, batez ere
metodologiaren aldetik. Gaur egun esan
daiteke, beraz, ez dagoela oinarri sendorik
hipotesi horietan, onartuz gero ez baita adar
horien historiaurre lingustikoaren ezaguera
osatzen. Litekeena da euskara batetik eta
kaukasiar hizkuntzak bestetik hizkuntza
egoera homogeneo batean bizirik iraun
zuten uharteak izatea, indoeuropar hizkuntzen
nagusitasuna baino lehen; hala ere,
ezin froga daiteke benetan hala izan zenik.
Hizkuntzalaritza konparatuak ez badigu
batere argitzen euskararen historiaurrea,
hizkuntza horren dokumentu zaharrak, inguruko
hizkuntza ezagunetatik hartutako
maileguak eta hizkuntzaren egituraren analisia
izango dira gure ezagutzaren iturburua.
Dokumentu idatziei dagokienez bada gertaera
bat nabarmentzekoa: euskal hizkuntzari
buruzko datuak, X. mendetik aurrera,
eta hurrengo mendeetan gero eta nabarmenago,
gaur egun arte betidanik euskara erabili
den eremuan bildu dira, lehenbizi glosa
eta latindar edo erromantze kartularioetako
izen nagusien bidez, eta zuzenean
ondoren, lan idatzien bidez. X. mendearen
aurreko dokumentu gehienak Erromako
goi-inperioko garaikoak dira, beraz, zortzi
menderen eta milaldi baten arteko hutsunea
dago, Goi Erdi Aroko hileta inskripzioak eta
visigodoen eta frankoen kronika batzuk
salbu. Susmoa dago goi Erdi Aroko mende
ilun horiek ez ote diren erabakigarriak izan
Euskal Herriaren osakeran, ez bakarrik
politikari eta erlijioari dagokienez, baita hizkuntzari
dagokionez ere. Bigarren milalditik
aurrerako egoera ez dakigu erromatar
aldiaren eta erromatar aurreko aldiaren jarraipen
leiala den edo gorabehera handiaktza ekarri zuten Euskal Herriko hainbat ingurutara.
Antzinako eta Erdi Aroko dokumentuek
batetik, eta euskararen lexikoak
bestetik, argi adierazten dute euskararen eta
latinaren artean izan zen harreman luze eta
jarraia. Euskal Herrian latina edo erromanizantzea izatea baino aipagarriagoa izan zen
inperioaren alderdi honetan euskarak bizirik
iraun izana; izan ere, Britainia ez bezala,
Euskal Herria Erromaren mende egon
baitzen bai politikan, bai hizkuntzaren mailan.
Mª Teresa Echeniquek berak ere Euskal
Herriko erromantze bat izan zela esan
izan du.
Dokumentuen izaera eta antzinako iturriekin
zerikusia duten beste hainbat alderdi
kontuan hartuz gero, atal honetan ikertuko
den eremua hainbat inguru geografikotan
bana daiteke.
Gaur egun ez dago zalantzarik euskal
hizkuntzaren aztarna garbienak erdialdeko
Pirinioetan eta Gaskoinako goi-ordokiaren
alderdi handi batean daudela, hau da, antzina
Akitania esaten zitzaion eremuan. Inperioaren
garaiko latinerazko ehundaka
inskripzio aurkitu dira Atharratzen (mendebalean)
eta Salaten ibarraren (ekialdean)
arteko eremuan. Inskripzio horietan pertsonen
eta jainkoen izen ugari daude, hizkuntzalaritzaren
ikuspegitik multzo homogeneoa
osatzen dutenak osakera eta eratorpen
prozesuen arabera; inskripzio horiek,
bestalde, harreman estua dute ondorengo
mendeetan ezagututako euskararekin. Multzo
onomastiko horren barruan hainbat gizon
izen daude: Cison, Sembecco, Senico,
Hanabi, euskal izen arrunten bidez argitu
daitezkeenak, hala nola gizon, seme, sein
edo anai. Emakumezkoen izenen artean aipatzekoak
dira Andere eta Nescato, gaur
egungo izen arrunten berdin-berdinak.
Horiek, beraz, adibide batzuk besterik ezdira, adierazgarrienak agian, erakusten dutenak
antzinako akitaniarren hizkuntza, Julio
Zesar eta Estrabonen iritzian, hurbileko
galiarren hizkuntzaren oso bestelakoa zela,
eta ondoren ezagutu zen euskararen familia
berekoa. Akitaniako onomastika hain da
berezia, non ez baiten batere zalantzarik
izan Rhin ibaian (sorterritik oso urrun) zilarrezko
xafletan aurkitu ziren izenak akitaniarrak
zirela onartzeko. Salat eta Garona
ibaien ibarrean eta Okzitaniako Tolosatik
hurbil dagoen goi-ordokian galiar izenak
aurkitu dira akitaniar izenekin batera. Horrek
argi eta garbi adierazten du, K.a. lehen
milaldiaren azken mendeetan eta hurrengo
milaldiko lehen mendeetan, Okzitaniako
Tolosaren (Volcae Tectosages-etako
hiriburua) eraginaren mendeko lurraldeetan
barneratu zela galiar hizkuntza. Badakigu
Bordele (antzinako Burdigala) Bituriges
Vivisciko galiarren hiriburua zela, eta
gaur egungo Landak lurralde zingiratsua
izan dela duela gutxi arte. Ipar Euskal Herrian
ez da erromatarren aurreko aztarnarik
ia aurkitu, Lapurdiko, Aire-sur-Adoureko
eta Akizeko idazkietan latindar izenak
aurkitu baitira bakarrik. Baina euskal-akitaniar
arrastorik ez agertzeak ez du esan
nahi izan ez zirenik; izan ere, hori onartuz
gero onartuko litzateke erromatartze aztarna
gutxiko inguru horretan latinizazioa handiagoa
izan zela Lugdunum Convenarum
(Saint-Bertrand-de-Comminges) eta Civitas
Consoranorum (Saint-Lizier) hiri garrantzitsuetan
baino.
Nabarmentzekoa da, bestalde, gaskoieraren
(Gakoinian erabiltzen den Languedocekoaren
motako erromantzea) lurralde linguistikoaren
eta antzinako Akitaniaren lurraldearen
arteko egokitasuna. XIX. mendeaz
gero hizkuntza sustratuaren hipotesiaren
bidez argitu da egokitasun hori: hau da,
onartzen da gaskoiera, bai lurralde banaketagatik,
bai ezaugarriengatik, Akitaniako antzinako
biztanleek erabiltzen zuten latineratik
eratorritako erromantzea dela.
Iberiako Penintsularen aldean aurkitutako
dokumentuak ugariagoak dira, eta askoz
ere zaharragoak, baina konplexuagoak,
aldi berean. Alde batetik, iturri klasikoetan
ez da Pirinioen hegoaldean batasun etnografiko
eta linguistikoa izan zenik aipatzen,
Akitanian gertatzen denaren antzera. Estrabonek
Iberiako Penintsulako iparraldean
herrien arteko antzekotasun kulturala bazela
aipatu zuen; baina ez dirudi hizkuntza
batasuna ondoriozta daitekeenik hartatik.
Iturrien arabera herri desberdinak izan ziren,
ilergeteek eta zeltiberiarrek ez zuten herri
bera osatzen; hala eta guztiz ere, ez dago
herri bakoitzeko definizio etnografikorik.
Baskoiak lehen aldiz sertoriar gerran
(K.a. 87tik K.a.72ra) izan ziren gertaerekin
lotura dutela aipatzen dira, nahiz eta, lehenagoko
guduak, esaterako Catonek Jacahartu zuenekoa (K.a 195) edo Senpronio
Gracok Gracchurris fundatu zuenekoa (K.a.
179), baskoien lurraldearen inguruan edo
lurraldean bertan gertatu ziren.
K.a II. mendetik hasi eta K.a. I. mendea
arte, erromatarren konkistaren kanpainaren
barruan, Ebroren ibarreko eta goiordokiko
hainbat hirik iberiar idazkerako
hitzak grabatzen zituzten diru hispaniarrean.
Diru horretan idazten ziren hitzak aztertuz
gero (J. Untermann-en MLHetako lehen
alean argitaratuak), gutxienez, bi multzo linguistiko
bereiz daitezke argi eta garbi: iberiar
hitzak batetik, eta bestetik zeltiberiarrak.
Iberiar hitz horien ezaugarriak hauek dira:
ilti-ren antzeko erroak daude iltirta eta ilergeteetatik
eratorritako hitzetan; zenbait
atzizki, -sken esaterako (ausesken Ausetani-ena,
laiesken Laietaniena, biak Kataluniakoak,
edo urkesken Urciena, Almeria
ingurukoak). Zeltiberiar hitzetan, aldiz,
hauek dira ezaugarriak: gramatika zeltaren
bidez adieraz daitezke, nertobis esaterako,
iturri klasikoetan Nertobriga esaten zioten
hiritik eratorritako hitza, edo kalakorrikos,
Calagurris toponimotik abiatuta eta -kos
atzizkiaren bidez eratorritako adjektiboa.
Bigarren talde zeltiberiar horretakoak
dira Ebroren ibarrean, Euskal Herritik hurbil,
bildu diren zenbait testu: usamuz hitza,
Uxama hiriari dagokiona (Gaubeako
Osma, Araban); uirouiaz, Briviescakoa; titiakos,
Tritium toponimotik eratorria (gaur
egungo Tricio, Errioxan) eta arestian aipatutako
kalakorrikos Calagurris (gaur egungo
Calahorra) toponimoari dagokiona. Beraz,
Arabaren mendebalean, eta Burgosko
eta Errioxako probintzietan, Ebroren hegoaldean,
zeltiberiar diruaren multzoko dirua
egiten zen, hizkuntzaren ikuspegitik betiere;
multzo horren gunea, bestalde, Iberiako
mendietatik hurbil zegoen.
Datu horiez gainera, badira beste
hainbat, lurralde horiek hizkuntza eremu
zeltaren barnera biltzen dituztenak. Mesa
de Beloradon aurkitutako abegi oneko tesera
batean, esaterako, garrantzi handiko
inskripzio zeltiberiarra aurkitu da: abegi
oneko tesera izatea, testua bera eta bertako
izen nagusiak bat datoz bete-betean eremu
zelta edo zeltiberiarrarekin. Beste testu batzuetan
ere agertzen dira inguru horretako
hiriak: tesera batean, esaterako, libiaka adjektiboaren
bidez Libia-ri egiten zaio erreferentzia
(gaur egungo Herramelluriri dagokio);
beste tesera batean uirouiaka agertzen
da Briviescari erreferentzia egiten diola.
Azken urteetan, lau tesera aurkitu dira
Vianan, kultura eta hizkuntza zeltaren eremuan
sartzekoak horiek ere. Inskripzio ilunak
dira, batetik batzuk gaizki gorde direlako,
eta bestetik, analisia zaila dutelako.
Dena dela, ez dago zalantzarik mundu zeltari
dagozkienik.Material autoktonoez gainera, Estrabonen
garrantzizko lekukotasuna hartu behar
da kontuan. Egile horren arabera, beronesak
(gutxi gorabehera gaur egungo
Errioxako probintzian bizi zen herria) zelten
leinuko kide ziren, nahiz eta erabat
zeltiberiarrak ez izan. Bestalde, ikuspegi
horrekin bat datoz inperioaren garaiko latinezko
idatzietako pertsona izenak; izen
horiek osagai zelta edo indoeuroparren bidez
argi adieraz daitezke oro har.
Diru etxeak zituzten Nafarroako eta
Aragoi iparraldeko hiriak hauek dira: Iaca
(Jaca), Segia (Ejea de los Caballeros), Osca
(Huesca), eta oraindik ezagutzen ez diren
beste hainbat. Hiri horien artean dago baskunes-barskunes
esapide ospetsua, Tovarrek
izen bereko herriarekin lotu zuena,
baskoiekin; dena dela, gaur egun hitzaren
bigarren aldaera dela-eta zalantzan jartzen
da hipotesi hori. Diru horiek Untermannek,
MLH, I, 16. mapan bildu zituen, eta horien
forma eta apaingarrien azterketa tipologikoa
egin ondoren “estilo baskoia” izena eman
zien. Hizkuntzaren aldetik analizatzen zailak
dira, izan ere, zenbait arrasto zeltiberiar
izan ezik, barskunes hitzaren -nes
bukaera esaterako –ondo aztertutako beste
zeltiberiar atzizkiekin parekatu daitekeena–,
ez dago beste arrastorik zeltiberiarraren alorrean
sartzeko, ezta iberiarraren alorrean
ere, ez behintzat arestian aipatutako katalan
diruen bidez ezagutzen den iberiar alorrean.
Badira, horrez gainera, zeinbat aztarna,
J. de Hozek ikusi bezala, euskal gramatikaren
bidez argitu daitezkeenak: adibidez,
Osca-ko (Huesca) diru peza bateko
bolskan hitza eta oraindik ezagutzen ez den
diru etxe bateko bentian hitza, lokatibo
kasu moduan uler daitezke, euskal -n atzizkia
baitute.
Duela urte gutxi Nafarroaren erdialdean
bi inskripzio autoktono aurkitu ziren, arestian
aipatutako Vianako teserekin elkartu
daitezkeenak. Guztietan interesgarriena
Andelosko (gaur egungo Muruzabal Andionen,
Arga ibaiaren bazterrean) etxe bateko
mosaiko baten oinarrian aurkitutako testua
da (K.a I. mendekoa). Testu hori Teruelen,
Camínrealen hain zuzen (zeltiberiar eremuaren
eta iberiarraren arteko trantsizioko lurraldean),
aurkitutako mosaiko batekoaren
oso antzekoa da, baita xehetasunetan ere.
Antzekotasun hori, dena dela, erraz argitu
daiteke: mosaiko egileak beren lantegietatik
kilometro asko urruntzen ziren beren
lanetara, eta horregatik dute inskripzio horiek
horrenbesteko antzekotasuna –horietan
azaltzen den izen nagusietako bat berdin-berdina
da, Likine–. Bete-betean onartzen
da inskripzio hori iberiar hizkuntzan
idatzita dagoela, nahiz eta testuaren forma
interesgarrienetako bat, ekien hain zuzen,
funtzio bereko ekiar iberiar formaren oso
bestelakoa den; aldaketa horren arrazoiazein den, ordea, ez da ezagutzen. Testuan
abuloraune forma agertzen da, eta zeltiberiar
izen arrunta ekartzen du burura, abulos;
dena dela, atzizki hori ezezaguna da
zeltiberiar hizkuntzan, eta iberiar hizkuntzan
ere ez du parekorik.
Bigarren inskripzioa, dirudienez, Arangurenen
aurkitu zuten, Iruñetik hurbil. Kobrezko
txanpon txiki bat da, zati-zati eginda
dago eta bi aldeetatik idatzia. Gorde
diren zatien analisiatik ezin esan daiteke zehatz-mehatz
zein hizkuntzatan idatzita dagoen,
nahiz eta, aukera handiagoa dagoen
iberiarra izatekoa zeltiberiarra izatekoa baino.
Dena dela, kobrezkoa izateak, eta ez
berunezkoa, eta grabazio teknika motak,
zeltiberiar kulturaren eremura hurbiltzen
dute.
Bi testuek ezaugarri hibridoak dituzte,
hau da, zeltiberiarrak eta iberiarrak. Idatziaren
oinarrizko hizkuntza, edo iberiarra edo
inguru horretako ez indoeuroparra da; dena
dela, ezaugarri batzuek, onomastikoek Andelosekoan
edo materialek Arangurenekoan,
zeltiberiarrarekin lotura eta eragina
erakusten dute.
Inperioaren garaiko pertsona izenen
onomastikak, latindar idatzietan ikus daitekeen
bezala, bi kulturaren eta bi hizkuntzaren
eragina baieztatzen du. Gómez Moreno
1925ean konturatu zen Nafarroaren
mendebalean, Lizarraldea esaten zaion eremuan,
onomastika zeltiberiarra nagusitzen
dela, Araban bezala; ekialdean (Zangoza,
Xabier, eta abarretan), Aragoiko Cinco Villasen
(Zaragozarekin mugan) inguruan,
aldiz, iberiarra dela nagusi. Egile horren
arabera garai hartako baskoien dokumentuetan
ez dago euskalduntasun arrastorik.
1960an, ordea, hipotesi hori bertan behera
gelditu zen Lergan erromatar epitafio batzuk
agertu zirenean; bertan, hiru izen nagusi
bereizten dira: Ummesahar, Abisunhar
eta Narhuges. Hirurek Akitaniako euskal
erroko onomastika oroitarazten dute, bai
osagaien aldetik, bai formaren aldetik. Hala,
Mitxelenak lehen izena ume eta zahar hitzekin
lotu zuen; beste biek, aldiz, euskalakitaniar
hasperena dakarte burura (iberiar
dokumentuetan agertzen ez dena); horrez
gainera, akitaniar onomastikaren parekoak
dira. Hurrengo urteetan ezaugarri horiek
berak zituzten izen nagusiak aurkitu ziren,
Bortzirietan batez ere, baskoniar geruza
autoktonoaren adierazgarri direnak; geruza
baskoniar horrek gainera zeltiberiarrarekin
batera bizi behar izan zuen mendebalean,
eta ekialdean, berriz, iberiarrarekin.
Zenbait daturen arabera, Nafarroaren
erdialdean euskararen mota bereko hizkuntza
erabiltzen zen aroaren aldaketa izan
zenean: a) Lizarraldean, zeltiberiar izenekin
batera, teonimo autoktonoak aurkitu
dira, hala nola Loxsa, Selatse, Larrahe, etab.,
euskararen bidez aztertzen errazak, esaterakolotsa lehen izenarentzat, edo larre azkenekoarentzat.
Badirudi, izen zeltiberiarrak
hartu bazituzten ere, antzinako jainkoetan
sirenesten jarraitu zutela herri autoktonoek.. ) Gizon baten izena, Ordunets, eta Andelosko
emakume baten aitarena, Urchatetell,
zeltiarrak dira argi eta garbi, baina grafia
susmagarria dute: lehen izenean -nes osagai
iberiarra ikus daiteke, -nets eran idatzia, eta
bigarrenean, berriz, -h- hasperena eta temaren
azken-l-aren errepikapena; bi ezaugarri
horiek euskararen edo akitaniarraren
fonetikaren bidez argitu daitezke soilik.
Baskoien lurraldean aurkitutako aztarna
horiek hizkuntza komunitate propio bat
izan zela baieztatzen dute, harreman estua
zuena Pirinioen iparraldean erabiltzen zen
akitaniar hizkuntzarekin eta, beraz, euskaltasunaren
Antzin Aroko lekukotzat har daiteke.
Nafarroa eta Huescako Pirinio aldeko
ibarretan aurkitu den toponimo mota berezi
batek baieztatzen du inguru horiek
erromatarren aurreko hizkuntza eremu honen
barruan sar daitezkela: -uési / euskarazko
-oize atzizkiaz osatuak (euskarazko atzizkia
òs gaskoiaren berdina izanik).
Onomastikaren arabera, baskoien lurraldeak
inguruko bi hizkuntzen presioa izan
zuen, tradizio eta garrantzi handiko hizkuntzena
hain zuzen: zeltiberiarra mendebalean
eta hego-mendebalean, eta iberiarra ekialdean
eta hego-ekialdean. Azken urteetan
Juan de Hozek hipotesi berri bat aurkeztu
du: iberiar hizkuntza ez zen penintsulako
herrialde guztietako hizkuntza autoktonoa,
Levante aldekoa zen soilik; inskripzio iberiarrak
aurkitu diren gainerako lurraldeetan,
aldiz, iberiar hizkuntza salerosketan edo
kultura harremanetan erabiltzen zen. Hipotesi
hori egiaztatzen duten zenbait arrasto
aurkitu dira Katalunian eta beste hainbat
lekutan. Nafarroan, esaterako, badira grafia
euskararen fonetikara egokituta dituzten
iberiar jatorriko zenbait izen. Horren
arabera, beraz, aipatutako hipotesi hori
baliagarria da euskal lurraldeetarako. Hipotesi
onargarriak dira, iberiar hizkuntzaren
inguruko ikerketek aurrera egin ahala baiezta
daitezkeenak. Hizkuntza zeltiberra, berriz,
Nafarroako hegoaldean eta Errioxa aldeko
Ebroren ibarrean (Vianan, Calahorran,
etab.) erabiltzen zen segur asko. Litekeena
da Lizarra inguruan ere zeltiberiarra erabiltzea,
baita Araba aldean ere. Ultzama toponimoaren
arabera, dokumentu batean
baino gehiagotan agertutako uxama –gaztelaniazko
Osma– gogorarazten baitu, ondoriozta
daiteke barren-barreneko lurraldeetara
sartu zela hizkuntza zeltiberiarra.
Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen
duten hiru probintziek Antzin aroan zuten
hizkuntza egoera zehaztea zaila da oso, datu
gutxi baitago garai hartakoa. Ez dago idatzi
autoktonorik, usamuz-ko diru etxearena
salbu, onartuz gero hitz hori Arabarenmendebaleko muturreko Gaubeako Osma
herriari dagokiola. Latinezko idatziei dagokienez,
desberdintasun nabarmena dago
Mediterraneo aldearen (Nafarroan, eta Burgos
eta Errioxako mugako probintzietan
aurkitutako dokumentuen antzekoak dira
inguru horretakoak) eta Kantauri aldearen
(idatzi gutxi aurkitu dira) artean. Arabako
onomastika ikerketaren arabera, indoeuropearraren
eragin sakona izan zuen herrialde
horrek, izan ere, izen nagusi gehienak
indoeuropar gramatikaren bidez, eta zenbaitetan
zeltaren bidez, ondo argitu daitezke.
Dena dela, Mª L. Albertosek adierazi
bezala, badira izen gutxi batzuk euskararekin
lotura dutenak: Illuna emakume izena,
interpretazio zailekoa; Uxama hiriko Barca
ezizena, ibar hitzarekin lotu daitekeena;
eta duela gutxi Agurainen aurkitutako
Lu(n)tbel izena, –bel(s) atzizkia duten akitaniar
izen ugarirekin eta Oiartzunen aurkitutako
batekin (Beltesonis, gen.) lotu daitekeena.
Bildutako dokumentuak onomastika
indoeuroparraren aldekoak dira erabat,
baina aurkitu dira izen batzuk euskararekin
lotura dutenak; izen horiek adierazten
duten egoera Nafarroan ikusitakoaren oso
antzekoa da: alegia, hizkuntza zeltaren presiopean
euskara erabiltzen zutenek dokumentuek
erakusten dutena baino kopuru
eta indar handiagoa zuten. Hau da, litekeena
da Antzin Aroko euskararen ezaugarri
soziolinguistiko nagusietako bat, Mitxelenak
esan bezala, hizkuntzaren izaera atzerakoia
izatea. Goi Erdi Aroko lehen aztarnetan jadanik
ikus daiteke Erkidegoko hiru probintziak
euskaldunak zirela hizkuntzaz (vascongadas),
eta ez euskaldunduak (vasconizadas),
zenbait historiografok esan duen
bezala. Ezin esan daiteke euskal lurraldean
euskalduntze prozesua gertatu ez zenik,
Araba inguruan batez ere (visigodoen garaian
iparraldetik), edo Pirinioen inguruan;
dena dela, Antzin Aroko euskal hizkuntzaren
izpiak Erdi Aroko egoerarekin lotzea
da errazena. Bi joera horiek, ordea, ez dira
bata bestearen kontrako: litekeena da visigodoen
garaian hizkuntzaren indartzea eta
zuzpertzea gertatu izana, zeren eta, nahiz
eta erabat desagertuta ez egon, egoera larrian
egon baitzitekeen euskara inguru horretan.
Bretainian, esaterako, litekeena da
antzeko zerbait gertatu izana, onartuz gero
hilzorian zegoen galiar hizkuntza armorikarra
britainiar ekarriaren laguntzarekin berpiztu
zela.
Euskal Herriaren Kantauri aldeko isuraldea
Akitaniako hego-mendebaleko inguruaren
jarraipen naturala dela dirudi; hau
da, erromatar presentzia txikia izan zuena,
gune estrategikoetan bildua, esaterako Bidasoa
edo Urdaibai ibaien estuarioetan eta
beste hainbat herritan. Inguru horretan ez
zen erromatartzearekin batera zetorren idatziak
egiteko ohituraren barneratzea gertatu,beraz, bertako biztanleen hizkuntzaren
inguruko hipotesi zehatzak emateko ez
dago aski informazio. Oiartzungo idatzi
batek euskal-akitaniar jatorriko izen bat du,
Beltesonis, eta horrek inguru hau baskoi
lurraldearen eta Akitaniaren eremu zabalaren
barruan sartzen du. Bizkaian aurkitutako
idatziek ez dute izen autoktonorik, eta
horrek ere Akitaniako hego-mendebaleko
alderdia eta baztertuena dakar gogora.
Euskal Herriaren inguruko lurraldeen
egoera lingustikoak, batetik Santander aldera,
eta bestetik Burgos eta Errioxa aldera,
interesgarriak dira oso. Bi lurralde oso
desberdin dira, bai Antzin Aroko dokumentuei
dagokienez, bai Erdi Arokoei dagokienez.
Kantabria inguruan euskal hizkuntza
izan zela espainiar joera erudito tradizionalek
babesten dute; joera horrek berak
erromatar inbasioari aurre egin zieten baskoiak
eta kantabriarrak elkartzen zituen.
Tovarrek babestu egin du hipotesi hori ikuspegi
zientifikoaren aldetik, zenbait toponimo
kantabriarretan, esaterako Selaya, Ibío,
Iseca, Monneca, eta beste zenbaitetan, euskararen
ukitua ikusten baitzuen. Toponimo
horiek salbu (euskararen bidez ezin argi
daitezkeenak) antzinako onomastikaren
datuek ikuspegi erabat indoeuroparra
erakusten dute, asturren lurraldearekin eta
orokorrean Hispaniako gainerako inguru
zeltekin guztiz lotua.
Errioxako ibar mendebalekoenak, Oja
eta Tiroen ibaienak batez ere, eta Burgosko
mugan dagoen ingurua, ordea, euskal
hizkuntza komunitateko kide dira Erdi
Aroaren hasieratik. Inguru honi dagozkion
Donemiliagako X. mendeko eskutitzetan,
Lamiturri “lamiaren iturria” eta Larrehederra
bezalako leku izenak agertzen dira, eta
bi euskal glosa garrantzitsu. Glosa horietan
era guztietako datuak ematen dira, albisteak,
toponimoak eta pertsona izenak; bestalde,
frogatzen dute euskara izan zela inguru
horretako hizkuntza, gutxienez, Erdi
Aroko lehen urteetatik XIII. mendearen erdialdea
arte.
Inguru horretako onomastika materialaren
analisiak adierazten du erabiltzen ziren
dialektoak mendebaleko multzokoak
zirela eta, beraz, lotura estua zutela bizkaitarrarekin
eta arabarrarekin. Adibidez,
Errioxako toponimo askok -uri amaiera
dute, Nunno-falzauri, Mutilluri, etab., mendebaleko
uri aldaera dute, eta ez ekialdeko
-iri, “hiria”.
Arazoak sortu dira egoera hori goi Erdi
Aroan euskaldunak bere lurralde zenera
itzuli zirelako edo antzinako erromatar aurreko
hizkuntza berpiztu zelako (hala nahi
zuen J. B. Merino Urrutiak) gertatu zen argitzeko
garaian. Bigarren hipotesi hori ezin
da, ordea, gaur egun ditugun datuekin frogatu.
Dena dela, ez da erabat ezinezkoa
Arabarako baieztatu dena beste inguruhonetarako ere baliagarria izatea, baina esan
beharra dago antzinako datuek (Mesa de
Beloradoko tesera zeltiberiarra, Libiako diru
etxea, pertsona izenak, etab.) asko zailtzen
dutela hipotesia hori.
Azterketa horren ondorioz esan daiteke
Antzin Aroan euskal hizkuntza erabiltzen
zen eremua ondorengo garaietakoa
baino askoz ere hedadura handiagokoa
zela, batez ere ekialdera eta iparraldera,
Akitaniaren inguruan. Latinaren sarreraren
aurretik hiru hizkuntza indartsuk inguratzen
zuten: galiarrak iparraldetik, zeltiberiarrak
hegoaldetik eta mendebaletik, eta iberiarra
ekialdetik. Hizkuntza horiek ez ziren guztiak
era berean barneratu euskararen eremuan;
mapan, esaterako, argi ikus daiteke
galiarra Garonaren alderditik nola sartu zen.
Baskoien artean, bestalde, zelta, euskara, eta
suguruenik iberiarra ere erabiltzen ziren;
baina hizkuntza bakoitzak zuen estatusaren
inguruko zehaztasunik ezin da eman. Elebitasun
egoera horrek edo hizkuntzen arteko
harreman estu horrek, ordea, ez du
euskararen baitan arrasto nabarmenik utzi.
Onartzen bada euskarak zenbait mendetan
zehar harreman estuak izan zituela hizkuntza
zeltekin, latina horien ordez ezarri aurretik,
zelta jatorriko hitz gehiago egon beharko
luke euskal lexikoan. Bi arrazoi egon
daitezke hori horrela ez izateko: batetik
erromatarren garaian izan zuten harremana
ez zela askoz ere lehenagokoa, eta bestetik,
zelta hizkuntzetatik euskarara igarotako
maileguak kulturarekin zerikusia duten
alorretan izan zirela gehienbat, eta latin
jatorriko hitzek ordezkatu zituztela ondoren.
Latina bazter guztietan nagusitu zenean,
euskarak latinaren eragin sakona eta luzea
jasan zuen, gaur egun arte iritsi dena. Latin
maileguak aztertzean ikus daiteke horietako
batzuk oso antzinakoak direla: esaterako,
merkataritzarekin zerikusia duten iztupa,
bik(he), lukuru hitzek, latindar bokalaren
tinbreari eutsi diote, -o- / -e- irekidura erromatzerik
gabe; beste batzuek, dena dela,
itxura modernoagoa dute, kristautasunarekin
harreman dutenek esaterako; hala zeru
< lat. caelum, latin arruntean hasierako
kontsonantearen ahoskera sabaikaria eskatzen
duena. Euskal Herriaren latinizazioa
erromatartzearekin hasi zen, eta ondoren
Elizaren eskutik jarraitu zuen kristautzearen
bidez garai modernoa arte; azken garaian
inguruko erromantzeek ordezkatu zuten
latinaren eragina. Arrazoi ezezagun baten
ondorioz, latinaren presio hori, Europa
mendebaleko aurreko hizkuntza guztiak
suntsitu zituena eta euskara kinka larrian
utzi zuena, seguruenik, ez zuen iraun euskara
desagertarazteko adina. Goi Erdi Aroan
izan zen indartzeak beste milaldi eta erdirako
indarra eman zion euskarari.