Geografia»Landaredia
Euskal Herriko fitogeografia
Sarrera
Euskal Herriko landaredia aztertzen hasi L baino lehen, lan honetan erabiltzen den terminologiari buruzko oharpen argigarri batzuk eman behar dira. Izan ere, sinonimotzat hartu ohi diren termino batzuek, hala nola landaredia, landare ingurunea eta flora, elkarrekin erlazionatuta dauden kontzeptuak izan arren, desberdintasun nabarmenak baitituzte, ondoko grafikoan ikus daitekeenez.Flora da lurralde batean bizi diren landare moten multzoa, eta, beraz, Gipuzkoako floraz hitz egiten denean, edota, esate baterako, Arrigorriagakoaz, probintzia horretan edo udalerri horretan aurki daitezkeen landare moten multzoa da aipatzen dena.Florari basalandare edo landare basatiak baizik ez dagozkio; hau da, ingurune jakin bati gagozkiola, bertako landareak. Gizonak landatuta hazitako landareak —alegia, nekazariaren arretarik gabe bizi ezin direnak— ez dira lurralde bateko flora. Euskal Herrian artoa da (Zea mays) floraz kanpoko landare moten adibiderik garbiena. Euskal Herrian oso zabalduta dagoen landarea da artoa, baina buruan dituen aleak barreiatzeko gizonaren laguntza behar du.
Ingurune bateko klimara egokitu eta, basalandareak bezala, inolako zaintzarik gabe haz daitezkeen beste landare inportatuak ere ez dira floratzat hartzen. Landare mota horiei subespontaneo deritza. Euskal Herrian insignis pinua (Pinus radiata) da landare mota horien arteko adibiderik garbiena. Jatorriz Ameriketakoa den pinu mota hori Hego Euskal Herriko iparraldeko baso landatuetan sartu da, eta berez sortzen da baso horien inguruetan.Eskualde jakin batean bizi diren landare mota desberdinak ez dira halabeharrez agertzen delako tokian: mota batekoak eta bestekoak elkartu, eta, hala, elkartuta, ingurune horretako hainbat tokitan agertzen dira. Hortaz, oso gauza normala da haritz kandudunen (Quercus robur) baso batean urritzak (Corylus avellana) aurkitzea; pago (Fagus sylvatica) baso batean, aldiz, ez. Ingurune jakin batean berez eta elkarrekin agertzen diren landare mota horiei landare elkarteak esaten zaie.Landaredi terminoa —landare ingurunea terminoarekin pareka daitekeena—, berriz, ingurune batean bizi eta ingurune hori besteetatik bereizten duten landare elkarte guztien multzoari dagokio.Landarediaren definizio hori egoera ideal bati dagokio. Nolanahi ere, ingurune fisikoa ez da eremu estatiko bat; hartan garatzen da giza ekintza, eta, beraz, landaredi ezaugarrietan eragina duten sakoneko aldaketak izaten ditu. Hori dela eta, aztergai den ingurune horretan gaur egun dagoen landarediaz arituko da lan hau, ingurugiro hautespenaren eta giza ekintzak ingurune horretako floraren gainean eragindako aldaketen ondorio den landaredi horretaz hain zuzen: bai berezko landarediaz bai landaturiko basoez, lur sailez, belardi eta larreez. Baina Euskal Herrian gaur egun dagoen landaredia ez ezik, egon zitekeena ere —hau da, ez gertaera naturalek ez giza ekintzak eraldatu ez duten toki bati berez eta bere ingurugiro baldintzen arabera legokiokeen landare elkartea— aztertu behar da. Landare elkarte egonkorrak dira horiek, hau da, denboraren denboraz funtsean aldatu gabe iraun dutenak.Leku bati berez legokiokeen landaredia aldatzen bada—gertaera naturalen ondorioz (ustekabeko suteak, uholde hondatzaileak, lur malkarren higidurak eta abar) edo giza ekintzaren ondorioz—, denboran egonkorrak ez diren beste landare elkarte berri batzuk hazten dira erasandako leku horretan. Landare elkarte berri horiek aldatzen doaz, eta, aldi berean, aldatu egiten dituzte leku horretako ingurugiro baldintzak, landare elkarte egonkor batek ez-egonkorraren tokia hartu arte. Landare elkarte egonkorra orekan dago ingurugioarekin, eta leku bateko berezko landare elkartea esaten zaio.
Landaredian eragina duten ingurugiro faktoreak
Euskal Herriko landaredia leku batetik bestera nola aidatzen den ikustea gauza erraza da. Aski da Lizarraga edo Etxegarateko mendateak igarotzea alde bateko edo besteko landare ingurunea guztiz diferentea dela egiaztatzeko. Landarediaren aniztasun hori frogatzeko, bestela, guztiz argigarria da Erronkaribar eta Enkartazioen arteko bidea egitea: landare ingurunea pixkana aldatzen da, eta mendietan, pago oihana den bezala alde batean, arte oihana da bestean.Lurralde eremu zabalagoetako landaredia aztertuz gero, zera ikusten da: Kantauriko itsasaldearen inguruko lur zerrendaren (Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriko kostaldearen) landarediak antzekotasun handiak ditu Frantziako eta Europako Erdialdeko beste lurralde batzuetakoarekin, eta, aldiz, Hego Euskal Herriko hegoaldekoa Iberiako penintsulako erdialde eta ekialdekoaren eta Mediterraneoko herrialdeetako itsasaldekoaren antzekoa da. Leku desberdinetako landaredien arteko antzekotasunak landareak Lurreko eskualdeetako klima aldaketetara egokitu izanaren ondorio dira.
Antzekotasun horiek, bestalde, geografi eskualdeak sortu dituzte, eta eskualde horietan elkarrekin loturak dituzten landare multzoak bizi dira. Geografi eskualde nagusi horietako bakoitzak beste eskualde txikiagoak hartzen ditu, eta eskualde txikiago horietan landareek elkarrekin dituzten loturak are estuagoak dira. Ondoko grafikoak Euskal Herriko landaredi eskualde desberdinen bereizgarriak agertzen ditu.Euskal Herriko landarediaren hetereogenotasuna halako lurralde txiki bati itxuraz legokiokeena baino askoz handiagoa da; lurraldearen orografiarengatik da hori horrela. Ondoko irudietan ikus daitekeen bezala, ekialde-mendebal norabideko lerroa eratuz lurraldea alderik alde zeharkatzen duten mendiak daude Euskal Herrian.
Mendilerro horiek eurien "iragazi" eraginkorrak dira. Euria Kantauri aldetik dator gehienetan, eta, hala, hezetasun gradiente bat dago, landaredian eragina duena.Aipatu ditugun ingurune horietako landarediari erreparatuz gero, gauza nabarmena da desberdintasun handiak -homogeneotasunik eza alegia— daudela alde batetik bestera.
Ipar Euskal Herriko iparraldean, adibidez, hariztiak daude garaiera apaleko lekuetan; mendi gailurretan, berriz, pagadiak dira nagusi. Garaierak zehaztuko du, beraz, ingurune bakoitzak zer landaredi mota izango duen. Izan ere, ingurune jakin bateko tenperatura normalaren patroiaren gorabeherengatik da hori horrela; esan nahi baita tenperatura gorabeherak -egunetik egunera edo urte sasoi batetik bestera- handiagoak direla toki garaietan behereetan baino.Beraz, beste aldagai bat, garaiera, erabili behar da ingurune jakin bateko landarediak izan ditzakeen aldaketak ulertzeko. Izan ere, garaierak mugatzen ditu landaredi estaiak.
Landaredi estaiak bereizteko tenperatura datu jakin batzuk hartzen dira kontuan: urteko batez besteko tenperatura (T), hilabete hotzenari dagokion tenperatura txikiena (m) eta hilabete horretako tenperatura handienen batez bestekoa (M). Gauzak argitzeko, ondoko taula honetan Euskal Herriko landaredi estai bakoitzari gutxi gorabehera dagokion garaiera zehaztu da.Landaredi estaiak bereiztea, baina, ez da aski eskualde jakin bateko landaredi aldaera guztiak bereizteko. Bizkaian, adibidez, kare harrizko mendi mazel ez-oso-garaietan artadiak hazten dira, eta horien garaiera berdintsuko bestelako mendietan, berriz, hariztiak.
Sustratua da, beraz, landarediaren faktore mugatzaileetako bat. Kare harrizko irtenune edo konkorrak, adibidez, agerian daude Euskal Herriko leku askotan; oso leku aldapatsuak izaten direnez, ez dute lur geruza lodirik -grabitatea dela eta, irristatu egingo bailitzateke-, eta, gainera, oso zoru hautsia dutenez, berehala barneratzen da haietan ura. Bestalde, harriaren beraren osagaiak direla eta, lurrak basearen ezaugarriak (lur basikoak) izan ohi ditu. Leku horietan, beraz, lur argal eta basikoetan hazteko gai diren landareak garatuko dira bakarrik; eurialdien artean lehorteak jasateko gai izan beharko dute gainera.Bukatzeko, esan, landaredi sektore batean, sustratu eta garaiera berdintsuan, landare elkarte bereziak sor daitezkeela, tokian tokiko ingurune baldintzen araberakoak.
Horren adibide garbia dira, esate baterako, muinoetako landaredi estaian dauden ibai bazterretan bizi diren haltzadiak.
Landare elkarteen ezaugarriak
Landare elkarteak aztertuz gero, azaletik bada ere, argi ikusten da desberdintasun handiak daudela elkarte batetik bestera.
Desberdintasun hori, landare elkarte bat osatzen duten landare motei baino gehiago, landare mota desberdinak banatuta dauden erari dagokio. Pagadiek, adibidez, landaturiko baso baten itxura izaten dute: zuhaitz tantaiak dituzte, eta nola adaburuek dena estaltzen duten, zuhaitzen azpian ez da, esateko, beste landarerik sortzen. Baina baso misto batek, Haran Atlantikoko baso batek, adibidez, oso egitura desberdina du: zuhaitz tantaiak dituzte haiek ere, baina zuhaitz horien azpian garaiera desberdineko beste zuhaitz batzuk hazten dira, landaredi mailak eratuz. Landare elkarte baten egitura edo "itxura" ezagutzeko, elkarte hori osatzen duten landareen bizi egitura definitu behar da lehenbizi; hau da, bizi baldintza normaletan landare mota bakoitzak izaten duen itxura orokorra. Landareetan, beraz, bizi egitura hauek bereiz daitezke:— Zuhaitza: Zurezko landare garaia eta enbor-bakarra.— Zuhaixka edo zuhamuxka: Zurezko landarea, ez oso garaia (> 2 m), heldua denean hainbat zurtoin izaten duena.— Txapar landarea: Zurezko landare txikia (- 2 m), hainbat zurtoin izaten duena.— Belarra: Landare txiki zuztar-biguna, zurezkoa ez dena. Tente egon daiteke, herrestaria izan daiteke, edota hostoez erroseta modukoak eratu lur gainean.— Landare igokaria edo aihen belarra: Zuztar kiribilkorra duen landarea; zurezkoa izan daiteke.- Epifitoa: Beste landare bati lotua bizi dena, bizkarroi izan gabe, bizitzeko haren laguntza behar duena.- Briofitoa: Morfologia bereziko organismo ttikia; goroldiak eta hepatikak, besteak beste, briofitoak dira.Landare elkarte batean landare mota bat, edo bat baino gehiago, izaten da, eta, hala, landareen adaburuaren garaiera mailaren arabera egituratzen da elkartea. Euskal Herriko landare elkarteen artean landaredi maila hauek bereiz daitezke:- Zuhaitzena: Zuhaitz adaburuek mugatzen dutena. Zenbaitetan, landare txikiagoen adaburuek mugatzen dituzten beste landaredi maila batzuk hartzen ditu azpian.— Zuhaixkena: Bizi egitura horri dagozkion landareez osatua; garatzen ari diren zuhaitzak ere hartzen ditu.- Txapar landareena: Bizi egitura horri dagozkion landareez osatua; garatzen ari diren zuhaitzak eta zuhaixkak ere hartzen ditu.— Belarrena: Belar mota luzeenek mugatzen dutena. Belar mota batzuk beste batzuk baino luzegoak dira ordea, eta, hala, belarren landaredi mailan bertan maila gehiago bereiz daitezke (garaiera desberdineko belar tenteak eta belar herrestariak).- Goroldioena: Briofitoak (goroldioak, hepatikak) eta onddoak hartzen dituena.
Euskal Herriko berezko landaredia
Landare elkarte batean hainbat eta hainbat landare mota bereizten da, baina badira batzuk ia lurralde osoan agertzen direnak.
Landare mota horiek dira hain zuzen ere, era batera edo bestera elkartuak, landare elkarte batzuk besteetatik bereizten dituztenak.
Hortaz, Euskal Herriko landaredia ezagutzeko, bertako landaredia besteetatik bereizten duten landare motak ezagutu behar dira.Landare mota horietako bakoitzaren deskripzio zehatza egitera goaz orain, modu ahalik eta argienean. Duten bizi egituraren arabera sailkatu dira landareak, eta taxonomi ezaugarriak labur eman ondoren, mota bakoitzeko landare eredu baten deskripzioa egin da: itxura orokorra (garaiera eta forma),adarrei eta azalari buruzko ezaugarri bereziak, hostoen itxura, forma eta tamaina.
Hala, edozein urte sasoitan ezagutu ahal izango dira landare horiek, baita hostoa galduta egon daitezkeen hosto erorkorreko zuhaitzak ere. Loreen eta fruituen itxura, eta horiek sortzen diren urte sasoia ere esaten da. Azkenean ekologi ezaugarriekin zerikusia duten datu batzuk eman dira: landare mota bakoitzaren ohiko bizilekua, eta bizitzeko eskatzen duen inguruneari buruzko bereizgarri nagusiak, esate baterako.Azkenik, Euskal Herrian bizi diren kanpoko landare mota ohikoenak ere sartu dira, bai egur egiteko erabiltzen direnak, bai uholdeen erasotik babesteko erabiltzen direnak.
Ezaupideak: Zuhaitz handia, 40 m luze egin daitekeena.
Adaburua: zabala, biribil antzekoa, eta luzanga du.
Azala: hauskara (gaztetan), edo arrea (helduak).
Hostoak (5- 18x2-10 cm): txortendunak, obobatuak eta pinatilobatuak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Apirila eta maiatza.
Lorearen kolorea: Arre berdaxka (gerbak).
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (ezkurra).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen, baina lur azidoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Handia behar izaten du.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 25 m luze egin daitekeena.
Adaburua: handia eta adartsua.
Azala: arre grisaxka.
Hostoak: txortendunak, erdi obobatu erdi luzangak, erdi pinatilobatu erdi pinatipartituak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Hostoak zuhaitzean irauten du behin mardultasuna galduta gero ere (hosto zimelkorra).
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Maiatza.
Lorearen kolorea: Arre berdaxka (gerbak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (ezkurra).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Lur azidoak.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Normalak.
Potentzia: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Ezaupideak: Zuhaitz handia, 40 m luze egin daitekeena (zabalera: 10-12 m).
Adaburua: adartsua, luzanga eta biribildua.
Azala: grisaxka.
Hostoak (4-9 cm): txortendunak, obatueliptikoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Udaberria.
Lorearen kolorea: Berde zurixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazken hasiera (hurra).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA: Landaredi estaia: Mendietakoa gehienbat.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du. Kare harrizko lurretan bizi ohi da, eta lur horietan ura berehala barneratzen denez, laino askoko lekuak aukeratzen ditu bizitzeko, lainotik bertatik hartzen du-eta bizitzeko behar duen ura.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen, baina lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du (lurra basitu gabe betiere).
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 30 m luze egin daitekeena. Gehien-gehienak, baina, txikiagoak izaten dira.
Adaburua: ez oso sarria (zablaera: 6-8 m).
Azala: hauskara.
Hostoak (3-12 x 0,7-6 cm): txortendunak, lantza itxurakoak eta ertz-horztunak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Udaberria.
Lorearen kolorea: Horia (gerbak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazken bukaera (ezkurra).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Gutxi edo gutxi samar behar izaten du.
Lur mota: Lur basikoetara du joera (Nekez hasten da lur margatsuetan, eta are gutxiago karetsuetan).
Hezetasuna lur azalean: Gutxi edo gutxi samar behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Ez du handirik behar; lur harritsuetan ere bizi daiteke.
Familia: Fagaceae.
Izen zientifikoa: Quercus ilex L.
Azpimota: Rotundifolia (Lam) O. Schtvarz.
Izena euskaraz: Artea, karraska.
Izena gaztelaniaz: Carrasca.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 8-12 m luze egiten dena. Adaburua: ez oso adartsua, eta biribil antzekoa.
Azala: hauskara,eta arrakalatua.
Hostoak (1,5-4 x I-2,5 cm): txortendunak, erdi orbikularrak erdi lantza itxurakoak.
Hosto ertza: arantzatsua eta horztuna (gaztetan).
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.Loraldia: Udaberria.
Lorearen kolorea: Hori berdaxka (gerbak).
FRUTTUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazken bukaera (ezkurra).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Gutxi behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorretara du joera.
Elikagaiak: Lur pobreetan ere hazten da.
Potentzia: Ez du handirik behar.
Ezaupideak: Zuhaitz txikia da; 2-6 m luze egin daiteke, baina, abere hausnarkariek kaltetuta, ez da asko hazten, eta, tamainaz, zuhaixkaren antzekoa izaten da. Oso adartsua da.
Azala: leun hauskara.
Hostoak (1,5-5 x 0,8-2 cm): txortendunak, eliptikoak edo luzangak.
Hosto ertza: horztuna eta arantzatsua.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGLA Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna gainetik eta berde horixka azpitik.
Loraldia: Udaberria.
Lorearen kolorea: Horia (gerbak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (ezkurra), bi urtez behin eskuarki.
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Gutxi behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorretara du joera.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Ez du handirik behar; lur harritsuetan ere bizi daiteke.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 20 m luze egin daitekeena. Nolanahi ere, gehiegizko mozketek eta abereek kaltetuta, zuhaixkaren antzekoa izaten da tamainaz. Adaburua: handia eta biribila, eta adarrak, gaztetan, iletsuak.
Azala: oso arrakalatua, ezkataduna eta, kolorez, grisaxka arrexka artekoa.
Hostoak (3-10 - 1,5-5 cm): txortendunak eta luzangak.
Hosto ertza: horztuna.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Hostoek, behin mardultasuna galdu eta gero ere, zuhaitzean irauten dute (hosto zimelkorrak).
Hostoaren kolorea: Berde ilun distiratsua gainetik (gaztetan, iletsua) eta hauskara azpitik (ez baititu ileak galtzen, ezta heltzean ere).
Loraldia: Udaberria.
Lorearen kolorea: Hori berdaxka (gerbak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkenean (ezkurra).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Basikotasun urrikoak, buztintsuak edo karetsu neutralizatuak.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Hainbestekoa.
Ezaupideak: Zuhaitz handia, 30 m luze egin daitekeena.
Adaburua: luzanga eta biribila, handi samarra (zabalera: 15-20 m).
Azala: grisaxka edo arrexka.
Hostoak (10-25 x 5-8 cm): txortendunak, erdi luzangak erdi lantza itxurakoak.
Hosto ertza: horztuna.
HOSTO/LANDAREARENFISIOLOGIA: Hostoak, behin mardultasuna galdu eta gero ere, zuhaitzean irauten dute (hosto zimelkorrak).
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Udaberri erdialdera.
Lorearen kolorea: Berde horixka (gerbak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (hurra).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Lur azidoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsetara du joera.
Potentzia: Handia.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 25 m luze egin daitekeena (zabalera: 6-8 m).
Adaburua: piramidearen antzekoa gaztetan eta biribildua edo irregularra heltzean. Enborraren diametroa: 1 m.
Azala: arre iluna.
Hostoak (4-10 cm): txortendunak, arrautzaren antzekoak edo biribilak, eta kamutsak.
Hosto ertza: horztuna.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna (gainetik).
Loraldia: Urtarrila eta maiatza bitartean.
Lorearen kolorea: Marroi argia (gerbak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (nukula).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Lur azidoak.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo oso handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreetan haz daiteke, baina aberatsetara du joera.
Potentzia: Handia.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 20 m luze egin daitekeena, baina, gehienetan, 12- 18 m garai izaten dena (zabalera: 4-6 m).
Adaburua: erdi kono erdi piramide itxurakoa.
Azala: gorrixka (gaztetan), zurixka eta grisaxka artekoa (heltzean).
Hostoak (4-6 x 3-5 cm): txortendunak, erdi erronboaren antzekoak erdi triangeluaren antzekoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde argia.
Loraldia: Udaberria.
Lorearen kolorea: Marroi argia eta hori berdaxka artekoa (gerbak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udaren eta udazken hasieraren artekoa (samara).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa edo mendietakoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Lur azidoak (hareatsuak).
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra.
Elikagaiak: Lur normalak, baina lur pobreetara du joera.
Potentzia: Handia.
Ezaupideak Zuhaitz handia, 40 m luze egin daitekeena.
Adaburua: zabala eta irregularra.
Azala: arrakalatua, elkar gurutzatzen diren izpiak eratzen ditu.
Hostoak (8,5 x 6 cm): arrautzaren antzekoak.
Hosto ertza: horztuna.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna (iletsua azpitik).
Loraldia: Otsaila eta martxoa bitartean.
Lorearen kolorea: Berdea eta arre gorrixka artean.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DENSASOIA: Martxoa eta apirila (samara).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:Landaredi estaia: Muinoetakoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Lur hareatsuetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Lur sakonak behar izaten ditu.
Ezaupideak: Zuhaitz handia, 40 m luze egin daitekeena.
Adaburua: luzea eta biribila, oso adartsua.
Enborra: goitik behera arrakalatua eta, kolorez, grisa.
Adarren kolorea: oliba kolorea.
Hostoak (5-11 x 1-3 cm): 7- 13 hostoxkadunak, arantzarik gabeak, erdi arrautzaren, erdi lantzaren antzekoak, eta ertz-horztunak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde hila.
Loraldia: Udaberria.
Lorearen kolorea: Hori berdaxka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (samara).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Lur neutroetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du (lurra basitu gabe halere).
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Handia.
Familia: Oleaceae.
Izen zientifikoa: Fraxinus angusafolia Vahl.
Izena euskaraz: Lizar hostotxikia.
Izena gaztelaniaz: Fresno de Castilla.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 10-15 m luze egin daitekeena.
Adaburua: arrautza itxurakoa edo biribila. Ez da lizar arrunta bezain adartsua.
Enborra: erabat arrakalatua eta, kolorez, grisa.
Hostoak (3-9 x 0,8-2,5 cm): 5-13 hostoxkadunak, erdi arrautza erdi lantza itxurakoak, eta horztunak (hostoxkak nerbio beste hortz).HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.Hostoaren kolorea: Berdea (azpitik argiagoa).Loraldia: Otsaila-martxoa, hostoa ernatu baino lehen.Lorearen kolorea: Horia berdaxka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Uda bukaera (samara gisakoa).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Handia.
Familia: Tiliaceae.
Izen zientifikoa: Tilia platuphyllos Scop.
Izena euskaraz: Ezki hostozabala.
Izena gaztelaniaz: Tilo de hoja grande.
Ezaupideak: Zuhaitz handia, 40 m luze egin daitekeena.
Adaburua: zabala, esfera erdi baten antzekoa, eta oso adartsua.
Azalaren kolorea: grisaxka eta arre grisaxka artekoa.
Hostoak (5-12 cm): txortendunak, arrautza itxurakoak eta horztunak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Uda hasiera.
Lorearen kolorea: Zuri horixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (kartzerulua).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa nahiago.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Handia.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 15-20 m luze egin daitekeena.
Adaburua: luzarana eta adartsua.
Azalaren kolorea: arre grisaska.
Hostoak: txorten-luzeak, esku zabalduaren antzekoak (3-5 gingil), eta gingil bakoitza 2-3 hortzekin.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Apirila eta maiatza bitartean.
Lorearen kolorea: Berde antzekoa.
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DENSASOIA: Udazkena (disamarak).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa, subalpeetakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Hainbestekoa.
Lur mota: Lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Hainbestekoa.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitza, 20 m luze egin daitekeena, baina, gehienetan, 10- 15 m luze eta 8-10 zabal izaten dena.
Adaburua: piramide itxurakoa, oso adartsua; zuhaixka denean, biribila edo arrautzaren antzekoa izaten du. Enbor-sendoa da (1,5 m- ko diametroa izan dezake).
Azalaren kolorea: arre gorrixka eta grisaxka artekoa.
Hostoak (1-3 x 0,15-0,3 cm): lerro itxurakoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Negu bukaera/udaberri hasiera.
Lorearen kolorea: Horixka (arrak) eta berdea (emeak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Uda bukaera eta udazkena (hazi ariloduna).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Mendietakoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen, baina lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Handia edo handi samarra.
Familia: Pinaceae.
Izen zientifikoa: Pinus halepensis Miller.
Izena euskaraz: Alepo pinua.
Izena gaztelaniaz: Pino carrasco.
Ezaupideak: Zuhaitz erretxinaduna, 20 m luze egin daitekeena.
Adaburua: piramidearen antzekoa (gaztetan), irregularra (heltzean). Enborra ez du erabat zuzena. Azala ezkata gisakotan zatikatua izaten du.
Azalaren kolorea: grisaxka, denborarekin arre gorrixka bihurtzen dena.
Hostoak (10 cm): orratzen antzekoak, binaka elkartuak, eta mutur-biguinak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde argia.
Loraldia: Martxo-maiatza bitartean.
Lorearen kolorea: Horixka (arra), eta berdaxka (emea).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Bigarren urteko udaldian (haziak pinaburu txortendunetan ditu).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Mesomediterraneokoa, edota, zenbaitetan, supramediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Lehorra behar izaten du.
Lur mota: Kare harrizkoetara du joera. Igeltsu asko dutenetan ere hazten da.
Hezetasuna lur azalean: Oso lur lehorretan ere hazten da.
Elikagaiak: Lur pobreetan hazten da.
Potentzia: Lur argaletan ere haz daiteke.
Familia: Pinaceae.
Izen zientifikoa: Pinus sylvestris L.
Izena euskaraz: Ler gorria, pinu gorria.
Izena gaztelaniaz: Pino albar.
Ezaupideak Zuhaitz handi erretxinaduna, 40 m luze egin daitekeena.
Adaburua: piramide itxurakoa (gaztetan), irregularra (heltzean). Enborra ez du erabat zuzena.
Azalaren kolorea: gris berdaxka (heltzean ezkata gisakoak ateratzen zaizkio). Azal zatiak galtzen ditu enborraren goialdean eta adar oinetan.
Hostoak (3-7 cm): orratzen antzekoak, binaka elkartuak, eta muturzorrorzak.
Hosto/landarearen fisiologia: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde argia eta zuri urdinxka artekoa.
Loraldia: Maiatza eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Horixka edo gorrixka (arrak) eta berdaxka (emeak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Bigarren urteko udazkenaldian (txorten laburreko pinaburuetan ditu haziak).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Supramediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Hainbestekoa.
Lur mota: Lur hareatsuetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Oso lur lehorretan ere hazten da.
Elikagaiak: Lur pobreetan ere bizi daiteke.
Potentzia: Lur argaletan ere haz daiteke.
Familia: Pinaceae.
Izen zientifikoa: Pinus uncinata Miller ex Mirb.
Izena euskaraz: Mendipinua.
Izena gaztelaniaz: Pino negro.
Ezaupideak: Zuhaitz handi erretxinaduna, 10-20 m luze egin daitekeena.
Adaburua: piramidearen antzekoa (enborraren oinetik bertatik ateratzen zaizkio adarrak). Enbor-zuzena.
Azala: grisaxka, ezkatetan zatikatua.
Hostoak (3-8 cm): orratzen antzekoak, binaka elkartuak, ertz-horztunak eta mutur-zorrotzak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Udaberri bukaera edo uda hasiera.
Lorearen kolorea: Horixka (arrak) eta gorri ubela (emeak).
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Bigarren urtearen uda bukaeran (haziak pinaburu txortengabeetan ditu).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Subalpeetakoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Lur sakonetara du joera.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, 4 m luze egin daitekeena. Oso adaburu adartsua du, biribil samarra, edo esfera erdi baten itxurakoa.
Azalaren kolorea: arre iluna eta beitzaxka artekoa.
Hostoak (2-4 cm): txortendunak, erdi lantza erdi arrautza itxurakoak, eta horztunak (hortz txikiak).
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde distiragabea (gainetik).
Loraldia: Martxoa eta maiatza.
Lorearen kolorea: Zuria.
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Iraila (fruitu hezurdun biribila).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Ez asko ez gutxi.
Elikagaiak: Lur pobreetan ere ondo hazten da.
Potentzia: Edozein.
Familia: Rosaceae.
Izen zientifikoa: Crataegus monogyna]acq.
Izena euskaraz: Iparraldeko elorri zuria.
Izena gaztelaniaz: Espino albar.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, gehienez ere 10 m luze egin daitekeena.
Adaburua: luzanga eta biribildua, edota esfera erdi baten antzekoa. Adarrak oinetik bertatik ateratzen zaizkio.
Azaiaren kolorea: arre grisaxka.
Hostoak (1-3 x 1-3 cm): txortendunak, arrautza edo espatularen antzekoak, arrailatuak, eta gingildunak (3-7 gingil).
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berdea.
Loraldia: Apirila eta maiatza.
Lorearen kolorea: Zuria eta arrosa artekoa.
FRUTTUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Iraila eta urria (fruitu hezurduna).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorra edo lehor samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur normalak, baina pobreetara du joera.
Potentzia: Handirik ez.
Famiiia: Anacardiaceae.
Izen zientifikoa: Pistacia Untiscus L.
Izena euskaraz: Legeltxorra.
Izena gaztelaniaz: Lentisco.
Ezaupideak: Zuhaixka txikia, gehienez ere 3 m luze egiten dena.
Adaburua: adartsu eta sarria.
Azala: grixa eta leuna. Adar gorriak ditu, usain berezia dariena (etxeetan erabili ohi diren gai intsektu-hiltzaileena oroitarazten du).
Hostoak (1-5 x 0,5-1,5 cm): elkartuak, 4-12 hostoxkadunak, lantzaren antzekoak, eta larrukarak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna gainetik eta berde argia azpitik.
Loraldia: Martxoa eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Horixka edo gorrixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOLA Udazkena (fruitu hezurduna).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa; kare harrizko sustratuetara du joera, eta muinoetakoan ere ager daiteke.
Hezetasuna giroan: Ez du handirik behar izaten.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Handirik ez.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, 2-6 m luze egiten dena.
Adaburua: arrautzaren antzekoa, adar-tentea, eta oso adartsua.
Azala: grisaxka (gaztetan) edo arre beltzaxka (heltzean).
Hostoak (3-12 x 1,5-3,5 cm): txortendunak, erdi arrautzaren antzekoak, erdi luzanga edo eliptikoak.
Hosto ertza: ondulatua eta arantzaduna.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Apirila eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Zuria.
FRUTTUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Urria (fruitu hezurduna).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Mendietakoa batez ere, eta supramediterraneokoa. Muinoetakoan ere ager daiteke.
Hezetasuna giroan: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Lur mota: Lur basikoetara du joera, baina lur azidoetan ere hazten da.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Handia edo handi samarra.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, gehienez ere 8 m luze egiten dena (zabalera: 2-4 m). Adarrak oinetik bertatik ateratzen zaizkio, eta zurtoin nagusi bat baino gehiago izaten du.
Adaburua: zabala eta sarria; zuhaixketan, biribila.
Azala: arre gorrixka, argiagoa heltzean.
Hostoak (5-15 cm): txortendunak, biribilak edo arrautzaren antzekoak, eta horztunak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde argia edo gorrixka.
Loraldia: Urtarrila eta apirila bitartean.
Lorearen kolorea: Marroi argia edo horixka (gerbak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Abuztutik urrira (hurra).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa eta supramediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Oso handia, handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur normalak, baina aberatsetara du joera.
Potentzia: Handirik ez.
Familia: Salicaceas.
Izen zientifikoa: Salix atrocinerea Brot.
Izena euskaraz: Sahats iluna.
Izena gaztelaniaz: Salguero negro.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, 10 m luze egiten dena (zabalera: 2-4 m m).
Adaburua: biribila, ez oso sarria.
Azalaren kolorea: arre grisaxka edo arre iluna.
Hostoak: txortendunak, arrautzaren edota lantzaren antzekoak, gehienez ere 6 cm luze egiten direnak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna (gainetik) etagrisaxka (azpitik).
Loraldia: Urtarrila eta apirila bitartean.
Lorearen kolorea: Horia (gerbatan, arrak) eta berde argia (emeak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Apirila eta maiatza bitartean (kapsuia gisakoa).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, gehienbat, baina, toki batzuetan, mendietakoan ere izaten da.
Hezetasunagiroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Edozein (karetsuak eta gazdunak izan ezik).
Hezetasuna lur azalean: Handi samarra, handia edo oso handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Txikia, handi samarra, handia (gehienbat).
Familia: Salicaceas.
Izen zientifikoa: Salixpurpurea L.
Izena euskaraz: Zumegorria.
Izena gaztelaniaz: Sargatillo.
Ezaupideak: Zuhaixka, 1-5 m luze egiten dena. Oso adar luzeak eta zaluak izaten ditu.
Azalaren kolorea: arre gorrixka edo purpura.
Hostoak (3-12 x 0,5-1,2 cm): txorten-laburrak, erdi arrautzaren erdi lantzaren antzekoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berdea (gainetik), berde argia (azpitik).
Loraldia: Urtarrila eta apirila bitartean.
Lorearen kolorea: Horia (gerbak).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Apirila eta maiatza (kapsula gisakoa).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Edozein (igeltsuzkoak eta gazdunak izan ezik).
Hezetasuna lur azalean: Oso handia behar izaten du.
Elikagaiak Lur pobreak.
Potentzia: Handia (batez ere ibai ertzeko alubioizko lurretan hazten da).
Familia: Salicaceas.
Izen zientifikoa: Salix fragilis L.
Izena euskaraz: Zume hauskorra.
Izena gaztelaniaz: Minbrera.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, 15 m luze egin daitekeena. Adaburu irregularra izaten du.
Azala: grisaxka, arrakalatua.
Hostoak (6-15 x 1,5-4 cm): txorten-laburrak, lantzaren antzekoak, eta larrukarak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berdea (gainetik) eta berde argia (azpitik).
Loraldia: Martxotik maiatzera.
Lorearen kolorea: Horia (gerbak).
FRUTTUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Apirila eta ekaina artean (kapsula gisakoa).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Edozein (igeltsuzkoak eta gazdunak izan ezik).
Hezetasuna lur azalean: Oso handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Handia (ibai ertzeko alubioizko lurretan batez ere).
Familia: Cornaceae.
Izen zientifikoa: Cornus sanguinea suhsp. sanguinea L.
Izena cuskaraz: Zuhandorra.
Izena gaztelaniaz: Cornejo.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, 4 m luze egin daitekeena.
Adaburua: arrautzaren antzekoa, oso adartsua. Azalaren kolorea: arre iluna.
Hostoak (4-10 cm): txortendunak, arrautzaren antzekoak edo eliptikoak eta zabalak, ertz osokoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erokorra.
Hostoaren kolorea: Berde argia.
Loraldia: Maiatza eta ekaina artean (udazkena).
Lorearen kolorea: Zuria.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (fruitu hezurduna).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneoko ingurune oso ezkoak.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak edo aberats samarrak.
Potentzia: Handirik ez.
Ezaupideak: Zuhaitz txikia, 10-12 m luze egin daitekeena.
Adaburua: sarria eta adartsua, oinetik bertatik ateratzen zaiona.
Azalaren kolorea: arrea.
Hostoak (6-15 x 2-5 cm): txortendunak eta lantza luzangaren antzekoak.
Hostoaren ertza: leuna edo ondulatua.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Udaberriaren hasieran.
Lorearen kolorea: Berde horixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (fruitu hezurduna).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Gutxi edo gutxi samar behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorra edo lehor samarra behar izaten du.
Elikagaiak: —
Potentzia: Hainbestekoa.
Familia: Rhamnaceae.
Izen zientifikoa: Rhamnus alaternus L.
Izena euskaraz: Txorbeltza, karraskila.
Izena gaztelaniaz: Aladierno.
Ezaupideak: Zuhaixka, 5 m luze egin daitekeena.
Adaburua: irregularra, ez oso trinkoa, eta adar-bihurria.
Azala: leuna eta, kolorez, grisaxka; heltzean arrakalatua izaten du.
Hostoak (2-6 cm): lantza edo arrautzaren antzekoak, larrukarak eta ertz-horztunak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna, argiagoa azpitik.
Loraldia: Neguaren bukaeran edo udaberriaren hasieran.
Lorearen kolorea: Berde horixka, edo arrexka.
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DENSASOIA: Uda bukaera edo udazkena (fruitu hezurduna, gorrixka).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Supramediterraneokoa, mesomediterraneokoa eta muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Handirik ez du behar.
Lur mota: Lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreetan hazten da.
Potentzia: Handirik ez.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, 12 m luze egitera irits daitekeena, eta arrautzaren itxurako adaburua duena.
Azalaren kolorea: arre gorrixka edo arre grisaxka.
Hostoak (4-11 x 1,5-4 cm): txorten-laburrak, erdi arrautza erdi lantza itxurakoak, eta ertz-horztunak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna (distiratsua).
Loraldia: Udazkena eta neguaren hasiera bitartean.
Lorearen kolorea: Zuri berdexka, arrosa kolorea.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkenetik negu hasierara (baia biribila).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen (Euskal Herrian).
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Lur sakonak eskatzen ditu gehienbat.
Familia: Ericaceae.
Izen zientifikoa: Erica arborea.
Izena euskaraz: Zurikatxa.
Izena gaztelaniaz: Brezo blanco.
Ezaupideak: Zuhaixka adartsua, 4 m luze egin daitekeena. Adarrak -oinetik bertatik ateratzen zaizkiola- distalak, biribilak edo arrautzaren antzekoak izaten ditu.
Koloreari dagokionez, zurtoina eta adarrak arre ilunak izaten ditu.
Hostoak (3-5 mm), berriz, lerro itxurakoak, bertiziloetan antolatuak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Otsaila eta abuztua bitartean.
Lorearen kolorea: Zuria.
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOLA: Udaberri-uda (kapsula gisakoa).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa eta supramediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Elikagaiak Lur pobreak edo pobre samarrak.
Potentzia: Handirik ez.
Familia: Oleaceae.
Izen zientifikoa: Phillyrea latifolia L.
Izena euskaraz: Gartxu hostozabala.
Izena gaztelaniaz: Labiérnago prieto.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhairz adartsua, 15 m luze egin daitekeena.
Azalaren kolorea: grisa. Forma desberdineko hostoak izaten ditu, oso txorten txikikoak, erdi arrautza erdi lantza itxurakoak (gaztetan, 2- 7 x 1-4 cm), edota erdi lantza itxurakoak erdi eliptikoak (heltzean, 1-6 x 0,4 - 2 cm).
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde bizia.
Loraldia: Apirila eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Horixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Uda bukaera edo udazkena (fruitu hezurduna).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa (kare harrizko sustratuetara duela joera), supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila bereizirik eskatzen.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Oso lur lehorretan hazten da.
Elikagaiak: Lur pobreetan ere haz daiteke.
Potentzia: Handirik ez.
Familia: Oleaceae.
Izen zientifikoa: Ligistrum vulgare L.
Izena euskaraz: Arbustu arrunta.
Izena gaztelaniaz: Aligustre.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, 5 m luze egin daitekeena.
Adaburua: biribila edo esfera erdi baten itxurakoa izaten du.
Hostoak (3-6 x 1-2 cm): txorten-laburrak, bertiziloetan antolatuak, lantza itxurakoak, eta ertz osokoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorrak (zimelkorrak).
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Maiatza eta uztaila bitartean.
Lorearen kolorea: Zuria.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Abuztua eta iraila bitartean (baiak).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa (kare harrizko sustratuetan gehienbat), supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Kare harrizko lurretara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorretan haz daiteke, baina hezeetara du joera.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Hainbestekoa.
Ezaupideak: Zuhaixka edo zuhaitz txikia, 6-8 m luze egin daitekeena. Adaburua biribila edo esfera erdi baten antzekoa izaten du, adar ugari eta gotorrekikoa.
Azalaren kolorea: grisaxka.
Hostoak (1,5-3 x 0,7-1,5 cm): txorten txikikoak, arrautza itxurakoak edo eliptikoak, eta ertz osokoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Martxoa eta maiatza bitartean.
Lorearen kolorea: Zuri horixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udaberritik uda hasierara (kapsula gisakoa).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Mendietakoa, supramediterraneokoa,eta, bakanago, mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du handirik behar.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen, baina lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorrak edota lehor samarrak behar izaten ditu.
Elikagaiak Lur pobreak edo pobre samarrak.
Potentzia: Handirik ez.
Ezaupideak: Altzifrearen familiako zuhaixka, 0,5-15 m luze egin daitekeena, baina, gehienetan, 5-8 m luze eta 2-6 m zabal izaten dena. Era askotako itxura izan dezake: zuhaixka mozkotea, herrestaria, edota arrautza edo konoaren antzekoa. Enborrak metro bateko diametroa har dezake. Adarrak oinetik bertatik hazten ohi zaizkio.
Azalaren kolorea: grisa.
Hostoak (1-2 cm): txilarraren hostoen antzekoak (gaztetan) edota orratzen antzekoak (heltzean) izaten ditu.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berdea, gainetik zerrenda zuri bat duela.
Loraldia: Udaberrian.
Lorearen kolorea: Horixka (arrak).
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkenaren hasiera (galbulua).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Mendietakoa, subalpeetakoa, supramediterraneokoa eta, bakanago, mesomediterraneonokoa,
Hezetasuna giroan: Hainbestekoa.
Lur mota: Lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Ez du handirik behar.
Elikagaiak: Ez du elikagai berezirik behar.
Potentzia: Edozein; lur harritsuetan ere bizi daiteke.
Familia: Cupressaceae.
Izen zientifikoa: Juniperus oxycedrus L.
Izena euskaraz: Hego-ipurua.
Izena gaztelaniaz: Enebro de la miera.
Ezaupideak: Altzifrearen familiako zuhaixka, 10 m luze egin daitekeena.
Adaburua: arrautza luzanga baten itxurakoa, baina, heltzen denean, irregularra bihurtzen da. Enborra metro bateko diametroa izateraino ere loditzen da. Adarrak oinetik bertatik ateratzen zaizkio.
Azala: erdi grisaxka, erdi arrexka; izpi luzetan askatzen zaio.
Hostoak (0,8-2,5 cm): ainar edo txilarraren hostoen oso antzekoak (gaztetan), edota zorrotzak eta orratz itxurakoak (heltzen denean).
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berdea, gainetik zerrenda zuri bi dituela.
Loraldia: Negu bukaeran eta udaberrian.
Lorearen kolorea: Horixka edo gorrixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA Bigarren urtean heltzen da (galbuluak).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Subalpeetakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneonokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du handirik behar.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Ez du handirik behar.
Elikagaiak: Ez du elikagai berezirik behar.
Potentzia: Edozein; lur harritsuetan ere bizi daiteke.
Familia: Ericaceae.
Izen zientifikoa: Vaccinium myrtillus L.
Izena euskaraz: Ahabia.
Izena gaztelaniaz: Arándano.
Ezaupideak: Zurtoin herrestari (errizoma) batetik hazten den zuhaixka txiki adartsua, 60 cm luze egin daitekeena. Zurtoina eta adarrak berde kolorekoak izaten ditu.
Hostoak (1-3 x 0,6-1,8 cm): arrautza itxurakoak.
Hosto ertza: horztuna (hortz txikiak).
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde argia.
Loraldia: Apirila eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Berde arrosa.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Abuztua eta iraila bitartean (baiak).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Mendietakoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Lur azidoak behar izaten ditu.
Hezetasuna lur azalean: Hezea edo heze samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak behar ditu.
Potentzia: Aski du gutxirekin.
Ezaupideak: Etzanetara edo zabaletara haz daitekeen zuhaixka txiki adartsua, 80 cm luze egiten dena.
Adarrak, distalak, zurtoinaren oinetik bertatik hazten zaizkio.
Azalaren kolorea: arrea edo arre berdexka.
Hostoak (0,6-1,1 cm): lerro itxurako hostoak ditu, bertiziloetan antolatuak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Ekaina eta urria bitartean.
Lorearen kolorea: Arrosa eta ubel artekoa.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Urtarrila eta abendua bitartean (kapsula gisako fruitua).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorretan bizi daiteke, baina busti samarretara du joera.
Elikagaiak: Lur pobreak behar ditu.
Potentzia: Ez du handirik behar.
Familia: Ericaceae.
Izen zientifikoa: Calluna vulgaris (L.) Hull.
Izena euskaraz: Ainar arrunta.
Izena gazteianiaz: Brecina.
Ezaupideak Oin zurtsuzko zuhaixka txikia, 0,4-1 m luze egin daitekeena. Adarrak, distalak, oinetik bertatik hazten zaizkio.
Adaburua: biribil antzekoa edo esfera erdi baten itxurakoa izaten du.
Azalaren kolorea: gorrixka edo horixka.
Hostoak (2,5 - 3,5 mm): luzangak edo lantza itxurakoak izaten ditu.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Ekaina-urria bitartean.
Lorearen kolorea: Arrosa edo ubela eta zuria artekoa.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Uda eta udazkena bitartean (kapsula gisako fruitua).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa, supramediterraneokoa eca mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Lur azidoak behar ditu.
Hezetasuna lur azalean: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Elikagaiak: Lur pobreetan hazten da.
Potentzia: Ez du handirik behar.
Familia: Ericaceae.
Izen zientifikoa: Daboecia (Hodson) C. Koch. Cantabrica
Izena euskaraz: Kantauriko ainarra.
Izena gaztelaniaz: Daboecia.
Ezaupideak: Zuhaixka txikia, 0,7 luze egin daitekeena, eta adar herrestariak izan ohi dituena.
Adaburua: biribila edo esfera erdi baten itxurakoa.
Hostoak (11-14 x 3,5 mm) lantza itxurakoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna (iletsua gainetik).
Loraldia: Ekaina eta urria bitartean.
Lorearen kolorea: Purpura kolorea.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOLA Uda eta udazkena bitartean (kapsula gisako fruitua).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Lur azidoak behar ditu.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Handirik ez.
Familia: Ericaceae.
Izen zientifikoa: Arctostaphylos uva-ursi (L.) Sprengel.
Izena euskaraz: Azeri-mahatsa.
Izena gaztelaniaz: Gayuba.
Ezaupideak: Aihen ugariko zuhaixka herrestaria.
Azalaren kolorea: arre gorrixka.
Hostoak (1,2-3 x 0,4-1,2 cm) adar txikien muturrean ditu: larrukarak, erdi arrautzaren, erdi lantzaren antzekoak, eta ertz osokoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna, argiagoa azpitik.
Loraldia: Martxoa eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Arrosa zurixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN S ASOIA: Uda bukaera eta udazkena bitartean (baia).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Subalpeetakoa, supramediterraneokoa, eta, bakanago, mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du handirik behar izaten.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorrak behar izaten ditu.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Handirik ez.
Ezaupideak: Zurtoin gotorreko zuhaixka, 1 m luze egin daitekeena.
Azalaren kolorea: berde iluna. Oso hosto txikiak ditu, eta hosto antzeko adaxkak (1-4 cm), erdi arrautza erdi lantza itxurakoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Bizikorra.
Hostoaren kolorea: Berdea.
Loraldia: Martxoa eta maiatza bitartean.
Lorearen kolorea: Zuri horixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA Udazkena eta negua bitartean (baiak).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handi samarra, handia edo oso handia.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Ez du handirik behar.
Ezaupideak: Aihen bihurri ugariko sasia, 2 m luze egin daiteekena. Aihenak (turionak) makurtuak, eta, kolorez, gorri bizi eta ubel artekoak izaten ditu. Bost zatiko hosto horztunak ditu, arrautza edo arrautza luzanga baten antzeko hostoxkekin.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Ekaina eta abuztua bitartean.
Lorearen kolorea: Zuria eta arrosa artekoa.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA Udazkena (masustak).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak, baina baita aberats samarrak ere.
Potentzia: Ez du handirik behar.
Ezaupideak: Zuhaixka igokaria edo herrestaria, hainbat tamainatakoa. Zurtoin arreak edota berdexkak izaten ditu, arantzatsuak gehienetan.
Hostoak: 5-7 hostoxkez osatuak, tamaina desberdinekoak, erdi arrautzaren, erdi lantzaren antzekoak, eta horztunak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Maiatza eta uztaila bitartean.
Lorearen kolorea: Zuria, baina mota batzuek arrosa antzekoak dituzte.
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (poliakenioa).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa (kare harrizko sustratuetan), mendietakoa eta supramediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen, baina lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handirik ez du behar.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Handia (leku batzuetan behintzat).
Ezaupideak: Zuhaixka arantzaduna, adartsua eta aihen ugarikoa, 2,5 m luze egin daitekeena.
Azalaren kolorea: arrearen eta berde ilunaren artekoa.
Hostoak filodio arantzadunak bihurtuta ditu.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Abendua eta maiatza bitartean.
Lorearen kolorea: Horia.
FRUTTUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Negua eta udaberria edota uda hasiera bitartean (leka).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa eta mendietakoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Lur azidoak.
Hezetasuna lur azalean: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Ez du handirik behar.
Familia: Leguminosae.
Izen zientifikoa: Genista hispanica L.
Azpimota: occidentalis.
Izena euskaraz: Otabera arrunta.
Izena gaztelaniaz: Genista, ollaguina.
Ezaupideak: Otearen antzeko zuhaixka arantzatsua, 0,5 m luze egiten dena.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna (urteko zurtoinak argiagoak izaten dira).
Loraldia: Apirila eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Horia.
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (leka).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa (kare harrizko sustratuan), supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du handirik behar.
Lur mota: Lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Hainbestekoa.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Ez du handirik behar.
Familia: Leguminosae.
Izen zientifikoa: Genista scorpius (L.) DC.
Azpimota: scorpius.
Izena euskaraz: Elorri-triska.
Izena gaztelaniaz: Aulaga.
Ezaupideak: Adaxka sarri eta arantza ugariko zuhaixka, 1-2 m luze egin daitekeena. Arantzek angelu zuzena egiten dute adarrekin.
Hostoak (3-11 x 1,5-2 mm) erdi arrautza erdi lantza itxurakoak ditu.
HOSTO/LANDAREAREN FISOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna da gainetik (iletsua azpitik).
Loraldia: Apirila eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Horia.
FRUTTUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA Udazkena (leka).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Gutxi behar izaten du.
Lur mota: Lur basikoetara du joera, eta ondo hazten da igeltsuzkoetan.
Hezetasuna lur azalean: Gutxi behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Ez du handirik behar.
Familia: Labiatae.
Izen zientifikoa: Thymus vulgaris L.
Izena euskaraz: Ezkaia.
Izena gaztelaniaz: Tomillo.
Ezaupideak: Txapar landare herrestaria, 0,5 m luze egin daitekeena. Adarrak gorrixkak ditu. Hostoak (3,5-6,5 x 0,8-3 mm) lerro itxurakoak edo erdi arrautzaren, erdi lantzaren antzekoak ditu.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Apirila eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Zurixka eta arrosa.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena.
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du handirik behar.
Lur mota: Lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorretara du joera.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Ez du handirik behar.Landare igokariak edo aihen belarrak
Familia: Araliaceae.
Izen zientifikoa: Hedera helix L.
Izena euskaraz: Huntza.
Izena gaztelaniaz: Hiedra.
Ezaupideak: Zurtoin egurtsuzko landare igokaria, 30 m luze egin daitekeena (euskarriaren arabera). Zurtoina eta adar lodienak marroi argiak ditu.
Hostoak txortendunak ditu, ertz osokoak, eta itxura desberdinekoak: erdi eliptikoak, erdi biribilak (adar loratuetako hostoak) edota palmatilobatuak (gainerako hostoak), 3-5 hostoxkekin.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Uda bukaeran.
Lorearen kolorea: Berdea.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udaberria (fruitu hezurduna).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa eta mendietakoa
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Aski du gutxirekin.
Familia: Caprifoliaceae.
Izen zientifikoa: Lonicerapericlymenum L.
Izena euskaraz: Basoetako atxaparra.
Izena gaztelaniaz: Madreselva.
Ezaupideak: Zurtoin egurtsuzko zuhaixka igokaria, 4 (10) m luze egiten dena. Adar luze malguak ditu, eta txorten laburreko hostoak (3-9 x 1,5-5 cm), erdi luzangak erdi eliptikoak, eta ertz osokoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Bizikorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Maiatza eta uztaila bitartean.
Lorearen kolorea: Zuri horixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA Udazkena (baiak).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, mendietakoa eta supramediterraneokoa gehienbat.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreetan hazten da.
Potentzia: Aski du gutxirekin.
Familia: Ranunculaceae.
Izen zientifikoa: Clematis vitalba L.
Izena euskaraz: Aihen zuria.
Izena gaztelaniaz: Clemdtide, Vidraria.
Ezaupideak: Oinalde zurtsuzko landare igokaria.
Hostoak: txortendunak, luma bizarren eran antolatuak.
Hosto ertza: horztuna edota ia osoa.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Bizikorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Ekaina eta abuztua bitartean.
Lorearen kolorea: Zuri berdexka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (akenioa).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Mendietakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Aski du gutxirekin.
Ezaupideak: Zuztar kiribilkorra, hari kiribilak eta, gehienetan, arantzak izaten dituen landare igokaria, 15 m luze egiten dena.
Hostoak (11x10 cm): txortendunak, itxura desberdinekoak (bihotzaren antzekoak askotan), eta larrukarak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Bizikorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Abuztua eta iraila bitartean.
Lorearen kolorea: Berde horixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA:Udazkena(baia).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Mendietakoa.
Hezetasuna giroan: Gutxi behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorra edo lehor samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsetan hazten da.
Potentzia: Urria.
Ezaupideak: Zurtoin ildaskatuak dituen landare igokaria, 4 m luze egiten dena.
Hostoak (8-15 x 4-11 cm) txortendunak ditu, arraurza itxurakoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Bizikorra.
Hostoaren kolorea: Berde iluna.
Loraldia: Apirila eta ekaina bitartean.
Lorearen kolorea: Berde horixka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA Udazkena (baia gorria).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Hainbestekoa.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Hainbestekoa.
Elikagaiak Lur pobreetan hazten da.
Potentzia: Aski du gutxirekin.
Familia: Vitaceae.
Izen zientifikoa: Vitis vinifera L.
Izena euskaraz: Basamahatsondoa.
Izena gaztelaniaz: Vid.
Ezaupideak: Landare igokaria, 30 m luze egin daitekeena, izpitan askatzen den azal arre latzekoa. Adaxkek hari kiribilak izaten dituzte.
Hosto txortendunak ditu, esku zabaldu baten itxurakoak, 5-15 cm bitarteko 3-5 hostoxkekin.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berdea gainetik, bilotsua azpitik.
Loraldia: Apirila eta abuztua bitartean.
Lorearen kolorea: Berde antzekoa.
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Uztaila bukaera (baia).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Mesomediterraneokoa eta, inoiz, supramediterraneokoa. Mediterraneorako isuraldean ugaria den landare hau antzina sartua da Euskal Herrian, eta gizonak landuta edota basalandare gisa hazten da.
Hezetasuna giroan: Hainbestekoa.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Hainbestekoa.
Elikagaiak: Lur aberats samarrak behar izaten ditu.
Potentzia: Handia.
Ezaupideak: Landare igokaria, 1,5 m luze egin daitekeena. Zurtoinaren epaiak lau angelu ditu.
Hostoek bezala, zurtoinak ere kako antzeko ile larrukarak ditu.
Hostoak (6 cm gehienez ere) bertiziloetan antolatuak izaten ditu (zurtoinaren inguruan eta maila desberdinean), eta lerro edo arrautza itxurakoak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berdeak gainetik, argiagoak azpitik.
Loraldia: Uztaila eta abuztuan.
Lorearen kolorea: Berde horixka.
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (baia beltza).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, supramediterraneokoa eta mesomediterraneokoa.
Hezetasuna giroan: Ez du handirik behar.
Lur mota: Lur basikoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Lur lehorra edo lehor samar behar izaten du.
Elikagaiak: Lur pobreak.
Potentzia: Aski du gutxirekin.
Familia: Gramineae.
Izen zientifikoa: Festuca spp.
Izena euskaraz: Arrauka.
Izena gaztelaniaz: Cañuela.
Ezaupideak: Landare bizikorra, 0,5-2 m luze egiten dena, eta kimuak, multzoan, oinetik bertatik ernatzen zaizkiona, errizomadunak inoiz, baina motz-motzak betiere.
Hosto luzeak (ildaskatuak) edo estuak (hari antzekoak) izaten ditu.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Bizikorra.
Hostoaren kolorea: Berdea.
Loraldia: Maiatza eta uztaila bitartean.
Lorearen kolorea: Ubela.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Uda bukaera eta udazkena artean (kariopsia).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa eta mendietakoa.
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mora: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Elikagaiak: Eutrofoak.
Potentzia: Aski du gutxirekin.
Familia: Gramineae.
Izen zientifikoa: Agrostis spp.
Izena euskaraz: —
Izena gaztelaniaz: Agrostide.
Ezaupideak: Landare bizikorra, 1 m luze egiten dena, eta zurtoina, sendoa, lur azpian izaten duena.
Hosto lauak eta zabalak ditu (4 mm).
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Bizikorra.
Hostoaren kolorea: Berdea.
Loraldia: Ekaina eta iraila bitartean.
Lorearen kolorea: Arre grisaxkaren eta purpuraren artekoa.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DENSASOIA: Uda eta udazkena artean (kariopsia).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa eta mendietakoa.
Hezetasuna giroan: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Lur mota: Lur azidoak.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Oligotrofoak.
Potentzia: Aski du gutxirekin.
Familia: Gramineae.
Izen zienrifikoa:Brachypodiumpinnatum L.
Izena euskaraz: Albitza.
Izena gaztelaniaz: Lastón.
Ezaupideak: Landare bizikorra, 2 m luze egiten dena, eta zurtoina, sendoa, lur azpian izaten duena.
Hosto zapal eta zabalak ditu, eta hosto muturra arre kolorekoa bihurtzen da neguan.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Bizikorra.
Hostoaren kolorea: Berdea.
Loraldia: Ekaina eta abuztua bitartean.
Lorearen kolorea: Berdea.
FRUTTUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Uda eta udazkena artean (kariopsia).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa eta mendietakoa.
Hezetasuna giroan: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Lur mota: Lur basikoak.
Hezetasuna lur azalean: Ez du handirik behar.
Elikagaiak: Oligotrofoak.
Familia: Pinaceae.
Izen zientifikoa: Pinus radiata D. Don.
Izena euskaraz: Insignis pinua.
Izena gaztelaniaz: Pino de Monterrey.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra edo handia, 25 (50) m inguru luze egiten dena (zabalera: 4-10 m).
Adaburua: konoaren antzekoa (gaztetan) edota zapala (heltzean) izaten du.
Azalaren kolorea: arre beltzaxka edo gris distiragabea.
Hostoak (7-15 cm): orratzen antzekoak, hirukoteka antolatuak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde distiratsua.
Loraldia: Udaberri hasiera.
Lorearen kolorea: Hori arrexka (arra) eta purpura antzekoa (emea).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (pinaburuak).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, eta mendietakoaren
Hezetasuna giroan: Handia behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen, baina lur azidoetara du joera.
Hezetasuna lur azalean: Handia behar izaten du.
Elikagaiak: Ez oso lur pobreak ez oso aberatsak.
Potentzia: Handia.
Familia: Pinaceae.
Izen zientifikoa: Larix kaempfiri (Lamb.) Carriere.
Izena euskaraz: Japoniako alertzea.
Izena gaztelaniaz: Alerce.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 40 m inguru luze egiten dena.
Adaburua: piramidearen (kono) antzekoa gehienetan, baina estua ere izan dezake. Adarrak beherantz makurtuak izaten ditu.
Azalaren kolorea: arre gorrixka.
Hostoak (3 cm): orratzen antzekoak, eta sortatan antolatuak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Urdin berdexka.
Loraldia: Maiatza.
Lorearen kolorea: Horia.
FRUITUASORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udazkena (pinaburuak).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa, baina mendietakoan landatzen da gehienbat.
Hezetasuna giroan: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Ez oso lur pobreak ez oso aberatsak.
Potentzia: Hainbestekoa.
Ezaupideak: Zuhaitz handia, 50 m luze egin daitekeena.
Azaiaren kolorea: grisa. Azal zati kiribilkorrak bereizten zaizkio enborraren goialdean.
Hostoak (10-30 x 3-4 cm): luzeak, estuak, eta igitaiaren antzekoak, hirukoteka antolatuak.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Iraunkorra.
Hostoaren kolorea: Berde argia.
Loraldia: Udazkena eta negua.
Lorearen kolorea: Zuri urdinxka.
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Udaberria-uda bitartean (kapsula).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Ez oso lur pobreak eta ez oso aberatsak.
Potentzia: Hainbestekoa.
Ezaupideak: Zuhaitz handi samarra, 15-20 m luze egiten dena.
Adaburua: luzanga eta biribildua.
Azala oso berezia du: itxura irregularreko ezkata modukoetan askatzen zaio, eta, hala, hainbat koloretako (arre grisaxka, horixka...) mosaiko baten antzera eratutako enborra uzten du agerian.
Hostoak (15 x 25 cm): txortendunak, esku zabaldu baten antzekoak, gingildunak eta horztunak ditu.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra (hosto zimelkorra).
Hostoaren kolorea: Berde argia.
Loraldia: Apirila-maiatza.
Lorearen kolorea: Berde zurixka (ez dira oso ikusgarriak).
FRUTTUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Uda bukaeratik udazken hasierara (poliakenioa).
LANDAREAK ESKATZEN DUENINGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoan errotzen da batez ere. Mendietakoan ere ager daiteke.
Hezetasuna giroan: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Lur mota: Ez du lur mota berezirik eskatzen.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Ez oso lur pobreak ez oso aberatsak.
Potentzia: Handia.
Familia: Salicaceae.
Izen zientifikoa: Populus nigra L. eta Populus x canadiensis Moench.
Izena euskaraz: Makal beltza, Kanadako makala.
Izena gaztelaniaz: Chopo, chopo del Canadá.
Ezaupideak: Zuhaitz handia, 40 m luze eta gehiago ere egiten dena (zabalera: 2-4 m).
Adaburua: oso adartsua, luzanga eta biribildua edota zabala eta esfera erdi baten antzekoa.
Azalaren kolorea: arre grisaxka.
Hostoak (10 x 12 cm): txortendunak, arrautza edota deltaren antzekoak (Kanadako makalak deltaren antzekoak erabat). Kanadako makalaren hostoak handiagoak izaten dira.
HOSTO/LANDAREAREN FISIOLOGIA: Erorkorra.
Hostoaren kolorea: Berde argia.
Loraldia: Otsaila eta apirila bitartean.
Lorearen kolorea: Arrosaren antzekoa (arra) eta berdearen antzekoa (emea).
FRUITUA SORTZEN/HELTZEN DEN SASOIA: Apirila eta maiatza (kapsula gisako fruitua).
LANDAREAK ESKATZEN DUEN INGURUNEA:
Landaredi estaia: Muinoetakoa.
Hezetasuna giroan: Ez du hezetasun maila berezirik eskatzen.
Lur mota: Lur azidoak, neutroak edota apur bat basikoak.
Hezetasuna lur azalean: Handia edo handi samarra behar izaten du.
Elikagaiak: Lur aberatsak.
Potentzia: Handia.
Euskal Herriko berezko landare elkarteak
Alde batetik bestera halako desberdintasunak dituen lurralde bateko landarediaren aniztasuna aztertzea lan neketsua eta zaila da zinez. Horregatik, hain konplexu den aniztasun hori ulergarri bihurtu nahi bada, sistematizazio moduren bat mugatu behar da nahi eta nahi ez. Hala, landare elkarteak deskribitzen hasteko, kanpotik begira dagoen begirale batek lehenbizi hauteman dezakeena azalduko da: landare elkartearen kanpoko itxura alegia. Landare elkarteetan, beraz, batetik basoak eta bestetik sastrakak bereizi dira, tokian-tokian bizi egitura horietatik zein nagusitzen den eta nolako egituraketa duen kontuan harturik.
Larreak, berriz, ingurunea erabat endekatu izanaren edo, bestela, lurra abere hazkuntzarako prestatu izanaren ondorio zuzenak dira. Larreak, beraz, berezkotasun urrikoak dira, eta era askotakoak izan daitezke, aldaera eta landare mota aloktono asko sartu baita haiek hobetu nahiz. Ipar Euskal Herrian, gainera, asko eta asko daude. Hala, esandako horregatik guztiagatik, eta adituak ez direnentzat landare lastodunen artean mota desberdinak bereiztea oso zaila dela kontuan harturik, Euskal Herriko lastodun mota zabalduenak baino ez dira aztertuko atal honetan.
Landare talde bakoitza osatzen duten lore mota guztiez ohartu baino lehen, kanpotik begira dagokeen ikuslea elkarte bakoitzean landare mota bat edo batzuk -nagusi direnak- behin eta berriz agertzen direla ohartuko da, nahiz eta botanikaz ezer gutxi jakin. Baso eta sastraketako landare elkarteak,bera , haietan nagusi diren landare moten arabera banatu dira . (Adibide: artadi edo arte basoak, harizti edo haritz basoak, pinudi edo pinu basoak) .
Landare elkarteetako bakoitzean, landare mota nagusia zehazteaz gainera, hura bereizten duten landare mota laguntzaileak ere aipatu dira . Lan honetan agertzen diren landare mota gehienak "Euskal Herriko berezko landaredia" atalean deskribatutakoak dira . Horrela, irakurleak bera dabilen parajeean landare mota horiek ba ote diren jakin ahal izango du. Lana horrela egiteak, baina, landare elkarte batzuen deskribapen ez-osoa egi era behar u gai u. Belar landareak, adibide , ez dira zehaztu, kasu jakin batzuetan izan ezik, belar mota horiek bereizteko botanika jakin behar baita, eta, gainera, ez baitute landare elkartea zehazten laguntzen, zur egitura duten landareen arabera egin baita elkartze horien deskribapena.
Landare elkarte bakoitzeko flora ezaugarrien berri emateaz gainera, elkartearen egituraketa ere zehaztu da, landare mota bakoitzak bere garapena burutzean izaten duen fisionomiaren arabera betiere. Litekeena da, beraz, landare mota jakin bat -garatzen ari den landare gazte bat, esate baterako- berez legokiokeen landaredi mailaz beherago aurkitzea. Bestalde, landare elkarte batek aldaerak izan ditzake bera bizi den eremuan bertan, baina horrek ez du esan nahi aldaera horiek landare elkarte bereziak direnik. Adibidez, pagoa bizi den eremuko hegoaldeko basoetan ezpela hazten da, baina baso horiek pago basotzat hartzen dira halere.
Landare elkarteak deskribatzean, beraz, elkarte horietako bakoitzak Euskal Herrian dituen aldaera nagusien berri ere eman da lan honetan.
Deskribatu diren landare elkarte desberdinen flora osaera eta egituraketa adierazteko, ikonografia jakin bat erabili da, Danserau-k asmatutako sinboloetan oinarritua, eta ondoko koadroan zehaztu dena. Eredu ideal bati dagokion eskema da, beraz, irudikatze hori. Ez du lurraldearen topografia kontuan hartzen, baina bai, ordea, landare motei buruzko xehetasunak eta elkartearen egituraketa, landare elkarte jakin baten "itxura" hobeto konprenitzearren.
Azkenik, deskribatu den landare elkarte bakoitzaren bizi eremuaren edo bizilekuaren berri ematen da: bai berez legokiokeen bizilekuarena bai egun duenarena, eta egoera batetik bestera igaro izatearen arrazoiak ere aipatzen dira. Eta lan hau bukatzeko, Euskal Herriko beste landare elkarte berezi batzuk aipatu dira: kostaldeko hareatzetakoak, paduretakoak, labarretakoak eta estepaguneetakoak.
Baso edo oihanak
Landare mota nagusitzat zuhaitzak dituzten landare elkarteez arituko gara atal honetan, hau da, landareen mailaz mailako egituraketan zuhaitzen landaredi maila duten landare elkarte horiez.Zuhaitz mota nagusia zein den, baso mota hauek bereiz daitezke:
Harizti edo haritz basoak
OOro har, baso mota hau haritzak nagusi izateko eskatzen duen ingurune baldintzak betetzen diren lekuetakoa da. Hau da, Atlantiko alderako eremuan izaten da batez ere, Kantauri itsasorako isuraldean alegia.
Hala, Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian izaten dira hariztiak, leku ez oso garaietan, muinoetako landaredi estaian, eta lur indartsu samarrak dituzten inguruetan.
Hortaz, aipatu berri den eremu horretako haran barrenetakoa da, berez, landare elkarte hori.
- Haritz baso eutrofoa - Baso misto atlantikoa
Baso sarri eta landare mota ugarikoa da haritz baso eutrofoa. Baso mota horren zuhaitz mailakaketan haritz kanduduna (Quercus robur) da ugariena. Haritzarekin batera lizar arruntak (Fraxinus excelsior), gaztainondoak (Castanea sativa) eta astigar arruntak (Acer campestre) hazten dira. Landaredi maila horren azpian zuhaixkena dator, sarri samarra, eta urritzez (Corylus avellana), zuhandorrez (Cornus sanguinea) eta elorri zuriez (Crataegus monogyna) osatua gehienbat. Maila bat beherago, txapar landareen landaredi maila dago. Ez da zuhaixkena bezain sarria, landaredi maila horri dagozkion landareak soilguneetan hazten baitira bakarrik. Arestian aipatu diren landare mota horien ale gazteez osatua dago txapar landaredi hori. Haritz basoaren barruan eta azkeneko landaredi maila horretan bertan, sastrakak hazten dira hanhemenka sakabanatuta: erratza (Ruscus aculeatus) adibidez. Landare igokariak ere oso ugariak dira: huntza (Hedera helix) eta apomahatsa (Tamus communis) esate baterako.
Belar landareen mailan, berriz, hainbat iratze mota desberdinak hazten dira.Landaredi maila nagusian, zuhaitz artean alegia, badira beste bi zuhaitz mota, lehenago aipatu ditugun horiek baino bakanago agertzen direnak, pagoa (Fagus sylvatica) eta ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) alegia.
Zuhaitzenaz beheko landaredi mailan, berriz, beste bi zuhaixka mota hauek ager daitezke: gorostia (Ilex aquifolium) eta sahats iluna (Salix atrocinerea). Azkeneko hori -ingurune hezeetan bakarrik- eta laharra (Rubus gr. ulmifolius) ugari hazten dira soilguneetan eta baso bazterretan.Harizti eutrofoa berez haz daiteke muinoetako landaredi estaiaren ibar eta zelaietan, Haran Atlantikokoetan betiere —hau da, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako iparraldean, eta Ipar Euskal Herriko barneko lur behereetan, hots, Lapurdiko eta, batez ere, Nafarroa Behereko eta Zuberoako barnealdean,— kare harri gaineko lur indartsu eta aberatsetan, flyschetan, edota ur lasterrek berritan utzitako hondakinez osatu diren alubiozko zelaietan. Nolanahi ere, Haran Subatlantikoko leku batzuetan -Haran Atlantikoko basoak dauden garaiera berdinean eta kare harrizkoak ez diren lurretan- badira landare mota horiez osaturiko basoak.Gaur egun, berez legokiokeena baino bizi eremu askoz urriagoa hartzen du haritz baso eutrofoak. Atzerakada horren arrazoi nagusia bere bizi eremu zelaia nekazaritzarako eta abere hazkuntzarako egokia eta herrigune, industrialde eta garraibaideen hedapenerako beharrezkoa izatea da.
- Haritz baso azidofiloa
Baso mota horretan haritz kanduduna (Quercus robur) da nagusi. Haritzarekin batera gaztainondoa (Castanea sativa) eta urkia (Betula alba) hazten dira. (Basoa hazten den lurra zenbat eta hareatsuagoa orduan eta ugariagoa urkia). Zuhaitzenaz beheko mailako landaredia, zuhaixkez osatua dagoena alegia, aztertu berria den haritz baso eutrofo horretan baino askoz ugariagoa izaten da baso azidofiloan. Zuhaixken landaredi maila horretan zumalakarra (Frangula alnus) da zuhaixka ugariena, ondorik gorostia (Ilex aquifolium), elorri zuria (Crataegus monogyna), eta urritza (Corylus avellana) dituela. Maila bat beherago, txapar landareen mailan alegia, oso ugaria izaten da laharra edo sasia (Rubus gr. ulmiflius), lurra ia erabat estaltzen duela. Landare igokariak ere ugariak dira, eta horien artean huntza (Hedera helix) eta basoetako atxaparra (Lonicera periclymenun) nabarmentzen dira.Lur pobreetan bizi diren haritz baso azidofiloetako txapar landareen mailan ainar mota ugari izaten da: ainar burusoila (Erica vagans), ainar arrunta (Calluna vulgaris), eta Kantauriko ainarra (Daboecia cantabrica).
Zuhaitzen landaredi mailan, berriz, ametzak (Quercus pyrenaica) ager daitezke hanhemenka sakabanatuta, lur lehorretan batez ere.
Haritz baso mota horrek Haran Atlantikoen sektoreko muinoetako landaredi estaian diren malda handienak ditu berezko bizilekuak. Basikotasun handirik ez duten lurretan hazten da batez ere (kare harrizko lurretan, baina, ez da izaten). Haran Subatlantikoko mendi barrenetan ere izaten da mota horretako basorik (baita muinoetako landaredi estaian ere).
Gaur egun, berez legokiokeena baino eremu txikiagoa hartzen du haritz baso azidofiloak. Hala ere, bera bizi den eremua "harizti eutrofoa - baso misto atlanikoa" bizi dena baino gutxiago urritu da. Garai batean haritz asko bota zen zura eta egurrikatza lortzeko. Gero, lurrari karea gehituta, larre bihurtu ziren baso izandako eremu haiek.
Horixe da hain zuzen ere, haritz baso azidofiloak izan duen atzerakadaren arrazoi nagusia. Bestalde, nekazaritzaren gainbeherarekin (Hego Euskal Herriko iparraldean gehienbat), eta larreek etekin urria ematen zutela eta, silbikulturarako erabili izan dira lur horiek. Hala, gaur egun, eremu horietan daude insignis pinuz landaturiko baso gehienak.
- Amezti edo ametz basoa
Zuhaitzen landaredi maila landare mota bakar batez osatua dago, ametzez (Quercus pyrenaica) alegia. Zuhaixken artean, berriz, hauek dira landare mota ugarienak: gorostia (Ilex aquifolium), elorri zuria (Crataegus mongyna), zurikatxa (Erica arborea) eta ipar-ipurua (Juniperus communis). Txapar landareen mailan, ote zuria (Ulex europaeus), ainar burusoila (Erica vagans), ainar arrunta (Calluna vulgaris) eta Kantauriko ainarra (Daboecia cantabrica) izaten da gehienbat.Landare elkarte hori Trantsizio sektoreko Mendi eta Haran Garaien mendietako landare estaian hazten da berez, baina kostalde inguruko hareazko mendietan ere izaten da, eta baita ondo drainatuta dauden silizezko inguruetan ere, hala nola Iparraldeko Mendien sektoreko Supramediterraneoko landaredi estaian.Gaur egun, oso eremu ttikia hartzen du ameztiak Euskal Herrian. Izkizko Mendietakoa da aipagarrri den bakarra, hura ondo kontserbatu baita. Bestela, garai bateko ameztien aztarnak geratzen dira Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldean eta barnealdeko toki batzuetan, eta baita Ipar Euskal Herriko barnealdean ere. Ametz basoak egur eta ikatz egiteko bota ziren, baso inguruko herriek erregaia izan zezaten. Beste zuhaitz batzuk landatzeko eta lurra lantzeko ameztiak bota izana da baso mota horren atzerakadaren beste arrazoietako bat.
Pagadi edo pago basoak
Pagoa (Fagus sylvatica) da, bizitzeko behar dituen ingurugiro baldintzak direla eta, baso mota horren bizi eremua mugatzen duena. Baso mota horrek, beraz, Pirinioetako, Iparraldeko Mendietako eta Trantsizio sektoreko Mendi eta Haran Garaietako mendietako landaredi estaia du berezko bizi eremua, eta baita Hegoaldeko Mendietako supramenditerraneoko landaredi estaia ere.
Hau da, pagadiaren berezko bizilekuak Euskal Herriko mendikate nagusietako leku garaiak dira.
- Pagadi azidofiloa
Zuhaitzen landaredi maila landare mota bakarrez osatua dago, Fagus sylvatica pagoez alegia. Pago basoetan ez da zuhaixken landaredi mailarik, ale gutxi batzuk baizik ez baitira izaten, han-hemenka sakabanatuta -gorostia (Ilex aquifolium) eta elorri zuria (Crataegus monogyna) adibidez-.
Elorria, baina, ugari hazten da soilguneetan eta baso bazterretan. Txapar landareen landaredi maila ere oso bakana da, eta bertan, ahabia (Vaccinium myrtillus) da nagusi.Pagadi mota hori bizi den eremuko hegoaldeko muturreko basoetan, berriz, otsalizarrak (Sorbus aucuparia) eta urkiak (Betula alba) hazten dira pago artean.Berez legokiokeena baino askoz eremu urriagoa hartzen du gaur egun pago baso mota horrek, ikatz eta egur egiteko ustiatu izan baita, eta hala, bera bizi zen eremuetan beste zuhaitz mota batzuk landatu izan dira, hala nola, ugariena aipatzearren, alertzea.
- Pagadi eutrofoak eta kaltzikoloak
Pagadi aldaera horretan ere Fagus sylvatica pagoa da nagusi edo ugariena. Leku batzuetan haginak (Taxus baccata), astigar arruntak (Acer campestre) eta hostazuriak (Sorbus aria) hazten dira, pagoarekin batera.
Azkeneko bi zuhaitz mota horiek, baina, pago artean baino gehiago, soilguneetan eta baso bazterretan hazten dira. Zuhaitzen landaredi mailaz azpiko beste bi mailek, zuhaixkenak eta txapar landareenak, ez dute bizitzerik pagadi mota horretan. Izan ere, pagadi horietan hosto geruza handi batek estalita egoten da lurra. Soilguneetan eta baso bazterretan, baina, urritzak (Corylus avellana) eta elorri zuriak (Crataegus monogyna) izaten dira, han-hemenka sakabanatuta.Pago baso mota horrek badu aldaera bat, batez ere malda handiko eta hare harrizko lekuetan eta barnealdeko tokirik lehorrenetan bizi dena, Trantsizio sektoreko Mendi eta Haran Garaietan eta Hegoaldeko Mendietan hain zuzen ere. Pago baso aldaera horrek badu zuhaixken landaredi mailarik,ezpel (Buxus sempervirens) bakan batzuez osatua.Bada ere pago baso mota horren beste aldaera bat, Nafarroako Pirinioetan, Zaraitzu eta Erronkari ibarretako mendietako landaredi estaian bizi dena, eta zuhaitzen landaredi mailan, pago artean, izaiak (Abies alba) izaten dituena.Pagadi mota horrek berez legokiokeen bizi eremuaren parte handi batean iraun du, kare harrizko toki garaietan bizi baita, beste ezertarako nekez balia daitezkeen lur pobreetan.
Hala ere, urriagoa da orain, zuhaitz asko bota baita ikatz egiteko eta mendi larreak prestatzeko. Larre horiek ardi, ahuntz, zaldi eta are zerri askeen bazkaleku izaten dira.
- Erkamezti edo erkametz basoak
Esan liteke erkametzak (Quercus faginea) haritzaren tokia hartzen duela ingurugiro ezaugarriak erabat Atlantiko aldekoak dituen eremua (Haran Atlantikoak) eta erabat Mediterraneo aldekoak dituena (Errioxa-Erribera) bereizten diren tarteko edo trantsizio eremu batean. Beraz, hezetasuna urritua ahala, zabalduz doa erkametz basoa bizi daitekeen eremua.Baso mota horretako zuhaitzen landaredi mailan erkametza (Quercus faginea) da landare nagusi edo ugariena, baina, erkametz artean astigar arruntak (Acer campestre) hazten dira tarteka. Zuhaixken landaredi mailan, berriz, hauek dira landare nagusiak: gorostia (Ilex aquifolium) -bera bizi den eremuko hegoalde muturreko basoetan izan ezik-, zuhandorra (Cornus sanguinea), elorri zuria (Crataegus mongyna), ipar-ipurua (Juniperus communis), elorri beltza (Prunus spinosa) eta urritza (Corylus avellana).
Zuhaixkenaz beheko landaredi maila, txapar landareena hain zuzen, zuhaixkena baino askoz urriagoa da, soilguneetan eta baso bazterretan izan ezik: laharra edo sasia (Rubus gr. ulmifolius), ote zuria (Ulex europaeus), ainar burusoila (Erica vagans), ainar arrunta (Calluna vulgaris) eta otabera arrunta (Genista hispanica). Errioxa-Erribera aldeko erkametz basoetan beste txapar landare batzuk hazten dira: azeri-mahatsa (Arctostaphylos uva-ursi), arkakaratsa (Rosa spp.) eta ezpela (Buxus sempervirens).
Landare igokariak ere oso ugariak dira, eta horietan ugarienak huntza (Hedera helix), baso-otxarra (Rubia pergrina) eta basoetako atxaparra (Lonicera periclymenum).Erkametzaren berezko bizilekuak Haran Atlantikoetako, Pirinio aurreko mendietako eta Haran Subatlantikoetako muinoetako landaredi estaia, Errioxa-Erribera aldeko mesomediterraneokoa, Trantsizio sektoreko Mendi eta Haran Garaietako mendietakoa, eta Hegoaldeko Mendietako supramediterraneokoa dira.Berez legokiokeena baino askoz eremu urriagoa hartzen du gaur egun erkametz basoak. Beheko aldeetan ia desagertu da, gizonak bestelako jardueretarako baliatu baititu eremu horiek. Baso misto atlantikoetan bezala, lur sailak, herriguneak, industrialdeak eta garraiobideak egitean murriztu da gehienbat erkametz basoa. Goialdeetako erkameztietan ere zuhaitz asko bota zen ikatz eta egur egiteko, eta, gaur egun, basogune txiki batzuk baino ez dira geratzen.
Artadiak edo arte basoak eta karraskadiak edo karraska basoak
Artea (Quercus ilex) da Mediterraneorako isuriko basoetako zuhaitz mota nagusia.
Hala, artadia Euskal Herriko hegoalde muturreko basoa behar duela dirudi berez. Aitzitik, Hego Euskal Herriko ipar-mendebalean ere badira artadi ederrak, sustratu ezaugarri jakin batzuek eta norabideak baldintzatuta betiere.
— Kantauri alderako artadiak
Arteari Kantaurirako isuraldean hazten uzten dioten ekologi ezaugarri bereziek bitxikeriatzat hartu ohi dira. Baina, berez Mediterraneokoa dirudien landare mota hori Kantabrian, Bizkaian eta Gipuzkoako mendebalean bizitzeak badu hala izateko arrazoi bat: Ebro ibaiaren ibarretik gora, Kantauri-Mediterraneorako isuraldeen arteko banalerroa egiten duten leku behereenetan zehar sartu izana azkeneko izotzaldi edo glaziazio ondoko aldi batzuetan, gaur egungoa baino lehorragoak izan ziren aldietan hain zuzen.Aurreko ahalpaldian esan denez, ekologi ezaugarri edo baldintza jakin batzuk behar ditu Kantauri alderako artadiak bizi ahal izateko, eta Haran Atlantikoak bezalako lurralde euritsu batean bizitzeko bada baldintza nagusi bat, lurra ohizkoa baino lehorragoa izatea. Baldintza hori azpiko harriak euria berehala drainatzen duen lekuetan baino ez da betetzen. Gainera, arte mota horren bizilekuaren orientazioa -egutera beti- drainatzearen lagungarri izaten da.
Kantuari alderako artadiaren bi aldaera daude, eta bizi diren lurraren azpian egoten den sustratu motaren arabera bereizten dira.
— Kantauri alderako artadi kaltzikoloa
Artea (Quercus ilex subsp. ilex) da artadi mota horretako zuhaitzen landaredi mailako landare nagusi edo ugariena. Arte mota hori ez da oso garaia (6-8 m luze egiten da), eta, hala, zuhaixka garaienen artean nahastuta izaten du adaburua. Zuhaixketatik hauek dira ugarienak: ereinotza (Laurus nobilis), gurbitza (Arbutus unedo), gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia) eta arbustu arrunta (Ligustrum vulgarium). Zuhaixken landaredi maila horren azpian txapar landareena dator, bakanagoa bera, baina nabarmena soilguneetan eta baso bazterretan: arkakaratsa (Rosa spp.), elorri beltza (Prunus spinosa), ainar burusoila (Erica vagans), erratza (Ruscus aculeatus), lahar edo sasia (Rubus gr. ulmifolius) eta otabera arrunta (Genista hispanica). Landare igokariak, huntza (Hedera helix), endalaharra (Smilax aspera), eta baso-otxarra (Rubia peregrina), besteak beste, oso ugari hazten dira artadi horietan.Zuhaixken landaredi mailan badira, arestian aipatuez gainera, beste zuhaixka batzuk ere, eta ugari samar gainera: elorri zuria (Crataegus monogyna) eta txorbeltza edo karraskila (Rhamnus alaternus). Badira gehiago ere: Bizkaiko mendebaleko mugan legeltxorra (Pistacia lentsicus) hazten da, eta inguru horietan bertan, edota probintzia horretako eta Gipuzkoako hegoaldeko arte basoetan, ahuntz-adarra (Pistacia terebinthus).Kantauri alderako artearen arte aldaera hori drainatu errazak eta kare harrizko sustratua duten lurretan hazten da, eta ezaugarri horiexek dituzte, hain zuzen ere, Haran Atlantikoetako muinoetako landaredi estaiko kare harrizko inguruek. Aipatu berri den lurralde sektore horretako mendebalean, berriz, nekez aurki daiteke halako ezaugarriko lekurik. Han, mendebalean, askoz euri gehiago izaten da, eta arteak ez du, segur aski, behar bezala hazteko bizileku egokirik aurkitzen. Arte mota horri dagokionez, bada biogeografi ezaugarri bitxiko leku bat: izan ere, aipatu ditugun ezaugarri horien oso antzekoak agertzen baitira Lizarraldeko merindadeaz hegoaldera. Han, lurraldearen orografia dela eta, haize hotz eta beroegietatik babestuta dago artadia, eta, hala, Ega ibaiaren goi ibarra bizileku berezia da arte mota horrentzat.Kantauri alderako artadi kaltzikoloa bizi daitekeen eremuak atzerakada handi samarra izan du aspaldi luze honetan, artea ikatz egiteko ustiatu izan baita mendez mende.
Artadiak lur harritsu eta malkartsuetan bizi dira (kare harria halako lekuetan agertzen baita), eta lur horiek ez dira egokiak ez larretarako, ez baso ustiaketarako, ez hiriak edo garraiobideak egiteko. Beraz, ez dira jarduera horiek artadiaren bizi eremua urritu izanaren eragile nagusiak. Lizarraldeko artadiei dagokienez, berriz, behealdeetako gehienak desagertu dira, nekazaritzaren, herriguneen eta garraiobideen zabalrzeak erasanda.
— Kantauri alderako artadi silizikoloa
Kantauri alderako artadiaren beste aldaera den artadi silizikoloetan ere artea (Ojiercus ilex subsp. iiex) da zuhaitzen landaredi mailako landare nagusi edo ugariena, baina arte mota horietan, haritz kandudunak (Quercus robur) hazten dira artearekin batera.
Zuhaixken landaredi mailari dagokionez, hauek dira aipagarrienak: gurbitza (Arbutus unedo), gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia), txorbeltza edo karraskila (Rhamnus alaternus) eta zurikatxa (Erica arborea).
Zuhaixkaz beheko landaredi maila, berriz, txapar landareena alegia, ainar burusoilez (Erica vagans), ainar arruntez (Calluna vulgaris), Kantauriko ainarrez (Daboecia cantabrica), arkakaratsez (Rosa spp.) eta estrepez (Cistus salvifolius) osatua dago. Landare igokariak ere ugari hazten dira arte baso mota horretan, endalaharra (Smilax aspera) eta baso-otxarra (Rubia peregrina) gehienbat.Bestalde, Bizkaiko mendebaleko muturreko artadietan, Mediterraneoko berezko zuhaixka mota batzuk bizi dira: erratz-txilarra (Erica scoparia) eta gartxu hosto-estua (Phyllyrea angustifolia).Bizkaiko mendebaleko muturreko kostaldeko hareazko mendilerroak dira baso mota horren berezko bizilekua. Handik, Kadagua eta Nerbioiren ibarretatik barrena sartzen da barnealdera. Gaur egun, ordea, berez legokiokeena baino askoz eremu urriagoa hartzen du Kantauriko artadi silizilikoak, suteek-eta asko murriztu baitituzte baso mota horiek.
— Karraskadiak.
Kantauri alderako artadiak bizi diren sustratuaren arabera landare elkarte horren bi aldaera bereizten diren bezala, karraskadietan ere, sustratu jakin batzuetara egokitu direnez, bi aldaera hauek bereiz daitezke.
— Karraskadi kaltzikoloa
Karraskadi mota horretako zuhaitz landaredi mailan karraska (Quercus ilex subsp. rotundifolia) da zuhaitz nagusia. Zuhaitzenaz beheko landaredi maila, zuhaixkena, gartxu hostozabalez (Phillyrea latifolia), gurbirzez (Arbutus unedo), ipar-ipuruez (Juniperus communis), arbustu arruntez (Ligustrum vulgare) eta txorbeltza edo karraskilez (Rahmnus alaternus) osatua da.
Txapar landareen landaredi maila, berriz, ainar burusoilez (Erica vagans), otabera arruntez (Genista hispanica) eta azerimahatsez (Arctostaphylos uva-ursi) osatua dago. (Azkeneko landare hori ugariagoa da baso soilguneetan).Karraska basoa bizi daitekeen eremuko hegoaldeko basoetan beste bi zuhaixka mota bizi dira, ezpela (Buxus sempervirens) eta ahuntzadarra (Pistacia terebinthus), baina ipar-ipuruaren (Juniperus communis) lekua horren kideko beste zuhaixka batek hartzen du, miter feniziarrak (Juniperus phoenica), alegia. Errioxa-Erribera aldean, berriz, beste zuhaixka mota hauek agertzen dira: abaritza (Quercus coccifera), erratz-txilarra (Erica scoparia), hego-ipurua (Juniperus oxycedrus) eta estrepa (Cistus salvifolius).Hau da baso mota horren berezko bizilekua:Haran Garaietako muinoetako landaredi estaia, Hegoaldeko Mendietako supramediterraneokoa -bai alde batean bai bestean,betiere—, eta Errioxa-Erribera aldeko mesomediterraneokoa —sustratu mota berezirik gabe—.Gaur egun, ordea, berez legokiokeena baino eremu urriagoa hartzen du karraskadi kaltzikoloak. Murrizketa horren eragile nagusiak zuhaitzak egur eta ikatz egiteko erabiltzea eta eremu batzuk abere hazkuntzarako baliatzea dira. Behealdeetako karraskadiak guztiz desagertu dira, haiek bizi ziren eremua lur sailak (mahastiak, olibondoak eta laboreak) prestatzeko erabili baita.
- Karraskadi silizikoloa
Karraskadi kaltzikoloaren oso antzekoa da, baina karraskadi silizikoloetan, zuhaixken artean, askoz ugariagoak dira gurbitza (Arbutus unedo) eta gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia). Landare elkarte horretako zuhaixka berezienak, baina, erratz-txilarra (Erica scoparia) eta estrepa (Cistus salvifolius) dira. Txapar landareen artean, berriz, ainar arrunta (Calluna vulgaris) izaten da.Hauek dira karraskadi mota horren berezko bizilekuak: Trantsizio sektoreko Mendi eta Haran Garaietako eta Hegoaldeko Mendietako hareazko mendiak eta konglomeratuak.Gaur egun, berez legokiokeena baino eremu urriagoa hartzen du karraskadi mota horrek. Murrizketaren eragileak karraskadi kaltzikoioarenak berak dira.
Haltzadi edo haltz basoak
Atal hau ibai ertzetan hazten diren haltz (Alnus glutinosa) basoei buruzkoa da. Oro har, zenbat eta hegoalderago bakanago hazten da haltza. Euskal Herriko haltz baso ederrenak uraren isuria Atlantiko aldera duten (Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren iparraldea) ur bizi-biziko ibai ertzetakoak dira.
— Kantauri alderako haltzadia
Baso mota horretako zuhaitzen landaredi mailan haltza (Alnus glutinosa) gailentzen da, eta, haltzarekin batera, lizar arrunta (Fraxinus excelsior) bizi da. Han-hemenka sakabanatuta agertzen diren urritza (Corylus avellana), sahats ilun (Salix atrocinerea), zuhandor (Cornus sanguinea) eta zumalakar (Frangula alnus) banaka batzuk kenduta, haltzadietan ez da zuhaixkarik bizi. Txapar landareen landaredi maila ere oso murritza da, han-hemenka sakabanatutako lahar edo sasi (Rubus gr. ulmifolius) gune batzuez osatua.
Landare igokari edo aihen belarrak, berriz, ugari hazten dira, huntza (Hedera helix) eta apomahatsa (Tamus communis) batez ere. Baso egituraketa berezi hori deia eta, errezel itxura-edo izaten du haltzadiak, eta, horregatik, halako basoei «galeriabasoa» esan ohi zaie.Lur azidoa dagoen lekuetan aldaeraren bat izan dezake baso horrek, urkiak eta haritz kandudunak agertzen baitira lur horietan. Gaur egun, baso mota hori oso-oso murriztua dago, hiriguneak zabaldu eta industrialdeak eraiki direlako inguru horietan. Ibarretako zelai emankorrak, bestalde, nekazaritza jardueretarako erabili dira. Gainera, eremu horiek uholdeetatik babestu beharrak ibaiaren ibilgua zuzentzea edota ubideratzea ekarri du ondorioz, eta horrela galdu dira baso horiek, aztarnarik txikiena ere utzi gabe.
Beste batzuetan, uraldietatik babesteko ere, zuhaitzez landatu dira ibai ertzak, baina bestelako zuhaitz mota batzuk sartuz, alboak, esate baterako.
— Mediterraneo alderako haltzadia
Haltzadiaren beste aldaera den baso horretako zuhaitzen landaredi mailan, aurrekoan bezala, haltza (Alnus glutinosa) da nagusi, baino hartan ez bezala, zumar hostotxikiak (Ulmus munior) eta makalak bizi dira Mediterraneo alderako horietan. Zuhaixken landaredi maila aurreko haltzadi motarena baino ugariagoa eta sarriagoa da: zuhandorra (Cornus sanguinea), urritza (Corylus avellana) —azkeneko hori, urritza, zenbat eta hegoalderago orduan eta bakanago agertzen da-, elorri zuria (Crataegus monogyna), arbustu arrunta (Ligustrum vulgare), zume gorria (Salix purpurea) eta sahats iluna (Salix atrocinerea). Txapar landareen landaredi mailan, berriz, laharra edo sasia (Rubus gr. ulmifolius) da ugariena.
Landare igokariak ere asko ugaltzen dira baso horietan, huntza (Hedera helix), aihen zuria (Clematis vitalba) eta lupulu edo otsaihena (Humulus lupulus) batez ere.Haltzadia bizi den eremuko hegoaldeko basoetan elorri beltza (Prunus spinosa) bizi da beste zuhaixken artean, eta basamahatsondoa (Vitis vinifera) landare igokari edo aihen belarren artean.Haltzadi horren berezko bizilekua Mediterraneorako isuraldeko ibaien goi ibilgua da, ur bizi-biziak eta ibar estu samarrak dituena. Gaur egun, berez legokiokeena baino askoz eremu urriagoa hartzen du, eta atzerakada larria izaten ari da oraindik ere, Kantauri alderako haltzadia aztertzean aipatu ditugun arrazoi berberengatik.
Lizardiak eta zumardiak
Baso horietako zuhaitzen landaredi maila lizar hostotxikiez (Fraxinus angustifolia) eta zumar hostotxikiez (Ulmus minor) osatua dago, baina, leku batzuetan, zurzuria (Populus alba) ere izaten da. Zuhaitzenaz beheko landaredi mailan, zuhaixken artean, alegia, arbustu arrunta (Ligustrum vulgare), zuhandorra (Cornus sanguinea) eta sahats iluna (Salix atrocinera) dira landare ugarienak.
Maila bat beherago, berriz, txapar landareen artean, lahar edo sasi (Rubus gr.ulmifolious) eta erratz (Ruscus aculeatus) ugari dago. Landare igokari edo aihen belarrak ere asko ugaltzen dira, batez ere huntza (Hedera helix), aihen zuria (Clematis vitalba) eta baso-otxarra (Rubia peregrina).Urritzak (Corylus avellana) ere izaten dira toki batzuetan, batez ere iparraldean eta leku laiotzetan.Lizardien eta zumardien berezko bizilekuak ura Mediterraneo itsasora isurtzen duten Hego Euskal Herriko ur mantsoko ibai handien ertzak dira. Haran Subatlantikoko muinoetako landaredi estaian ere badira halako baso batzuk, baina gehiago dira Haran Submediterraneokoan, eta Errioxa-Erribera aldeko mesomediterraneoko landaredi estaian. Baso horiek ere asko murriztu dira, nekazaritzaren eraginez gehienbat. Izan ere, lur sailak prestatu baitira ibar barrenetako zelai emanakorretan.
Pinudi edo pinu basoak
Atal honetan Euskal Herriko berezko pinu basoak aztertuko dira. Ez, ordea, kanpoko pinu motez osatuak daudenak —hala nola insignis pinuez (Pinus radiata), larizio pinuez (Pinus nigra) edo pinazi pinuez (Pinus pinea) osatutakoak-, landatutako basoak direlako. Orobat, eta aurreko arrazoi berberagatik, ez dira aztertuko zuhaitz konifero hauez osatutakoak: alertzea (Larix), Lawson altzifrea (Chamaecyparis lavvsoniana), Douglas izaia (Pseudotsuga meniziezii) eta izai gorria (Picea abies).
- Alepo pinuz osatutako pinudia
Pinudi mota horretako zuhaitzen landaredi mailan alepo pinua (Pinus halepensis) gailentzen da, erabat gainera. Zuhaitzen azpiko landaredi mailan, zuhaixken artean beraz, karraska (Quercus ilex subsp. rotundifolia) gazteak, ipar-ipuruak (Juniperus communis), hego-ipuruak (Juniperus oxycedrus) eta erromeroa (Rosmarinus officinalis) hazten dira.Pinudi mota horren berezko bizi eremua Errioxa-Erribera sektorera mugatzen da.
Sektore horretako lur pobre eta argaleko maldetan bizi da alepo pinua. Urkidia bezala, alepo pinua ere karraskadia izandako lekuetan sortzen da, nonbait. Izan ere, karraskadiak, behin galduta gero, ez du leku horretan bertan berriro hazterik, higadura dela-eta berak bizitzeko behar dituen lur azalaren ezaugarriak galdu egiten direlako.
Galera horrek, beraz, abantaila ematen dio alepo pinuari lur horietan errotzeko. Hortaz, ez dago alepo pinuaren bizileku zehatz edo jakinez hitz egiterik: alepo pinua karraskadia bizi den eremuan bertan bizi da, hanhemenka sakabanatutako pinudi txikietan.Gaur egun, alepo pinuak berez legokiokeena baino eremu handiagoa hartzen du segur aski: alepo pinu baso handi samarrak daude Errege Bardeetan (Eguaras, Rada, Melida eta Zarrakaztelu) eta Labrazan, Araban (Dueñasko pinudia).
- Pinu gorriz osatutako pinudia
Pinudi mota horretako zuhaitzen landaredi mailan pinu gorria edo basa pinua (Pinus sylvestris) gailentzen da. Zuhaitzenaz beheko landaredi mailan, zuhaixken artean beraz, ugari hazten dira ezpela (Buxus sempervirens), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri beltza (Prunus spinosa), ipar-ipurua (Juniperus communis) eta astigar arrunta (Acer campestre). Txapar landareen landaredi mailan, berriz -pinudiaren azpiko sustratua nolakoa den-, lahar edo sasiak (Rubus gr. ulmifolius), arkakaratsak (Rosa spp.), ainar burusoilak (Erica vagans), ainar arruntak (Calluna vulgaris) eta Kantauriko ainarrak (Daboecia cantabrica) hazten dira.
Bestalde, Mediterraneoaren eragin handiagoa duten pinudietan elorri-triska (Genista scorpius) eta azeri-mahatsa (Arctostaphylos uva-ursi) bizi dira.Baso mota horren berezko bizilekua nondik nora hedatzen den ez dago garbi esaterik.
Pinu gorriak beste landare elkarte baten lekua hartzen du, nonbait, bizitokitzat, eta hala, pago, erkametz eta ametz basoak galdutako lekuetan bizi da. Gaur egun pinu gorriko baso ederrak ikus daitezke Artzena eta Salbada mendilerroetan (Araba). Nafarroan, hasi Esteribartik, eta Zaraitzu eta Erronkariko ibarrak bitartean aurkitzen da. Pinu gorria, beraz, landaredi estai hauetan bizi da: Trantsizio sektoreko Mendi eta Haran Garaietako mendietako landaredi estaian, Pirinioetako mendietakoan, eta Hegoaldeko Mendietako supramediterraneokoan.Ipar Euskal Herrian, lur behereetako eremu hareatsuetan hazten da pinu gorria.
Iparraldeko pinudi horietako gehienak, baina, gizonak baso ustiaketarako landatutako zuhaiztiak dira. Nolanahi ere, garai batean, berezkorik ere izango zen seguru aski, lehengo harizti azidofiloak galdutako lekuetan edota oso hareatsuak zirelako haritzak bizi ezin ziren haietan.
- Leherrez edo mendi-pinuz osatutako pinudiak.
Pinudi mota horretako zuhaitzen landaredi maila zuhaitz mota bakarrez osatua dago, leher edo mendi-pinuez, hain zuzen ere. Zuhaixken landaredi maila ez da oso sarria, eta ipar-ipuruez (Juniperus communis) eta hego-ipuruez (Juniperus oxycedrus) osatua dago gehienbat, baina, zenbait lekutan, arkakaratsa (Rosa spp.), otsalizarra (Sorbus aucuparia) eta Sorbus chamaemespilus zuhaixka ere ager daitezke.Txapar landareen artean, berriz, azerimahatsa (Arctostaphylos uva-ursi) da aipagarriena.Pinudi mota horren berezko bizilekuak Subalpeetako landaredi estaiko mendirik garaienak hartzen ditu: Belagoako harana, Belabartze, Ezkaurre eta Larra. Ipar Euskal Herrian ere bada mendi-pinurik, Santa- Graziko mendietan hain zuzen. Mendipinuak osatzen duen landare elkartea oso elkarte berezia da, eta babes neurri bereziak ditu horregatik. Hori dela eta -gainera, bizi den ingurua nekez balia daiteke beste ezertarako- gaur egun hartzen duen hedadura eta bere berezko bizilekua ia-ia bat dira.
Urkidi edo urki basoak
Euskal Herriko urkidiak, berez, ez dira baso naturalak, baizik eta Haran Atlantikoetan eta Iparraldeko Mendietan dauden muinoetako landaredi estaiko harizti azidofiloen eta azkeneko sektore horretan eta Trantsizio sektoreko Mendi eta Haran Garaietan dauden mendietako landaredi estaiko pagadi azidofiloen berezko egoera aldatu izanaren ondorioz sortutako baso txikiak.Baso azidofiloen degradazioaren ondorioz sortua izateak eragin handia izan du urki basoaren flora osaeran. Hala, baso horretako zuhaitzen landaredi mailan urkia (Betula alba) gailentzen da. Nolanahi ere, urkia bizi den eremuko hegoaldeko basoetan astigar arruntak (Acer campestre), hostazuriak (Sorbus aria) eta otsalizarrak (Sorbus aucuparia)ere hazten dira. Zuhaixken landaredi mailan gorostia (Iiex aquifolium), elorri zuria (Crataegus monogyna) eta elorri beltza (Prunus spinosa) dira zuhaixka mota nagusiak.
Txapar landareen artean, berriz, hauek dira aipagarrienak: ainar burusoila (Erica vagans), ainar arrunta (Caliuna vulgaris), ahabia (Vaccinium myrtillus), Kantauriko ainarra (Daboecia cantabrica) eta lahar edo sasia (Rubus gr. ulmifoiius).Toki bateko jatorrizko landare elkarteren baten ordez hazten den landare elkartea izanik urkidia, bere bizi eremuak bera sor daitekeen landare elkarte guztien bizi eremuak hartzen ditu. Baso txikiak osatuz bizi da, beraz, urkidia, toki bateko jatorrizko landarediaren bizi baldintzak aldatu izan diren tokietan han-hemenka sakabanatuta. Hala, urkidiaren gaur egungo bizi eremua zehaztea ez da gauza erraza, baina, dena den, jatorriz legokiokeena baino eremu zabalagoa hartzen duela esan liteke.
Basa zuhaixka edo sastrakak
Atal honetan basa zuhaixka edo sastrakak gailentzen diren landare elkarteak deskribatuko dira. Horrek ez du esan nahi landare elkarte horietan zuhaitzik ez denik, baizik eta haietan ez dela landaredi maila bat osatzeko adina zuhaitzik izaten. Beraz, ondoren azalduko diren landare elkarte horietan ez da zuhaitzen landaredi maila kontuan hartuko.Sastrakak landaredi mailaketaren egoera jakin bati dagozkiola uste izaten da, leku bateko jatorrizko landare elkarte (basoa) baten berezko egoera aldatu izanaren ondorioz sortuak direla, edota aldatu ondoren jatorrizkoaren antzeko landare elkartea berriz osatu bitarteko maila bati dagozkiola, bestela. Nolanahi dela ere, Euskal Herrian, zenbait lekutan, ingurune baldintzek (lehortasuna, lurraren pobretasuna, gatz gehiegitasuna) ez dute tamaina handiko landarerik hazten uzten. Toki horietan sastrakak dira bertako berezko landaredia. Horren froga nahi duenak kostaldeko hareatzetako edota labarretako berezko landare elkarteak ikustera joatea besterik ez du. Nafarroako Errege Bardeak, esate baterako, ez dira gaur diren bezalakoak bertan omen zegoen basoa inoiz bota zelako (askok bestela uste badute ere); seguru aski eremu horren parte handia estepa izan da azken izotzaldi edo glaziazioaz gero.
- Elorri eta lahar sastrakak
Trantsizio egoera batean daude, edo landarediak izaten duen degradazioaren mailaketari dagokiona edota toki bateko berezko landare elkartea berriz osatu bitarteko mailaren bati dagokiona. Landare elkarte horretan lahar edo sasiez (Rubus gr. ulmifolius) osatutako landaredi maila gailendu zen erabat hasieran; elorri motak han-hemenka sakabanatuta zeuden, eta geroago ugaldu ziren.Elorri sastraketan zuhaixka hauek hazten ditu elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri beltza (Prunus spinosa), arkakaratsa (Rosa spp.), urritza (Corylus avellana) eta sahats iluna (Salix atrocinerea). Landare igokari hauek ere ugari hazten dira: basoetako atxaparra (Lonicera periclymenum), klematidea eta baso-otxarra (Rubia peregrina).Iparraldeko elorri sastraketan, berriz, zuhandorrak (Cornus sanguinea), astigar arruntak (Acer campestre) eta apomahatsak (Tamus communis) hazten dira landare igokarien artean. Landare elkarte hori bizi den eremuko hegoaldean, berriz, beste landare hauek bizi dira: ipar-ipurua (Juniperus communis), arbustu arrunta (Ligustrum vulgare), marmaratila (Viburnum lantana), otabera arrunta (Genista hispanica), eta ainar burusoila (Erica vagans). Bestalde, Hegoaldeko Mendietan eta Errioxa-Erribera aldean ezpela (Buxus sempervirens) eta abaritza (Quercus coccifera) ere izaten dira.Landare elkarte horren berezko bizi eremuak bera sortzeko aldaketaren bat izan duten landare elkarte guztien bizi eremuak hartzen ditu, hau da, haritza, pagoa eta erkametzarenak.
Beraz, ia Euskal Herri osoan bizi da, eta, berez, gizakiak esku hartu izan ez balu, han-hemenka sakabanatuta biziko litzateke. Gizakiak, ordea, aldaketa handiak eragin ditu landare elkarte horietan, eta, hala, lahar eta elorri sastrakek berez legokiekeena baino askoz hedadura handiagoa dute gaur egun. Izan ere, landare elkarte hori osatzen duten landareak lur sailak-eta bereizteko erebili izan dira, eta, horregatik, hazten utzi dira belardi eta lur sailen bazterretan.
— Gurbitzez eta gartxu hostozabalez osatutako sastrakak
Landare elkarte horrek zuhaixken landaredi maila gurbitzez (Arbutus unedo) eta gartxu hostozabalez (Phillyrea latifolia) osatua izatea du ezaugarri nagusi. Aipatutakoez gainera, baina, beste landare asko bizi dira landare elkarte horretan: zurikatxa (Erica arborea), arbustu arrunta (Ligustrum vulgare), ereinotza (Laurus nobilis), otabera arrunta (Genista hispanica) eta lahar edo sasia (Rubus gr. ulmifolius). Endalaharra (Smilax aspera) eta baso-otxarra (Rubia peregrina) ere ugari hazten dira.Landare elkarte hori Kantauriko artadi kaltzikoloa egur egiteko bota edo, gehienetan, sutean erre izanaren ondorioz sortu da.
Hala, Kantauriko artadien barruan baso txikiak eratuz bizi beharko litzateke, berez, baina, artadien degradazioa dela eta, gizakiak esku hartu izan ez balu ugarituko zena baino askoz gehiago ugaritu da.
— Otadiak edo ote sastrakak
Oteaz gainera, landare elkarte mota horretan iratze arrunta (Pteridium aquilinum) eta txilar mota desberdinak hazten dira. Hala, txilar-ote-iratze lekua edota txilardi-otadia ere esan ohi zaio. Bestela, izen jeneriko gisa, landa ere esaten zaio.Landare elkarte horretan txapar landareen landaredi maila da ugariena: ote zuria (Ulex europaeus), ainar burusoila (Erica vagans), ainar arrunta (Calluna vulgaris) eta Kantauriko ainarra (Daboecia catabrica). Nolanahi ere, gizakiak iratze arrunta edo garoa (Pteridium aquilinum) baliatu ohi duenez -Gipuzkoako eta Nafarroako iparraldean batez ere-, abereei azpiak-eta egiteko, iratzea nagusi izan daiteke landare elkarte horretan, eta, halakoetan, iraleku edo garadi esaten zaio. Hegoalderago eta urriago izaten da.Hegoaldera egin ahala beste landare batzuk ager daitezke otadian: otabera arrunta (Genista hispanica), arkakaratsa (Rosa spp.) mota desberdinak, ipar-ipurua (Juniperus communis), estrepak (Cistus salvifolius) eta azeri-mahatsak (Arctostaphylos uva-ursi).Landare elkarte honi Haran Atlantikoetako eta Haran Subatlantikoetako hariztietan eremu txikiak hartzea legokioke berez, baina Iparraldeko Mendietako, Trantsizio sektoreko Mendi eta Haren Garaietako eta Hegoaldeko Mendietako pago oihanen degradazioaren ondorioz ere sor daiteke. Hortaz, gizakiak basoetako jatorrizko egoera aldatzean handitu egin da landare elkarte horren berezko bizi eremua.
- Txilardiak edo tsilar sastrakak
Landare elkarte horrek aurrekoarekin («Txilardi-otadia») duen alde nagusia ote zuririk ez izatea da. Txilarra, gainera, garaiagoa da, eta hala, landare elkarte horietan zuhaixken landaredi maila izaten da nabarmenena. Otea hazten den lekuari bezala txilarra hazten den lekuari ere landa esan ohi zaio, edota -txilardiari bakarrik-, maki, bestela.Landare elkarte horretan zurikarxa edo txilar zuria (Erica arborea) nabarmentzen da, landare estalki zarratua eratuz. Txilarraren azpian lahar edo sasia (Rubus gr. ulmifo- Iius), Kantauriko ainarra (Daboecia cantabrica), ainar arrunta (Calluna vulgaris) eta, gutxiago edo gehiago, iratze arrunta edo garoa (Pteridium aquilinum) hazten dira batez ere.Txilardia bizi den eremuan hegoaldera egin ahala ipar-ipuruak (Juniperus communis), arkakaratsak (Rosa spp.) eta isatsak (Cytisus scoparius eta Cytisus cantabricus) hazten dira. Hegoalderago (Trantsizio sektoreko Mendietatik eta Haran Garaietatik hegoaldera) erratz-txilarrak (Erica scoparia)hartzen du zurikatxa edo txilar zuriaren tokia, eta nagusitasuna, eta, gainera, ainar burusoilak (Erica vagans), azeri-mahatsak (Arctostaphylos uva-ursi) eta estrepak (Cistus salvifolius) ere agertzen dira.Landare elkarte horrek lur azidoak behar ditu bizitzeko; hau da, bestelakatu diren harizti, pagadi eta karraskadi azidofiloetako lur siliziotsuetan bizi da. Honen aurretik aipatutako landare elkarteena bezala, txilardiaren bizi eremua ere handitzen ari da, berak ordezka ditzakeen jatorrizko landare elkarteak giza ekintzaren eraginez bestelakatzean.
— Otabera sastrakak
Zuhaixken landaredi mailan hazten diren ainar burusoila (Erica vagans) eta, batez ere, otabera arrunta (Genista hispanica) dira otabera sastraketako landare mota nagusiak.
Ipar-ipurua (Juniperus communis) ere ugari hazten da landare elkarte horretan.Landare elkarte horrek hegoaldera egin ahala beste landare mota batzuk agertzen dira: hego-ipurua (Juniperus oxycedrus), miter feniziarra (Juniperus phoenica), elorri-triska (Genista scorpius), azeri-mahatsa (Arctostaphylos uva-ursi) eta ezkaia (Thymus vulgaris). Errioxa-Erribera aldean, berriz, beste zuhaixka mota bat bizi da landare elkarte horren barruan: abaritza (Quercus coccifera).Landare elkarte mota horrek lur basikoak behar ditu bizitzeko, lur azpiko harria kare harriz edo margaz osatua duena. Euskal Herri osoan aurki daiteke: harizti eutrofo eta baso misto atlantikoetan, erkametz basoetan, Kantauriko artadi kaltzikoloetan, pagadi eutrofo eta kaltzikoloetan, eta karraskadi kaltzikoloetan. Ote sastrakak ez bezala, otabera sastrak atzerakada handi samarra izan du, bera hazten den tokietan ardiak-eta bazkatzen baitira, eta horrek kalte handia egiten dio.Nolanahi ere, eta orain arte aztertu ditugun sastraka mota guztiak bezala, otabera satrakak ere jatorriz legokiokeena baino eremu handiagoa hartzen du gaur egun, berak ordeztu ohi dituen landare elkarteak suntsitu izanaren ondorioz.
— Ipuruz osatutako sastrakak
Landare elkarte horretan ipar-ipurua (Juniperus communis) da landare nagusi edo ugariena, bai zuhaixka gisa bai txapar landare gisa. Ipuruarekin batera ainar burusoilak (Erica vagans) eta, han-hemenka, otabera arruntak (Genista hispanica) aurki daitezke.
Hegoaldeko ipuru sastraketan bestelako landare hauek izaten dira, gainera: hego-ipuruak (Juniperus oxycedrum), miter feniziarrak (Juniperus phoenica), arkakaratsak (Rosa spp.), elorri-triskak (Genistascorpius), azeri-mahatsak (Arctostaphylos uva-ursi) eta ezkaiak (Thymus vulgaris).
Erkametz basoetan hazten da batez ere ipurua. Landare elkarte horren eta aurrekoaren artean dagoen alde nagusia behin eta berrizko suteen ondorio da gehienbat. Izan ere, larre bazterretan-eta sastrakak eta zuhaixkak ugari hazten direnez, erre egiten dituzte. Abereak bazkatzeko erabiltzen diren landare lastodunen eremuetan sastrakarik haz ez dadin egiten dira erreketak. Sute horiek kaltegarriak dira sastraka mota batzuentzat, baina beste batzuek, erre arren sustraia berriro atera dezaketenek, abantaila izaten dute. Lurra estaltzen duen landaredia pixkana murrizteak dakarren lur galera ere ipuruaren nagusitasunaren mesederako izan daiteke. Horrexegatik bizi da ipurua karstleku hautsietan, lur argalak beste landare mota batzuei baino mesede handiagoa egiten baitio ipuruari.
- Ezpeldiak edo ezpel sastrakak
Landare elkarte horretan zuhaixken landaredi maila da nagusi, ezpelak ia etenik gabeko estaldura eratzen baitu. Beraz, soilguneetan baino ez da bestelako landarerik hazten, kare harrizko lekuetan gehienbat: otabera arruntak (Genista hispanica), ainar burusoilak (Eriva vagans), azeri mahatsak (Arctostaphylos uva-ursi). Leku garaietan ezkaia (Thymus vulgaris) eta hego-ipurua (Juniperus oxycedrus) hazten dira, eta lur argaleko lekuetan, berriz, miter feniziarra (Juniperus phoenica) bizi da.Ezpeldiak bizitzeko hartzen duen eremua pago oihanak, erkametz basoak eta Hegoaldeko Mendietako karraskadi kaltzikoloak hartzen dutena da. Baso horietako zuhaitzak bota edo erre izan diren tokietan sortzen da, hain zuzen ere, ezpeldia. Ezpelak sor daitezkeen basoetako asko desagertu egin direnez, ezpeldia bizi den eremuak hedadura handiagoa du gaur egun.
—Abariztiak edo abaiitz sastrakak
Abariztietan abaritz zuhaixkez (Quercus coccifera) osatutako landaredi maila gailentzen da. Abaritzarekin batera, baina, txorbeltza edo karraskila (Rhamnus alaternus) hazten da han-hemenka. Abaritz sastrakak txapar landare hauez osaturiko landaredi maila bat du, gainera, ez oso sarria: ainar burusoila (Erica vagans), otabera arrunta (Genista hispanica), azeri-mahatsa (Arctostaphylos uva-ursi), baso-otxarra (Rubia peregrina) eta ezkaia (Thymus vulgaris); azkeneko hori soilguneetan hazten da gehienbat.Horiek baino leku garaiagoetan ezpela (Buxus sempervirens) tartekatzen da zuhaixken artean, eta lur azidoak dituztenetan erratz-txilarra (Erica scoparia), ainar arrunta (Calluna vulgaris) eta estrepak (Cistus salvifolius) hazten dira. Hegoaleko abaritz sastraketan, berriz, legeltxorra (Pistacia lentiscus) hazten da landare elkarte horren barruan.Mesomediterraneo aldeko landaredi estaiko karraskadia suntsitu izan den tokietan sortzen da abaritz sastraka. Abaritza Haran Submediterranoko eta Errioxa eta Erribera aldeko karraska basoak bestelakatu diren tokietan hazten da. Leku horietako karraskadiak izugarri murriztu direnez, asko ugaldu dira abaritz sastrakak.
- Erromero landareez osatutako sastrakak
Landare elkarte horretan txapar landare usaintsu asko dago, eta horien artean hanhemenka hazten den erromeroa (Rosmarinus officinalis) da nagusi edo ugariena.
Erromeroaren ondoan hazten diren zuhaixketatik abaritza (Qercus coccifera) eta hegoipurua (Juniperus oxycedrus) dira aipagarrienak, eta txapar landareetatik, berriz, ezkaia (Thymus vulgaris) eta elorri-triska (Genista scorpius).Errioxa eta Erribera aldean bizi da gehienbat erromeroa, karraska basoaren berezko lekuetan, higadurak lur azala murriztu dien eta nekazaritzarako balia ez daitezkeen malda eta muinoetan. Karraska basoak desagertzean asko hedatu da erromeroa, baina belar biltzaile ezjakinen gehiegikeriek, ordea, galtzeko arriskuan jarri dute.
- Ezkai landareez osatutako sastrakak
Txapar landare herrestariez osatutako sastraka da ezkai sastraka. Landare elkarte horrek soilgune handiak izaten ditu tarteka, eta soilgune horietan landare lastodunak hazten dira gehienbat. Ezkai sastraka osatzen duten txapar landareen artean ezkaia (Thymus vulgaris) da, noski, landare ugariena.
Ezkaiarekin batera elorri-triskak (Genista scorpius) eta hego-ipuruak (Juniperus oxycedrus) hazten dira han-hemenka.Erkametza eta arte basoak bizi ohi diren lekuetan bizi da ezkaia, Haran Submediterraneoetako muino zoruan, Hegoaldeko Mendietako supramenditerraneoko landaredi estaian, eta Errioxa eta Erriberako mesomediterraneokoan.
Gizonak induzitu duen landare elkartea da ezkai sastraka. Erkametza eta artea degradatu diren tokietan, higadurak lur azala murriztean, sortzen da.
— Sahats sastrakak
Sahasti zuhaixkeez osatutako sastraka sarriak dira, hainbat sahasti mota txikiez osatuak: sahats iluna (Salix atrocinerea) —hegoalderago eta urriago-, zume gorria (Salix purpurea) eta zume hauskorra (Salix fragilis).Sahats sastrakak sustratu ezegonkorra duten lekuetan bizi dira, harkoskor mugikorrez eratuta dauden ibai irletan, adibidez. Orobat, ibai basoetako bazterretan hazten da, uraldiek estaltzen edo agorraldiek agerian uzten dituzten lekuetan. Mediterraneorako isuraldeko ibai handien inguruetakoak dira garrantzitsuenak. Beraz, Haran Subatlantikoetako eta Haran Submediterraneoko landaredi estaian eta Errioxa eta Erribera aldeko mesomediterraneoko landaredi estaian bizi daiteke.Gainerako sastraka mota gehienak ez bezala, sahats sastrakak murrizten ari dira, ibai bazterreko basoak ere murrizten ari diren neurrian. Ibarretako lur sailak zabaltzea eta ibai ibilguak zuzentzea eta bideratzea dira atzerakada horren eragile nagusiak.Gaur egun, berez legokiokeena baino askoz hedadura handiagoa du larre kaltzikoloak: pago oihan eta karraska baso ohien berezko bizilekuetara hedatu da, Trantsizio sektoreko mendietako karst inguruetara. Mendiko belardiak bezala, harri arteko larre kaltzikoloak pagadiak eta katraskadiak ditu berezko bizileku, gertaera naturalen ondorioz desagertutako basoko tokiak, betiere. Behin-behineko bizilekuak dira horiek, abere belarjaleek bazkalekutzat dituzten neurrian iraun dezaketenak.
Belardiak
- Mendiko belardiak
Landare elkarte mota horretan arrauka (Festuca) da belar landare ugariena, eta harekin batera, landare lastodun mota asko eta bestelako belar landare batzuk hazten dira.
Abere hazkuntzarako baliatzen dela eta, berde koloteko tapiz baten itxura izaten du, lorategietako belar xehea gogorarazten duena.Landare elkarte hori oso ugaria da Itsaso Mediterraneoa eta Kantuari itsasoa bereizten dituen banalerrotik iparraldera dauden kare harrizko mendietan, Iparraldeko Mendiak eta Haran Atlantikoak sektoreetan, hain zuzen ere. Belardi mota hori haritz eta pago oihanen muturrerainoko degradazioaren ondorio da.
Hortaz, berez legokiokeena baino askoz hedadura zabalagoa hartzen du gaur egun. Landare elkarte horri berez zegokion bizi eremuak hariztietan eta pagadietan sortutako belardi txikiak hartzen zituen, hau da, basoa gertaera naturalen ondorioz (suteak edo luiziak) desagertutako lekuetan sortu eta animalia belarjaleek iraunarazten zituzten belardiak.
- Harri arteko larre kaltzikoloa
Mendiko belardia deitu dugunaren antzeko landare elkartea da harri arteko larre kaltzikoloa, belar xeheko belardiaren itxura izan dezakeen aldetik. Nolanahi ere, erraz bereiz daitezke bata bestetik, larre kaltzikoloa mendiko belardia baino askoz leku garaiagoetan bizi baita, kare harria agerian eta lurrik ia ez duten lekuetan, hain zuzen ere.
— Albitz landareez osatutako belardiak
Landare elkarte horretan albitza (Brachypodium pinnatum) da belar landare nagusia.
Aztertu ditugun aurreko bi landare elkarte horietan bezala, albitzaz gainera beste landare lastodun batzuk eta era askotako belar landareak bizi dira albitz belardietan.Landare elkarte horren hedadura izugarri handitu da, eta gaur egun ere handitzen ari da. Haritz basoaren berezko bizilekuetan bizi ohi da. Haran Atlantikoetako eta Iparraldeko Mendietko muinoetako landaredi estaiaren goiko aldean ere ugari hazten da.
Aurreko kasuetan bezala, haritz basoen berezko bizilekua legokioke ere albitz belardiari berez. Basoa gertaera naturalen ondorioz bestelakatu den tokietan hazten da, betiere, albitz belardia.
Landare elkarte bereziak
- Kostaldeko hareatzak
Kostaldeko hareatzetako landare elkarteetan belar landareak dira nagusi, eta landare mota horien artean harenondokoa (Ammophila arenaria) eta Elymus farctus dira, beste askoren artean, ugarienak.Ipar Euskal Herrian era horretako hareatza ederrak aurki daitezke, Lapurdiko kostaldean gehienbat, Hendaia eta Baiona artean hain zuzen. Gipuzkoan aipagarriak dira Zumaia eta Zarauzkoak, eta Bizkaian, berriz, La Arena, Laga eta Gorlizko hondar tzetakoak. Kostaldeko hareatza horiek atzerakada handia izaten ari dira, kostaldeko turismoak eta etxegintzak suntsituta.
— Padurak
Urak estalita egon ohi diren inguruetan itsas fanerogama bat —hau da, urpean bizi daitekeen goi mailako landarea- bizi da, itsas belarra (Zostera noltii) alegia. Urpean itsasgoran bakarrik egoten diren lekuetan, berriz, Spartina motako landare lastodunez osatutako belardi gisakoak hazten dira, eta, aldiz, osinetan eta, Salicornia ramosissima, Sarcocornia fruticosa, Sarcocornia perennis eta Halimone portulacoides itsas landareak bizi dira. Padura bazterretan, aldiz, milazkak (Tamarix gallica) eta usteltxak (Inula critmoides) bizi dira.Euskal Herriko padura leku nagusiak Gernika, Plentzia, Orio eta Zumaiako ibaiadarrak, eta Bidasoa eta Aturri ibaien bokaleak dira. Landare elkarte hori atzerakada handia izaten ari da, padurak dituzten ibai bokaleetan dauden herriguneek kalte handia egiten baitiete. Euskal Herriko padurarik bikainena Gernikakoa da, Urdaibaiko Biosfera Babesgunearen barruan.
— Labarretako landaredia
Labarretan bi alde bereizi behar dira, behealdea, uhinek bustitzen eta gazitzen dutena alegia, eta goialdea, uhin zizpriztinak iristen ez direna, eta beraz, gazitu gabea.Beheko aldean itsasoko milua (Crthum maritimum) bizi da. Goialdean, berriz, landare herrestariak bizi dira gehienbat, eta horien artean, ainar burusoila (Erica vagans) eta otabera arrunta (Genista hispanica) dira ugarienak. Landare horiekin barera beste hauek ere ager daitezke: arkakaratsak (Rosa spp.), txorbeltza edo karraskila (Rhamnus alaternus), endalaharra (Smilax aspera) eta baso-otxarra (Rubia peregrina).Euskal Herriko itsas labar gehienak Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean daude.
Ipar Euskal Herriko kostaldea (Lapurdi) Hegoaldekoa baino apalagaoa eta hareatsuagoa da; leku jakin batzuetan baino ez da labarrik eratu, muga aldean batez ere. Itsaslabarrak ezin direnez beste ezertarako baliatu, nahiko ondo kontserbatu da bertako landaredia.
Hala, Euskal Herriko itsas labarretako landarediak berez legokiokeena baino hedadura handiagoa du gaur egun, ikatz eta egur egiteko bota izan diren kostaldeko artadien kaltean.
— Estepako landaredia
Estepako landare elkarteak zurezko landarerik ez izatea du ezaugarri. Eremu horietan, lur gorrian, han-hemenka sakabanatuta hazten diren belar landareak baizik ez dira bizi, hala nola Lygeum spartum-a, artemisia mina (Artemisia herba-alba) eta Saisola vermiculata-a.Errioxa eta Erribera aldeko mesomediterraneoko landaredi estaian bizi ziren karraska, alepo pinu eta erkametz basoen muturreko degradazioaren ondorio dira landare elkarte horiek. Bardeetan, Tutera eta Tafallako merindadeetako leku batzuetan, eta Arabako Oion, La Puebla de Labarka eta Eltziego inguruetan agertzen dira.Estepako landarediaren berezko bizilekuak Bardeetako toki karetsuak dira. Basoak desagertuta, eta baso horien lekua hartu zuten sastrakak ere desagertzean hedatu zen estepako landaredia.