Departamento de Cultura y Política Lingüística

Geografia»Klima

KLIMA

 

Euskal Herriko klimaren ezaugarriak

 

Sarrera

Eskualde jakin bateko klimaren ezaugarriak eskualde berorretan urteetan zehar gauzatzen diren eguratseko baldintzek mugatzen dituzte. Gune jakin batean egin ohi dituen eguraldi moten jarraipen gisa ere defini daiteke klima. Bestalde, ingurune fisikoaren alderdi honek lotura estua du edafologia, landaredia, geomorfologia eta giza komunitateen jarduera ekonomikoekin. Izan ere, klimak zehazten du landaredi mota eta haren bilakaera, kontrolatzen du lurren osaera, hornitzen ditu urez uribilguak eta ur-biltegi karstikoak, mugatzen du higaduraren garapena eta masen mughnendua, kontrolatzen du eguratsa kutsa dezaketen gaien barreiadura, eta, oro har, klimari esker garbitzen da lur azala. Ekonomia jardueretan ere eragin handia du klimak, bereziki nekazaritzan, industrian eta giza bizitokietan.
Orain arte klimari buruz egin diren bibliografia lanez gainera, klimaren aldagaiak aztertzeko informazioa Donostiako Meteorologia Zentruan (Autonomia Erkidegorako), Zaragozakoan (Nafarroarako) edo Bordelekoan (Ipar Euskal Herrirako) eskura daiteke.
Eta hiru behatoki mota desberdinetan bilduak izan daitezke zentru horietako datuak:
a.- Behatoki osoak edo lehen mailakoak. Igeldo-Donostia, Vitoria-Gasteiz, Sondika, Iruñea eta Hondarribiko meteorologia behatokiak bakarrik dira era honetakoak. Behatoki hauetan ondoko aldagaiei buruzko datuak biltzen dira: prezipitazioak (isurkari zein gotorrak); euri egunen kopurua; urteko, hilabeteko eta eguneko prezipitazioen batez besteko intentsitatea; epe laburretan zeharreko intentsitate gorenak (Igeldoko plubiografoa); tenperatura; lainoa; izozteak; hodeiak; ihintza; hezetasuna; haizea (norabidea, indarra eta maiztasuna) eta ebapotranspirazioa.
b.- Bigarren mailako behatokiak edo behatoki termoplubiometrikoak. Era honetako behatokietan orotariko datuak neurtzen dituzten plubiometroak bakarrik izaten dira; beraz, prezipitazio egunen kopurua, eguneko, hilabeteko eta urteko kopuruak, eguneko prezipitazioen balto gorena, tenperaturen gorabehera eta, zenbait behatokitan (Arantzazukoan esaterako), haizeari buruzko datuak bakarrik biitzen dira. Bigarren mailako behatokien artean, aipagarriak dira, besteak beste. herri hauetakoak: Andoain, Eibar, Lasarte, Legazpi,Mutiloa, Otzaurte, Oiartzun, Errenteria- Añarbe, Billabona, Amurrio, Boveda, Manurga, Agurain, Gasteiz, Basauri, Bermeo, Galea, Sondika, Karrantza, Abaurregaina, Auritz, Eiaurrieta, Erremendia, Doneztebe, Miarritze, Tutera, Caparroso, Sartaguda eta Tafalla.
c- Hirugarren mailako behatokiak edo behatoki plubiometrikoak. Orotariko datuak neurtzen dituzten plubiometroak bakarrik dituzte. Biltzen dituzten datuak: prezipitazio egunen kopurua, eta eguneko, hilabeteko eta urteko prezipitazio kopurua. Era honetakoak dira, besteak beste, Astigarraga, Ordizia, Beasain, Elduain, Elgoibar, Hernani-Ereñozu,Zarautz, Eugi "Olaberri", Eugi "Quinto Real", Etxebarria, Leitza, Dima eta Durangokoak.
Informazio horiek osatzeko meteorologia estazio automatikoetan jasotzen diren datuak erabil daitezke, baina kontuan izan behar da era honetako estazioak denbora epe laburrerako ezarri ohi direla eta hainbat arazo izan ditzaketela.
Aldagai jakin bakoitzaren neurketa egiteko denbora epe jakin bat finkatu ohi da. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, ondoko neurketa epeak dira egokienak kostalderako:
— Tenperatura: 15 urte
— Hezetasuna: 6 urte
— Hodeiak: 4 urte
— Gardentasuna: 5 urte
— Prezipitazioak: 40 urte
Jarrai plubiometrikoetan akats asko izaten da, behatokiaren funtzionamendu ezegokiagatik, matxurengatik, axolagabekeriagatik etab.; akats horiek zuzentzeko edo neurketarik egiten ez den hilabeteetako datuak kalkulatzeko ondoko formula erabil daiteke: kontuan harturik Pa = kalkulatu nahi dugun prezipitazioa dela, eta Pb, Pc, etab. = kalkuluak egiteko oinarri hartu dugun denbora epean inguruko behatokietan prezipitazioei buruz egindako neurketen balioak.Na, Nb, Nc etab. neurketa egiteko hautatu ditugun behatokietan bildutako urteko, urtaroko edo hilabeteko prezipitazioen batez bestekoak dira.

 

Ezaugarri nagusiak

Euskal Herriko klimaren ezaugarri nagusiak eragile eta meteorologia elementu ugariren arteko elkar-eraginak markatuak dira. Hauek dira elementu aipagarrienak:
a.- Euskal Herriaren latitudea (Europako hegoaldean, gune epelean, baina Presio Garai Subtropikaleko gunetik oso hurbil).Euskal Herria kokaturik dagoen latitudean oso ezaugarri desberdineko aire masen zirkulazioa izaten da: haize hotz hezea (itsasoko haize polarra), haize hotz lehorra (kontinenteko polarra), haize epel hezea (itsasoko haize tropikala), haize epel lehorra (kontinenteko tropikala) eta baita artiko kontinentala ere, oso hotza eta lehorra.
b.- Euskal Herriko mendikate nagusien topografia egitura bitxia. Euskal Herriko mendilerroek arku bat osatzen dute, Iparraldean ahurgunea duen arku bat; aire masa hezeei eta ekialdeko jarioari sarbidea galarazten die arku horrek. Orografiak eragin handia du kliman; klimari zenbait xehetasun ematen dizkio eta klima mota bakoitzari dagokion espazioa zedarritzen du.
Mendilerro gehienak kostaldearen paralelo edo kostaldeko paraleloaren hegoaldean daude, eta horrela, ez diete mendebaleko itsas jarioei (westerlies) oztopo egiten, baina aire masa hezeei barrura sartzea eragozten diete. Klima motak, oro har, bat datoz lurraldea ezaugarritzen duten morfoegiturekin; hala, mendebaletik ekialderako lerro luzeak eratzen dituzte klima motek, kostaldetik hasi eta barnealderantz. Eskema orokor honetatik at gelditzen diren lurralde bakarrak Pirinioetako gailur garaienak eta gainerako erliebe garaiak dira: mendiko klima da nagusi lurralde hauetan. Kostaldeko mendietan eta Pirinioetako iparraldeko isuraldean (Pirinioetako kontrahormetan) klima ozeaniko epela edo kostaldeko klima freskoa dago; Pirinioaurreko Sakonuneak eta Arabako Lautadan duten ekialdeko luzapenak barnealdeko klima ozeanikoa edo bitarteko klima dute, eta Kanpoaldeko Lurren hegoaldean, berriz, ezaugarri kontinentalekiko klima mediterranearra da nagusi.
c- Kokalekua. Euskal Herria Europako kontinentearen mendebaleko aldean dago, eta horrek mendebaleko jarioen eragina areagotzen du; Atlantikoko aire masa heze ugari iristen dira, prezipitazio handiak ekar ditzaketenak. Euskal Herria eta inguruak"jet" polarren eta fronte polarreko ekaitzen eraginpean daude. Capelek dioenez (1983), "Kantauri aldeko Euskal Herriko lurraldean ez dute eraginik haize-laster polarraren zurrunbiloek, baina bai zikloi zurrunbiloek, haize-laster nagusiaren hegoaldetik jo eta iparretik hegoalderako mugimendu meridiano bizkorrak egiten dituztenek. Zalantzarik gabe lotura estua dago haize-lasterren zurrunbiloen eta fronte polarrak eragiten dituen gorabeheren artean".
d,- Bizkaiko golkoko iparraldeko ertzean itsasoko urak ia urte guztian zehar duen tenperatura garaia. Itsaso horren berotasuna dela eta, hara iristen diren aire masak hezetasunez betetzen dira; ipar edo ipar-mendebaleko haize leunek kostaldera bultzatzen dituztenean gora egiten dute masa hezeek, banalerroaren erliebe garaia gainditzeko;gora egitean hoztu (seudoadiabasia) eta kondentsatu egiten dira eta prezipitazio handiak ekartzen dituzte.
Laburbilduz, ezin esan daiteke Euskal Herria lurralde homogeneoa denik kiimari dagokionez. Hiru gune nagusi bereizten dira, elkarren oso desberdinak: kostaldeko gune ozeanikoa (kostalde freskoa edo mendebalekoa), itsasoaren eragina nabarmen ageri duena; ezaugarri kontinentalekiko gune mediterranearra, Pirinioaurreko Kanpoaldeko Mendien eta Arabako Lautadako hegoaldeko mendilerroen hegoaldean; eta, aurreko bien artean, bitarteko gune bat, uren banalerroaren eta barnealdeko eta kanpoaldeko mendikate garaien artean. Azkenik, aurrez aipatu den bezala, mendiko klima mota bat ere bada, 1.000-1.3000 metrotik gorako guneetan.

 

Klima ozeanikoa

Kima mota hau da nagusi, oro har, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroako iparraldean, Arabako iparraldean eta Ipar Euskal Herriko eskualdeetan, salbu eta 1.000- 1.300 m-tik gorako guneetan, hots, mendiko klima duten guneetan.
Kostaldeko klima ozeanikoak bi ezaugarri nagusi ditu: tenperaturaren homogeneotasuna —tenperaturak ez dira oso gogorrak neguan eta samurrak dira udan— eta prezipitazioak. Hala ere, aldeak daude gune batetik bestera: kostaldearen eta barnealdearen artean adibidez, eta lur behereen eta lur garaien artean batez ere.
Köppenek emandako sailkapenaren arabera, klima mesotermal hezea (kmh) da klima ozeaniko hau. Epela da, ez da urtaro lehorrik izaten, prezipitazioen banaketa orekatua da urtean zehar: udazken eta neguak oso euritsuak dira eta uda, berriz, oso lehorra.

 

Prezipitazioak

Kantauri itsasoko kostaldea da Espainiako estatuko gune hezeenetako bat: urtean zehar 1.400-1.500 mm-ko balio plubiometrikoak gainditzen dira, eta 2.000-2.200 mm ere irits daitezke zenbait gunetan, Gipuzkoa-Nafarroa iparraldeko eremuaren mendebalean (Oiartzun-Arditurri-Artikutza) esaterako. 100.000 biztanletik gorako Europako hirien artean, Donostia da plubiometria maila garaiena duena, Bergenen ondoren (Uriarte, 1983).
Mapa plubiomettikoa aztertuz gero, ikusten da prezipitazio gehiago izaten dela ekialdean mendebalean baino, eta hegoaldean iparraldean baino gehiago, nahiz eta erliebea den prezipitazioen banaketan zerikusi handiena duen eragilea. Eusko Jaurlaritzaren isoieta mapan (1988) plubiometria gorabehera handiak ikusten dira lurralde batzuen eta besteen artean, eta baita lurralde jakin baten barruan ere, eskualde batzuen eta beste batzuen artean.
Plubiometria maila apalenak (1.000- 1.200 mm) Gernikako itsasadarrean eta Nerbioi-Ibaizabal bailaran jasotzen dira: 1.115 mm Basaurin; 1.022,5 mm Punta Galean; 1.162 mm Amurrion, etab. Balio horiek garaiagoak dira zenbat eta handiagoa izan latitudea, eta are garaiagoak, zenbat eta hurbilago egon mendebaletik. Bizkaiko urteko prezipitazioen batez bestekoa 1.200-1.400 mm/m2 -koa da, Sondikan (1.277 mm), Bermeon (1.253 mm), Durangon, Abadiñon eta beste zenbait behatokietan bildutako datuen arabera. Bizkaiko antiklinoriora hurbildu ahala prezipitazio kopurua urteko 1.800-2.000 mm-ra iristen da, eta Gorbeialdean garaiagoa ere izan daiteke.
Prezipitazio gehien izaten duen lurraldea Gipuzkoa da. Mutriku eta Getaria arteko kostaldean eta Ordizia-Beasaingo sakonuneko gune batzuetan jasotzen dira balio apaienak: ez dira urteko 1.000- 1.200 mm baina garaiagoak izaten, oro har. Plubiometria maila "apal" horren eragileak gune horietako ezaugarri bereziak dira.
Debako haranaren hondoan eta arestian aipaturiko kostaldeko lerroaren hegoaldeko guneetan garaiagoa da prezipitazioen maila: 1.200-1.4000 mm batez beste. Inguru honetan aipagarriak dira Zarauzko (1.307), Beasaingo (1.352) eta Arrasateko (1.390) erregistroak. Ekialdean eta hegoaldean garaiagoak dira kopuruak, bereziki Gipuzkoako ekialdean eta Nafarroako iparraldean. Horrela, Eibarren 1.504 mm jasotzen dira, Legazpian 1.515,4 mm, Mutiloan 1.478,7 mm, Otzaurten 1.565,7 mm, Billabonan 1.491,7 mm, Andoainen 1.608,4 mm, Arantzazun 1.710,7 mm, Hondarribian 1.651 mm, Lasarten 1.625,5 mm, Igeldon 1.595 mm, Astigarragan 1.897,7 mm, Errenteria herrian 1.878,6 mm, Hernani- Ereñozun 1.889 mm, Elduaienen 2.067,4 mm, Eugin 2.152,3 mm, Oiartzunen 2.348,2 mm eta Errenteria-Añarben 2.235 mm. Nafarroako iparraldean ere horien antzeko kopuruak ikusten dira; bat azpimarratzekotan, Artikutzako 2.671 mm-ak dira aipagarri.
Pirinioen hegoaldeko isuraldean, 700-800 metroz beherako lurraldeetan, Gipuzkoakoen antzeko datuak biltzen dira. Aipagarriak dira Leitzako datuak (2.090,6 mm), Eiaurrietakoak (1.556,6 mm), Erremendiakoak (1.357,7 mm), Irabia urtegikoak (1.773,4 mm), Bizkarretakoak (1.044,4 mm) eta Doneztebekoak (1.792,3 mm). Aipatu berri diren behatoki horietako batzuk klima hezearen eta Pirinioetako klimaren arteko mugan daude kokatuak, eta, hori dela eta, mendiko klimari buruzko ataletan hartuko dira kontuan.
Ipar Euskal Herrian aurreko lurraldeetakoa baino txikiagoa da prezipitazio indizea, baina ez, halere, 1.400 mm-tik beherakoa. Inguru horretan ere garrantzi handia du orografiak; izan ere, orografia da plubiometrian eragin gehien duen ezaugarria. Kostaldean 1.400-1.500 mm euri ur jasotzen da: Miarritzen, adibidez, 1.457 mm eta Angelun 1.483 mm. Hegoaldean, 1.500 mm-tik gora jasotzen da Senperen eta Maulen 1.700 mm.
Plubiometrian atzematen diren gorabehera hauek Euskal Herriko orografia bitxiarekin dute zerikusia. Urtean zehar euri ugari izateko bi arrazoi nagusi daude: Kantauri itsasoaren hurbiltasuna eta erliebearen orientazioa; izan ere, euskal mendilerroen kokaera (E-M, IM-HE eta HM-IE), Kantauriko mendietako eta Pirinioetako gailur garaienak baino apalagoa den igarobide bat —euskal banalerroa- eta Mediterraneoko mendebaleko eskualde ziklogenetikoak eragiten duen zurgapen fenomenoa direla eta, mendebaleko jarioak, kostaldean zehar Kantauriko erliebearen paraleloan irristatu ondoren, Mediterraneo aldeko arroarako bidea hartzen du, euskal banalerroan barna. Haizeek iparraldeko norabidea hartzen dute eta euskal mendiak gainditzen dituzte beren bidean, Ebrotik Mediterraneo aldera. Aire masa heze horiek hoztu egiten dira goratzean (seudoadiabasia), eta horren ondorioz euri ugari izaten da.
Maila plubiometriko garaia da klima ozenaniko mota honen ezaugarri nagusia, baina aipagarria da, era berean, urteko prezipitazioen banaketa orekatua. Udazken neguan atzematen da prezipitazio indize garaiena, baina bada bigarren mailako indize garaiena ere, udaberrian alegia. Hilabeterik hezeena abendua izaten da (behatoki batzuetan azaroa), eta lehorrena, berriz, behatoki guztietan, uztaila. Atlantikoko fronteen ondorioz izaten dira udazken neguan plubiometria indize garaienak. Fronte polarreko uhin ekaitzak eta aire masa ozeanikoak Kantauriko kostaldearen paraleloan higitzen dira, Euskal Herritik sartu eta Mediterraneo aldera. Prezipitazio ugari eragiten dituzte eta horretan laguntzen die, gainera, orografiak. Hori erakusten dute elkarren hurbil baina altitude desberdinetan dauden behatoki pareen neurketek: jasotako ur kopurua beti da garaiagoa behatoki garaienetan.Orokorrean, esan daiteke Bizkaia, Arabako iparraldea, Gipuzkoako erdi-mendebaleko kostaldea eta Ipar Euskal Herriko lurraldeak askoz ere lehorragoak direla Nafarroako iparraldea eta Gipuzkoako eskualde gehienak baino; izan ere, ez dute 1.600 mm/m 2 baino ur gehiago jasotzen (Bizkaiko mendialde batzuetan eta Pirinioen iparraldeko isurialdean izan ezik: Gorbeian, Arratzun, etab.). Gipuzkoan eta Nafarroako eskualde hezean, aldiz, 1.800 mm/m2-koa da prezipitazioen batez bestekoa, eta gune batzuetan 2.400 mm-ak gainditu ohi dira. Hori azaltzen dute 1960- 1979 bitartean izan ziren prezipitazioen neurketek, ondoko koadroan ikus daitekeenez:
Aipagarria da hilabeteen, urteen eta urtaroen arteko prezipitazio aldakortasuna; esan daiteke balio estatistikoak ez datozela baino errealekin bat. Badira urte batzuk oso oso lehorrak, eta beste batzuk, berriz, ohi baino hezeagoak. 1957an adibidez, 1.190,4 mm ur bakarrik jaso zen Igeldoko behatokian, eta 1982an, berriz, 1.832,8 mm. Behatoki horri kalkulatzen zaion aldakortasun koefizientea 0,14 da eta desbideratze tipikoa 225. Miarritzeko datuek ere aldakortasun koefiziente beretsua dute (1.877 mm 1960an, eta 1.059 mm 1975ean; 0,13ko koefizientea, beraz).
Eta are nabarmenagoa da hilez hileko aldakortasuna: 1964ko urtarrilean 42,1 mm bakarrik jaso ziren, eta 1978ko urtarrilean 464 mm (Igeldoko behatokiko datuen arabera); Miarritzen 402 mm-ko prezipitazioak izan ziren 1960ko abenduan, eta 1974an, berriz, 64 mm. Sondikan jasotako datuak ere horien antzekoak izan ziren: abenduko prezipitazioak 63,6 eta 464,4 mm bitartekoak.
Urteko egun askotan izan dira prezipitazioak: Beasainen 125,5 egunetan, Sondikan 152,9 egunetan, Miarritzen 180 egunetan eta Igeldon 201,7 egunetan. Balio hauek nahiko arruntak dira klima ozeanikoko guneetan, eta prezipitazio ahulek edo ez oso gogorrek (sirimiriak) duten garrantzia erakusten dute. Euri intentsitate handiko denbora epe laburrak ere izaten dira; denbora epe laburrean ur asko jasotzen da batzuetan. Igeldon bildutako datuen arabera prezipitazio egun gehien izan zituzten hilabeteak urtarrila (18,9), maiatza (18,9), abendua (18,2), martxoa (18,2) eta apirila (18,2) izan ziren, eta prezipitazio egun gutxien, berriz, urriak (14,4), irailak (14,7) eta uztailak (15,2) izan zituzten.
Sondikan euri egunen batez bestekoa garaia da: 152,9. Euri egun gehieneko hilabetea urtarrila da (15.1 egun) eta euri egun gutxien dituena, aldiz, uztaila (10,3).
Kostaldeko klima ozeanikoan nahiko orekatua izaten da urteko prezipitazioen banaketa; ez dago hilabete lehorrik, udazken-neguan izaten da urteko prezipitazio kopuru garaiena, eta urteko hilabete euritsuenak azaroa edota abendua dira. Uriarteren arabera (1983), urtarrilean, otsailean eta martxoan asko jaisten da prezipitazio kopurua, Euskal Herrian antizikloi kontinental hotzak sartzen baitira garai horretan eta, neguak aurrera egin ahala, gero eta oztopo handiagoa egiten baitiete aire masa hezeei. Fronteen oklusioa eta aire masen norabide aldaketa (mendebaletik ekialdera) dakar horrek, eta hego-mendebaleko jarioak itzal plubiometrikoa eragiten du Euskal Mendien iparraldeko isuraldean. Dena dela, prezipitazio ugari izaten da, gorabeherak gorabehera, mendebaletik fronte multzo asko iristen direla eta (urteko prezipitazioen %22,9a osatzen dute prezipitazio hauek).
Eguraldi oneko boladak ere izaten dira, "jet stream" delakoak hegoalderanzko meharguneak eratu eta aire masa polar kontinentalak, hotz lehorrak, ekartzen dituenean. Euskal Herria multzo amaierako antizikloi ozeanikoen eraginpean gelditzen delako izaten da eguraldi ona batzuetan.
Apirilean eta maiatzean (bigarren mailako plubiometria indize garaiena; ur bolumen guztiaren %l6,5a) sarriago izaten dira prezipitazioak, antizikloi egoera kontinentala gutxiagotan izaten delako eta mendebaleko zikloiak erraz sartzen direlako Euskal Herrian. Aldi berean "aire polarreko bolada ugari jaisten dira Frantziatik Mediterraneo aldera, Euskal Herrira euria dakarten ipar eta ipar-mendebaleko jarioetan. Eskualdeko haize-lasterra ahula denez hegoaldeko poltsa hotzak estutu eta mendebaleko ipar jariotik bereizten dira, eta horrela egun gehiagotan luzatzen da euri egoera hori" (Uriarte, 1983).
Udaberrian ere ager daitezke neguko ezaugarriak eta eguraldi motak, garai horretan -martxoan- baitu indar gehien Europako antizikloi termikoak; bestalde, itsasoa hotz samar egoten da negu amaierarako eta horrek egonkortasuna ematen die eguratseko behealdeko geruzei. Gainera, mendebaleko jarioa ahuldu egiten da 30 eta 50° paraleloetan; horri esker antizikloi termikoak sortzen dira Atlantiko hotzean, eta antizikloi ertzeko euri ahulak iristen dira Euskal Herrira. Jetaren lerro estu luzeek hegoalderako norabidea izaten dute artean eta horien ondorioz sortzen diren Iberiako penintsulako ekaitzekin dute zerikusia egoera nagusiek. Udaberriaren amaiera aldera, tanta hotzak eguratseko geruza garaietan, iparraldeko oztopo-egoeren ondorioz sortutako tanta hotzak maiz izaten dira.
Udaberriko batez besteko plubiometria indizeek hilabeteko 156 mm adierazten dute Gipuzkoan, 140 mm Bizkaian, 187 mm Nafarroa hezean eta 116 mm Ipar Euskal Herrian (Edeso, 1984).
Maiatzetik aurrera jaitsi egiten da prezipitazioen maila; garai horretan izaten dira prezipitazioen batez besteko apalenak: ekainak eta uztailak urteko kopuruaren %10,7a bakarrik hartzen dute. Dena dela, ez dago hilabete lehorrik —30 mm-tik beherakorik, alegia—, nahiz eta uztaila hilabete ialehortzat jo daitekeen, bereziki Araba iparraldean.
Garai horretan Azoreetako antizikloiaren mende gelditzen da Bizkaiko golkoa, eta ipar haizea sartzen da Euskal Herrira (antizikloi ertzekoa); ipar haizeak, Kantauri itsasoko ekialdeko muturreko uretara hurbiltzean, aire masa heze epelak sortzen ditu; aire hauek goruntz egiten dute barnealderantz sartu ahala, banalerroko erliebea dela eta, eta prezipitazio handiak eragiten dituzte. Batzuetan Euskal Herri guztia hartzen du Azoreetako antizikloiak: aire masa hezeei oztopo egiten dion apofisi bat eratzen du eta egonkortasun handiko egoerak bideratzen ditu.
Aldi berean, depresio termiko apal bat eratzen da Iberiako penintsularen gainean; presio horren montzoi eraginari esker ipar haizeek indar hartzen dute. Baina apurka-apurka egoera hori ahultzen da eta abuztuan eta irailean euri gehiago egiten du. Izan ere, itsasoko ura orduantxe egoten da epelen; hori dela eta inguruko aire masek egonkortasuna galtzen dute eta iparraldeko haize ahulak aski dira eurite handiak eragiteko (orografia efektua).
Abuztua hasiz gero sarriagotan iristen dira ordu arte Euskal Herrira tarteka bakarrik iristen ziren fronte hotzak, eta prezipitazio handiak eragiten dituzte. Oso erregistro garaiak biltzen dira; 1946-1975 bitartean Donostiak hiru aldiz izan zuen abuztuan urteko plubiometria indizerik garaiena: 287 mm Donostian, 195ln; 301 mm Hondarribian, 1963an; 394 mm Miarritzen, 1963an. Aipagarriak dira 1983ko prezipitazio handien indizea ere: 500 mm/m 2 Bilboko La Peña auzoan.
Udazkenean (urteko %32,7a) denetik izaten da: eguraldi bikaineko boladak eta tarte oso euritsuak. Aire masa polarrak -hotz eta hezeak- iristen dira Euskal Herrira, prezipitazio handiak ekar ditzaketen fronte oso eraginkorrak sortzeko ahalmena dutenak: orografiak indarturiko fronte euritsuak direla esan daiteke. Urrian bolada lehorrak izaten dira, baina hilabete honen bukaeran ahuldu egiten dira jet streama eta fronte polarra, eta ipar eta ipar-mendebaleko ekaitz eta fronte gehiago sortzen dira.
Eguneko batez besteko intentsitateak ez dira oso garaiak: urrikoa da garaiena, 10,7 mm (10,2 azaroan), eta apalena uztailekoa, 5,3 mm (6 mm ekainean); urteko batez bestekoa, berriz, 9,6 mm-koa da.
600-700 metrotik gorako guneetan oso bestelakoak izaten dira parametro plubiometrikoak. Ez dago behatokietan jasotako ur kopuruak aztertzeko aukera ematen duen datu zehatzik, baina dirudienez urteko 1.600-1.700 artekoak dira indizeak, gutxi gorabehera. Indize garaienak, berriz, lehen mailakoa neguan, eta bigarren mailakoa udaberrian izaten dira; urteko hilabeterik lehorrena uztaila da, eta hezeenak azaroa eta abendua, Mendialde hauetan elur prezipitazioak urtean 27,7 egunetan izaten dira batez beste (Arantzazuko behatokian); elur gehien egiten duen hilabeteak martxoa (6,1 egun), urtarrila (5 egun) eta otsaila (4,9 egun) dira, eta ekainean eta urrian, berriz, egun bakar batean ere ez da elurrik izaten. Bestalde, elurra berehala gesaltzen da.

 

Prezipitazioen iraupena eta intentsitatea denbora epe laburretan

Kostaldean sarritan izaten dira euri ugariko denbora epe laburrak. Uriartek dioenez (1982), 1961-1980 bitartean Donostian 616 ordutan aritu zuen euria, batez beste; hilabeterik euritsuena apirila izan zen (euri jasen iraupenari dagokionez). Urtaro hezeena udaberria da, 184 ordurekin (182 ordu neguan), eta lehorrena uda (100 ordu).
Hilabeteko prezipitazioen gehiengo absolutua 1969ko abenduan izan zen, 145 ordu baino gehiagorekin. Eta hilabeteko gutxiengo absolutua 1975eko uztailean, 3 euri ordurekin (ez da izan prezipitaziorik gabeko hilabete bakar bat).
Uriarteren arabera (1982), 1961-1980 bitartean 14 aldiz izan ziren 100 baino prezipitazio ordu gehiago (lau aldiz apirilean eta beste lau azaroan), eta 24 aldiz 20 mm-tik beherako prezipitazioak: 6 uztailean, 2ekainean eta 2 abuztuan (0 azaroan, abenduan, apirilean eta maiatzean).
Euriterik luzeena izan zuen urtea 1979a izan zen, 756 euri ordurekin, eta iraupen laburrenekoa, berriz, 1963 urtea, 477 ordurekin. Emaitza horiek erakusten dutenez, urteko aldagarritasuna oso apala da hilabeteko aldagarritasunarekin alderatzen bada.
Orduko intentsitaterik handiena irailean jaso zen, 3,6 mm/o (4 mm/o Hondarribian). Eta ondoren urria: 3,4 mm/o. Euri intentsitate garai hauen arrazoia hau da: eguratseko geruza garaietan haize bolada hotz polarrak dira nagusi, baina gainaldeko airea oso bero eta heze egoten da, Bizkaiko golkoko ur epelaren eraginez, eta euri jasa sarriak eta intentsitate handikoak eragiten ditu egoera horrek.
Orduko euri intentsitate txikiena udaberrian izaten da (martxoan eta apirilean). Itsasoko uraren tenperatura oso apala da sasoi horretan eta harekin kontaktuan dagoen airea, berriz, hotza eta egonkorra. Gainera, eguratseko geruza garaienetan aire polarreko masak urriagoak izan ohi dira sasoi horretan.
Maiatzean eta ekainean dexente igotzen da prezipitazioen orduko intentsitatea, Eurite indartsuak gertatzen dira, tanta hotzen ondorioz, eta baita Bizkaiko golkoan egoera ezegonkorra delako eta iparraldeko aire masak iristen hasten direlako.
Intentsitatearen balio apalenak ekainekoak dira (2,5 mm/o). Abuzturako, ordea, asko igotzen dira (3mm/o). Izan ere, Bizkaiko golkoko ekialdeko erpinean erdi-harrapaturik gelditzen den ura asko berotzen da sasoi horretan eta orduantxe hasten dira iparraldeko lehenengo aire masa hotzak iristen, eta egoera horrek eurite handiak ekarri ohi ditu.
Oro har, denbora epe Laburretan erregistraturiko prezipitazioak (10', 30', ordubete, 2 ordu, 4 ordu, 6 ordu eta 12 ordu), oso garaiak dira Donostian (Kantauri aldeko beste edozein behatokitan baino garaiagoak). Igeldoko behatokian jasotako prezipitazio absolutu garaienak 1964ko maiatzaren 30ekoak dira: 33 mm bildu ziren minutu batean, eta 37,5 mm ordu erdian. 2 eta 4 ordutan izandako prezipitazio absolutu garaienak 1973ko abuztuaren 13koak dira: 57 eta 66 mm, hurrenez hurren. 6 eta 12 orduko epeetan, berriz, 1963ko irailaren 17- 18 bitartekoak. Sarritan izaten dira indar handiko euriak, uholdeak ekarri ohi dituztenak: 1983ko abuztuan (Euskal Herriko eskualde batzuetan kalterik eragin ez zuten arren), 1953ko urrian (ez oso larriak), 1933ko ekainean (oso larriak), 1959ko irailean, etab.
Itzulgarritasun epeen arabera, gerta liteke 10 urtez behin 100 mm-tik gorako prezipitazio indizea erregistratzea egunen batean eta denbora epe berean 150 mm-tik gorakoa izatea indize bera gune garaietan.

 

Elur, txingor eta ekaitz egunak

Elurrak eta txingorrak ez dira oso sarriak izaten Euskal Herrian: 5,8 eta 8,1 egunetan soilik izaten dira, hurrenez hurren. Elurteak abenduan eta martxoan gertatzen dira; otsailak du balio garaiena (2,1 egun batez beste). Txingorra, berriz, urria eta apirila artean botatzen du, urtarrilean batez ere. Eremu garaienetan balio horiek garaiagoak dira. Baina ez dago parametro horiek zehatz aztertzeko datu aski. Dena dela, Artikutzako datuak lgeldon lorturikoen antzeko samarrak dira: batez beste, urtean 9,6 egunetan izan dira elur prezipitazioak, urtarrilean, otsailean eta martxoan gehienak. Bizkaiko indizeak apalagoak dira oraindik: urtean 3,6 egunetan bakarrik egiten du elurra, batez beste, eta 2,6 egunetan txingorra. Lurralde honetan ere otsaila eta urtarrila dira elur edo txingor prezipitazioak izateko probabilitate gehien duten hilabeteak.
Nafarroa hezean eta Araba iparraldean ugariagoak dira prezipitazio gotorrak, eta denbora gehiago behar izaten dute gesaltzeko. Urtean 25 egunetan izaten dira ekaitzak, batez beste (13 Bizkaian), batez ere apirilean (7 egun), maiatzean, ekainean (8 egun), abuztuan, irailean eta urrian (6 egun). Fenomeno meteorologiko hauek oso arriskutsuak dira oso denbora gutxian ur bolumen handiak botatzen dituztelako eta, Euskal Herriko hidrografia sarearen ezaugarriak eta Kantauriko bailaren estuasuna direla eta, uholde arriskua dakartelako. Horregatik gertatu ziren, hain zuzen, 1954ko urriko, 1983ko abuztuko eta I988ko uztaileko hondamendiak.

 

Hezetasun erlatiboa

Hezetasun erlatiboa %77,9koa izan zen 1956-1983 bitartean. Balio garaienak uztailean eta abuztuan erregistratu ziren (%83), eta apalenak martxoan (%73). Sondikan urtean zehar ez da asko aldatzen hezetasun maila, nahiko garaia da oro har: hezetasun garaiena urtarrilean (%85), apalena martxoan (%79) eta urteko batez bestekoa %82koa. Lurraldearen gainerako eremuetan ez da aldagai honi buruzko daturik jaso.
Uriarteren arabera (1983), bi arrazoi nagusi daude maiztasun erlatiboa hain apala izateko: batetik,. lurrinketa murrizten du uraren gainaldeko tenperatura apalak eta, bestetik, sarritan izaten dira hegoaldeko egoerak, foëhn efektuarekin (haize epellehorra). Igeldon hezetasun erlatiboa %76koa da urtean; hezetasun gorena abenduan izaten da (%81), batez beste, eta apalena martxoan eta maiatzean (%73).

 

Lainotasuna

Azterketa honek hartzen duen tartea 1971-1980 urteen artekoa da, Donostiari dagokionez (Uriarte, 1984), eta 1947-1960 bitartekoa Sondikari dagokionez. Lan honetatik ateratako ondorio nagusien arabera Igeldon zeru estalia izan zen egunen batez besteko portzentaiak urteko egunen %66a hartzen du (5,3 zortziren); negua eta udaberria izan ziren urtaro lainotsuenak eta uda (uztaila, abuztua eta iraila), berriz, oskarbiena.
Udako lainotasun indize apala Azoreetako antizikloiaren eraginaren ondorio da, eta udaberriko lainotasun garaia, berriz, urtaro horretan agertu ohi diren hodeien ondorio. Oro har, 32 egun izan ziren oskarbi (%8,8), eta zeru estalia eta lainoak izan ziren 178 egunetan (%48,6) eta 155 egunetan (%42,4), hurrenez hurren. Hondarribiko behatokian 41 egun oskarbi erregistratu ziren, eta urria (4,7) eta azaroa (4,1) izan ziren hilabete oskarbienak; balio apalenak apirilean (2,1) jaso ziren. 182 egun lainotu egin zituen; uztailean izan zen egun lainotu gehien (17,2) eta irailean gutxien (12,7). Zerua estalita egon zen 142 egunetan, batez ere abenduan (14,9); zerua estalita egon zen egunen kopuru txikiena uztailak izan zuen (8,3 egun).Sondikan 161,8 egunetan erregistratu zen zeru estalia, batez ere urtarrilean (16,2), abenduan (16,1) eta azaroan (14,8). Iraila, uztaila eta abuztua dira egun estali gutxien azaltzen duten hilabeteak. 164,4 egun lainotu izan zen (bereziki irailean, uztailean eta abuztuan), eta 38,9 egun oskarbi bakarrik, Igeldon jasoriko kopuruaren antzera.

 

Lainoa

Urtean zehar 67 egunetan izan zen lainoa Igeldon, eta 14,8 egunetan bakarrik Sondikan; laino gehieneko urtaroak udaberria eta uda dira, Igeldori dagokionez, eta udazkena eta negua Sondikari dagokionez.
Maiatzean eta ekainean 8 laino egun izan ziren, apirilean 7 egun eta abuztuan, irailean eta urrian, berriz, 6 egun. Balio apalenak otsailekoak (3 egun), martxokoak eta azarokoak (4 egun) dira. Uriartek dioenez (1984), udaberriko lainoen jatorria itsasoko uraren (freskoa) eta itsaso gaineko airearen (epelagoa) tenperaturen arteko kontrastea da. Egoera termiko horren ondorioz gainaldeko airearen tenperatura hoztu egiten da eta gaineko geruzetakoa beroagoa delarik gora igo ezinik gelditzen da, batez ere presio garaiekin, beraz, airea hozten da eta estratoak eta lanbroak agertzen dira, laugarren koadranteko gainalde haizeekin kostaldera iristen direla.
Urrian, azaroan eta abenduan adbekzioz sortzen dira lainoak. Itsasoa lurra baino epelago egoten da, itsasaldeko aire masak lur hotzarekin kontaktuan jartzean kondentsazioa gertatzen da eta lainoa sortzen orduan. Hondarribian, esaterako, 33,8 laino egun ikusten dira urtean, urrian (4,7) eta abenduan (4,5) batez ere; balio apalenak martxoan (1,6) eta maiatzean (1,8) errejistratzen dira.

 

Tenperaturak

Tenperatura gozoa da klima ozeanikoaren ezaugarri nagusietako bat. Mounierrek dioen bezala (1979), "Iberiako penintsulako Atlantiko aurrealdeko kostaldearen bereizgarririk nabarmenena jatorri termikoko eragile mugatzailerik eza da; ez dago sasoi hotzik eta udan oso tenperatura gozoak izaten dira". Ez dago sasoi hotzik eta uda samurra da. Neguan lainotasun handia izaten denez, ez da bero asko galtzen irradiazioz, eta lainotasun horrek berak udan iurra gehiegi berotzea galarazten du. Horrez gainera, itsasoak ere negua leunagoa egiten du eta udako beroa apaltzen. Hori dela eta urreko oszilazio termikoak oso txikiak dira: 12,8°C ingurukoak Igeldon, eta 10,9°Ckoak Sondikan. Dena dela, barnealdeko behatoki batzuetan 7"C-tik beherako batez besteko tenperatura errejistratzen da; hala gertatzen da Arantzazun (abendutik apirilera), Legazpin (abenduan eta urtarnlean), Mutiloan (urtarrilean) eta Otzaurten (azarotik martxora).Neguan tenperatura samurtzen duten aire masa epelen eraginpean gelditzen da Euskal Herria; lainotasunak pantaila gisa jokatzen du eta tenperaturari egonkortasuna ematen dio. Bestalde, golkoko haize-laster epelak (Adantiko iparralderanzko norabidea duenak) ere neguko tenperaturakapaltzen laguntzen du. Udan, berriz, lainotasunak eguzki argia mugatzen du, eta Atlantiko aldeko ekaitzetako fronte hotzekin loturiko aire masek tenperatura samurtzen dute. Bi eragile horiek oszilazio termikoa murrizten dute; hala, Euskal Herrikoak dira Iberiako penintsulako oszilazio termiko apalenak.
Urteko batez besteko tenperatura 14,4'Ckoa da Punta Galean, 13,9°C-koa Hondarribian eta 9,8°C-koa Otzaurten (12,7°Ckoa Karranrzan). Nararroa hezekoak dira tenperatura apalenak, 8-9°C artekoak (batez ere Pirinioetako klimarekin muga egiten duten guneetan).
Udan samurra izaten da tenperatura; uztaileko eta abuztuko tenperatura gorenak ez dira 19-20"C baino garaiagoak izaten.
Termometroko baliorik apalenak abenduan eta urtarrilean jasotzen dira, Nafarroa hezean bereziki. Izan ere, eskualde horren altitudea garaiagoa da, kostaldea urrun dago eta behatokiak Pirinioen hegoaldeko isuraldean daude; horren ondorioz tenperatura uniforme hotzak errejistratzen dira, 0-2°C artekoak abendua eta marrxoa bitartean. Bizkaia, Gipuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Araba iparraldea lurralde epelagoak dira; oro har hilabeteko tenperatura ez da 5°C-tik beherakoa izaten. Salbuespen bakarrak barnealdekolurraldeak edo 700-800 m-tik gorako guneak (Otzaurte, Zaitegi-Zigoiti) dira. Batez besteko tenperaturaren azterketak erakusten duenez, neguak samurrak dira eta udak gozoak. Batez besteko tenperatura garaienak udan errejistratzen dira (25-26°C kostaldean), 33,2°C inguru uztailean eta 35,2°C abuztuan. Tenperatura absolutu garaienak ere urtaro honi dagozkio; batzuetan 40°Ctik gora egiten du. Afrika aldetik iristen diren aire tropikal kontinentalen edo itsasoko aire tropikalek sortu ohi dituzten beroaldien ondorio dira tenperatura garai horiek: 40,2°C Bilbon, 38,6 Q C Donostian, 38,7'C Miarritzen eta 34,3°C Amurrion.Tenperatura absolutu apalenak (-12°C, 1957ko urtarrilaren 17an Igeldoko behatokiak), berriz, aire masa kontinental oso hotz eta lehorren ondorio dira. Tenperatura absolutu apalenen batez bestekoak 0 azpitikoak dira azaroan, abenduan, otsailean eta martxoan (-5°C-tik azpitikoak ere bai zenbait tokitan). Araba iparraldean -7°C-tik beherakoak ere izan daitezke. Dena dela, gunerik hotzena Nafarroa iparraldea da: marka guztiak urratzen dira han, -12°C-tik beherako tenperaturekin.

 

Izozteak

Izozte egunak neurtzerakoan 0°C-tik beherako tenperaturak dituzten egunak hartzen dira kontuan. Horren arabera, izozte arriskua ez da oso handia: urtean 16,8 egun, batez beste, Gipuzkoan, eta 13,1 egun Bizkaian. Izozte arrisku gehien duen hilabetea urtarrila da (5,5 cgun Gipuzkoan eta 3,3, Bizkaian). Maiatza eta iraila bitartean ez da izozterik izaten, kostaldean behinik behin. Datu zehatzik bildu ez bada ere, lurraldearen barnealdean izozte gehiago izaten dira, jakina. Oro har, izozteak ez dira oso arnaiz gertatzen, baina batzuetan izaten dira. Merinok dioenez (1990), negua samurra dela erakusten du izozte egunen kopuru apalak ere; izan ere, oso gurxitan izaten da, oro har, 0°C azpitiko tenperaturarik. Dena dela, tarteka izan daitezke 0 azpitiko tenperaturak, aire polar edo Artikokoak Iberiako penintsula hartu eta 1983ko abendukoaren antzeko elurte handiak eragiten dituztenean adibidez.Mendialdeetan (itsas mailatik 700-750 m-tik gora) 9,6°C-koa da urteko batez besteko tenperatura; tenperatura apalena abenduan izaten da (4,7°C) eta garaiena abuztuan (15,3°C). Urteko tenperaturaren oszilazioa, beraz, ez da oso nabarmena: 10,6°C. Tcnperaturarcn balio oso apal eta oso garaiei buruzko daturik ez dago, baina tenperatura hotzenen batez bestekoak -6-7°C inguruan dabiltza egin diren kalkuluen arabera, eta 33-35°C inguruan tenperatura beroenen batez bestekoak.

 

Eguraldi motak

Zirkulazio motetan antizikloi motakoak usuagoak dira zikloi motakoak baino. Alboko koadroa aztertuz gero (Capell, 1983), ikus daiteke iparraldeko zirkulazio motak (nahiz eta urteko kopuru osoetan portzentaia txikia hartzen duten) udaberri hasieran izaten direla arruntagoak, apur bat urriagoak udazkenean eta oso urriak udan eta neguan.
IM norabideko zirkulazio motek osatzen dute udazkeneko eta negu amaiera-udaberri hasierako portzentaia garaiena; udan, ordea, oso urriak dira.
Ipar-ekialdeko zirkulazio motak ez dira oso sarriak izaten urtean zehar, % 1,3a soilik. Mendebalekoak, aldiz, urte guztian izaten dira, eta bi indize goren nabarmentzen dira, neguan bata, lehen mailakoa, era udaberrian bestea, bigarren mailakoa.
Urteko eguraldien %20,6a hegoaldeko eta hego-mendebaleko eguraldi motakoak izaten dira, urtaro guztietan zchar bakanduak baina udaberrian eta udazkenean maizagoak.Antizikloi motako eguraldiak ere orekatsu banaturik daude urtean zehar, eta udaberrian eta udazkenean izaten dira urrien (udako egoerak dira, berez, eta horregatik izaten da hain prezipitazio gutxi sasoi horretan).
Baina eguraldi motak eta prezipitazio egunak batera aztertuz gero zenbait gorabehera aipagarri atzematen dira. Hasteko, iparraldeko, ipar-mendebaleko eta ipar-ekialdeko eguraldien ondorioz euri ahulak izaten dira, eta mendebaleko, hego-mendebaleko eta hegoaldeko eguraldiek, berriz, eurite indartsuak ekarri ohi dituzte. Egocra arruntena euria eta zirkulazio antiziklonikoko eguraldia (%39,6) ezaugarri dituena da, eta, ondoren, ipar-ekialdekoa eta iparraldekoa.Urtaroei dagokienez, neguko euriak antizikloi egoerekin du lotura (%37,2), bai eta mendebaleko zirkulazioko motekin ere (%20,3); udaberrian berriz, garrantzi handia dute hego-mendebaleko eta hegoaldeko motek, nahiz eta antizikloiak diren artean nagusi. Mendebaleko motak, berriz, apur bat urriagoak dira, eta gainerako eguraldi motak mantendu egiten dira.
Udan antizikloi egoerak dira nagusi (%59), eta oso atzetik hego-mendebaleko eta hegoaldeko motak (%31,6). Gainerako eguraldi motarik apenas egiten duen; bestelako eguraldi moten portzentaia gorenak ez du iristen udako eguraldi moten portzentaiaren %4a ere. Udazkenean, azkenik, asko urritzen dira antizikloi motako eguraldiak (%38,3), eta ugaritzen ipar-mendebaleko, mendebaleko eta iparraldeko motak; hegoaldeko eta hego-mendebaleko motek ordu arteko maiztasuna mantentzen dute.
I sektoreko moten (iparralde, ipar-mendebal eta ipar-ekialde) maiztasuna garaiagoa da udaberrian neguan baino. Capelen arabera (1983), haize-Iasterren jarioak ahultzearen era iparraldetik aire masa artikoakiristearen ondorioz gertatzen da hori. Bi gertakari horiek direla eta hegoaldeko zirkulazioa izaten da nagusi (I-H), eta aire masa polarrak ekartzen ditu zirkulazio horrek.
Udan asko urritzen dira prezipitazioak, baina izaten direnak antizikloi ertzekoak direla esan daiteke. Kantauriko ura oso epel egoten da udan eta urarekin kontaktuan dagoen airea oso ezegonkorra izaten da (hezetasunez betetzen baita). Hori gertatzen den bitartean Azoreetako antizikloia Euskal Herriko latitudcetaraino iristen bada (askotan izaten da antizikloi hau Galiziako mendebalean, apofisi baten bidez Euskal Herria ere hartzen duela), aire masa heze eta ezegonkor horiek kostaldera mugiarazten ditu kostalderanzko antizikloi ertzeko ekialdeko haizeak. Kostaldera iristean berriro gora egin behar izaten dute aire masek, Euskal Herriko mendiak gainditzeko. Eta horrek prezipitazioak ekarri ohi ditu, ahulak, oro har, baina oso sarriak.Ekaitz tankerako prezipitazioek ere garrantzi handia dute. Era horretako prezipitazioak eguratseko geruza garaietan aire polarrek eremu zabalagoa hartzen dutenean gertatu ohi dira (tanta hotza, presio apal hotza, presio apaleko sistemek presio garaien artean osaturiko meharguneak).
Halakotan, indar handiko euriak, oso indar handikoak zenbaitetan, botatzen ditu (1983ko abuztukoak, adibidez), baina iraupen laburrekoak.Lur azala gehiegi berotzen delako ere izaten dira ekaitzak. Aire beroa aire hotza baino arinagoa denez, airea berotu ahala goratu egiten da, eta goratu ahala hoztu; prezipitazio laburrak, ahulak nahiz indartsuak, eragiten ditu aire beroak hoztu ondoren.
Dena dela, ur bolumen garaienak ekartzen dituzten eguraldi motak iparralde, ipar-mendebal eta mendebalekoak dira.
Antizikloiek ez dute ia prezipitaziorik eragiten.

 

Haizea

Haizeen ezaugarri nagusiak aztertzeko Igeldoko eta Sondikako behatokiek bilduriko informazioa erabili da. Eskualde bakoitzean jario nagusiak zeintzuk diren esatea erraza da, oro har, baina eskualde barneko zirkuiazioa nolakoa den zehaztea da zaila, erliebeak gorabehera handiak erakoak.giten baitizkio lekuan lekuko zirkulazio erregtmenari.
Igeldoko datuak 1944-1988 bitanekoak dira, eta Sondikakoak 1961-1970 bitartekoak.
Errejistro horien arabera haize arruntenak IM norabidekoak dira (%19,79a Igeldon eta %24,2a Sondikan), nahiz eta garrantzi handia duten hegoaldeko (%19,79a eta %8,7a) haizeek eta iparraldekoek (%15,57 eta %10,6). Mendebaleko haizeak ere aipagarriak dira (%10,9 eta %8,5). Gainerako norabideetako haizeek, berriz, ez dute eraginik ia, ez baitute betetzen urteko %6-8,5tik gorako proportziorik.
Igeldon errejistroen %17,57a barealdiei dagokie eta %21a Sondikan; haize ahulek berriz %62,7a osatzen dute. Datu horiek erakusten dutenez, garaia da haize gutxiko eguraldien portzentaia. Horretan eragin handia dute gaueko haize leunek.
Haize ahulen eta barealdien ondoren aipagarriak dira indar handiko haizeak (5 indarrekoak edo gehiagokoak), urteko kopuruen %20,3a hartzen dutenak. Indar handiko haizeek, ekaitz tankerakoek, errejistroen %4,77a hartzen dute.
Euskal Herria mendebaleko haizeen gunearen ardatzetik hegoaldera dagoenez, unaroen arabera gorabehera handiak izaten dira haizeen zirkulazioan. Neguan hego haizeak dira nagusi, eta udan, berriz, iparreNeguan zehar kontinenteko antizikloiak mendebaletik ipar-ekialdera aldatzen du jario orokorra, eta Euskal Herrian hegoaldeko edo hego-ekialdeko jarioa nagusitzen da. Udan, berriz, Azoreetako antizildoiaren eraginpean gelditzen da Euskal Herria eta antizikloi ertzeko haizeak iristen dira (iparrekoak).Uriarteren arabera (1983), azaroan, abenduan eta urtarrilean hegoaldeko sektoreko haizea izaten da, bai gauez, bai egunez. Otsaila eta martxoa tarteko hilabeteak dira: hegoaldeko haizea izaten da gauez, eta iparrekoa egunez. Eta apirila eta iraila bitartean, berriz, iparreko haizeak izaten dira egunez eta hegokoak gauez.Haizearen batez besteko lastertasuna 15,2 km/o da urtean (17,9 km/o Sondikan).
Balio apal samarrak dira, indar handiko eta oso indar handiko haizeen portzentaia aski garaia dela kontuan hartzen badugu. Horren arrazoia oso argia da: urtean zehar iparreko eta ipar-mendebalcko haizeak izaten dira nagusi, eta haize horiek ahulak dira (batez beste 11,4 km/o Gipuzkoan eta 17,6 km/o Bizkaian). Hegoaldeko haizeen batez besteko lastertasuna, aldiz, 22,1 km/o da Gipuzkoan eta 19,1 km/o Bizkaian (120 km/o boladak ere izan daitezke).Haize bolada bizkorrenek 100 km/o-tik gorako lastertasuna dute; zenbait kasutan 180 km/o-tik gorakoak izan dakezke hegoaldeko eta hego-hego-ekialdeko haizeekin (184 km/o 1982ko azaroan eta 187 km/o 1975eko urtarrilean).

 

Barnealdeko klima ozeanikoa

Klima mota honek Kantauri-Mediterraneo tsasoen banalerroaren eta Pirinioaurreko Kanpoaldeko Mendien eta mendialde honen mendebalerako luzapenaren aneko eremua ezaugarritzen du. Klima mota hau dute, beraz, Arabako Lautadak, Sakana Igarobidea- Arakil Igarobideak, Goñibarrek, Iruñeko Arroak eta Agoitz-Irunberri Arroak. Gune honetatik igarotzen dira iparreko eta iparmendebaleko aire masa hezeak Mediterraneoalderantz, eta hori dela eta Adandkoaren eragina azpimarratu beharra dago klima mota hau aztertzerakoan. Dena dela, klima mota hau duten guneak kostaldeko ierrotik oso hurbil ez daudenez eta —neurri batean, behintzat— gune hauek kostaldetik bereizten dituen oztopo orografikoari esker jario nagusien haizebean gelditzen direnez, plubiometriari dagozkion balioak ez dira oso garaiak, eta neguko eta udako tenperaturak gogorrak dira.Ipar-mendebaleko egoerek, mendebaleko jarioek, geruza garaietan haize zurrunbilo bizkorrekin eta Kantauri itsasoko ekaitzarekin, euria ekarri ohi dute. Dena dela, jario horiek indar gutxirekin iristen dira barnealdeko arroetera, hara iritsi aurretik banalerroaren oztopo orograflkoa gainditu behar izaten baitute.Urzainquik dioenez (1979), aire masen hezetasuna kondcntsatu cgiten da sarritan, Kantauri-Mediterraneo banalerroko mendiak ez baitira oso garaiak, eta laino asko sortzen dira, baina prezipitazio gutxi.
Klima mota honek ez du muga jakinik hegoaldean. Arroen inguruko mendikateek luzapenik ez dutenez eta oso garaiak ez direnez aire masa ozeanikoek mendiak gainditu eta erdiko Nafarroaraino irits daitezke. Hala ere, Kanpoatdeko Mendikateek oztopo orografiko gisa jokatzen dute, aire masa ozeanikoei barnealdera sartzea eragozten dietela, eta horregatik ez da izaten prezipitazio asko (izan ere, oztopo horretatik hegoaldera ez dira urteko 600 mm-tik gorako prezipitazioakizaten). Klima mota hau ezaugarri mediterranearrak eta kontinentalak dituen barnealdeko klima ozeaniko gisa defini daiteke; Atlantikoko eta Mediterraneoko eguraldiak izaten ditu.

 

Prezipitazioak

Urtean 600 eta 1.000 mm aneko prezipitazioak izaten dira, batez beste (gune batzuetan 1.200-1.300 mm) eta, oro har, prezipitazio gehiago izaten da iparraldean hegoaldean baino, eta mendebalean ekialdean baino: 857 mm Iruñean, 837,7 mm Agurainen, 844 mm Gasteizen, 878,3 mm Gasteizko aireportuan, 729,8 mm Estibalitzen, 735,9 Langraitzen, 65 mm Irarxen eta 613 mm Lizarran. Tarteko kopuruak dituzte Altsasuk eta Irurtzunek: 1.273 eta 1.313 batez beste eta hurrenez hurren.
Nafarroako Mendebaleko Arroetan prezipitazio gehiago izaten da gainerako arroetan baino, Atlantikoaren eragina handiagoa delako; hala, 1.000 eta 1.400 mm bitarteko euri ura jasotzen da Mendebaleko Arroetan. Era berean, Kanpoaldeko Mendietan ere, nahiko garaiak direnez, euri dexente egiten du; horrela gertatzen da adibidez Goñibarren, urteko 1.500 mm inguruko prezipitazioekin. Barnealdeko Ekialdeko Arroetan eta Lautadan, aldiz, oso prezipitazio gutxi izaten da, Kantauri itsasotik urrunago eta banalerroaren hegoaldean daudelako.
Klima hau duten lurraldeetako plubiometriari buruzko datuek antz handiagoa dute Donostian jasotzen direnekin Erriberakoekin baino. Udazken-neguan izaten da plubiometria indizerik garaiena etaabendua da urteko hilabeterik euritsuena (90,9 mm Gasteizen, 101 mm Iruñean eta 72 mm Iratxen). Oro har, neguko prezipitazioek betetzen dute urteko kopuruaren %31,5a Gasteizen eta Iruñean eta %25,7a Iratxen. Prezipitazio hauek zerikusia dute fronte polarreko gorabeherekin. Hegoaldean, udaberrian errejistratzen da prezipitazioindize garaiena —Mediterraneoko eragin-guneen eragina handiagoa delako urtaro horretan-, eta hilabete euritsuenak apirila eta maiatza dira, hegoaldeko eta mendebaleko haizeek sorturiko prezipitazioei esker. Neguan bigarren mailako indize gorena izaten da -Iruñeko eta Agoitz-Irunberriko Arroetan, udaberrian-, Kantauri aldeko eragin-guneak direta eta.
Plubiometria indizerik apalena udan izaten da (56 mm Iratxen, 46,6 Esan, 60 mm Iruñean eta 67,8 mm Gasteizen), baina ez da lehorterik izaten, salbu eta zenbait hilabete lehor dituzten Nafarroako ekialdean eta hegoaldeko guneetan: Esan, Iratxen eta Lizarran.Udazkenean, prezipitazioak ugaritu egiten dira (%26,la jasotzen da Gasteizen, %27,7a Iruñean eta %30a Iratxen), fronte polarra latitude apalagoetara jaisten dela eta, eta eguraldi motek neguko ezaugarriak izan ditzakete. Udaberrian ere gauza beretsua gertatzen da, Iberiako penintsulako antizikloiaren eragina ahuldu egiten delako eta egoera mediterranear eta ozeanikoak nagusitzen direlako: Gasteizek urteko ur bolumenaren %25,4a hartzen du urtaro horretan, Iruñeak %23,2a eta Iratxek %23,9a.Azpimarratzekoa da prezipitazioen urtez urteko banaketa aldakorra; urte batzuk oso lehorrak izaten dira, eta beste batzuk ohi bafcio askoz hezeagoak. Gasteizen esaterako, urteko plubiomctria indize garaiena 1.323,6 mm-koa da (1930), eta indize apalena 580,2 mm ingurukoa (1948). Dena dela, urteko ptezipitazioen batez bestekoak 650-700 eta 850-900 mm/m 2 bitartekoak izan ohi dira.Barnealdeko klima ozeanikoan egun askotan egiten du euria. Gasteizen 145 euri cgun izaten da urtean, eta 147 Iruñean; hilabete euritsuenak abendua (16,2), azaroa (14,7) eta urria (13,7) dira, eta lehorrenak uztaila eta abuztua (7,5 eta 8,1 hurrenez hurren).Tarteko Arroetako prezipitazioak 700- 1.500 mm artekoak dira, oro har. Iparmendebaleko egocrek, mendebaleko zurrunbilo bizkorrek eta Kantauri itsasoan kokaturiko ekaitzak euri asko dakarte.
Dena dela, jario horiek indar gutxirekin iristen dira barnealdeko arroetara, hara iristeko banalerroaren oztopoa gainditu behar baitute eta hezetasun asko galtzen baitute horrela.Mendebaleko Arroetan Kantauri itsasoaren eragina nabarmenagoa da eta Lautadan eta Ekialdeko Arroetan baino euri gehiago egiten du (1.000-1.400 mm). Kanpoaldeko Mendietan, itsas mailatik nahiko gora kokaturiko behatokietan, euri kopuru handiak errejistratzen dira, Goñibarren esaterako, 1.500 mm prezipitazio. Ekialdeko Arroak—Iruñea eta Agoitz-Irunberri- lehorragoak dira; Kantauritik urrunago eta banalerroaren hegoaldean daudenez, plubiometria indizeak askoz apalagoak dira.

 

Elurra, txingorra eta ekaitzak

Elur prezipitazioak urtean 14,3 egunetan izaten dira, batez beste, Gasteizen, eta 11,8egunetan Iruñean; elur egun gehienak otsailean, urtarrilean eta abenduan izaten dira.
Txingorra gutxitan botatzen du (3,6 egun), eta ekaitzak ere 11,5 egunetan bakarrik izaten dira (maiztasun garaiena ekaina, uztaila etaabuztuan).

 

Lainoa, ihintza, intzigarra

Hiru fenomeno horien ondorioz busti egiten da lurra, landareak eta aterbez kanpoko gauza oro. Lainoari dagokionez, urteko batez bestekoa apala da: urtean 51,5 egun (Gasteizko datuen arabera). Abenduan (5,6 egun), urtarriiean (5,2) eta otsailean (4,9) gertatu ohi dira, batez ere, fenomeno hauek, eta gutxiago apirilean (2,5), maiatzean (2,7) etaekainean (3,5). Barnealdeko klima kontinentala duen eskualde honen ezaugarri orografikoen multzoa da hiru fenomeno hauek gertatzeko arrazoi nagusia. Izan ere, Lautadaren eta Pirinioaurreko Sakonunearen artean dago, bi mendikate handiren artean alegia, eta aire masak harrapatuta gelditu eta hoztean lainoa sortzen da.
Ihintz egunen batez bestekoa 46,6koa da; hilabeteei dagokienez 7,4 da indize garaiena (urrian) eta 1,2 apaiena (urtarrilean). Azkenik, urtean 22,2 egunetan izaten da intzigarra, 4,9 egunetan urtarrilean eta behin ere ez uztailean eta abuztuan.

 

Hezetasun erlatiboa

1931-1960 urteen arteko hezetasun erlatiboa oso garaia izan zen: batez besteko balio estatistikoa %77 izan zen, neguan indize garaiena, oso nabarmena gainera -%86 urtarrilean eta abenduan-, eta udan indize apalena —%71 uztailean eta abuztuan-.

 

Eguzkia eta lainotasuna

Egun oskarbia dela esaten da batez beste zeruaren 2 hamarren baino gehiago ez dagoenean lainoz estaiita; lainotua dela esaten da zeruaren %20-80 estalita badago eta egun estalia dcla, berriz, zeruaren proportzio horretatik gora dagoenean lainoz estalita.Sailkapen horren arabera oso egun oskarbi gutxi egon dira: 38,1 bakarrik 1931-1960 bitartean. Egun oskarbien maitasun garaienak uztailean, abuztuan eta irailean izan ziren, eta abenduan eta urtarrilean apalenak.
Egun lainotuak 161,2 izan ziren, abuztuan, uztailean eta irailean (15,9-17) gehienak, eta otsailean eta abenduan gutxienak (10,5). Egun estaliak berriz, 165,7; abenduan, urtarrilean eta azaroan maizagoak (16,3-19,4), uztailean eta abuztuan urriagoak (8,9 eta 8,7 hurrenez hurren).
Eguzkiak ez du asko jotzen, 1.636 ordu urtean (eskualdeari legokiokeen insolazio teorikoaren %37a). Urtez urteko datuetan oso maila garaia antzematen da udan eta apala neguan. Tarteko baloreetan, uztaila da hilabeterik eguzkitsuena, 236 ordurekin (insolazio teorikoaren %51a), eta abenduan jotzen du gurxien Eguzkiak, 46 ordu (teoriazko eguzki orduen %16a). Maila apala izatea eskualde horretako lainotasunaren ondorio da, eta lainotasunak, berriz, lotura du banalerroa gainditu eta Ebro haranean zehar Mediterraneo mendebaleko eskualde ziklogenetikorantz gure lurraldetik igarotzen diren Atlantikoko aire masa hezeekin.

 

Balio termometrikoak

Barnealdeko Arroetako urteko batez besteko tenperatura 11,7°C-koa da Gasteizen,eta 12,3 °C-koa Iruñean. Oro har, kostaldetik urrundu eta Pirinioetako mendialdera hurbildu ahala tenperaturak hotzagoak dira.
Jakina, altitudea zenbat eta garaiagoa izan tenperatura orduan eta apalagoa da, eta ezaugarri topografikoek ere eragina dute tenperaturan.Capelek dioenez (1983) "urteko batez besteko tenperaturen kurba oso zapala da hiru behatokietan -Oviedo, Gasteiz eta Reinosa- eca alticudea da zapaltasun horren arrazoia, tenperaturen erregulatzaile gisa jokatzen baitu ezaugarri horrek; oro har negua ez da oso hotza eta udan tenperaturak fresko samarrak dira. Barnealdeko lurralde garaietan negua hotzagoa da kostaldekoetan baino, bai altitudearengarik, baita eragile kontinentalarengatik ere; eta uda freskoagoa, altitudearen eragina murrizten baitu eragile kontinentalak kasu honetan" ere.
Tenperacura minimo absolutuak -18°Ckoak izan daitezke, baina, normalean, 7- 10°C zero azpitik izaten dira: -10,1°C Bovedan, -7,2°C Maurgan, -7,4°C Agurainen,-9,°C Gasteiz "Aireportuan". Hilabeteko tenperatura hotzenen batez bestekoa oso apala da, 4,5-6,8°C bitartekoa, eta zero azpitikoa izan daiteke urtarrilean eta otsailean (Boveda inguruan) eta 0-1 °C ingurukoa neguko gainerako hilabeteetan (bai Gasteizen eta bai Iruñean).Urtaroz urtaroko tenperatura beroenen batez bestekoa erdibidekoa/garaia da, 15,9°C-tik gorako errejistroekin (17-18°C inguruan). Uda da, jakina, batez besteko garaiena duena: 24-25 C inguru edo hortik gora. Neguan, berriz, baloreak apal samarrak dira, 7-12°C ingurukoak. Hilabeteko tenperatura beroenak garaiak dira, 35°C-tik gorakoak (1919-1968 urteen artean 39,4°C-ra iritsi zen cenperarura goren absolutua eca 17,8°C-ra cenperatura apal absolutua); urteko hilabeterik beroena abuztua izanzen.Izozte ugari izaten da, urtean 38,5 egunetan, gutxi gorabehera. Urtarrila da izozteak izateko arrisku gehien duen hilabetea. Lehenengo eta azken izozteen datak maiatzaren 7a eta urriaren 27a bicarcekoak dira. Sasoi hotzak (t -7DC) sei hilabete irauten du (7 hilabete ere bai zenbaic gunetan, Bovedan eta Iratxen adibidez).Udako tenperaturak epelak dira, ez oso garaiak, altitudeari esker. Iruñean eta Iratxen hilabete beroeneko (uzcaileko) batez besteko tenperatura 20°C baino apur bat garaiagoa da; Gasteizen, berriz, abuztuan egiten du bero gehien, baina ez da 20°C-ra iriscen (19,4°C). Tenperarura gorenak ez dira oso garaiak, ez 27°C-tik gorakoak. Tenperatura goren absoluruetan Afrikako aire kontinentaleko masen eragina nabarmena da. Bero absolutuaren marka Iratxek du, 4l°C uztailean, eta Iracxeren atzecik Iruñea (40,3°C abuztuan) eta Gasteiz (39,2°C) datoz.

 

Haizeak

Haizeari dagokionez, Gasteizen iparreko haizeak dira nagusi, urteko haizeen %25abaino gehiago, eta ondoren hego-mendebalekoak.
Horien atzetik datoz mendebalekoa eta ipar-mendebalekoa, %5-etik gorako balioekin. Ekialdeko haizeak ez du jotzen ia,eta hego-ekialdeko eta hegoaldeko haizeak ere gutxitan. Aipagarria da barealdien kopuru garaia, %40tik gorakoa; kopuru hori hain garaia izateko arrazoia behatokiaren kokaera da, sakonune batean baitago, mendiz babestua.Iruñeko datuen arabera haizearen urtekonorabideetan IM norabidea da nagusi(%25,1), eta I (%8,2), M (%7,2) eta HE(%4,4) ondoren. Barealdiak ugari dira(urteko datu orokorren %46a) Iruñeko arroa nahiko babesturik dagoelako orografiari dagokionez.Adanrikoko presio garaien gune batek eta Mediterraneoko ekairz batek eratzen dutena da ohiko egoera; egoera horretan haizeak iparretik jotzen du Gasteizen eta IM norabidea hattzen du Iruñean, uren banalerroa igarotzean.Gasteizen hegoaldeko haizeak dira indartsuenak; abenduan eta urtarrilean aipagarri dira hego-ekialdekoak eta urtarrilean hego-mendebalekoak; Atlantikoko ekaitz handiekin eta Mediterraneoko antizikloi batekin batera izaten dira bi mota horiek. Ipar haizeak indar handiz jotzen du maiatzean ere. Iruñean, haizearen lastertasunaren urteko batez bestekoa aski apala da, neurketak egiten dituen behatokia erliebe periferikoek babesten dutelako, eta biltzen diren datuak ez datozelako joera orokorrarekin bat. Egun ugaritan izaten dira barealdiak edo haize ahulak; lastertasun handieneko haizeak iparrekoak dira abenduan eta otsailean, ipar-mendebalekoak otsailean, eta hego edo hego-mendebalekoak azaroan.
Gasteizen errejistraturiko haize bolada lasterrena 118 km/o-koa (HM) izan da.

 

Eguraldi motak

Arestian azaldu denez, barnealdeko klima kontinentaleko gunean, nahiz eta Kantauri aldeko atmosferaren dinamikan sarturik egon bete-betean, notabaiteko kontinentalizazioa atzematen da, erliebearen eraginez; kontinentalizazio horren ezaugarri dira, besteak beste, tenperatura hotz samarrak izatea neguan eta uda lehorragoa.pitazioekiko edo prezipitaziorik gabeko zikloi arteko hotza eta prezipitaziorik gabeko edo prezipitazioekiko zikloi arteko epeia.Udaberrian neguko zein udako egoera tipikoak izaten dira. Negu hotzaren eta udako egun beroen arteko sasoia da. Iparralderantz jotzen dute aire masek, eragin-guneek eta eguratseko zirkulazioak, oro har, eta horrek hainbat eratako egoerak sorrarazten ditu. 22 egoera desberdin sor daitezke. Horien artean aipagarrienak dira: antizikloi motakoak, egoeren %39,9a; ziklonikoak, %46a, eta zikloi artekoak, %l4,la. Maizenak prezipitazioekiko antizikloi motako eguraldi hotza (%5,8a) eta prezipitaziorik gabeko antzikloi motako eguraldi epela (egoeren %6,9a) dira. "Jet stream" (omegan irekia) haize-lasterraren uhin mugimenduak, penintsuiaren iparraldean antizikloi bat dagoela, eratzen du egoera hori, eta eguratsaren ezegonkortasuna du ezaugarri. Aurrekoak baino garrantzi gehiago dute prezipitaziorik gabeko antizikloi motako eguraldi epelak (%l4,9a) (ik. irud.), prezipitazioekiko zikloi motako eguraldi hotzak (%9a), prezipitazioekiko zikloi motako eguraldi epetak (%11,6). Azken hauek Atlantiko ozeanoaren gainean presio apaleko mehargunea, penintsula meharguneak gora egiten duen aldean gelditzen dela, hau da, MHM jarioekin, agertzen denean eratzen dira.
Mehargune hori mugikorra izan ohi da, eta Euskal Herriaren gainean kokatu arte mugitzen da.Urteko sasoirik egonkorrena uda da, Azoreetako antizikloiaten eraginari esker. Lekuan lekuko zirkulazioa iparraldera aldatzen da eta tropikopeko antizikloien eraginpean gelditzenda penintsula; horregatik izaten dira maizagoak antizikloi egunak zikloi egunak baino (%57a eta %24a hurrenez hurren).Garrantzi handia duen beste eragin-gune bat ere bada: eguzki orduetan zehar pilaturiko beroaren eraginez penintsularen gainean eratzen den ekaitz termikoa hain zuzen.
Ekaitz honen ondorioz zikioi arteko egoerak eratzen dira, Lautadan eta Pirinioaurreko Sakonunean izaten diren presio aldaketak direla eta. Barnealdeko klima ozeanikoan eguraldi motak ez dira hain ugariak (17), besteak beste: prezipitazioekiko antizikloi motako eguraldi epela (%7,3a); prezipitaziorik gabeko antizikloi motako eguraldi epela (hauxe da nabarmenena: udako eguraldien %25,4a) (ik. irud.); prezipitaziorik gabdko antizikloi motako eguraldi oso beroa (%20,3a) eta prezipitazioekiko zikloi motako eguraldi beroa (%9,7a). Euskal Herria antizikloi baten mende gelditzen da antizikloi motako eguraldietan, eta, gainera, egoera hori geruza garaietan tankera beretsuko beste egoera batek indartua izan daiteke.Udazkena ere bitarteko urtaroa da, udako eguraldi npikoak zein negukoak egin ditzake sasoi horretan. Presio garaiko egunak dira nagusi (%52,Sa), zikloi motakoak ondoren (%34,8a) eta zikloi artekoak atzetik (%12,4a).
Egoera sarrienak prezipitaziorik gabeko antizikloi motako eguraldi beroa (%26,8), prezipitaziorik gabeko anrizikloi motako oso beroa (%10,3a), prezipitazioekiko zikloi motako beroa (%9,5a) era prezipitazioekiko zikloi motako epela (%9,2a) dira. Gainerako egoeren portzentaia ez da %6ra iristen.rroa eta Erribera Garaia hezeagoak dira, 600-800 mm-ko prezipitazioekin). Izan ere, itsasoaren eta euri egoera nagusien eraginerik at gelditzen dira eskualde horiek, eta erliebeak eskualde hotzetatik bereizten ditu gainera. Hegoaldeko egoerak, presio apaleko meharguneak eta tanta hotzak dira euri gehien ekartzen duten egoerak, lehen eta laugarren koadranteko egoerak bigarren mailan gelditzen direla.Euriak 250 eta 400 mm artekoak izaten dira —Erribera Beherean-, urteko 70-85 egunetan banatuak. Lehorte handia izaten da, beraz. Urtaro euritsuenak udaberria eta udazkena dira, eta ondoren uda; negua da lehorrena. Lurralde horretan hilabete guztietan prezipitazioen errejistroak ez ditu 30 mm-ak gainditzen, azaroan eta maiatzean izan ezik (hilabete euritsuenak).Erdiko Nafarroan eta Erribera Garaian prezipitazioen urteko batez bestekoa 400- 800 mm-koa izaten da. Kanpoaldeko Lurren hegoaldean egoteak eragin handia du gune horietako bolumen plubiometrikoetan.
Presio apalak eta mehargune hotzak dira euri gehien ematen dutenak, ipar-mendebaleko egoerei aurrea harturik; gainera geruza garaietako uhin zirkulazioak hegoaldeko meharguneak eta tanta hotzak eragiten ditu; horiek igarorzen dituztenean banalerroak eta Kanpoaldeko Mendiek osatzen duten pantaila klimatikoak prezipitazio handiak eragiten dituzte. Bestalde, lurralde hauetara iristen diren hirugarren koadranteko egoerek gora egin behar izaten dute Kanpoaldeko Mendien gainetik igaro ahal izateko, eta horrela, mendi horien oinetan kokaturiko behatokiek -Esa eta Allotz- plubiometria indize garaia erakusten dute (800 mm), eta Erdiko Nafarroako gainerakoek, berriz, 500-600 mm ingurukoa besterik ez.

 

Klima mediterranearra

Klima mota honek ezaugarritzen ditu Piriniok aurreko Kanpoaldeko Mendiak, hau da Nafarroako Erribera, Erdiko Nafarroa eta Arabako Errioxa. Klima epela da, urtaro lehor bat du eta ezaugarriak kontinentalak dira. Klima mota honen ezaugarri bereziak eguratseko zirkulazioarekiko duen kokaerak eta Iberiako penintsularen ezaugarri fisiografiko bereziek—kontinente txiki baten gisakoa da- mugatzen dituzte. Horrez gainera, kostaldetik urrun eta haren haizebean egoteak azaltzen du prezipitazioen urritasunaren -urtean 600 mm-tik behera— era ekaina eta iraila arteko hilabete lehorren zergaria.

 

Prezipitazioak

Erribera Beherea eta Iberiako Mendipeak dira Nafarroako eta Euskal Herriko gunerik lehorrenak: ez dute 400 mm baino prezipitazio gehiago errejistratzen (Erdiko Nafarro inozioen urtaroetan, udaberrian bereziki, egiten du euri gehien; negua urtaro lehorra da, udakoen antzeko indizeekin.Lurralde hauetan errejistratzen den ur bolumenaren kopurua murritzagoa da aurreko bi lurraldeetakoa baino. Itsasotik urrunago daudela eta gune horietan kontinentalizazioa ematen dela da horren arrazoi nagusia. Aire masa hezeak oso ahuldurik iristen dira lurralde honetara, zenbait mendikate gainditu behar izan dituztelako eta horietan hezetasuna galtzen dutelako.Sakonunearen erdialdera hurbildu ahala prezipitazioak urritzen dira (oso nabarmena da hori IMtik HEra bereziki): Buñuelen 370 mm errejistratzen dira, Erriberrin 515 mm eta Sartagudan 447 mm. Floristinek dioen bezala (1951), Buñuelgoa, hego-ekialdean, da prezipitazio kopuru apalena duena eta Erriberri, iparraldean, garaiena. Aipagarria da Tuterako prezipitazio kopuru garaia, Hegoaldeko Bardeetan erauntsien eta udako ekaitzen HM-IE norabideari oztopo egiten dion mendiko fronteak eragina.Prezipitazioak ezaugarri kontinentaleko mediterranear motakoak direla esan daiteke; hori dela eta, udaberria udazkena baino euritsuagoa da. Urteko prezipitazio garaienak apirilean, maiatzean eta ekainean izaten dira, eta maiatza da hilabeterik euritsuena.
Indar eta intentsitate handiko euriteak izaten dira, iraupcn laburrekoak; euri erauntsi horiek Mediterraneotik edota Adantikotik datozen aire masa bero hezeen eraginarekin eta ekaitzekin dute lotura.Uda luzea, lehorra eta beroa da; maiatza amaieran hasten da eta urria arte luzatzen.
Eguraldi ona izaten da, nahiz eta tarteka prezipitazio konbektiboak ere izaten diren, osobortitzak eta indartsuak -ur edo txingor prezipitazioak-, ekaitz tankerakoak. Ebro ibaiaren inguruko sakonunean harrapaturik gelditzen dira aire masak, berotu egiten dira, eta horren ondorioz goratu, prezipitazio handiak eragiten dituztela.Udaren ezaugarri nagusia lehortea da, prezipitazioen kopuru apalak ez baitio landarediari behar bezala hazteko aukerarik ematen; hau da, ebapotranspirazio potentziala prezipitazioak baino garaiagoa da, eta uraren balantzea negatiboa. Sakanaren erdialdean are garaiagoa da hilabete lehorren kopurua: bost hilabete lehor eta hilabete ia-lehor bat ditu Monteagudok esaterako, eta lau hilabete lehor eta beste lau ia-lehorrak Buñuelek.Batzuetan intentsitate handiko prezipitazioak izaten dira, eta horren ondorioz oso garaiak dira eguneko eta orduko euri intentsitatcen datuak.Udazkenean bigarren mailako plubiometria indize gorena izaten da, Atlantiko aldetik aire epel-hezeko masak sartzen baitira.
Urtarorik samur eta atseginena da udazkena, baina nahiko laburra da. Zenbait herritan urria da urteko hilabeterik euritsuena, eta beste batzuetan, berriz, azaroada plubiometria indize garaiena duen hilabetea.Oro har, neguan udan baino euri gehiago egiten du; abendua da hilabete euritsuena (39 mm batez beste): 56,7 mm biltzen dira Erriberrin, eta 33,7 mm Monteagudon.
Dena dela, neguan asko jaisten dira prezipitazioak Europako antizikloi termikoekin eta Azoreetako anrizikloiarekin bat egiten duen indar handiko antizikloi termiko bat eratzen baita penimsularen gainean eta horrela Adantiko aldeko ekaitzik ez baita sartzen.
Hala, urtarrilean 26 mm prezipitazio bakarrik biltzen dira eta 23 mm otsailean (urteko kopururik apalena).Klima mediterranear kontinentalaren ezaugarri nagusia urteko aldagarritasuna da, ez baitatoz bat prezipitazioen batez besteko kopuruak eta prezipitazioei buruzko kopuru errealak. Horrez gainera, asko aldatzen dira prezipitazioen bolumenak ere, eta urte barzuk dira "hezeak" (Buñuelek 538,4 mm jaso zituen 1940an) eta oso lehorrak beste batzuk (343,9 mm 1943an).Mensuaren arabera Erriberan ekinozioetan atzematen dira indize garaienak. Indize goren bikoitza eta indize apalen bikoitza bereiz daitezke, baina indize goren nagusiaren arabera bi alderdi bereizten dira: mendebalekoa batetik, Arga bailararen mendebalean, udazkenean udaberrian baino prezipitazio gehiago errejistratzen direla (Andosillan, urteko kopuruaren %28a udazkenean eta %27a udaberrian), eta ekialdekoa bestetik, udaberri euritsuagoa duena (Buñuelek prezipitazioen %30a jasotzen du udaberrian eta %24a bakarrik udazkenean).
Bi alderdietan ere udan izaten da indize apal nagusia, baina oso gertu du neguko bigarren mailako indizea: Andosillan %21a udan eta %22a neguan.

 

Tenperatura

Tenperaturen urteko batez bestekoa 13,6°C-koa da Erriberan eta 12,8°C-koa Arabako Errioxan. Tenperaturaren ezaugarri nagusia anplitude termikoa da, iparraldetik hegoaldera eta mendebaletik ekialdera nabarmenagoa; Arabako Errioxan adibidez, 16,7°C-koa da urteko anplitude termikoa, Erriberrin 17,3°C ingurukoa, Tuteran17,9°C-koa, Zarrakaztelun 18,9°C-koa, Monteagudon 18,5°C-koa eta Caparroson 19°C-koa.Hilabete hotzena urtarrila da (4°C Monteagudon eta 5,3°C Sartagudan) eta uztaila beroena (23°C Zarrakaztelun eta 22,3°C Sartagudan). Urtean zehar iau hilabete dira-Erriberrin bost ere bai- 10"C-tik beherako tenperatura dutenak; negua luzea, hotza eta lehorra da eta eguratseko baldintzak oso egonkorrak dira, Azoreetako eta Europako erdialdeko antizikloiekin bat egin ohi duen penintsulako antizikloi termikoaren eraginpean gelditzen baita Erribera. Horrez gainera, Erribetak sakonune moduko egitura du,eta horrek zeru oskarbiak, lainoak, prezipitazio gutxi eta egunean zehar oszilazio termiko handia ekartzen ditu. Iberiako penintsulako antizikloi termikoak hegoalderantz egiten duenean Atlantikoko zikloiak barnerago iristen dira, Mediterraneo alderako bidean, eta aurrez aipaturiko gertaerez gainera, honek ere prezipitazioakmurrizten ditu eta tenperatura oszilazio handiak eragiten.Izozteak izateko probabilitatea oso garaia da: Arabako Errioxan 100 izozte egun izaten dira eta 125 egun Erriberan, azaroa eta martxoa bitartean bereziki. Orduan errejistratzen dira tenperatura minimo absolutuak.Tenperatura hotzenen batez bestekoa oso apala da, 0-1 °C ingurukoa urtarrilean (0°C Erriberrin eta 1,4°C Tuteran) eta 1-2°C otsailean (0,4°C Zarrakaztelun eta 2,9"C Tuteran).Marrxotik aurrera hilabeteko batez besteko cenperaturak 10°C-tik gorakoak izaten dira, uzcaila (urteko batez besceko garaiena errejisrratzen duen hilabetea) artean.
Udaberri hasieran kontinenteko antizikloiak atzera egiten du eta Azoreetako antizikloia iparraldera mugitzen da; Azoreetako antizikloia penintsula gainean gelditzen da, Bizkaiko Golko guztia hartzen duela, eta —Floriscanek dioen bezaia (1951)— presio apal ziklonikoen eraginpean ematen ez den eguraldi mota bat agertzen da penintsulan: zeru oskarbiak, irradiazio garaia gauez eta berotasun handia egunez, eguneko oszilazio termiko garaiak eragiten dituena.Erriberako udak dira Euskal Herri guztiko uda beroenak. Lau hilabete badira -ekainetik irailera- 25°C-tik gorako tenperatura durenak; uztailean 29,3°C egiten ditu Tuteran eta Erriberrin, eta 31,3°C Zarrakaztelun. Tenperatura absolutu gorenak ere udan izaten dira —ekaina, uztaila eca abuztua-, 40°C-tik gorakoak zenbait kasutan (Sartaguda). Udako gauak freskoak dira, bero asko galrzen baita irradiazioz; oszilazio termikoa garaia da, beraz (19- 26°C).

 

Haizeak

Haize motak aztertzeko biderik ematen duen daturik ez dago; ez da neurtu parametro meteorologiko hau. Hala ere, Zaragozako eta Logroñoko behatokiek bilduriko datuez baliacurik igar daiteke eskualde horietako haizeen nondik-norakoa. Arabako Errioxan eca Nafarroako Erriberan IM norabideko haizeak dira nagusi (urteko haizeen %25,la eta %30,4a, hurrenez hurren).
Ondoren mendebaiekoak dira maizenak, %l6,9tik gora Errioxan eta %22,3tik gora Erriberan. Gainerako egoeren artean aipagarria da sargoria, ekialdekoa Nafarroan eta hego-ekialdekoa Araban (batez ere udan eta udazkenean).Ziertzoa -IM eta M norabideko haizeak— Atlantiko gaineko presio garaiek eta Mediterraneoko ekaitzek sortua da; egoera horretan iparreko haizeak jotzen du Donostian eta Gasteizen eta IM edo M norabideko haize bihurrzen dira Euskal Herriko hegoaldeko lurraldeecan, Kodesko mendietan etaIberiako sisteman edo Pirinioen eta Iberiako sistemaren artetik igarotzean.Ugari dira barealdiak ere (%25a, udazkenean gehienak). Orohar, IM norabideko haizeak direla nagusi esan daiteke, Ebroren arroako orografiara egokituak bedere. Errioxan haizea oso lasterra izaten da, batez ere ekialdekoa (19,2 km/o), HE norabidekoa (19,1 km/o) eta I norabidekoa (18,4 km/o).
Intentsitace txikieneko haizeak, berriz, H (15,1 km/o) eta IM (15,4 km/o) aldekoak dira. Nafarroako hegoaldean, haizerik indartsuenak IM haizea (21,9 km/o) da, eta ondoren M (17 km/o) eta HM (12,9 km/o).

 

Eguraldi motak

Euskal Herriko Iurralde urrunenak Nafarroako Erribera eta Arabako Errioxa dira, hegoaldean biak, eta Mediterraneoko eta Ebroko Sakanako ezaugarriak dituzte klimari dagokionez. Egun oso bero ugari izaten dira, egun beroak adina; urteko eguraldien%30a hartzen dute egun beroek eta oso beroek. Egun hotzek eta oso hotzek, berriz, %15 inguruko protzentaia osatzen dute.Eskualde hauek dira Euskal Herriko lurralde lehorrenak; Ebroko sakonunea euri gehien ekattzen duten egoerei buruz hain itxia izacea eca Kancauri icsasorik eta Atkntikoko ekaitzetatik urrun egotea dira lehortasun horren arrazoi nagusiak. Antizikloi egunen %1 Oetan eta zikloi egunen heren batean egiten du euria eskualde hauetan, baina oso kopuru apalak dira beste eskualde batzuen aldean.Egun beroak eta epelak dira euritsuenak; egun horiecan izaten da urteko prezipitazioen herena. Presio apal horzeko egoeretan errejistratzen dira euri egunen portzentaia garaienak (%25a), eta horien ondoren H/HM eta IM egoerak datoz (%15etik gora); presio apal hotzeko egoerak dira euritsuenak ere, prezipitazio guzden %30etik gora ematen dute, eca hauen atzecik H/HM eca M egoerak, % 15etik gorako balioekin (%10a IM egoerek).

 

Mendiko klima edo Alpeez behetikoa

Mendiko klima edo Alpeez behetiko klima Pirinoaurreko baraealdeko mendietako (2.000 m-tik gorako altitudeetan) eta Kantauri eta Mediterraneo itsasoen arteko banalerroa osatzen duten mendilerroetako (Gorbeia, Elgea, Anboto, Aizkorri, Aralar, Udalaitz...) klima da. Klima mota honek, beraz, banalerroko gune gorenak eta Nafarroako iparralde—Zuberoako hegoaldeko, Behe Nafarroako eta Lapurdiko eskualde batzuk ezaugarritzen ditu.Mendiko klima duten eskualdeetan ez dago ia behatokirik, ordea, eta hori dela etaoso zaila da azterketa meteorologikorik egitea.
Dena dela, Euskal Herriko mendialdeetako ezaugarri termo-plubiometrikoen tasunak erakutsiko dizkiguten zenbait dacu badira. Oro har, prezipitazioak oso ugariak dira, eta lotura estua atzematen da behacokiak dauden garaieraren eta prezipitazioen bolumen orokorraren artean, nahiz eta orientazioak eta kokalekuak ere zerikusi handia duten urteko kopuru orokorretan.Pirinioetako gailur garaiak alde batera utzita, Euskal Herriko mendietan 1800- 1900 mm prezipitazio jasotzen dira urtean.Uriartek dioenez (1977), prezipitazioei buruzko datu aipagarrienak Ekaitza mendikoak {1.034 m) dira: 2.500 mm/m 2 -ko kopurua gainditzen da han. Baina hori baino balio garaiagoak dituzte Eraitzen eta Ligoletan (2.750 eta 3.330 mm, hurrenez hurren).Mendialdeen altitudea eta aire jario eta masa nagusiekiko kokalekua dira horretan eragin gehien duten ezaugarriak, izan ere, aire masa hezeek hegoalderantz egiten dutenean oztopo orograñkoekin -oro har, ekialde-raendebaJ orientaziokoak- topo egiten dute, gora egin behar izaten dute oztopoak gainditzeko eta horren ondorioz prezipttazio handiak sortzen dira.Baina, haia ere, bereizketa bat egin beharra dago Euskal Herriko mendebalaren eta ekialdearen artean eta Pirinioetako hegoaldeko eta iparraldeko isuraideen artean.
Lehenengo bereizketari dagokionez kiima ozeanikoa edo kiima epel euritsua (mesotermal hezea) da, uda labur eta freskoekikoa.
Urteko prezipitazioen banaketa nahiko orekatsua da: maila gorena udazken-neguan izaten da, eta azaroa (219 mm Arantzazun), abendua (189 mm Gorbeian) eta urtarrila (189 eta 154 m hurrenez hurren) dira urteko hilabete euritsuenak.
Martxoan eta apirilean prezipitazioen bigarren indize gorena atzematen da (Gorbeiaren kasuan indize goren hori da nagusia, 317 mm jasotzen baita martxoan eta 294 mm apirilean).Mensuak dioen bezala, "bigarren maila goren hori (udaberri aldera) garrantzi handikoa da, mendiko klimaren baitan lekuan lekuko erregimenak bereizteko bidea ematen baitu. Izaban (Erronkari) -eta Zuberoako Santa Graziri dagokionez ere gauza bera esan daiteke- abendutik maiatzera bitartean jasotzen da urte guztiko prezipitazioen %60a".Bereziki aipagarriak dira -1.000 m-tik gorako guneetan behinrzat- elur prezipitazioak: Arantzazun 25 egun urtean, Iratin 34 eta Larrunen 50. Elurteak azaroa eta maiatza artean izaten dira, baina ekainean ere egin dezake elurra Pirinioetako gailur garaietan.Klima mota honi dagozkion balio termikoez ezer gurxi esan daiteke, ez baitago datu fidagarririk. Dena dela, oro har, neguak luzeak eta gogorrak dira; hilabeteko tenperaturen balioak 3-4°C-koak dira mendebalean (Bizkaian eta Gipuzkoan) eta 1-2°Ckoak Pirinioaldean. Pirinioetako gailurretan 0 azpitiko balioak errejistratzen dira, negu guztian ez baita elurra urtzen. Viersen iritzian, tenperatura -3"C-koa da, gutxi gorabehera, Irati-Ahuñemendi aldean.Uda epel samarra da (16-17°C Gorbeian eta Aranrzazun eta 13-14°C Pirinioetan), nahiz eta laburra den, abuztuaren erdialderako klima gogortu egiten delako. Eta ez dago hilabete lehorrik, urtaro honetan ekaitz ugari izaten baita han eta hemen.Ezaugarri horiek, ordea, oso aldakorrak dira, iekuan iekuko mikroklima ugari baitago mendiko klima duten eskualdeetan, orientazioaren -egutera eta laiotza—, kokalekuaren, altitudearen eta beste zenbai eragileren arabera eratuak.

 

Klimaren ezaugarriak, urtaroz urtaro

 

a. Negua

Mendialdea Euskal Herriko iurralderik hotzena da, hangoak direlako gune garaienetan kokaturiko behatokiak eta oso iparraldera dagoelako, lurralde hotzetatik hurbilago.
Urtaro honetako batez besteko tenperatura oso hotza da, 1-5°C bitartekoa; tenperatura beroenen batez bestekoa ere ez da garaia, 9°C-tik beherakoa hain zuzen.
Neguko renperatura horzenen batez bestekoa 0°C ingurukoa da; honek erakusten du, beste ezaugarrien artean, Pirinioetako bailaretako neguak zein gogorrak diren.Izozteak ugari dira: urtean 40-75 egun artean egiten du izotza. Eta tenperaturaminimo absolutuak -15°C-tik beherakoak dira neguko hiru hilabeteetan.Kantauritik urrun egoteak mendiko klima duten eskualdeei ezaugarri kontinentalak ematen badizkie ere, oso gune euritsuak dira: neguan 400-900 mm jasotzen diruzte, prezipitazio egun askotan zehar.
Bailaren I-H norabideak eta mendikateen kokalekuak euri asko dakar, neguko jario nagusien eraginez. Horren guztiaren ondorioz tenperaturak hotzak dira eta euri asko egiten du, elur moduan sarritan.Oena dela, aide handiak daude gune batzuen eta beste batzuen artean. Luzaiden, adibidez, neguak samurragoak dira, ez oso gogorrak (batez besteko altitudea apalagoa delako, iparraldeko isuraldean dagoelako eta ozeanoaren eragina handiagoa deiako).
Baina beste muturrean Estetibar dago, bailara hotzenetako bat, 4°Ctik beherako tenperaturak dituena (5°Ctik gorako tenperatura duen hilabeterik ez du) eta 60 egun baino gehiagotan egiten du han izotza.
Atlantikoko jarioen eragina jasotzen duela eta, intentsitate handiko euriteak izaten dira bertan, 500 mm-tik gorakoak. Zertxobait hotzagoa da Aurizberri-Burgi-Orreaga lautada, 3°C-tik beherako tenperaturckin, eta Garralda-Aribe sakonunea.Mendebaleko Pirinio Garaietan mendiko klimaren ezaugarri gehienak aurki dakezke.
Ez da l°C-tik gorako tenperaturarik izaten.
Tenperatura hotzenen batez bestekoen balioak negatiboak dira (-4°C) eta 75 izozte egun baino gehiago izaten da. Prezipitazioak 500 mm-tik gorakoak dira, 45 egun baino gehiagotan banatuak.Zaraitzu eta Erronkari bailarak apur bat epelagoak dira, 3-4°C-rekin eta 400-450 mm prezipitaziorekin.

 

b. Udazkena

Udazkeneko tenperaturak 10-12°C artekoak dira; tenperatura beroenak 16-18°Ckoak dira eta tenperatura hotzenen batez bestekoak 4-8°C artekoak (tenperatura hotz absolutuak negatiboak dira, -10°C-rainokoak zenbaitetan). Azarotik aurrera izozte dezente izaten da; urrian ere bota dezake izotza, tarteka.Udazkenean euri asko egiten du. Behatokiak dauden guneen garaiera, bigarren eta hirugarren koadranteko egoeren eragina eta tanta hotzak dira hezetasun horren erantzule. Oro har, 250-450 mm euri ur jasotzen da, 25-40 egunetan banaturik.Tenperatura leunena (14°C) duen eskualdea Luzaide ingurukoa da; 300 mm-ko prezipitazioak jasotzen dira udazkenean Luzaiden (30 prezipitazio egunetan). Etaeskualde hotzena Ekialdeko Pirinio Garaietakoa da (10°C), oso tenperatura hotz eta izozte ugarirekin. Oso behatoki euritsuak dira; izan ere, presio apalcko meharguneak eta tanta hotzak eratzen dira, eta orografiaren ezaugarriek ere bi fenomeno horien eragina areagotzen dute. Pirinioaldeko gainerako lurraldeetan Luzaiderako eta Ekialdeko Pirinioetarako azaldu diren egoeren antzeko ezaugarriak aurki daitezke.

 

c. Uda

Udaren ezaugarri nagusia tenperatura cpcla da, 16-18"C artekoa. Itsasoaren eraginari esker, urtaro honetako tenperatura beroenen batez bestekoa epela/garaia da {23-26"C), eta tenpcratura hotzenen batez bestekoa 9-12°C artekoa. Tenperatura absolutu garaienetan oso tenperatura beroak errejistra daitezke (35°C), eta minimo absolutuak 5°C-tik beherakoak dira.
Prezipitazio ugari izaten da, iparraldeko latitudeetako kokaiekua, Ekialdeko Kantauriatdearen ezaugarriak eta jario nagusien aldera orientaturiko orografia direla eta.
Udan ez da lehorterik izaten -oso ongi babesturiko gune batzuetan izan ezik—; 20- 30 euri egun izaten da.
Luzaideko inguruetan Nafarroa Hezearen ezaugarri beretsuak aurki daitezke: 17°C-tik gorako tenperaturak (tenperatura garaiena 22°C eta apalena 12°C) eta 200 mm-tik gorako prezipitazioak (30 euri egun). Esteribarko bailaran ere horien antzekoak dira balioak, nahiz eta ez diren 200 mm-ak gainditzen. Aurizberri-Burgi-Orreaga lautadan ez da 17°C-ko tenperatura gainditzen; 40 prezipitazio egunetik gora izaten da eta 250-400 mm euri ur. Garralda-Aribe sakonunean 16°C-koa da tenperatura, euri gutxi egiten du, udan lehortea izaten baita. Eskualde hotzena Ekialdeko Pirinio Garaietakoa da, l6°C-tik beheiako tenperaturekin (apalenak 9°C eta garaienak 23 D C) eta 160 mm inguruko prezipitazioekin (20 euri egun).Zaraitzu eta Erronkariko bailaretako tenperatura 17°C-koa da; 25°C-tik gorakoa da tenperatura beroena eta 10°Ctik beherakoa hotzena (tenperatura hotz absolutuak 1°Ckoak dira). Prezipitazioak oso urriak dira: 130 mm Zaraitzun eta 200 mm Erronkarin.

 

d. Udaberria

Udaberriko batez besteko tenperatura 5- 10°C artekoa izaten da; Pirinioetako giro hotzaren eta gune batzuen eta besteen arteko gorabeheren erakusgarri da datu hori.
Urtaro honetako tenperatura beroenak 12- 14 artekoak dira, eta hotzenak, berriz, 1- 5°C artekoak. Oro har maiatzean bakarrik gainditzen da 10°C-ko batez bestekoa; marrxoan eta apirilean etengabe botatzen du izotza, eta maiatzean ere maiz samar (15-40 izozte egun).
Mendiko klima duten eskualdeak iparraldean daudenez eta oso garaiak direnez, prezipitazio ugari jasotzen dute: 350-700 mm, eta 35-60 prezipitazio egun. Askotan botatzen du elurra, eta zenbait tokitan maiatzeraino irauten du elur arriskuak.
Pirinioetako ezaugarriak ez dira hain nabarmenak Luzaiden. Nafarroa Hezeko errejistroen antzeko balioak jasotzen dira bertan: tenperatura samurrak eta prezipitazio ugari (600 mm). Esteribar bailara da hotzena: batez besteko tenperatura ez da 8°C-tik gorakoa (Zaraitzuren antzera), eta prezipitazio ugari jasotzen da, 60 euri egunetan. Ezaugarri gogorrenak Ekialdeko Pirinio Garaietan aurki daitezke; izan ere, horixe da Pirinoaldeko gunerik hotzena (5,5°C-ko batez besteko tenperatura, tenperatura beroenak 10,4"C-tik beherakoak eta 1°C baino hotzagoak, berriz, apalenak). Prezipitazio asko izaten da (Esteribar bailararen antzera): 45 euri egun eta elur prezipitazioak nahiko sarriak. Pirinioetako gainerako alderdietako ezaugarriak aurrez aipaturikoen antzekoak dira.Oro har, orografiak eta Kantauriko kostaidearekiko urruntasunak ematen ditu Pirinioetako ezaugarriak. Gune hau egituratzen duten mendikateen orografiak pantaila baten modura jokatzen du IM eta I norabidetik iristen diren fronteen aurrean.
Altitude garaia eta orografia nahasia direla eta, negu luze hotza dute eta uda leun laburra; horrez gainera, eguterak eta laiotzak agertzen dira, tenperatura iraulketak (geruza gorenetako airea beroagoa da geruza apalenetakoa baino) gertatzen dira, konbekzio guneak sortzen dira udan, aire masa batzuk harrapaturik geldirzen dira eta zurrunbiloak eratzen dira, eta gertakari horiek guztiek aire masak aldarazten dituzte.Ekialdean altitudea garaiagoa da eta hegoalderako norabideko zehar-bailarak daude; bi ezaugarri horiek pantaila klimatiko gisa jokatzen dute, eta itsasotik urrundu eta kontinentera sartzen diren aire masen barnehustutzea neutraltzen dute garaieraren bidez. HM norabideko aire masek gora egin behar dute Pirinioetara iristean eta horrek euri gehiago ekartzen du.Balio termikoak 10°C ingurukoak dira; sei hilabetetan, ordea, hori baino hotzagoak izan ohi dira. Ez dago 20"C iristen duen hilabeterik.
Neguan, urteko tenperatura hotzena zero azpitikoa da. Lau hilabetetan tenperatura minimo negatiboak dira; sei hilabetetan 3°Ctik beherakoak, hori dela eta izozte ugari izaten da, eta 8 hilabetetan ez dira 7°C-ak gainditzen.
Izozterik gabeko denbora epea oso laburra da, lehenengo izotza urria hasieran botatzen baitu eta maiatzaren bigarren hamabostaldian azkena.