Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
Aro berriaren erreferentzia guneak
Pentsakeraren ildoak
Azken aldi honetan bizi izan dugun
hainbat krisialdiren pean periodizazio bat
aurkitzen dugu, «Mendebaleko» gizarte
osoarena eta, zer esanik ez, Euskal Herriarena
islatzen duena. Guztiz interesgarria
deritzogu azken urteen azterketa baten bidez
hasteari, geroari buruzko arrastoz beteta
baitago.
1.- Lehenik, euste, izualdi, mikeztasun, dezepzio,
aldaketa gura fase bat izan zen;
laztasunak, sakrifizioak, nekez geldiarazitako
indarkeria-egunak. Horrela izan
zen Bigarren Mundu Gerra ondorengo
egunetan. Eta horrela izan zen, han,
XVIII. mendeko urruneko garai haietan,
esfortzuaren izpiritualtasunak modernitatearen
hasiera bermatu zuenean.
2.- Gero, planifikazioaren eta esfortzuaren
fruitu beharrezko gisa, garapenkeria eta
kolonizazio ideologiko berri baten euforia
etorri ziren. Gizarte berri baten fedea
adierazten zuen, arrazionaltasunaren
eta ongizatearen posibilitateetan
gauzatzen zena, gogo bero sortzaile
baten erdian. Nola hala, berriz ere XIX.. endeko europar gizartearen espantsionismoa
bizitzea bezalako zerbait zen.
Orduan ere herriak beraien gaitasunarekiko
eta beraien proposamenaren ontasunarekiko
sinesmenean bizi baitziren.
3.- Fase honi, fede horrekiko krisialdiak
jarraitu zion, desegokitasunak konpontzeko
edo murrizteko gauza ez zelako
izan hain zuzen. Horrekin batera, modernitatearen
bideari eutsi zioten garapenkeria-kredo
guztien hondoraketa
etorri zen. Ematen zuen hirurogeiko hamarkadako
azken urte haiek berriro
mende hasierako urte guztiz miketzetara
eramaten gintuztela, aurreko ereduen
akiduraz beteak, larriak, etsiak.
4.- Kaos sentsazioaren errepikapenak, kontrako
jarrerek ekar zitzaketen ondorioenaurreko erreakzio posibilista ekarri
zuen. Egia ukatu gabe, egiaren beldur
ginen. Eta botere soziala kokildu egin
zen, jada lortutakoa galtzeko arriskuaren
beldurrez, orain etor litezkeen aldaketak
dimentsio unibertsalak izan zitzakeenaren
jakinean.
Posibilismo berri hau, aztoratutako
kontzientzia interesatu batetik sortzen
zen, gizakiari dagokionak hartu dituen
dimentsio berriak direla-eta. Horren aurrean,
lehengo politika-kontzeptuek ez
zuten zer esanik. Jada inork ezingo zuen
autonomo izan, independente, ez baitzegoen
besteen ereduetatik aparte pentsa
zitekeen giza-eredurik. Ekonomiaren
inertziarako bakarrik egongo bailitzan
tokirik, hila pentsakera, hilak sistemak.
5.- Hamarkada posibilista horrekin, beharbada,
aurreko ziklo handiarekiko paralelismoak
bukatzen ziren. Gaur egunhori garbi ikusten dugu, beraren barruan
baitzegoen nongotasun berri baten kontzientzia,
orain dimentsio unibertsalak
izango dituena. Mundu guztian zabalduta
zegoen perzepzio berri hau: besteekiko
erlazioan baino ez garela. Dendena
naturaren eta gu guztion historiaren
umontzi izugarrian zegoela, paradigma
berri bat agertzen zela, globaltasunak
markatua. Etxe horri begira, aurreko
hamarkadak posibilista izateari
uko egiten dio, aro berri baten emagin
bilakatzeko.
6.- Hortxe gaude orain bertan eta talaia
horretatik uste dut ekin behar diogula
gure izatearen fruitu eta isla den gure
azken ehun urteotako literaturari, nolabait
bigarren karlistaldiaren ondoren
Aranak eta berarekin batera orduko gizon-emakume
argitsu talde batek bultzatutako
prozesuari.Ihardueraren hasiera XVIII eta XIX. mendeetako
pentsakeran jarri behar da, Euskal
Herria inon ezin koka daitekeen isla bilakatu
nahi ez badugu bederen.XVIII eta XIX. mendetako pentsakeran
bada halako orientabide espezifikoa Europan
zehar: isiltasuna eta esfortzua direla
benetan garrantzia dutenak, politikaren zuzendarien
ofizialtasunetik urrundurik egon
arren. Bestalde arrazionaltasun modernoaren
talantea ulertezina gertatzen da; orduan,
errealitateari atzea emanez bizi den
gizartean gaude, non portaerak errepikatzea
besterik ez den gelditzen, prozesu gero
eta zailagoa, intenporala izateagatik hain zuzen.
Eta ezin dugu ahantzi, ondorioz, morala
azpimarratzen duen portaera etikoa gailentzen
dela batik bat.Bestalde, burgesen XIX. mendeko ordena
berria premisa multzo batean oinarritzen
da: alde batetik, ekonomiaren birmoldaketa
dago, kapitalaren mugimenduaren
internazionalizazio hasi berriak, nazioko eta
nazioarteko garraioak posible egingo dutena.
Hauen eskutik, lan eta produzkio sistema
berria sortuko da: industriala. Bestalde,
mundu guztiak paradigma arrazionaletan oinarritutako
lanaren organizazioan sartu beharko
du, bi produkzio sistematan bai komertzializazioan
zein kontsumoan. Gerra
ankerra hasiko da, bidegabekeria beldurgarriz
betea, gupidagabea. Azkenean, gizatiarra
den ororen ideia berri bat gailendukoda, sailkapenean, eraginkortasunean eta
hazkundean oinarritua. “Aurrerapen” izen
ponposoa hartuko du.
Garai guztiz interesgarria da, talante
berria dakarrena. Gizadiak berehala ediren
zuen merezi zuela aurreko belaunaldia izan
zena baino gehiago izaten saiatzea. Horri,
ordea, zerbait gehiago lotu behar zaio, nonahi
azaldu den izpiritu iraultzailearen «gehiegikerien»
aurkako kristau-erreakzioa, zeina
Antzinako Errejimenaren kristau-ordenamenduaberrezartzen saiatuko den. XIX.. endeko Euskal Herrian bereiztezinak izango
dira, gu aztertzen ari garen idazleengan,
herrien bizimodua modernizatzeko eta herri
horiexek berkristautzeko egingo diren
saioak.
Foucault filosofo estrukturalistak, bere
errealitatearekiko ikuspegi eszeptiko eta
desesperantzatutik, Europa osoan eta, nola
ez, Euskal Herrian, eman den modernizazio
prozesua modu guztiz iradokitzailean
interpretatzen irakatsi digu. XX. mendearen
amaierako egunotan, delako «aurrerapena»ren
ondorioekiko halako zalantza izugarria
dugunean, oso da adierazgarria.
Estrukturalismoak dio, azken batez zera
honetan datzala «aurrerapen» modernoa:
ordenak aurrera egitean, gizartean nahiz
munduan. Edo, agian, ordenaren inposaketan,
hedapenean bainoago. Ikuspegi estrukturalistaren
arabera, ez dago benetako «aurrerapenik»,
organizazioa baizik. Horren arabera,
giza-erakundeek helburu bera izango
dute: gizartea bere baitan ezarritako ordenaren
bitartez «progresiboki modernizatzea».
Lanaren eta komunikabideen eraginkortasuna
eta errentabilitatea bermatuko lituzkeen
orden horrek, bizitza murriztapen
izugarri baten mende jartzea suposatuko
luke: ordena ezin daitekeena ez da existitzen,
hots, ordena baten barruan jar daitekeena
bakarrik existitzen da.
Giza formazioa, pertsona izatea, Europan
adina Euskal Herrian ere, ordena horretarako
barne-hurbiltzean gauzatuko da.1880tik 1914ra doan garaia oinarri bezala
hartu dugun ez bezalakoa da ordea.
Europan aldaketaren belaunaldia da. Desberdina
da, beste zentzu bat dauka: orain
arteko aldaketa, aurretik zetorrenaren baieztapenean
oinarritutako aldaketa zen; oraingo
hau, orain arteko guztiaren ukapenean
oinarrituko da. Bi aldaketa aurkako, prozesu
beraren baitan: ezagunaren betetasunarena
eta heriotzarena. Mende bakar batean
gizarte europarrak konfidantzatik lilura galtzea
doan bidea egin du.
XIX. mendearen amaiera bizi duen belaunaldia,
hutsunearen antzeko zerbaitetan
bizi da, suspense garai baten hasieran, aurreko
formulen lausotze, ihartze sentsazioa
besterik ekarriko ez diguna. Amaiera baten
testigantza da.
XIX. mendea hiltzen ari den momentuan,
gure hemengo gizarteak M. Weberrek
egunotan aipatzen duen kontraesaneko
egoera bizi du: bizitzaren zentzu aszetiko
eta izpiritualetik bizi da, mundu honen eta
den-dena justifika dezakeen sistema baten
eraikuntzara emana egon da… baina, batbatean,
sorrera eman dioten proposamenmoral eta izpiritualak zentzurik gabe utzi
dituen oparotasunean aurkitu da.
Mendearen amaierako drama bere oparotasun
ekonomikoan eta zentzuaren hutsunean
adierazten da, bai Sabino Aranarengan
hala Azkuerengan hain zorrotz somatzen
dena. Mende eta erdi lehenago justifikazio
teologikoarekin gertatu zen bezalaxe,
orain mundua, bihotz eta arima eman
zitzaion justifikazio hori gabe aurkituko da:
moralik gabe. Jada ez dago zintzotasun
etikorako tokirik, kapitalak kapitalaren izenean
zilegitutako legitimitatean ito baita.
Ekonomiarekin estu lotutako prozesua
Sabino Aranaren garaitik Azkueren ia azken urteetaraino luzatzen den garaia, ataletan zati ezina da eta hari berean hartzen ditu Sabino nahiz Txomin Agirre, Lauaxeta, Lizardi eta Azkue, eta guztiz garrantzizkoa irizten diogu bi belaunaldi hauek lotuko dituen garaiko ekonomiari ekitea, lehen pentsakeraren diskurtsoarekin egin dugun halatsu. Batik bat horien guztien hats bultzatzaileizango den Sabino Aranaren ihardueran nolako garrantzi definitzailea izan zuen kontutan harturik.
Garai honen hasieran eta, zehazkiago, gure historia eta literaturarako 1876-1896 bitarte horretan, Euskal Herria, Manuel González Portillak «ziklo berri historiko» gisa definitu duen horretan sartzen da. Horren arabera, gizarte tradizionala krisialdian erortzen da, batez ere Antzinako Errejimenaren ekonomia ereduaren hausturaren ondorio bezala. Motiboa, produkzio modu gisa ematen den oinarri industrial indartsuko kapitalismoaren bermaketa izango da, 1 zeina 1960ko ekonomia arloko miraria gertatzen den arte –pentsakeraren arloan aipatu duguna– ez den bere lozorrotik irtengo. 2 Hain
zuzen, espainiar estatuak Europarekiko jasaten
duen nolabaiteko atzerapen ekonomikoa,
areagotu egingo da XIX. mendean
zehar, batez ere, Mundu Berriko espainiar
migrazioaren hondoraketa dela-eta, merkatuen
galeraren ondorioz.
Halere, lurraren arloko egitura arazoak
izan ziren ekonomiaren garapenerako eragozpen
nabarmenenak. Laborantzaren erreforma
eraginkor baten porrotak, batik bat
lurraren jabegoari zegokionak, zerau suposatu
zuen, industria arloa –oraindik guztiz
hasi berria eta tokiz-tokikoa izan arren– laborantza
atzeratuaren zoriarekin lotuta aurkitu
zela, Sabino hasieran konturatu ez zen
arren. Berriztapen teknikorik gabeko laborantza,
kostuak gutxituz eta industriarako
eskulana liberatuz produktibitatea gehitzeko
gauza izan ez zena, eguraldiari begira
beti iraupen mailako errendimendua baino
ematen ez zuten lur idorrak.
Populazioaren hazkunde tasei ezin eutsi
zien produkzio sistema honi beste zenbait
faktoren eragina eransten badiogu, iraultza
liberala, 1853tik aurrera emigrazioa erraztuko
duten legeak eta lurralde hartzaileenekonomian sortarazten diren aldaketak, besteak beste, orduan, badirudi halako zerikusirik sortzen dela emigrazio-tasa, demografia-dentsitatea eta krisialdi ekonomikoaren artean.
XIX. mendearen lehen erdialdeko demografia-hazkunde izugarria eta errekurtsoen gain eragin zuen presio izugarria izan
dira, irteera masiboa bultzatuz, emigrazioaren
motibo gisa behin eta berriro aipatu
direnak. Fenomeno hau alboraezina da Sabino
eraikitzen ariko den sistemaren egituran.
Baina, berriz ere esan behar da: ez da
gure artean bakarrik gertatzen.
Europa zeharkatzen duen mamu malthusiar
honek bat egin zuen Penintsulan
dentsitate altuko probintzietatik eman zen
emigrazio-jario bortitzarekin, zeinak garbi
utziko zuen «gehiegizko demografia izan
zela fenomenoaren motiborik garrantzitsuena»
(Jordi Nadal).
Planteamendu honen arabera, beraz,
migrazioa, populazioak errekurtsoen gain
ezartzen duen presioa biguntzeko mekanismo
erregulatzailea izango litzateke. Hain
zuzen, errekurtsoak nahiko ez zirenean edo
populazioak behar ez beste eboluzionatzean,
nolabaiteko desoreka estrukturala
somatzen da Antzinako Errejimeneko krisialdi
orokorrarekin erlazionatzen badugu.
Argudio hori dela-eta, baditugu gure zalantzak,
Sabinoren idatzietan modu erdi ezkutuan
ere sumatzen direnak. Nola liteke Ameriketarako
euskal emigrazioaren indizerik altuenak
1876-1913 bitartekoak izatea, hain
zuzen euskal industriaren «take off»a eta Euskal
Herriko gizarte kapitalistaren finkatze prozesua
ematen diren une berean, hain zuzen?
Dena dela, kanporako emigrazioan
pentsatu aurretik, hirigune hurbilenekoetarajotzea eta industria arloan nahiz zerbitzuenean saiatzea izango litzateke irtenbiderik logikoena. Euskaldun askok, aldiz, Euskal Herriaren ekonomiaren gorakada nabarmenena gertatzen den arren, nahiago izan zuten kanpora jotzea. Bi izan litezke horren arrazoiak: bat, Lehen Mundu Gerra aurreko urteetan euskaldunek proletarizatzeari erakusten dioten erresistentzia; eta, bi, euskaldunaren independentziarako joera, W.A. Douglas eta Jon Bilbaoren hitzetan: «hirian lan egiteak besteen kontrolpean lan egitea suposatzen baitzuen».
Horrez gainera, Euskal Herria euskal nazionalismoaren bermatze prozesuan aurkituko da, nolabait, neurri batean behintzat, Euskal Herriko eta, batez ere, Bizkaiko indutrializatze prozesuak sortarazitako gatazkei aurre egiteko jaioko dena. Puntu hau gero askoz zehatzago analizatuko dugun arren, esan dezagun, sarrera gisa, Penintsulatikdatozen etorkin edo «maketo»en etorrerak «oinarrietaraino ustelduko duela Euskal Herria» 3. Erakunde sozialistak, klaseen arteko borroka, kapitalismoaren jokaera eta industrializazioa bera, «urrikal-ez, inmoralitate, birao, krimen, pentsakera libre, sinesgabekeria eta anarkismoaren» 4 sinonimo izango dira. Bizkaia errurala, aldiz, balio positiboen, antzineko ohituren, lurrarekiko atxekimenduaren eta berdintasunaren eremua izango da. Elorzaren iritzirako honako honetan datza Aranaren eraikuntzaren giltzarria: «Bizkaitik kanpoko langileen inmigrazio masiboak sortarazitako zitalkeriaren eta Euskal Herriaren araztasunaren arteko kontrastean» (Op.ait. or. 469) Honek, dudarik gabe, gizarte erruralaren goralpena dakar berarekin. Agirreren Garoa eta Kresala ikusi besterik ez dugu, Orixeren «Euskaldunak» edo, Lizardiren poesia, neurri batean. Ipar errural honek zuzendukodu, hasieran, Aranak fundatutako
nazionalismoaren norabidea, industrializazioaren
aurkako jarreraren ondorio logikoa.
«Hemen erruralkeria aberri izan zen, eta hirikoitasuna
aberriaren ukazioa» 5.
Beraz, arazoa ez zen, hasiera-hasieratik
ikuspegi nazionalista batetik euskaldun ez
zen industriako kapitalista, baizik «proletargo
gorria» zeritzon industria horretako proletargoa.
Hau horrela, eta Euskal Herrian
lurrak kapitalismoaren bereganatzea jasango
duenez, lurra utzi ala proletargo «gorri»
horren zati izan artean, lehenengo aukera
egingo dute.
Halaz ere, ezin dugu esan lehenengo
aukera izan zuten emigratuek beren etxea
«utzi» zutenik, orduko bertsolarien testuen
arabera oso gutxitan planteatu baitzuten
itzulerarik gabeko irteera.
«Ni urrutira joan arren,
illtzen ez bagera,
bilduko gera oraindik
gure bazterrera;
ametsak narabillde
atzera eta aurrera,
San Antongo menditik
Zarautzko ondarrera». 6Beti izango da familiakoren bat etxearen kargu geldituko dena, emigratuek bidalitako diruaren bitartez hobekuntzak bere ardurapean hartuko dituena. Beraz, alboratu egin beharko genuke «utzi» kontzeptua.
G. de Ustarizen iritziz, indianoen diru-laguntza hauek rol guztiz erabakiorra jokatu zuten familia askoren giza eta ekonomia hobekuntzan, «ahaide askok eta askok posible egiten baitzuten laguntza horren bidez doterik gabeko gizonezko zein emakumezkok bestela ezinezko izango zitzaiekeen
maila har zezaten». 7
Zoriontsu bakan batzurentzat emigrazioa
botere-estrategia bilakatzen zen, lurralde
hartzaileak emandako aukera ekonomikopolitikoetaz
baliatu eta ameriketak egin ahal
izateko. Gehienentzat, ordea, ez zen inolako
botere-estrategia; garrantzizkorik ez,
bederen: garbi dago denak ez zirela aberastu.
Baina egia da ere euren filosofia erruralari
irtenbidea ematen ziola, kapitalismoak
itotze zorian jarri zien bizimodu jasangaitzetik
ihes eginez. Eta, uste dugu, batzukzein besteak, Sabino Aranaren nazionalismo
sortu berriaren ajente hedatzaile izan
zirela, 1936ko diasporaren ondorengo Hego
Ameriketako euskal literaturak erakutsiko
digun bezala. Hala eta guztiz ere, XX. mendean
sartzen garen heinean, eta batik bat
1914-1918ko Lehen Mundu Gerraren garaian,
behin Sabino hilda, baina bizi-bizirik
bere hazia bai Azkue bai Txomin Agirrerengan,
abaguneak horretara bultzatuta,
«euskal laborariaren proletarizatze prozesuaren
azkartzea» 8 ezagutuko dugu, seguraski
gerrateak bultzatu egin zuelako euskal kapitalismoa.
Garoa irakurri besterik ez dugu,
fenomenoak gure idazleei ez ziela ihes egin
konturatzeko.Baina gatozen berriro deskribatzen ari
ginen prozesura. Gogoratu beharrean gaude
euskal metalurgia industriak Antzinako
Errejimenaz geroztik ezin izan zuela barnemerkatua
hornitu; hain zen izugarria orduko
burdingintza aurreratuenaren –britainiarrena–
eta gurearen arteko alde teknikoa. Alabaina,
1856 inguruko Bessemer prozesuaren
ondoren eta britainiarrek egindako mea
eskaerarekin batera, 1870eko hamarkadatik
aurrera, Sabinoren garaian, Euskal Herria
batez ere lurralde esportatzaile bilakatuko
da.Kalitate goreneko mineralaren ugaritasunari esker eta ikatz egokien eskariagatik, burdinaren industria «lehenengo fusioko lingotea esportatzera kondenaturik zirudien
eta, horren truke, kanpotik zetozen materiale
elaboratuagoen etorreraren pean egotera»
9.
Bizkaiko burdin mea garraiatzen zuten
ontziak «Galeseko hegoaldeko» 10 ikatzez beteta
etortzen ziren eta honek merketu egiten
zuen errekinaren prezioa. Honek guztiak
eta kanpora eginiko salmenten irabaziek
asko lagundu zuten euskal kapitala gehitzen,
azken aldiko Aranak ohartuko duen
bezala. Beraz, 1870eko hamarkadaren
amaieran Euskal Herriko gizarte kapitalistak
«take off» horretan jarriko ditu bere oinarriak.
Egoera hau, ordea, aurrez aurre
Espainiako laborantza azpigaratuaren eredu
kapitalistaren aurka egongo da eta Espainiako
haziendaren funtzionamendu tamalgarriak
okerragotu besterik ez du egingo.
Oroitu beharrean gaude mendearen
amaierak munduko espazioaren berrantolaketa
ekarriko duela eta nazio boteretsuenek
euren artean banatu zituztela pobreagoen
koloniak. Horixe izan zen Espainiaren
kasua eta, kolonietako gerren ondorio
bezala, batez ere Estatu Batuen aurkako
gerra zela-eta, haziendak defizit ikaragarria
izan zuela. 1898ko desastrearen ondoren,
non Espainiak itsasotik haraindiko inperioaren
azken aztarnak galdu zituen, izugarrizko
esfortzua egin behar izan zuen aurrekontua
orekatu eta zorrak kitatzeko.
Ekonomia atzeraldia izan zen krisiaren
hastapena eta Euskal Herriarentzat 1890eko
hamarkadan kanpoko merkatua galtzea, horren
guztiaren ondorioa. Orduan, merkatu
aldaketa gertatu zen eta asko indartu zenmerkatua. Berarekin batera ekonomia-politikaren
aldaketa, libretrukatzailetik
protekzionista pasatuz. Emaitza 1891koAranzela izan zen. Neurri honek bermatu
egin zuen jatorrizko industria-kapitala atzerrikoaren
gainetik eta bermatu ere arlo babestaileen
interesak (euskal burdingintza eta
katalandar oihalgintza), orain barne merkatuarekin
zeharo lotuta daudenak.
Honela, Espainiako ekonomiak etapa
berri bat hasi zuen eta hauexek ziren bere
ezaugarriak: «gero eta autarkia handiagoa,
ekonomiaren nazionalizatze eta monopolizatzea,
patronal euskal-espainiarra izanik
agintaritza-klasekoen artean prozesua lideratuko
duena» 11. Fenomeno honek garrantzi
itzela izango du Sabinoren obran eta berepentsakeraren bilakaeran eta berdin mende erdi bat geroago Arestirenean, hain nabaria ez den arren Azkue, Lizardi (kazetaritza lanetan) eta Lauaxetarenean.
González Portillak azpimarratu egiten du Lehen Mundu Gerraren aurreko hamarkadan Euskal Herrian finantziar kapitalismoak jokatzen duen rola, «kapitalismo monopolistarako joera nabarmentzen zaiola» (ibidem, 123. or.).
Bestalde, burgesia kapitalista honen eskuetan industria indartzen ari zen bitartean, laborantzak ahaleginak egin zituen bere horretan mantentzeko XIX. mendean zehar jasandako okertzearen ondoren. XX. mendearen hasieran hobekuntza txiki bat somatu zitzaion, batez ere Diputazioak autonomoak zirela-eta, kontzertu ekonomikoeiesker. Gipuzkoa eta Bizkaiko errepide sareak
hautsi egin zuen mundu erruralaren
isolamendua eta merkatu hiritarrek gero eta
lur-ekoizpen gehiago eskatzen zuten.
Egia esan, lurraren hobekuntzaren ondoren,
industriako kapitalistek interesgarritzat
jo zuten lurrean inbertitzea, gero industrian
pilatu zitzaketen lurraren errenten balizko
pilaketa gisa, irabaziak gehituz. Horrela
eskuratu zituzten Euskal Herriko herri-lur
gehienak, beraietan maizterra jarri eta
errenta jaso ahal izateko. Fernández de Pinedok
eskaintzen digu XIX. mendearen bigarren
erdiko datu hau: badirudi Bizkaiko
maizterren kopurua % 64,3koa zela eta
72,45ekoa Gipuzkoakoa. Beraz, garai hartan
maizterren kopurua jabeena baino handiagoa
bada, hauxe da gure ondorioa, Izaskun
Andonegik dioenez, Lehen Mundu
Gerratearen bezperan ere berdin samar jarraituko
duela maizter eta jabeen arteko
proportzioak, batez ere garai hartan laborantzak
izan zuen eboluzio tamalgarria eta
burgesia industrialak burutu zuen lurraren
espekulazioa kontutan hartzen badugu.
Kapitalista hauen eskuetan jabegoa pilatzeak
gehituarazi egingo du lurraren balioa,
eta errentena; ez, ordea, produkzioa.
Ondorioz, laborariaren egoera zitalagoa bilakatuko
da. Hau kontuan hartu gabe ia
ezinezkoa egiten da Sabinoren hasierako
jarrera fundatzailea ulertzea. Ingurune horretan
lur ezin hobea aurkituko du bere asmoak.
Bestalde, egoera hau laborarien
egonkortasunaren aurkako atentatua zen.
Hain zen handia laborariak jabearekiko zuen
mendekotasuna non «bere hautagaien alde
botoa emanarazten baitzion hauteskundeetan,
laborarien asmo euskaldun eta katolikoen
aurka». 12 Laboraria azken hauekinidentifikaturik egon arren, indartsuagoa zen egozketaren mehatxua. Horrelaxe zioen garaikide batek: «laborari guztiek, batik bat maizterrek, sentitzen eta pairatzen dute egoera tamalgarri hori; halabeharrezko kalamidade gisa hartzen dute, ordea» 13.
Manuel Chalbaud Errazquinek, berriz, honela zioen laborariak hain garrantzizko zuen egonkortasunari buruz: «gizona bermatzeak familia bermatzea suposatzen duela denboran nahiz espazioan» 14. Denboran, berau zelako belaunaldietan zehar jarraipen historiko-sozialaren oinarri; espazioan, egoitzarekin lotzen zuelako «etxeari josiz, lurrari, aberriari». Nolabait, euskal familia baserritarrarekin identifikatzen duen egonkortasun kontzeptu hau zeharo kontrajartzen zaio hiriaren izaera mugikorrari, Agirrek setatsuki azpimarratzen duen bezala, Chalbaudek dioenarekin bat etorriz: «mutilak lantegietan irabazten hasten diren momentuan familia desagertu egiten baita unitate ekonomiko gisa» (ibidem).
Bestalde, Etcheberryk dioenez, lurraldean edo, beharbada, herrian familiak izan dezaken giza-itzala, denbora eta espazioarekiko iraunkortasunarekin lotuta dago.
Hain zuzen ere, oinetxekotasuna baita Euskal Herriko lurrari buruzko legedi zibilaren oinarrietako bat. Erakunde honek, Oinetxekotasunarenak, hauxe du helburu: odolaren lotura, hau da, familia, baserriarekin bat egitea.
Lehen Mundu Gerran hartutako neutraltasunaren ondorio gisa emango den pilatze kapitalistak aldatu egingo du euskal nazionalismoaren eboluzioa. Nazionalismoak agerian jarriko ditu ordura arte burgesia kapitalistak euskal laborantzan egindako espekulazioa eta monopolioa. Familiaren sostengurako ustiapen-unitate izateaz gain, baserria
«euskal nazionalitatearen santutegia
izango da, non gordeko eta betierekotuko
diren gure hizkuntza, gure ohiturak, eletzarrak
eta aholkuak, gure folklorea… eta non
gordeko diren araztasun handienaz gure
herriaren bertuteak» 15.
Planteamendu horretan oinarriturik eta
balio tradizionalak jasaten ari ziren krisialdia
zela-eta, maizterrek baserria erosi bitartez
saiatuko dira zulotik irteten.
Aldiz, zilegi zaigu pentsatzea, dagoeneko
ematen ari zen industrigunetako ekonomiaren
gorakadak eragin handia izan zuela
mundu erruralean. Irabaziak burgesiaren
eskuetan pilatzeak eta industriako soldaten
igoerak, batik bat Bizkaian, lurreko produktuen
eskaeraren gorakada ekarri zuten eta
eskulan erruralaren erabilpena. Douglasek
eta Bilbaok diotenez, «laborari askok baserriak
utzi eta hirietara jo zuten, merkatari
bezala ala industri-lanetan hasi ahal izateko.
Baserrian jarraitzen zutenak joandakoak
bezala jokatzen saiatzen ziren, produktu
manufakturatuekiko mendekotasunean behintzat»
16.
Elorzaren iritziz, badirudi hiriranzko bidaia
nabarmena dela, «egoitza errurala eta
hirigunetako lanaren arteko lotura erakarriz»
17. Ondorioa, maizterren ekonomiaren
hobekuntza izango da, baserriak erosteko
bidea emango diena. Zenbait jabek, diruak
eraginda, onartu egin zuten baserriak saltzea.Gerra ostean krisialdiaren lehen ezaugarriak
azalduko dira Europan. Lehen esan
bezala, kapitalaren pilatzea espekulatiboa
izan zen, langileen bizkarretik eta laborariei
ezarritako errenta eta zergen bitartez
egina izateaz gain. Euskal burgesia industrialak
«industria oinarritik egituratu beharrean,
beroien kontu korronteak loditzera
destinatu zituen irabaziak, lur erruralak eta
hirikoak erosiz» 18.
Baina 1920ko hamarraldiaren hasiera
arte luzatu zen euskal industriaren garapena
itzaltzen joan zen, Primo de Riveraren
diktadura garaiko babeste politikagatik ere.
Gerran parte hartu zuten nazioetako ekonomiek
poliki-poliki deuseztatu egin zituzten
euskal industriaren aukerak, kanpoko
eskaerak murriztu egin ziren eta berriro agertu
zen barruko lehia.
Ekonomiaren egonkortasun ezari dagokion
egoera honen aurrean, industria-burgesiak
berriro lurraren jabegoan inbertituko
du bere kapitala. Ondorio bezala, lurraren
prezioak oraindik gorago jo zuen eta presio
handiagoa jasan behar izan zuen maizterrak,
errenten igoera periodikoa zela-eta.
Hain zuzen, 1920an hasitako krisialdia, nekazari
guneetan ere garbi sentitu zen eta
laborariei zaila gertatu zitzaien errenten
igoerari aurre egitea. Baserritarren ziurtasun
eza izan zen erreakzioa, eta baserritik egotziak
izateko arriskuan zeudenen Ameriketarako
migrazioaren bizkortzeari eragin zion,
batez ere Ameriketako mendebalekoari.
Errepublika garaian erabakitako Lurraren
Erreformak, nahiz eta ez zituen
konpondu laborarien arazoak, badirudi,
nazionalisten presioei esker, maiztertzari
buruz hartutako erabakiak bigundu egin
zuela egoera. 1923an Lafitte jaunak lurraren
jabe izateko baserritarren gogoa adierazi
zion Gipuzkoako Aldundiari. Hain
zuzen, lurra, Errepublikarekin, lantzen
duenaren eskuetan geldituko da; honek
jabeari eginiko kalte ordainketa eskatuko
du. Jabeak, desjabetzearen aurrean eta
inbertsioaren fruitua galtzeko arriskua ikusi
ondoren, saldu egingo du. Maizter erosleei,
berriz, Aldundiek eta Aurrezki Kutxak luzatu
zizkieten erosketarako behar izan zituzten
kreditoak.
Hala eta guztiz ere, Gerra Zibilaren eztandarekin
egoera zitaldu egin zen, eta berriro
ere Ameriketarako euskal migrazioa
eragin zuen. Baina honek bigarren emigrazio
mota baten atarian jartzen gaitu, emigrazio
politikoarenean, hain zuzen, eta gure
garaitik at gelditzen da, Orixe, Zaitegi eta
beste asko horren fruitu izan arren.
Garaiko euskal literaturaren espazio mitikoa
«Garaiko» idatzi dudan arren, uste dut
inolako beldurrik gabe esan dezakegula
«Orduz geroztiko», gure ustez benetan giltzarri
den momentu honetan jokatzen baita
gure geroko arimaren eitea.Erromantizismo berantiar baten azken
urteetan ari gara eta erromantizismoaren bi
mataza desberdin eta, halaber, konplementarioetatik
iristen zaizkigu Europan jokoan
dauden korronte existentzial eta estetikoak,
Elissambururenetik, alde batetik, eta Xahorenetik
bestetik.
Badira zenbait gauza bien eskutik batera
iritsiko zaizkigunak, beste hainbatetan
bereiztu beharrean aurkituko garen arren.Biek gogorarazten digute, sarritan modu
subliminalean bada ere, Europan gertatzen
ari dena. Modernitatearen maisuek taxuturiko
gizakia eta munduari buruzko irudiak
irmo dirauela. Descartes, Locke, Kant, Hegel
eta Marxek jarrera guztiz baikorra dutela,
arrazonamenduarekiko konfiantza osoosoan
ardaztua. Ilustratuak zirenez, arrazonamendu
organizatzailea eta gizakia jartzen
zuten pentsakeraren, gizartearen eta giza
proiektuaren ardatzean. Kritikoak ziren oso,
pentsamenduaren jarduera librearen aurka
zihoan edozerrekin, eta sinetsi egiten zuten
arrazonamendu libreak gizarte libre, bidezko
eta arrazionala sortuko zuela.
Gaur egun badakigu postmodernitatearen
maisuek, hainbat iraultzen gailurretik
(zientifikoa, politikoa, industriala, soziala…)
behatzen dutela arrazonamendu ilustratuaren
utopia eta begirada lausotu egiten zaiela
agintzariaren eta errealitatearen, egitasmoaren
eta bere kostuaren arteko aldea
ikustean. Ez gaude batere ziur historiaren
gezia zuzen-zuzen aurrera doanik; ezta aurrerapen
tekno-ekonomikoek gizakia gizakorrago
egin dutenik ere, edota arrazonamenduak
nahi eta ez arrazionaltasuna sortaraz
dezakeenik.Badute halako susmo bat, mozorro ikaragarri
batek garapenkerian eta produktibitatean
datzan burgesa bilakatu duela ilustratua.
Eta postmodernoek ilustrazioarekiko
fedea galdu badute, esan beharrean gaude
ilustrazioaren paradigmak modernitatean
bertan ere izan zituela bere etsaiak. Beti izan
dira modernitatetik sortu diren munstroak
zelatatu eta salatzeko prest egon direnak,
hasieran aipatu ditugun erromantikoak batik
bat: Byron, mugarik gabeko nia goraipatuz;
balio burgesen aurka arituko den
Baudelaire, Hölderlin eta Rimbaud, gizaexistentziaren
dimentsio guztiak ikertu nahian
eta beraiekin guztiekin batera, gure artean,
Xaho.
Xahok, beste edonork baino hobeto
prestatuko du bidea, Sabino Aranak,
Azkuek, Txomin Agirrek, Lauaxetak eta Lizardik
biziko duten sasoirako, gure aburuz,
konpartimentuetan bereiztezineko garai historikoa
baita, sailkatze ñabardurak egin
badaitezke ere.
Xahok arraza kontzeptua kaleratuko du
berriro eta, ekimen bereiztaile gisa aurkeztuko
du, ametserako oihal bilakatuz gainera,
bere hizkera suhar eta iradokitzailea medio.
«Nire arrazako gizonek, barbaroen artean
izen desberdinez deituak badira ere,
gizadiaren sehaskan xuxurlaturiko izen adierazkor
hau daramate: EUSKALDUNA. Hitza
eta keinua asmatu baino lehenagotik dator
bere sorburua; izaera ororen misterioenaztertzaile diren azti eta igarleen begiek ikusi
zuten ene arraza, Jainkotasunaren sabelean.
Zer garrantzi du antzineko ibaia agorturik
egoteak eta zer garrantzi honenbeste herri
sortarazi zituen odol garbi hartatik piska bat
besterik ez geratzeak? Aitorren Jainkoaren
aurrean eskua altxatzeko euskaldun bakar
bat gelditzen den bitartean, hizkuntza sakratuan
esan ahal izango du bere izen gorena:
nire arbasoen Aita handia izan zen lurretik
sorturikoen artean. Gure arrazako gizona
izan zen izadi birjin eta basatiarekin esposaturiko
lehena, kreakuntzaren lehen garailea:
EUSKALDUNA».
Eta Xaho izango da goian aipaturiko
ekimen bereiztaile horri xenofobia eta indarkeria
kutsua emango dion lehena, XIX.. endeko Espainiako senatuan euskaldunekiko
sarritan azaltzen denaren antzekoa.
«Baiona ondoan zalgurdiaren gidariari
errepidean utz nintzan eskatu nion. Zenbait
oztopo jarri zidan. Hirian bakarrik sartzean,
agian poliziaren begi zelatarietatik
ihes egiteko asmoz nenbilela pentsatuko
zuen. Ez zatekeen batere erraza izango, bost
edo sei bider eskatu baitzidaten pasaportea.
Mikeztasun handienez pentsatu behar
izan nuen napar gerrak hasi zirenetik ajente
zikinen saldoek zikindu egin zituztela
beren Pariseko lokatzez nire mendietako
zuhaiskak. Arbasoen ataritik sapai abegikorraren
misterioak zelatatzen zituen polizia
frantziarra 89. urtetik honuntza Euskaldunak
jasan duen morrontza nazkagarriaren
sinbolo iruditu zitzaidan.»
Baina mitoa da, hain zuzen, hemen gehien
erakartzen eta kezkatzen gaituena,
definitzaile gertatuko baita aztertzen ari garen
garaiko gure literatura ulertu ahal izateko.Lehenik eta behin esan dezagun oso
garbi utzi behar dugula «mito» eta «talante
mitikoa»ren arteko aldea: lehena narrazio
edo pertsona zehatzei dagokie; bigarrena
hastapenak batu ahal izateko izpiritu eta
jarrerari, bizitzaren iturburuak hizkera mota
horretan baino ezingo balira bezala adierazi.
Errelato fundatzaileekin batera doan
mitoa seguraski talante erromantikoaren
haurra da (XIX. mendearen hasieran Alemanian
eta Frantzian adibidez, Hölderlin eta
Chateaubrianden eskutik); gure artean
dexente geroago azalduko da: Navarro Villoslada,
Xaho… Katalunian Verdaguer agertzen
den garai bertsuan.
Agian Northrop Fryeri jarraituz, hiru
adiera desberdinetan har genezake mito
hitza, hirurak –batak besteak baino gehiago–
garrantzi itzela dutenak Arana, Azkue,
Lizardi eta Lauaxeta ulertu ahal izateko.
Lehenik, hitzaren zentzu degradatuan, a
posteriori eginiko emozionalizazioa nolabait,
behin zirrararen arloan, baina ez arrazionalki
aldarrikatua izan ondoren, jendetza
martxan jartzeko gai dena. Halakoetan
ideia edo ideologia dator lehenik, gero mitifikazio
prozesuan jarriko dena. Horregatixe,
hasieratik mito ez izanagatik, deitu
dugu mito degradatua. Halakoen artean jarriko
genituzke Ilustraziotik sorturiko progresoarena,
sistema marxistatik sorturiko
proletargoarena…
Gure ustez, hau norberaren gogapenen
ondoren pertsonalki erabaki behar den zerbait
baldin bada ere, neurri batean, behintzat,
bada halakorik gure artean, gure idazleek
bizi dutena gizarteak une espezifiko
hartan bizi duenaren isla izaki. Agian, nazionalismoaren
sorreraren inguruan sortutako
mitogintzari aplika diezaiokegula esan
genezake, edo Foruen defentsaren inguruan
sortutakoari. Horregatik ez dugu inola ere
txarra denik esan nahi, edo beharrezkoa ez
denik. Askotan herri batek bere nortasuna
defenditu ahal izateko ezinbesteko izaten
du mitogintza prozesua, eta ez da herri bakar
bat ere halako prozesuan sartu ez denik.
Hau da gertatzen dena: prozesu hori aspaldi
egina duten estatu ahalguztidunek begi
txarrez ikusten dutela oraindaino estatu izate
bidean diren nazioek burutzen dutenean.
Boteretsuen zinismoa.
Benetako mitoan, bestalde, bereiztapen
bat egin behar dugu, mito zaharraren eta
mito berriaren artekoa, biek gauza bera
amankomunean izan arren, hots, biak hasieratik
pentsamendu mitiko izatearena eta
ez mitifikatua. Zera honetan datza aldea:
mito zaharra historia baino lehenagokoa
dela eta, jainkoen eta gizonen arteko oposizioan
bezala, historiaren fundatzailea dela.
Mito modernoa, historiaren barnean
sortzen da, baina historia gaindituz ala gainditzen
saiatuz. Gainditze hori modu desberdinetaneman daiteke. Sinbolikoki burutu
daiteke, ezarritako ordena ala desordena era
poetiko batean urratuz, hautsiz, trasgredituz.
Eta gainditu, absolutuki gainditu nahiko
du, Faustoren mitoaren kasuan bezala, zeinak
Mefistofelerekiko hitzarmenaren bitartez
berbizi egiten duen eta ez soilik errepikatu
Prometeo, Luzifer, Luzbel. Haren profanazioa,
eta profanazio positiboa gainera,
zera honetan datza: bere infinitasun egarriaren
bitartez Jainkoarekiko parekatze
ahaleginean aritu direla.
Beharrezko bereizte honen ondoren,
gure arkadiaren mitogintza prozesuak hiru
esparrutatik jasotzen duen arren, gehien bat
lehenengo arloan ibili garela esango nuke.
Esteban de Garibayk formulatu eta gero
Xahoren «Azti begia»n jasotakoa da lehenengoa:
Euskal Herriaren antzinakotasunarena
eta, ondorioz, herri guztien ama gisa joa
izatearena. Askotan azaltzen da bertsolarienartean ere. Adibidez, honela dio Manex
Etchamendy, Esterençubiko bertsolariak:
«Bai, Euskal-herri maitea
Herri guztien ama da»
Bigarrena, «odol garbitasuna»rena da,
gureak ez diren literatura askotan ere azaltzen
dena. Antonio Zavalak gogoratzen digun
bezala, Ameriketara joandako bertsolari
anonimo baten hitzetan:
«Adiyo, euskal erri
odol garbikoak…»
Hirugarrena, «kantabrismo»arekin, «Jaun
Zuria»renarekin eta Gipuzkoako «Bardulia
Fidelissima»rekin du zerikusirik. Hitzok,Zavalari esker jasotakoak hauek ere, Foruen
galera garaiko bertsolari batenak dira:
«Gure mendi eta aritzak
etzuten ikusi
arrotzik egundaño
berentzat nagusi;
Euskal- Erria beti
libre oi zan bizi,
ai, gure zorigaitzak
dira orain asi»
Horrekin guztiarekin batera bada zerbait
gehiago, gero Salbatore Mitxelenak
maisuki «Abendats» deituko duena, Herderengandik
alemanek «herriaren izpiritua» formulapean
jasotako herri bakoitzeko folkloreari,
usadio eta tradizioei dagokiena, sinetsiz
benetan eta egiaz bizituriko herriaren
bizimoduak eta jakituriak adierazten duela
herriaren izpiritua, muina, esentzia.
Ez dakigu noraino jo ditzakegun Europa
erdialdetik etorri moda horren adierazle
gisa gure orduko zenbait idazle garaikide
(Emeterio Arrese, Arresebeitia…) baina duda
gutxi gelditzen zaigu Schlegel anaien ondoren
etorri ziren Fernán Caballero, Alarcón,
Galdós, Mesonero Romanos eta Peredak
ezarritako estiloak jarraitzaile asko izan
zuela gure artean eta Txomin Agirrek bazuela
non elikatu Auñamendiko Lorea, Kresala
eta Garoarekin sartu aurretik.
Agian horregatik beste zenbaiten ikuspegiekiko
antitesian bizi garela, Txomin
Agirrerekin adibidez, esango nuke. Badirudi
batzuek, hain bortizki ainguraturiko bizimodutik
ihes egitearren, aldaketara joko
dutela.
Gogoratu Larrak berak zioena: «Bizitzak
bakarrik ez nau kezkatzen, bizituz bakarrik
alda bainaiteke». Mariano Jose de Larraren
kasuan balio subjektiborik gorenena, beraz,
ez da bizitza bera izango, baizik norberaren
transzendentzia. Horregatik, bizitza aldaketarako
baliagarri gertatuko ez zaionean,
bere buruaz beste egingo du.
Gure idazle gehienengan kasua guztiz
alderantzizkoa da. Aldaketa, badirudi, une
luze nahiz labur batez jasan behar den zerbait
izango da, behin asmaturiko aldaketaezera
itzultzeko. Kontzeptu guztiz garrantzizkoa
aztertzen ari garen sasoiko euskal
literatura ulertzeko.
Honako hau da honi buruzko gure galdera
ekidiezina: Zerbait esan nahi al du,
Aranak inauguratuko duen aro berri honetan
mitogintza bermatu eta eskuratu izanak?
Dudarik gabe, bai. Garai honetan indartzen
eta legeztatzen baita modernitatearen
arlo arrazional-organizatzailea. Eta hau, ES-
PAZIO PUBLIKOaren eraketaren bitartez
egiten da; hau da, arlo sozialaren legeztatzea
bere barne-egitura logikoaren gunean,
potentzialki perfektua eta, beraz, beti bila
daitekeena.Eta orduan, halabeharrezko osagarri
gisa, ESPAZIO MITIKOA sortzen da, hastapena
legeztatzeko, bizigarri duguna, sozialorganizatzaileaz
gain hor dagoena. Eta hori
guztiori 1890-1915 belaunaldiaren garaian,
Euskal Herrian dimentsio sozio-politikoa
hartuko duenean, ideologia sozialaren eta
Estatu/alderdiaren eredu berria gauzatzen
denean.
Aipatu dugun espazio mitiko horretan
euskal ARKADIAren kontzeptuari emango
genioke lehentasuna. Arkadia eta herrimina
elkarrekin agertzen dira gure idazleengan
adina gure bertsolariengan. Beharbada, esango
genuke Arkadiak suposatzen duen aberriaren,
aberri txikiaren idealizazioak sorturiko
herrimina normalean urruntasunarekin
loturiko zerbait dela. Hain zuzen, herriminari
buruz hitz egiten dugunean, bere indar
zentrifugoa soilik hartzen dugulako kontuan,
lurretik urrundu den bihotza atzera lurrera
erakartzen duena. Ahantzi egiten dugu herriminak
berarekin daraman mugimendu
diastolikoa, lurretik ateratzeko joera.
Zentzu horretan, aztertzen ari garen garaiko
idazleak, emigrante eta etorkin direla
esango nuke, biak batera, hori baita lurrarekiko
nahiz Sabinoren modura definituriko
aberriarekiko harremana. Bihotzaren migrazio
inguruko zirraren mundua, horretarako
emozionalki egokia den lurralde batean
ematen baita eta paradoxa baten pean: zernolako
indarrez jalgitzen den idazle horiek
hain beharrezkotzat jotzen duten lurretik aldentzeko
irritsa, nahiz eta gero urruntasunak
inposatuko duen bere herrimin izugarria.
Ikusi, bestela, Emeterio Arreseren poesian
ala Lizardiren “Asaba Zaarren Baratza”-n eta
hainbat poematan azpitik doan ibaia.
Oso da bitxia, gure idazle horiengan
guztiengan herrimina amaren figuraren inguruan
gertatzen dela: Ama Lurra, Ama Euskera,
Ama Natura… Ez da gure artean soilik
gertatzen den zerbait. Fenomeno nahikoa
unibertsala da eta horregatik dio Kunzek
amarekiko lotura dela urruntasuna sumatu
ahal izateko baldintza ontogenikoa. Amarekiko,
ama orokor horrekiko loturak elikatzen
du urruntasunaren erosa. Oraintxe bertan,
gure idazle horiengan, hurbiltasunik
izugarriena urruntasunik izugarriena bilakatuko
da: horizontearen gailur urdinean, oroimen
zaharraren urruntasun kontsolagarria.
Urruntasunaren «urdintasun» hau da gure
poetak eta idazle asko beren intimitatetik
besteengana bultzatuko dituena. Adibidez,
bai Rilke bai Novalisentzat –ezagunenetakoak
aipatzeagatik–, lurraren sabelean bilatu
behar den lore urdin zoragarria da maite
izan dituzten emakumeen sinboloa. Eta oker
geundeke urruntasun urdin hori irudi
poetikoa soilik dela uste izango bagenu.
Heideggerek zerbaitegatik definitu du gizakia
«urruntasunaren izakia» bezala.
I.- Euskara
Herrimina, nire aburuz, hain da errealitate
definigarria aztertzen ari garen gure literaturaren
aro honetan, non geroxeago
bertara itzuli beharko dugun, sakonean aztertzeko.
Bitartean, esan dezagun EUSKA-
RA dela euskal arkadia horren seinalerik
agian nagusiena. Zenbait xehetasun desberdin
hartzen du. Halako sarrera batean ezin
ditugu kontzeptu guztiak behar bezala aztertu,
baina esan dezagun bai Sabinorengan
nahiz Azkue eta Lizardi, Lauaxeta eta
Agirreren lanetan, euskara seinale izateaz
gain, nabarmendu egiten dela «eredugarri»
izan arte; Euskal Herriarekin batera bizitzeko
modurik egokienetakoa egiten zaigu;
fedea ere euskal arkadiaren osagarririk garrantzizkoenetakoa
denez, euskarak eta fedeak
elkarrekin joan behar dute, biak bat
eginda. Euskara arkadiaren lehen ezaugarria
da, markatuena, nagusiena; noizean
behin aipatu egiten da euskararen jatorri
ezezaguna; osagarri afektiboz beteta dago;
izugarrizko eraso etengabea jasaten ari da;
euskal herri guztien lokarririk estu eta egokiena
da. Horrela ikusten dute, hori adierazteko
janzkera batetik bestera dexente
aldatzen den arren.
II.- Natura
Natura jarriko genuke bigarren elementu
gisa. Edo, apika, paradisua esan beharko?
Baina modu zabalean ulertutako paradisua,
idazle hauek posibilitateen paradisu
gisa egiten baitute euskal arkadiako bizitzaren
goralpena bere arlo guztietan, natura
barne. Eta natura horren sinbolo gisa honako
hauek aipatuko nituzke nabarmenenak
bezala: txoria, askatasun eta kanta; igaliak,
ugaritasunaren sinboloa; haizea ere
aipatuko nuke, izpiritua adierazteko, Koranean
bezala ala indiarren Manu jainkoaren
arabera, nahiz Greziako Eolo, Akilon, Boreas,
Austro, Euro eta Zefiro, Shelley poeta
erromantiko ingelesak zioen bezala:
«Oi, Mendebaleko haize basati,
espektroen xarmalari.
Edonon ari zaren izpiritu gogor,
suntsitzaile eta salbatzaile: entzun, oi
entzun!
Oi, kontsolaezin hori!
mendekaitz, azkar, harro!
Izan zaitez, izpiritu bortitz hori,
nire izpiritu! Izan zaitez ni, odol-beroko.
Eraman itzazu nire pentsamendu hilak
unibertsoaren gainetik
hosto lehorrak bailiran
sorkuntza berri bat
azkartzearren.
Eta bertso honen xarmari esker
zabal itzazu, sute itzalgaitzetik bezala,errauts eta garrak, nire hitzak gizadian.
Izan zaitez nire ezpainen bitartez igorpen
baten turuta oraindaino iratzarri ez
dagoen
lurrarentzat.
Oi, haize, negua baletor, akaso hain urruti
ote udaberria?»
Haizearen ondoren, ura aipatuko nuke.
Ura darion iturburua Bizitzaren Zuhaitzaren
oinetan sortzen da, paradisuaren erdian,
gero, espazioaren lau puntuetara abiatuko
diren ibaiei bizitza emanez. Terminologiaren
arabera, bizitzaren iturria da, hilezkortasunarena,
gaztetasunarena eta jakituriarena.
Ez da Lizardi eta Lauaxetaren sinbolo
bakarrik. Irlandar mitologian Mag Tured izeneko
guda garaian osasun iturrian sartzen
dira Tuatha De Danann, Dana jainkosaren
leinuetako gizon zaurituak, hurrengo eguneko
borrokarako prest egon daitezen. Gainera
Diancecht, jainko sendagileak, lurrean
sortu diren belar sendakari guztietatik bat
jarri du iturburu horretan, sendatze sinbolismoari
garbiketarena erantsiz. Urarekin
ezin estuago lotuta, ibaia agertzen da, Hesiodok
zioenari adi: «Ez itzazue emari eternaleko
ibaien urak otoitz egin aurretik zeharkatu».
Gogoratu ere gogoratuko dugu nola
infernuetako ibaien izenek zerikusirik zuten
bertako torturekin: Akeronte (minak),
Flgeton (erredurak), Kozito (lanturua), Styx
(izua), Leteo (ahanztura), gure poetengan
hain sarri agertzen diren kontzeptuak. Eta
nola urak eramango gaituen ere paradisura,
Dantek zioen bezala:
«Oi, zuok, niri entzuteko irrikaz,
kantuan doan nire barkuaren atzetik
txalupatxoan uretaratu zaretenok,
itzul zaitezte berriro ikustera
zuon hondartzak!
Ez zaitezte sar ur handitan,
agian desbideratuko baitzarete
behin ni galduta.
Inork ez du inoiz gurutzatu
nik gurutzatuko dudan ura.
Minerba dut hatsa, Apolok narama
eta Hartzak erakusten dizkidate bederatzi
musek…»(PARADISO, CANTO II)Eguzkia izango da laugarrena, izotz ondoko
eguzkia, polibalentea bezain kontraesanez
betea. Ernalkorra da, erre egin dezake
eta hil. Orfikoentzat, munduaren adimena.
Argiaren, beroaren eta biziaren iturri
eta, berarekin batera, agortearen eragile eta,
horregatixe, heriotzarena.
Eta, azkenik, ILARGIA, mendetasuna eta
hastapen emea, periodizitatea eta berriztapena.
Itxuraldatze eta hazkuntza printzipio.
Etorrera ziklikoaren peko arlo kosmiko guztiak
kontrolatzen ditu: urak, euria, landaretza,
emankortasuna… Esan dezagun euskal
arkadiako naturaren elementu hauek babesle, hurbil eta samur agertzen direla batik
bat, gure idazle hauengan.
Azken batez, modu batera zein bestera,
gure bizitza ororen urruntasunean, hau da,
haurtzaroan, gelditzen baita paradisu baten
oroimena. Paradisu horretan ez zegoen ez
subjekturik ez objekturik eta gu geu gauza
bat eta bera ginen, batasun bat; ez zegoen
gizon-emakume egiten gaituen izpiriturik,
ezta izpirituan inplizitoki dagoen herio potentziala
ere. Arrazoiaren bitartez jasotako
ziurtasun berria bera ez zen beharrezkoa,
amarekiko sinbiosiaren ziurtasun biologikoari
uko eginez. Herrimina, herio txikia,
heriotzarik gabeko paradisu horren nostalgia
da, bere irritsa. Irrits betegaitza, baina
haren bitartez askatzen da gizakia bere izaeraren
egituraren azken hondoan, herio potentzialaren
halabeharrezko presentziatik.
Paradisu galdu honen nostalgia ez da
ez kontzientea ez inkontzientea, ez da bizikizun
zirraragarria bakarrik; honetaz haraindi,
giza existentziaren erdigunean datza, giza
izaerari atxekita.
Horrez gainera, eta hau litzateke bere
bigarren berezitasuna, ez da nostalgia soila,
sinbiosi amatiarraren barneko izaeraren
egoera primarioa; aldiz, funtsean, ziurtasun
primigenio baten irritsa da, bizikizuna. Gizakia
herriminez hiltzen da, gizakia dela
dakielako, ziurtasun horretatik desherriratua.
Beraz, herrimina mundura bota izanaren
adierazpen logiko-afektiboa da, azken
batez, babesten gaituen babes-eza esentziala.
Horregatik, bakardadea bera, geurekiko
bakardadea, urrutiko ama horren ordezkoa
da, gure bizitzaren horizonte urrunean, nostalgian,
herriminean babesten gaituena. Herrimina,
beraz, errealitate existentziala da.
Bere esentziari dagokio herri bakoitzak
berea desberdina izan dadin nahi izate hori.
Bereizten saiatzen gara «saudade», «heimich»,
«añor» eta «herrimina». Eta hori guztiz bidezkoa
da, desberdina baita arima kolektibo
bakoitzari, Mitxelenaren «Abendats»
bakoitzari, bizikizun ahaztezinean, izatearen
batasuna esperimentatzea eman zaion bizitzaren
amaren atarira hurbiltzeko modua.
Eta horixe izango litzateke herriminaren
hirugarren bereizgarria. Bere izpirituaren
ekintza bakoitzean gizakiak ez du herio
potentzialaren agerpen ezabatzailea
bakarrik bizitzen, baizik baita bere osotasun-ezaren
sentimendua ere. Behin izan
zuen osoa izateko une bat, non batasun
argitsua osatzen zuen, non bere tasunean,
bere izaeraren erdigunean ez zeukan egolatrikoa,
absorbentea, narzisista izan beharrik.
Bizitza guztian arituko da amets horren
atzetik. Bere tasunetik irten eta, besteen
bitartez, lagun hurkoaren bitartez, Jungek
gizakiaren posibilitate guztien integrazio
harmoniko deitzen duen batasun berri
batera iritsi nahi izatea.
Herriminean, hiru osagarri hauek: amarenganako
joera, ziurtasun primigenioarenirritsa eta gure azken batasunaren nostalgia,
hirurak, koherentzia sakonenean emanak
daude. Horregatik, nostalgia, amaigabeko
aseezintasunez betea, hedatu egiten
da bere erdigunetik halako deribaziotan:
zorionaren irritsa, heriotzarena ala urruntasunarena.
1876-1950 bitartean egiten den
euskal literaturaren bizkarrezurra dela uste
dut, lehen aipatu ditugun osagarriak erreferentzia
gisa hartuta.
Erromantikoengandik jasotako barneondarea
Sei arlo desberdinetan adierazi nahi genuke
erromantikoek utzi diguten barneondarea,
usuarki aztertu izan diren topikoetatik
urrun, batik bat gure poesia kultuenean
izan duen eragina itzela izan delako
susmoak hartuta, nola-hala, modu ezkutuan
bada ere, Lizardi eta Lauaxetaren poesiagintzaren
tenorean iradokituko dudan mundu
hau hor dagoelako.1.- Lehenengoa Kleisten «Gizon adieraztezina
naiz» izango litzateke. Arimak badu
inori sarbiderik eskaintzen ez dion eremu
bat. Eremu hau barrurantz hedatzen
da: hainbat eta handiagoa kanpoko presioa,
orduan eta barrurago jotzen dute
gure mugek.Kleisten aitorpen honek europar kulturaren
punturik sentiberenen gain jartzen
gaitu. Zentzu modernoan ulertutako
nortasunaren hedatzeak askatasuna
suposatzen du une berean: hesi metafisikoetatik,
itxuraz behintzat, gizakiaren
«atzetik» dauden botereetatik askatzea.
Halaz ere, logikoa denez, adierazezintasuna
da askatasunagatik ordaindu beharreko
bidesaria, zeren infinitasuna
adierazi ezin den bezalaxe, berau mugatua
bilakatu gabe, horrela ere gizabanakoaren
askatasuna, kanpoko hesiak
handitzen diren hein berean hazten da.
Novalisek zioen: «Unibertsoan zehar
bidaiatzearekin amets egiten dugu. Unibertsoa
ez al dago, bada, gure barruan?
Ez ditugu ezagutzen gure izpirituaren
sakonak. Bide misteriotsuak barrurantz
garamatza. Eternitatea, bere mundu guztiekin,
iragana eta geroa, gugan dago
ala ez dago inon. Kanpoko mundua iluntasunen
mundua da eta argiaren erreinura
bidaltzen ditu bere itzalak». Erromantikoak,
beraz, nortasuna defendatzen
saiatu ziren, den-dena zapaltzen
duen orokortasunaren aurka. Mundua
da egiazko bizitzarako eragozpenik nagusiena;
horregatik sortu zuten mundu
berri bat arimaren mugetan. Guztiz nabari
den prozesua, «Bide barriak» ireki
zituzten gure poetengan.
2.- Bigarrena, aniztasunaren aldeko erronka
izango litzateke, guztiz sinesturik baitaude
den-dena uniformea denean ez
dagoela gogaitasunetik eta akiduratik
ihes egiterik. Eta gogaitasuna, zerbait
jasan beharra izateaz gain, nortasunaren
burutze negatiboa da. Gogaituak
denborari iragaten uzten dio eta badoan
denboran eskaini zaizkion eta aprobetxatu
ez dituen aukerak ikusten ditu.
Denboraren iraganak gogaitua hustutzen
doala adierazten du. Horregatik, gogaituak
negatiboko erliebean bailitzan bizi
du bere nortasuna.
Gogaitasunak malenkonia modernoak
barru-barruan daraman dilemara
luzatzen du hatza: gauzek gero eta ulergarriagoak
dirudite (Ilustrazioa), gero eta
atzemangarriagoak denontzat (demokratismoa)
baina ezin dute estali dena izendatu
eta interpretatu nahiari darion gabezia
kutsua. Erromantikoak, eta horrela
ere gure poeta modernoak, beraiengandik
jaso dutelako ondarea, guztiz dira
gabezia horrekiko sentibera eta misterioa
hautematen dute adierazpide itxuraz
behin-behinekoetan.
3.- Hirugarrena, Fichteren filosofian oinarritutako
printzipio hau izango litzateke:
ezagutzen duen gizakia eta ezagutu
behar den objektua bereiztezinak dira.
Kanpoko errealitatearekin lotzen garenean, errealitate horren arduradun bilakatzen
gara. Fichtek gauza bat eta bera
jotzen zituen izatea eta ekitea, eta errealitatea
ez zuen ikusten konkistatu beharreko
objektu neutro bezala, baizik
gizakiak sortu beharreko zerbaiten antzera.
Erromantikoek posibilitatea errealitatea
baino garrantzitsuagotzat jotzen dutenean,
esan nahi dute gizakia ez dela
mundua onartzeko jaio, bere berezko
mundua sortzeko baizik eta horregatik
emanda hartu dugunak eta sortutakoak
batasun bereiztezina osatzen dutela.
Ia erromantiko handi guztiak gaztaroan
hil ziren, Lizardi eta Lauaxeta halatsu.
Bazekiten gizabanakoak mugatua
haina mugarik gabea daukala. Bi terminoak
bat egin ezinagatik hil ziren eta
ondare izugarri hau utzi digute: gizabanakoak,
bizitza orok, berreskura ezin
daitekeelako hain zuzen, egia esklusiboa,
behin betikoa eta ezeztaezina
daukala.
Honek definitu egiten du gizakiaren
tokia unibertsoan: erromantikoek etsipengarritzat
jotzen zuten gogoeta hori.
Inola ere ezin zuten onartu emandakora,
momentuko baldintzetara egokitzea
bizitzaren helburu izan zitekeenik. Gizakiak
sorturiko balioak betierekoak ez
badira, guztiz irrigarria da bizitzaren helburu
bezala beraietara egokitzea hartzea.
4.- Laugarrena, existentziarekiko jarrera
horretatik sorturiko sufrimenduaren arazoa
da. Existentzia atzeman ezinaren
sentimendua gutaz jabetzen denean,
beldurrak hartzen gaitu. Ondorio logikoa
lehen bait lehen ihes egitea dirudi, nork
bere patuari ihes egitea. Baina helmuga,
aurretik sumatu ezina da, gizakia
konturatu egiten da ez daukala berea
ez den beste laguntzarik; baina bere
barruan lasaitasuna aurkitzen dueneko,
existentzia mehatxalariaren ganga gainera
datorkio.
Eta Lizardik nahiz Lauaxetak arazoari
fede erlijiosoaren irtenbidea aurkitu bazioten
ere, inortxok ez zien horregatiko
sufrimendu-anoa ekidin. Erromantikoentzat
arazoa biziki larria zen, ikuspuntu
objektibo baten ausentziari, «egiaren» ausentziari,
barruan ihesbidea aurkitu ezina
elkartzen baitzitzaion. Halakoetan gizakiak
kanpoz barruko arantzurdea dirudi:
kanporantz haragi biluza, dantzari
nerbioak, eta barrurantz arantzak.
Baina gure poetengan ikus daitekeen
bezala, sufrimenduak badu alde onik,
objektuaren alde anitzak ikustea ahalegiten
baitigu eta existentziaren beraren
izaera polifazetikoa. Ondorioz, existentziarekin
modu asko eta desberdinetan
erlazionatu beharrean gaude.5.- Bosgarrengoz, gure poesia modernoari
utzi dioten tristezia puntua adieraziko
nuke. Hilkor den edozerren hauskortasun
kontzientziak ez digu uzten ilusio
handiegirik izaten. Eta horretarako ez
dira behar historiaren filosofiaren ikuspegi
handiak: nahikoa da topaketa frustratu
bat, unez uneko haserrea, haur
baten edertasunaren aurreko zirrara.
Orduan konturatzen gara zein aldakorra
den gure bizitzak, betierekoak balira
bezala, oinarritzen saiatzen garen lurra.
Tristezia ikusezin hori minbizia bezala
hedatzen da, une hutsaren eternitatea
baita eternitaterik tristeena.
6.- Azkenik, heriotzaren presentzia orokorra
legoke. Beharbada, Rilkek adierazten
zuen moduan: «Heriotzaren ordua
gure orduen arteko bat bakarra da eta
ez da bereziki bat. Gure izaerak etengabe
iragaten ditu eta atzean uzten aldaketak…
Eta batak bestea aldaketa horren
punturik erabakiorrenean utzi beharko
dugun bezalaxe, ez genuke batak bestea
lotu behar, batak besteari joaten utzi
beharko genioke, behin eta berriro katez
lotu ordez».
Sabino Arana, Azkue… prozesu baten ardatzak
Ehun urte joanak dira dagoeneko XIX.. endearen azken laurdenean egitura bat
hasten, tinkotzen eta krisialdian sortzen hasi
zenetik; orduantxe bertan Bizkaian sortzen
den industri-gizartea. Prozesu luze eta mingarria,
non adiurre desberdin askotako pertsonaiek
tokirik duten, inolako dudarik gabe
zerikusi handia baitute nola edo hala Unamunok,
Aranak, Azkuek, Truebak eta Dolores
Ibarrurik berak, une eta esparru desberdinetan
izan arren. Den-denak bizkaitar
gizartean ematen den orekaren HAUSTU-
RAREN fruitu dira eta, neurri batean, baita
eragile ere. Haustura sortaraziko duten aldaketak
hiru motakoak izango dira batik bat:
demografikoak, ekonomikoak (industrializazioarekin
lotuak) eta kulturalak.
Baina esan dezagun ehun urte hauek
pasa eta gero, Gerra Zibilean eta frankismoan
gailurra jo zuten aldaketa bortitzen
azpitik, egituren jarraipenak nolabait adierazi
egingo lukeela nazionalismoak nola
aurrera egiten duen oraindik.
Hasieran dagoen Sabino Aranaren pentsakera
XIX. mendean zehar sortzen diren
osagarri ideologikoen sintesi erradikalizatua
da, berriztapen erradikala bainoago.
Gogoan dugu nola 1857an Friedrich
Engelsek, Agiri Komunistaren, Luis FelipeOrléansgoaren erorialdiaren eta geroko Les
Atéliers Nationauxen testuinguruan, gizartearen
eta historiaren bipolarizazioa egin
zuen ERREAKZIO versus LIBERALIZAZIO
terminoetan, nolabait orduko bretoiak, korsikarrak
eta euskaldunak «zabor-herri» izenpean
jarriko zituena. Eta bazirudien 1876
arteko euskal historia politikoak arrazoia
ematen ziola, kontuan hartzen baditugu bi
erregegai absolutisten alde galdutako bi
gerra karlistak, Ameriketarako migrazio izugarria
eta euskararen atzerakada, Sabinori
«hau badoa» esanaraziko diona.Gizarte tradizionalaren krisialdia larrituz,
Bizkaiko industrializazioak erantzun baten
posibilitatea irekitzen du eta erantzun hori
ez da prozesuaren buruan jarriko den burgesia
handiaren aldetik etorriko; ezta espainiar
erreferentea izango duen mehatzaritzako
proletargorenetik. Erantzuna, maila
ertaineko burgesia autonomoaren aldetik
etorriko da, burgesia honetako zenbait sektorek
aukera bikoitza ikusiko baitute proiektuaren
alde disfuntzionaletan: proiektu erregionalista/fueristaren
aurkezpena alde batetik,
«Euskalduna» astekariaren inguruan
gauzatuko dena; Sabino Aranak haragiztatuko
duen nazionalista bestetik, honako
ezaugarri hauekin: gorantz doazen taldeekiko
loturarik eza; Bizkaia Espainian integratu
ahal izatearen arbuiapena, behin Foruak
galdu eta gero; kapitalismoaren transformazioen
arbuiapena; modernitatea arbuiatu
izanetik sorturiko nazionalismoa.
Bestalde esan genezake Larramendiren
eta Mogelen garaitik, aldaketaren aurkako
erresistentziak poliki-poliki euskal gizarte
tradizionalaren irudi berria taxutu duela,
edukin politiko eta moral positiboen karga
handikoa eta Espainiari aurre egin nahia
sustatu duena.
Oinarrian, odol garbitasuna egongo da,
euskal noblezia unibertsalaren lehen euskarri
bezala; foruak izango dira horren berme
politikoa; euskara, nortasun zeinua;
bertako bizimodu errurala, etorkinen existentzia
deserrotua baino moralki jatorragoa,
gaur egungo Salman Rushdie eta Hanif
Hureishi bezalako idazleengan sumatzen
den tratueraren antzekoa; bertan dago Arakistain,
Vicente Arana eta halakoen literatur-erresumina;
eta, zirkulua ixteko, Xahoren
eskutik heldutako mitoa.
Pentsakera fuerista honetan garbi azaltzen
dira dagoeneko Sabinoren sintesirako
materialeak, eta horietako zenbait ardatz
1885ean Arisides de Artiñanok argitaratu
zuen «El Señorío de Bizkaia, histórico y
foral»ean artikulatzen dira. Sabinok, bizikizun
pertsonaletik sortutako dimentsio berriak
erantsiko dizkio: azken gerra karlistan
jasandako porrotaren aurreko jarrera; lehen
katalanismoaren taxutzea, Espainia inmoralitatearen
lurralde bezala erakutsiko duena
eta Gaztelakoa «herri guztiz erori eta endekatu»
gisa, Almirallen formulazioaren arabera;
Europan gora egiten duen literatura
arrazista; industrializazioarekin batera gertatutako
demografia, kultura eta ekonomia
aldaketak.
Sabino Aranaren planteamenduan, nazionalismoa
erlijioaren eremuan mugitzen
da eta eremu horretan blaitzen da bere edukinez.
Sabinorentzat nazionalismoarekin bat
egiteak, askatasun nazionala eta Euskal
Herria Jainkoari sagaratzea, biak batera, lortu
nahi dituen bitartekotza sagaratuaren onarpena
suposatzen du. G.E.T.E.J. «Gu EuskeriarentzatTa Euskeria Jaungoikoarentzat»
akronimoaren bitartez adierazten du, nazionalismo
gehienen bi ezaugarri hauek azpimarratuz:
aberria entitate sagaratu gisa hartzea,
eta militantea sinestedunarekin bat
egitea.
Sabinoren garaia ulertu ahal izateko azpimarratu
ditugu puntu hauek guztiak, baina
berriro diogu honetan ez dela orijinala
eta antzeko planteamenduak aurki
daitezkeela Madrileko parlamentuan urte
haietan egiten ziren aldarrikapenetan, beste
nazionalismo baten izenean, hain zuzen,
eta Europan zehar.Joera bera ere, Azkuek bere 1895eko
Vizcaytik Bizkaira obran islatzen duena,
arras ezaguna nonahi, hemendik at:
«Euskaldunak, euskaldunak gara
bizi beite betiko gure euskera.
Erdal-erritik datoz
maisuak eunka
dsaurti ta amildu nirik
or bilin-balaunka
geure erritartasuna
ta euskera gozua
lege ta ekanduen giltz
urre gorrizkua» (orr 53)
Bestalde, eta geroko bilakaera prozesua
kontutan hartuz ez deritzot zilegi nazionalismoaren
eta modernitatearen arteko harremana
kontraesanean oinarritzen dela
baieztatzeari. Azken mendeotako Europaren
garapenean nazionalismoa eta modernitatea
eskutik hartuta joan dira bai, eta batik
bat, modernizazio endogenoaren kasuan etabai estatu nazionala modernizazioaren eragile
izan denetan. Beraz, egoera horren
aurrean esan dezakegu euskal nazionalismoa
ez dela sortzen ez modernizazio-indar
endogeniekin batera, eta ez Euskadiren
modernizazio eragile eta faktore bezala.
Euskadin ematen den modernizazio prozesu
azkar baten aurka eta modernizazio horrek
euskal gizartean eta kulturan sortarazten
dituen aldaketen aurreko erreakzio gisa gauzatzen
da.
Horrekin batera, gogora dezagun zer
suposatzen duen, funtsean, modernizazioak:
erlijio tradizioaren planteamendu bikoitzarekiko haustura alde batetik; tradizioarekiko
askapen prozesua bestetik; objektibitate
arrazionalak sortzea nola naturaren hala
gizartearen arloan; industrializazio prozesua;
adiurre demokratiko eta liberaleko estatu
nazionalen sorkuntza prozesua.
Eta, onartzen badugu ere hasieratako
Sabinoren euskal nazionalismoa ez dela
modernitatearen interpretazio-eskemetan
sartzen, ezin dugu ahantzi zer-nolako garrantzia
izan dezakeen euskal nazionalismoa
behar adinako botere politikoaren jabe ez
izateak, bertatik Euskal Herriaren modernizazioari
ekin ahal izateko.
Ezin baitugu ahantzi espainiar estatu
nazionala dela Euskal Herriko industrializazio-modernizazioaren
eragilea eta estatu
hori oso urruti gelditzen dela estatu-nazio
eredugarri izatetik. Espainiako modernizazio
prozesua, prozesu zatikatua da, aurrera
nahiz atzera egiten duena, gizartearen egiturak
aldatzea lortuko ez duena; eta erakunde politiko egonkor eta egiaztatuak ezartzeko
gauza izango ez dena.
Gauza garbia dirudi bai Sabino Aranak
bai Azkuek modernizazioa bortxaz inposatutako
industrializazio prozesu gisa ulertzen
zutela, hasieran bederen, gazteleraz mintzatzen
zen etorkin multzo izugarri batekin
batera ematen dena. Horrekin batera, prozesu
horrek ez du inondik ere erakusten
sinesgarri gerta daitekeen osagarri sinboliko,
egiaztatzailerik; ez eta egitura onargarririk
ere. Orduan, hutsune izpiritual eta psikologikoa
sortuko du –zenbait euskaldunen artean
behinik behin–, nazionalismoa betetzen
saiatuko dena.
Hor oinarrituta egingo du Sabinoren
nazionalismoak euskal historiaren berrinterpretazioa.
Eta egia bada ere Sabinok arrazan
oinarrituta taxutu zuela euskaldunen
kolektibitatea, ezin izango dugu isildu laster
etnolinguismoa izango dela proiektu
nazionalistaren oinarria, euskara jarriz euskal
nortasunaren ardatz bezala. Horrek suposatuko
du, ad intra, identifikapen osagarria
izango dela eta bereiztapen osagarria,
ad extra. Beharbada, esan beharko genuke
ad intra identifikapen horrek baduela gure
herriaren kulturaren historia aztertzera behartzen
gaituen osagarri kezkagarririk.
Ez da sarrera honen helburu nagusia
Sabinoren bilakaera prozesua aztertzea, industrializazioarekiko
eta Espainia federal
batekiko hurbiltze prozesura eramango gintuzkeena.
Prozesu hori eman, eman zen,
eta hor dago.
Baina hizkuntza izango denez, batik bat,
Sabino Arana eta Azkue, bi erraldoi hauek,
lotuko dituena, irakur dezagun Unamunok
zer zioen honi buruz:
«… eta gainera bada gaiaren beste punturik;
gaur egun ez dagoen bezala isolamenduan
bizimodu modernoa eta kulturazkoa
bizi dezakeen herririk, hori bera gertatzen
da hizkuntzarekin: hizkuntza batek ezin du
benetan kultoa izan, besteekiko komertzioaren,
libreganbioaren bitartez ez bada. Hizkuntza-protekzionismoa,
luzaroan beste
edozein protekzionismo bezain pobretzailea
eta kirtentzailea da».
Guztiz bitxia izango da ikustea hizkuntzaren
arazoari buruz zer-nolako gogoeta
egiten duten Unamunok, Aranak eta Azkuek
eta zer-nolakoa den bakoitzaren hizkuntzarekiko
praxia. Unamuno hizkuntza baten
egoeran oinarrituta saiatuko da hizkuntza
hori hitz egiten duen herriaren izaera
eta egoera aztertzen; berarentzat hizkuntza
bati buruzko gogoeta filologikoa, hizkuntza
horren bidez mintzatzen den herriaren
historiari eta bere arazorik larrienei buruzko
gogoeta baita. Berarentzat kastizismoa, puritanismoa,
zibilizazioaren garapenari uko
egitea da, kietismoa da, konformismoa: adierazpenaren
arazoa, ekitearen arazoa besterik
ez da. Hizkuntza gizartearen aldaketa
adierazi behar duen forma dinamikoa da.Akademizismoak hizkuntza baten aurka
egin daitekeen krimenik larriena egiten
du: «finkatu» nahi izanarena. Orduan, herri
bat atzeratzen denean, zer egin? Erantzuna
derrigorrezkoa da: beste edonon produzitu
den berria geureganatu. Eta berria kanpotik
baldin badator, nola ez da kanpotik etorriko
berri horren izena? Hizkuntzak, beraz,
aberastu egin behar du, neologismoak
eta kanpotik etorritako hitzak onartu behar
ditu, krisialdiak jasan, forma zaharkituak
hautsi, dinamizatu.
Unamunoren iritzirako, garaiko kulturaren
aurrean, atzeratuta gelditzen direnak,
hizkuntz arkeologikoan adierazten dira, gaur
eguneko erabilpenerako era guztiz desegokian.
Eta oker daude hitz berriak maileguan
hartu eta gure hizkuntzara egokitzea nahikoa
dela uste dutenak. Garapenaren barrutik
bakarrik pentsa eta hitzegin daiteke garaibateko
hizkuntza, berau baita izpirituaren
forma, pentsamoldearen adierazpena.
Garbi dago, bai Aranak bai Azkuek jaso
egin zutela Unamunok botatako erronka eta,
nor bere erara, gero puntualizatuko ditugun
ortografia arazoak, Eusko-Ikaskuntza
eta Euskaltzaindia medio, erantzuten saiatuko
dira. Hasiera-hasieratik, ez legoke soberan
gogoratzea euskararen kasua ez dela
gaztelera nahiz frantsesarena, Unamunok
zioena logikoa izan arren, euskararen egoera
guztiz desberdina zela eta modu nolabait
desberdinean ikusten zutela hizkuntzaren
funtzio soziala.
Batik bat Azkueren hizkuntzalaritza arloko
lan izugarria aldarrikatu eta gero, Villasantek eta Mitxelenak eginiko bi aipamen
hauen bitartez emango diogu amaiera sarrera
honen lehenengo zatiari. Villasantek hau
dio: «Gizonak zer bilatzen duen eta, gehienetan,
hura aurkitzen du (edo aurkitu uste
du). Ene iduriko, Azkue, hiztegia egitean,
urrezko pitxi ezkutuen bila zebilen. Jatorrizkoa
dena, autoktono dena, aurkitu nahi
zuen eta argitara atera. Liburuetako euskera
ere estimatzen zuen, noski, baina agian,
ez hainbeste. Guti asko kutsatua zela iruditzen
zitzaion. Ahozko euskera ere kutsatua
zen, baina, agian, euskaldunen ezpainetatik,
hor nunbaitetako zoko urrunetan bizi
diren euskaldun garbien ezpainetatik uste
zuen posible zela pitxi ezezagunak jasotzea,
hots, gauzak izendatzeko euskarak izan
behar zituen hitz jatorrak eta orduan horiek
sarraraziko zituen, kanpotikoak baztertuaz.
… Hiztegian ageri den joera hau
literaturara pasako da eta, hala lortuko da
purismo mota bat, Aranarena ez bezalakoa,
baina hizkuntzaren barnean bereizkeriarik
egiten dituena eta, azken finean, herriko
euskeratik gehiago edo gutiago aldentzen
dena…»
Mitxelenak, berriz: «… Ez zen beinere
orbel-biltzaile izan, ez zen osto iharren bila
ibili. Ernamuinak nahi zituen, kimu berriak,
eta, ihartzeko zorian zegoenik aurkitzen
bazuen,bere baratze zabalera aldatuko zigun
berehala, arretaz eta maitasunez biztu
eta ernaberritzeko asmoz. Liburu zaharren
orri iharretan bildurik zetorkiona ere bizi
zen harentzat, eta luzaz bizi zedin jaso zuen.
Haren lana, aere perennius egiazki, eta haren
izena elkarrekin biziko dira, bata besteari
loturik iraungo dute gizonaren lanak
eta izenak iraun dezaketen adina. Munduan
euskaldunik deino, bai, behintzat».
Lau errealitate
Hiztegiaz gain, esan dezagun beste lau arlo desberdinetan jardun zela adore bereziz Azkuek, eta horiexek azpimarratuko ditugu orain gehien bat, normalean behar adina nabarmentzen ez direlako belaunaldi adoretsu haien osperako agian. Beraiek baitira garai hartako fruiturik ederrenetakoak.
«Gipuzkera Osotua»
1933ko maiatzaren 19an Iruñean Euskaltzaindiak egin bileran inoiz baino garbiago adierazi zuen Azkuek berak zertan zetzan «Gipuzkera Osotua»ren asmoa. Hasteko, martxoaren 30ean, Donostian irakurritako lerro batzuk aipatzen zituen Azkuek eta honela zioen: « Lerro hauen egileak badu beste arrazoirik hemen bukatutzat emateko Euskal Morfologiaren eranskina: Gipuzkeraren aditz-jokoa; une hau guztiz aproposa
baita eranskina baino zerbait praktikoagoa
egiteko. Euskaltzain jaunek gogoan izango
dute lau bilera egin genituela gure hizkuntzaren
batasunerako: Bilbon, Donostian,
Elizondon eta Hazparnen. Bilbon egin biltzarrean,
beste zenbaitekin batera, Bitor
Garitaonaindia idazle joriak parte hartu
zuen, zeina gaztaroan deitu zuen Jaunak
bizitza hobera. Bere hitzak aipatuko ditut:
«Nire aburuz gipuzkoar izkelgia autetsi bear
da, beste izkelgiak baño obari geyago dituelako
bere alde. Errezagoa bai zabaltzeko
eta bai ulertzeko. Beste guztien erdian
arkitzen da; ta errezago da erdikoa bere
inguru eta alboetara zabaltzea, ertzak bat
egitea baño. Bizkaitarrak ulertzen dute Gipuzkoarren
izkera, gipuzkoarrak ez bizkaitarrena.
Gipuzkoar ta Zuberotar eta Lapurditarren
artean ori ber-bera jazotzen da.
Idazle guzien aukera ori ez da izango
gaur egunian itz edo idazten dan Gipuzkoera,
baizik osotua, apaindua. Orretarako,
euskaltzainak lan egin bear dute. Artu,
bai Bizkaiko ta Zuberoko ta bai Napar ta
Lapurdiko izkelgi edo izkerak dituzten edertasun
ta obekuntza bereziak eta Gipuzkoar
izkelgiari ezarri».
«Lan horretan ihardun nahi nuke, bilera
bakoitzean nire lagunen azterketara aurkeztuz
nire lana, orain arte egin ohi izan dudan
bezala. Eskuartean ordu asko eskatzen
didan beste lan bat daukadanez, beste norbaitek
hartu nahi izango balu lan hau, gustora
utziko nituzke bere esku gaiari buruz
zirriborratu ditudan gauzak».
Azkuek berak Gipuzkoako Aldundiari
egindako «Prontuario de la Lengua Vasca»
liburuaren eskaintzan hauxe zioen: «Gure
euskera zar oni, aintzinako izkera guziai
bezela, umetsua izateak beronen bizitzea
erruz erkintzen dio. Bakarra izan balitz,
euskaldun geienok ezkenduke adiskide-artean
erderara jo bear izango. Ezin bakartu
dezakegu, batu bai. Beredin izkelki-motaren
gainean (Italian eta Alemanian eta Frantzian
eta Inglaterran eta lurbira zabaleko Erri
andi geyenetan bezela) oso ta non-nai zabaltzeko
indardun bizi izango litzate, bategitea
eskuratu ezkero. Gipuzkoako izkelkia
dugu onetarako gaiena. Beronen gainean
izkera batu liteke, bazterreko izkelkien
gainean ez, erraz beintzat».
Beste arrazoirik ere ematen du Azkuek
proposamen hori aurrera eramateko. Bere
aburuz, ordura arte bezala, nork bere euskalkiaren
alde lan egingo balu edo, okerrago
oraindik, jaio den tokian jaio izanagatik,
euskarak hainbat mendetan bizirik iraun eta
gero, hitzez eta ebakeraz beteta hilko litzateke,
anemiko batasun ezagatik, sapa biziaren
urritasunagatik. Onartu ere, Azkuek onartzen
du gipuzkera ez dela beste euskalkiak
baino aberatsagoa nahiz filosofikoagoa; ulerterreza
izanak ematen dio abantaila.Azkuek adibiderik ere eman zuen, gipuzkeraren
eskasiak beste eskalkien zenbait
elementuekin osatu behar zirela adierazteko.
Esaterako, «batzuk» hitzeko «tzu»
sufijoa, beste zenbatzailetara zabaldu beharko
litzateke eta galdezkoetara, Bizkaierak
egiten duen bezala, hau da, «bitzuk», «zenbatzuk»,
«nortzuk»… Berdin ekialdeko euskalkietako
«egun», «gaur egunean» adierazteko
erabili beharko litzateke, eta «gaur», berriz,
«gaur gauean» adierazteko…
Lanerako motiboak argitu ondoren, lau
zatitan ikusten zuen Azkuek lanaren nondik
norakoa, eta lauak aztertu zituen. Lehenengo
zatian alfabetikoki ordenaturik emango
zituen beste euskalkietatik hartutako
AFIJOAK, adberbiozkoetan, loturazkoetan,
deklinabidezkoetan, eratorrizkoetan, determinatzaileetan
eta graduatzaileetan sailkatuz.
Bigarren zatian SOLEZISMOAK aztertuko
ditu, adberbiozkoetan, anaforikoetan,
loturazkoetan, deklinabidezkoetan, eratorrizkoetan,
erakusleetan, lexikaletan eta aditzezkoetan
sailkatuta. Hirugarren zatiak AR-
KAISMO lexikal eta aditzezkoak hartuko
ditu. Lanaren azken zatia, Azkuek jada egina
zeukan gipuzkerako ADITZAren azterketaren
laburpena izango zen. Bukatzeko,
eranskin gisa, bi edo hiru atal idatziko zituen.
Lekeitiar handiak bazekien hori egitean
batek baino gehiagok euskalki-nahastea
egin nahi izanaren salakuntza egingo ziola.
Azkuek berak dio hori «Txori-erritarren
prakak» janztea bezalako zerbait izango litzatekeela,
XIX. mendearen azken laurdenean
gizonezkoen artean modan jarri zena
gogoratuz: galtza zurien gainean figura geometrikourdinak jostea: laukiak, zirkuluak,
erronboak eta izartxoak ere bai behin baino
gehiagotan. «Hori litzateke, dio,
«ekarri»ren ordez erronkarierako «eragu» jarriko
bagenu, «etorri»ren ordez, «yin, xin edo
dxin»; «sorgin»en ordez zubererako «belagile»,
bizkaierako «esan daustazu» «esan
didazu»ren ordez.
Zereginak lau atal izango lituzke: a)
hutsuneak betetzea; b) aditz-flexioen hautapen
zorrotza egitea; c) arkaismoak proposatzea,
onargarrienak aitatuz; d) solezismoak
kentzea.
Esan beharrik ez dago, Azkue buru belarri
jarri zela lan horretan, urrats handi bat
eginez euskararen batasun prozesuan.
Ortografia
Azkuek 1921eko apirilaren 23ko Euskaltzaindiaren
bileran ortografiari dagozkion
zenbait arau proposatu zuen. Euskaltzainburuak
garbi zeukan euskaldun guztien artean
guztiz uniformeak ez ziren fenomeno
fonetikoak aztertzen hasi baino lehen, erabat
beharrezkoa zela horietako zenbait fenomeno
Euskaltzaindiak onartu ahal izateko
arauak ezartzea. Besteak beste, hauek
ziren proposatutakoak:
a) Euskalki batean salbuespenik gabe erabiltzen
den fenomenoa, euskalki horretan
idatzitako testuetan behatuko da,
nahiz eta fenomeno hori beste euskalkietan
ez den erabiltzen. Adibidez, bizkaierako
«arrebea» eta «direala»; behenafarrerako
eta zubererako «xin dea?» galdezkoa
(«da+a»ren ordez); bizkaiera eta
gipuzkeraren hasierako «x» eta «t»ren «tx»
permutazioak: «txerri», «xerri»ren permutazioa
den «zerri»ren diminutiboa.. ) Euskalki baten nahiz batzuren zenbait
lurraldetan bakarrik erabiltzen diren fenomenoak
ez dira kontuan hartuko, beraien
aurkakoak hobeto egokitzen bazaizkio
hizkuntzaren senari: adibidez,
«zurixe» «zuria»ren ordez; «uarra» «oarra»ren
edo «abindu» «agindu»ren ordez.. ) Zenbait fenomeno partikular erabiltzea
nahiz baztertzea gomendatzean, Euskaltzaindiaren
xedea honako hau izango
da: euskaldun guztiek lau literatura euskalkiak
hobeto ulertu ahal izatea, horrela
literatura hizkuntza bilakatzeko gai
izan dadin.. ) Fenomeno batzuk, euskalkiaren hedapenari
dagokionez arruntak izanik,
lexikoki partikularrak direnean (hau da,
hitz batzuetan erabiltzen direla eta antzeko
beste batzuetan ez), erabilerak erabakitako
hitzetan beteko dira. Adibidez,
«ri»k, «i» galdu eta «r» «l» bilakatzen duhonako hitzotan: gari, ugari, bazkari,
apari, gosari, eskari, eri (galondo, ugaldu,
bazkalaurre, apalondo, gosalordu,
eskalmai, elbarri) eta ez «uri», «zuri», «zori»
hitzetan (Uriarte, zuritu, zorigaitz).
Halako gauzak kontuan ez izanagatik
aipatzen ditu Azkuek orduko «euskaldun
barri edo barrioidek» (berea da hitza) sortutako
neologismo barregarriak: «bitxabal»
«bide zabal»en ordez, edo «bitxañ» «bidezain»
en ordez.
Behin lege horiek ezarrita, hamar puntu
desberdinetan zatitu zuen ortografia legeei
buruzko azterketa: 1) bokal permutatuak:
A-E; 2) «E»ren permutazioak; 3) «I»ren
permutazioak; 4) «O»ren permutazioak; 5)
«U»ren permutazioak; 6) epentesi bereziak,
7) bokal-asimilazioak; 8) kontrakzioak; 9)
bokal bikoitzak eta bokal luzeak; 10) palatizazioak
edo palatalizazioak.
Emandako legeen arteko adibide bat
emateagatik «I»ren permutazioen arloan aipatutako
azkenaren berri emango du: Euskaltzaindiak
latinezko «i»z idaztea erabakitzen
du bokal horrek diptongoko azken tokia
hartzen duen kasutan: gei, lai, dai…
nahiz eta atzetik beste bokal batek jarraitzen
dion: geiago, laietan, egin daien…
Eusko Ikaskuntza
1918an Oñatin euskal aldundien babesean
egin zen batzarrak, gure herri honen
iragana aztertzea baino garrantzizkoagotzat
jo zuen etorkizunean gure herriaren nortasunarekin
zerikusirik duen guztiarekiko
konpromezua, bide berriak irekitzearren.
Horretara jotzen zuten bertatik atera ziren
ondorioak, han bildu ziren guztien asmo
eta irritsen zeinu. Eta hori guztiori aurrera
eraman ahal izateko «Euzko-Ikaskuntza» izenekoerakundea eratu zen, batzarraren lanari
jarraipena eman ziezaion, gure kulturaren
piztueraren elementu bateragile eta
gidari izan zedin.
Batzarrak zazpi sail desberdinetan ihardun
zuenez, arlo bakoitzak bi batzordekide
izendatu zituen. Horiek izan ziren 1918ko
abenduaren 22an Gipuzkoako Aldundiaren
jauregian bildu zirenak lau euskal aldundietako
ordezkariekin batera. Arturo Campión
izendatu zuten ohorezko lehendakari,
honako jaun hauek batzordekide zituela:
Lehendakari: Julian de Elorza; Julio de Urquijo
eta Pierre Broussain, lehenengo eta
bigarren lehendakari orde; Angel de Apraiz,
idazkari; Gregorio de Mujika, idazkariorde;Leonzio de Urabaien, diruzain eta Víctor
Artola, diruzainorde.
Aipatu ditugun zazpi sailetako ordezkariak,
berriz, honako hauek izan ziren: Gizarte
eta Zientzia politikoen sailetik: Víctor
Artola eta Santiago Cunchillos; Enda sailetik:
Telesforo de Aranzadi eta Enrique de
Eguren; Hizkuntza sailetik; Julio de Urquijo
eta Luis de Eleizalde; Historia sailetik: Carmelo
de Echegaray eta Juan de Allendesalazar;
Arte Ederreak sailetik: Angel de Apraiz
eta José de Orueta; Irakaskuntza sailetik:
Eduardo de Landeta eta Leonzio de Urabaien;
Eusko Ikaskuntzatik: Esteban Bilbao
eta Javier de Gortazar; Gipuzkoako Aldundiaren
aldetik: Julian de Elorza; Bizkaiko Aldundiaren
aldetik: Cosme de Elguezabal; Arabakoarenetik:José María de Unda, eta Juan
José Juanmartiñena, Nafarroakoaren aldetik.
Errege Alfontso XIII.ak onartu zuen denen
ohorezko buru izatea. Egoitza, Gipuzkoako
Aldundiaren jauregian jartzea erabaki
zen eta lau Aldundiek laguntzak emango
zizkiotela.
Apraiz jaunak idatzitako lehen txostenean
garbi adierazten ziren zein ziren
«Euzko-Ikaskuntza»ren lehenengo lorpenak:
organizazio eta propaganda lanak oso onuragarriak
izan ziren eta horri esker lortu
zuten Aldundietan, Udaletan eta beste zenbait
erakundetan araudia eta harpidetza txartelak
zabaltzea; badirudi prentsan bertan
uste baino oihartzun handiagoa izan zutela.
Horrela, ehundik gora dira laguntzeko
konpromezua hartu duten udalak.
Hori kontutan izanik eta, behar hainako
diru-laguntzaren jabe, martxan jarritako asmoen
berri ematen zuen. «Euzko-
Ikaskuntza»k irakaskuntzari eman dio haren
kezken arteko lehentasuna eta eskolakEuskal Herrian duen egoerari buruzko azterketa
egin ondoren, buru-belarri jarri da
euskarazko testu-liburuak prestatzen, hauxe
izanik beharkizunik larriena. Ezin izango
dugu ahantzi, urteetan zehar egindako ahaleginen
fruitu izan zirela, besteak beste, «Eusko
Abestiak», «Aurrakuntza-Irakastia», «Xabiertxo»,
«Umearen laguna», «Martin Txilibitu»,
«Irritsa», La Salleko Anaien Bruñok argitaratutako
«Zenbakiztilengaien Ikastia», «Lege
Zarra ta Lege Berria»…Euskararekin zeharo lotuta «Euskarako
Katedrak» sortzea erabakitzen da, beraien
premia larrien sentitzen den tokietan eta,
hori dela-eta aipatzen da Gasteizko Institutuan
sortu eta on Manuel Lekuonaren esku
gelditu dena.
«Euzko-Ikaskuntza»ren beste kezka nagusietakoa
baserritarren eta arrantzaleen
formaziorako hiltzaldiak antolatzea izango
da, batik bat euskaraz emango direla azpimarratuz.
Ez dugu ahantzi, Menéndez Pidal jaunaren
aburuz, zein garrantzizkoa den metodologia
eta kultura handiko hitzaldiak
prestatzea nazioarteko jakintsuek euskal
fenomenoaren berri izan dezaten Bilbon
nahiz Madrilen egin daitezkeen kongresoetan.
Azkeneko honekin zeharo lotuta gelditzen
da Euskal Unibertsitatea lortu ahal
izateko kezka.
Honen guztiaren inguruan egindakoren
berri ere ematen du Apraizen txostenak etabesteak beste, Aranzadik, Barandiaranek eta
Egurenek Toloño inguruko Faidu eta beste
zenbait kobazulotan egindako azterketa-lanak
aipatzen ditu. Etnologiaren arloan egin
dute Herri-Ohituren batzordea, hasteko,
ezkontzarekin lotutako galdeketa egiten ari
zena. Euskal Herriko artelanen katalogoa ere
martxan zegoen, azken batez, Euskal Herriko
errealitate ahalik orokorrena mapatan
jarri ahal izateko.
Eta, azkenik, esan dezagun Euzko-Ikaskuntzak
eragin erabakiorra izan zuela aztertzen
ari garen garaiko emaitzarik beharbada
ederrenetakoaren sorreran: Euskaltzaindiarenean,
hain zuzen.
Euskaltzaindia
Orain dela hogei urte pasatxo honela
zioen Aita Villasantek Euskaltzaindiaren
«Euskera» aldizkarian: «Euskaltzaindia instituzio
bat da, 1918. urtean Araba, Bizkaia,
Gipuzkoa eta Nafarroako lau Diputazioen
babespean sortua. Helburu eta xede bezala
du euskararen alde lan egitea, hizkuntza
honen idazlegintzarako argibideak eta
arauak ematea, eta abar. Euskal Herriko
eskualde, euskalki eta euskera mota guztien
ordezkariak daude bertan. Euskaltzaindiak
kultur-jakintzaz bakarrik du zer ikusi
eta deus ez politikaz ezta inongo taldekeriaz
ere. Pluralismorik jatorrena egon da beti
eta dago orain ere haren barnean. Euskaltzaindiak
garbi ikusi du beti euskera herri
baten ondasuna dela, eta herri osoarena,
gainera, eta hain zuzen horrexegatik, ez du
nahi ondasun hori talde baten eskuetan eror
dadin» (1973, orr 237).
Euskara maite zutenek aspalditik zeukaten
Euskaltzaindia bezalako erakunde bat
sortzeko irritsa, hizkuntzaren enbor zaharrari
bizi berria emateko, bere garapena
zaintzeko eta zuzentzeko, hizkuntzaren
beraren ikerketak sortaraz zitzakeen arazoei
adorez eta maitasunez ekiteko. Ez zen Aldundiek
horretarako beraien ordezkariak
izendatzen zituzten lehenengo aldia; idatzi
ere idatzi zen funtzionamendurako egitasmo
baten zirriborroa baina halako lan batekin
ezkondu ezineko sezesionismoek bertan
behera utzi zuten.
Gogora dezagun 1830 inguruan Darrigol
izan zela halako lanetan saiatu zen lehena,
baina herio goiztiarrak ezinezko egin
zuen asmo hura. Garai hartan bertan ildo
beretik ari ziren Okendoko Ulibarri taldeko
euskalzaleak. Berrogeita hamar urte geroago,
Aristides de Artiñanok «Proyecto de Academia
Vasca» lana aurkeztu zuen Durangoko
Euskal Jaietara, Sabino Aranak Donostiako
«Euskal Erria» aldizkarian goratuko zuena.
Geroko historia, 1919-1920ko «Euskara»ren
eskutik datorkigu. 1896 arte, K. Kannemann
eta T Linschmann aleman euskalzaleek,Berlinen, beren Baskische Gesellschaft
edo Euskal Lagundia jaso zuten, eta orduan,
hamar urtez iraun behar zuen «Euskara» aldizkaria
sortu zuten. Handik hamalau urteren
buruan, gure artean azkenekoz biztu
zen Euskal Herriko euskalzale guztiak elkarganatzeko
asmoa. Euskalkiak bateratzekotan,
1901eko abuztuaren 11n Hendaiako
batzarrak erabaki zuen alderdi guztietako
euskalzaleen artean Lagundi edo Elkartasun
bat egin behar zela. Hurrengo urtean hori
bera aitatu zuen Arbelbide apaiz jaunak
Urruñako euskal jaietan, baina, handik laster,
sail horri burua emateko Euskalzaleak
Hondarribian bateratu zirenean, beren
aburuak ezin elkarri josi izan zituzten eta
bakoitzak bere aldera jo zuen.
Batzurentzat egun miketzak izan ziren.
Sabino Aranaren urteak ziren eta euskal letren
mundua guztiz zatikaturik zebilen.
Ademak, batez ere, barru barrutik biziko
zuen arazoa eta aspaldiko zenbait adiskidetasun
galtzeaz gain, mingostu egin zizkion
zahartzaroko urteak. Peru Broussain
(Pierre Loti) eta Azkueren arteko gutunek
egingo digute gertatutakoaren urratsen bat.
Hiru adibide baino ez dugu emango. 1901
hartan honela ziotson Broussainek Azkueri,
frantzesez:
«Euskal Batzordeak (Levy lehendakari!!!)
euskalzaleen bilera prestatu du euskal ortografiaren
batasunaren arautzeko… Nik ez
dut inola ere onartu eta uste dut Adema ere
horretan dabilela. Batzorde honetako bazkide
nagusiak honako hauek dira: Dodgson,
Vinson, de Charencey, Levy judua eta
abar…, hau da, ez arrazaz ez sentimenduzinolako euskal kutsurik ez dutenak. Biziki
penatzen nau Arturo Campión euren artean
izanak eta berak babesteak Endaiako bilera…»
Baina, dirudienez, aurrera egin zuen eta
Aranaren jarrera gogorrak jendea estutzen
zuen heinean, batzuek alde batera zein bestera
egiten zuten eta, hurrengo urtean, hitz
oso gogorrak erabiliko ditu BroussainekBatzordearen buru zen Adema zaharraren
jokaera, haren usterako malguegia, gaitzestean.
Azkueri idatzitako gutun batean, euskaraz
oraingoan, zera dio:
«Egun arratsaldean Arbelbidek bildu
gaitu bere etchean Darricaere, Daranatz,
Lassalle, Hiriart eta ni, elgarrekin erabakitzeko
zer egin behar dugun Donostian egun
Guilbeauk eta Ademak onesten badute Sabinoren
iritzi berria. Atzo Adema gaishoa
gurekin zegoen gogoz eta treinean sartu da
bihotza shede onez betea, baina Donostiara
orduko ez ete da beste bat bilakatuko?
Beldur gara Aranak, menturaz, bere hitz
ederrez bereganatuko duela. «Shori buru»
erraiten diegu hemen Adema bezalako gizoner
eta ba´dakizu zoin aldakorra den
xoria. «Sagarraren adarraren puntaren puntan
zegoen xoria kantari. Tshiruliruli…».
Eta jadanik bilera guztiak porrot egin
eta gero, apaiz zaharrari botako diote, Sabinoren
aurka ez egiteagatik, errua eta krudelki
kondenatuko dute olerkari zaharraren
joera. 1902ko maiatzaren 16an idazten
zion Broussainek Azkueri, Hazparnetik
oraingo honetan, frantsesez:
« Adema zahar gizarajo honek zera dio
alde guztietan, guk hondatu dugula bilera
eta aurkako bilera baten prestakuntzan ibili
garela. Daranatzi ez zaio batere erraza gertatu
leiendatzar hau gezurtatzea, Ademak
edonon zabaldu duena. Orain egun batzuk,
gotzainaren mahaian aurkitu ziren biak eta
Ademak ez omen zion hitzik ere ihardetsi
Daranatzi.
Honetan guztian, gauza bat dago garbi:
Adema guztiz jota dagoela berak zuzendu
bileraren porrota ikustean. Eta porrotaren
zioak bere kaskarintasunean eta ezjakinean
bilatu ordez, nahiago izan du errua besteen
gain botatzea. Herenegun Arbelbide lagunak
oso zorrotz zioen bezala: «Txupetea
galdu eta denon aurrean negarrez dabilen
haur itxura hartu du Ademak».
Handik urte batzutara Oñatiko Biltzarrean
piztu zen bihotzeko suak bakarrik
lortuko du haraino areriotuta iritsi zena bat
egitea; eta handik irten zen, aho batez, Euskaltzaindia
martxan jarriko zuen egitasmoa.
Ponentziak 1918ko udazkenean idatzi zituen
Bilbon erakunde berriaren estatutuak
eta behin prentsan argitaratu eta zenbait aldaketa
onartu, Eusko Ikaskuntzaren eskuetan
jarri zuen, aurrera egin zezan. Eusko
Ikaskuntzak, berriz, Aldundien eta denen
onespena eta laguntzarako agintzaria lortu
zuen. Proiektuaren arabera bildu behar zirenak
Gipuzkoako Aldundiaren jauregian
bildu ziren: Resurrección María Azkue, Arturo
Campión, Luis Eleizalde eta Julio de
Urquijo, proiektuan bertan euskaltzain izendatuta
zeudenak. Hauen ardurakizuna izango
zen beste erakunde guztien izenean eta
beraien onarpenarekin, Euskaltzaindia osatuko
zuten beste euskaltzainak izendatzea.Honako hauek hautatu zituzten: Txomin
Agirre, Pierre Broussain, Adema, Ramon
Inzagaray, Jose Agerre, Juan Bautista Eguskiza,
Raimundo Olabide eta Pierre Lhande.
Urriaren 5ean egindako hurrengo saioan
Ademaren gutuna irakurri zuten non orduantxe
zeuzkan lanek ez ziotela horretarako
betarik uzten eta, horregatik, uko egiten
ziola izendapenari esaten zen. Haren
ordez, Landarretxe abatea izendatu zuten.
Gero karguen hautaketa egin zen. Azkue
jarri zuten buru; Agerre jauna, diruzain; Urquijo
jauna, Artxibari eta Bibliotekari; idazkari,
berriz, Eleizalde jauna. Eusko Ikaskuntzarekin
izango zituen harremanak aztertu
ziren eta hori erabakitzearen arduradun
Azkue, Eleizalde eta Olabide izendatu zituzten.
Egoitza Bilbon izango zela erabaki
zen, bilerak beste zenbait tokitan ere egingo
ziren arren.
1920ko urtarrilaren 8an, Donostian, Euskaltzindiaren
lematzat «EKIN ETA JARRAI»
hartu zuten eta Haritz Gurutzeduna ikurtzat.
Horrela hasi zen euskararen gerorako
hain garrantzitsua izan dugun erakundea.
Azkue izan zuen buru Euskaltzaindia sortu
zenetik lekeitiar handia hil zen arte, 1919tik
1951ra. Gerokoak, berriz, Inazio Maria Etxaide
(1952-1962), Jose Maria Lojendio (1964-
1966), M. Lekuona (1968-1970, Luis Villasante
gero eta Jean Haritschelar dugu buru
oraintxe bertan.
Txomin Agirreren belaunaldia: nobelaren bideak
Mendeetan zehar nobelak bere kasa,
bere logika jarraituz, existentziaren esparru
ezberdinak aurkitu ditu, Kunderak zioen
bezala. Cervantesen garaikideekin abentura
zer den galdetzen dio bere buruari;
Samuel Richardsonekin «barruan gertatzen
dena» aztertzen hasten da, sentimenduen
bizi sekretua azaltzen; Balzacekin historian
errotutako gizona aurkitzen du; Flaubertekin
egunerokotasunaren lur ezkutua arakatzen
du. Tolstoirekin irrazionaltasunak giza
portaeran eta erabakietan duen eraginera
hurbiltzen da. Nobelak denbora ere zundatu
du: iragan atzemanezina Marcel Proustekin,
oraina atzemanezina James Joycerekin.
Thomas Mannekin denboraren hondoenetik
gugana etorri eta gure pausoak zuzentzen
dituzten mitoei buruzko galdera egiten
du. Milan Kunderarekin errelato fundatzaileen
hausturaren eragina ikertzen du…
Modernitatearen hasieratik etengabe lagundu
dio gizakiari bidean. «Ezagutze-pasioa»
berauen jabe egin da, gizakiaren bizimoduzehatza arakatu eta «izatearen ahanzturaren»
aurka babes dezan; «bizitzaren
mundua» manten dezan, etengabeko argitasunaren
pean. Hori bera baitzioen Herman
Brochek «nobelak bakarrik aurki dezakeena
aurkitzea da nobelaren zeregina»
esaten zuenean edo «ezaguera da nobelaren
moral bakarra», Kunderaren hitzetan.Eta nobelak, logikoa den bezala, Aro
Modernoak egin duen bide bera egin du.
Kafkak paradoxa izugarri honen aurrean
jartzen gaitu: modernitatean, arrazonamendu
kartesianoak lurrera bota zituen Erdi
Arotik jasotako balioak, baina, ilustrazioarekin
batera, arrazonamenduak garaipen osoa
izango zuela zirudien momentuan, mota askotako
zenbait iraultza pasa eta gero, berriro
ere irrazionaltasuna jabetu dela munduaz
konturatu gara, erreferentzia puntu gisa izan
zitezkeen balioen heriotzarekin batera.
Bestalde, Modernitateak amestu zuen
munduaren batasuna gertatu da, baina ez
hark espero zuen bezala, arrazonamenduan
oinarrituta. «Gaur egun planetaren historia
batasun bereiztezina da», dio Kunderak, « baina
gerra amaigabeko eta ibiltaria da aspalditik
amestu dugun gizadia baiesten duen
zalduna. Gizadiaren batasunak hauxe esan
nahi du: inork ezin duela inora ihes egin».
Txomin Agirreren belaunaldiko sistema
filosofikoek bermatu egin zuten hainbat eta
hainbat bizi-jarrera eta sorkuntza artistikoen
antierrazionalismoa. Mendearekin bizitzaren
fisolofia berria sortuko da, eskemetara laburbil
daitekeen mekanizismoa arbuiatzen
duena. Filosofia berri honek gizabanakoari
dagokion bizikidetasunean oinarrituta aurkitu
nahi izango dio existentziaren arazoari
irtenbidea. Gogora dezagun, garaiko nobelaren
oinarrian dagoen Henry Bergsonen(1859-1941) pentsakeran izakia «élan vital»
dela, bizi bulkada, eta iraupenak «la durée»,
gure existentzian bakarra eta errepikaezina
den guztia azpimarratzen duela: etengabeko
jarioa, hazkunde, garapen eta bulkada
dena, arrazional eta eskematikoki atzemangaitza.
Horrek intuizioaren mundura bultzatuko
du gizakia, esparru berrietan aurki
dezan ihesean doan errealitatearen konpasa.
Teoria hauek, poetikoak oso, askatzaileak
zentzu bat baino gehiagotan, beste
moral mota bati buruz ari zaizkigu, moral
sozialaren aurkako gizabanakoaren moral
intuiziozko eta sortzaileaz. Baina, horrekin
batera, balio moral, historiko nahiz sozialak
errespetatzen ez dituzten bulkada gaiztoak
eta indar suntsitzaileak askatu dituzten
teoriak ere badira.
W. Diltheyren (1833-1911) psikologismoak
eta Husserlen (1859-1938) nahiz Scheleren
(1874-1928) fenomenologiak gure
garaiko filosofia elaboratu zuten, lehen aipatutako
hipotesien gainetik. Geroxeago
etorriko da literatura garaikiderako hain
garrantzitsua izan den existentzialismoa,
baina aztertzen ari garen sasoitik at gelditzen
zaigu.
Aro honi dagokion literatura korronteak
aztertzean, berehala konturatzen gara, Europan
zehar, batik bat bi bereizgarri agertzen
direla nonahi: desberdintasuna eta oparotasuna.
Ezin esan bereizgarri «neutroak»
direnik, desberdintasun ideologikotik eta
emandako soluziobideen dispertsiotik sortuak
baitira.
Ikuspegi guztiz literario batetik esan
genezake, hasteko badela literatura mota
bat, XIX. mendeko errealismo eta naturalismoarekin
nahiko estu lotuta dagoena. Orduan
nagusi den ideologia burges batean
oinarritutako obra da, sinplea gaiaren aldetik
eta egituraren aldetik, berriz, kontserbadorea,
garaiko baldintza sozio-historikoekiko
irazgaitza, aldaketarik eza izango baita
literatura mota hori sortaraziko duen ideologiaren
iraunkortasunaren bermea.
Deribazio post-erromantikoek –adibidez,
itxuraz erregionalista diren nobela
errealista zaharkituak, foiletoiak, antzerkimelodramak–
arlo horretan sortzen dira. Ingurunea
bere osotasunean ikusi nahi ez duten
nostalgikoen babesleku dira. Askotan
literatura tradizioa eta betiko balioen (aberria,
familia, maitasuna, ohorea…) defentsa
hartuko dituzte aitzakiatzat literatura mota
hori defendatu eta justifikatzeko.
Herder idazleaz geroztik alemanak, horrela,
pluralean, hartutako «herriaren
izpiritua»ri buruz pentsatzen hasi ziren, hau
da, historikoki sustraitutako folklorean, ohitura
eta usadio tradizionaletan adierazitako
herri bakoitzaren topikoenean, berezienean.
Bene-benetan bizi direnean, herriaren esentzia
eta izpiritua erakusten duten herriaren
bizimodua eta izpiritua.Sakoneko berezitasun bezala ulertutakotik,
tipismora pasatzen da, azaleko adierazpenetara.
Espainiako literaturan Estébanez
Calderón izango da generoaren erorketa hau
hobekien adierazten duena. Baina idazten
denaren sustraian, ideologikoki guztiz positibotzat
jotzen duten zerbait dago ezkutatuta:
herriarekin lotutako bizimodu tradizionalaren
goralpena; batik bat orduantxe bertan
mehatxu bikoitz baten pean zegoelako:
erregimen politiko berriak inposaturiko
uniformitatea, alde batetik, eta hiriaren garaipena
bestetik. Dudarik gabe, Schlegel
anaiei jarraituz, Fernán Caballero, Bölh de
Faber alemanaren semeak, egindako ahaleginak
esparru horretan sartu behar dira.
Alarcónek modu guztiz koloristan egin zituenak
bezalaxe edo Peredak, ideologia
karga askoz handiagoarekin oraindik. Hor
du, gure ustez, tokirik Txomin Agirrek, bere
obrarekin.
Geroxeago, generoa «hoztu» eta desideologizatu
egingo da eta Galdósengan, adibidez,
argudioa girotzeko deskribapen bilakatuko
da batik bat. Halarik ere, lehen adierazi
dugun bezala, errealismoak eta naturalismoak
dagoeneko egina zeukaten neurri
handi batean beraien bidea, eta oso markatuta
zeukaten geroko literaturari utzi zioten
ondarea. Adibide garrantzizkoenak baino ez
ditugu aipatuko, saihestezinak direnak. Balzacek
Le Père Goriot idatzi zuenean zioen:
«Liburu hau zure esku zurietan hartu, besaulki
eroso batean eseri eta zeure buruarentzat
‘Agian dibertitu egingo nau’ pentsatzen
duzun hori, jakizu hau ez dela ez fikzioa
ez nobela. All is true, hain da egiazkoa non
nork berean ezagutu ahal izango dituen
osagarriak, bihotzaren barruan beharbada…».Eguneroko banalkeriaren historia,
egiatasuna dramatikoa delako, baldin eta
ikusten, ulertzen eta sentitzen saiatzen bagara
bederen. Flaubert hitzaren egiazko
mendeko egingo da, orri bera hamabost edo
hogei aldiz hasteko gauza baita, harik eta
gustora gelditu denaren asetasunaz azken
puntua jarri arte. Idazle setatiaren itxura
ematen digu, torturaraino ia. Hortik bere
irritsak, bere nekeak, hasitako lana inoiz ezin
bukatu izango duenaren larrimina. Hortik
ere, batzutan bere estiloari somatzen zaion
monotonia, atezuegia, perfekzioa hain gogor
jo nahi izanagatik. Gure Txomin Agirreren
motako paisaje, askotan erruraletan,
mugitzen den aro errealista eta naturalistako
Guy de Maupassant, bere estiloaren
indar artegagatik nabarmenduko da, adierazpideen
xalotasunagatik. Zirrara betea
dario islatzen saiatzen den munduko apal,
ezdeus eta behartsuen dramari. Emile Zolak,
bestalde, La Bête humaine liburuan idatzi
zuen hain eraginkor izango zen nobela
mota berriari hasiera eman zion testu ezaguna:
«Familiak ez zuen jada orekarik; neurri
handi batean urradurak jota zegoen.
Noizean behin, gustora sentitzen zen urradura
hereditario honekin; ez osasun txarrekoa
zelako, bere krisialdien beldurrak eta
lotsak aspaldian baitzuten ahuldua; baina
baziren bere izaeran bat-bateko orekarik
ezak, hausturak, zuloak eta beraietatik ihes
egiten zion bere tasunak, den-dena desitxuratzen
zuen beira ketu baten erdian…»
Zolak gai izugarria kaleratzen du, beste formetan
eta beste bitartekoen bidez literatura
modernoak jasoko duena: urraduraren gaia,
alkoholismoarekin pribilejiozko tokia hartuko
duena (Fitzgerald, Malcom Lowry…).
Ingalaterrako garai hartako idazleen artean
bi aipatuko genituzke. George Eliot,
lehenik, Txomin Agirrek bezala, probintzietako
bizimodua, askotan errurala, gaitzat
hartu zuena. Eta Thomas Hardy, haiekin
batera. Hardyren Far from the Madding
Crowd, egilearen izenik gabe argitaratu zenean,
kritikari askok George Elioten lantzat
hartu zuten. Hau, ordea, baserriko bizimoduan
bainoago, erdi mailako klasean zegoen
interesaturik. Hardyrengan herri poesiako
baladen eragina da nabarmenena eta horrexek
ematen dio bere idazkerari ukitu
poetiko malenkoniatsua, inon bainoago Tess
of the D’Urbervilles nobelan sumatzen dena.
Guztiz Txomin Agirreren garaikoa da, baina
Hardyk Victoria erreginaren garaiko gizartearen
balio moralei egiten dien kritika
basatiak ez du parekorik Agirrerengan.
Europan badira kostunbrismo kontserbadoretik
urrun, goian aipatu ditugun idazle
horien unibertsoko aurrerapausoak jaso
eta urrats berriak egiten saiatuko diren idazleak.
Egoera historiko berriari emandako
erantzunak izango dira eta horietako batzuek
garrantzizko literatura korronteak osatuko
dituzte.Mende amaierako leherketak, hasteko,
paradisu estetikoranzko ihesa ekarri zuen,
errealitate historiko miketzetik urrun; modernismo
izenez ezagutzen duguna. Erroizte
politikoa eta giza antagonismoak gainditu
nahi izan zituen, arazoa zuzen-zuzenean
planteatuz; zeinu sozialeko literatura. Izan
ziren euren egoera historikoa dramatizatu
zutenak, berauen existentzia tipifikatuz edo
luzatuz. Marcel Prousten ahalegina ez dabil
azken arlo honen hasieratik guztiz urrun eta
imajina daitekeen ezbezala. Prousten estiloa
ez da batere itxuratia. Bihurritua baldin
bada, makurra, xehetasun zorrotzez eta
pazientzia handiz landutako irudiz betea,
kontzientziaren egoera nahaspilatuak islatzen
saiatu delako da, eta iragana aztertzen
sekulan aspertzen ez den oroimena. Gainera,
idazleak berak esaten zuen bezala, adierazi
nahi dituen estuasunak eta nahasmenduak
«pentsakeraren berezko martxa» errespetatzea
beste helbururik ez dute. Arte berri
baten atarian gaude, «deszifratzen» saiatzen
den estilo mota baten aurrean, izaeraren
muinetaraino sartu nahi izango duena, berarekin
batera herrestan irakurlea eramanez,
idazlearen ikerketa mingarrietan barna.
Hauexek lirateke Ernesto Sábatoren arabera
nobelistika berriaren berezitasunak:
lehengoz, «niaranzko jaitsiera»; XIX. mendeko
nobelagileak kanpoko munduaren
deskribapen objektiboan saiatzen ziren. Gerokoek
euren existentziaren misterioa hartuko
dute kanpoko mundura jotzeko abiapuntutzat.
Horrela, bigarrengoz, «barne denbora»
sartuko da, larrimin, zoriontasun eta
oinaze unetan neurtuko dena eta ez ordu
eta minututan. Hirugarren, niaranzko jaitsiera
horrek inkontzientearen mundura eramango
gaitu eta hortik sartuko da nobelan
irreala, absurdua, itxuraz ilogikoa dena. Ilogizismoa
izango litzateke laugarrena, behin
leize horietara jaitsiz gero nobelagileak arrazonamenduari
uko egin beharko baitio eta
ustezko argitasunari berarekin batera. Bosgarren,
niatik ikusitako mundua; eszena niatik
sortzen da, arimaren egoerak, ikuskariak,
sentipenak eta ideiak kontuan hartuz.
Seigarren, intersubjektibitate baterako bidean
jartzen gara, «bestearen» agerpenerantz,
horrela erromantikoen subjektibitatek hutsa
gaindituz. Zazpigarren, gizakiaren gainetik
legoken munduari uko egitean, nobelagileak
gaurko gizakiaren arazorik larrien
eta sakonenei aurre egin beharko die, bakardadeari,
komunikaziorik ezari. Zortzi, gizakia
jada ez da existitzen «egoera gardenean»,
haragiztatuta baizik. Gizakiaren alde fisikoa
guztiz beharrezkoa da bakardadea hautsi eta
pertsonen arteko komunikaziorako: sexuak,
lehenengo aldiz letren historian dimentsio
metafisikoa hartuko du. Eta, azkenik, horren
guztiorren ondorio bezala, esan dezakegu
literatura berbaliotu egin dela, zeregin
berri baten eskutik: adimenarenetik.Sarrera hau bukatzeko eta euskal literaturaren
erreferenterik hurbilena gaztelerazkoa
denez, nola-hala sailkapen edo periodizazio
bat egin nahi genuke, argitasun piska
bat ematearren. Naturalismoak 1869-1890
epea hartuko luke. Gero, Zilarrezko Aroa
gisa ezagutzen duguna etorriko litzateke,
1890etik 1939ra luzatu eta bost etapa hartuko
lituzkeena: Joeren gurutzaketa eta
Trantsizioa. (1890-1902); Berriztapena, (Modernismoa
eta 98ko belaunaldia) (1902-
1913); Europar novecentismoa eta abangoardiako
mugimenduak, 1913tik Lehen Errepublika
bitartean; Artearen konpromezua,
Errepublika garaian (1931-1936) eta azkenik
Artea propaganda politiko bezala (1936-
39).
Beharbada, ez genuke ahantzi behar
badirela gazteleraz idatzi zuten bi nobelagile
euskaldun, azken bost etapa hauek
zeharkatu eta argi bereziz dirdiratu zutenak:
Unamuno eta Pío Baroja.
Jean Barbier (1875- 1931)
Zenbait datu biografiko
Jean Barbier, euskal idazlea, Nafarroa
Behereko hiriburuan, Donibane Garazin,
jaio zen, 1875eko uztailaren 9an. Oso txikia
zelarik etxeko supazterraren ondoan
aiton-amonen ipuin, kanta, pasadizo eta istorio
anitz aditu zituen, gero, beranduago,
bere erara moldatu eta aberastuko zituenak.
Barbierren bizitzaz mintzatu zaizkigunen
iritzien arabera ikasketak Hazparnen, Larresoron
eta Baionan egin zituen. 1898an apaiz
egin zen. Okzitaniako Tolosako Institutu
Katolikoan teologiako doktoretza eskuratu
zuen. 1900ean Larresoron irakasle dugu eta
han euskara aberastu zuen; ondoren,
1905ean, Baionako katedralean bikario izan
zen, 1913an Senpereko parrokiaren ardura
eman zioten arte. Hortxe, herrixka eder eta
atsegin horretan, eman zituen hil arteko
egun guztiak, alegia, 1931ko urriaren 31 arte.
Neurri batean esan daiteke bederen, Axularrentzat
Sara izan zena Jean Barbierrentzat
Senpere izan zela. Izan ere, garai hartan,
hau da, XX. mendearen hasieran, Senpere
euskal idazleen biltoki bilakatu zen, eta gure
idazlearen kritikoen arabera, Jean izan zen,
beste ororen gainetik, literatura bilkura haiek
piztu, adoretu eta sustatu zituena eta, bidenabar,
gorputz eta arima edukiz betetzen
saiatu zena. P. Lafittek dioskun bezala, han
sortu ez bazen ere, Gure Herria aldizkaria
Senpereko presbiterioan bataiatua izan zen.
Gure idazlearen kantuez, poesiez, teatroez,
nobelez eta ipuinez osatu ziren lehen aldizkarienorrialdeak. Badakigu jakin Eskualduna
aldizkarian ere era guztietako lanak
argitaratzen zituela. Euskara eta musika biziki
maite zituen eta hamaika bertso eta
kanta egin zuen bere parrokian ez ezik inguruetako
beste zenbait parrokiatan ere
abesteko. A. Villasantek Historia de la Literatura
Vasca liburuan besteak beste esaten
du kantua gure idazlearen baliabiderik handienetakoa
izan zela. Garai hartako zenbait
euskal apaizek jardun zuten bezala, hau da,
erlijioa eta euskara eskutik hartuta, aidanez,
Jean Barbierrek ere halatsu jardun zuen. Aita
Lafitte da berau azpimarratu eta nabarmendu
diguna: “Barbier jauna, errotik apeza
zen, eta uste dugu zinez, ez zituela euskara
eta euskal ohidurak hain arroski ikertuko
eta sustatuko, ez balitzaio iduritu euskaldungoa
bere eliza lanetarik bat bezala,
fedearen eta herriaren sustengu”.
Idazlanei dagokienean
Jean Barbier apaizak literaturak dituen
arlo asko ukitu zituen. Aita Villasanteren
lehen aipatu liburuan ondorengo hau gogoratzen
zaigu: garaztarra ipuingilea, eleberrigilea,
olerkaria, musikagilea, folklorezalea
eta komediografoa izan zela. Jakina
da arlo hauetan guztietan egin zituen lanak
ez zirela neurri berean meritu berdinekoak
izan. Ipuin sailari bagagozkio Supazter
xokoan lana aipatu behar da lehenbizi. Liburu
hau beste literatura genero batzuen
lanez osatuta dagoen arren, hogeita bost
ipuin ere biltzen ditu. Baionan, 1926. urtean,
azaldu zen. Aita Villasantek dioskuipuin hauek Axular handia bera gogorazten diguten zaporea dutela. Herrietan jasotako kutsua darie. Era berean, sail honetan Ixtorio-mixterio deitu ipuin bilduma sartu behar da. Baionan azaldu zen, 1929. urtean.
Liburu txikia da eta herri ipuinez osatuta dago: euskaraz eta erdaraz. Eleberri sailari gagozkiolarik Piarres aipatu behar da. Batzuek, bi tomotan eginda dagoen lan honi, eleberri folklorista deitu diote. P. Lafittek, esaterako, eleberri baino gehiago idilio bat, hots, maite-eresi bat dela esan du. Bertan euskaldunen ohiturak, jolasak, jaiak, elizkizunak, euskaldunek egindako gerrak, hiletak, ezkontzak, eta abar, erakusten dizkigu Jean Barbierrek. Aita Villasante da ongien azaltzen duena eleberri hau zertan datzan: “Nobela hau XX. mendearen hasierako euskal ohiturei buruzko monografia duzu”.
Eleberri honen lehenengo zatia Baionan azaldu zen, 1926. urtean, eta bigarrena Baionan, 1929. urtean. Antzerkigintzari dagokion atalean ez da garaztarra hain aipatua eta, are gutxiago, goraipatua izan, baina herritarrei zuzendutako zenbait lanetan, berauen euskararekiko zaletasuna pizteko eta sustatzeko balio handia izan zuten antzerki eta komedia aipagarriak utzi dizkigu: Sorginak (1922), Zubietako debrua (1922), Kauserak eta kruxperak (1924), Gauden euskaldun (1926), Eskila xarmanta (1922)… besteak beste. Antzerki hauen guztien helburu nagusiaezen ez bakarra, barre eginaraztea
da. Olerkiari, kantuari eta musikari ere garaztarrak
tarte eta ahalegin zabala bezain
aberatsa eskaini zion. Horien artean aipatzekoak
dira Nere kantuak (1910) eta Ama
Birjina Laurden (1926). Denetara laurogei
bat kantu dira, gehienak erlijio gaidunak.
Kantuetan agertzen diren testuei dagokieneankritika zorrotzak egin zaizkio Jean Barbierri. P. Lafittek dio errazegi sortzen zituela eta ez zituela bigarren irakurketa batez egokitzen. Zaldubyk ere hauxe bera leporatzen zion. Hitz gutxitan esateko, Barbierrek musikari testuari baino garrantzi handiagoa eman zion. Olerkiari gagozkiolarik, berriz, olerkari handia izateko gaitasuna zuena –iritzi honetakoa dugu S. Onaindia karmeldarra– nonbait bide-erdian gelditu zen. J. Artetxeren iritzia kontuan hartzekoa da: ba omen zuen garaztarrak edertasuna ikusi eta nabaritzeko dohaina baina hitz neurtu eta estuetan jartzeko, ez, ordea.
Hala ere, esanak esan, S. Onaindiak Euskal Literatura IV liburuan ez dio meriturik kendu nahi Jean Barbierren poesiari eta bi ezaugarri on nabarmentzen ditu. Alde batetik, garaztarra euskal poesia tradizionalari lotzen zaiola diosku eta haren olerkiak egituraz bikain kateatuak daudela. Beste aldetik, Jeanek olerkietan neurri desberdinak erabiltzen dituen arren, gehienbat 7/6, hots, zortziko txikia, eredutzat hartu zuela. Karmeldarraren ustez olerkirako joria “Irrintzina”, “Amaxo”, “Supazter xokoan”, “Meza bat bortuan”, “Galerna” poemetan ikus daiteke, besteak beste.
Ezaugarriei dagokienean
Beharbada, Jean Barbierren meriturik handienetakoa euskal herri literaturaren tradizioari atxeki izana dateke, bai ipuina sortzen duenean, bai antzerkiaz herrietako jende xumea ekartzen duenean, bai eleberri izan nahi duena egiten saiatzen denean eta, baita ere, olerkien eta kantuen bidez barneko sentimenduak erakusten dituenean.
Bestalde, garaztarra ez da euskara hitz berriez eta bortxatuez zaildu nahi duen horietakoa.
Alderantziz, herria bilatzen du eta bilatze irrikatsu horretan herri xume horri berari bururatutakotik puskarik freskoena eskaini nahi dio, modurik egokienean. Izan ere, freskotasun eta bizitasun horren ispilurik argiena, besteak beste, hainbat eta hainbat aldiz erabiltzen dituen onomatopeiak dira. Baliabide logikoa da lanetan oro har eta ipuinetan era bereziz, maiz ahozko ipuin kontalari baten gisa jarduten baitzaigu.
Hitz errepikakor hauek etengabe erabiltzen ditu, testuei ekintza bizia adieraztearekin batera soinu sarkorra eransten dielarik, inolako bortxarik gabe gainera. Idazkerari gagozkiolarik Jean Barbier garaztarra izan arren, Lapurdin urte mordoa eman baitzuen, haren idazteko moldea nafar-lapurterara lerratzen da. Bada beste datu bat Jean Barbierren gainean ahaztu ezin dena. Euskal eleberrigintzaren hastapenaren garaian bizi da eta ezin zaio sorrera horretan izandako partaidetasuna ukatu; euskal pizkundearen berezko izpia erein zuen. P. Lafittek dioskun bezala, badu Dasconaguerreren eleberriak beste hegazkadarik eta, Piarresen barneko mataza makal samarra bada ere, erakusten duen argiztapenez eta berezkotasunez harena baino maila handiagokotzat eman daiteke. Jakina, Barbierrek ez du Txomin Agirreren lanak (Kresala eta Garoa) duen maila erakusten, baina bai ordea, Anabitartek Yolandarekin eta J.B.
Elissamburuk Piarres Adamerekin erakutsi zutena bezainbat. Izan ere, Barbierrek idaztankera bere-berea du: bizia, sarkorra eta zolia. Norbaitek emetasun apurño bat, berezko intuizioarekin eta sentiberatasun bereziarekin batera, ikusi nahi izan du garaztarraren idazteko moldean.
Jean Baptiste Dasconaguerre (1844-1927)
Zenbait datu biografiko
Oro har, ez da gauza asko J.B. Dasconaguerreren bizitzari buruz ezagutzen duguna.
Izan ere, gehiago dakigu egin zuen lanaren gainean izan zituen gorabeherez bere bizitzari berari buruz heldu zaiguna baino. Dena den, badira zenbait datu biografiko haren nortasuna nolakoa izan zen erakusteko baliagarriak gerta dakizkigukenak.
Jaioterriari dagokionean badirudi Lapurdiko bi hiri lehiatzen direla semetzat hartzeko orduan. Batzuek, gehienek, Donibane Lohizunen jaioa zela dioskute. Beste batzuek, aldiz, Baionan. Begi-bistakoa da arazoa garrantzi gutxikoa dela; baina egilearen enkarguz egin zen lanaren euskal bertsioak erakusten digu Donibane Lohizuneko euskalkiaren moldean egina egotea exigentzia edo baldintza ezinbestelakoa izan behar zuela lanak, argitaratu ahal izateko.
J.B. Dasconaguerreren familia apala eta umila zen nonbait. Oso ongi ezagutzen ez diren arrazoiengatik, badakigu, ordea, Gipuzkoako Pasaian lehenbiziko ikasketak egin zituela, gerokoak Parisen osatu zituela eta hantxe zuzenbide ikasketak amaitu zituela, aldi berean historia ikasketak egiten zituelarik. Haren bizitza aztertu dutenei esker badakigu jakin filosofia, literatura eta hizkuntzak oso gogoko zituela. Zaletasun hauek beste pertsonaia batzuekin harremanak izatera bultzatu zuten gure idazlea. Parisen Chateaubrianden ilobarekin eta Malakoffeko dukearekin egin zen adiskide.
Berauek laguntza izugarri baliotsua eskaini zioten geroago, eleberria idazten hasi zenean.
Ikasketak amaitu eta Euskal Herrira itzuli zenean, Bastidan notari edo eskribau jarri zen. Urte batzuk geroago, Baionan lanbide bera bete zuen. Urte batzuetan pogusialitikari emana dugu eta hala diputatu aukeratua izan zen behin baino gehiagotan. Izan ere, bada datu bat honako hau ziurtatzen duena, eta hauxe da. Dasconaguerrek egindako lana Louis-Lucien Bonaparte Printzearen babespean jartzen duela esateko egiten dion eskutitz laburraren azkenean, sinatzen duenean, hala sinatzen du: Dasconaguerre, Kontseilu Jeneraleko menbra. Honez gain, frantsesez lana argitara eman zuenean titulu luze batekin eman zuen: Les Echos du pas de Roland par J.B. Dasconaguerre, membre du Conseil général des Basses- Pyrénèes. Haren bizitzan bada biografoek gehiegi argitzen ez diguten datu bat, alegia, akademiko izan zela, bai, Baionakoa, baina ez dizkigute zehazten zer-nolako akademia eta titulu mota ziren berauek. Bestalde, lehentxeago jaioterriari buruz adostasunik ez dagoela esan badut, oraingo honetan ere nongo akademiko zen esateko orduan iritziak ez datoz bat, Frantziako akademiko izan zela esaten duenik badago eta. Aidanez, eta idazlearen ezaugarri honetaz zalantzarik ez dagoela dirudi, “Ohorezko Legioko Zaldun” izan zen. Dasconaguerre Donibane Lohizunen hil zen 1927. urtean.
Idazlanei dagokienean
Egia esan, ez da asko J.B. Dasconaguerrek
idatzi zuena eta, are gutxiago euskaraz.
Alabaina, garai haiek euskal eleberrigintzaren
hasierak zirela kontuan hartzen
bada eta aldi berean batek baino gehiagok
Dasconaguerreren lana hastapen horietako
adibide bat ez ezik euskal eleberriari bidea
ireki zionetako bat ere kontsideratzen baitute,
ez da zail ulertzea zergatik hartzen den
hain gogoan lapurtarraren ekarpena euskal
literaturaren mundu txiki honetara. Donibane
Lohizuneko idazlearen lan nagusiaren
euskarazko izena Atheka-Gaitzeko Oihartzunak
da. Errolba Bozas-Urrutiaren ustez
euskarazko lehenengo eleberria da hau.
1870. urtean agertu zen. Euskal eleberrigintza
euskal literaturaren beste zenbait generori
gertatzen zaion bezala berantiarra da,
eta Dasconaguerreren Atheka-Gaitzeko Oihartzunak
lanari Etxepareren Linguae Vasconum
Primitiae lanari bezala antzinatasun
kutsua nabari zaio, alegia, gaiaren aldetik
zein idazkeraren aldetik idatziak izan ziren
garaikoak baino zahartsuagoak dirudite: iritzi
berekoa da L. Mitxelena zeinak Historia
de la Literatura Vasca liburuan euskal literaturaren
berandutze horren aitzakiak eta
arrazoiak azaltzen baitizkigu. Eleberri hau
argitaratu baino lehen hamaika arazo pairatu
behar izan zuen egileak. J.B. Dasconaguerrek
ospea lortu baldin bazuen frantsesez
argitaratu zuen Les Echos du pas de Roland
par J.B. Dasconaguerre, membre du
Conseil général des Basses-Pyrénées. Traduitdu Basque (1867) lanarengatik izan zen.
Baina, jatorrizko bertsioa, euskarazkoa, eskatu
ziotenean ez zen inon eta inoiz agertu.
Azkenean, irakurlegoak hainbeste eskatu
zionez bere burua behartua ikusi zuen
euskarara itzultzera. Ahalegin bat baino gehiago
egin ziren azkeneko euskal bertsioak
argia ikusi arte. Larregi Senpereko apaizak
egin zuen lehenbizikoa baina ez zuen guztia
itzuli. Gibert, Larresoroko ikasle gazteak
egin zuen bigarren saioa baina hau ere ez
zen idazlearen gustukoa izan. Azkenean,
Errolba Bozas-Urrutiak, beste talde batekin,
eman zion hasiera eta bukaera 1870. urtean
argitara eman zen lanari, Vinsonen azkenukitu batzuekin. Bestalde, gaur ziurta dezakegu
J.B. Dasconaguerreren lana hiru hizkuntzetara,
gutxienez, itzulia izan dela: euskarara,
frantsesera, gaztelerara. Bada norbait
ingelesera eta alemanierara itzulia izan
zela dioena baina ez dago arras ziurtatzerik.
J.B. Dasconaguerrek eleberrian Ganix
izeneko kontrabandista hartzen du protagonista
nagusitzat. Liburuaren azken kapituluan,
Akabantza izena daraman atalean
alegia, egileak zerk bultzatu duen liburua
idaztera esaten digu. Ganix zaharturik, ezindurik,
miseria gorrian ikusi omen zuen bulegoan
sartzen gure gizonak, eta merezi
gabeko zorigaitz hartaz urrikaldurik, Ganix
kontrabandistaren historia kontatzea deliberatu
omen zuen, salmentaren diruarekin
kontrabandista zaharrak erakusten zuen
egoera tamalgarria, neurri batean bederen,
itxuratzeko. Lan honen mataza honetan
datza. Lehen karlistaldian Ganix mugalariakBeirako printzesa bere lehengusu eta senargaia
zen Don Karlosekin bateratzen lagundu
zuen Espainiara eramanik, frantses
gobernuaren zelatariak aho bete hortz utzirik.
Idazlearen lanari dagokionean donibandarrak
beste obra bat utzi digu —batzuen
iritziz amaitu gabe— Le Golfe de Gascogne
izenarekin, 1880. urtean.
Ezaugarriei dagokienean
XIX. mendearen bukaerako eta XX.. endearen hasierako euskal idazleen helburu
nagusietako bat, oro har, euskara piztea
izan zen eta ez hainbeste, literatura, zentzurik
zehatzenean, egitea. Euskal pizkundearen
garaia da, hots, karlistaldiak bukatu
eta ondorengo urteetan euskaldun jakitun
batzuen lanen loraldiaren garaia. J.B. Dasconaguerrek
ere talde honetan esku hartu
zuen, eta goi-lerroetan aipatu helburu nagusia
nabarmen ikusten zaio. Atheka-n hizkuntzak
garrantzi handia du. Izan ere, eleberria
argitaratu baino lehen bitan edo hirutan
orraztu behar izan zen, besteak beste,
Donibane Lohizuneko hizkera garbia
erakutsi nahi zuelako idazleak, eta hori lortu
arte ez zuen etsi. Honez gain, J.B. Dasconaguerreren
lana erlijio giro eta sentimenduez
hornituta dago, baina ezaugarri honek
ere normala dirudi aipatzen ari garen
garai hartako euskal idazle gehientsuenen
artean, batik bat, kontuan hartzen bada
euskaraz herriarentzat idazten zuten idazle
ia gehienak apaizak izaten zirela. Lapurdiko
eta oro har Bidasoaz bestaldeko idazleei
nabari zaien beste ezaugarri bat joskerarena
da. Jakina da joskera lasaiagoa erabiltzen
dutela; ez dutela esaldia eta perpausa
gehiegi estutzen, eta joera horrek idazkiari
airostasuna eta grazia ematen dizkiola, eta
hau ere Athekan biziki ongi ikus daiteke.
Agian, litekeena da, alde batetik, Dasconaguerrek
kontatu nahi zuenak ez zuela inolako
korapilorik eskatzen mataza osatzeko
eta, beste aldetik, litekeena ere da kontakizuna
bera, ia lan guztia kontakizun hutsa
baita, hots, Ganixi gertatutako zenbait pasadizo,
kontatzeko literatura generoaren
joera linealaren bitartez helburua lortuko
zuela uste izatea. Dasconaguerreren garaikoei
eta pixka bat beranduagokoei ere
erromantizismoaren kutsua nabari zaie.
Nobeletako pertsonaiei idealizazio kutsu
nabarmena hartzen diegu: onegiak, zintzoegiak,
eguneroko errealismo gordinetik pixka
bat urrun bizi dira eta eredugarriegiak suertatzen
dira, beharbada. Bukatzeko esan
behar da, euskal eleberriaren hastapenetan
egin zen beste ahalegin baten aurrean gaudela
eta euskal literaturaren faboretan horrek
adierazten duen meritua egileari berari
eman behar zaiola.
Jose Manuel Etxeita (1842-1915)
Zenbait datu biografiko
Jose Manuel Etxeita Bizkaikoa dugu,
Mundakan, 1842ko abenduaren 13an, jaioa.
Ama, Maria Josefa Luzarraga, Mundakakoa
zen eta aita, Markos Etxeita Duñabeitia,
Garaikoa. 1867ko otsailaren 25ean Joana
Abaroa Ajuriagoxeaskoa mundakarrarekin
esposatu zen. Lau egun geroago Liverpoolen
berretsi zuten ezkontza egiunea. Elkartze
honetatik Salbador izango zuten ondorengo
bakarra. Gure gizonaren lehenengo urteak,
hots, umealdia eta gaztealdia Mundakan
bertan eman zituen, baina kozkortu
zenean, hamabi bat urterekin, itsas bizitzaren
gogorra ezagutzeko parada izan zuen,
ontzi-mutil edo “txo” joan baitzen. Urte batzuk
geroago Bilbon dugu Nautika Eskolan,
hain gogoko zituen ikasketak egiten.
Berauek bukatu zituenean Europako eta
Ameriketako hamaika paraje ederretan barna
ibili zen, eta berak egin zuen hautapen
honetan bertan itsas bizitzak dituen une latz
eta gogorrak oso bertatik ezagutu zituen.
“Larrinaga y Compania” etxekoekin jardun
zuen lanean urte mordo batean; garai honetan
Jose Manuel Etxeitak ardura eta kargu
asko eta desberdinak izan zituen. Manilan
hamasei urte eman zituen lehen aipatu
itsas etxearen kargu. Besteak beste Kaia
Batzordeko partaide izan zen; Filipinetako
Administraritza eta Tabako Elkarteko aholkulari;
Itsas Bazkuneko zuzendari eta Merkataritza
Ganbarako lehendakari. Han, ikus
daitekeenez, erantzukizun handiak izan zituen,
baina beharbada aipagarriena Manilako
bertako alkate izana izan daiteke. Bere
lanak zirela kausa Woyler eta Polavieja jeneralekin
harremanak izan zituen. Haatik,
gaztetasunak dituen adore eta kemena ahuldu
ahala, bere jaioterrira, Mundakara, itzultzea
erabaki zuen, oraingo honetan betiko.
Jose Manuelen zaletasunak lantzeko, aukerra
ederra eskainiko dio Bizkaiko herri txiki
eta eder honetan arnas daitekeen bakeak.
Itsas astronomiaz jardungo du; musikari
ekingo dio, eta marinel zaharrak —hainbeste
urte atzerrian iragan eta gero— erabat ahaztu
ez zuen euskarari arreta eta lana gogo
beroz eta atseginez eskainiko dizkio. Mundakan
azken urteetarako eraikiarazi zuen
etxean emango zituen ezagutzera, euskarari
dagokionean bederen, euskal mundu txiki
honi oparitu zizkion lanik baliotsuenak.
Puntu honetan behintzat gure mundakarrak
badu antza Lloyd George galestarrarekin,
honek ere Ingalaterrari bizitzako izerdirik
baliotsuenak eskaini ondoren, bere herrikohizkuntza, hots, gaelikoa, lantzen eta sakontzen
jardun baitzuen, bere bizitzaren azkenaldian.
Atsegina, adiurre onekoa eta mazala,
buru-argia eta langile fina, gizon osoa
izan zen. Jose Manuel Etxeita, jaio zen herrian
bertan, Mundakan, hil zen 1915eko
maiatzaren 1ean, hirurogeita hamahiru urte
zituela.
Idazlanei dagokienean
Euskal eleberria ibilbidearen hastapenetan
dugu garai honetan. Jose Manuel Etxeitak
badaki euskal letren munduan idazle
taldetxoa lanean dabilela –Mogel, Jean Barbier,
J.B. Dasconaguerre, Elissamburu, Domingo
Agirre– beste nazioetako idazleek
urte batzuk lehenago egiten saiatu ziren
gauza berbera egiten: eleberria. Euskal idazle
hauen lanak, batzuenak gutxienez, ezagutzen
dituela dirudi, eta berak ere esku
hartu nahi du hain gogoko zuen euskal literaturaren
zabalkundean. Beraz, euskal
aurre-eleberri dei diezaiokegun proiektuan
buru-belarri sartuta ikusten dugu, batik bat,
itsasoko zereginak utzi eta Mundakako etxera
biltzen denetik. Zalantzarik ez dago. Euskal
Herrian Bigarren karlistaldia galdu ondoren
mugimendu euskaltzale berriaren
sorrera ematen da. K. Mitxelenak berak esaten
digu, XIX. mendearen azken hamarraldian
suma daitezkeela gure literaturaren
ezaugarriak nabarmenki aldatuko dituzten
“espiritu berri” baten zantzuak. Jose ManuelEtxeita idazle oparoa dugu: kazetari, ipuingile,
itzulpengile, olerkari, eleberrigile…, nahiz
eta ezagunagoa dugun eleberrigintzan
utzi dizkigun ondorengo idazlan hauengatik,
hots, Josetxo eta Jaioterri Maitia nobelengatik.
Garai hartako idazleek bezala,
Etxeitak lur ongarritua aurkitzen du idatzitako
lanak argitaratzeko. Izan ere, RIEV
(1907), Euskal Esnalea (1908), Euskalerriaren
Alde (1911), Jaungoiko-Zale (1912)…
aldizkarietan eta baita zenbait egunkaritan
ere, emango ditu argitara genero laburrak,
konplikazio gabeko narrazioak, fikziozko
edota benetako elkarrizketak eta abar. Ipuinei
dagokienez, mundakarrak aldizkarietan
ematen ditu ezagutzera, batik bat, Euskal
Esnalea deitu aldizkarian. Oso ezaguna da
Etxeitaren ipuinen artean 1910. urtean Eskuegundiya
izeneko argitalpenean publikatu
zuen Mari Jesus eta iru artzaiak izenekoa.
Aipatu argitalpen horretan beste idazle ezagun
askoren lanak agertzen ziren, hala nola
A. Campiónenak, J. de Urquijorenak, T.
Aranzadirenak… Bestalde, Jose Manuel
Etxeita dugu Trueba ipuinlari ospetsuaren
lanak euskarara itzultzen saiatu zenetako
bat. Hala, bada, Truebaren “Creo en Dios”
“El Expósito” “Juan Palomo”, Etxeitak Ziñistuten
dot Jaungoikoa´gan, Urikoa, Jon-
Uso titulupean itzuli zituen. Hauek ez dira
itzuli zituen ipuin bakarrak, noski. Badu
beste bat Zorijona izenpean –hau ere Truebarena–
itzulitakoa. Etxeitak olerkiak eta
bertsoak egiteko dohain berezia du. Nobeletan
bertan zenbait pasadizotan erabiltzen
ditu. Koplak, bertsoak eta olerkiak mundakarraren
literatur mundua osatzen duten
elementu osagarriak ez ezik garrantzizkoak
ere badira, berak duen nortasunaren isla
direla esan daiteke. Etxeitak 52 olerkiz osatutako
liburuxka eman zuen argira Au, Ori
ta Bestia izenarekin. Olerkiotan itsasoa,
euskara eta bizitzako gorabeherak ukitzen
ditu batik bat. Samurtasuna eta minberatasuna
adierazten duten olerkien ondoan zirikatzeko
eta alaitasuna adierazteko direnak
dituzu; inoiz edo behin elkarrizketa gisa
emanak ere aurki ditzakezu. Eusebio Erkiagak
diosku Etxeitaren zenbait bertso eta
olerki kantatzeko direla eta kantatuak ere
izaten direla oraindik. Honen adibidea duzu,
Manilan zegoela, Mundakako Santa Katalinaren
ermita erori zenerako paratu zituenak.
Badirudi, halako joerarekin orduko
gizartean zegoen giroarekin bat egin nahi
izan zuela. Euskalerriaren Aldek Zarauzko
Euskal Jaietan eratu zuen olerki-sariketan
esku hartu zuen eta baita saria lortu ere
Itsasoan izeneko olerki sortarekin. Eleberriei
buruz, lehentxeago esan dudan arren,
berriro errepikatu behar da. Jose Manuel
Etxeitak euskal literaturan jaso duen ospea
eta izena, idatzi zituen bi nobelei zor die,
inolako zalantzarik gabe. Honetan bat datoz kritikoak. Bera berehala ohartu zen euskal
literaturaren sorkuntzak erritmo geldoegia
zeramala, eta bere burua gaitasun
urrikoa ikusten bazuen ere –“Utsune asko
topako dozuz, irakurlea, irakurgai honetan”–
dio Josetxoren hitzaurrean eta –“Olako
irakurgaiak nik baiño milla bider obeto egingo
leukezan euskaldunak dagoz”– berresten
du Jaioterri Maitiaren berbaurrean, hala
ere, edota, beharbada, horregatixe, lanari
ekin zion. Baina Etxeitak, eleberria edo
irakurgaia egiten hasten denean, erreferentziarik
apenas duen: sei-zazpi eleberri baino
ez zeuden kalean, eta, egia esan, seizazpi
eleberri hauetatik bik edo hiruk baino
ez zituzten betetzen orduan eleberri batek
horixe izateko –kritikoen iritziz– eduki
behar zituen baldintzak: luzera, originaltasuna
eta eleberritasuna, nolabait esateko,
eta hauek Auñamendiko Lorea eta Kresala
ziren, Domingo Agirrerenak. Josetxo Durangon
argitaratu zen 1909. urtean. Josetxo izeneko
umezurtzaren bizitza kontatzen zaigu.
Liburu mardula da, 368 orrikoa. Ohitura
eta abenturazko eleberrien sailean sar
dezakegu. Batzuen ustez eleberri honek
kutsu biografikoa ere badu. Lan honetan
Añibarroren bidetik jotzen duela dirudi.
Mataza oso lineala du. Familia euskaldun
batek ijito batzuei erositako umezurtz usteko
baten istorioa da. Erosten dutenetik
mutilak hogeita hamar urte bete arte, hainbat
gorabehera, atzerrialdi, bidaia eta jazoera
gozo eta garratz jasaten ditu, jaioterrira itzultzean,
bere benetako gurasoak aurkitzen eta
ezagutzen dituelarik. Jaioterri Maitia du
bigarren eleberria. Hau ere Durangon argitaratu
zen 1910. urtean. 255 orrikoa da. Protagonistak
Ardibaso izeneko Arkadia antzeko
batean kokatzen ditu Etxeitak. Ekintzak
Mexiko eta Euskal Herriaren artean
kokaturik daude. Artzain giroko eleberria
da. Bigarren lan honetan Mogelek eraiki
zuen ildoan ikusten dugu mundakarra.Oroitzapenak
lana du hirugarrena, baina argitaratu
gabe dago. Eskuizkribua da. Honetan
Etxeitaren pasadizo, gertaera eta bizitzako
gorabeherak batzen direla esan daiteke:
itsasoari eta atzerriari dagozkionak, etxekoen
harremanei dagozkienak ahaztu gabe.
Ezaugarriei dagokienean
On da gure euskal letretan pertsonalitate
pixka bat izan dutenen iritzia gogoan
hartzea eta gure mundakarraren gainean
esandakoa irakurtzea. E. Erkiagak, adibidez,
Etxeitaren poesiari buruz honako hau esaten
digu: ”Musika-zale zanez, neurriz artez
eginak dira, izkera errezean… itzak moztu
ta itsusitu gabe, euskera osasuntsuan.
Samurtasuna ugari dabil izneurtu askotan,an hor hemen sentimentu bikain ta gardena
erakutsiaz. Minberatsuen ondoan, ba
ditu bertsu zirikatzaileak bere, alaikorrak…”
(Olerti, 1962, 115. or.). M. Zaratek Josetxo
eleberriaz diharduenean zera hau diosku:
“Erromantiku usaiña dario, baiña erreza eta
polita da”. Etxeitaren kezkarik handienetakoa
hizkerarena da eta honetan badu
antza bere garaiko euskal idazle gehienekin.
Mundakarrak gogoan ditu Campión,
Azkue, Arana Goiri eta Domingo Agirre,
idatzi behar duenean; baina, adibidez, hizkuntzari
dagokionean Agirrerekin erkatzen
badugu, esan behar da ez duela ondarrutarraren
maila erdiesten: Etxeitaren euskarak
ez du Agirreren euskarak duen aberastasuna,
jatortasuna eta jariotasuna. Agirreren
pertsonaiak, bestalde, mugigaitzak dira,
Etxeitarenak, aldiz, bidaiariak; mundakarraren
pertsonaiek, batzuetan, Pío Barojarenak
gogorazten dizkigute. Oro har esan daiteke
Jose Manuelek bai gaia, bai gaia garatzeko
tresna, hurrenez hurren, herri xumea
gogoan izanik erabiltzen dituela. Urte asko
kanpoan eman zituelako edo lehen aipatu
zenbait idazleren eragina zela medio, garbikeria
usaina –ez asko– hartzen zaie idatzi
zituen lan batzuei. Jakina, idazkerari
dagokionean herriari oso ulerterraza egiten
zaion bizkaiera darabil. Hala ere, apur bat
mugatua dugu esakune, lokuzio, hiztegi eta
adierazkortasunaren aldetik. Zerbait leporatu
beharko balitzaio joskeraren erabilera
ahula izango litzateke. Baina egia esan
behar da. Hizkuntzaren batasun-eza zelaeta,
batzuetan, Añibarroren bideari ekingo
dio; beste batzuetan, Mogelen bidetik abiatuko
da; eta izen larriei dagokienean Sabino
Arana hartuko du maisutzat. Garai hartako
idazleek egin zuten bezala, Etxeitak
ere pertsonaia idealizatuegiak sortzen ditu,
eguneroko errealitatetik nahikoa urrunduak.
Umorea da Etxeitaren idazlanetan
ikus daitekeen beste ezaugarri bat. Berea
da honako pentsamendu hau: “Jarraitu beti
aurrera, esan oi dan lez, esanaz: lenengoan
parkatu, urrengoan urkatu”. Bestalde,
idazlanetan umorea nabari zaion bezala,
antzematen zaio abertzaletasuna. Bere
garaiko semea da. Foruak galdu aurreko
gizartea du gogoan Etxeitak; ikuskera horretan
aberri mina eta iragan mina uztartzen
saiatuko da. “Euskaldun-fededun”
lema gogoan duela idazten du, sarritan moralkeria
eta didaktismoa erakutsi nahi dituelarik.
Jaioterri Maitia eleberriaren paragrafo
batean hala diosku: “Zenbait bider
gogoratu ete jaken Jaungoikuak zeatu ebala
bere gizabide okerragaitik…”. Bukatzeko,
K. Mitxelenaren gomendioari kasu
emango diogu: “Ia ahazturik dagoen aintzindari
bat, ahaztuegi beharbada, Jose
Manuel Etxeita bizkaitarra dugu”.
Ebaristo Bustinza “Kirikiño” (1866- 1929)
Zenbait datu biografiko
Durango aldeko Mugarra eta Untzilaitz
mendien artean dagoen herri txiki batean,
Bizkaiko Mañarin, jaio zen Ebaristo Bustinza
eta Lasuen, 1866ko urriaren 26an. Karlosek
eta Julianak mundura ekarri zuten. Migel
eta Josepa aita-ama pontekoak izan zituen.
Jaio “Etxanoa” izeneko baserrian jaio
zen baina, gerora, zazpi urte zituela, “Zumelaga”
izeneko beste baserrira aldatu zen,
aitak etxe berri hau erosi zuelako. Hain
zuzen ere, etxe hauxe izango zen Ebaristoren
atseden lekua eta Bilbotik erretiratu
zenean hainbat eta hainbat idazlan burutu
zituen egoitza. Lehenbiziko urteetan herriko
eskolan ikasi zuen eta geroxeago Durangon.
Hamabi urte zituela, ordea, 1878an,
aitaren ogibidea zela medio, Mañaria utzi
eta Albaceteko Almansa herrira aldatu zen.
Herri hartan Ebaristoren aitak bazuen anaia
bat, apaiza, eta arreba bat, ezkondua. Beraz,
Almansan amaitu zituen Mañarin eta
Durangon hasitako ikasketak. Hamazazpi
urterekin Madrila jo zuen Unibertsitateko
ikasketak egitera. Hasi, bide ingeniaritza
egitekotan hasi zen, baina ikasketa hau utzi
eta zientzia fakultatean sartu zen ikasle.
1891ko ekainaren 17an, fisika-matematika
zientzietako lizentzia lortu zuen, hogeita
bost urte zituenean. Madrilen eman zituen
urteek urrats sakona utzi zuten gure idazlearengan.
Han ikasi zuen bizitza aurrera
ateratzeko lanari gogor ekin behar zaiola
eta han sortu zitzaion euskaltzaletasuna. Bi
gauza hauek moldatu zuten, neurri batean,
geroagoko bizkaitarraren nortasuna. Martzeko
Torrontegi ezagutu zuen, euskaltzalea
berau, eta honekin izandako berbaldiak
euskararen gainean izanik, gure hizkuntzarekiko
garra piztu zitzaion. Ebaristok berak
diosku elkarrizketa haietan sendotu zitzaiola
euskal arloan jarduteko erabakia. Madril utzi
eta zenbait urtetan Siguenzan dugu matematika
irakasten. Baina, 1899an, Siguenza
laga eta Bilbora jo zuen. Bizkaiko hiriburuan
finkatu zen, Gran Vian zegoen “Sociedad
Minera de San Antonio de Montellano” lantegiko
kargudun, eta euskarazko lanak egiten
hasi zen buru-belarri. 1909. urtean bere
iloba zen Basili(a) Bustinza Ozine mañariarrarekin
ezkondu zen. Berrogeita hiru urte
zituen. Ez zuten seme-alabarik izan. Bilbon
hasi zituen harreman estuak R.M. Azkuerekin.
Izan ere, honek zuzentzen zuen “Euskalzale” aldizkarian plazaratu zen Bustinza
euskal letren mundura eta, aldi berean, hementxe
azaltzen da gure idazlearen lehenengo
lana Zerutiar bat izenarekin. Aldizkari
honetan idatzi zuena Manari goitizenez
izenpetu zuen. “Euzkalzale” desagertu
zenean, R.M. Azkuek “Ibaizabal” aldizkaria
sortu zuen, 1901ean, eta Bustinzari zuzendari-lana
eskaini zion. Hemen argira emandako
lanak Bloa goitizenez izenpetu zituen:
aidanez, bere lau deituren lehen letrak dira.
S. Onaindiak diosku inoiz edo behinBoldro
goitizena ere erabili zuela. 1913an,
“Euzkadi” egunkarian dugu Euskal atala
zeritzon saila zuzentzen. Hamasei urtetan
jo eta ke jardun zuen sail horretan bere lanak
argitaratzen eta besteenak zuzentzen.
Egunkari honetan geroago aldatuko ez zuen
goitizenarekin izenpetu zituen idazlan guztiak,
alegia, Kirikiño-rekin. Bustinzaren lana,
ordea, ez zen mugatu aldizkarietara eta
egunkarietara bakarrik, Bilbon euskara
irakasten du eta, aidanez, su eta gar ez ezik
baita ikasbide eta didaktika miresgarriekin
ere. Hala bilbotar askoren bihotzak euskarara
bildu zituen. Beraz, Kirikiñoren nortasuna
laburtzeko asmoz esan daiteke: idazle,
kazetari, irakasle eta hizlari ere izan zela.
Honez gain, gure gizonaren izakera aberatsa
azaltzeko, lerro hauetara ekarri behar
da X. Lizardik Kirikiñori buruz zehatz eta
labur dioskuna ere: “…euzkelzale oro maite
zituan, edozein ustetarikoak zirala…” eta
bigarren gauza bat ere: “Kirikiño´ k beti bai
esakeraz bai gayaz, errijarentzat idatzi
izan du…”. Bilbo aldean nahikoa lan egin
ondoren, gure haritz sendo eta lerdenajaioterrira, Mañarira, itzuli zen. Dirudienez,
zahartzaroa gozo eta atsedenean eman nahi
zuen, baina 1929ko urtarrilaren 31n Zumelagan
hil zen arteriosklerosiak jota. Haren
entzutea eta ospea gaur ere bizi-bizirik daude.
Garai hartako euskal idazlerik onenek
hitz hunkigarriak eskaini zizkioten: Orixek,
Otxoluak, Lizardik, Azkuek… Harez gero
ekintza asko egin dira Kirikiñoren omenez:
“Kirikiño Saria” literatura saria sortzeko asmoa
bazen, baina diru-ezak proiektua pikutara
eraman zuen; idazlea hil eta handik hiru
urtera omenaldia egin zitzaion plaka bana
jarriz jaio eta hil zen etxeetan, hots, Etxanoan
eta Zumelagan; Bixente Larreak, bestalde,
1967an “Kirikiñoren omenez” eskultura
egin zuen; eta seguraski omenaldirik
aipagarriena izan daitekeena, hark idatzitako
lan gehienak argitaratu egin dira, sei
liburutan bilduta.
Idazlanei dagokienean
Badira euskal idazleen artean Kirikiño,
Orixerekin batera, gehien idatzi duena izan
dela dioskutenak. Hala ere Kirikiñok ez zuen
libururik argitaratu, haren lanak aldizkarietan
eta egunkarietan gelditu dira sakabanatuak
orain gutxi arte. Aipagarriak ditu irakurgaiak;
hala deitzen ditu egileak: “irakurgaitxu
oneik”. Lehenbiziko liburua Abarrak izenarekin
azaldu zen Bilbon 1918an. Guztira
21 irakurgai edo ipuin dira, idazleak berak
esango digun bezala “geyenak jazorikuak.
Batzuk antxiñakuak, nik neure aitari antzunak,
eta berak bere aititari; beste batzuk
neuk batu dodaz or-emen neure aldijan;
beste batzuk neuk asmauta be ba-dira, gustitara”.
Hau da bera bizi zela egindako argitalpen
bakarra. Bigarren liburua Bigarrengo
Abarrak da. Zornotzan azaldu zen
1930ean. 43 ipuinek eta 3 olerkik osatzen
dute liburua. “Euzko Pizkundea” erakundeak
egindako argitalpena da. Kontaera laburrak
eta barregarriak dira, ongi taxutuak.
Egilea hil eta gero argitaratu zen. Hirugarren
liburua Abarrak… eta abar izan zen.
Liburu honetan lehen aipatu bi liburuetako
kontaerak osorik daude eta hauekin batera
“Euskalzale” eta “Ibaizabal” aldizkarietan
agertutako lanak doaz. Bilbon azaldu zen
1966an. Liburu hau Mañariako herriak Kirikiñori
egindako omenaldia zela-eta S.
Onaindiak egindakoa da. Liburuan lau atal
bereiz daitezke: 1. euskararena; 2. jakingarriak;
3. bertsoak eta izkirimiriak; 4. albistak.
Kirikiñoren ipuinak edo irakurgaiak,
nahiz eta ez beti osorik, sarritan argitaratu
izan dira euskal aldizkari eta egunkarietan.
Euskaltzaindiak idazle honen bost ipuin
eman zituen argitara 1956an, Donostian, bizkaieraz
eta gipuzkeraz, A. Ayalderen marrazkiederrez apainduak. Hala ere, ipuin
hauetako asko daude argitaratu gabe. Xabier
Pereak 16 tomo loditan ditu bilduta.
Labayru Ikastegiak Bilbon argitaratu ditu batzuk,
hiru aletan. Aipagarriak dira, besteak
beste, “Zerutiar bat” –jada aipatua–, “Garagarrillean
edurra” eta “Itotxurak lekukotzat”
–azken hau giza jokabideari buruzko irakaspen
antzekoa–, XIX. mendeko folletin delakoaren
eredutik nahikoa hurbil. Kazetaritza
lanei dagokienez, Kirikiñok luzaroan atera
zuen “Egunekoa” zutabea “Euzkadi”
egunkarian. zutabe horien bilduma da Egunekoa
hau Bilbon, 1981ean, argitaratua.
Hemen mota askotako gaiak daude: politika,
euskara, jaiak, Gabonak, euskal historiako
gertaerak, jazoerak eta pasadizoak.
Dena den, ugarienak pasadizoak dira. Hurrengo
liburua Edo geuk edo inork ez izan
zen. Euskeraren alde Bilbon argitaratua
dago, 1984an. “Euzkadi” egunkaritik hartuak
dira. Lan hauen gai nagusiak aberria eta
euskara dira. Lan honek Kirikiñoren
pentsakera ezagutzeko bidea eskaintzen
digu. Sail honetako beste lan bat ere aipatu
behar da: Guda Nagusia (1914-1918), Bilbon
argitaratua, 1989an. Guda Nagusiko
kronikak dira. Lan honek Kirikiño idazle
barre eginarazle izateaz gainera gai serioak
ukitzen badakiela ere oso garbi erakusten
du. Baina, Kirikiñok gehienbat narrazioa landu
badu ere olerkari-bertsogile ere badugu.
Jon Kortazarrek Euskal Literaturaren
Historia Txikia liburuan “Poetak ala bertsolariak?”
titulupean ondorengo hau esaten
digu: “Azkuek mahai gainera dakar oraindik
argitu gabeko arazo hori. XIX. mendean
Euskal Herriko poesia guztian bertsolaritzaren
ereduetara hurbilketa bat gertatzen da,
eta horrek zalantza sortzen du, bertsolarien
ala poeten aurrean ote gauden. Hain zuzen,
gaiari buruzko azken monografiatako
baten izenburua XIX. mendeko “olerki-bertsogintza”
da”. Kirikiño ez da salbuespena.
Bigarren Abarraken hiru olerki sartu zituen.
Bertsolariak zirikatzen eta aupatzen ibili zen
eta hainbat kopla ere bereak dira, esaterako,
“Ene aberri polit ederra”, “Jagi, jagi”,
“Santa Ageda” koplak, “Lora polita ontzijan”,
“Zetara ator ona”, “Oi xori polita”, eta
abar. 1901eko abuztuaren 26an, Bilbon,
euskal jaietako Lore-Jokoak ospatu ziren,
eta “Fides” izeneko lanarekin saria irabazi
zuen. Epaimahaian Miguel Unamuno izan
zen. Antzerki lanen sailean ere utzi zuen
arrastorik. Antzerki gutxiren egile badugu
ere, batzuk euskarara itzuli zituen. 1914an
antzeztu zen Kirikiñoren Anton Berakatz.
Alfredo Etxaberen Lelo euskaratu zuen. Eta
era berean, Jose Elizondoren Txomin Arraio,
komedia, 1912an. Abelino Barriolaren Meza
Barriya euskaratu zuenean Euzkelzale-Bazkunak
argitara eman zuen. Bestalde, ez dakigu literatur generoa denentz hitzaldiena,
baina aipamena merezi du. Bigarrengo Abarrak-en
azkenean dator, baina 1928ko abenduaren
2an “Euskal Esnalea” aldizkariak Donostian
eratutako hitzaldietan egileak honako
hau irakurri zuen Gaztela-mutillak.
L. Villasantek Historia de la Literatura Vasca
liburuan jakinarazi digunez Gaztelako
mutilak ez dira gaztelakoak Euskal Herritik
Gaztelara –Lehen karlistaldiaren ondoren–
ogibide bila joan behar izan zuten euskaldunak
baizik. Kirikiñok, hitzaldian, euskal
mutil horiei gertatutako hainbat eta hainbat
pasadizo biltzen ditu. Hizketan dorpeak eta
trauskilak omen, baina onak, leialak eta jatorrak
ere bai.
Ezaugarriei dagokienean
Ebaristo Bustinza euskal literaturaren
pizkundea gertatzen ari zeneko garaiko semea
dugu: seme aktiboa gainera. Beste garaikide
batzuei gertatu zitzaien bezala Mañarikoari
ere Foruak galdutakoan abertzaletasuna
piztu egin zitzaion eta, ondorioz,
lanean jardun zuen hizkuntzari eta euskal
girotze-lanari zegozkien arloetan. Euskarari
dagokionean gure gizona bidegurutze baten
aurrean aurkitzen da: euskara “garbiak”
eskatzen zuen bidea hartu —honek kanpotar
jatorriko hitzak baztertu eta asmatu berriak
erabiltzea esan nahi zuen, eta euskaldun
gutxiengo batentzat idaztea—, edota
herriko jende xumea gogoan hartu eta euskara
“herrikoia eta ulerterraza” erabili. Belaunaldi
osoko idazle gehienak lehenbiziko
joerari lotu zitzaizkion. Kirikiño dugu, ordea,
salbuespen bakarrenetako bat. Egia da
Mañarikoak, batik bat, Azkueren garai “garbizale”
hartatik zerbait xurgatu zuela –seguraski
Azkue maisutzat hartu zuelako eta
honez gain adiskide zuelako– eta lan mota
batzuk “berba garbiekin” moldatu zituela.
Hala ere, Azkueren joera garbizalea emetzearekin
batera Kirikiñorena ere halatsu
gertatu zen eta herriko jendea gogoan hartuta
idatzi zuen. Mañarikoaren jarrera honen
balioa eta garrantzia denek aitortu arren,
ez zuen apenas jarraitzailerik izan. Are gehiago,
aidanez, Azkuerengandik aldendu
egin zen, baina literaturatik at dauden arrazoiengatik,
nonbait. Bustinzak helburu argia
du: idatzi herri xumearen artean irakurtzaletasuna
pizteko idazten du. Jakina, honen
ondorioz, burutuko dituen lanak errazak,
laburrak, atseginak izango dira. Baina
honek ez gaitu eraman behar kontaera eta
narrazio horiek kalitaterik gabekoak direla
pentsatzera, ezta hurrik eman ere. L. Mitxelenak
honako hau diosku: “Kirikiñoren ipuinak,
kondaira eta lilura, beren laburtasun
eta gora eskas samarrean ere, kontatzaileazkarraren doahin bereziak ez dizkigute
ahaztarazi behar; egileak hauei esker, izan
ere, maisu-lan txikiak burutu zizkigun gai
benetsu eta hala nahiz, umore onekoetan”.
Kirikiñok gai asko ukitu ditu idazlanetan:
eguneroko gaiak, momentuan pil-pilean eta
guztien ahotan zeudenak, ohiturak, jaiak,
pasadizoak… baina gairik begikoenak euskara
eta Euskal Herriarekin zerikusia dutenak
ditu, eta hauek errealismo handiz aztertzen
ditu, elkarrizketa argi eta zoliz, adierazkortasunez
eta herri-hizkeraren berezitasunak
ondoen erakutsiz. Elkarrizketa eta
umorea Mañarikoaren idazlanetan ikusten
diren ezinbestelako bi elementuak dira.
Zergatik? Irakurlearekin komunikazioa eta
harremana sortzeko bide egokia delako.
Lehen esan bezala, ezin zaio ukatu zenbait
lanetan garai bateko hitz “garbi”-en aldeko
joera hori, baina tentuz egingo du, sarritan
eta egoerak hala eskatzen dionean sinonimiaren
laguntzaz baliatuko dela. Bestalde,
irudimen handiko idazlea eta halaber freskotasuna
erakusten duena dugu. Eusebio
Erkiagak, besteak beste, ondorengo hau
gogorazten digu: “Kirikiño il ta urrengo urteetan,
izan ere, gure izkuntzarentzat halako
askatasun aize garbiagoa eratu zan
ezkero, euskaltzaletasunak garra artu zuan”.
Ebaristo Bustinzak gizartean “giro” berezi
bat sortu zuen. Idazle askori idazteko zuten
konplexua eta lotsa kendu zizkien. Idazle
gazte eta berriengan konfiantza jarri eta
eragile-lana egin zuen. Haren maisutasuna
gazteek ez ezik kulturan jantziagoak zirenek
ere azpimarratu zuten. Sebero Altube
dugu horietako bat. Honen ustez, Mañarikoak,
berak bakarrik, erabili zuen euskara
herrikoia eta jatorra zela medio, irakurle
gehiago ekarri zituen euskal letretara, euskara
“garbia”-ren aldekoek, guztiek, ekarri
zituztenak baino.
Domingo Agirre (1864-1920)
Zenbait datu biografiko
Domingo (edo Txomin) Agirre Ondarroan,
Bizkaian, jaio zen 1864an. Familia
txirokoa zen eta, sarritan aitari aroztegian
lagundu behar zionez, ezin izan zituen bere
lehenbiziko ikasketak behar bezala egin.
Baina, barruan apaizgorako deia sentitzen
zuelako edo, On Mariano Ibarguengoitiak,
Bilboko arzipreste jaunak, berarekin hartu
eta Bilbora eraman zuen han ikasketak egiteko
aukera izan zezan. Eta horrela izan zen,
urteak iragan ahala, geroko apaiz ministeriorakopresta zezaketen latina, filosofia eta
teologia ikasi baitzituen. Apaizgaitegira joan
eta karrera laburreko apaiza izan zen nonbait,
diru eskasa zuelako seguraski.
Azkueren laguna zen eta Azkueren aldizkarietan
artikulu eta lan asko argitaratu
zituen.
Harreman horren ondorio izan zen Txomin
Agirre Euskaltzain aukeratu izana Euskaltzaindiaren
hasierako urte haietan. Agirrek,
alabaina, ez zuen maite ageriko bizimodu
publikoa eta, apaiz zelarik, Zumaian
eman zituen, bertako moja Vedrunen ikastetxean,
bere azken urteak, 1920an hil zen
arte.
Ezagutu zutenek diotenez gizon otzana,
gozoa eta egonarri handikoa izan zen.
Idazlanei dagokienean
Txomin Agirrek lan mota asko egin zituen.
Halarik ere bost arlo hauetan bereiz
ditzakegu: biografiak, hitzaurreak, kondairak,
poesiak, hitzaldiak. Dena den, nobelak
izan ziren idazleari benetako ospea eman
ziotenak.
Eleberrien alorrean Auñamendiko Lorea,
Kresala, Garoa eta Ni eta Ni idatzi zituen,
baina azkenaren parte batzuk bakarrik
eman zituen argitara.
Lehena, Bilbon, 1898an argitaratu zuen.
Eleberri historikoa da. Zazpigarren mendeko
Ipar Euskal Herriari eta kristautasunari
buruz ari zaigu. Riktrudis gaztea du protagonistarik
garrantzitsuena eta bizkaieraz
idatzita dago.
Kresala Durangon argitaratu zen,
1906an. Eleberri honetan bere jaioterriko,
Ondarroako, bizitza eta ohiturak azaltzen
ditu. Nobelan Ondarroari “Arranondo” deitzen
dio eta bizkaieraz idatzita dago.
Agirreren lan ezagunena, ordea, Garoa
da. 1912an eman zen argitara, nahiz eta
1907an RIEVen ere azaldu zen. Hau ere
ohitura liburua du, baina nekazari giroan
kokatua.
Ni eta Ni eleberriak, azkenik, eleberri
historikoa izan nahi zuen, baina ezin izan
zuen amaitu. Garaian modan zegoen nobela
mota baten estiloari jarraituz, Navarro
Villosladaren Amayak zuen tankera bera
eman nahi izan zion amaitu ez zuen nobela
honi.
Ezaugarriei dagokienean
Txomin Agirre euskal nobelagilerik onenetakoa
dugu; askok euskal nobelaren sortzailetzat
hartzen dute. Mitxelenak dio: “Se
sigue considerando a Domingo Agirre como
el mejor de los novelistas vascos.” Bere lanetan
euskara oso landua erabiltzen duAgirrek: garbia, herrikoia eta bizia. Haren
euskarari freskotasuna, naturaltasuna eta
jatortasuna darizkio.
Gaurko kritikoek, baina, akats batzuk
egotzi dizkiote. Karlos Otegik zera dio Agirreren
nobelari buruz: “Giro eztiegia, pertsonaiak
artifizialegiak, kontaeraren mataza
ahula, erromantizismo gehiegi…”. Agirrek
errealitatea arakatu eta pintatu egiten du,
baina alde batetik arrantzaleen eta nekazarien
mundua bakarrik, hau da, mundu tradizionala
hartzen du erreferentziatzat, hirietako
mundua ahantzi edo gaitzetsiz; eta
bestetik, deskribatzen duena ez da egiazko
errealitatea baizik berak gizarterako nahiko
lukeen ideala.
Agirreren idazlanak astun eta geldo
samarrak gertatzen dira gaur eguneko gusturako:
ia gertaerarik gabekoak, historiaren
mataza ahulekoak, aspergarri samarrak,
apika. Bestalde, moralismo eta didaktikotasun
handia darie eta bere ideologia hiru
ardatz nagusi hauen inguruan mamitzen da:
euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta kristautasuna
eta ideologia horren zerbitzuan
jartzen dituen pertsonaiak arketipikoak eta
idilikoak bilakatzen ditu. Guztiz zintzoak
edo gaiztoak, pentsakera mota baten mirabe
askotan: Joanes, Anjel eta Mañasi, Riktrudis…
Ez denak, ordea, batzuk benetakoak
baitira: Brix, Tramana, Ana Josepa,
Patxiko… Nobeletako gaiak oso zehatzak
eta errazak dira gogoratzen: itsasoa, baserria,
ohiturak… Batzuek Kresala Garoa baino
meritu handiagokoa dela diote. Horien
artean daude Orixe eta Joan San Martin.
Azken honek hala dio: “ …ez dago dudarik
Kresala obea dana. Kresala dogu euskeraz
egin danik nobelarik onenetakoa…”. Beste
batzuen iritziz ordea, Garoa da hobea.
Hauen artean Aita Villasante eta Koldo Mitxelena
daude. Aita Villasantek hara zer dioskun:
“Garoa es por muchos conceptos la
obra cumbre de Domingo Aguirre. En ella
ha alcanzado la perfección de su estilo…”.
Esan daiteke Kresalak bizitasun, gatz eta
errealitate gehiago daukala, eta Garoak,
berriz, helduagoa eta osoagoa dirudiela.
Resurrección María Azkue (1864-1951)
Zenbait datu biografiko
1864ko abuztuaren 5ean jaio zen Lekeition
euskal letrek ezagutu duten pertsonaiarik
handienetakoa. Langile erraldoia, hats
sakonekoa eta setatsua zen. Txiki-txikitatikeuskaltzaletasunaren iturri jori eta gardenetatik
edan zuen: Eusebio María Azkue, poeta
famatua, zen bere aita eta Karmen Aberasturi,
mundakarra, ama. Azkuek beti aitortu
izan zuen amarengandik jaso zuela bere
bilduma lan izugarriaren zati garrantzizko
bat.
Herriko eskolan egin zituen bere lehen
ikasketak eta Bilboko institutuan batxilergoa
bukatu ondoren Gasteizko apaizgaitegira
jo zuen 1881ean. Zazpi urte emango
zituen teologia, biblia eta elizaren legediari
buruzko ikasketak egiten, Gasteizen aurrena
eta Salamancan gero. Hogeita lau urte
zituela apaiztu zen, 1888an.
Geroztik euskararen munduan murgilduta
ikusiko dugu beti. 1897an martxan jarri
zuen «Euskalzale» aldizkaria. Han aurki
ditzakegu Eusebio María Azkueren, Felipe
Arrese Beitiaren, Urruzunoren eta beste askoren
lanak. 1902an «Ibaizabal» kaleratu
zuen “bizkaitarrez eta gipuzkoarrez egina”
berak dioskun bezala. Han arituko dira,
aurrekoez gainera, Emeterio Arrese, Jose
Artola, Kirikiño, Txomin Agirre, Zamarripa…
Ordurako Euskaltzaleen Biltzarreko kide
zen Azkue, eta baita 1901ean sortutako Euskal
Elerti Bazkunekoa ere.
1903an euskal eskolaren sorkuntzan
saiatu zen, “Colegio del Beato Fr. Valentin
Berrio Otxoa” eskola elebidunari hastapenetan
eta guztiz euskaldunari gero hasiera
eman nahiz.
Azkue musikazale sutsua eta musikari
trebea zen. 1895ean Vizcaitik Bizkaira zarzuela
estreinatu zuen Bilbon, hiru ekitalditan.Eguzkia nora obra bi urte geroago.
1909an Brusela eta Koloniara jo zuen musika
ikasketak osatzearren. Handik itzuleran
Ortzuri opera estreinatu zuen; 1911n,
berriz, Itsasora; 1914an Urlo; eta Aitaren beldur
zarzuela 1917an.
1922an euskal folklorean hain eragin
handia izango zuen Cancionero Vasco argitaratu
zuen bederatzi aletan.
Euskaltzaindia sortu zenetik Azkue izan
zuen buru, harik eta 1951ko udazkenean
lekeitiar handiak bere azken arnasa eman
zuen arte, Bilbon.
Idazlanei dagokienean
Lehenengo lan aipagarria Euskal Hizkindea-Gramática
Euskara (Bilbo, 1891) du.
Gaztaroko lana da, eta berak ez zuen oso
gogoko. Hizkuntzaren erroetara jo nahi izan
zuen, bere ustez antzinakoak izan behar
zuten forma zaharretara. Prozeduran hutsegin
zuen, herriak edonon erabiltzen zituen
formak baztertu eta gure lurraldeetan hizkuntzak
jasan duen eboluzioa mespretxatuz,
alkimista baten destilazio kimikoan jardun
baitzuen. Dodgsonek zioenez: “Ori ez da
vascuence, ascuence baino”.
Azkuerena da, halaber, Diccionario Vasco-Español-Francés
(Tours, 1905-1906), herri
xumea eta euskal idazleak zituena iturri.
Hitz asmatuak ez ditu onartzen eta ez die
sarrerarik ematen, hitz zahar eta ahantziei
ez bezala, bere hiztegian. Hiztegiaren hitzaurrean
adierazi zuenez, hasierako asmoa
askoz zabalagoa zen, hiru zatitan egin eta
argitaratu nahi baitzuen. Ezagutzen ditugun
bi aleak lehenengo zatia besterik ez ziren.Gerorako “Castellano-Vasco” hiztegirako
beste bi aleen asmoa zuen eta sarrera gisa
idatzi nahi zuen bosgarren ale bat.
1923an Morfología Vasca argitaratu zuen
Bilbon. Bi zati ditu lan honek, eta 930 orri.
Lehenengo zatian atzizkiak aztertzen ditu,
hitzen deribazioari garrantzi berezia eskainiz;
bigarrenean esaldiaren zatiak sailkatzen
ditu: izenaren, adjektiboaren, izenordainen
eta abarren funtzioak. Azkenik Bizkaiko
aditzaren paradigma ugari aipatzen du.
Lan handia du Euskalerriaren Yakintza
ere (Madril, 1935, 1942, 1945, 1947). Lau
ale ditu: lehenengoan ohiturak eta sineskeriak
daude; bigarrenean, ipuin eta irakurgaiak;
hirugarrenean, atsotitzak, esakerak,
haurren hizkuntza, aho-korapiloak, goitizenak,
igarkizunak; laugarrenean, herri otoitzak,
herri olerkiak, haurren jolasak…
Ezaugarriei dagokienean
Azkue hogeita lau urterekin euskal munduan
murgiltzen denean, zurrunbilo izugarri
baten erdian aurkituko da: alde batetik
oraindik bizirik diraute 1876ko txingar goriek
(amaitu berri dira karlistaldiak eta haragi
bizitan dago Foruen galera); bestetik,
oihartzun handia du gure artean erromantizismo
berantiarrak; sortzear dago Espainiako
literaturan hain emankorra izango den 98ko
belaunaldia, hiru euskal izenek loriaz jantziko
dutena: Unamuno, Baroja eta Ramiro
de Maeztu; eta horren guztiaren erdian Sabino
Aranak bideratuko duen nazionalismoa.
Bere lanerako metodoari buruz, zera
zioen Unamunok: “Azkuek hiztegia egitean
erabilitako metodo okerra kritikatu nahi dut,
hain zaharrak izan eta aspalditik euskaran
txertatuta zeuden latinetik hartutako hitzak
baztertu baititu”. Villasantek, berriz, diosku:“Hiztegian ageri den joera hau literaturara
pasako da eta hala sortuko da purismo
mota bat, Aranarena ez bezalakoa, baina
hizkuntzaren barnean bereizkeriak egiten
dituena eta, azken finean, herriko euskaratik
gehiago edo gutxiago aldentzen dena…”.
Sabino Aranaren jarraitzaile sutsua izan zen
Azkue, eta hau diosku Aranari buruz: “Nori
zor zaio, Jainkoaren urrengo, euskal Pizkundea
bere agermen atsegingarri guztietan?
Funtsean, oroz gainetik, Arana Goiritar Sabini.
Gora dezagun duinkiro aren gomuta”.
Halaz ere, hizkuntzalaritza arloan, Aranaren
erreforma aprioristikoak borrokatzen
eman zuen bere lanaren zati handia. Hortik,
beraz, erroko euskararekiko kezka mingarria,
hortik hizkuntzaren zutabeak harkaitz
sendoan oinarritu nahia.
Idazle eta kritiko askoren iritzirako, Félix
Marañarentzat besteak beste, Azkue euskal
kulturak eman duen gizonik handienetakoa
da, handiena ez bada.