Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
XIX. mendea
Euskara Euskal Herritik kanpo: Humboldt
Euskal Herria ez ezik euskara bera ere
aztergai izan da hainbat atzerritarrentzat historian
zehar (ik. AROCENA Fausto El País
Vasco visto desde fuera, Donostia, 1949).
Kanpotar hauetako bat Guillermo Humboldt
filologo prusiarra izan zen. 1767an jaio zen
Postdam (Alemania) herrian. Alexander
anaiarekin Berlingo Unibertsitatea sortu
zuen. Berrehun hizkuntza ezagutu eta landu
omen zituen. 1835ean hil zen Tegel-en.
1799. eta 1801. urtean Euskal Herrian
egon zen, hamar bat urtez euskarari buruz
ordura arte idatzitakoa biltzen eta ikertzen
jardun ondoren.
Parisen, Humboldtek Leizarraga, Oihenart
eta Larramendiren liburuak irakurri eta
landu zituen. Oharturik euskarak ez zuela
harreman esturik inguruko hizkuntzekin
bertara etortzea erabaki zuen: «Humboldt,
euskara eta Euskal Herriaren deiak liluratuta,
etorri zitzaigun gurera, gure gauzei
buruzko zenbait berri atzerrian jaso ondoan»
(Mitxelena 1983, ?1988, 65 or.?).
Euskal Herrian, Humboldt garai hartan
euskarari buruz adituak ziren zenbait euskaltzalerekin
bildu zen. Bi izan ziren, batez
ere, prusiarrari lagundu ziotenak, Astarloa
eta Mogel. Mogelek honela ikusi zuen atzerritarra:
«Ha venido desde aquella capital sin
más objeto que el tratar en estos países con
los más versados en este idioma. Le he tratado,
y quedé admirado de las luces que
adquirió, de las reflexiones que hacía, de la
agudeza de sus preguntas».
Humboldtentzat Euskal Herria bizirik
iraun duen herri zahar bat zen, jatorrizko
berezitasunak gordetzen zituena eta bertako
biztanleek aspaldiko hizkuntza bat hitz egiten
zutena.
Humboldtek euskararen jatorria euskoiberismo
teoriaren bidez azaltzen zuen.
Haren ustez Espainiako lehen biztanleak
iberiarrak ziren eta euskara iberierarekin
identifikatzen zuen: «Toponimo iberikoen
interpretazioak aztertzen jardun zuen, euskararekin
erabateko korrespondentzia fonetikoak
izan zitzaten eskatzen zielarik, jatorriberbera zutela onartuko bazen. Azterketa
konparatibotik ondoko ondorio hauetara
iristen da: euskara eta iberikoa gauza bera
dira edo, zehatzago esan iberikoa euskararen
arbasoa da; euskara, beraz, penintsula
guztian hedatua izan zen, toponimian nabari
denez» (Gómez 1988 ?1992, 449 or.?).
Uste hau oso zabaldua egon zen euskal
pertsonaia ezagun askoren artean. Besteak
beste, Garibay, Poza, Etxabe, Larramendi,
Astarloa, Erro, Mogel? iritzi berekoak ziren.
XX. mendean bertan ere aipatua izan
da: «En nuestro tiempo esta teoría, que Caro
Baroja llamó vasco-iberismo, se mantenía
todavía no caducada hasta después de 1940:
la identidad del vasco y el ibérico; la extensión
del vasco por toda la península, según
se ve en la toponimia; la presencia de iberos,
mezclados con celtas, en Lusitania y en
las regiones del norte, fueron tesis muy
generalmente aceptadas» (Tovar 1980, 157
or.).
Hervás Panduro jesuitaren eragin zuzena
izan zuen Humboldtek, Arana Martijak
haren planteamendua azaltzen duenean ikus
daitekeen bezala: «Así como los números
nos ayudan a calcular, las palabras nos ayudan
a pensar. Cada forma del lenguaje puede
ser considerada como característica del
pueblo que los habla y los pueblos no dejan
alterar con facilidad el molde en el que
tienen costumbre de verter sus ideas» (1996,
371 or.).
Humboldten ikerlanek oihartzun zabala
izan zuten Europako hainbat gune kulturaletan.
Euskararen ezagutzak erakarrita,
beste zenbait hizkuntzalari alemaniarrek lan
sakonak egin zituzten, hala nola, Hübner
eta Schuchardt-ek. Mitxelenaren iritziz, Bonaparteren
lana alde batera utzirik, Humboldt
izan zen euskaldunok izan dugun lehen
harreman zuzena Europako hizkuntzalaritza
zientifikoarekin, hurrengoa ehun urte
geroago gertatu zelarik: «Pour nous, basques,
Humboldt a représenté le premier contact
réel de la tradition linguistique locale, qui
avait alors atteint un haut sommet, avec la
tradition scientifique occidentale: le deuxième,
dont la continuité semble assurée, ne
se produira qu?avec Hugo Schuchardt, cent
ans après» (1973 ?1992, 392 or.?).Egungo ikuspegitik begiratuta, Mitxelenak
honela laburbildu du Humboldtek eginiko
lana: «Oraingo iritziei bagagozkie,
Humboldtek ez zuen ondore onik atera
euskararen bitartez egin zuen saio nagusian.
Argitasunak bildu zituen, haatik, baita Astarloarengandik
ere, eta euskararen izaeraz
eta egituraz zabalkunde eskerga, zena zelako,
egin zuen munduan barrena» (1983 ?
1988, 65 or.?).
L. L. Bonaparte eta A. d?Abbadie
XIX. mendean bi gizon, atzerritarrak
biak, nabarmendu ziren euskal letretan. Biek
euskararen alde gogotik lan egin zuten eta
euskaldunek euren hizkuntza eta literatura
landu zezaten bultzatzen saiatu ziren. Ingalaterran
jaio zen lehena, Bonaparte printzea,
eta irlandarra zen bestea, Antoine
d?Abbadie, aita zuberotarra bazuen ere.
Louis-Lucien Bonaparte Napoleon I.aren
iloba zen. Kimika eta mineralogia arloak
landu ondoren hizkuntzalaritza alorrean
aritu zen berrogeita hamar urtez. 1847an
argitaratu zuen euskara gai zuen lehen liburua.
?Bonapartek euskalduntzat zuen bere
burua, maila batean behintzat (?) Euskaraz
ederki zekien; Euskal Herria maite zuen
eta, beste aldetik ez da ahaztu behar bere
bigarren emazteak, Clemence Richardsek,
zeinarekin, hainbat urtez elkarrekin bizi
ondoren, 1891. urtean in articulo mortis
ezkondu baitzen, euskaraz bazekiela? (Gómez
1988-1992, 440. or.).
1856-1869 bitarteko urteetan Euskal
Herrira etorri, hainbat laguntzaile bere baitara
bildu eta ondorengo urteetan lan garrantzitsu
ugari argitaratu zuen. Hauen artean
aipagarrienak Le verbe basque en tableaux
eta bere mapa ezaguna izan ziren.
Bonaparteren lana ezinbestekoa da euskal
dialektoak ezagutu nahi dituen edonorentzat.
Hark mugatu zituen euskalkiak lehenengoz
(azpieuskalkiak baztertu gabe):
bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, egoaldeko
goi-nafarrera, iparraldeko goi-nafarrera,
ekialdeko behe-nafarrera, mendebaleko
behe-nafarrera eta zuberera. Sailkapen hau
lehenbizikoa izanik, gaur egun erabiltzendena da, Azkuek sartutako aldaketaren bat
edo beste kontuan hartuta: ?Onartzekoa ez
ezik, onartua ere izan da, guztiok baitarabilgu
harrezkero, Azkueren edo besteren
zenbait ukitu gorabehera? (Mitxelena 1983-
1988, 66. or.).
Bonaparte Printzearen helburua lan zientifikoak
argitara ematea izan zen batez ere.
Villasantek adierazten duen bezala: ??tenían
una finalidad puramente científica, a
saber, suministrar elementos para poder
estudiar con exactitud una variedad subdialectal
determinada. Es decir, eran trabajos
hechos con fines y criterios científicos,
no con fines y criterios literarios? (1979,
176. or.).
Plazaratu zituen kristau ikasbideek, Biblia
zatiek nahiz Biblia osoek dokumentazio
gaitza eskaini zuten ordura arte gisa
horretako materialik ez zuten euskaralarientzat,
bertako nahiz kanpokoentzat. ?Su método
consistía en hacer traducir una parte
de la Biblia o del catecismo cristiano a cada
uno de los dialectos y subdialectos. Con
ello, incluso las variedades dialectales más
arrinconadas conocieron la imprenta? (Sarasola
1982, 63. or.).
Bonapartek laguntzaile bikainak izan
zituen. Lapurteraz, J.P. Duvoisinek Bible
saindua edo testament zahar eta berria idatzi
zuen, ordura arte argitaratutako Bibliaren
lehen bertsio osoa. J.A. Uriartek bizkaieraz
eta gipuzkeraz idatzi zuen; K. Otaegik
gipuzkeraz eta goi-nafarreraz; M. Mendigatxak
erronkarieraz; E. Intxauspek zubereraz;
M. Salaberrik behe-nafarreraz; B. Etxenikek
baztaneraz? Lan hauek guztiak Bonaparteren
eskariz egin ziren eta printzeak
berak ordaindu zituen.
Bonaparteri zor zaio hizkuntzaren inguruko
ikerlan, itzulpen eta bilaketa sistematikoaren
oinarri zientifikoa eta euskaraz
adituak zirenentzat sustatzaile izana. (ik.
Bonaparte Bleschamp, Louis-Lucien).
Antoine Thompson d?Abbadie Dublinen
jaio zen 1810ean. Zientzia gizon, bidaiari,
etnografo eta hizkuntzalari euskaltzalea izan
zen. Sorbonan zientzia eta geografia ikasketak
egin zituen eta ondoren Brasil (1835)
eta Etiopia (1837-1848) ezagutu zituen, geografia,
astronomia eta etnografia ikerketak
egin zituelarik.
Parisen Abbadiek A. Xaho ezagutu zuen
eta elkarlanean aritu ziren, Patri Urkizuk
dioen bezala: ?Parisera 1828. urtean bizitzera
doazelarik Abbadietarrak, hemen lagun
kuttun egin zuen Antoinek Joseph Augustin
Chaho (1811-1858) atharraztarra, eta
elkarrekin argitaratu zuten zubererazko lehen
gramatika, Les études grammaticales sur
la langue euskarienne (Paris, 1836)? (1991,
XXXVI. or.).1849. urtean Hendaian Abadia jauregia
eraiki zuen. 1867an Parisko Zientzia Akademiako
kide izendatu zuten eta 1892an
erakunde bereko lehendakari izan zen.
1853. urtean Euskal Jaiak eratu zituen Urruñan,
hain ezagunak gertatu ziren Lore-Jokoak
barne zirela.
Urruñan hasi baziren ere, 1864tik aurrera
Saran antolatu ziren Lore-Jokoak: ?XIX.. igarren menderdi osoan (1853-1897), hau
da, Antoine d?Abbadieren heriotzeraino ospatu
ziren Lore-Joko hauek. Poeta sarituen
artean besteak beste hauek ere ageri direlarik:
B. Celhabe (1853), Dussaut (1854),
Jean-Baptiste Larralde (1855-1859), Louis
Ithurbide (1857), Betiri Olhondo (1863),
Otxalde (1868), Etxeberri (1869), Ibarrart
(1884), Jean Baptiste Elissamburu (1855,
1858, 1860, 1862)?? (Urkizu 1991, XXX-
VII. or.). Ohorezko makhila eta ontza urre
batzuk izaten zen irabazleentzako saria.
Hegoaldean, urte batzuk geroago, Jose Manterola
hasi zen antzerako lehiaketak bideratzen.
Bertara poemak nahiz bertsoak aurkezten
zituzten. ?No es fácil trazar en la obra
de estos poetas el límite que separa la poesía
elaborada de la improvisación oral en
verso, del bertsolarismo? (Sarasola 1982, 67.. r.). Lan hauen gaiaz Mitxelenak hauxe dio:
?Las poesías presentadas son de corte tradicional
(sátira amable y leve melancolía)?
(1960, 135. or.).
Bereziki aipatzekoak dira Duvoisin kapitaina
eta, batez ere, Jean Baptiste Elissamburu.
Saratarra izengoiti ezberdinez aurkezten
zen jokoetara, eta saria behin baino
gehiagotan irabazi zuen. Baina Elissambururen
poemek besterenen maila literarioa gainditzen
zuten eta benetako poetatzat hartua
izan da: ?Elissamburu es ante todo un maestro
del lenguaje y un versificador de extraordinaria
habilidad. De gusto muy depurado
?poseía una sólida formación literaria
a la francesa?, tiene además una gran variedad
de registros que maneja con la misma
destreza? (Mitxelena, 1960, 135. or.).
Abbadie hizkuntzaren jai herritar-kulturalen
sustatzaile izan zen eta eskuzabal lagundu
zion euskal olertiari, beretik dirua
jarriz eta urteroko jaiak antolatuz: ?Euskaldunen
aita deitzen zioten Antoine
d?Abbadieri garaikideek, eta ez zen izan
gutxiago, ezen Lapurditik hasi eta Baxanabarre,
Zuberoa, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiara
hedatuz eta zabalduz Lore Jokoak
beraiekin pizten joan zen euskalzaletasuna
eta euskaldun izate-sentitzearen harrotasuna?
(Urkizu 1991, XXXIX. or.). (ik. Abbadie,
Antoine Thompson d?).
EUSKAL FESTEN SARI BANAKETA (laburtua)
Euskarazko aldizkariak, almanakak, egutegiak, urtekariak
1815-1936
Euskarazko kazetaritzaren lehen
urratsak almanakak eta egutegiak izan ziren,
obratxo haien helburua, besteak beste,
informazioa ematea ere izaten baitzen.
1815ean agertu zen lehena, Ulibarri arabarrararen
eskutik, Egunari eusquerascoa
izenburupean. Bizkaian, Josef Gorosabelek
Eusquerasco pronosticua argitaratu
zuen 1858 eta 1859an, eta ?ferija principalac
celebretan dirianac iru Provencijac onetan
dira onechec? zuen mintzagai nagusi.
Gai beraren inguruan, 1865ean, Euscaldunnecazarien adisquidea eta guiaria kaleratu
zen Tolosan. Erakusten zituen atalen
artean denboraldiak, tenporak, eklipseak,
feriak, nekazaritza? aipatzen ziren. Lan
literariorik ere azaltzen zen honelako egutegietan.
Serafín Barojak, esaterako, bi egin
zituen. Lehenengoa Santo Tomasco Feriya
izenekoan agertu zen, 1877an. Hurrengoa,
bi urte geroago, Almanaque bilingüe para
el año 1879.
Euskararen agerpena prentsan, dena
dela, ez zen almanaketara soilik mugatzen.
El Correo del Norte donostiarrak, 1834an,
nekazariak liberalen ideietara hurbiltzeko
asmotan, euskarazko zenbait testu inprimatu
zituen.
Iparraldean 1848an kaleratu zen euskara
hutsean eginiko lehen kazeta. Agosti
Xahoren eskutik Uscal Herrico Gaseta izenarekin
plazaratu zen. Xahok berak L?Ariel
eta Le Républicain de Vasconie aldizkariak
?bakartzat hartu beharrekoak, numerazio
jarraitua baitute? bultzatu zituen. Hasiera
batean Gaseta L?Arielen gehigarritzat hartua
izan bazen ere, ez zen horrelakorik,
aparte saltzen baitzen. Iritzia eta informazioaziren zubereraz argitaratzen zen kazeta
honen zutabeak.
Urte berean, 1848an alegia, Jean Baptiste
Etcheberryk Escualdun laborarien adiskidea
almanaka argitaratu zuen Baionan.
?Egunari edo almanaka hunen eguileac ez
du berce chederic baicen ongui eguitea escualdun
populu ainhitz maite duenari, guciei
ahalaz conseilu onen emaitea? zen bere
helburua. Izan ere, une hartan xurien (?girichtinoak?)
eta gorrien (?erlijionearen kontrakoak?)
arteko borroka pil-pilean zegoen.
1852an, Pauen, Egunari berria edo conseillu
oneco almanaca errepublikazalea argitaratu
zen. Errepublikaren aldekoak ?gorriak
alegia? ziren, era berean, 1879ko Almanaca
berria edo egunaria, 1885eko Almanaka
berria, 1885eco urthecoa edo
1888ko Almanach berria izenekoak. Xuriek,
bonapartistek, ere beren almanaka kaleratu
zuten, Escualdun almanaca edo egunari
berria, 1885 eta 1886an agertu zena, Jean
Duvoisinek zuzendua.
Bi jarrera politikoak erradikalizatzen joan
ziren eta honen ondorioz bi astekari ezagu-
Aldizkariak (1834-1937)
Almanakak (1848-1934)
Egutegiak (1815-1933)
Urtekariak (1877-1932)
1939-1960
Aipatu dugun bezala, gerra aurreko kazetaritzak
gerra garaian jo zuen gailurra.
Mende bateko ibilbidea egina zuen, 1834an
Donostiako El Correo del Norte agertu zenetik,
eta 1937an, urtarriletik ekainera, euskara
hutsezko Eguna egunkaria kaleratu
zen. Honekin batera, 20 eta 30eko hamarraldietan
Euzkadi, Ekin, Zeruko Argia? eta
batez ere Argia (1921-1936) astekaria plazaratu
ziren. Iparraldean ere, esan bezala,
1848ko Xahoren Uscal Herrico Gaseta euskarazko
aldizkariaren ondotik gorrien eta
xurien arteko lehia Le Réveil Basque eta Eskualduna
(1887-1944) astekariek jasotzen
zuten, euskaraz irakurri nahi zutenentzat.
Oparoa, beraz, mugaz bi aldeetan bizi izan
zen garaia, Espainiako gerra zibilak eta II.
Mundu gerrak suntsitu zutena.
Gerra osteko diktadura frankistak isilaldi
luzea ekarri zuen euskarazko hezkuntza,
kultura, liburugintza? zein beste edozein
arlotara. Ezin zen euskaraz hitz ere egin
kalean. Askok erbesterako bidea hartu zuten:
Iparraldera, Europara edota Ameriketara.
Beste askok, Espainiako gerratik ihesi,
II. Mundu gerra ere ezagutu zuten. Garai
nahasiak, aldaketa politiko sakonak? honek
guztiak ondorio latzak utzi zituen euskal
kazetaritzan ere.
Bilbo erori zenean egoera larriagotu egin
zen, Javier Díaz Nocik azaltzen digun bezala:
?Asaldatuek, Estatu berria inposatzerakoan,
gaztelera ez ziren hizkuntzak zapaldu
egin zituzten, euskara ere barne. Legez
debekatu zen euskaraz mintzatzea. Gipuzkoan,
esate baterako, 1937ko apirilak
15ean Donostiako gobernadore militarra zen
Alfonso Velardek «Hablad español!» izeneko
bandoa aldarrikatu zuen. Falangeak ere
«Si eres español, habla español» lemapean
euskararen aurka jokatu zuen. Euskarazko
egunkari guztiak ?eta erdarazkoak, Estatu
berriaren aldekoak ez baziren? desagertu
egin ziren, eta beren ordez errejimenaren
aldeko komunikabideak ezarriz. 1936ko
abenduak 23ko Legeak ez zilegia deklaratzen
zuen ?la producción de libros, periódicos,
folletos y toda clase de impresos y
grabados pornográficos, de literatura socialista,
libertaria y, en general, disolvente?
(1994, 97. or.). Euskara, katalana? ezin ziren
erabili ez pertsona izenetan, erroldetan,
dendetan, elizetan, eskoletan? ezta kalean
ere; ?español, habla español? lemak laburbiltzen
zuen dena ?ezaguna da eskoletan
euskaraz egiteagatik eraztuna jartzearena eta
astea bukatzean eraztuna zuena zigortzearena?.
Gerra hasi eta, guk dakigula, euskaraz
idatzi zen lehen aldizkaria 1937an Bilboko
Larrinagako kartzelan eskuizkribuz argitaratutakoada. Urte hartako abenduaren 8an
ezagutu zen Espetxean izeneko lehen alea
eta 1938ko urtarrilaren 20koa izan omen zen
azkena, seigarrena antza. Gaztelaniaz eta
euskaraz idazten zuten autoreak, ezezagunak,
gero eta gutxiago ziren, fusilatu egin
baitzituzten haietako asko.
Baionan, 1939an, erbesteratuek kazeta
berri bat argitaratu zuten: Euzko Enda. Urtarrilean
kaleratu zen lehen alea «Comité
Basque de secours aux réfugiés» talde eragileari
esker. José Javier Leguía buru zela,
bertan idatzi zutenen artean Jose Migel Barandiaran,
I. López Mendizabal, Jesus Maria
Leizaola, Basarri, Joseba Zubimendi,
Orixe? aurkitzen ziren.
Gerra bukatu zenean, 1939an, zenbait
euskal apaizek Anayak aldizkaria kaleratu
zuten Parisen. Frantsesez eta euskaraz idazten
zuten, besteak beste, Arzubiagak, Gabriel
Manterolak edota S. Onaindiak. Batzuk
Frantzian bizi ziren bitartean beste batzuek
Ingalaterratik bidaltzen zituzten beren
lanak. Sei ale argitaratu ziren guztira.
Bien bitartean Iparraldean, Baionan hain
zuzen, Eskualduna astekari arrakastatsuak
biltzen zituen mugaz bestaldeko euskaldun
gehienak. Urrunago, Parisen, Eusko Jaurlaritzak,
propaganda eta informazioa zabaltzearren,
Euzko Deya argitaratzen zuen. Bi
aro ezagutu zituen, II. Mundu gerrak etenaldia
ekarri baitzuen. Frantsesez, gaztelaniaz
eta euskaraz idazten zutenen artean I.
López Mendizabal, Xabier Mitxelena, etab.. euden. Nazien aldeko gobernua osatu zenean
Vichyn Eusko Jaurlaritzaren egoitza itxi
egin zuten, eta aldizkariaren amaiera ekarri
zuen horrek.
Gerra zibilaren ondoren euskaldun asko
Ameriketara joan zen. II. Mundu gerra ostean
ere beste hainbatek hara jo zuen. Honek
euskaldunen topaguneak sortzeko
aukera eman zuen eta, honenbestez, 1941-
42an esate baterako, Txileko Santiagon Bernardo
Estornes Lasak Batasuna aldizkaria
argitaratu zuen, ia guztia gaztelaniaz idatzita
bazegoen ere. 1943an Mexikon beste
Euzko Deya bat jaio zen, Eusko Jaurlaritzak
babesturik. Erdara zen nagusi aldizkari honetan:
gaztelania Mexikon, frantsesa Parisen,
ingelesa Londresen. Mexikon ere hasi
zen argitaratzen, 1942an, alderdi komunistaren
Alkartu izeneko hilabetekaria. 1945etik
aurrera Okzitaniako Tolosan jarraitu zen
argitaratzen eta beti zatiren bat agertzen zen
euskaraz, ?Euzkel atala? izenburupean.
1944an, Eskualduna desagertu berriaren
jarraitzaile izateko asmotan Herria aldizkaria
sortu zen. Astekari katolikoa izan nahi
zuen, baina aurrekoaren pentsamolde erradikaletik
urrun. Piarres Lafitte izan zen lehen
zuzendaria eta fedea, euskara eta nekazaritza
ziren astekari honen gai nagusiak.
50eko hamarraldian gailurra jo zuen: %90euskaraz zetorren, frantsesari tarte bat utziz
legea betetzearren. 10.000 ale argitaratzera
iritsi zen, egunkari baten egituraz eta argazki
ugariz hornituta.
II. Mundu gerra bukatuta, askatasunaren
itzala poliki-poliki zabaltzen joan zen,
Europan batez ere. Egoera honetan zenbait
aldizkari kultural eta politiko argitaratzen
hasi ziren. New Yorken, esaterako, euskara
hutsezko bat kaleratu zen 1946an, Argia
?gerra aurrekoarekin zerikusirik ez zuena?,
eta bertan gai politikoak zein kulturalak
irakur zitezkeen. Berri politikoak biltzen zituztenen
artean Parisko Euzko-Deya, Alderdi
eta Oficina de Prensa de Euzkadi zeuden.
Alderdi politikoek ere beren aldizkariak
kaleratu zituzten: Acción Nacionalista
Vascak gerra aurreko Tierra Vasca plazaratu
zuen eta komunistek Euzkadi Roja. Aldizkari
kulturalen artean Ikuska ?gerra aurreko
Eusko Folklore eta Anuario de Eusko
Folkloren oinarrituta?, Jakintza edota Gernika
aipa ditzakegu.
Aldizkari erlijiosoak ere bere tokia izan
zuen. 1945ean frantziskotarrak Anaitasuna
kaleratzen hasi ziren, euskara batuaren alde
lan sakona eginez. Iparraldean, berriz, hiru
aldizkari agertu ziren: Etchea, Gazte eta
Oiarzuna. Hirurek kutsu erlijiosoa zuten,
lehenaren zutabea familia izanik. Parisen,
1948an, Elgar izeneko aldizkaria argitaratu
zen bigarren aldiz, lehenengoz 1934an kaleratu
baitzen. Frantsesez eta euskaraz idazten
zuten eta bertako talde eragilearen helburua
Parisa joaten ziren euskaldunak hain
bizkor ez ?frantsestea? zen.
Donibane Lohizunen, 1945ean, talde bat
osatu zen Gernika izenekoa ?zerikusirik ez
zuena Barandiaranen izen bereko taldearekin?.
Mugimendu apolitikoa eta anitza
izan nahi zuen. Ideologia ezberdineko jendea
bildu zen talde honen inguruan eta
1948an Gernika aldizkaria argitaratzen hasi
ziren. Rafael Pikabearen zuzendaritzapean
Lafittek, Barandiaranek, Orixek, I. López
Mendizabalek, Mirandek, Iratzederrek, Basarrik,
Villasantek, Krutwigek? idatzi zuten
bertan, era guztietako arloez: artea, olerkigintza,
literatura, filosofia, filologia, etab.
Hegoaldean, kultura eta literatura lantzen
zituen aldizkaririk ere sortu zen garai
hartan. Hain zuzen 1948an gaztelaniaz eta
euskaraz hasi zen plazaratzen Egan ezaguna
eta urtebete geroago, 1949an, hain garrantzitsua
izan zen Euzko Gogoa sortu zen
erbestean, Ameriketan munduratu eta Iparraldean
jarraitu zuena.
Egan aldizkaria hasiera batean Real Sociedad
Bascongada de Amigos del País
erakundearen boletinaren gehigarri gisa plazaratzen
zen. 1948an poesia eta literatura
testu batzuk hasi ziren euskaraz argitaratzen
eta 1953tik aurrera euskara hutsean kaleratzen
zen aldizkaria, Koldo Mitxelenaren lanisilari esker. Literatura ez ezik, itzulpenak,
zinemari buruzko kritikak, hitzaldiak, iruzkinak,
etab., azaltzen ziren.
1949an Jokin Zaitegi Euzko Gogoa, kultur
argitalpen garrantzitsuenetakoa ?agian
garrantzitsuena?, hasi zen argitaratzen Guatemalan.
Bederatzi urtez euskara hutsezko
bihilabetekari honek eragin handia izan
zuen 50eko hamarraldian, euskal kulturan
oro har eta euskal kazetaritzan bereziki.
Zaitegirekin batera, Adima Ibinagabeitiak eta
geroxeago Orixek ?euskararik gabe ez dago
Euskal Herririk? lemapean jardun zuten.
Egitasmo nagusia euskara berpiztea zen eta
helburu honen inguruan euskal kulturako
eta politikako lagun asko aritu zen: Sebero
Altube, Telesforo Monzon, Jose Migel Barandiaran,
Jon Mirande, Txillardegi, Villasante,
Krutwig, Jose Antonio Agirre lehendakaria?
Guatemalatik Miarritzera aldatu
zuen Euzko Gogoak bere egoitza, bigarren
aro bati (1956-1959) ekinez. Garai hau izan
zen, hain zuzen, eraginkorrena, filosofiaz,
historiaz, erlijioaz, etab., idatzi arren literaturarako
joera zen nagusi.
Hurrengo hamarraldian, 50ekoan alegia,
euskal kazetaritzak indar berriak erakutsi
zituen. Gorago aipatu ditugun Egan etaEuzko Gogoa aldizkariez gain, alor ezberdinetako
argitalpenak kaleratu ziren. Erlijio
munduari dagokionez, ikusi dugun frantziskotarren
Anaitasuna aldizkariarekin batera,
karmeldarrak Karmel hasi ziren argitaratzen,
mugaz bestaldeko Beloken Othoizlari
agertu zen, kaputxinoek Zeruko Argia
plazaratzeari berrekin zioten, Egiz, Egi billa,
Elkartasuna, Arnas, Laiaketan? kalean
ziren, eta, nola ez, 1956an hasi eta egun
ere argitaratzen den Yakin ?Jakin orain?
aldizkari ezaguna ere aipatu behar da.
Politikaren esparruan ere, ikusi ditugun
Euzko-Deya, Alderdi, Oficina de Prensa de
Euzkadi, Tierra Vasca edo Euzkadi Roja
aldizkariez gainera, hortxe zeuden Mexikon
inprimatutako Euzko Izketa edo komunisten
Euzkadi Obrera edota Caracasen Frente
Nacional Vascok argitaratzen zuen Irrintzi.
Kultura arloan, bestalde, 1939an desagertu
zen Gure Herria Iparraldeko aldizkaria
berriro argitaratu zen 1950ean ?Jean Etxepareren
lanak ikus daitezke bertan?. Bordeleko
Eskualdunen Biltzarrak Agur kaleratu
zuen 1953an eta Baionako Ikas eta Bilboko
Bizi nai ere ezagutzera eman ziren. Hauekin
batera bi aldizkari agertu ziren euskara
berriro goi mailako kulturaren mundura igonahi izan zutenak: Mitxelenaren adorez argitaratu
zen Anuario del Seminario de Filología
Vasca Julio de Urquijo eta sendotzen
ari zen Euskaltzaindiaren Euskera.
Beste hainbat alorretan ere hasi ziren
agertzen euskarazko aldizkariak: tokian tokiko
berriak ematen zituztenak (Eibar,
Ondarribi?ko Izparrak, Gure Erria, Sirimiri
zornozano?), nekazaritzaz arduratzen zirenak
(Artzai Deya, Luberri, Goiz Argi?),
haurrei zuzendutakoak (Pottolo, Umeen
Deia?), eta abar.
Gerra osteko euskal kazetaritzaren ibilbide
luze honek, bada, garratza eta samina
izan bazen ere, aurrera jotzen jakin izan
zuen, Javier Díazek egokiro laburbiltzen
duen bezala: ?Gerra ondorengo kazetaritzari
buruzko historia, baina, ez da bakarrik hondamendiko
kronika bat. Hondamendia gertatu
zen, jakina, baina erbestean hasieran,
kanpotik eta barrutik gero, berpizte baten
historia ere bada. Hasiera hasieratik, garairik
latzenetan ere, euskaldunek beren kulturari
eusten jakin izan zuten. Ipar Euskal
Herrian, Europan, Ameriketan, euskara hutsez
zein elebidunezko kazetak sortu zituzten,
beti ere Hegora begira, noiz itzuliko
zain?. (1994, 95. or.)
Gerra osteko kazetaritza (1939-1960)
Teatro berriaren sorrera
1876-1915
Euskal antzerkiaren historian, Donostia
hartu izan da euskaraz idatzitako teatro
modernoaren sorgune. XIX. mende amaieran
hasi zen euskal antzerkiaren eraberritzea
bertan, eta Marzelino Soroa donostiarra
izan zen antzerkigile talde baten aitzindari.
1876an antzeztu zen Soroaren Iriyarena
obratxoa, ondorengo urteetan idatziko
ziren antzezlanetan lehena izango zena. ?La
cuna del teatro vasco moderno es San Sebastián.
Más exactamente, éste nació por
obra de un grupo de donostiarras refugiado
en Ciboure, huyendo de los peligros e
incomodidades de la ciudad sitiada por los
carlistas que representaron en 1876, el mismo
año que nacía allí Maurice Ravel, la zarzuela
bilingüe Iriyarena, de Marcelino Soroa?
(Mitxelena, 140. or.).
Marzelino Soroa Donostian jaio zen
1848an. Valladoliden egin zituen zuzenbide
ikasketak, lanbide horretara jo ez bazuen
ere. Ogibidez gorputz-heziketa irakasle
izan zen eta Ziburun egon zen atzerriratuta
Saboiako Amadeo erregearen kontra olerki
bat egiteagatik. Artikulu asko idatzi zuen
euskaraz eta erdaraz, Euskal-Erria aldizkarian
batez ere. Haietako batzuk 1894an eta
1895ean eman zituen argitara bi liburukitan,
Azak eta naste izenburupean. ?Oso langilea
zen; euskaraz nahiz erdaraz, hitz lauz
nahiz neurtuz, erraztasun handiz egiten
zuen. Zorrotza maiseaketan, baina eraman
handikoa. Berari eta berak sortutako giroari
esker agertu ziren ondorengoak; beraz, ezin
uka eraberritze edo pizkundearen sortzaile
izan zenik? (Barriola 1985, 33. or.).
Bi urte geroago, 1878ko maiatzaren 12
eta 19an, berriro antzeztu zen, arrakasta
handiz, Iriyarena Donostiako Antzoki Zaharrean:
?Donostiar edo ?irutxulotar? ohiturei
buruzko zarzuelatxoa. Gaztelaniaz dago
idatzia, baina noizbehinka ere euskarazko
zatitxoak sartu zituen, jendearen oso gustokoak
izan zirenak? (Urkizu 1984, 92. or.).
Horren harrera ona ikusirik, hurrengo obra
euskara hutsean egitea erabaki zuen Soroak
eta 1880an Gabon lana plazaratu zuen.
Handik aurrera pieza berriak idazten, antzezten
eta zuzentzen jarraitu zuen: Au ostatuba!,
Anton Caicu, Lapurrak, lapurrak!,
Alkate berriya, Barrenen arra, Urrutiko intxaurrak,
Gorgonioren estuasunak, Ezer ez
ta festa, Abek istillubak!, etab. Soroaren
antzerkia jende xehearentzat egina zen, irri
eragilea eta ohitura zalea.
Donostiakoa zen Serafín Baroja, Pío
Barojaren aita, ere. 1840an jaio zen etameategietako ingeniari izan zen. ?El Tiempo?,
?El Urumea?, ?El Eco de San Sebastián?
eta ?La Voz de Guipúzcoa? egunkarietan
idatzi zuen eta 1883an Iruñeko ?Bai, jauna,
bai? egunkaria zuzendu zuen. 1875ean
Gaci-guezac, poesías prosaicas en vascuence
y castellano izeneko liburua argitaratu
zuen eta beste zenbait poema idatzi hainbat
aldizkaritan. Arrakastarik handiena, hala ere,
opera batekin lortu zuen: ?Antzertiaz kezkaturik
edo hobe esan alaiturik idatzi zuen
opera bat, Rio Tintoko mehatzetan gertatzen
zena, eta argitaratu zuena 1879an Pudente
izenez. Honi Santestebanek musika
ezarri zion eta Donostian 1885.ean aurkeztu
zen Ihaute astelehenean arrakasta handiz
eta txalo ugariz? (Urkizu 1984, 96. or.).
Beste obra batzuk ere idatzi zituen Serafínek,
Pudente operarekin egin zuena errepikatzea
lortu ez bazuen ere: Hirni amaalabac,
Amairu Damacho, Luchi?
Pasai Donibanekoa izan arren, Donostiako
giroa alaitzen zutenetako bat Biktoriano
Iraola izan zen. 1841ean jaio zen eta
Donostiako zinegotzi izan zen. Artikulu asko
idatzi zuen Euskelzale, Ibaizabal, Euskal-
Erria, Euskal Esnalea, Euskalerriaren Alde,
Baserritarra? aldizkarietan. Barbieriren
musikarekin, 1884an, Bi itsuak zarzuelaren
euskal bertsioa egin zuen. Sarriegiren musikak
lagunduta, 1888an Petra xardin saltzallia
eta Pasayan obrak kaleratu zituen.
Eta Luzuriaga musikagilearen laguntzaz Leokadia
(1891) eta Txomin Donostiyan (1892)
piezak estreinatu zituen. Hauez gain, Onentzaro
Gaba, Pulpuba, Ixkiña Mutrikun,
Txokolo, Joxemaritarrak, etab. idatzi zituen.
Ezagunak ziren, era berean, haren Izkirimiriak,
Euskal Esnalea aldizkarian argitaratuak,
eta Baserritarra aldizkarian agertu
ziren ipuinak, Antonio Zavalak Auspoa bilduman
kaleratu zituenak (Oroitzak eta beste
ipui asko). Iraolak euskara erraza eta
umorez landua erabili zuen eta bere lanak
Euskaldun Fedea izeneko taldeak antzezten
zituen. Bertan, besteen gainetik, Artola
antzezlea zen ezagunena. Iraolari buruz Patri
Urkizuk zera dio: ?Bere bertsoa erraza da,
arina, hitz jokoz betea, koxkero hutsa eta
batez ere alaia. Bakarrizketa asko Pepe Artolarentzat
espreski moldatuak ziren. Bilintxen
eta Arreseren jarraitzaile bezalatzat
hartua izan da, baina poesiagintzan hauen
ideen jarraitzaile bada ezin uka antzerkian
Soroak irekitako bideetatik dabilela? (1984,
99. or.).
Donostiako mugimendu haren sustatzailea
Euskal-Erria aldizkariko Jose Manterola
izan zen. Manterolaren eragina Gipuzkoan
barrena zabaldu zen eta, ondoren, Bizkaian
ere izan zuen jarraitzailerik, Azkueren eskutik.
Resurrección María de Azkuek Euskelzale
aldizkaria sortu zuen eta bertan plazaratu
zen lehenengoz Barrutiaren obra.
Emeterio Arresek, Baleriano Mokoroak? eta
1915-1936
Euskalerriaren Alde aldizkariak Izarra
izeneko bilduma sortu zuen 1912an, bertan
antzerki lanak argitaratzeko. 1931. urtea arte
iraun zuen eta guztira hogeita sei obratxo
eman ziren ezagutzera. Horietatik sei egile
berarenak ziren, Toribio Alzagarenak alegia.
Toribio Alzaga 1861ean jaio zen Donostian.
Bigarren karlistaldia zela eta Ziburura
aldatu zen. Han, hamahiru urterekin, Iriyarena
obran hartu zuen parte Soroaren zuzendaritzapean.
Handik aurrera antzerkigintzan
jardun zuen etengabe: ?Hil arte, hor
ikusiko dugu beti antzerki lanak idazten,
konpontzen, dotoretzen, jazkerak prestatzen,
eskenografia moldatzen, apuntadorebezala, kritiko bezala, poesia irakurle eta
Euskal Jaietako sarietan batzordeko epai
mahaian idazkari bezala urtetan eta urtetan?
(Urkizu 1984, 104. or.).
1915ean Cátedra Municipal de Declamación
éuskara de San Sebastián delakoa eskuratu
zuen eta Euskal Iztundea taldearen
zuzendari izan zen. Taldeak hogeita bi urtez
egin zuen lan eta berrogeita hamaika
obra antzeztu zituen epe horretan. ?Iztundea
sortu zenetik Errepublika artekoetan
antzerkigintza hobera zihoan argiro: Iztundeko
antzezlariek hobeto ezagutzen zuten
beren eginkizuna, antzeztokian ibiltzen ikasiagoak
ziren, aurpegi-eskuen keinuez nagusiago,
erosotasun handiagoaren jabe?
(Barriola 1985, 39. or.). Donostian ez ezik,
Gipuzkoan, Bizkaian eta Lapurdin ere taularatu
ziren, eta jokatzen ziren obren egileak
Alzaga, Barriola, Garitaonaindia, Elizondo,
Eleizegi, Olaizola, Soroa, Iraola, Telleria?
ziren.
Alzagak teatro lan ugari idatzi zuen.
Xabier Mendigurenen 1990eko sailkapena
hartu dugu kontuan: bakarrizketak, ?Arpuxa?
kalian (1922), Urdallekua (1925), Txingurri (1935)?; elkarrizketak, Axentxi ta Kontxexi
(1914), Etxietan (1918), Biyak bat
(1934); egintza bakarrekoak, Aterako gera!
(1888), Bernaiñoren larriyak (1915), Txiribiri
(1918), Biozberak (1920), Burruntziya
(1926)?; txotxongiloa, Kaxka gogorra
(1930); koralak, San Tomaseko feriya (1892),
Zanpantzar (1924); operak, Txanton Piperri
(1899), Anboto (1906); bi ekitaldikoak,
Bost urtian (1922), Amantxi (1923)?; hiru
ekitaldikoak, Tantarrantan (1923), Neskazar
(1924), Mutilzar (1925), Osaba (1926),
Babalora (1927)?; itzulpen edo moldaketak,
Ramuntxo (1920), Irritza (1924).
Alzagaren pertsonaiak betikoak dira,
nortasun gabekoak, arloteak. Pertsonaia
hauen elkarrizketa motz eta barregarriak dira
obraren beraren euskarri: ?Alzagak antzerki
laburrean ematen du bere benetako neurria,
tipoak marrazten, egoera bitxiak sortzen
eta elkarrizketa biziak burutzen asmatzen
du, guztia ikusleei barre gogotik eragiteko;
horretan da maisu, horretan da iaio?
(Mendiguren 1990, 13. or.).
Antzerkigintzaren gorakada, honenbestez,
Alzagaren eskutik etorri zen. Orixek
berak ere hala aitortzen zuen: ?Euskal-Teatroa
Altzagak oial-zapietatik atera digula
esan diteke; oiñez ere ederki erakutsi dio,
ta bide sendoan yarri; kozkortuxe ere egin
dala esan genezake, ta edozein erritako teatroaren
mailera laister igoko dan uste ona
degu? (1930, 33. or.).
Alzaga bezala, donostiarra zen euskal
antzerkigintzan nabarmendu zen beste autore
bat ere, Abelino Barriola. Barriola
1876an jaio zen. Ogibidez oinetakogintzan
jardun zuen eta Alzagaren eskutik hasi zen
antzerkilaritzan. Abertzalea zen, jelkidea, eta
1914tik 1920ra Donostiako zinegotzi izan
zen. Ondorengo hiru urtez Foru Aldundiko
diputatu. 1914an Euskal Iztundea edo Academia
de Declamación Vasca delakoa sortarazi
zuen proiektuaren egile izan zen.
Barriolak obra ugari idatzi zuen antzerkiaren
arloan. Besteak beste, Meza berriya
(1908), Aldiz aldiz (1910), Zorigaiztoko eguna
(1911), Zulo madarikatuak (1911), Lagun
txar bat (1912), Maitasunak (1923), Ene
Aberri laztana! (1934), Goi argi (1935),
Napar alaba ospetsua (1935), Aukeran dagona
neketan (1935), etab.
Barriolaren lanek bilakaera argia erakusten
dute. Hasieran Soroaren eragina antzematen
da: lehen obrek farre eragitea zuten
helburu, laburrak ziren, moral estukoak, ?baserritarkeriak?
nagusitzen ziren, jende xehea
azaltzen zen, ez zen emakumezkorik
agertzen. Ondorengoetan drama eta gai serioak
hasi ziren azaleratzen, obrak gero eta
luzeagoak ziren, politikaren ikuspegi abertzalea
erakusten zen, hiria eta hiritarrak ziren
protagonistak, hizkuntza dotoreagoa
erabiltzen zen, emakumeak ere agertzen
ziren. ?Abelino Barriolak gero eta hobetoidazten zuela esan daiteke, idatzi ahala ofizioa
hartuz zihoala, jenero bakoitzaren lege
eta trikimailuak geroago eta hobeto menderatzen
zituela? (Mendiguren 1987, 23. or.).
Euskal teatro berriaren aro honek,
1876an hasi zenak alegia, bigarren Errepublikaren
garaian jo zuen muga. 1928an jaio
eta euskal kulturan hain garrantzi handia
izan zuen Euskaltzalea Elkarteak 1934tik
1936ra Eusko Antzerti Eguna antolatu zuen.
Horretarako Labaienek 1932tik kaleratzen
zuen Antzerti aldizkarian teatro obren lehiaketak
eta taldeentzat sariketak eratu zituen.
Gero eta talde gehiagok hartzen zuen
parte ?lehen urtean hamahiru aurkeztu ziren?
eta antzerkigintzaren gorakada inoiz
baino handiagoa izan zen: ?El 6 de mayo se
celebró con gran pompa el Primer Día del
Teatro Vasco en el Museo San Telmo de
San Sebastián, estando presentes todos los
prohombres del momento, y siendo elegida
por unanimidad la nueva junta de Euskaltzaleak
que quedó formada del siguiente
modo: Presidente, Monzon; Secretario,
Ariztimuño ?Aitzol?; y vocales de la sección
de Teatro, Labayen y Karraskedo? (Urkizu
1996, 73. or.).
Bizkaian ere, Lauaxeta buru zela eta
Manu Sotaren dirulaguntzaz, antzerki emanaldiak
ugaldu egin ziren: Durango, Bermeo,
Lekeitio, Lezama, Gernika, Galdakao,
Getxo, Mungia, Bedia, Mundaka, Larrabetzu?
izan ziren, besteak beste, teatroa euskaraz
ikusteko aukera izan zuten herriak.
Iparraldean Barbier, Leon, Larzabal? nabarmendu
ziren antzerkigileen artean. Lan
gehienak Gure Herria aldizkarian argitaratzen
zituzten. ?Orduko berezitasunik handiena
ugaritasunean zetzan: bai egile eta
antzerkien, bai ikusle eta taldeen aldetik.
Eta ez Gipuzkoan bakarrik; berdin zen Bizkaian
eta Iparraldean ere? (Barriola 1985,
41. or.).
1939-1960
Gerrak, beste hainbat arlotan bezala,
etenaldi gogor eta luzea ekarri zuen euskal
antzerkira. Aitzol eta Lauaxeta fusilatuak,
euskararen inguruan jardundako asko eta
asko erbesteratuak, ez ziren irri eta farre
egiteko garaiak. Pixkanaka-pixkanaka hanhemenka
hasi ziren lantxoak argitaratzen.
Guatemalan, 1951n, Jokin Zaitegik Euzko
Gogoa aldizkaria sortu zuen eta zortzi urtez,
besteak beste, antzerki lantxoak ere
argitaratu zituzten, hala nola, Larrakoetxeak,
Amezagak, Labaienek, Monzonek? eta
beste zenbait autorek. Euskal Herrian,
1949an, Nekazari Alkartasunak antzerki lehiaketa
bat antolatu zuen Azpeitian. 1953an,
Maria Dolores Agirreren eskutik, Alzagaren
Euskal Iztundeak berriro ekin zion antzerkigintzari,
eta 1950eko eta 60ko hamarraldietan indar handiz aritu zen. Zeruko Argia,
Gure Herria? eta batez ere Egan aldizkarietan
bere lekua hartzen du teatroak; ?antzerti
txapelketak ere eratu ziren, honela
Arantzazuko Euskal Sariketa dugu lekuko,
bertan epai-mahaiko A. Arrue, M. Lekuona
eta K. Mitxelena zirela, eta irabazle Nemesio
Etxaniz Gabak zekarren eguna antzerkiarekin
irten zelarik? (Urkizu 1984, 136. or.).
Giro hartan, bi autore gailendu ziren
antzerki munduan: Antonio María Labaien
Hegoaldean eta Piarres Larzabal Iparraldean.
Labaien Tolosan jaio zen 1898an. Merkataritza
ikasketak egin zituen Zaragozan.
1933an Tolosako alkate hautatu zuten. Errepublika
garaian eragin berezia izan zuen,
Lizardiren, Orixeren eta Aitzolen laguna
baitzen. Gerra garaian Sarara aldatu zen, eta
bertan eman zituen zortzi urte. 1951n
euskaltzain oso izendatu zuten.
Artikulu asko idatzi zuen Labaienek,
gehienbat Argia, Kaiku, Yakintza, Gernika,
Euzko Gogoa, Egan, Olerti eta Karmel aldizkarietan.
Bera izan zen Antzerti aldizkariaren
sortzaile eta zuzendari 1932tik aurrera.
Antzerkigintzan jardun zuen buru-belarri eta
hainbat obraren egile izan zen: Txinparta
buruzagi, Ostegun gizena, Maya, Mateo
Txistu, Euskal eguna, Iparragirre, Berezi,
Irri-itzaldia, Irunxeme, Muga, Jostuna eta
Petrikillo, Jokua ez da errenta, Galtzaundi,
Malentxo alargun, Domejon de Andia
Gipuzkoako Erregea, Kalifornia ku-ku?
Europako zenbait antzerkigileren lanak ere
itzuli zituen, hala nola, Dürrenmat, Bertolt
Brecht, Max Frisch, Ionesco edo Castelaorenak.
Mitxelenarentzat teatroari ukitu
berri bat eman zion Labaienek: ?comedia
costumbrista de tono ya moderno? (1960,
154. or.).
Iparraldean Piarres Larzabal apaizaren
lanak nabarmendu ziren bereziki. Larzabal
Azkainen jaio zen 1915ean. 1939an
Hazparneko bikario izendatu zuten. II.
Mundu gerra garaian Alemanian, Polonian
eta Txekoslovakian egon zen preso.
Hazparnera itzuli eta nazien aurkako
erresistentzian hartu zuen parte. Larzabalen
etxean Enbata izeneko mugimendu
abertzalea eta Anai-Artea Hegoaldeko
iheslariei laguntzeko erakundea eratu ziren,
Telesforo Monzon buru zela. 1963an
euskaltzain oso izendatu zuten.
Larzabalek Eskualduna, Herria, Enbata,
Othoizlari, Aintzina aldizkarietan idatzi
zuen. Era berean, Gure Herria aldizkariaz
gogotik arduratu zen: ?Bigarren gerla
europearrak 1939. urtean etenarazi zuen
Gure Herrian gerra aurrean hasitako lana
hamabi urtez, eta Piarres Larzabal izango
dugu berriro hartuko duena sendoki antzerti
ontziaren lema eta bide jatorretik eramango
duena Telesforo Monzon kidetzat harturik?
(Urkizu 1984, 143. or.). Bertan argitaratu
zituen, besteak beste, Etchaun (1953),Okilomendi jaun mera (1955) edo Muthil
berri (1960).
Liburuak, ehundik gora idatzi zituen.
Haren lanik ezagunenak: Bordaxuri, Hiru
ziren, Herriko bozak edo nor alkate,
Senperen gertatua, Hila esposatu, Portuxoko,
Basabeltz, Urriki latza, Berterretxe,
Mugari tiro, Mila espos, Paper mende, Nork
hil du Oyanalde, Matalas, Sarako lorea,
Lehen eta orai? ?Pierre Larzabal se mueve
con igual desembarazo en la comedia y en
el drama (?) Es un teatro sin audacias,
voluntariamente apartado de cuanto pudiera
desconcertar a un auditorio sencillo, pero
sabiamente construído en su sobriedad, lleno
de vida y de carácter? (Mitxelena 1960,
154. or.).
Esan daiteke gerra aurrean jaiotako
autoreen belaunaldi garrantzitsu eta egoera
zailetan lan egin zuenari Labaienek eta
Larzabalek eman ziotela amaiera. 1960ko
hamarraldian beste belaunaldi berri baten
aroa hasi zen, bertan Aresti edo Garmendia
ezagunak agertzen zirelarik: ?Es la culminación
de un ciclo de casi cien años, que
ha conducido al Teatro Vasco, desde sus
modestísimos comienzos hasta su madurez
actual, presagio de un progreso acelerado
en un futuro próximo? (Labaien 1965, 89.. r.).
1878tik 1960ra argitaratuak
Bertsolari erromantikoak: Iparragirre, Etxahun, Bilintx
Mende honetako hiru bertsolari (herripoetak
zenbaitentzat) oso ezagun egin ziren
jende xehearen artean. Hirurek nahigabez
eta zoritxarrez jositako bizitza jasan
zuten eta hiruren bertsoei ezaugarri bera
darie: erromantizismo kutsua.
Erromantizismoaz eta haren inguruan
sortutako ?mugimenduaz? Jon Kortazarrek
hauxe dio: ?Badirudi arazotsua dela erromantizismoaz
hitz egitea Euskal Herrian. Eta,
hala ere, erromantizismoa izan da herri honetan
eraginik handiena izan duen mugimendua
(eta gaur egun ere bai). Beste errealitate
baten bilaketa dirudi dela euskal nazionalismoa
osatzeko oinarri ideologikoa?
(1997, 110. or.).
Iparraldean Pierres Topet ?Etxahun? zuberotarra
bertsolari eta olerkari bezala nabarmendu
zen. Zuberotarra, espetxeratua
izan zen familiako etxe batzuen jabegoarengatik
izandako liskarrak zirela eta heriotz
batean zerikusirik izateagatik. Gertaerahauek barneko tristura eta samintasuna adieraztera
eraman zuten, sentipen hautsiak eta
satira mingotsak erabiliz.
Etxahunen bertso asko galdu edo etxekoek
erre bazituzten ere, poetaren izakera
eta lana ezagutzeko hiru iturri erabili izan
dira: berak bere sinaduraz utzitako bertso
autobiografikoen eskuizkribuak; herriaren
oroimenak jaso eta ondoren paperera aldatutako
bertso sailak eta Etxahun ezagutu
zutenen testigantza.
Izpiritu erromantikoa nabari zaio Etxahuni,
lehenengo pertsonaren erabilera behin
eta berriro azalduz. Haritschelharren arabera,
bere bertsoetan olerki autobiografikoak
(Mündian malerüsik, Ahaide delizius
huntan, Bi berset dolorüsik, etab.), satirikoak
(Maria Solt eta Kastero, Gaztalondo Handian,
Bi ahizpak, etab.), gertaerak kontatzekoak
eta bestelakoak aurki daitezke. Patri
Urkizurentzat Etxahunek bertsoak lehenik
idatzi egiten zituen: ?Lehenik idatzi eta
gero kantatu egiten zituen, eta bide mota
hori eginez, dira hain tinko eta bete, hitz
alfer gutxiko, tiroak bezalako, bere ateraldi
eta bertsoak? (1991, XXX. or.). (ik. Topet,
Pierres).
Etxahunek gorabehera garratzak bizi
izan bazituen, Jose Mari Iparragirre gipuzkoarra
izan zen, Hegoaldean, antzerako
egoera pairatu zuena, ez familiako zoritxarrak
eraginda, arazo politikoen ondorioz
baizik.
1833an, lehen karlistaldia hasi zenean,
karlisten alderdian sartu zen hamalau urterekin.
1851tik 1859ra Euskal Herrian ibili
zen atzerritik itzulita eta gobernuak berekantaldiak debekatu eta bera jazarri, espetxeratu
eta atzerriratu zuen. Azken karlistaldia
bukatu zenean, 1876an, Iparragirre
Montevideon zegoen eta hurrengo urtean
itzuli zen Euskal Herrira.
Iparragirre kantari bezala nabarmendu
zen, herriaren kezka politikoak zabalduz
arrakasta lortu zuelarik: ?Iparragirreren lanetik
azpimarratzekoa da bere garaiko giroak
hari buruz egin zuen interpretazio osianikoa,
haren gainean sortu zuen identifikazio
politikoa, eta herriko zati handien artean
nagusi zen foruzaletasun sentipena
biltzeko modua? (Kortazar 1997, 121. or.).
Bertso ezagun askoren egile izan zen
Iparragirre, kalitateari dagokionez puntapuntakoak
ez badira ere. Besteak beste
Gernikako arbola, Ara nun diran, Ume eder
bat, Agur Euskalerria, Nere andrea, Gitarra
zartxo bat da, Gazte gaztetandikan erritik
kanpora? kantatu zituen, eta arrakasta
handia lortu zuen.
Puntu aberatsik, ironiarik, kontrasterik
ez zuten bertsoek, aldiz, barne-barnetik sortutako
indarra erakusten dute eta, kantaria
zenez bertsolaria baino, atzerrian emandako
egonaldiei esker kanpoko doinu berrietara
zabaldu zituen euskaldunen belarriak.
Bertso sailik ezagunena Gernikako arbola
da, harrez gero zuhaitzaren sinbologia
Euskal Herriaren izaera politikoari betiko
lotuta geratu delarik: ?Es preciso reconocer
que el bersolari aparatoso e italianizante
supo dar expresión a los anhelos e inquietudes
de todo un pueblo, y no es éste pequeño
acierto? (Mitxelena 1960, 132. or.).
(ik. Iparragirre, Jose Maria).Bertsolaritzatik aldentzen dena eta benetako
poeta izateko bidean dena Indalezio
Bizkarrondo ?Bilintx? izan zen: ?Bilintxekin
ezagutzen du euskal erromantizismoak bere
autore liberal bakarra (?) Bere lanik baliotsuena
amodio poesiaren inguruan dabil,
non emakumea ?dama? ezin iritsiko aingeru
agertzen baita poetarentzat? (Kortazar
1997, 118. or.).
Donostiar honen bizitza ere zorigaitzez
beterikoa izan zen: umetan, lurrera erori eta
aurpegia itxuragabetuta geratu zitzaion; zezen
batek adarka eraso eta zangoak zulatu
zizkion; aurreztuta zituen 8.000 erreal lapurtu
zizkioten; karlistek jaurtikitako granada
batek hankak xehakatu zizkion?
Hego Euskal Herriko ordura arteko beste
poetek ez bezala jakin zuen Bilintxek barne
sentimenduei idatzizko egitura ematen.
Koldo Mitxelenaren esanetan, erromantizismoaren
eredu izan zen Bilintx, la voz más
auténticamente romántica de la literatura
vasca.
Gogoko zituen Bilintxek, Manterolak
aitortzen duenez, beste poeta erromantiko
batzuk, hala nola, Campoamor, Trueba,
Aguilera? eta Becquerren Rimas ere ezagutzen
omen zuen. Espainiako erromantikoen
garaikide izan zen, 1834-1874 bitartean
Espainian indarrik handiena izan zuen
kultur mugimenduarena alegia.
Olerki ezagun asko utzi zuen poeta
donostiarrak. Besteak beste, Kontzezirentzat,
Gaztetan jarriyak dama bati, Juana
Bixenta Olabe, Zaldi zuriyarena, Maita
nazazu arren, Biyotz erituba? idatzi zi-
Euskalari atzerritarrak
XIX. mendean euskal hizkuntzaz eta literaturaz
arduratu zirenak ez ziren soilik
Euskal Herrikoak izan. Bertakoek ez ezik
Europako hainbat herrialdetako zenbait jakitun
ezagunek ere euskara eta euskal literatura
izan zuten aztergai. Humboldt edo
Bonapartez gain aipatzekoak lirateke, besteak
beste, W. Webster eta E.S. Dodgson
ingelesak, V. Stempf, H. Schuchardt eta G.
Bähr alemanak, Van Eys eta Uhlenbeck
holandarrak edo Vinson, Saroïhandy eta
Hérelle frantsesak.
Wentworth Webster 1828an jaio zen
Uxbridgen, Middlesexen. Donibane Lohizunera
etorri zen bertako anglikanoen kapilau
izateko. Osasun arazoak zituela eta, Sarara
aldatu zen eta bertan hil 1907an. Websterrek
Pierre d?Urteren Grammaire Cantabrique
Basque (1712) argitara eman zuen
1900. urtean. Ingeles honi zor zaio, bestalde,
Altabizkarko kantuaren egileen auzia
argitu izana. 1879an Basque legends elezahar
bilduma argitaratu zuen. Elezahar hauek
Sara inguruko aiton-amonen ahotik jaso zituen
hitzez hitz eta itzuli eta moldatu, ondoren,ingelesera. Xipri Arbelbidek Ipuinak
izenburupean (bi liburuki) euskarazko bertsioa
kaleratu zuen 1993an. Websterrek harreman
estuak izan zituen Elissamburu poeta
saratarrarekin.
Edward Spencer Dodgson (1857-1922),
1886. urtean hasi zen euskal hizkuntzaz arduratzen
eta hogeita hamar urtez Euskal
Herrian barrena ibili zen, euskaraz idatziriko
liburu, orri eta testuak han-hemenka
bildu eta argitaratzen. Dodgsoni zor zaizkio
hainbat idazle zaharren obren argitalpen
eta ikerketak, hala nola, Kardaberaz,
Mendiburu, Kapanaga, Mikoleta, Otxoa de
Arin, Fray Bartolome edo Leizarragarenak
?lan itzela egin zuen Leizarragaren Testamentu
Berria obrako aditz formen komunztadurari
buruz?. Liburu aztertzaile nekaezina
izan zen eta Vinsonen euskal bibliografiari
eginiko gehigarria eman zuen argitara
(Supplément à la Bibliographie Basque,
1892). Izaera biziko gizona zen, eta eztabaida
gogorrak izan zituen bere garaiko
euskalari batzuekin, Azkuerekin bereziki.
Victor Stempf Gerusbachen jaio zen
1841ean. Gazterik Bordelera joan zen bizitzera
eta bertan hil zen 1909an. Haren euskal
lanak Lacombek hiru urratsetan banatu
zituen. Lehenik izkribu iberiarrak euskararen
bidez irakurtzen saiatu zen. Ondoren,
euskal idazle klasiko batzuk argitaratu zituen,
hala nola, Etxepare, Oihenart, Iztueta?
?Etxepareren lana, alemanierara itzuli
zuen eta filologia aldetik aztertu?. Azkenik,
euskal aditzari buruz lan jakingarri batzuk
idatzi zituen Berlingo Euskara aldizkarian.
1891n, Vinsonekin batera, Saint Julien
d?Antioche izeneko pastorala plazaratu
zuen. Schuchardtek bezala, Stempfek euskal
aditza pasiboa dela uste zuen.
Hugo Schuchardt Gothan jaio zen
1842an. Jenako eta Bonneko unibertsitateetanegin zituen goi mailako ikasketak eta
doktore izendatu zuten 1864. urtean. Grazen,
Austrian, hil zen 1927an. Latina oinarri
duten hizkuntzak aztertu zituen, hala nola,
italiera, frantsesa, gaztelania, portugesa, errumaniera?
ondoren hizkuntza ez-erromantzeetara
zabaldu zituen bere ikerketak eta
euskararekin egin zuen topo. Sarara etorri
zen 1887an eta buru belarri ekin zion euskara
aztertzeari. Harenak dira euskarari
buruzko Zeitschrift für romanisch Philologie
eta Baskische Studien I. Ueber die Entstehun
der Bezungsformen des baskichen
Zeitworts (1893, Euskal Ikerketak I. Euskal
aditzaren formen sorkuntzari buruz).
1900ean, Linschmannekin batera, Leizarragaren
obren bigarren argitalpena egin zuen,
Estrasburgon. Schuchardtenak dira, halaber,
Euskara eta erromantzea (1907), Iberiar deklinazioa
(1922), Sarako euskara ezagutzeko
saioa (1923), Primitiae Linguae Vasconum
(1925), Euskara eta hizkuntzaren
zientzia (1925), denak ere alemanieraz idatziak.
RIEV aldizkarian argitaratu zituen artikulurik
garrantzitsuenak. Euskaltzaindiak
ohorezko kide izendatu zuen.
Gerhard Bähr 1900ean jaio zen, eta alemana
izan arren sortzez legazpiarra zen. Berlinen
hil zen 1945ean, errusiarrak bertan
sartu zirenean. Gazterik hasi zen euskararen
inguruan lan egiten. Euskaltzaindiaren
Euskera aldizkarian zein RIEVen argitaratu
zituen bere artikuluak. Schuchardten omenez,
Hugo Schuchardt zana kaleratu zuen
Iruñean 1929an, hizkuntzalari ospetsuaren
lanak ezagutarazteko asmoz. Alemaniako
Göttingengo unibertsitatean aurkeztu zuen
Baskisch und Iberisch doktoretza tesia, Karl
Boudak Eusko Jakintza aldizkarian argitaratu
zuena 1948an. Bährrentzat euskara jatorriz
ingurukoekin zerikusirik ez duen hizkuntza
bat da.
Willen Jan Van Eys Amsterdamen jaio
zen 1825ean eta San Remon hil 1914an. Hizkuntzalaritza
ikasi zuen eta bere ikerlanetan
nederlandera, alemana, ingelesa, frantsesa,
italiera eta gaztelania erabili zituen:
?Hizkuntzalari profesional baten lana izan
zen berea, ez borondate oneko ?eta ezer
gutxi gehiagoko? euskaltzale batena? (Sarasola,
1989, 94. or.). Euskara ikertzen jardun
zuen etengabe eta bi aldiz etorri zen
Euskal Herrira. Lehenengoan, 1866an, Zarautzen
egon zen Gregorio Arruerekin, frantziskotarren
komentuko liburuak eta eskuizkribuak
aztertzen. 1868an etorri zen bigarrengoz.
Euskal aditzari buruzko lan batzuez
gain, Dictionnaire basque-français
(1873) eta Grammaire comparée des dialectes
basques (1879) argitaratu zituen. Bestalde,
testu zaharren argitalpen berriak ere
egin zituen. Van Eysek aurkitu eta argitaratu
zuen, esaterako, 1596ko errefrau eta sententziak
(1896).Christianus Cornelius Uhlenbeck Voorburgen
jaio zen 1866an eta Lugano-Ruviglianan,
Suitzan, hil 1950ean. Matias de Vries
irakaslearen eta Van Eys euskalariaren obren
eraginez sortu zitzaion euskararekiko kezka.
Holandako gobernuaren aginduz Errusiara
joan zen historia ikerketak egitera eta Amsterdamera
itzuli ondoren bertako unibertsitatean
sanskrito eta hizkuntza indoeuroparretako
irakasle izan zen. Handik Leidengo
unibertsitatera aldatu zen hizkuntza germanikoak
eta gramatika konparatua irakastera.
Hizkuntza anitzi buruz egin zituen azterketak,
batez ere Ipar Ameriketako indiarren
hizkuntzez eta euskaraz. Euskarari
buruzko ikerketak RIEV eta Eusko Jakintza
aldizkarietan argitaratu zituen. Obra nagusiak:
Características de la gramática vasca,
La lengua vasca y la lingüística general, El
carácter pasivo del verbo transitivo, o del
verbo de acción, en ciertas lenguas de América
del Norte. Ikerketa orokor horiez gain
euskal fonetikaz, euskal atzizkiez, eta hizkuntza
indoeuroparrekin, kaukasiarrekin eta
Afrika iparraldeko hizkuntzekin euskarak
izan litzakeen ahaidetasunez idatzi zuen.
Ohorezko euskaltzain izan zen.
Julien Vinson Parisen jaio zen 1843an.
Indiara joan zen ikasketak egitera. 1866an,
basazain nagusi izendatu zuten Baionan.
1916an hil zen Libournen. Euskarari buruzko
lanak Revue de Linguistique et de Philologie
comparée eta RIEV aldizkarietan argitaratu
zituen batik bat. Bere lehen artikuluan,
?Coup d?oeil sur l?étude de la langue basque?,
Vinsonek bere iritzia azaldu zueneuskaldunen adimen lokartuari buruz. Iritzi
kritiko zorrotza zuen bere garaiko euskalarien
eta hizkuntzalarien hainbat teoriari
buruz. Zalantzan jarri zituen Gèzeren, Van
Eysen, Luchaireren eta Arana Goiriren teoriak.
Ez zuen Stempfek eta Schuchardtek
ikusten zuten euskal aditzaren pasibotasuna
onartzen. 1883an Le folklore du Pays Basque
argitaratu zuen, eta, ondorengo urteetan,
hainbat testu zahar ?Argaignaratsenak,
Harizmendirenak, Pouvreaurenak?? berrargitaratu.
Baina Vinsonek ekarpenik handiena
bibliografiaren alorrean egin zuen. 1891n
Bibliographie de la langue basque, euskal
gaiak aztertzeko oinarrizko liburua, argitaratu
zuen eta, 1898an, hari erantsi eta zuzendutakoak:
Complément et supplément.
Gai beraren ildotik Les études basques de
1901 à 1905 eta Revue Général des Etudes
Basques de 1906 à 1912.
Jean Saroïhandy Saint-Maurice-sur-Mosellen
jaio zen 1867an. 1913. urtera arte ez
zen euskara ikasten hasi. Zuberoara joaten
zen tarteka. 1932an hil zen Parisen. Euskal
aditzaz arduratu zen nagusiki. Saroïhandyrentzat,
Schuchardtentzat bezala, euskal
aditza pasiboa da oinarrian. Eusko Ikaskuntzako
1922. urteko batzarrean izan zen, eta
hitzaldi bat eman zuen bertan, Doctrina
gramatical de Oihenart izenburupean. Lan
haren osagarri, RIEV aldizkarian, Oihenart
contra Garibay y Morales izeneko artikulua
argitaratu zuen. 1927. urtean Erroldan pastorala
plazaratu zuen.
Georges Hérelle Champagnen jaio zen
1848an eta Baionan hil 1935ean. BaionakoLizeoan filosofia irakasle izan zen eta geroago
Europan eta Afrikan barrena ibili zen.
Euskara gutxi jakin arren euskal antzerkiaz
arduratu zen, Zuberoako pastoralez nagusiki.
RIEV eta Gure Herria aldizkarietan
eman zituen argitara Zuberoako antzerkiari
buruzko lan aipagarrienak. Obra nagusiak:
Canico et Beltchitine (frantsesez eman zuen
xaribaria, Zuberoako antzerkiari buruzko
ohar batzuekin batera, 1908an; ondoren G.
Arestik euskaratu zuen lan hura), Etudes sur
le théâtre basque. La représentation des pastorales
basques à sujets tragiques (1922), Les
charivaris nocturnes dans le Pays Basque
Français (1924), Le théâtre comique des
basques (1925), Les pastorales à sujets tragiques
considérées littérairement (1926), Etudes
sur le théâtre basque. Le répertoire du
théâtre tragique (1927) eta Grand Catalogue
des pastorales à sujet tragique; Les théâtres
ruraux depuis le Moyen-Age jusque à
nos jours (1928).
Ugari izan ziren, bada, XIX. mende
bukaeran eta XX.aren hasieran euskal gaiez
arduratu ziren ikerlari atzerritarrak. Hemen
haietako batzuen aipamena baino ez dugu
egin, Humboldt, Bonaparte, Webster, Dodgson,
Stempf, Schuchardt, Bähr, Van Eys,
Uhlenbeck, Vinson, Saroïhandy edo Hérelle
atzerritarrez gain hor baitaude, besteak
beste, Meillet, Linschmann, Winkler, Meyer-
Lübke, Dubarat, Farinelli, etab.
XIX. mendeko autoreak
Beñat Mardo
(Barkoxe, ? - ?)
Ez da bere bizitzaz datu askorik ezagutzen.
Olerkaria izan zen. Haren lanak ??improvisador
célebre? (Villasante)? Xahok biziki
goraipatu zituen. Patri Urkizuk Mardo
eta Etxahuni buruz hauxe dio: ?Mardo XVIII.. endeko bigarren partean eta Etxahun
XIX.eko lehenean izan ziren, noski, izen,
sona, ospe eta fama handiena lortu zuten
koplariak (?) Beñat Mardo, Museña, Alexis
Arotx, Idiart Zalgizekoa, Piarres Topet-Etxahun,
Dominike Haritxabalet, Mardo-Etxahunen
jarrailea eta zenbait artzai anonimo,
besteak beste, genituzke Barkoxeko koblakari
eskola esatzen zutenak. Umore eta
fineziaz jantziak, mihi zorrotz jostalariez
ornituak, izpirituz beteak, balirudike mende
oso bat betetzen zuketela Mardo eta Etxahunen
koplari garaikideak, Barkoxeko eskolak,
Antoine d?Abbadieren Lore Jokoak
XIX. menderdian hasi aintzin? (1991, XX-
VIII. or.). Sallaberryk Mardoren olerki batzuk
bere liburuan jaso zituen.
José Ignacio Gerriko Enatarriaga
(Segura, 1740 - Mutiloa, 1824)
Madrilen egin zituen filosofia eta teologia
ikasketak. Mutiloako erretore izan zen
1762tik hil arte. Bi liburukitan banatutako
liburu bakarra idatzi zuen: Cristau Doctriña
guztiaren esplicacioaren sayaquera.
1805. urte inguruan idatzi bazuen ere, 1858
arte ez zen argitaratu. Erakusaldiak dira liburuaren
funtsa, Goierriko euskaraz idatziak
eta galdera-erantzunen bitartez antolatuak.
Hiztegian gazteleraren eragin nabarmena
igartzen bazaio ere, prosa eredugarria darabil:
?Como escritor, este autor ha tenido
la suerte de ser muy ensalzado por unos y
desconocido y tenido en menos por otros.
(?) No hay que olvidar, al juzgar a estos
viejos autores que ellos no se proponían
hacer literatura desinteresada, sino escritos
con un fin práctico de instrucción religiosa.
Para el gusto moderno tiene excesivos castellanismos
en su vocabulario, pero esto no
quita que por muchos otros conceptos seaun verdadero maestro: en el empleo de
verbo, en tantas palabras auténticas, hoy
semiolvidadas, expresiones castizas, etc.?
(Villasante 1979, 225. or.).
Juan Bautista Agirre
(Asteasu, 1742 - Asteasu, 1823)
Apaiz egin ondoren, bere herriko parroko
izan zen hil arte. Hari buruz xehetasun
gutxi dakigun arren, jakina da garaiko
zenbait euskaltzalerekin harremanak izan
zituela, hala nola J. A. Mogelekin. Euskararen
erabileraz, ?? es tal vez el mejor escritor
guipuzcoano de la época antigua, o sea,
anterior a 1880? (Villasante 1979, 224. or.).
Confesioco eta Comunioco Sacramentuen
gañean Eracusaldiac, lenvizico Comunioraco
prestatu bear diran Aurrentzat, eta
bidez Cristau acientzat ere bai (Tolosa,
1803) idatzi zuen. Kristaubide aski luze hau
(400 orri) oso erabilia izan da Gipuzkoan,
behin eta berriro argitaratua izanik. Agirreren
bigarren liburuan haren sermoiak biltzen
dira, latinezko ohar ugariz jantzita. Hiru
liburukik osatzen dute lan hau: 1) Jesu Cristoc
bere Elizari utzi ciozcan zazpi Sacramentuen
gañean Eracusaldiac; 2) Jaungoicoaren
Legueco Amar Aguinteen gañean
Eracusaldiac; c) Jesucristo eta Virgiña chit
Santaren Misterioen, eta beste cembait gaucen
gañean Eracusaldiac. Obra hau Tolosan
argitaratu zen Agirre hil eta hogeita zazpi
urtera, 1850ean. Egileak Gipuzkoaz ematen
duen ikuspegiaz Mitxelenak diosku:
?Fuera de su finalidad principal, la obra de
Aguirre constituye una fuente importantepara el conocimiento de ideas y costumbres
guipuzcoanas en el cruce de dos siglos
que desgraciadamente no ha sido bienaprovechada? (1960, 117. or.). Obra biok
gipuzkeraz idatziak dira, Goierri eta Beterriko
hizkeretatik, bietatik, duen hizkuntzan.cioneac gei premiatsuenen gainean, 582 orrialdeko
liburua. Obra hau ?Meditazione handiak?
ezizenez ezagutzen da, eta Baratciartena, berriz,
?Meditazione ttipiak? deitzen da.
Martin Duhalde
(Uztaritze, 1745 - Baiona, 1804)Okzitaniako Tolosako unibertsitatean egin zituen teologia ikasketak. 1770. urtean apaiz egin zen, eta ondoren Larresoroko apaizgaitegian misio lanak jorratu eta aztertu zituen. ?Dotado de grandes prendas oratorias, Duhalde sobresalió pronto en las misiones y retiros. A sus dotes oratorias juntaba el conocimiento de las lenguas sabias, singularmente del griego, hasta el punto deque podía estudiar en su lengua original las obras de los padres de la Iglesia griega? (Villasante 1979, 160. or.). Frantziako Iraultzaren garaian hegoaldera erbesteratu behar izan zuen, Hernanira eta Oiartzuna, alegia: ?Lafittek esaten digunez, Iraultzak legeztatu zuen Apezen Konstituzio Zibila sinatu ez zutenen apezetarikoa izanik erbesteratu beharrean aurkitu zen Hernanin eta Oiartzunen biziz, eta herri hauetan beste desterratuei anitz zerbitzu on eginez? (Patri Urkizu 1991, XXI. or.). 1809. urtean, hil eta gero, eman zen argitara, Baionan, Medita-
Juan Antonio Mogel Urkiza
(Eibar, 1745 - Markina-Xemein, 1804)
Aita sendagile zuen eta, gaztea zela,
Markinara joan zen familia guztia. 1770ean
apaiz egin zen, eta Markinako erretore izan
zen 1788az gero, hil arte. Frantziako Iraultzatik
ihesi Hegoaldera zetozen Iparraldeko
apaizei etxean babesa eman zien. Harremanak
izan zituen, besteak beste, Astarloarekin,
Peñafloridarekin, Samaniegorekin,
Vargas Poncerekin eta Juan Bautista Agirrerekin.
Humboldt alemaniar ikerlaria Euskal
Herrira etorri zenean Mogelekin egon zen,
eta berak eman zion Humboldti Leloren
kantuaren berri. Añibarroren adiskide izan
zen, eta biek batera finkatu zituzten bizkaiera
literarioaren oinarriak, nahiz eta Mogelek
lehen liburuak gipuzkeraz idatzi zituen.
Mogel eta Añibarro bat zetozen Bizkaian
bertako euskalkia erabili behar zela eliz
zereginetan, hala sermoietan nola katekesi
liburuetan. Ez ziren iritzi bereko, ordea,
zein bizkaiera mota behar zen idazterakoan.
Puntu honetan Añibarrok zabalago eta,
gaurko ikuspuntutik, zentzudunago jokatzen
zuen, artikuluak eta hitzen bukaerakondo bereiziz, lekuan lekuko fonetismoak
gaitzetsita; Mogelek, berriz, herrian ?Markinan?
hitz egin eta entzun bezalaxe idazten
zuen, bitxikeria fonetiko guztiak maila
idatzian ere gordetzen zituela. Mogelen lan
aipagarriak dira: Confesio ta Comunioco
Sacramentuen gañean Eracasteac (1800),
gipuzkeraz idatzitako katixima; Versiones
bascongadas de varias arengas y oraciones
selectas de los mejores autores latinos eta
Nomenclatura de las voces guipuzcoanas,
para que se puedan entender ambos dialectos
(1802), batera argitaratuak, Zizeronen,
Salustioren, Tito Livioren eta Curtzioren lan
batzuen euskarazko itzulpena jasotzen dutenak;
Confesino Ona edo ceimbat gauzac
lagundu biar deutseen confesinuari ondo
eguiña izateco (1803); Cristinavaren jaquinvidea
(1805), Asteteren itzulpena; Cartas
y disertaciones de don Juan Antonio
Moguel sobre la lengua vascongada (1854);
El doctor Peru Abarca, catedrático de la
lengua bascongada en la universidad de
Basarte o diálogo entre un rústico solitario
bascongado y un barbero callejero llamado
Maisu Juan (1881). 1802. urterako Mogelek
bukatua zeukan Peru Abarca, baina
arazoak izan zituen argitaratzeko eta handik
laurogei urtera kaleratu zen. Peru Abarca
da Mogelen lanik ezagunena, hura izan
baitzen euskaraz idatzitako lehen eleberria
edo eleberri tankerakoa: ?En cierto modo
es, en forma dialogada, el primer conato
de novela en vascuence? (Mitxelena 1960,
115. or.). Liburuaren gaia, Villasantek dioen
bezala, euskararen alorrean baserritarrak
direla maisu da: ?La tesis, pues, de Moguel
viene a ser que, tratándose del euskera, los
rústicos son los maestros y doctores de
quien debemos aprender; y los otros, los
cultos, no son más que corruptores quesólo aprenderán a condición de ser discípulos
del casero Peru? (1979, 213. or.).
1987an, Luis Villasanteren eskutik, Cristaubaren
Icasbidea edo Doctrina Cristiana
izeneko obra argitaratu zen. Mogelek alegia
batzuk ere idatzi zituen, Bizentak, haren
ilobak, eta Juan Mateo Zabalak beren lanetan
jaso zituztenak. Idazle euskaldunen
artean, Mogel bezala, XIX. mendean bereziki
agertzen dira alegialariak. Bizenta Mogelek
1804an, Ipui onac liburua idatzi zuen
gipuzkeraz, Esoporen alegia batzuk itzuliz.
1842an Iturriagak Samaniegoren berrogeita
hamabost alegia itzuli zituen Fábulas y
otras composiciones en verso bascongado,
dialecto guipuzcoano, con un diccionariovasco-castellano de las voces que son diferentes
en los diversos dialectos obran. Archuk
La Fontaineren beste batzuk zubererara
bihurtu zituen 1848an La Fontainaren
alegia berheziak, neurtitzez franzesetik
uskarara itzuliak obran. Egile bera hartuz,
Goyhetchek 1852an Fableac edo aleguiac
Lafontainenetaric berechiz hartuac idatzi
zuen lapurteraz. RIEV aldizkarian kaleratu
zituen Gratian Ademak bereak. Juan Mateo
Zabalak idatzitakoak Julio de Urquijok
argitaratu zituen Fábulas en dialecto vizcaíno
izenburupean. Manterolak bere Cancioneron
bildu zituen Uriartek bizkaieraz idatzitako
alegiak. Oxobik Alegiak lana plazaratu
zuen?
Gratien Detcheverry
(Armendaritze, 1747 - Uztaritze, 1828) Misiolaria izan zen. Apaiz egin zen 1772.. rtean. Larresoroko apaizgaitegiko irakasle eta misiolarien buru izan zen. Catéchisme de l?Empire dotrina eta Kempisaren Kristoren Imitazioari Gonnelierrek egindako eranskinak itzuli zituen lapurterara.
Pedro Antonio Añibarro
(Ugao, 1748 - Zarautz, 1830)
1764an San Frantziskoren Ordenan sartu
zen Bilboko komentuan eta 1772an apaiztu.
1790ean Zarauzko Misiolari Ikastetxean
onartu zuten eta han egon zen hil artean.
1794an, Konbentzioko gerran, frantsesek,
Gipuzkoan sartu zirenean, preso harturik
Frantziara eraman zuten. Handik bi hilabetera
itzuli zen eta berriro gerra ezagutu
zuen, 1808tik 1814ra luzatu zen Independentzia
gerra alegia. Añibarrok, Mogelek
eta Fray Bartolomek bezala, bizkaiera erabili
eta landu zuen bere lanetan, euskalki
honetaz literatura hizkuntz ereduzko bat
moldatuz, ordura arte bizkaieraz idatzirikoa
gutxi eta han-hor-hemen zabaldua baitzegoen.
Añibarro eta Mogel bat zetozen Bizkaian
bertako euskalkia erabili behar zela
eliz zereginetan: hala sermoietan nola katekesi
liburuetan. Idazterakoan zein bizkaiera
mota behar zen, ez zeuden ados. Izan
Joakin Lizarraga
(Elkano, Eguesibar, 1748 - Elkano, 1835).Jesusen Lagundian ikasi zuen Iruñean
eta Villagarcia de Camposen (Valladolid).
1767. urtean jesuiten aurkako esetsaldia
gertatu zenean, Lagundia utzi, apaiz egin,
eta bere jaioterriko erretore izan zen hirurogeiren
bat urtez, hil zen arte. Lizarragaren
idazlanak ez ziren bera bizi zela argitara
eman. Garrantzi handia du, Lizarraga jaio
eta bizi izan zen lekuetan gaur egun euskara
galdua delako: ?Los escritos de Lizarraga
revisten, además, particular interés por ser
los testigos más importantes de una variedad
vasca hoy desaparecida, a saber, el dialecto
altonavarro meridional, tal como se
hablaba en los alrededores de Pamplona.
Por este motivo, sin duda, interesaron tanto
estos escritos al príncipe Bonaparte, que
consagró una atención especial al estudio
de este dialecto y de su verbo? (Villasante
Pedro Astarloa Agirre
(Durango, 1751 - Bilbo, 1821)
Pablo Pedroren anaia zaharrena, apaiz
frantziskotarra eta teologia irakasle izana.
Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi
icasbidecuac, ceinzubetan azalduten dan
Erromaco catecismua obra eman zuen argitara,
bi liburukitan (Bilbo, 1816-1818).
Astarloaren euskaraz, Villasantek hauxe dio:
?No falta a nuestro autor eso que el vasco
llama etorria, esa natural fluidez, facilidad
o destreza para desenvolverse en euskera.
Por lo demás, no parece que el P. Astarloa
se haya ocupado mucho en el estudio reflejo
del euskera; en esto le aventajan seguramente
el P. Añibarro y el P. Zabala. Tampoco
le domina, en el mismo grado que a
éstos, la preocupación por evitar voces
menos puras? (1979, 232. or.). Markina aldeko
bizkaieraz idatzitako lan honen mamia
kristau ikasbidea da, xehe-xehe azaldua
eta argitua.
Pablo Pedro Astarloa Agirre
(Durango, 1752 - Madril, 1806)Gasteizen eta Oñatin egin zituen apaiz
ikasketak eta ospe handia izan zuen Durangaldean,
euskaraz emandako sermoiak
zirela eta. 1800. urtean, Humboldt filologo
alemanak euskal gaietan laguntzaile aukeratu
zuen. 1803an Apología de la lengua bascongada
o Ensayo crítico filosófico de su perfección
y antigüedad sobre las que se conocen
izeneko obra eman zuen argitara, Larramendi
ondorengo lehen apologia lana,
euskara gizadiaren lehen hizkuntzatzat hartuz.
Obra ugari idatzi zuen Astarloak ?Arte
extenso, Diccionario de apellidos, Plan de
lenguas,?? baina lanik mardulena hil ondorenargitaratu zen: Discursos filosóficos sobre
la lengua bascongada (1883). Euskarari
buruzko apologia erdaraz egin zuen idazle
hau, Mitxelenaren ustetan, okerreko bidetik
abiatu zen: ?El partir de supuestos falsos,
por lo demás no originales, hizo que
malograra sus dotes de pensador riguroso
y sistemático. Los defectos de su modo resaltan
claramente en las nebulosas consideraciones
de su seguidor J.B. de Erro, que
parece una caricatura de Astarloa. Prescindiendo
de su metafísica, el durangués fue
un buen conocedor y un claro expositor de
la lengua que mereció el respeto que por
su saber sentía Humboldt? (1969, 113. or.).
Gure egunetara iritsi ez den gramatika bat
ere egin zuen; Astarloak modu arrazionaleta erraz batez argitu zuen euskal aditzaren
nondik norakoa, Humboldten esanetan.
Oinarririk gabeko etimologismoak harrapatuta
ordea (Court de Gebelinen teoriei jarraiki),
euskararen nagusitasuna bide horretatik
frogatu nahi izan zuen; horretan, eragin
handia izan zuen Azkuerengan eta Arana
Goirirengan.
Felipe Agustin Otaegi Mendia
(Beizama, 1767 - Beizama, 1840)
Beizamako erretore izan zen. Sermoi
ugari idatzi zuen; dirudienez, J.B. Agirreren
erakusaldiak eta Gerrikoren hitzaldiak argitaratu
zirenean Otaegiren sermoiak (eskuz
idatzitako zortzi liburuki) ere argitaratzen
saiatu ziren, baina ez ziren, azkenean, plazaratu.
?Son cuatro grandes fajos de sermones
con sus correspondientes títulos: sermones
morales y panegíricos, pláticas doctrinales,
explicación de la doctrina cristiana
y homilías? (Villasante 1979, 226. or.).
1993an, Beatriz Otaegi irakasleak Felipe
Agustin Otaegui Beizamako erretorearen
eskuizkribuak (1767-1840) izenburupean
doktoretza tesiarekin batera zortzi liburukiotako
bi argitaratu ditu.
Juan Ignazio Iztueta Etxeberria
(Zaldibia, 1767 - Zaldibia, 1845)
Idazle eta poligrafoa izan zen. Ez da
ezagutzen Iztuetaren goi mailako ikasketarik.
Berak aitortzen zuenez, «gizon lego eskolatu
bageko jakin-ez bat» zen; hala ere,
idazkietan jakintza maila nahiko handiaerakusten du. Hogeita hiru urte zituela
ezkondu zen lehen aldiz, Joaquina Linzoain
urnietarrarekin. Handik hamabi urtera alargundu
zen. Zergatiak garbi agertzen ez badira
ere, kartzelan egon zen 1801-1807 urte
bitartean, agi danez lapurreta bategatik edo,
beste zenbaiten ustetan, haur hiltze batean
laguntzaile izateagatik. Ezaguna dena da
Kontxesi Bengoetxea ezagutu zuela han,
hura bi haur hiltzeagatik kondenatua, eta
harekin maiteminduta, 1808an ezkondu
zela. Kartzela garaikoa da Kontxesiri izeneko
bertso saila, gerora entzute handikoa izan
zena. Frantsesen kontrako gerran frantziarren
aldeko jarrera izan zuen, frantsestu gisa,
eta ogasun alorrean karguren bat izan zuen
Donostian. 1815az gero, eta aurreko garai
ilun haien ondoren, Donostian izan zen Iztueta
literatura lanetara emana. Donostiako
udalak agindu zion bil zitzala ahal zituen
dantza eta dantzarako musika gehien, artxiboetan
gordetzeko eta gazteei erakusteko.
Lan horren ondorioz argitaratu zuen Guipuzcoaco
dantza gogoangarrien condaira
edo historia beren soñu zar, eta itz neurtu
edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco
iracaste edo instruccioac ere? liburua
(1824). Iztueta, beraz, lehen folkloristatzat
hartzen da. Bigarren aldiz alargundu eta
1828an hirugarrenez ezkondu zen, Asunción
Urruzola zizurkildarrarekin. Donostiako
Lur Ateko zaindaria izan zen garai hartan,
eta kartzelako alkaide ere izan zen. Bere
lanetan euskararen alde eta dantzen alde
jardun zuen, orduko dantzen kontra aritzen
ziren apaizekin eztabaida bizian. Horren
lekuko da Juan Jose Mogeli idazten dion
gutuna, Fray Bartolome Santa Teresaren
kontra: Carta eguiten diona D. Juan Ignacio
Iztuetac apez D. Juan Jose Mogueli, aita
beacurtsu fraile Santa Teresacoac Plauto
euskaldunaren icenarequin izquidatu duen
obrachoaren gañean. Ceña arguitaratu
duen Moguel berac (1829). Iztuetaren estiloaz
Mitxelenak zera dio: ?Como prosista
Iztueta propende a la redundancia y no
siempre supo manejar los neologismos
manufacturados por Larramendi con la discreción
que éste reservaba para las criaturas
de su propia mente. Esto resulta particularmente
evidente en las traducciones de
documentos oficiales, cuyo texto vasco sería
punto menos que ininteligible, como se
ha solido indicar, si no fuera acompañado
del original. Cuando se olvida del ornato,
sin embargo, el lenguaje de Iztueta es castizo
y natural? (1960, 119. or.). Bizitzako
azken urteak Zaldibian eman zituen, gazteei
dantzak irakasten eta bere lanik garrantzitsuena,
Guipuzcoaco provinciaren condaira
edo historia (hil ondoren, 1847an,
argitara emana), idazten. Liburua bi zatitan
banatuta dago: lehen zatian orduko Gipuzkoakoohiturak, bizimodua, animaliak,
landareak, ibaiak eta abar deskribatzen ditu;
eta bigarrenean, Zaldibiko Batxillerraren
Sumari jarraituz, eta Zamacolaren Historia
de las naciones vascas plagiatuz, gipuzkoarren
gudu eta gatazken kontaketa bat
egiten du. Jose Garmendia Arruabarrenak
Iztuetaren olerkiak eta lan ezezagunak bildu
eta argitara eman zituen bi liburukitan
(lehena 1968an eta bigarrena 1978an). Villasantek
honela biltzen du Iztuetaren euskara
gaitzetsi duten zenbait iritzi: ?Como escritor
vasco, Iztueta ha sido bastante discutido.
Ya dijimos que al P. Zabala no le merecía
buen concepto su libro sobre las danzas.
También el príncipe Bonaparte tenía
en baja estima el vascuence de Iztueta.
Cuando encargó al P. Uriarte la traducción
de la Biblia al guipuzcoano, se barajaron
los nombres de los autores que se podrían
tomar como norma o modelo. Lardizábal y
Aguirre fueron escogidos como los preferibles
para el fin indicado; de Iztueta, en cambio,
hay que guardarse como de lupuac
(orugas, escorpiones)? (1979, 256. or.). ?Zertan
datza, ordea, leporatu zaion jatortasuneza?
Nonbait, zati batzuek duten ulertzeko
zailtasunean. Esan beharra dago, atal ?ulertezin?
horiek erdarazko testu baten euskal
itzulpenei dagozkiela, gehienetan, Jovellanos
eta abarren itzulgaiari zuzenegi jarrai
bait zaio Iztueta ?inoiz amplificatioren bat
edo beste ezik?, hitzen ordena ia erderazko
testuarena bera mantenduaz, eta beti,
Larramendiren hiztegia oso hubil duelarik.
Beraz, hitz berriak eta beste euskalkietako
hitzak erabiltzeari, ?erdarazko? joskera gehitu
behar zaio, benetako testu ulertezinezkoa
bihurtuaz, ondoan testu orijinaladagoelako ez balitz, askotan? (Mª Jose Ezeizabarrena
1990, 28. or.). Jesus Elosegik
1969an Juan Ignacio de Iztueta Echeberria
(1767-1845) izeneko biografia jakingarria
idatzi zuen.
Bartolome Madariaga Garate («Fray Bartolome de Santa Teresa»)
(Markina-Xemein, 1768 - Lazkao, 1835)
Karmeldarra zen. Lazkaon, Iruñean eta
Tuteran egin zituen eliz ikasketak. Gazte
gaztetik ordenako predikaria izan zen, eta
Hegoaldeko Euskal Herri guztian barrena
ibili zen lan horretan. Frantziaren kontrako
gerran, Markinako fraideak kanporatuak
izan zirenean. Fray Bartolome preso hartu
eta Bilbora eraman zuten (1809). 1813an
berak antolatu zuen, ostera, Markinako komentua,
eta hasieran bera izan zen han bizi
izan zen bakarra. 1817-1820 urte bitartean
komentu hartako nagusi izan zen. Burgosen
eta Santanderren ere egon zen. Azkenik,
fraide gazteen heziketaren arduradun
izan zen, Lazkaoko komentuan, hil zen arte.
Fray Bartolomek, Mogelek eta Añibarrok
bezala, bizkaiera erabili eta landu zuen bere
lanetan, euskalki honetaz literatura hizkuntz
ereduzko bat moldatuz, ordura arte
bizkaieraz idatzirikoa gutxi eta han-hor-hemen
zabaldua baitzegoen. Bi lan nagusi utzi
zituen bizkaieraz idatzita: Euscal-Errijetaco
olgueeta ta dantzeen neurrizco-gatz-ozpinduba
(1816), dantzen lizuntasunari buruzko
saio morala; Icasiquizunak (1816-1819, hiru
liburuki), hamar aginduei eta zazpi sakramentuei
buruzkoa. Fray Bartolomeren bizkaiera
Markina aldekoa da: ?Los libros vascos
de Fr. Bartolomé están todos escritos
en dialecto vizcaíno de la variedad de Marquina.
Fr. Bartolomé sabe siempre desenvolverse
con naturalidad, fluidez y facilidad
y no parece que piense demasiado reflejamente
en la lengua como tal (lo decimos
en alabanza suya), sino que escribe dejándose
poseer por el tema o asunto. Su lenguaje
es rico, extraordinariamente abundante,
hasta opulento? (Villasante 1979, 235. or.).
Gaztelaniaz ere bi liburuxka idatzi zituen:
Plauto Bascongado o el bascuence de Plauto
en su comedia Poenulo (1828). Plautoren
pasarte batzuen interpretazioa euskararen
bidez eskaintzen du, lehenbizi, eta, ondoren,
Leclusen Manuel de la Langue Basque
izeneko liburuaren kontrako iritzi batzuk
ageri dira. Bien arteko eztabaidak aurrera
segitu zuen, eta Leclusek Plauto Polígloto
izeneko liburuxkaz erantzun baitzion, Fray
Bartolomek bigarrena argitaratu zuen: Anti-
Plauto polígloto o defensa del Plauto Bascongado
y de la impugnación del Manual
de la Lengua basca, de Mr. Lécluse (1829).Iztuetak ere eztabaidan parte hartu zuen
Fray Bartolomeren kontra. Mitxelenaren
ustez Fray Bartolome bizkaieraz idatzi diren
orrialderik onenetakoen egilea da: ?Fray
Bartolomé fue un magnífico orador, tonantey fulgurante a ratos, expositor transparente
siempre. Son suyas algunas de las
mejores páginas de prosa vizcaína; su léxico,
no muy purista, es de una extraordinaria
riqueza y variedad? (1960, 118. or.).raz (1822), Ongui bizitzeco ta ongui iltceco
laguntza (1824), Jesusen imitacioco edo
berari jarraitcen eracusten duen libruba
(1829). Azken hau Kempis liburuaren itzulpena
da. Villasantek, Añibarro eta Zabalarekin
alderatuz, zera dio Etxeberriaz: ?No
parece que éste (Jose Cruz) se hubiese consagrado,
como sus hermanos vizcaínos Añibarro
y Zabala, al estudio reflejo del idioma.
Era simplemente un práctico de la lengua,
que se servía de ella para sus fines apostólicos,
y las preocupaciones puristas y casticistas,
muy vivas en los otros, debían de
tener para él poca importancia. Su léxico y
construcción es mucho más descuidada que
la de aquéllos? (1979, 249. or.). Nuevo socorro
para párrocos y confesores jóvenes en lo
concerniente a su ministerio obra eman zuen
gazteleraz (Lehen karlistaldian idatzia).
Jean Pierre Garat
(Hazparne, 1773 - Hazparne, 1846) Hogeita hamalau urte zituela egin zen apaiz eta, Uztaritzen egon ondoren, Bihotz Sainduaren Apezen elkartea sortu zuen Hazparnen 1812an. Ceruko gakhoa izeneko liburuxka idatzi zuen euskaraz, Etcheverry apaizarekin batera.
Fray José Cruz Etxeberria
(Oiartzun, 1773 - Urnieta, 1853)Zarauzko frantziskotarren eskolakoa
zen. Idazlea ez ezik hizlari bikaina ere zen.
Obra nagusiak: Devociozco vicitzeraco
sarrera San Francisco Salesec atera, eta Aita
Frai Jose Cruz Echeverriac? euscaraz ipini
duena (1821), Cristau Doctrina Euscaraz (1822), Ongui bizitzeco ta ongui iltceco
laguntza (1824), Jesusen imitacioco edo
berari jarraitcen eracusten duen libruba
(1829). Azken hau Kempis liburuaren itzulpena
da. Villasantek, Añibarro eta Zabalarekin
alderatuz, zera dio Etxeberriaz: ?No
parece que éste (Jose Cruz) se hubiese consagrado,
como sus hermanos vizcaínos Añibarro
y Zabala, al estudio reflejo del idioma.
Era simplemente un práctico de la lengua,
que se servía de ella para sus fines apostólicos,
y las preocupaciones puristas y casticistas,
muy vivas en los otros, debían de
tener para él poca importancia. Su léxico y
construcción es mucho más descuidada que
la de aquéllos? (1979, 249. or.). Nuevo socorro
para párrocos y confesores jóvenes en lo
concerniente a su ministerio obra eman zuen
gazteleraz (Lehen karlistaldian idatzia).
José Vicente Etxagarai
(Donostia, 1773 - Donostia, 1855) Olerkaria zen. 1813ra arte idatzi zituen olerki guztiak erre egin ziren ingelesek Donostiari su eman ziotenean. Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zen bere lan asko eta ?Auspoa? bildumako 35-36 zenbakietan hainbat lantxo jasotzen da, Festara izenburupean.
José Pablo Ulibarri Galindez
(Okendo, 1775 - Abanto, 1847)1784an Abantora joan zen bizitzera bere
familiarekin. Albaitari zen bizibidez eta
Abantoko ordezkari Gernikako Batzar Nagusietan.
Halaber, Abantoko erregidore izan
zen 1829-1836 urte bitartean. Egon zen kargu
guztietan euskal kultura eta hizkuntza
bultzatu zituen. 1815ean, egutegi bat argitaratu
zuen: Egunari eusquerazcoa erderazkotik
itzuliya, Vizcai, Guipuzcoa ta Arabaco
Provintziarentzat, 1815garren urteraco
izenburupean. Baina, Ulibarriren lan garrantzitsuena
argitaratu gabe egon da harik
eta Arabako Aldundiak, 1975ean, kaleratu
zuen arte. Haren izenburua Gutunliburua
da eta 1775-1847 urte bitartean Ulibarrik
idatzi zituen gutunak eta bertsoak jasotzen
ditu.
Juan Mateo Zabala
(Bilbo, 1777 - Zarautz, 1840)1792an frantziskotarren ordenan sartu
eta 1803an apaiz egin zen. 1815ean Zarauzko
frantziskotarren komentura joan zen
eta bertako nagusi izan zen 1826 eta 1839.. rteetan. Lan handia egin zuen misiolari
gisa, beti Bizkaiko herrietan barrena. Añibarroren
laguna izan zen, eta harekin batera
bizi izan zen komentuan. Gutun
trukaketa jakingarria izan zuen Lécluserekin
eta Ulibarrirekin. Euskarari buruzko
obrak idatzi zituen, guztiak hil ondoren
argitaratu zirenak: El verbo regular vascongado
(1848), bizkaierazko aditza aztergai
duena; Noticias de las obras bascongadas
que han salido a luz después de las que
cuenta el P. Larramendi (1856); Fábulas
en dialecto vizcaíno (1907), Julio de Urquijok,
RIEVen argitaratuak. Azken lan
honetan Juan Antonio Mogelek idatzitako
alegia batzuk ere aurkitzen dira bertan jasoak.
Zarauzko frantziskotarren komentuan
gordetzen dira oraindik Zabalaren eskuizkribu
argitaragabeak.
M. Salaberri («Salaberri Ibarlakoa»)
(Ibarla, 1777 - ?)
Lanbidez notarioa zen Donibane Garazin.
Bonaparte printzearen laguntzaileetako
bat izan zen. Hark argitaratu zion Vocabulaire
des mots basques bas-navarrais, traduits
en langue française (1856) hiztegia.
Salaberrik, bestalde, behe-nafarrerara itzuli
zuen San Mateoren ebanjelioa.
Agustín Pascual Iturriaga Ugalde
(Hernani, 1778 - Hernani, 1851)
Andoaingo apaizgaitegian eta Oñatiko
unibertsitatean egin zituen apaiz ikasketak.
1804an edo 1805ean, ez da ziur, apaiztu zen.
1817. urtean Hernanin eskola bat zabaltzeko
baimena lortu ondoren elkarte bat eratu
zuen Cayetano anaiarekin eta garai hartan
Gipuzkoako musikalaririk onenetakoa zen
Manuel Larrarterekin. Gramatika (latina,
gaztelania, frantsesa) eta kristau dotrinairakasten zituen Iturriagak. Alderdi pedagogikoari
dagokionez, Iturriagak zigor fisikoak
galarazi egin zituen, bere eskarian adierazten
zuen bezala: ?En consecuencia ningún
maestro ni inspector podrá poner las manos
sobre los alúmnos por motivo ni pretexto
alguno. Los castigos se reducirán a
postre, privación de recreo y otros medios
semejantes?. Idazlearen bizitzaren inguruan
Patxi Altunak zera dio: ?Euskalerriko egoera
ez zen samurra; gerrate surmurrak entzuten
ziren nonnahi; euskaldunak erdibituak
zeuden beste askotan bezala politika zela
bide. Don Agustin liberal samarra, edota
gutxienez zenbait liberalen adiskidea omenzela, eta bere herritik ihesi joan behar izan
zuen lehenik Gipuzkoa bereko bi herritan
izkutatzera eta azkenik iparraldeko Milafrangan
bizitzera. Hau 1834an gertatu zen eta
zazpi urte handi eman zituen erbestean,
harik eta 1841ean atzera Ernanira itzuli zen
arte? (1987, 24. or.). Milafrangan idatzi zituen,
hain zuzen ere, bere Alegiak euskaraz.
Berriro Hernanira itzulita, Arte de aprender
a hablar la lengua castellana para el
uso de las escuelas de primeras letras de
Guipúzcoa obra eman zuen argitara
1841ean. Handik urtebetera plazaratu zituen
Diálogos bascocastellanos para las escuelas
de primeras letras de Guipúzcoa (Bonaparte
printzeak beste euskalkietako itzulpenekin
argitaratu zuena, eta 1963an Jolasak izenburupean
berriro argitaratua) eta Fábulas y
otras composiciones en verso bascongado,
dialecto guipuzcoano, con un diccionario
basco-castellano de las voces que son diferentes
en los diversos dialectos (Samaniegoren
berrogeita hamabost alegien itzulpena,
1884. urtean Ipuiac eta beste moldaera batzuec
izenburupean berriro argitaratua)
obrak. Iturriagarenak dira, bestalde, San
Inazioren martxa ereserkiaren hitzak. Villasantek
honela dio: ?El acertó a forjar para
esta marcha una letra marcial y vibrante, tal
como lo exigía el aire y aun el destino y la
finalidad de la Compañía de Jesús. Decididamente,
no se comprende bien cómo pudiera
ser volteriano, hereje, protestante,
Juan Jose Mogel Elgezabal
(?, 1781 - Markina-Xemein, 1849)
Bizenta Antoniaren anaia eta Juan Antonioren
iloba zen. Lehen eliz ikasketak osabarekin
egin zituen eta gero Oñatiko unibertsitatean
osatu. 1811z gero, osaba bezala,
Markina-Xemeingo erretore izan zen, eta
han egon zen hil arte. Bizkaiko Jaurerriko
Diputatu Nagusi izan zen Lehen karlistaldian.
Markina aldeko bizkaieraz idatzi zituen
obra guztiak. 1816an, Baserritar nequezaleentzaco
escolia argitaratu zuen, eta,
handik aurrera, zenbait argitalpen berri izan
zituen. Gregorio Arruek gipuzkerara itzuli
zuen (1878); bertan dotrina erakusteko
modu berezia ageri da. Mogelek Juan izeneko
nekazari bat asmatu, eta, ia eleberri
moduan, haren historia zintzo zuzena kontatu
zuen, elkarrizketa bidez: ?Presenta a
los padres de familia, en forma de historia,
el espejo o dechado de un padre ideal, intachable
y modelo, bien instruído y cimentado en la práctica de la virtud? (Villasante
1979, 246. or.). Mitxelenak ?bigarren Peru
Abarca? deitzen du: ?Este segundo Peru
Abarca de contornos mucho más borrosos
que el primero hace gala de un lenguaje
que en nada desmerece del de aquél? (1960,116. or.). Beste liburu batzuk: Egunoroco
lan on ta erregubac meza santuba ondo
enzuteco: confesino eta comuninoya biar
dan leguez eguiteco prestaera eta zucenbidiac
(1820); Mayatz-illeraco Berba-aldijac(1885). Juan Jose Mogelek jaso zuen osaba
Juan Antoniok idatzitako Peru Abarcaren
eskuizkribua, eta berak eman zion Aita
Unzueta frantziskotarrari, Zarauzko komentuan
gorde zezan.
Bizenta Antonia Mogel Elgezabal
(Azkoitia, 1782 - Abando, 1854)
Haur zelarik, umezurtz gelditu zen eta,
Juan Jose anaiarekin batera, Juan Antonio
osabak hazi zuen. Garai hartako ohituren
kontra, emakumea izan arren ??mujer excepcionalmente
despejada? (Mitxelena)?,
latina eta humanitateak ikasi zituen osabarekin.
Villasantek jasotzen duen bezala, Bizentak
berak aitortzen zuen ez zela ohikoa
emakume batek euskaraz idaztea: ?Ella misma
dice en el prólogo a su libro que losvascos no creerán que una mujer haya hecho
semejante trabajo, para el cual hace falta
saber vascuence, castellano y latín? (1979,
251. or.). 1820an, Carta Pastoral del Primado
de las Españas txostena euskaratu zuen.
Lino Akesolo ikerlariak dioenez, Abandon
bizi zela, Gabon-kantak ondu zituen Bizentak.
1804an, Juan Antonio Mogel hil zen
urtean, Ipui onac izeneko bilduma argitaratu
zuen. Liburuan, hitz lauz eta bizkaieratik
hurbil dagoen gipuzkera batean moldatuak,
Esoporen berrogeita hamar alegia daude
bilduta. Horiez gainera, badira beste zortzi,bertsotan idatziak, Juan Antonio Mogelek
eginak. Idazle euskaldunen artean, Bizenta
bezala, XIX. mendean bereziki agertzen dira
alegialariak. 1842an Iturriagak Samaniegoren
berrogeita hamabost alegia itzuli zituen
Fábulas y otras composiciones en verso bascongado,
dialecto guipuzcoano, con un diccionario
vasco-castellano de las voces que
son diferentes en los diversos dialectos; Archuk
La Fontaineren beste batzuk zubererara
bihurtu zituen 1848an La Fontainaren
alegia berheziak, neurtitzez franzesetik uskarara
itzuliak obran; Goyhetchek 1852an
Fableac edo aleguiac Lafontainenetaric berechiz
hartuac idatzi zuen; Juan Mateo Zabalak
idatzitakoak, Juan Antonio Mogelen
batzuekin batera, Julio de Urquijok argitaratu
zituen Fábulas en dialecto vizcaíno
izenburupean; Oxobik Alegiak lana plazaratu
zuen?
Pierres Topet («Etxahun»)
(Barkoxe, 1786 - Barkoxe, 1862)
Gorabeherez betetako bizitza izan zuen:
kartzelan egon zen familiako etxe batzuen
jabegoarengatik izandako liskarrak zirela
eta, heriotz bat tarteko. Bestalde, emaztearekin
arazoak izan zituen. Kartzelatik aterata,
erromes ibili zen Santiagon eta Erroman.
Kopla askotan bere bizitzako gorabeherak
kontatu zituen, Ahaide delizius huntan, Bi
berset dolorüsik, Mündian malerüsik eta
Ürz?apal bat badüzü, esaterako. ?Etchahun
es autor de un gran número de piezas en
verso, elegíacas y satíricas, compuestas dentro
de la más pura línea tradicional? (Mitxelena
1960, 122. or.). Elezaharreko pertsonaia
bihurtu du herriaren oroimenak, eta
haren benetako gertakari asko gorde badira
ere alegiazko beste asko erantsi zaizkio.
Izpiritu erromantikoko pertsona izan zen,
ni-aren erabilera behin eta berrizkoak adierazten
duen gisa. 1853an, Abbadiek antolatutako
lehen olerki sariketara aurkeztu zen,
Montebideorat joailiak izeneko bertso sailarekin,
baina ez zioten saririk eman, eta
epaimahaiko apaizen kontrako ziri bertsoak
idatzi zituen Bi berset horiez izenburupean.
Ziri bertso ugari ondu zituen, zorrotz eta
errukirik gabeak: Oi laborari gaxua, Gaztalondoko
neskatilak, Gaztalondo Handian,
Maria Solt eta Kastero, Bi ahizpak, dira,
besteak beste, joera horren lekuko. Villasanteren
iritziz zail gertatzen da Etxahunen
bertsoak beste hizkuntza batera itzultzea:
?Los versos de Etchahun suelen tener una
factura tan original y personal que su traducción
a otra lengua se hace dificilísima?
(1979, 173. or.). Patri Urkizurentzat Etxahunek
bertsoak lehenik idatzi egiten zituen:?Honelaxe bada, lehenik idatzi eta gero
kantatu egiten zituen, eta bide mota hori
eginez, dira hain tinko eta bete, hitz alfer
gutxiko, tiroak bezalako, bere ateraldi eta
bertsoak? (1991, XXX. or.). Asko idatzi da
Etxahun Barkoxekoari buruz, sarri azterketa
moduan, behin edo behin haren bizitza
eleberri bihurtuz. Esate baterako, Yon Etxaidek
Joanak-joan (1955) eleberria idatzi
zuen. Autore berak Etxaun-en bertsoak gipuzkeraz
(1969) liburua argitaratu zuen,
Etxahunen jatorrizko bertsoekin eta Etxaidek
berak egindago gipuzkerako bertsozko
itzulpenarekin. P. Larzabalek antzerki lan bat
idatzi zuen Etchahun (1962) izenburupean.
A. Von Chamissok (1781-1838) poema bat
eskaini zion: Des basken Etchahon?s Klage.
Mende honetan aztertu duten ikerlariek Villonekin,
Verlainerekin eta Iparragirrerekin
konparatu dute Etxahun, hala nola, Orixek,
Zaitegik, Lhandek eta Larrasquetek. Baina
azkerketa beteena, Jean Haritschelharrek
egindako doktoretza tesia da. Tesia bi liburutan
argitaratu zen, alde batetik, Le poète
souletin Pierre Topet-Etchahun (1969),
eta, bestetik, L?oeuvre poétique de Pierre
Topet-Etchaun (1969-1970). Patri Urkizuk
?Barkoxeko eskola? aipatzen du, bertan
Etxahun eta Mardo buru hartzen dituelarik:
?Mardo XVIII. mendeko bigarren partean eta
Etxahun XIX.eko lehenean izan ziren, noski,
izen, sona, ospe eta fama handiena lortu
zuten koplariak (?) Beñat Mardo, Museña,
Alexis Arotx, Idiart Zalgizekoa, Piarres Topet-Etxahun,
Dominike Haritxabalet, Mardo-Etxahunen
jarrailea eta zenbait artzai
anonimo, besteak beste, genituzke Barkoxeko
koblakari eskola esatzen zutenak. Umore
eta fineziaz jantziak, mihi zorrotz jostalariez
ornituak, izpirituz beteak, balirudike
mende oso bat betetzen zuketela Mardo eta
Etxahunen koplari garaikideak, Barkoxekoeskolak, Antoine d?Abbadieren Lore Jokoak
XIX. menderdian hasi aintzin? (1991, XX-
VIII. or.).
Pedro Novia de Salcedo
(Bilbo, 1790 - Bilbo, 1865) Politikari, hizkuntzalari eta idazlea izan zen. Bilboko San Frantzisko ikastetxean egin zituen filosofia ikasketak. 1820an, Probintziako diputatu izendatu zuten. Handik lau urtera Bilboko Kontsulatuko buru izan zen, eta 1825ean eta 1846an Diputatu Nagusi, Oñaztarren alderdiko ordezkari. Kargu hartan izan zen bitartean foruak kentzeko saioen kontra jardun zuen suharki, eta haren
Leonce Goyhetche
(Urruña, 1791 - ?)
Apaiza zen. Andre dena Mariaren ilhabetea
(1838) idazlana idatzi zuen, egunero
jarraitu beharreko eredu eta gogoeta liburua.
1856. urtean Saint-Jean-de-Luz historique et
pittoresque, Annales et chronique despuis
l?époque de sa fondation presumée jusq?a
nous jours ikerlana eman zuen argitara Baionan.
Goyhetcherena da, era berean, Lehoisaren
oxekiac poesia (1879). La Fontaineren
alegiak itzuli zituen lapurterara, Fableac
edo aleguiac Lafontainenetaric berechiz
hartuac (1852) izenburupean. Josu Pikabearenesanetan, ?Goyhetcheren eskutik heldu
obra, hagitz berezitzat jo beharko genuke:
kostalde ingurukoa izaki eta halarik ere
behe-nafarreraren eragina pairatuko duten
ekialdeko idazleen obren pareko edo zaigu
zenbaitetan agertzen batetik, lapurteraren
tradizioan galduz joan diren euskalki
honetako hainbat ezaugarri zaharkitu berreskuratuz
bestetik. Goyhetche, agi danean,
XIX. gizaldiko lapurtera idatziak bilduko
dituen bi indar ?lapurteraren tradizioa eta
behe-nafarreraren eragina, alegia? nagusion
artetik sorturiko egoera berri honetan uharte
bakarti bat genuke, arrunt atipikoa? (1991,
651. or.).
Jean Etxamendi Larralde (?Bordele?)
(Luzaide, 1792 - Luzaide, 1879)
Olerkari trebea zen, eta ezagunak izan
ziren haren lanak, argitaratu ez baziren ere.
Haien artean aipa daitezke, besteak beste:
Lurraren pian sar nindaiteke?, Oinazez,
Mendekoste bestetan, Ene andre-gaiari, Ene
izpirituan bazen zenbait bertsu?
Juan Cruz eta Antonio De la Fuente (?Durangoko plateroak?)
(XIX. m.) De la Fuente anaiek Nafarroako Revista Euskara aldizkarian zenbait olerki argitaratu zuten, hala nola, Arrepocho, Eulijac, Dianaco fiestac?
François Eugène Garay de Monglave
(Baiona, 1796 - Baiona, 1873)
Zuzenbide ikasketak egin zituen. Espainian,
Brasilen eta Portugalen ibili zen soldadu.
Frantziara itzuli eta Diable boiteux
(1823) eta Journal de l?Institut historique
(1834) egunkariak sortu zituen. Azken honetako
artikulu luze batean argitaratu zuen
Altabiskarco cantua (1834), Orreagako gudua
gai duen kantu apokrifoa. Orreagako
garaipenaren denboratik, ahozko tradizioaren
bidez kontserbatu omen zen kantu
zaharra. La Tour d?Auvergne ospetsuarena
zen pergamino batean irakurri omen zuen
Garayk, baina argitaratu zuen testuan Pirinioen
bi aldeetan bildutako ahozko aldaerak
kontuan hartzen zituen. Inork ez zuen,
alabaina, halako pergaminorik ikusi ezta
ahozko kantu hori ezagutzen ere. Egia bestelakoa
zen: Garayk ez zekien euskaraz eta
Charles Belsunce
(Erbestean, 1796 - Mehaine, 1872) Mehaineko azken bizkondea zen. Frantziako Iraultza zela eta, erbestean jaioa, Errestaurazio garaian etorri zen Euskal He-
José Francisco Aizkibel Epelde
(Azkoitia, 1798 - Toledo, 1865)
Bibliografo eta hiztegigilea izan zen.
Latina gaztelera baino lehenago ikasi zuen.
Erroman kalonje baten zerbitzuan jardun
zuen eta kultura zabal baten jabe egin zen.
Granada de Ega dukearen idazkari berezi
gisa Europan zehar ibili zen, bere heziera
sakonduz. Euskaraz idatzitako liburuak bilatzeari
ekin zion etengabe eta eskuratzen
zuen bakoitzari buruzko azalpen zehatza
utzi zuen bere De la Bibliografía y Literatura
Bascongada izenburuko eskuizkribuan.
Garibayren errefrauen iruzkin eta interpretazio
lanaren ardura hartu zuen Espainiako
Historiako Akademiaren gomendioz. Utzi
zuen obrarik garrantzitsuena hiztegia da:
Diccionario Basco-Español titulado Euskeratik
Erderara biurtzeko Itztegia (1885).
Tolosan argitaratu zen hiztegi honek Larramendi
du iturburu nagusi ?nahiz eta euskaratik
erdarara idatzia egon, Larramendirena
ez bezala? eta bertan k, z eta g hizkiak
beren gaurko balioarekin erabiltzen
dira lehen aldiz Hegoaldean. Larramendiren
eragina Aizkibelengan honela ikusten
Haranbure
(XIX. m.) Hazparnen jaioa zen. Misiolari eta Baionako bikario izan zen. Egun ona, edo egunaren santificatzeco moldea languille, nekhaçale eta bazterretcharrentzat (1829) izeneko obra itzuli zuen frantsesetik.
Jean Baptiste Larralde Etxeberri
(Hazparne, 1804 -
Donibane Lohizune, 1870)
Osagilea izan zen Donibane Lohizunen.
Olerkiak idatzi zituen. Harenak dira, besteak
beste: Herrico besta (1856), Eskualduna
(1858), Ama haurra sehaskan lohakartzen
(1859), Chorinoa Kayolan (1863), Muthil
zaharra (1864) eta Biolchoa (hil ondoren
argitaratua, 1896) olerkiak, denak Urruñako
eta Sarako Olerki Jaietan sarituak.
Jean Baptiste Etcheberry
(Uztaritze, XIX. m.) Elizgizona eta idazlea zen, Mixel Garikoitz santuaren lehengusua. Baionan egin zituen teologia ikasketak eta 1833. urtean apaiz egin zuten. 1848. urtean eman zuen argitara euskaraz plazaraturiko lehen argitalpen iraunkorra, 1891 arte, hil zen arte, urtero hutsik egin gabe kaleratuko zena: Escualdun laborarien adiskidea izeneko almanaka. Harenak dira, halaber, Guiristinoa indulgencien gainean arguitua (1863), Maiatzeko hilabethe chumea (1877), Testament zaharreco eta berrico istoria (1877) eta Miguel Garicoitz aphezaren bizitzea (1882) obrak.
Francisco Ignacio Lardizabal
(Zaldibia, 1806 - Zaldibia, 1855) Lazkaon, Burgosen eta Madrilen egin zituen apaiz ikasketak. Ikasketak bukatu eta jaioterriko erretore izan zen harik eta, Gipuzkoa osora hedatu zen izurri beltzak jota,hil zen arte. Testamentu Zarreco eta Berrico condaira lana eman zuen argitara hil zen urte berean, 1855ean. Itun Zahar eta Berriko kontakizunen bilduma egin zuen obra horretan. Villasanteren ustez hiztegi hautatu, zehatz eta landua darabil Lardizabalek: ?El control racional nunca le permite dar rienda suelta a la pasión ni a la fantasía. Su libro, como lo exige el tema, es narrativo,expositivo, y aunque pueda resultar un tanto frío, está escrito con positiva belleza, y el autor se revela en él como profundo conocedor del vascuence? (1979, 261. or.). Oso irakurria izan zen, Mitxelenak dioenez: ?Es probablemente la obra que ha sido más leída en Guipúzcoa en los últimos cien años, y no sin razón: aunque algo monótono, Lardizábal es un buen hablista y un buennarrador? (Mitxelena 1960, 117. or.). Hil eta handik urte betera Gipuzkoako Aldundiak Lardizabalek idatziriko Gramática Vascongada argitara eman zuen. Gipuzkeraren gramatika bat da oinarrian, baina badu gehigarri bat eta xehetasun franko bizkaierari eta goi-nafarrerari buruz ere. Gramatikaren esparrua idazle askok izan dute aztergai: Silvain Pouvreau eta Sarako Etxeberri (XVII, XVIII. m.), Pierre D?Urte (XVIII. m.), Larramendi (1729), Archuk (1852), etab. Hegoaldean, Lardizabalenarekin batera, aipagarriak dira Añibarroren gramatika lanak. Eta beste idazle ugari ere aipa daiteke ondorengo urteetan gramatika arloa landu dutenak, hala nola, Van Eys, Campión, Zabala, Arana, Azkue, Zamarripa, Lertxundi? Lardizabalenak omen dira, halaber, Historia de San Miguel Excelsis de Aralar eta Maria Santisimaren amodio ederraren novena idazlanak, gaur egun galdutzat jotzen direnak.
Juan José Salazar
(Zalla, 1807 - Arantzazu, 1882) 1860an Atoz pekataria, atoz eleizera olerkia idatzi zuen. Bost urte geroago Ama Birjiñaren Congregacioco esculiburua obra argitaratu zuen, bost edizio izan zuena.
François-Xavier Michel («Francisque-Michel» deitua)
(Lyon, 1809 - Paris, 1887)
Euskalari frantsesa. Hasieran poesia idatzi
bazuen ere, berehala hasi zen ikerketa
lanetan. Erdi Aroko testuak aztertu eta argitara eman zituen. 1833-1837 bitarteko urteetan
hogeita bi lan plazaratu zituen, horien
artean Chanson de Roland delakoaren
jatorrizko bertsioa, Ingalaterran aurkitu zuena.
Hori zela eta Comité historiqueko kide
izendatu zuten eta Légion d?Honneur titulua
eman zioten. Era guztietako gaiak erabili
zituen: zaldiak, grabatu zaharrak, ostatuak
mendeetan barrena, herri literatura,
antzerki ingelesa, seda Erdi Aroan, ijitoak,
eskekoak, agotak, merkataritza, etab. Euskaldunei
buruz ere idatzi zuen Francisque-
Michelek. 1857an Le Pays Basque. Sa population,
sa langue, ses moeurs, sa littérature
et sa musique argitaratu zuen. Han ikertzen
dira zehaztasun handiz Iparraldeko esaera
zaharrak, pastoralak, jolasak, sinesmenak,
kantu zaharrak, idazleak, usadioak eta ohiturak.
Villasanterentzat liburu interesgarria
da Michelena: ?Da amplia información sobre
la lengua vasca (?) Dedica un interesante
capítulo a la poesía popular, en el
que se incluyen los apócrifos cantos de Lelo
y el de Altabiscar, el de la batalla de Beotíbar,
el del vizconde de Belsunce (célebre
capitán bajonavarro del tiempo de Luis XV)
y otras muchas piezas tomadas de todos
los dialectos y sobre los más variados temas?
(1979, 164. or.). 1859an Le romancero
du Pays Basque idatzi zuen. Francisque-
Micheli zor zaio, besteak beste, Oihenarten
esaera zaharren eta neurtitzen bildumaren
argitalpen berria (1847).
Jakes Oihenart («Larrondo» deitua)
(Uharte-Amikuze, XIX. m.) Pastoralgilea izan zen. 1848an, Larribarren antzeztu zen Canico eta Belchitina izeneko pastoral komikoa. Ez dago jakiterik pastoralik idatzi ote zuen, baina bera errejenta zela antzeztu ziren Roland (1827, 1849), Aymonen lau semeak (1851), Santa Helena (1854), eta Phantzart (1852) izeneko pastoralak. 1971n, Gabriel Arestik prestatuta, Kaniko eta Belxitinaren argitalpen berria egin zen; eta, 1982an, Iñaki Mozosek prestatuta, Phantzart ihauterietako tragikomediarena.
Oteiza
(XIX. m.)
Gipuzkoan jaioa zen, zein herritan jakiterik
izan ez den arren. Itzultzailea zen.
1838an, George Borrowren aginduz, San
Lukasen ebanjelioaren itzulpen bat argitaratu
zuen. Jatorri protestanteko Bibliatik i-
tzulia dago. Ebanjelioen itzulpena, osoa nahiz
zatiren batena, idazle askoren ikerlana
izan da. Oteizaz gain, badira, era berean,
lan horretan jardun duten beste idazle gehiago
ere, hala nola, Salaberri, Inchauspe,
Añibarro, Arriandiaga, etab.
Agosti Xaho Lagarde
(Atarratze, 1811 - Baiona, 1858)
Maulen, Oloroen eta Pauen egin zituen
ikasketak. 1831n Parisa joan zen sortaldeko
hizkuntzak ikastera, eta Charles Nodier ezagutu
zuen. Garai hartako Paris erroman-tikoan, Xahoren irudia Gustave Lambertek,
haren biografoak, azaldu zuen eta Patri Urkizuk
honela jaso du: ?Chaho liraina eta
garaia zen, soinez eder eta fina. Bere jazkera
oso sinplea baina detailerik xumeenetan
ere zaindua. Esku zuriak eta luzeak, eta
bazirudikeen beraietan estimu berezia ipinita
zeukala, arruntean maukgatxoak zeramatzalarik.
Bere itxura guztiz zen aristokratikoa
eta dotorea, hitz jarioa bereziki liluragarria
zuen, tankera baino nabarmenago
zitekeelarik mintzaeraren aratza, ez zen bat
nekatzen hura entzuten eta halaxeko talendu
arraroa zuen, ze entzule xit ona gertatzen
zen. Hitz batean esateko, xarmangarria
zen guztiz? (1992, VI. or.). 1838an, Okzitaniako
Tolosara joan zen bizitzera; han, Revue
des Voyants izeneko aldizkari bat sortunahi izan zuen. Handik bi urtera, Euskal
Herrira itzuli eta L?Ariel egunkaria sortu
zuen. Egunkari hartan eztabaida ugari izan
zuen, eta bere teoria bereziak plazaratzeko
leku egokia aurkitu zuen. 1848ko Iraultza
piztu zenean, L?Arielek izena aldatu eta, Le
Republicain de Vasconie bihurtu zen. Euskarazko
astekaria ere egin nahi izan zuen,
baina bi ale besterik ez zituen atera: Uscal-
Herrico Gaseta (1848). Zinegotzi izendatu
zuten, Goardia Nazionaleko komandante eta
Basses-Pyrénéesko kontseiluko kide.
1852an, egunkaria ateratzea eragotzi zioten,
eta Xaho erbestera bidali zuten. Belgikan
sartzen ez zioten utzi eta, Gasteizen hartu
zuen bizilekua. 1854an, Baionara itzuli eta
Safer ou les houris espagnoles eleberria argitaratu
zuen. Zubereraz, Azti-Beguia, Agosti
Chaho Bassaburutarrak Ziberou herri maitiari
Parisetik igorririk beste hanitchen aitzindari
argui-bidian goiz izarra (1834) izeneko
liburuxka idatzi zuen. Baina, frantsesez
liburu anitz plazaratu zuen; horien artean:
Paroles d?un voyant, Paroles d?un Biscaien
aux Liberaux de la reine Christine
(1834); Voyage en Navarre pendant
l?insurrection des basques (1830-1835)
(1836); Etudes grammaticales sur la langue
euskarienne (1836); Histoire primitive des
Euskariens-basques, langue, poésie, moeurs
et caractère de ce peuple (1847); Biarritz
entre les Pyrénées et l?Océan: Itinéraire pittoresque
(1855); Dictionnaire basque,
français, espagnol et latin (1856). Bere
burua agnostikotzat, azti edo igarletzat eta
ezkertiartzat jotzen zuen. Mitxelenak ??el
único romántico no rezagado que ha producido
Vasconia? zioen zuberotarraz?, honela
ikusten zuen Xaho: ?Tenía ideas más
bien incoherentes sobre la semejanza del
vasco con el sánscrito, lo que dada su ideología
iluminista y el ambiente de la época
(F. Schlegel, Bopp, etc.) le tenía que parecer
distinguido, y no siempre se cuidó de
distinguir los hechos observados de las creaciones
de su cálida imaginación: así, por
ejemplo, en lo que escribió acerca de mitología
vasca o de Zumalacarregui. Ha de
ponerse en su haber, sin embargo, la atención
que prestó a los restos de la religión
precristiana. Esto, en la literatura, llevó a lasustitución de los tradicionales vascos primitivos,
cristianos avant le mot, por los paganos
reacios al Cristianismo todavía en el
siglo VIII de Navarro Villoslada. Es más: debemos
a Chaho hasta nuestro padre, el patriarca
Aitor? (1960, 95. or.).
Jean Martin Hiribarren
(Azkaine, 1810 - Baiona, 1866)
Azkainen jaio zen arren bizitzako urterik
gehienak Bardoitzen eman zituen.
1833an apeztu eta urte berean Urruñako
bikario izendatu zuten. 1834an Bardoitzeko
apez zen eta bertan bizi izan zen 1865
arte. Hurrengo urtean Baionara joan eta
bertan hil zen katedraleko ohorezko kalonje
zelarik. 1853an Eskaldunac poema argitaratu
zuen, 5.000 bertsoz osatua, bere lanik
garrantzitsuena. Lapurteraz idatzitako
poema luze hau, Euskal Herriko historia,
ohiturak, etab., datuz eta xehetasunez beterik
agertzen da. Mitxelenak halaxe dio:
?No es una pieza épica y mucho menos una
epopeya, sino una relación amena y familiar
de cosas y personas, llena de detalles y
de datos interesantes? (1960, 131. or.). Hego
Ameriketarantz abiatzen zen emigrazioak
bultzata, 1853an Montebideoko berriak lantxoa
argitaratu zuen halaber. 1858an Eskaraz
eguia liburua kaleratu zuen. Villasanteren
hitzetan: ?Su contenido es una especiede Apologética: Dios, su Providencia, la fe
en El, la incredulidad, la fe en Cristo, las
religiones falsas, la Iglesia, su infalibilidad,el Papa, etc. Lafitte ha designado este libro
con el excesivamente pomposo nombre de
Historia de las Religiones? (1979, 166. or.).
Patri Urkizuk Xahori buruzko liburuxkan aipamen
zabala egiten du Hiribarrenen beste
zenbait lanez: batzuk azkaindarraren eskuizkribuetan
aurkiturikoak eta aldizkari ezberdinetan
argitara emandakoak besteak, hala
nola, Heren-Sugea eta Beltzunze, Jo du, jo,
nizpeit orena (ezin ziurta daitekeena berea
denik) eta Xaho buru zelarik Ariel aldizkarian
Iruñeko Bestak izenpean kaleratutako
zenbait poema. Urkizuk Hiribarren poeta
didaktikotzat jotzen du: ?Epikoa, eta lirikoabaino areago dugu Hiribarren poeta didaktikoa,
baina ez dira batere ahantzekoak
bere ziri bertsoak bertan ageri baita izpiritu
zorrotz eta zirikatzailea, errimarako erraztasuna
eta hiztegi aberatsa? (1991, XXXV. or.).
Patxi Altuna, Gurutze Aldabaldetreku eta
Amaia Bonetaren edizioan hauxe irakur daiteke:
?Sail berri bat osatu beharrean gaude
argitaratu gabe dirauten lanekin: hala nola
gramatika bat, errefrauak, Inperioaren historia,
Ama Birjinaren bizitza, sermoiak, Bizkaiko
Diputazioan gorderik dagoen Napoleon Lehena
deritzan poema eta, batez ere, Baionako
Euskal Museoan eta Parisko Biblioteka
Nazionalean aurki daitekeen haren Euskal
Hiztegia. Pierre Lhanderen esanen arabera
hiztegi honen bi kopia gordetzen dira, bata
osorik, Hiribarrenek berak eskuz idatzia, eta
bestea, amaitu gabea, Hiribarrenek eta zenbait
kopistak egina? (1994, VIII. or.).
Jean Pierre Duvoisin
(Ainhoa, 1810 -
Ziburu edo Ezpeleta, 1891)
Haurtzaroa Ezpeletan eman ondoren,
Larresoroko apaizgaitegian sartu zen, baina
hogei urte zituela (1830) utzi egin zituen
apaiz ikasketak. Urte berean hil zitzaion aita,
eta haren lanpostuan, aduanan, hasi zenlanean. Garai hartan Fénelonen Aventures
de Télémaque liburua itzultzen hasi zen eta
euskara-frantsesa hiztegi bat prestatzen. Hogeita
hamar urterekin Ziburura joan zen bizitzera,
eta euskal literaturari eta historiari
buruzko hainbat artikulu idatzi zuen frantsesez
Paueko eta Baionako aldizkarietan.
Eskualduna aldizkariko zuzendari izan zen.
Latina, grekoa, gaztelania eta italiera menderatzen zituen gizon jakituna zen Duvoisin.
1856. urtean hasi zen Bonaparte printzearekin
lanean eta Kardaberaz apaiz jesuitaren
Aita San Ignacioren Egercicioen gañean
afectoac liburua bihurtu zuen lapurterara,
Liburu Ederra izenburupean: ?Gure
iritzian itzulpenaz ez baina, moldaketaz hitzegin
dezakegu kasu honetan: Duvoisinek
Kardaberazen liburua hartu eta bere erara
moldatu, taxutu zuen, gaia jaso eta egokien
iruditu zitzaion bezala gorpuztuz eta oratuz.
Egileak liburu hau bere sortze lantzat
hartzea gehiegitxo zela iritzi izan bide zuen
eta, gure ustez, horregatik aipatzen du bere
lanaren iturburua eta itzulpena dela esaten.
(?) Beraz, ondorio gisa esan beharra dago
Duvoisinek bere lanerako Kardaberazen
Ejerzizioak hartu zituela oinarritzat, baina
ez zuela inola ere hitzez-hitzezko itzulpena
egin ezta bestelakorik ere, bere kabuz egituratutako
eta moldatutako liburua baizik?
(Guerra, Iribar, Laskurain 1987, 26. or.). Hurrengo
urtean Iturriagaren gipuzkerazko
elkarrizketak eman zituen lapurteraz (Dialogues
Basques, 1857). Bonaparte printzearen
bideari jarraiki, 1858an Laborantzako
liburua, edo bi aita semeren solasak laborantzaren
gainean eman zuen argitara, nekazaritzaren
inguruko teknikak, aita-semeen
arteko elkarrizketaren bitartez azaltzen dituen
liburua. 1859. urtean aduana-kapitain
postua utzi zuen euskal lanetan murgiltzeko.
Bardozera erretiratu, eta sei urteren
buruan bukatu zuen Bibliaren itzulpena, Bonaparte
printzeak gomendaturiko lana: Bible
Saindua edo Testament zahar eta berria.
Duvoisin kapitainak latinezko Bulgatatik
Lehembiziko aldizko Laphurdiko eskarara
itzulia. Luis Luziano Bonaparte Printzeak
argitara emana,(1859-1865). Ondoko
urteetan euskal historiari, gramatikari etaliteraturari buruzko lan ugari burutu zuen
??la enumeración detallada de estos manuscritos
puede verse en el trabajo citado
de Haristoy? (Villasante 1979, 190. or.)? eta
itzulpen sorta bat utzi zuen argitaratu gabe
(Fénelonen Aventures de Télémaque eta Fables
edo Alegiak; Demostenesen diskurtso
batzuk; Lamennaisen lan batzuk). Kempis
liburuaren itzulpena amaitu gabe utzi zuen,
baina Haristoy Ziburuko apezak bukatu
zuen (Jesu Kristoren Imitazionea, 1896).
Kempisaren itzulpena behin baino gehiagotan
ageri da mendeetan zehar idazle euskaldunen
lanetan. Kempisaren itzulpenak
egin zituzten, besteak beste, Silvain
Pouvreauk (XVII. m.), Arambillagak (1684),
Chouriok (1720), Maisterrek (1757), José
Cruz de Echeverriak (1829), Gregorio Arruek
(1887),? Eta XX. mendean ere izan dira
Kempisa itzuli dutenak, hala nola, Eleizalde,
Arriandiaga, Olabide, Etxebarria, etab.
Duvoisinek, bestalde, Cervantesen Don
Kixote obrako pasarte batzuk aldatu zituen
euskarara. Itzulpena ez zen beste lan bat
ere utzi zuen Laborantzako liburuaz gainera:
Baigorriko zazpi liliak Parisko Revue
des Basses-Pyrénées et des Landes delakoan
argitaratua 1884an. Bertan zazpi ipuin biltzen
dira, egilearen baitatik ateratakoak.
Gaztetan hasitako hiztegia, berriz, ez zuen
kaleratu. Euskal hiztegigintzaren alorrean
asko izan dira, Duvoisin bezala, lan egin
dutenak. Landuchio izan zen lehena, 1562an
idatzi baitzuen Dictionarium Linguae Cantabricae
obra. Oyangurenen Diccionario
trilingüe Tagalo-Castellano-Cántabro ez da
ezagutzen. Silvain Pouvreauren euskarafrantsesa
hiztegia, XVII. mendekoa, ez zen
argitaratu eta argazkitan jasoa dago Donostiako
Julio de Urquijo Mintegian. 1675erako
burutua zuen Bidegarayk euskara-frantsesa-latina
hiztegi bat, argirik inoiz ikusi ez
zuena. Pierre D?Urteren Dictionarium Latino-Cantabricum
amaitu gabea, ostera, berriki
argitaratu du Patri Urkizuk. Hurrengo
mendean Sarako Etxeberrik euskara-latinafrantsesa-gaztelera
hiztegia egin zuen, baina
ez da haren aztarnarik aurkitu. Argitaratu
gabe geratu zen 1774 inguruan Azpitartek
gauzatu zuen hiztegia ere. Larramendik,
aldiz, 1745ean, kaleratu zuen bere Diccionario
Trilingüe del Castellano, Bascuence
y Latín lan mardula. Léclusek prestaturiko
hiztegia eta Hiribarrenena ez ziren plazaratu,
azken honen eskuizkribua jasoa badago
ere. Harrietek egin zuen hiztegia ez
zen, bere aginduz, argitaratua izan, horretarako
eskaintza bat baino gehiago jaso
arren. Duvoisinen ondoren Fabrek, 1870ean,
euskara-frantsesa hiztegi bat plazaratu zuen,
Bonapartek gaitzetsi zuena. Egilea aspaldi
hil ondoren, 1963an agertu zen Añibarroren
Voces Bascongadas Diferenciales de Bizcaya,
Guipúzcoa y Navarra, hitz bakoitza
zein euskalkitan erabiltzen den adieraziz.Novia de Salcedoren Diccionario Etimológico
del Idioma Bascongado (1887) eta Aizkibelen
Diccionario Basco-Español titulado
Euskeratik Erderara biurtzeko Itztegia
(1885) Larramendirenaren bidetik abiatu zirenez,
haren alde on eta txarrez josita daude.Azken mende honetan ugari izan dira
euskal hiztegigileak, hala nola, Van Eys,
Lhande, Azkue? Azkenik, esan dezagun
Duvoisin Antoine d?Abbadiek antolatzen
zituen Lore Jokoetako epaileetako bat izan
zela, Patri Urkizuk azaltzen duen bezala:?Lore jokoetan epaile gertatu zelarik urte
oro idazten zuen sarituen eta aurkeztuen
berri emanez, Le Courrier de Bayonne deitu
gazetan. Halaber RIEVen argitaratutako
bere gutunetan benetan ohar interesgarririk
aurki dezakegu? (1991, XXXVIII. or.).
Antoine Thompson d?Abbadie
(Dublin, 1810 - Paris, 1897)
Zientzia gizon, bidaiari, etnografo eta
hizkuntzalaria izan zen. Irlandan jaio bazen
ere, aita Urrustoikoa zuen (Zuberoa). Zortzi
urte zituela Frantziara itzuli zen bere familiarekin.
Sorbonan zientzia eta geografia
ikasketak burutu ondoren Brasil (1835) eta
Etiopia (1837-1848) ezagutu zituen geografia,
astronomia eta etnografia ikerketak eginez.
Etiopiatik zientzia alor askotako material
gaitza ekarri zuen, beraien artean 15.000
hitzetik gora dituen Etiopiako amhariera
hizkuntzaren hiztegia (Catalogue raisonné
de manuscrits éthiopiens). 1849. urtean itzuli
zen Euskal Herrira, Hendaian finkatu zen
eta Abadia jauregia eraikiarazi zuen. Zientzia
helburu zehatzeko bidaiak egiten jarraitu
zuen (Kairo, Atenas, Alexandria, etab.) bizitza
osoan zehar. 1867an Parisko Zientzia
Akademiako kide izendatu eta 1892an
erakunde bereko lehendakari hautatu zuten.
1853. urtean Euskal Jaiak eratu zituen
Urruñan, euskal letren Pizkundean hain
garrantzitsuak gertatu ziren Lore-Jokoak
barne zirelarik. Agosti Xahorekin lankidetzan
Etudes grammaticales sur la langue
euskarienne obra idatzi zuen. Gramatikaren
esparrua idazle askok izan dute aztergai.
Hor daude Silvain Pouvreauren eta Sarako
Etxeberriren saioak (XVII., XVIII. m.).
Baita Pierre D?Urteren Grammaire Cantabrique
basque (XVIII. m.) obrarekin batera,euskaldunek frantsesa ikasteko Martin
Harrietek egindako gramatika (1741) ere.
Larramendik 1729an El Imposible Vencido.
Arte de la Lengua Bascongada lan mardula
argitaratu zuen. Fleury Lécluseren lanez gainera,
Archuk Uskara eta Franzes Gramatika,
uskalherrietaco haurrentzat eguina liburua
kaleratu zuen 1852an. 1895ean Ithurryk
Grammaire basque. Dialecte labourdin
obra plazaratu zuen, 1873an Gèzek plazaratu
zuen bezala zubereraz. Hegoaldean,
Añibarroren gramatikaz gainera Lardizabalen
Gramática Vascongada (1856) ikus daiteke.
Eta beste idazle ugari aipa daiteke ondorengo
urteetan gramatika arloa landu
dutenak, hala nola, Van Eys, Zabala, Arana,
Azkue, Zamarripa, Lertxundi? Abbadiek
eragin handia izan zuen euskal kulturaren
hainbat idazlerengan ?Darrigol, Bonaparte
printzea, Intxauspe, Duvoisin kapitaina, Jose
Manterola, etab.?.
Jean Baptiste Archu
(Altzürükü, 1811 - La Réole, 1881)
Archuren haurtzaroaz ez dago ia daturik.
1834an maisu ikasketak bukatu eta Bordeleko
eskola pribatu batean hasi zen lanean.
Bi urte geroago La Réoleko eskola
publikoan sartu zen. Hamalau urte eman
ondoren, eskola-ikuskatzaile izendatu zuten.
1851tik 1870era zinegotzi izan zen. Errepublikazale
eta erradikala, garai hartako
euskaldun gutxi batzuk bezalakoa. Bonapartek
d?Abbadieren bitartez ezagutu zuen
Archu eta zubererazko itzulpen lanetan Inchausperen
ordezko izan zedin eskatu zion.
Archuren lanak itzulpenak dira batik-bat.
1848an La Fontainaren aleghia-berheziak,
neurtitzez franzesetik uskarara itzuliak argitaratu
zuen La Réolen. Urte berean Kantu
patriotikak kaleratu zituen, bertan Chant du
départ (Phartitzeko kantua) eta Marseillaise
ere itzultzen dituelarik. 1852an Uskara
eta franzes Gramatika, uskalherrietaco haurrentzat
plazaratu zuen Baionan. 1888. urtean
hiru itzulpen liburuxka batean inprimatu
zituen Archuk: Ruthen libria, Salomounen
kantiken kantika eta Jonasen libria.
Bi eskuizkribu ere ezagutzen dira: La
Genèse, traduite en Basque souletin par J.
B. Archu (alzurukutarrak), pour le Prince
Louis Lucien Bonaparte (1862) eta Daviden
Gorantzak edo Psalmiak (1862). Archuren
lanik ezagunena alegiena da, eta hauen
helburuaz honakoa dio Ricardo Gómezek:
?La Fontaineren alegiak itzultzean, helburubikoitza bete gura du Archuk. Hitzaurrean
dioenez, batetik alegialari frantsesaren ospea
Euskal Herrian hedatu nahi du; bestetik,
alegia horien bidez, beraien mezu zuhur
eta zentzuzkoaren bitartez, euskaldun
haurrei frantsesaren ikaskuntza erraztu nahi
die. Badirudi, alabaina, nolabaiteko kontraesanadagoela azken helburu honen eta
segidan dakarren euskararen gramatikazko
sarreraren artean; izan ere, gramatikazko
sarrera ?uskara eztakienentzat? egina dela
esaten baitu? (1990, 13. or.).
Gregorio Arrue Rezola
(Hernani, 1811 - Zarautz, 1891) Itzulpen lanak egin zituen. Bere lehen deitura Arruabarrena zen. Frantziskotarren apaizgaitegian 1831. urtera arte egon ondoren apaizgoa utzi behar izan zuen eri zegoelako.
Zarautzen eskola maisu, Bonaparte Printzea eta Van Eys filologoen laguntzaile izan zen (1857). Itzultzaile ugari bezain trebea, bere Brabanteko Genovevaren bizitza
(1858) itzulpenak ospe handia hartu zuen
?Ernaniar onen euskera, giputza dela erraz
Euskal Herrian; euskal itzultzaileen eredu
ulertzekoa da. Asko zor diola esango nuke
izan zen. Lan asko eman zituen argitara, Aita Kardaberaz eta aita Mendibururenari;
erlijiozkoak gehienak, gaztelaniaz nahiz Lapurdi aldeko aztarnaren bat ere ageriko
beste euskalkietatik gipuzkerara bihurtuak. zaio; baiña Arrueren euskera, geien batez,
Besteak beste, Juan Jose Mogelek Markina bere erri ingurukoa da iñolaz ere? (1987,
aldeko bizkaieraz idatziriko Baserritar ja- 25. or.). Akesoloren ustez Arrue joan den
quintsuaren echeco escola edo Sebastian mendeko euskal idazleen artean jatorrene-
Mendiburu oiartzuarrak goi-nafarreraz idatakoa da: ?Gurpil oneko euskeraren jabe
tziriko Jesusen Bihotzaren Devocioa: ?El dela askok duten iritzia da. Euskaldun utsei
hábito de traducir llegó en él a ser una es- entzunez eta euskal-liburutan ikasitako euspecie
de incontinencia hasta el punto de kera du. Alik garbien eta argiroen idazten
que no sólo tradujo el Peru Abarca al gui- saiatu da beti. Erdarazko itzen bati edo bespuzcoano
sino también al padre Mendiburu? teri, mordolloka datxoren bati edo besteri
(Mitxelena 1960, 131. or.). Liberalen doctri- iguinik noizik bein ez dion arren, euskera
na pecatu da liburua, berriz, katalaneratik jatorra dario gein batez Arru onen prosari.. do gaztelaniatik itzuli zuen (Felix Sardá i Berak zekien euskerarik onena darabil?
Salvany, Bartzelona, 1887). Lino Akesolok (1987, 24. or.). 1887an Kempis liburuaren
dioen bezala, Arruek gipuzkeraz idatzi zuen: itzulpena kaleratu zuen.
Jose Antonio Uriarte
(Arrigorriaga, 1812 - Zarautz, 1869)
Idazle eta itzultzailea izan zen. 1829an
frantziskotar sartu zen. Bastidan eta Bilbon
egin zituen apaiz ikasketak. 1836an apeztu
zen. Markinan eta Bermeon bizi izan zen
batez ere. 1856an Bonaparte printzeak laguntzaile
hartu zuen. 1858an, Printzearen
aginduz, San Mateoren ebanjelioa itzuli zuen,
Londresen argitaratu zena. Ondoren, Biblia
osoaren gipuzkerazko itzulpena egiteko agindu
zion printzeak, eta lehenengo hiru liburuak(Genesia, Exodoa, eta Levitikoa) Biblia
edo Testamentu zar eta berria Aita Fray
Jose antonio de Uriartec latiñezco Vulgatatic
lembicico aldiz Guipuzcoaco euscarara itzulia
izenburupean argitaratu ziren (1859). Argitalpen
osoa eten egin zen, ordea, nahiz
eta Uriartek hamar urtetan lana bukatu zuen.
Uriarterenak dira halaber: Marijaren illa edo
Maijatzeco illa (1850), Jesus Sacramentaduari
eta Ama Doncella Mariari Visitac (1856),
Iturriagaren Elkarrizketak (1857), Marija Jangoicuaren
Amac bere vijotz santu eta garbico
Cofradijan sarturik dagozanai iracatzi taconsejuac (1862). Bestalde, aipatu Bibliaren
itzulpen osoaz gainera, argitaratu gabeko lan
asko utzi zuen, horien artean Poesía Bascongada.
Dialecto vizcaíno izeneko kantu bilduma
bat, ia gaur egun arte argirik ikusi ez
duena. Alegia batzuk ere idatzi zituen Uriartek,
Manterolak bere Cancioneron bildu zituenak.
Idazle euskaldunen artean, Uriarte
bezala, XIX. mendean bereziki agertzen dira
alegialariak: Juan Antonio Mogel, Iturriaga,
Archu, Goyhetche, Juan Mateo Zabala, Oxobi?
Eusebio María Azkue Barrundia
(Lekeitio, 1813 - Lekeitio, 1873) Bilboko frantziskotarretan egin zituen lehen ikasketak. Karlisten alde borrokatu zen lehen karlistaldian. Gerra amaituta, Marotoren hitzarmena ez baitzuen aintzat hartu, Ferrolera joan zen nautika ikasketak egitera. Pilotu gisa zenbait urtez itsasoan ibili eta gero, nautika irakasle aritu zen Bermeon,Mundakan eta azkenik Lekeition. Matematikazale eta olerkaria zen, ?poeta depurado, sin dejar de ser popular? (Villasante 1979, 272. or.). Mundakan idatzi zituen poesia gehienak, 1860. urte inguruan. Eusebioren poesiak Resurrección María semeak argitaratu zituen aita hil ondoren, Parnasorako bidea (1896) izenburupean. Mota guztietako olerkiak ditu: onerazpenekoak (deboziozkoak), ipuinak, iolasgarriak, kondairazkoak, irrigarriak, ziri-bertsoak (epigramak), pozgarriak eta benetakoak, semearen sailkapenaren arabera. Bertatik ezagutzen zuen euskaldunen bizitzaren alderdi desberdinak deskribatu ditu modu koloretsuz, epigrametan eta satiretan halako malizia kutsu bat erakusten duelarik.
Louis-Lucien Bonaparte Bleschamp
(Bonaparte printzea)
(Thorngrowe, Worcestershire, 1813 -
Fano, Urbino, 1891)
Euskarak Euskal Herritik kanpora izan
duen ikertzaile eta sustatzailerik garrantzizkoenetakoa.
Napoleon I.aren iloba, Lucienen
semea. Ingalaterran jaio zen bere aita
gatibu zegoela eta Waterlooko gudu ostean
Elizaren Estatuetako herri batera aldatu zen
familiarekin (1815). 1833an Florentziako
Maria Anna Cechirekin ezkondu zen. Europan
eta Estatu Batuetan izan ondoren, kimika,
mineralogia eta, geroago, hizkuntzalaritza
ikasketei ekin zien. 1847an hizkuntzalaritzari
buruz argitara eman zuen lehen
liburuan euskara hartu zuen gai nagusi, eta
1848an politika munduan sartu zen, bere
lehengusu Luis Bonaparte Frantziako enperadore
zelarik. 1850. urtean emaztearengandikbanandu eta 1852an, senadore zela,
lehengusuak printze egin eta urteko
130.000 liberako saria eman zion. Oxfordeko
Unibertsitateko irakasle zela, Antoine
d?Abbadierekin jarri zen harremanetan
Londresen (1855-1856) eta honen ondorioz
hasi ziren Bonaparteren euskarari buruzko
lanak. 1856-1869 bitarteko urteetan egin zituen
ibilaldien eta bere baitara bildu zituen
laguntzaileen lan ugarien emaitza dira euskarari
eskaini zizkion lan nagusiok: Langue
basque et langue finnoise (1862), Curiosidades
eúskaras (1866), Le Verbe Basque en
tableaux (1869), Deux Cartes des sept Provinces
Basques (1869), Études sur les trois
dialectes basques des vallées d?Aezcoa, de
Salazar et de Roncal? (1872), Observations
sur le basque de Fontarabie, d?Irun?
(1877), Observaciones sobre el vascuence de
Navarra (1881), eta abar. Bonaparte printzearen
lana ezinbestekoa da egun euskal
dialektoak ezagutu nahi dituen edonorentzat.
Berak mugatu zituen euskalkiak lehenbizikoz
(zortzi euskalki: bizkaiera, gipuzkera,
lapurtera, hegoaldeko goi-nafarrera, iparraldeko
goi-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera,
mendebaleko behe-nafarrera eta
zuberera; azpieuskalkiak?); berak egin zituen
euskararen lehen mapak, euskalkiak
kontuan hartuz, 1868. urtean euskararen
hedapena norainokoa zen erakusgarri: ?Muchos
de los trabajos hechos por encargo
del príncipe tenían una finalidad puramente
científica, a saber, suministrar elementos
para poder estudiar con exactitud una variedad
subdialectal determinada. Es decir,
eran trabajos hechos con fines y criterios
científicos, no con fines y criterios literarios?
(Villasante 1979, 176. or.). Argitara
eman zituen kristau ikasbideek, Biblia zatiek
eta Biblia osoek (Duvoisinen Bible saindua
edo testament zahar eta berria bereziki),
dokumentazio gaitza eskaini zuten ordura
arte gisa horretako materialik ez zuten
euskaralarientzat, bertako nahiz kanpokoentzat.
Itzulpen gehienok, eta bestelako lanen
bat, Euskaltzaindiak berrargitaratu ditu haren
mendeurrenean (1991). Baliozko pertsonez
inguratzen jakin izan zuen, laguntzaile
bikainak izan baitzituen: J. P. Duvoisin
(lapurtera), J. A. Uriarte (bizkaiera eta
gipuzkera), Klaudio Otaegi (gipuzkera eta
goi-nafarrera), M. Mendigatxa (erronkariera),
E. Intxauspe (zuberera), M. Salaberri
(behe-nafarrera), B. Etxenike (baztanera).
Ingalaterran bizi zela, urteko diru saririk
gabe geratu zen Frantzian III. Errepublika
aldarrikatu zenean. 1881ean alargun gelditu
eta Clemence Richard Grandmontaigne,
Klaudio Otaegiren koinata atarraztarrarekin
ezkondu zen bigarrengoz. 1883. urtean
Gladstoneren gobernuak urteko 250.000 liberako
diru saria eskaini zion ingelesarendialektoei buruzko bere ikerketak buka zitzan.
Hil ondoren, bere liburutegi osoa Chicagoko
Newberry Library delakoak erosi
zuen. Euskal gaiei eta beste hainbat gairi
buruzko eskuizkribuak R. M. Azkuek erosi
zituen Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako
diputazioentzako eta haietan daude
gorderik.
Jose Maria Larroka Estala
(Donostia, 1813 - Erroma, 1891)
Domingotarren ordenan sartu zen 16
urte zituela. Burgosko domingotarren komentuan
zegoela, Azpeitira joan behar izan
zuen erlijio ordenen aurkako esetsaldia zela
eta. Azpeititik, berriz, Lapurdiko Basusarrira
joan zen, eta hango erretore izan zen.
1850ean Azpeitira itzuli eta San Sebastiango
komentu berrian sartu zen. Larrokarenak
dira Sacramentu Santu ta Ama Virgiñaren
Visitateko liburua (1856) eta Esku liburua
ceñean dauden Meza? (1889)
obrak. Besteak beste, Friburgoko unibertsitatearen
eraberritzea zor zaio.
Joanes Oxalde Etxexuri
(Bidarrai, 1814 - Bidarrai, 1897) Olerkaria izan zen, eta sari ugari jaso zuen: Soldado ondoan (1868), Kilo-egilearen kantuak (1878), Beranteko urrikiak (1880), Madalen Larralde (1894)? Oso ezaguna izan zen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Patri Urkizuk honela aurkezten du: ?Guarda bihurria, libertimendurako lanerako baino zaletuagoa, Ameriketan barrena ibilia, baina laister aspertua, festaz-festa eta herriz-herri kantari ibiltzen gogokoagoa zuen Otxaldek beste ezer baino, umorea eta piperra ez zitzaiolarik falta? (1991, XXXII. or.).
Maurice Harriet
(Haltsu, 1814 - Haltsu, 1904)
Martin Harrieten iloba zen. Zazpi haurridetan
bosgarrena zen, eta bere anaia Fabien
bezala, apaiza izan zen. Mauricek lehenik
Larresoron eta gero jesuitek Pasaian
zuten ikastetxean egin zituen ikasketak.
1839. urtetik aurrera, Parisko Saint-Sulpice
apaizgaitegian izan zen. Apaiztu bitartean,
eta ondoren, irakaskuntzan aritu zen, oratoriarrek
Juillyn, Paristik hurbil, zuten ikastetxean.
Gero, anaia Fabienekin batera,
Baionara itzuli zen, biek sorturiko Institution
Saint-Léon ikastetxean lan egitera.
Azkenean, Baionako apaizgaitegi handira
joan, eta han zientzia irakasle eta zuzendari
izan zen. Hizlari gisa ospe handia zuen orduko,
euskaraz eta frantsesez. Artikulu bat
ere idatzi zuen Bossueten gainean: ?Jusqu?à
quel point et pourqoi Bossuet a adopté le
système thomiste? (eskuizkribua). Euskaltzaleen
munduan ere ezaguna zen. Lehen Lore
Jokoak hark antolatu zituen, d?Abbadieren
aginduz, 1853an Urruñan. 1858an Madrila
joan zen, eta bertako San Luis de los Franceses
eliza, eskola eta erietxeko buru izan
zen. 1874 arte egon zen han. Haltsura itzuli,
eta bertan hil zen 1904an. Gaztetandik
izan zuen euskal hiztegi orohartzaile bat
egiteko asmoa. Madrilen material asko bildu
zuen, eta beste hiztegigile bat, Aizkibel,
oso adiskide izan zuen. Euskara-frantsesa
hiztegia bukatu bazuen ere, ez zuen argitara
eman. Lan mardula da, 3.536 orrialde ditu.
Kaleratu ez bazen ere, erabilia izan da.
Azkuek, adibidez, ezagutu zuen eta bere
eraskinean, batez ere, hitz asko jaso zituen.
Aipatu behar da, azkenik, Harrietek Haranederren
Testamentu Berria argitaratu zuela
1855ean, Dassanceren laguntzaz.
Jean P. Camoussarry Mourguy
(Ziburu, 1815 - Ziburu, 1842)
Olerkaria zen. Larresoron irakasle izan
zen 23 urterekin. Donibane Garazin bizi izan
zen harik eta, gaisotasun batek beharturik,
atzera Ziburura itzuli zen arte. 27 urterekin
hil zen. Haren lanak argitaratu ez baziren
ere poeta on batenak zirela diote adituek.
Patri Urkizuk, esaterako, zera dio: ?Bazuen
trajeriaren zentzu berezi bat Camoussaryk
nabarmenki, baieta ere auhenetarako ixurkia,
adibidez, Eri baten liraren auhenak deitu
poeman, baina goi-maila jotzen du ene uste
apalez Marinela bezalako poema askeetan.
Euskal literatur historietan aurrerantzean
erromantizismoak eman duen poetarik handienetakoa
bezala kontsideratu beharko da,
duda izpirik gabe, Camoussarry gazte malurusa?
(1991, XXXIV. or.).
Emmanuel Inchauspe
(Zunharreta, 1815 - Omizegañia, 1902)
Idazle eta itzultzailea izan zen. Baionan
egin zituen ikasketak. Jincoac giçonareki
eguin patoak (1851) otoitz liburua eman
zuen argitara 36 urte zituela. 1858. urtean
Apokalipsia itzuli zuen. Urte berean eman
zuen argitara Le Verbe Basque bere obra nagusia,eta 1864an prestatu zuen Axularren
Guero obraren argitalpen berri bat, atalen
ordena aldatuz (haren ustez, Axularrek egingo
zukeen erara, eta esaera gordinak kenduz).
1857an Iturriagaren solasaldiak zubereraz
eman zituen: ?En 1857 apareció en
Londres la edición, verdaderamente políglota,
de estos diálogos. Iturriaga los había
publicado en 1842, en guipuzcoano y en
castellano; la edición de 1857 añadía, además,
la traducción suletina de Inchauspe,
la labortana de Duvoisin, la vizcaína del P.
Uriarte, más la francesa. Así la obra constituía
un espécimen de los cuatro dialectos
literarios del vascuence? (Villasante 1979,
178. or.). Baionako apezpikuaren idazkari
nagusi izendatu zuten 1869. urtean. 68 urte
zituela Kempisaren itzulpenaren (1757) eraberritzea
egin zuen zubereraz Kristen Imitacionea,Çuberouco uscalarat utzulia izenburupean.
Inchauspe Bikario Nagusi izendatu
zuten 1884. urtean. Inchausperenak
dira, halaber, Le Peuple Basque (1892-1893)
Euskal Herriari buruzko lana, Maria Birjinaren
hilabetia (1894) eta Kantika Saintiak
(1897) erlijiozko lanak. 1856. urtean zubererara
itzuli zuen San Mateoren ebanjelioa,
Bonaparte printzeak hala eskaturik.
Ebanjelioen itzulpena egin zuten, besteak
beste, Salaberrik (San Mateoren ebanjelioaren
itzulpena, behe-nafarreraz, Añibarrok
(Lau evangelioac batera alcarturic obra,
bizkaieraz), Elkanoko Lizarragak (Jesus-Cristoren
evangelio sandua Juanec dacarren
guisara. Don Joaquin Lizarragac euscaran
itzulia itzez itz, daiken diña, egiaren amorez,
ta Luis Luciano Bonaparte principeac
arguitara emana, 1868an), etab.
Charles Harispe
(Baigorri, 1817 - 1884)Politikaria zen, Harispe albaitariaren iloba.
Pauen ikasi zuen eta Ameriketara joan
zen hogei urte zituela. Hogeita bost urtez
egon zen Ameriketan, Habanan eta Nouvelle
Orleans hirietan. Euskal Herrira itzuli
ondoren, diputatu hautatu zuten Zuberoan
1876. urtean. Erregezale kontserbadorea zen
eta Renaud errepublikazaleari nagusitu zitzaion
urte hartan. 1881eko hauteskundeetan
ez zuen zorte bera izan. Haren lan politikoen
artean aipatzekoak dira: Mauleco
arrondisamenduco botz emailer (1889), Escualduner
(1876), Basses-Pyrénées-taco
boza emaileri.
Jose Maria Iparragirre
(Urretxu, 1820 - Ezkio-Itsaso, 1881)Olerkaria zen. Bere osaba apaizarekin
lehenbiziko ikasketak Zerainen egin zituen.
Gasteizen latina ikasi zuen eta Madrila joan
zen familia guztiarekin batera. Lehenbiziko
karlistaldia sortzean, hamalau urterekin,
Gipuzkoako gudarostean sartu zen. Bergarako
Besarkadaren ondoren, 1839an, erbestera
joan zen. Frantzian, Suitzan, Alemanian,
Italian, Ingalaterran, Portugalen? ibili zen.
Gero, Ameriketara joan zen, Uruguai eta
Argentinan ibili zen harik eta Euskal Herrira
itzuli zen arte. Bertso ezagun askoren
egilea da. Edukiari dagokionez, Amurizak
honela sailkatu ditu: aberkoiak, ?Gernikako
arbola?, ?Ara nun diran?, ?Gitarra zartxo batda?, ?Zibilak esan naute??; amodiozkoak,
?Ume eder bat?, ?Zugana Manuela?, ?Beltzarana
naizela??; umorezkoak, ?Glu, glu,
glu?, ?Ezkongaietan?, ?Gaur bai jana eta
edana??; dedikatuak, ?Nere ongile maiteai?,
?Ameriketatik Urretxuko semeai??; kritikazkoak,
?Euskalerria eta Amerika?; kontatzaileak,
?Aloñamendi?.
Bruno Etxenike Garmendia
(Urdazubi, 1820 - Iruñea, 1893)Idazlea eta itzultzailea izan zen. Luis Bonaparterekin egin zuen lan 1857. urteaz geroztik, eta haren aginduz San Mateoren Ebanjelioa, Apokalipsia eta Kantarik Ederrena itzuli zituen Baztango euskalkira, besteak beste.
Martin Egiateguy
Olerkaria zen. 1853an Urruñako Lore Jokoetan bigarren saria irabazi zuen Eskualdun baten bihotzminak Montebideo-rat joanez lanarekin.
Louis Marie Hyacinthe Fabre
(Ainhoa, XIX. m.)
Itzultzaile eta gramatikaria izan zen.
Bonaparte printzearen laguntzaile izan zen.
Aduanako langilea. Asteteren kristau dotrina
itzuli zuen goi-nafarreratik Ainhoako lapurterara
1853. urtean, Bonaparte printzeak
eskatuta. Bestelako obrak: Guide de la conversation
français-basque (1862), Antonio
le Navarrais (1868), Lettres labourdines
(1869) eta Dicctionnaire français-basque
(1870), azken hau, Bonaparteren iritziz,
kaskar samarra. Euskal gramatika bat ere
eman zuen argitara 1873an.
Harozteguy
(XIX. m.) Olerkiak idatzi zituen. 1859an Sarako Lore Jokoetan bigarren saria eskuratu zuen Etcheko chokoa lanarekin. Euskalerria aldizkarian idatzi zuen.
Iribarne
Zuberotarra zen. Erretore egon zen Zalgizen.
Harenak dira Almanak uskara edo
Ziberouko Egunaria (1887), Ciberouco guthuna
edo libria (1852), Mysterio eta eguia
guehienac (1856), Mysterio eta eguia guehienez
(1862) eta San Grat Oloroneco
aphezpicuarentaco izenburupeko itzulpen
lana (1879).
François Jaureguy
(XIX. m.) Iparralden jaioa zen. 1850ean Gramera berria, ikasteko euskaldunec mintzatzen espainoles argitaratu zuen Buenos Airesen.
Jauretche
(XIX. m.) Iparraldekoa zen. Obra bat baino gehiago argitaratu zuen euskaraz: Andre dena Mariaren botherea, edo Salve Regina (1854), Meditazioneac urtheco ebangelioen gainean (1840) eta San Joseperen ilhabetea edo martchoa conxegratua San Josepe Patriarkha loriosari (1872). Ineffabilis bulda itzuli zuen: Guthun Apostolikoa, Pio, Jainkoaren lethartaz, Gure aita saindu, izenaz bederatzigarrena denak egina (1864).
Willen Jan Van Eys
(Amsterdan, 1825 - San Remo, 1914)Hizkuntzalaritza ikasi zuen, eta euskara ikertzeari eskaini zion ahaleginik handiena.
Londresen eta San Remon bizi izan zen. Bi bidaia egin zituen Euskal Herrira: lehenengoan, 1866an, Zarautzen egon zen Gregorio Arruerekin, frantziskotarren komentuko liburuak eta eskuizkribuak aztertzen; bigarrena 1868an egin zuen. Van Eysenak dira, euskal aditzari buruzko lan batzuez gainera, Grammaire comparée des dialectes basques
(1879) eta Dictionnaire basquefrançais
(1873). Euskal hiztegigintzaren alorrean
asko izan dira lan egin dutenak. Landuchio
izan zen lehena, 1562an idatzi baitzuen
Dictionarium Linguae Cantabricae
obra. Silvain Pouvreauren euskara-frantsesa
hiztegia, XVII. mendekoa, ez zen argitaratu
baina argazkitan jasoa dago Donostiako
Julio de Urquijo Mintegian. Pierre D?Urteren
Dictionarium Latino-Cantabricum amaitu
gabea, berriz, berriki argitaratu du Patri UrkizukSarako Etxeberrik euskara-latinafrantsesa-gaztelera
hiztegia egin zuen, eta
Larramendik 1745ean kaleratu zuen bere
Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence
y Latín lan mardula. Harrietek egin
zuen hiztegia ez zen, bere aginduz, argitaratua
izan, horretarako eskaintza bat baino
gehiago jaso arren eta Duvoisinek burututakoak ere ez zuen argirik ikusi. 1963an
agertu zen Añibarroren Voces Bascongadas
Diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa y Navarra.
Novia de Salcedoren Diccionario
Etimológico del Idioma Bascongado (1887)
eta Aizkibelen Diccionario Basco-Español
titulado Euskeratik Erderara biurtzeko Itztegia
(1885) Larramendirenaren bidetik abiatu
zirenez, haren alde on eta txarrez josita
daude. Azken mendean hiztegigintzan aipatzekoak
dira Lhande, Azkue? Bestalde,
testu zaharren argitalpen berriak ere eginzituen Van Eysek. Berak aurkitu eta argitaratu zituen, esaterako, 1596ko atsotitz eta esamoldeak (1896).
Prudencio Hualde Mayo
(Bidankoze, 1826 - Bidankoze, 1879)Itzultzailea izan zen. Bere herriko erretore izan zen. Bonaparte printzearen aginduz, San Mateoren ebanjelioa (1856-1869) eta Asteteren dotrina (1869) itzuli zituen Bidankozeko erronkarierara.
Michel Elissamburu Errekart
(«Frère Innocentius»)
(Heleta, 1826 - Hazparne, 1895)
Jean Baptiste Elissambururen lehengusua
zen. Aita mugazaina zuen. Baionako salletarrenean
egin zituen ikasketak. Bertan
sartzeko erabakia hartu ondoren Tolosan
prestatu eta Akizera bidali zuten. Hazparneko
eskola berriko zuzendari izendatu
zuten 1848. urtean eta berrogeita lau urtez
bertan aritu zen. Lapurteraz idatzitako obra
nagusiak: Framazonak (1889); Lehenagoko
eskualdunak zer ziren (1899) bere haurtzaroan
ezagutu zuen Euskal Herria, bere
ustez galtzen ari ziren lehengo kristautasuna,
apaltasuna eta ohitura garbiak deskribatzen
dituen liburua; Zer izan diren eta zer diren
oraino Framazonak munduan (1890), XIX.. endeko bigarren partean Frantzian zabaldu
zen ideiaz, hots, 1789ko Iraultzaren errua
masoiei egozten zienaz, diharduena; Framazonak
bigarren edicionea eta Frantziako
hirur errepubliken ichtoria laburzki (1890),
lehen zatia Zer izan diren?-en aldaketarik
gabeko berrargitalpena; Frantziako bigarren
eta hirugarren errepublikaren ichtorio bitchia
(1891); Joannes Batista dohatsuaren
bizia (1891), 1888an Erroman dohatsu egin
zuten Anaia Salletarren fundatzailearen gainean;
Sakelako liburuchka edo giristino
guzientzat on den esku liburu ttipia (1892),
deboziozko esku-liburua. Erregezale sutsua
izaki, elizaren alde eta errepublikazaleen aurka
jardun zuen bere liburuetan. Luis XVI.a
eta Jesukristo elkarren parean jartzen ditu:
?Errege inozent batek behar zituen beraz
pagatu haren aitzinekoek egin hutsak eta
krimak. Yainkoak bere yustiziaren apazegatzeko,
biktima nota gabeak ditu hautatzen;
hala nahi izan du haren Seme dibinoak,
saindutasuna bera zenak, salba zezan
mundu hobenez bethe hau; Frantzia
bera ere Yainkoaren nazione hautetsia behar
zen izan gaztigatua, guziz bere inpietatea
zela kausa, gero, bere odolean garbiturik,
sekula baino ederrago ager zadin Elizaren
begietan?. Gabriel Frailek dioenez, ?agerian
dago bere pentsamoldea zaharkiturik
gelditu dela, ordurako zaharkiturik ez bazen.
Egia da irri eragin nahiz askotan
errezkerian ?bai eta behin baino gehiagotan
zakarkerian? erortzen dela. Hala ere
(edo hain zuzen horregatik), uste dugu liburua
interesgarria izan daitekeela gaur
egun ere. Ez bakarrik garai bateko iritziak
eta aurriritziak aditzera ematen dizkigulako,
hauek euskal kulturan garrantzi handia izan
duten jende askorenak direlarik ere. Bere
gehiegikeria, bere neurririk eza bera liburuaren
erakargarririk handienetako bat izan
daitekeelakoan gaude? (1988, 24. or.). Mitxelenaren
hitzetan: ?Fue un polemista sañudo que no tuvo grandes contemplaciones
con sus enemigos los radicales, vivos o
difuntos, y a quien el estado de permanente
indignación en que vivía prestó a veces
tonos de auténtica elocuencia? (1960, 143.. r.).
Jean Baptiste Elissamburu Irazabal
(Sara, 1828 - Sara, 1891)
Michel Elissambururen lehengusua zen.
Gratien Adema Zaldubyren lagun mina. Larresoroko
apaizgaitegia utzi ondoren, Frantziako
armadan sartu eta kapitain izatera iritsi
zen. 1870ean preso hartu zuten Metzen alemanek.
Herrira itzulita, Ezpeletako barrutiko
bakezko juje aritu zen hil zen arte. Garai
hartako Ipar Euskal Herrian bi alderdi nagusi
zeuden: ?xuriak? ?erregetiarrak eta
apaiztarrak? eta ?gorriak? ?errepublikazaleak
eta laikoak?. Elissamburu gorria zen.
Ibon Sarasolak dioenez, horrek ez du esan
nahi kristau zintzoa ez zenik, Piarres Adameri
darion ideologia, adibidez, erabat ortodoxoa
baita, baina ez zuen Hiriart-Urruty
baten erlijio-hertsikeria izugarriarekin ?hots,
izutzen duenarekin? zer ikusirik. Elissambururen
maila literarioaz Mitxelenak hauxe
dio: ?Elissamburu es ante todo un maestro
del lenguaje y un versificador de extraordinaria
habilidad. De gusto muy depurado
?poseía una sólida formación literaria a la
francesa?, tiene además una gran variedad
de registros que maneja con la misma destreza.Además de la descripción burlesca
(?Iragan besta biharamunean?) en la que fue
un maestro entre tantos, cantó la belleza
femenina (?Maria?), el amor (?Aingeru bati?),
la nostalgia (?Agur nere herriari?, ?Chori berriketaria?),
la paz del campo (?Nere etchea?,
?Artzaingoa?), sin que falte en su producción
la nota heroica (?Biba Frantzia?) (?)
Frente a Vilinch, evita la nota demasiado
personal y atenúa cuidadosamente, aun en
los momentos más dramáticos, la expresión
de la angustia y del dolor sin consuelo, como
se ve, por ejemplo, en la popularísima poesía
?El ciego de Solferino?? (1960, 135. or.).
Ustez Elissambururena da, beraz, Solferino?ko
itsua olerki edo bertso saila, eta
1864an d?Abbadiek Saran antolatutako Lore
Jokoetan bigarren saria jaso zuen. Sariketa
hartara «A. Salaberry» ezizeneko autore batek
aurkeztua izan zen, baina ikerle askoren
arabera J. B. Elissambururena da. Bertan
kontatzen da, lehen pertsona erabiliz,
Solferinoko guduan ?1859ko frantsesen eta
austriarren arteko gerra? itsututako soldadu baten historia). Hona, bada, sail horretako
olerki batzuk: Emazte edalea (1855),
Tam, tam, tam, tam, ratapetamplan (1858),
Gazte hiltzera dohana (1860), Nere etchea
(1861), Apexa eta lorea (1862), Solferino?ko
itsua (1864), Maria (1866) eta Xori berriketaria
(1871). Horiez gainera, hitz lauz idatziriko
kontakizun labur bat ere eman zuen
argitara lapurteraz: Piarres Adame. Eleberri
baten lehen zatia da. Pauen argitaratu zen
1888an. J. B. Larzabalek dioen bezala, lehenik
feuilleton baten antzera agertu zen
Donibane Lohizuneko La Nivelle aldizkari
gorrian, 1886. urtean, bosgarren kapituluraino.
Gero, Le Réveil Basque astekari errepublikar
ospetsuan. Izan ere, Piarres Adame
aproposa zen atalka kaleratzeko. Lapurteraz
idatzita dagoen obra honen gaiaz Villasantek
zera dio: ?El autor nos cuenta que
cuando él era joven, de unos quince años,
tomó un día el camino de Sara a Olheta,
pasando por Ascain. Iba a las fiestas de
Olheta. En el camino se encontró con Piarres
Adame, célebre zapatero de Sara, hom-
Juan Venancio Arakistain
(Deba, 1828 - Tolosa,1906)
Euskal tradizio, ipuin eta elezaharrak
bildu zituen. Zuzenbidea ikasi ondoren,
kazetaritzan jardun zuen luzaroan eta Azpeitia
nahiz Tolosako jabetza-erregistratzailea
izan zen. 38 urte zituela (1866), Tradiciones
Vasco-Cántabras izeneko euskal
ipuin bilduma eman zuen argitara erdaraz.
1886an Lelo Kantzoa (Leloren Kantua) eman
zuen euskaraz Euskalerria aldizkarian. Erdaraz
idatzi zituen obra erromantikoek guztiz
harrera ona izan zuten bere garaian.
Gratien Adema
(«Zalduby»)(Senpere, 1828 - Baiona, 1907)Elizgizona zen. 1875ean, Baionako ohorezko
kalonje zela, ekin zion euskaraz idazteari.
Olerkari gisa nabarmendu zen eta
berak jartzen zien musika bere bertsoei.
Hauen baloreaz, Villasantek diosku: ?Por
todas partes se ve en él el gusto de la medida,
del orden de lo acabado. En sus versoslos términos han sido cuidadosamente pesados,
meditados, pulidos. Su verso ha sido
hecho para ser cantado, pero el texto es la
base intelectual de la música? (1979, 196.. r.). Eskualduna astekarian idatzi zuen.Haren idazlanen artean, erlijiozko kantez
gain (Euskal-Herriko eliza-bestak, Cantiques),
alegiak (Artzain beltcharen neurthitzak),
olerki aberkoiak (Chants patriotiques)
eta gai askotarikoak (Pilotariak, Autres poésies
profanes) daude. Gauden eskualdun
(Zazpi Eskualherriek) ezagunaren egilea da
orobat. Patri Urkizurentzat alegialari porrokatua
izan zen: ?Elissambururen ikaskide
izanik elkarrekin ontu zituzten zenbait
Alexandre Dihinx
(Uztaritze, 1830 - ?, 1872)Olerkaria izan zen. 1862an Maiteari izeneko poema idatzi zuen, eta handik bi urtera bigarren lana, E? senhar emaztez izenburupean. Dihinx izan zen Altabizkarko kantua asmakizun bat izan zitekeela susmatu zuen lehena.
Manuel Antonio Antia
(Urretxu, 1830 - Urnieta, 1894)
Oñatin eta Iruñean egin zituen ikasketak.
Leitzako kapilau eta Urnietako erretore
izan zen. 37 urterekin Clareten liburuaren
itzulpena egin zuen Zeruko bide zuzena etasegurua, karmeltar debotoarentzat ikasbidea,
San Joseren zazpi igandeetako jayera
(Camino recto y seguro para el cielo, lección
para el devoto carmelita, devoción de
los siete domingos de San José) izenburupean.
Bederatzi edizio ezagutu zituen, lehena
1867koa izan zelarik. 1878an Kristaua
Elizan argitaratu zuen. Tolosan, 1887an,
Jesusen Biotz Sagraduco debociozco liburuchoa
kaleratu zuen. Euskal-Erria eta Euskalzale
aldizkarietan olerki, ipuin eta itzulpenak
idatzi zituen.
José Antonio Azpiazu
(Segura, ? - ?)
Bonaparteren laguntzaile izan zen.
1859an Biblia edo Testamentu zar eta berria
Aita Fray José Antonio de Uriartec latiñezco
Vulgatatic lembicico aldiz Guipuzcoaco
euscarara itzulia Luis Luciano Bonaparte
Principeac eta don José Antonio de
Azpiazu guipuzcoatarrac lagunduric liburua
argitaratu zen, Testamentu Zaharraren
lehen hiru liburuak soilik agertzen direlarik.
Pedro Jose Minondo
(XIX. m.) Nafarra zen. Asteteren kristau ikasbidea itzuli zuen Aezkoako euskarara, Bonaparte printzeak hala aginduta. Bonapartek berak argitaratu zuen 1869an, Londresen.
Esteban Obanos
(XIX. m.) Idazle nafarra zen. Obanos izan zen 1878an Iruñean sortu zen Asociación Eúskara de Navarra izeneko elkartearen eta Revista Eúskara (1878-1883) aldizkari berri-emailearen lehen lehendakaria. Euskal- Erria aldizkarian ere idatzi zuen. Bi lan dira aldizkari horietan Obanosenak: Udaberriaren edertasuna (1878) eta Kondaira edo kontua (1878) izeneko ipuina.
Indalezio Bizkarrondo Ureña («Bilintx»)
(Donostia, 1831 - Donostia, 1876)
Bertsolari eta idazlea izan zen. Zorigaitzeko
bizitza izan zuen. Umetan, lurrera erori
eta aurpegia itxuragabetuta geratu zitzaion
(hortik zetorkion Donostian ezarri zioten
Moko edo Indalezio Moko ezizena). Geroago
zezen batek adarka eraso eta zangoak
zulatu zizkion; ondoren, aurreztuta zituen
8.000 erreal lapurtu egin zizkioten. Liberala
zen eta karlistaldian Donostiako liberalen
batailoian sartu zen. 1876. urtean karlistekjaurtikitako granada bat bere gelan sartu eta
hankak xehakatu zizkion. Sei hilabete oinaze
ikaragarriz eman ondoren hil zen, 45urte zituela. Honek guztiak eragina izan
zuen Bilintxen poesian, Villasantek dioen
bezala: ?Hay en sus versos un tinte llorón,
romántico, un tanto pesimista. Bajo este
punto de vista podría comparársele con Etchahun,
el suletino. Pero en ?Vilinch? los
acentos inspirados por la desgracia y el dolor
no revelan desesperación ni rebeldía? (1979,
273. or.). XIX. mende erdialdetik aurrera Donostian
euskal literaturaren inguruan sortu
zen mugimenduko poeta gorena izan zen.
Hego Euskal Herriko ordura arteko beste
poetek ez bezala jakin zuen Bilintxek barne
sentimenduei idatzizko egitura ematen.
Maitasun iritsi ezinak bideratu zuen Bizkarrondoren
amodiozko poesia (1858koak dira
lehen poemak) eta beregandik itzuri zebilen
edertasunari kantatu zion behin eta berriro.
Herri poesiarako eta bertsogintzarako
oinarri sendoak zituen. Ongi baino hobeto
jakin zuen Bilintxek umorea eta ironia bizitzaren
gazi-gozoekin uztartzen eta bizitzak
hain ongi tratatu ez zuen gizonaren atsekabeen
ondoan, giza bizitzaren garratza zehatz
eta leunkiro deskribatu zuen: ?? la
voz más auténticamente romántica de la literatura
vasca. (?) Sus versos son excepcionales
en una literatura recatada en que los
poetas huyen avergonzados de toda confesión
demasiado íntima, como de algo humillante
y penoso. Fuera de la poesía amorosa,
Vilinch es un maestro de la sátira humorística,
uno de los mejores entre los muchos
que han cultivado ese género entre
nosostros. Aparte del sobrio acierto en la
selección de los rasgos decisivos, pone siempre
en ella, a diferencia de casi todos los
otros, calor humano y una sonrisa compasiva?
(Mitxelena 1960, 133. or.). Antonio Zabalaren
iritziz, ?Bilintxen bertsogintza, bertsolari
jator batena da: puntuetan aberatsa,
neurrian zintzoa, izkeraz errikoa, teknikaz
ere klasikoa? Itz batean esateko, bertsolaritzaren bide zaarrari segitzen diona. Alderdi
ortatik ez diogu bereizkuntzarik arkitzen.
Bilintxek beste bertsolariengandik ezer apartekorik
baldin badu, ori bere eder-senari zor
dio; olerkari izateari. Eder-sena ori, aren irudiak
eta sentipenak ageri-agerian jartzen
dute?. Bilintxen olerkirik ezagunenak: Kontzezirentzat,
Zaldi zuriyarena, Pozez ta bildurrak,
Juramentuba, Loriak, Potajiarena,
Maita nazazu arren, Beti zutzaz pentsatzen,
Ja-Jai, Zenbait damaren esker txarra, Izazu
nitzaz kupira, Gaztetan jarriyak dama bati,
Biyotz erituba, Kanpuan da, Neskatxa bati
mutil batek jarriak, Dama ta galaia eta Juana
Bixenta Olabe.
Ramón Artola Larrañaga
(Tolosa, 1831 - Donostia, 1906)
Manterolaren Cancionero Vasco eta Euskal-Erria
aldizkarietan idatzi zuen 1880an.
1884an sari bat jaso zuen Itziarren.
Frantzizko Laphitz Arriada
(Arizkun, 1832 - Buenos Aires, 1905) Arizkunen jaio bazen ere haurtzaroa Irisarrin eman zuen. Hazparnen aritu ondoren Larresoroko eta Baionako apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak. Baigorriko erretore lagun eta Altzaiko erretore izan zen. 1867an Michel Garikoitzek Betharra-
Mariano Saturnino Mendigatxa Ornat
(Bidangotze, 1832 - Bidangotze, 1918)
Bonaparte printzearen laguntzaile
erronkariarra. Bizibidez nekazaria zen, eta
euskaraz idazteko aparteko sena zuen. Haren
gutunak Fontes Linguae Vasconum eta
Euskera aldizkarietan argitaratu ziren.
1857an ezagutu zuen Bonaparte printzea,
eta harentzat itzuli zituen Orreaga obratxoa
eta 50. salmoa. Printzea hil ondoren, Azkuerekin
jarri zen harremanetan, eta hari igorri
zizkion ezin konta ahala ipuin, errefrau,
ohitura, etab.
Damaso Etxeberria Iturralde
(Bordele, 1834 - Elizondo, 1886) Azken karlistaldian Nafarroako Batzorde Karlistako kide eta Baztango alkate izan zen. Liberalek erre zioten Datue jauregia eta jauregiarekin batera galdu ziren bere idazki guztiak. Damasoren abesti batzuk irakur daitezke Bonaparte printzearen idazkien artean.
Klaudio Otaegi
(Zegama, 1836 - Hondarribia, 1890)
Idazle eta itzultzailea izan zen. Maisu
ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Hondarribian
aritu zen eskola maisu 1858. urtetik
aurrera. Bonaparte printzearen laguntzaile
izan zen, eta Euskal Herriko bidaietan lagundu
zion, 1866an batez ere. Haren aginduz
itzuli zituen Gipuzkoako azpieuskalki
ugaritara Kristau Dotriñea eta Bibliako zati
asko: San Joanen ebanjelioa, San Markosena,
Ruten eta Jonasen liburuak etab. Olerki
ugari idatzi zuen Euskal-Erria aldizkarian
batez ere, eta gazteleratik, frantsesetik eta
ingelesetik itzuli zuen euskarara beste asko:
?De su pluma salieron innumerables poesías,
entre originales y traducciones, poco
inspiradas por lo común, que van de fray
Luis de León a Arolas? (Mitxelena 1960, 130.. r.). L.L. Bonaparte printzea Otaegiren emaztearen
ahizpa batekin ezkondu zen hiltzear
zela. Gutun asko gordetzen dira bien artekoak.
1990ean Otaegiren Olerki guztien bilduma
argitaratu zuen Patri Urkizuk.
Luis Cirilo de Iza Agirre
(Bilbo, 1837 - Santurtzi, 1892) Idazlea eta itzultzailea izan zen. Bonaparte printzearen laguntzaile izan zen. Sanitzultzenturtzin eta Bilbon jardun zuen irakasle. Calderón de la Barcaren El Alcalde de Zalamearen atal batzuk eta La vida es sueño euskaratu zituen 1881. urtean. Arturo Campiónen Orreaga obra itzuli zuen bizkaierara ondoko urteetan. Harenak dira, halaber, Begoñako Ama Birjiña Miratsuari poesia eta Santurtziko haurrentzat prestaturiko Geografia.
Bazilio Joannateguy (Pettan)
(Isturitze, 1837 - Lazkao, 1921)Apaiz egin zen 1862an. Saran erretorearen
laguntzaile eta Altzain erretore izan zen.
1880an Belokeko beneditarren etxean sartu
zen. 1903an, Combes ministroaren agindupeko
erlijio gizonen aurkako esetsaldia
zela eta, Lazkaora jo behar izan zuen beste
kideekin batera eta han bizi izan zen ondoko
urteetan, hil zen arte. Urte luzez, Fedearen
Propagacioneco urtecaria edo Fedearen
Propagacioneco berriac urteca ematen
dituena. Bi ilhabetetaric agertzen denaaritu zen. Joannateguyren obra nagusia
Ehunbat sainduen bicitea (1876) da;
lan hori zuzendua eta emendatua eman
zuen 1890ean Sainduen bizitzea izenburuarekin.
Bertan, egunez egun, kristau egutegiko
santu guztien bizitza kontatzen da,
baina argitalpen horretan urteko lehen lau
hilabeteen bilduma besterik ez zuen egin.
Hurrengo bi hilabeteena 1900ean argitaratu
zen, ?Sainduen bizitzea. Bigarren zatia?
izenburupean. Asmo hori jarraipenik gabe
geratu zen. Beraz, urte erdia bakarrik bukatu
zuen. Narratzaile ona izan zen, ?adquirió
una fama bien merecida de excelente prosista?
(Mitxelena 1960, 142. or.). Beste lan
batzuk: Ceruraco biderik errechena (itzulpena,
1877), San Benoaten bicitcea (1877),
Bihotz Sacratuaren hilabetheco escu-liburua
(1894), Michel Garikoitz (1900) eta
Bihotz sakratuaren hilabethea (1912). Villasantek
Orixeren hitzok jaso ditu Joannateguyz:
?Au dut euskal-idazleetan maiteena?
Idazkera biguina, ixurbera, argia du?
bein eskuetara ezkero, txoratzen du Yoannategik.
Laphurdiko idazleen guna ta mamia
berekin du? (1979, 198. or.).
José Ignacio Arana
(Azkoitia, 1838 - Oña, Burgos, 1896)
Arantzazun eta Iruñean ikasi zuen.
1854an Jesusen Lagundian sartu zen. Gazteleraz
eta euskaraz idatzi zuen. Haren obrarik
ezagunena San Ignacio de Loyolacoaren
bicitza laburtua euskaraz eta gaztelaniaz
(1872) da. ?Según dice en el prólogo, la obra
se escribió entre dos personas que se pusieron
de acuerdo para escribir un mismo
texto, el uno en castellano y el otro en vascuence.
El libro salió sin nombre de autor,
pero el texto vasco es del P. Arana. Su vascuence
es guipuzcoano corriente, muy natural,
castizo, aunque deslucido por ciertos
terminachos larramendianos? (Villasante
1979, 284. or.). 1888an Bai, pecatu da liberalqueriya
argitaratu zuen. Euskal Erria aldizkarian
zenbait olerki idatzi zuen.
Damaso Legaz Laurenzena
(Arizkun, 1838 - Iruñea, 1902) Idazle eta itzultzailea izan zen. 1863an amaitu zituen apaiz ikasketak eta Iruñeko apaizgaitegiko erretore izendatu zuten 1869an. Asociación Eúskara de Pamplona elkarteko kide izan zen. Asteteren katixima itzuli zuen Cristauaren ikasbidea izenburupean; 1880an Arturo Campiónen Los Ultimos Navarros liburuaren kapitulu bat ere itzuli zuen Azken nafartarrak izenburuarekin (1878).
Andres Iturzaeta Egia
(Otxandio, 1838 - Otxandio, 1912)
Apaiza zen. Otxandion egon zen erretore.
Harenak dira Urtearen domeca guztiñetarako
berbaldiac (prediku bilduma,
1894), Aita Gaspar Asteren icasbide cristinaucorraren
Azalduera laburrac (haurrentzakodotrina kristaua, galde-erantzunen bitartez,
1899) eta Esaldiac Santuen eta escutapeen
miragarriscoen ganian eta gastechoac
lenengo confesinoera prestetaco arguibideac
(santuen bizitza, aste santuko elizkizunei
buruzkoak, eta beste; 1900). Bere
euskalkian, Otxandio aldeko bizkaieraz,
idatzi zituen obra guztiak.
Piarres Ibarrart («Pierres Dibarrart»)
(Jatsu, 1838 - Baiona, 1919) Koblari eta olerkaria izan zen. Zapatagile zen ogibidez. Etxahun, Bordalle eta Otsalde bertsolariekin aritu zen lehian; Ipar Euskal Herriko olerkari finenetakoa izan zen. Patri Urkizuk honela ikusten du: ?Gazte denboran bertsolari moduan ibilia zen festaz-festa, zintzarrots, tobera eta kabalkadetan, baina xantre sartuz geroztik ez zen gehiago plazetan agertu, are gutxiago toberetan, Barnetxe jaun erretoreak debekatu egin baitzion. Beraz, adixkideen artean bazkaltiarrak alegeratzeko, ala bataio edo ezkontza egunetan, okasio berezitan koblatzen zuen soilik. Baina, esan bezala bertsu aipagarrienak etxean eginak ditu hala nola Mocoçain jaun bikarioak eskaturik haren txapelaren ohoretan idazten dituenak, eta Mixelengo zubia zubi famatua bezala ezagutzen direnak? (1991, XXXIII. or.). Baigorriko elizako xantre izendatu zuten berrogeita lau urte zituela. Harenak dira Xinaurria eta xoria (1880) eta Itsua eta sastrea (1892) alegiak eta Aitaso baten solasak bere ilobaso xumeari (1896) olerkia. P. Lafittek bildu zituen Ibarrarten 18 olerki (899 bertso), Koblak izeneko bertso bilduman (Baiona, 1948). Etxepare medikuak Buruxkak liburuan hauxe dio Ibarrarti buruz: ?Ezagun da zer koblari den; erran nahi dut hoberenetarik dela, ez baita orobat Euskal-herrian nehor nausitzen zakonik, non ez diren Elissamburu eta Zalduby. Gozoak dira haren bertsuak; asetzen daukute beharria; ez da-txikie elhe alferrik; baditeke ez duten bihotzari min egiten atseginarekin edo beren argiazliluraturik uzten izpiritua; bainan hunkitzen gituzte gure gizontasunean?.
Martin Guilbeau Doyarzabal
(Urruña, 1839 - Donibane Lohizune, 1912)
Bordelen egin zituen medikuntza ikasketak.
Oso gazte zela eman zituen argitara
bere lehen poesia lanak: Euskaldun baten
bihozminak Indietan (1854) eta Euskaldun
desterratua (1859). 1870. urtean Donibane
Lohizunen hartu zuen bizitokia eta bertako
sendagile izan zen. 1869-1870etik aurrera
?L?association basque des jeux floraux? izeneko
elkartea sortu zuen, Antoine
d?Abbadiek bultzaturiko ?Euskal Lore-Jokoetatik?
aparte, euskaltzale gorri edo errepublikazaleak
bildu nahian (Arturo Campión
izan zuen lagun egiteko horretan). 1877.. rtean politikan hasi zen errepublikarren
alderdian eta Donibane Lohizuneko auzapez
hautatu zuten urtebete geroago (1878-
1888). XX. mendearen hasieran mugaz bi
aldeetako euskaltzale ospetsuenak (Azkue,
Arana Goiri, Campión, Serapio Mugika, Arbelbide,
Broussain, Hiriart-Urruty, Daranatz,
etab.) bildu zituen Guilbeauk euskararen
lehen Ortografia Batzordea burutzeko.
Batzorde horretatik sortu ziren, ondoren,
Federación Literaria Vasca (1901), Eskualzaleen
Biltzarra (1902) eta Euskal Esnalea
(1908) aldizkaria. Harenak dira Agotes
en el País Vasco (Agotak Euskal Herrian,1887), Cancionero Vasco (Euskal Herriko
kantak, 1880) eta Hiztegiko pasarte batzuek
(1908) obrak.
Serafín Baroja Zornoza
(Donostia, 1840 - Bera, 1912)
Pío eta Ricardo Barojaren aita izan zen.
Meategietako injineru, lanbideak toki batetik
bestera eraman zuen, familia berarekin
zeramala. Liberal etsia, Donostian bizi izandako
Bigarren karlistaldiko gorabeherek
haren pentsamendua bermatu zuten; bere
sorterriko liberalen taldekoa izan zen, eta
karlisten aurkako kantak idatzi zituen.
1875ean Gaziguezac liburua argitaratu zuen,
euskarazko eta gaztelerazko poesiez osatua.
Manterolak bere Cancionero (1877) delakoan
Serafínen poesia batzuk sartu zituen.
1878an Pudente izeneko euskal opera onduzuen, J. A. Santestebanen musikarekin. Beste
opera baten letra idatzi zuen: Lutxi, Santesteban
bera zela musikagile. Bestalde, bi
egunkari sortu zituen: El Urumea (Donostia,1879)
eta Bai, jauna, bai (Iruñea, 1882).
Umorea da Serafín Barojaren lanaren ezaugarri
nagusia.
Patrizio Antonio Orkaiztegi
(Andoain, 1840 - Tolosa, 1924)
Gipuzkoar idazle eta argitaratzailea izan
zen. Arantzazuko, Gasteizko eta Iruñekoapaizgaitegietan ikasi ondoren apaiz egin
zen 1865ean. Sorabillako eta Altzoko erretore
izan zen, harik eta karlistaldia bukatu
zen arte. Santa Kruz apaizaren adiskide zela
eta, Frantziara jo behar izan zuen, erbestera.
Handik itzulita, Elgoibarren egon zen
apaiz (1876), eta, ondoren Arrasateko (1878)
eta, azkenik, Tolosako artzipreste izendatu
zuten 1880. urtean. Euskal-Erria, Euskal
Esnalea, Euskalzale, Gipuzkoarra eta Ibaizabal
aldizkarietan eman zituen argitara
olerkiak eta bestelako lan aipagarrienak.
Obra nagusiak: Jesus eta Mariaren billerakoentzat
itz neurtubac (1881), Toribio
Iriondorekin batera eginiko olerkiak; Txardin
berriak (1899), Sardin saltzaileak
(1922), eta Euskal Dantzak (1922), antzerki
lanak. Garbizalea zen, eta haren pentsamendua
ezagutzeko ezinbestekoa da Observaciones
para hablar y escribir tolerablemente
en nuestro idioma euskera (1906) obra.
Argitaratzaile lana ere egin zuenez, F.I. Lardizabalen
Testamentu Zarreco eta Berrico
Condaira eta S. Mendibururen Otoitz gaiak
obrak plazaratu zituen.
Etienne Lapeyre
(Estebe Lapeyre)
(Azkaine, 1840 - Azkaine, 1930)
Larresoroko eta Baionako apaizgaitegietan
ikasi zuen. 1863an apaiz egin zen. Uztaritzeko
eta Bidarteko erretore izan zen.
1889an Baiona ondoko zahar etxe bateko
kapilau izendatu zuten. 1891n, lapurteraz,
Joanes Berjes
(XIX. m.) Olerkaria eta artzaina zen. Sari ugari irabazi zuen. Lan aipagarrienak: Artzaingoa (1865), Laboraria (1866), Oraiko neskatxa batzu (1867). Artzainaren ingurua du idazgai ia beti.
Pedro Jose Samper
(XIX. m.)
Zaraitzun, Eaurta herrian egon zen apaiz.
Bonaparte printzearen laguntzaileetariko bat
izan zen. Haren aginduz itzuli zituen San
Mateoren ebanjelioa, Asteteren dotrina eta
50. salmoa. Lan horiek Londresen argitaratu
ziren 1869an.
Augustin Etcheberry
(Sara, ? - Sara, 1890) Zapataria zen ogibidez. Berak irakatsi zion euskara Hugo Schuchardt alemaniar hizkuntzalariari. Sari ugari jaso zuen olerki lehiaketa askotan. Obra nagusiak: Hiltzera dohan haur baten auhenak (1869), Kattalin-Xume (1874), Desertura (1880), Mariaalegiazkoa (1886), Aur umezurtza (1887) eta Chorien besta (1888).
Charles Bernadou
(Baiona, 1841 - Baiona, 1901) Idazle eta politikaria izan zen. Familia gaskoin batean sortu zen eta Baionako zinegotzi izan zen. Euskal Herriko kulturaz eta historiaz arduratu zen, euskararen aldeko ekitaldiak bultzatu zituen eta harremanak izan zituen Sabino Aranarekin. Zazpiak Bat izeneko liburua eman zuen argitara 1895ean eta Euskal Herri osoa nazio bat bezala aldarrikatu zuen lehenetarikoa izan zen.
Jean Pierre Arbelbide
(Zaro, 1841 - Baiona, 1905)
Hazparneko Misionesten Kongregazioko
nagusia izan zen, eta Lekuineko monasterioaren
eraikuntzan hartu zuen parte. Kongregazioa Baionako apezpiku barrutitik aske
ikusi nahiez, Erroma eta Hego Ameriketan
ibili zen, baina ez zuen bere helburua lortu.
Azken urteetan Baionako kalonje izan
zen. Nafar-lapurteraz, erlijiozko gaiak erabili
zituen bere idazlanetan: Bokazionea edo
Jainkoaren Deia (Lille, 1887); Erlisionea.
Eskual Herriari dohazkon egiarik beharrenak.
Heren Ordreko chehetasunekin eta
Meza-Bezperen othoitzekin (Lille, 1890);
Heren Ordrea (1890); Igandea edo Jaunaren
Eguna (Lille, 1895). Lafittek honela aipatzen
ditu Arbelbideren ezaugarriak: formaren
dotorezia, hiztegiaren aberastasuna,
Euskal Herriko iturri klasikoetara jotzeko ardura
(autore zaharrak, kantak, esaera zaharrak,
atsotitzak), kalitate handia duelarik
haren obrak. Villasantek dioenez: ?Sus libros
revelan un lenguaje sumamente depurado
y escogido? (1979, 193. or.). Erlijioaren
azalpen argi eta xeheari, hizkuntzaren
garapenari buruzko kezka gaineratu zion
Arbelbidek.
Felipe Arrese Beitia
(Otxandio, 1841 - Otxandio, 1906)
Lanbidez «santugina» zen; 31 urterekin
ekin zion olerkaritzari. Hego Euskal Herriko
Lore-Jokoak hasi zirenetik (Elizondo, 1879),
ez zuen bakar batean ere huts egin Arrese
Beitiak. Idazle gartsua eta oparoa da, gehiegizko
erretorikak moteldu egiten du euskararen
etorkizunaren aurrean beti kezkati
ageri den obra. 1884. urtean Diccionario
Manual Bascongado y Castellano y elementos
de Gramática argitaratu zuen, halako
arrakastarik izan ez zuen lana. 59 urte zituela,
ordura arte idatziriko poema guztiak
eman zituen Ama Euskeriaren Liburu Kantaria
izenburuko liburuan (1900). Hil ondoan,
Asti-Orduetako bertsozko lanak liburua
argitaratu zen (1908). Mitxelenak dio:
?Más elocuente que lírico, no es el milagrode poesía que entonces le creía el mismo
Campión. Su debilidad por la elocuencia
?una elocuencia muchas veces digna y de
buena ley, dicho sea de paso? queda de
manifiesto sin más que citar los nombres
de los poetas castellanos que tradujo: Herrera,
Balbuena, Caro y Zorrilla, precisamente
el Zorrilla de ?Tempestad?? (1960, 140.. r.). Arrese Beitia, erromantiko berantiarra,
bere garaiko semea izan zen. Euskara eta
Euskal Herriaren geroa arriskuan ikusi zituen,
eta sua eta garra darie bestalde literatura
balore urriak eskaintzen dituzten olerkiei:
?Euskal-Herriko egoerari buruz duen
ikuspegiak, urte haietan euskal foruzaleen
artean eman zenari dagokio. Foruen deuseztapenaren
ondoren zenbait euskaldun
erdal munduaren nagusitasunaren aurka
azaldu zen, galera horren erruduntzat jotzen
zutelarik. Ematen ari zena ez zen euskal munduaren bilakabide prozesu bat, Euskalerria
hilobira bidaltzen zuena baino. Sentimendu
berri bat mamitzen hasten da: erdal
liberalismoa euskaldunek izan zuten batasunerlijiosoaren aurka zihoan. Egoera honen
aurrean sentimendu politiko eta erlijiosoa
bateratu zituzten hainbat euskaldunek?
(Boneta, Aldabaldetreku, Goikoetxea 1987,21. or.). Hego Euskal Herrian antolatu ziren
lehen Lore-Jokoetan, gorago aipatu bezala,
parte hartu eta irabazi egin zuen Arrese
Beitiak Ama Euskeriari azken agurrak lanarekin.
Asociación Eúskara de Navarra
elkarteak eratu zituen Lore-Joko hauek Elizondon
ospatu ziren lehenengoz 1879an,
foruen galerari erantzuteko asmoz. Elkarte
foruzale eta euskaltzale honen bultzatzaileak
Juan Iturralde y Suit, Arturo Campión,
Nicasio Landa, Esteban Obanos, Florencio
de Ansoleaga, Anteo de Irazoqui, Aniceto
Lagarde, Fermin Iñarra, Salvador Echaide,
Estanislao de Aranzadi eta Herminio de Oloriz
izan ziren. 1878 eta 1883 bitartean Revista
Eúskara hilabetekaria argitaratu zuten,
elkartearen adierazpide ideologiko-politikoa
erakusten zuena. El Arga (1880-1881) eta
Lau-Buru (1882-1886) aldizkarietan ere idatzi
zuten.
Victor Stempf
(Gerusbach, 1841 - Bordele, 1909)
Alemaniarra zen jaiotzez, baina gazterik
joan zen Bordelera bizitzera. Lacombek
hiru multzotan banatu zituen haren euskal
lanak. Hasieran, izkribu iberiarrak irakurtzen
saiatu zen euskararen bidez. Gero, idazle
klasikoak argitaratu zituen: Etxepare, Oihenart
eta Iztueta, esaterako. Etxepareren
lana, gainera, alemanierara itzuli zuen, eta
filologia aldetik aztertu zuen. Azkenik euskal
aditzari buruz lan jakingarri batzuk idatzi
zituen Euskara Berlingo aldizkarian.
Stempfen iritziz, Schuchardtentzat bezala,
euskal aditza pasiboa da. Vinsonekin batera
argitaratu zuen Saint Julien d?Antioche
(1891) izeneko pastorala.
Biktoriano Iraola Aristegieta
(«Txuri», «Sei») (Pasai Donibane, 1841 - Donostia, 1919) Donostian bizi izan zen, eta bertako zinegotzi izan zen. 1884an Ardita beti ardit itzulpen lana saritu zioten. Urte berean estreinatu zuen Bi itsubak zarzuelaren euskal bertsioa. Harenak dira, halaber, Kontuchoak (ipuinak, 1886), Petra xardin saltzallia (antzerki komikoa, 1886), Pasayan (zarzuela, 1888), Xordo (bakarrizketa, 1889), Leokadia (zarzuela, 1891), Txomin Donostiyan (antzerkia, 1892), Pulpuba (bakarrizketa, 1892), Ergobiyan (antzerkia, 1902), Onentzaro Gaba eta Ixkiña Mutrikun (bakarrizketa, 1909). Ezagunak ziren haren Izkirimiriak, Euskal Esnalean argitaratuak, eta Baserritarra aldizkarian agertu ziren ipuinak, Antonio Zavalak jaso eta Auspoa bilduman kaleratu zituenak (Oroitzak eta beste ipui asko). Iraolak euskara erraza eta umorez landua erabili zuen bere lanetan.
Martin Lapeyre
(«Père Damien») (Azkaine, 1842 - Beloke, 1894) Hazparneko misiolari izan zen, eta 1875ean Belokeko abatetxe beneditarra sortu zenean bertan sartu zen. 1892an Lapeyrek, autore izenik gabe, Kantika ezpiritualak izeneko liburuxka atera zuen, zuberotarrentzat pentsatua.
Martin Landerretche
(Buzunaritze-Sarrasketa, 1869 - Ezpeleta, 1930)Larresoro eta Baionako apaizgaitegietan ikasketak egin ondoren 1869. urtean egin zen apaiz. Euskaltzaleen Biltzarra elkartea sortu zuen beste batzuekin batera eta bertako idazkari izan zen. Joannateguy beneditarrak Fedearen Hedameneko Urtecaria (Les annales de la propagation de la Foi boletinaren itzulpena) utzi zuenean Landerretcheri eskatu zitzaion lanarekin aurrera egin zezan 1891. urtean. Aphurka zahar eta berri ahurtara bat eskuararen alde eskuizkribua argitaratu zuen 1905. urtean. Euskaltzaindia osatu zenean (1919) Lapurdiko ordezkari izan zen.
Arnauld Abbadie
(?, 1843 - ?, 1915)Idazlea eta kazetaria izan zen. 1890ean
Aphezac soldado lana argitaratu zuen Baionan.
Eskualduna aldizkarian ?Laborarier?
sailean idazten zuen. ?Sus temas son de
agricultura y ganadería. Su estilo es sin
brillo, pero preciso: quiere realizar una
revolución en el país a base de manejar
los procedimientos, pero sin romper con
la tradición, y así es también la lengua: a
la vez tradicional y nueva? (Villasante 1979,
200. or.). 1892an Jesus Kurutzeari iltzatua
idatzi zuen.
Pedro Miguel Urruzuno
(Elgoibar, 1844 - Mendaro, 1923)
1870ean apaiztu zen. Elgoibarko eritegian
lan egin eta gero, eliza nagusiko erretore
izan zen. Mendaron eman zuen, dena
den, ia bizitza osoa, Garagartzako erretore
lanetan lehenik eta Agustinetan kapilau ondoren.
Bere lanak, ipuinak batez ere, 1930.. rtean bildu eta argitaratu ziren Urruzuno-tar
P.M.-en Ipuiak izenburupean. Auspoa
sailak Urruzunoren beste hainbat obra
ere plazaratu du: Euskalerritik zerura ta
beste ipui batzuk (1961), Iru ziri (1965),
Ur-zale baten ipuiak (1965), Sasi-letrau
baten ziria, ta abar (1973). Urruzunok
orduko aldizkarietan kaleratzen zituen bere
idazkiak: ?Garaiko aldizkariak bere ipuinez,
kontakizunez, gertaera esatez, olerkitxoz,
bertsoz, eliz eta gabon-kantaz, asmakizunez?
beterik daude: hala ?Euskal-
Erria?, ?Euskalzale?, ?Ibaizabal?, ?Euskal-Esnalea?,
?Baserritarra?, ?Jesus-en Biotzaren
Deya?, ?Zeruko Argia?, ?Argia?? Honako
izengoitiez sinatzen zuen: ?Ur-zale bat?,
?Urruzuno?, ?Urruzuno-ko Pedro Miguel?,
?P.M.? edota ?Neska zarren lagun bat?. 1880-
90 hamarkadan hasi eta bere heriotza aurretxoraino
ia-ia ez zuen hutsik egin, batez
ere 1897a geroztik. Astero, edo gutxienez
hamabostero, kaleratzen zuen idaztiren
bat? (Luis Maria Larringan 1988, 22.. r.). Urruzunok herriaren euskara erabili
zuen bere lanetarako: ?El euskera que
emplea Urruzuno en este libro es la transcripción
fiel del habla del pueblo; por lomismo es rico en modismos, idiotismos y
demás locuciones típicas que adornan el
lenguaje ágil, vivaz y expresivo de la masa
popular euskaldun; por otra parte, los conceptos,ideas y pensamientos que exteriorizan
los personajes creados por Urruzuno,
reflejan con la mayor exactitud las
manifestaciones más íntimas del alma delas gentes de nuestros pueblos. Se trata,
por ello, de un libro que debiera servir de
modelo a la literatura vasca del género
popular? (Villasante 1979, 330. or.).
Jean Baptiste Dasconaguerre
(Donibane Lohizune, 1844 - Donibane
Lohizune, 1927)
Parisen egin zituen zuzenbide ikasketak.
Dasconaguerreren ospea frantsesez idatziriko
obra batetik zetorkion batez ere: Les
Echos du pas de Roland par J. B. Dasconaguerre,
membre du Conseil général des Basses-Pyrénées.
Traduit du basque 1867, ?relato
novelado, de larga y curiosa historia
en sí mismo, de las aventuras del famosocontrabandista Anchordoquy, apodado Ganich?
(Mitxelena 1960, 157. or.). Baina jatorrizko
lan euskarazkoa ez zen inoiz agertu,
eta irakurleek eskatu egiten baitzioten, azkenean,
bere burua behartua ikusi zuen itzultzera.
Badirudi beste norbaitek itzuli zuela,
?Vinson no ha querido revelar los nombres
de las personas que elaboraron la traducción
vasca definitiva, sin duda porque aún
vivían? (Villasante 1979, 170. or.). Atheka
gaitzeko oihartzunak izenburupean,
1870ean argitaratu zen ?gaztelerara ereitzulia dago?. Obraren hizkeraz hona zer
dioen Ander Lakarrak: ?Erdarazkoak gorabehera,
Donibane inguruko lapurteraz baliatu
ziren itzultzaileak Les échos euskaratzerakoan,
?gurea delakotz nahiz ez den hoberena?.
Liburuak ez dio halere, hizkuntza
dela eta, lan handiegirik eskatzen mugaz
honandiko irakurtzaileari, gerla karlisten testuinguruaz
jabetua bada batez ere? (1990,
20. or.). Dasconaguerrerena da, halaber, La
Golfe de Gascogne obra, 1880. urtean argitaratua.
Jean Ithurry
(Larresoro, 1845 - Sara, 1896) Apaiz egin zen 1871n. Arüeko eta Sarako erretore izan zen. Harenak dira Grammaire basque (1895), lapurteraz, eta Napoleon Bonaparteren Pastorala (1920) obrak.
Antero Apaolaza
(Urretxu, 1845 - Antzuola, 1908)
Bergarako alkate izan zen 1881ean.
1890ean Pachico cherren obra ??hábil
adaptación de un motivo de Trueba? (Mitxelena
1960, 157. or.)? idatzi zuen, 1915,
1917 eta 1962an berrargitaratua izan zena.Truebaren El judas de la Casa ere itzuli zuen.
Ramos Azkarate
(Tolosa, 1847 - Tolosa, 1904) Zapataria zen lanbidez. Hasieran liberala zen, baina gero karlista bilakatu zen, eta haien alde borrokatu zen. Haren lan gehiena politikoa da, eta garaiko aldizkarietan argitaratu zuen, El Cántabro izenekoan bereziki. Ehundaka bertsoren egilea da; Tolosako Iñauterietarako idatziriko Tolosako Galtzaundik bere buruari jarriak dira ezagunenak. Halaber, bi komedien egilea da: Ijituben kontratuba eta ezkontza eta Beotibarko jazarra.
Charles Bécas (?Harrazpi?)
(Ainhoa, 1847 - Bidarte, 1911) Apaiz ikasketak Larresoroko apaizgaitegian egin zituen. 1897. urtean sari bat jaso zuen Santsin izeneko olerkiagatik. Lau urte geroago erlijiozko kantu ezagun bat moldatu zuen Flement abadearen eta Bordes musika adituaren aginduz, Euskaldunak Fededunak izenburukoa (1901). Aipagarria du, halaber Ainhoako Ama Birginari eskainitako Ama, Euskaldunak egun zure oinetan daude olerkia. Euskera garbia erabili zuen Bécasek, eta umorea ere nabarmena da bere lanetan.
Alfonso Maria Zabala Etxeberria
(Ezkio, 1847 - Hernani, 1919)
Gasteizko apaizgaitegian ikasketak egin
ondoren Hondarribian, Zegaman, Donostian
eta Hernanin izan zen apaiz. Alderdi
integristako kide baitzen, gazteria integristak
eskatuta zenbait komedia idatzi zuen.
Obra nagusiak: Ondarrabi-ko Ama Guadalupekoaren kondaira (1882), Gabon gau
bat (1887), Apari merke (1911), Periyaren
zalapartak (1911), Jauregierrotako astoa
(bakar-hizketa, 1912), Urruti-izketa (1918)
eta Melitona?ren bi senarrak (1918).
1962an, Antonio Zavalak haren komedia
eta ipuin batzuk bildu eta Gabon gau bat
eta beste ipui asko izenburupean argitaratu
zituen.
Jean Baptiste Constantin
(Santa Grazi, 1847 - Atharratze, 1922) Euskaltzaleen Biltzarreko kide izan zen. Eskualduna aldizkarian Harritxabaleta apaizaren biografia eman zuen argitara: Harrichabaleten bizia. Santa Graziko euskara erabili zuen bere lanetan, bai Eskualduna aldizkarian bai beste zenbait aldizkaritan ere.
Krispin Beovide
(Azpeitia, 1848 - Tolosa, 1891).
Apaiz ikasketak Donapaleun egin zituen.
Han frantziskotarren jantzia hartu zuen.
1875ean Gasteizen apaiztu eta Tolosara joan
zen. Karlistaldian Tolosako komentua liberalen
eskuetan erori zen eta Krispinek Zarauzkora
joan behar izan zuen. Anaia hilzenean, hark utzitako lekua bete zuen Tolosan.
1885ean Asis-co loria edo Francisco
santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren
bizitza argitaratu zuen. Euskal Herria aldizkarian
C. Otaegi eta A. Zabalarekin batera
?Guadalupeko peregrinazioko donzeleen
kantak? plazaratu zituen 1885ean. Hurrengo
urtean Jesus aurraren bederatzi-urrena
kaleratu zuen, 1889 eta 1896an berrargitaratu
zena. Beovidek darabilen euskalkia gipuzkera
da: ?Aita Krispin Beovideren lanak
euskalki baten barnean sartu behar izango
bagenitu, zalantzarik gabe gipuzkeran egin
beharko genuke. Jaioterrian gutxi bizi izan
zen, bere bizitzaren erdia Tolosa eta Zarautzen
igaro zuenez, bi herri horietako hizkera
moldeak jasoko zituzkeen. Beste aldetik,
Donapaleun emandako egonaldiak gero
aipatuko ditugun behe-nafarreraren ñabardura
batzu eragin zizkion bere idazlanean?
(Iban Eguzkiza, Kristina Korella 1992, 9. or.).
Edmond Guibert («Ezpeletar bat» deitua)
(Ezpeleta, 1848 - Bordele, 1872) Idazle eta olerkaria izan zen. Larresoroko apaizgaitegian izan zen ikasle. Bere Andregeia olerkia saritu zuten Sarako Lore Jokoetan (1869). Atheka gaitzeko oihartzunak Dasconaguerreren eleberriaren euskarazko itzulpenean parte hartu zuen.
Laurent Diharassarry
(Sara, 1848 - Donibane Garazi, 1902)
Idazle eta itzultzailea izan zen. Apaiza.
Aphezen dretxoak eta eginbideak eletzionetan
eta Erlisionaren ichtorioa laburzki itzulpenak
eman zituen argitara 1890. urtean.
Madalen Larralde saratarra amabortz urtetan
illa 1794-an (olerkia, 1896), San Antonio
Paducoa, Mariaren ahurren esku-liburuaeta Giristino legea laburzki argitaratu
zituen hurrengo bi urteetan. Villasantek
Lafitteren hitzok jaso ditu lapurtarraren estiloaz:
?El estilo de monseñor Diharassarry
es extremadamente despojado: lo que él
quiere es poner a plena luz las ideas, y no
vestirlas de tal o cual manera. Su sintaxis es
puramente lógica, su frase intelectual, cristalina,
sin matiz afectivo; en suma, un Bainville
en vasco? (1979, 180. or.).
Marzelino Soroa Lasa
(Donostia, 1848 - Donostia, 1902)
Zuzenbide ikasketak egin zituen Valladoliden,
baina ez zuen lanbide horretara jo.
Gorputz-heziketa irakasle izan zen. Ziburun
egon zen atzerriratuta Saboiako Amadeo
erregearen kontra olerki bat idazteagatik.
Artikulu asko idatzi zuen euskaraz eta erdaraz,
Euskal-Erria aldizkarian batez ere.
Haietariko batzuk bildu eta 1894an eta
1895ean eman zituen argitara bi liburukitan
Azak eta naste izenburupean. Olerkiak eta
epigramak ere idatzi zituen, baina, batez ere,
antzerkigile gisa da ezaguna. Soroarekin hasi
zen euskal antzerkigintza modernoa. Harenak
dira, besteak beste, Iriyarena (1878),
gaztelaniaz eta euskaraz idatzia; Au ostatuba!
(1881), Anton Caicu (1882), Lapurrak,
lapurrak! (1884), Alkate berriya (1885),
Barrenen arra (1886), Urrutiko intxaurrak
(1886), Gorgonioren estuasunak (1888),
Ezer ez ta festa (1889), Abek istillubak!
(1894), etab. Mitxelenaren esanetan, euskal
antzerki modernoaren jatorria Donostia da
eta Soroa sortzaileetako bat: ?La cuna del
teatro vasco moderno es San Sebastián. Más
exactamente, éste nació por obra de un grupo
de donostiarras refugiado en Ciboure,
huyendo de los peligros e incomodidadesde la ciudad sitiada por los carlistas que
representaron en 1876, el mismo año que
nacía allí Maurice Ravel, la zarzuela bilingüe
Iriyarena, de Marcelino Soroa? (1960,
140. or.). Soroaren antzerkia irri eragilea da,
ohitura zalea, jende xehearentzat egina, eta
arrakasta handia lortu zuena: ?No son precisamente
de altos vuelos las producciones
teatrales de Soroa, pero sí muy acomodadas
al ambiente y al público al que se destinaban,
y éste les dispensó gran favor y
calurosa acogida. Estaban puestos los comienzos.
Y la humilde semilla sembrada por
Soroa será después desarrollada y mejorada por otros, y en especial por Toribio Alzaga,
Buenaventura Zapirain y Avelino Barriola?
(Villasante 1979, 288. or.). Donostiarra
izanik, bertan, Donostian alegia, antzezten
zituen lehenik Soroak bere lanak, Gipuzkoara,
ondoren, zabalduz: ?Donostiako
Antzoki Zaharrean Abenduko Euskal Festetan
antzeztuak izaten ziren Soroaren obrak
eta harrera ederra jasotzen zuten jende xehearengan.
Zabalera haundia hartu zuten
bere lanek eta esan daiteke Gipuzkoako herri
haundienetan antzeztuak izan direla, guztien
irri eta algarak sortuz? (Inazio Mujika Iraola
1988, 24. or.). Soroak itzuli eta moldatu zuen,
bestalde, José Colá y Goitiren La emigración
vasco-navarra liburua, Euskal-Naparren
joaera edo emigracioa (1885) izenburupean.
Jose Manterola Beldarrain
(Donostia, 1849 - Donostia, 1884)
Idazle eta kazetaria izan zen. Hogeita bi
urte zituela, Guía manual geográfico-descriptiva
de la provincia de Guipúzcoa eman
zuen argitara. Institutuko katedradun izan
zen 1876 arte. Donostiako Udal Liburutegiko
zuzendari ere izan zen. 1877an hasi
zen bere lan nagusia argitara ematen: Cancionero
Vasco, Euskal Herri guztiko olerki,
bertso eta kantuen bilduma; literatura aldetik
garrantzitsuagoa da musika aldetik baino.
1880an argitaratu zuen lan horren laugarren
liburukia: ?Juntó con gran diligencia
buen número de poesías vascas dispersas
de distintos tiempos y regiones. Esta antología,
ordenada por géneros, aunque hoy
nos parezca imperfecta a la luz de trabajos
más recientes, representó un avance gigantesco
en su día y no ha perdido todavía
todo su valor? (Mitxelena 1960, 138. or.).
Urte hartan bertan Euskal-Erria aldizkaria
sortu zuen. Villasantek aldizkari horri buruz
dio: ?No era una revista meramente amena
y literaria, sino que abrigaba también pretensiones
de formar una auténtica y seria
cultura de todo lo que concierne al país
vasco, su lengua, historia, etc.? (Villasante1979, 282. or.). Han idatzi zuten garai hartako
euskal idazle eta euskalari gehienek(J.I. Arana, Arrese Beitia, E. Azkue, Echegaray,
Abbadie, Vinson, Trueba, Otaegi, Adema, Guilbeau?), euskaraz, frantsesez edo
gaztelaniaz. Aldizkari hartan argitaratu zuen
Manterolak Post tenebras spero lucem izeneko
poema liriko-dramatikoa: Euskal Herriak
bere foruak galdu eta, nahigabez betea,
egunen batean argia ikusiko duelako
itxaropena da gaia. Manterolaren eta Euskal-Erria
aldizkariaren inguruan idazle mugimendu
bat (Arzak, Iraola, Artola, S. Baroja,
Soroa?) osatu zen; Donostia ingurua
ardatz zutela, euskal literatura bultzatu zuten,
antzerkia batez ere.
Blas Pradere Arruti
(Oñati, 1851 - Donostia, 1923) Apaiza zen. Gipuzkoako Diputazioak antolatzen zituen Euskal Jaietara bere idazlanak bidali eta sari ugari jaso zuen. Horietariko batzuk: Oyartzun eta bere seme ospatsuak (1897), Bergara?ko seme argidotarrak (1905), Bergara?ko azitetxe jakintsu duikintar erregezkoa (1905), Aitzbetz?eko zuloa, Peñaflorida?ko kondea. Lurbirako adiskideen alkarbidea lenengo ipiñi zubana, Tolosa?ko erriyaren izenak lenago ta orain (1912), Aundigoai eta aginbideai zor zayoten begirunea (1914) eta Edaleentzako gogoangarriak (1914). Pradererenak dira, halaber, Satanasen bandera edo liberalqueriya (1896), eta Secretos para hablar y oír con claridad el bascuence (1897) liburuak.
Franziska Ignazia Arrue
(XIX. m.) 1886an Donostiako Lore Jokoetan sari berezia irabazi zuen Antziñako euskaldun lanarekin.
Pierre Harispe
(Donibane Lohizune, 1854 - Garches, 1929) Idazlea eta apaiza zen. Harenak dira Karmela drama bertsotan, Ainhoa eleberria (frantsesez idatzia) eta Chanson de Roland kantuaren itzulpena. Euskal Esnalea aldizkarian eman zituen argitara lanik behinenak.
Arturo Campión Jaime-Bon
(Iruñea, 1854 - Iruñea, 1937)
Idazle, politikari, filologo eta gramatikalaria
izan zen. 22 urterekin amaitu zituen
zuzenbide ikasketak Madrilen eta urte berean
eman zuen argitara Consideraciones
acerca de la cuestión foral y los carlistas de
Navarra, foruen aldeko obra. Urte haietan
harremanak izan zituen Antoine
d?Abbadierekin, Duvoisinekin, Bonaparte
Printzearekin, Jean Jaurgainekin eta beste
hainbat euskal jakintsurekin, eta Asociación
Euskara de Navarra elkartearen sorkuntzan
parte hartu zuen (1878). Euskara ikasi zuen,
eta euskarari buruzko ikerlanetan hasi zen.
26 urte zituela hainbat euskalkitara itzuli zen
Orreaga balada idatzi zuen (?En vascuence
no escribió más que la balada Orreaga
?1880,? que apareció acompañada de versiones
a varios dialectos y subdialectos vascos,
especialmente de Navarra, a la manera
de Bonaparte?, (Mitxelena 1960, 139. or.);
1883an Ensayo acerca de las leyes fonéticas
de la lengua Eúskara obra ondu zuen;
1884an, berriz, Gramática Bascongada de
los cuatro dialectos literarios de la lengua
eúskara lan itzela plazaratu zuen. Gramatikaren
esparrua idazle askok izan dute aztergai.
Hor daude Silvain Pouvreauren eta
Sarako Etxeberriren saioak (XVII., XVIII. m.).
Baita Pierre D?Urteren Grammaire Cantabrique
basque (XVIII. m.) obrarekin batera,
euskaldunek frantsesa ikasteko Martin
Harrietek egindako gramatika (1741) ere.
Larramendik 1729an El Imposible Vencido.
Arte de la Lengua Bascongada lan mardula
argitaratu zuen. Fleury Lécluseren lanez gainera,
Archuk Uskara eta Franzes Gramatika,
uskalherrietaco haurrentzat eguina liburua
kaleratu zuen 1852an. 1895ean Ithurryk
Grammaire basque. Dialecte labourdin
obra plazaratu zuen, 1873an Gèzek plazaratu
zuen bezala zubereraz. Hegoaldean,
Añibarroren gramatikaz gainera Lardizabalen
Gramática Vascongada (1856) ikus daiteke.
Eta beste idazle ugari aipa daiteke ondorengo
urteetan gramatika arloa landu
dutenak, hala nola, Van Eys, Zabala, Arana,
Azkue, Zamarripa, Lertxundi? Campiónek
literatura ere landu zuen. Euskal historian
eta ingurunean girotu zituen erdaraz eginiko
kontakizun laburrak eta eleberriak:
Euskariana. Fantasía y realidad, kontakizun
laburren bilduma, 1881etik aurrera idatziak
dira eta 1890etik aurrera argitaratuak;
Don García Almoravid eleberria, (1889);
Blancos y Negros, arrakasta handia izan zuen
eleberria (1899); La Bella Easo eleberria
(1909). Kristautasunak, foruzaletasunak eta
Nafarroarekiko eta Euskal Herriarekiko atxikimendu
hertsiak moldaturiko gizona izan
zen; politikan egonezin eta alderdien aurrean uzkur agertu zen beti ?eztabaida
ugari izan zuen alderdi guztiekin?; hala ere,
1893an Madrilgo Gorteetako diputatu aukeratu
zuten, Nafarroako hautagai zerrenda integristan
aurkeztu ondoren. 1894tik aurrera,
ezin konta ahala liburu, artikulu, hitzaldi
eta txosten prestatu zituen Nafarroa eta
Euskal Herriko historia, literatura, hizkuntza
eta politikaz. Villasantek dio: ?No es la
literatura de Campión una literatura ?parnasiana?,
imparcial, que sólo busca la belleza
estética, eso que se ha dado en llamar el
arte por el arte. Al contrario, se parece a lo
que hoy se llama literaura empeñada o comprometida,parcial, al servicio de una idea,
intencionada y proselitista? (1979, 355. or.).
1904an Euskaltzaleen Biltzarra elkarteak
Irunen egin zuen bilkura nagusiko buru izan
zen. 1910. urtean hasi zen Orígenes del Pueblo
Euskaldun obra prestatzen (1926an
eman zuen argitara lehen liburukia); 1914an
ordura arteko Nafarroako historia ikerketak
astindu zituen Nabarra en su vida histórica
lana argitaratu zuen Geografía del País Vasco-Navarro
obraren barnean. 1918an, 63
urte zituela, bere literatura lan preziatuenak
bilduz, Euskariana. Fantasía y realidad
saileko kontakizun laburrak plazaratuzituen. Kontakizun hauek (El Bardo de Izalzu,
Pedro Mari, La Flor de Garralde, Sancho
Garcés, Gratxina, Yan Pier Bidart, Una
noche en Zugarramurdi?) euskarara eta
beste hizkuntza batzuetara itzuli dira. Urte
berean, Oñatiko Biltzarrean sortu zen Eusko
Ikaskuntzako Ohorezko Lehendakari
izendatu zuten. 1923an, historia ikerketak
biltzen zituen Euskariana liburuki berri bat
eman zuen argitara; 1931n Orígenes del
Pueblo Euskaldun obraren bigarren liburukia
eta 1936an hamabigarren Euskariana
eta bukatu gabe utziko zuen Orígenes del
Pueblo Euskaldun lanaren hirugarren liburukia.
Arturo Campión, Nafarroak eman duen
historialari zorrotz eta euskalari garrantzizkoenetakoa
(euskaltzaina izan zen, Euskaltzaindiaren
sortzetik), Iruñean hil zen, 83
urte zituela, 1936ko gerraren eraginak ikusi
ondoren eta isiltasun handienean. Argitaratu
gabe utzi zituen, besteak beste, euskal
literaturari buruzko obra bat eta La Monja
izeneko eleberria.
Antonio Arzak Alberdi
(Donostia, 1855 - Donostia,1904) Manterolaren lankide izan zen. 1879. urtean sari bat irabazi zuen Azken agurrak gure etsaigoari poemarekin. Euskal-Erria aldizkariaren zuzendari (1884), Lore Jokoen idazkari eta Donostiako udal liburutegiko arduradun izan zen. Euskara klasikoa landu zuen, nahiz estilo gorabehera handiak izan.
Balbino Garitaonaindia Albizu
(Durango, 1857 - ?, 1916)
Apaiza zen. Euskal Erria aldizkarian idatzi
zuen 1887-1896 urteetan. 1889an Erregezko
Apostuladutzia argitaratu zuen Tolosan.
1893an Jesus Sacramentaduari, Ama
doncella Mariari eta Aita San Jose Gloriosuari
visitac illaren egun guztietarako obraren
bigarren zatia itzuli zuen (Visitas a Jesús
Sacramentado, a la Virgen María y al
Glorioso Patriarca San José para todos losdías del mes). Lehen partea Uriartek itzuli
zuen. 1908an Sacramentu Santuac emon ta
ondo ilten gueixuari lagunduteco escu-liburua
ipiñi dau Biscaico eusqueras argitaratu
zuen. Argitaratzaile lanetan ere jardun
zuen eta 1900ean Martin Arzadunen dotrina
kaleratu zuen: Cristiñauaren Doctrinaren
esplicaciñua euskeras D. Martin de Arzadun,
Durangoco urico Eleisaco arima
jagoliac ipiniya, orain euskaldun gastechuben
adisquide batec, barristan eta cerbait
gueituta emon dau arguitara.
Juan Domingo Goitia Garmendia
(Altzaga - ?) Nekazaria eta idazlea izan zen. 1886an nekazaritzarako esku liburu bat argitara eman zuen Tolosan: Eusquerazco Agricultura necazari euscaldunentzat guztiz egoqui datocen ejercicioac eracusten dituana.
Jean Hiriart Urruty
(Hazparne, 1859 - Hazparne, 1915)
Larresoroko apaizgaitegian eta Baionan
egin zituen eliz ikasketak. Larresoroko
irakasle izendatu zuten 1881. urtean eta
apaiz egin zen hurrengoan. Eskualduna
astekariko sortzaile (1887) eta zuzendari
izateaz gainera artikulu ugari idatzi zuen
bertan. Lapurteraz idazten zuen, behe-nafarrerarekin
osatuz. Lafitteren iritziz, honelakoa
zen Hiriart Urruty: ?Hiriart-Urruty ez
zen berenaz inpiztazale: zuhurki ari zen, ez
nahiz irakurleak ez nahasi, ez sumindu, ezihesi igorri. Bainan erlisionea, ala zuzena,
ala eskuara, ala herriaren ona nehork kolpatuz
geroz, nehun ez zagoken gure gizona:
etsaiari nola ez zion ihardokitzen? Trufa,
piko, ausiki, zaharo-aldi, denak on zitzaizkon;
eta hari baizik ezagutu ez diogun
harrigarriko elasturian bazeraman bere solasa:
batean motz eta idor, bertzean luze
eta guri; han bil, hemen harro; beti airos,
beti bizi; gatz, biper, ozpinak merke; hasarre-bulta
gehienen artetik ere irria eta zirtoa
iturriaren pare punttakotik bazarizkola?
(1971, 37. or.). Hiriart Urrutyren estiloaz
??maestro de prosistas? Mitxelenaren hitzetan?
Villasantek zera dio: ?Fue un escritor
extraordinario, periodista que sabe pasar de
la charla chispeante al ataque apasionado,
en un estilo de tono muy popular y al mismo
tiempo de una elegancia fina? (1979,
199. or.). 1907an Hazparneko kalonje izendatu
zuten, Gratien Ademaren lekua betetzeko.
Hiriarten idazki hautatuak biltzen dituzten
bi liburu eman dira argitara: Mintzaira,
Aurpegia: Gizon! (1971), eta Zezenak
Errepublikan (1972).
Toribio Alzaga Anabitarte
Bigarren karlistaldia zela eta, Ziburura
joan eta han ikasi zuen batxilerra. Mutil
koxkorretan, Ziburun bertan, Iriyarena
komerian hartu zuen parte Marzelino Soroaren
agindupean, eta handik aurrera antzertiari
lotu zitzaion behin-betiko. Lapurdiko
herri horretan hasi zen idazten 1888an
antzeztu zen bere lehen euskal obra: Aterako
gera. Marzelino Soroak urraturiko bideari
jarraitu zitzaion, antzerkiarekin zerikusia
duten lanei etengabe ekinez. 1915ean
Donostiako «Euskal Izkera ta Iztunde Ikastola»
delakoa zuzentzeko hautatu zuten.
Bertako taldearekin antzezten zituen obrak
ez ziren Donostian bakarrik ematen, probintzia
osora zabaltzen ziren, euskal giroa
eta grina nonahi sortuz. Alzagaren antzerkiak,
bestalde, behin eta berriro antzeztu dira
Euskal Herri osoan. Hona hemen haietariko
batzuk: Santo Tomase?ko feriya (1894);Axentxi ta Kontxexi (1914); Bernaiño?ren
larriyak (1915); Oleskari berriya (1916); Txiribiri
(1918); Ramuntxo, Pierre Lotiren eleberriaren
moldaketa (1920); Andre Joxepa
Tronpeta (1921); Eleizatxo?ko ardazlea,
Arpuxa kalian, Bost-urtian (1922); Etxietan,
Zalaparta, Amantxi, Tan tarrantan,
Zanpantzar (1923); Neskazar (1924); Burruntziya
(1931), etab. Orobat opera libretoak
idatzi zituen: Txanton Piperri (1899),
Anboto (1906) eta Gli cornamenti (argitaragabea).
Mitxelenaren esanetan: ?Tenía para
escribir comedias agradables un gusto mucho
más depurado que sus predecesores,sentido teatral, vis cómica y acierto en la
caracterización de los personajes? (1960,
141. or.). Halaber, 1926an Shakespeareren
Macbeth itzuli zuen, Irritza izenburupean
antzeztuz. Kritikoen iritziz, Toribio Alzagak
igo egin zuen euskal antzertia bere aurrekoek
utzitako maila apaletik, halako gaitasun
eta duintasunera ekarriz. Xabier Mendigurenek
dioen bezala: ?Izan ere, Euskal
Herrian inoiz izan den teatro kaletar moderno
bakarra ?jarraipena izan eta ohitura
eta eragin soziala sortu zituen bakarra alegia?,
Donostiakoa izan zen, hasi Soroaren
Iriyarenarekin (edo Anton Caicurekin, hura
elebiduna zenez) eta hirurogei urte beranduago
36ko gerrak dena hondatu zuen arte,
eta antzerki mugimendu guzti horren bizkarrezurra
Toribio Alzaga izan zen hain zuzen
ere: Ziburun erbesteraturiko donostiarrek
Iriyarena lehenengoz eman zutenean,
jokalarien artean zen Alzaga ere, artean 13
urteko mutil koxkorra; geroztik antzezlanei
osoki emana biziko zen, bera izan zelarik
antzerki gehien idatzi, obra gehien zuzendu,
emanaldi gehien eskaini eta aktore gehien
hezi zituena, inolako zalantzarik gabe?.
Jean-Baptiste Hardoy
(Santa Grazi, ? - ?) Pastoralgilea izan zen. Oihantzain zen ogibidez eta pastoral-idazle afizioz. Bi pastoral idatzi zituen, Belcader roi d?Afrique eta Tuduk empereur d?Annam, 1892an antzeztu zirenak biak. Berebiziko garrantzia dute Instruccionia izenburupean pastoralen antzezte arauez idatzi zituen oharrek.
Juan Bizente Zengotita-Bengoa
(Berriz, 1862 - ?, 1943)Karmeldarra zen. Larrean, Burgosen eta
Markinan egin zituen eliz ikasketak. Valentziako
eta Burgosko komentuetako nagusia
izan zen. 1900ean Indiako Verapolyra joan
zen misiolari, eta hogei urte egin zituen han.
1920an Euskal Herrira itzuli eta La Obra
Máxima aldizkaria sortu zuen. Valentzian
zela, Carmengo Anaije, cofradeentzaco esculiburua
(1888) lana argitaratu zuen.
Juan Ignacio Uranga Berrondo
(Errenteria, 1863 - Donostia, 1934) Donostiako Parte Zaharreko bizargina izan zen. Sari ugari jaso zuen bere olerkiei esker, gehienak Euskal Esnalea eta Euskal- Erria aldizkarietan plazaratuak. Obra nagusiak: Urtearen lau erak (1887), Ama euskera (1890), Loreak on Antonio Oquendori bere talluntzaren aurrean (1895), Aritzaren zumo gozua (saiakera dramatikoa, 1896), Umezurtza (J.M. Arrietarekin batera idatziriko komedia, 1896), Izar (1898), Enaden elkartasun maitia (1899), Manu (komedia, 1900), Udaberriya (1902), Biursarriyak eta kikirrak udaberriyari (1904) eta 1908-1915 urteetan idatziriko hainbat bakarrizketa dramatiko (Ero algara, Amets bat dirudi, Euskaldun bat, Au mundua, Ostatuan, maitasuna, Gizon galanta, Osasungaya, Nekazariya, mani, mari-Mikela, Nere diruak, Zein da nire zale?, Sorginak). Bereak dira, halaber, Aideko txoriya (1916), Mari (1917) eta Manu dantzaria (1917) obrak.
Domingo Agirre
(Ondarroa, 1864 - Zumaia, 1920)
Gasteizko Apaizgaitegian ikasketak egin
ondoren, 1888. urtean apaiztu zen. Lehenik
Karrantzara igorririk, gero Zumaiko moja
karmeldarren ikastetxeko kapilau izendatu
zuten eta bertan eman zuen apaiz bizitzaren
parterik handiena. Osasunez ahul eta
gaixobera izan arren, garrantzizko karguetara
iristeko aukerak izan zituen, baina uko
egin zien guztiei. Garaiko euskal aldizkarietan
esku hartu zuen: Euskal Erria, Euskalzale,
Ibaizabal, Euskal-Esnalea, RIEV,
Jaungoiko-zale? Hainbat literatura molde
landu zituen: eleberria, ipuina, elezaharrak,
artikuluak, bidaldi kronikak, olerkiak, etab.
Lan hauei guztiei esker Domingo Agirre
euskal idazle klasikoa da gaur egun. Haren
obra ezagunenak eleberriak dira. Auñemendiko
Lorea (1898) izan zen lehenengoa; VII.. endean giroturiko eleberri historiko honetan
kristautasunaren sarrera Euskal Herrian
darabil hizpide. Kresala (1906) izan
zen bigarrena (lehenik Euskalerria aldizkarian
zatika ikusi zuen argia, 1901. urtetik
aurrera); bertan, Arranondoko (Ondarroa)
arrantzaleen bizitzaren gorabeherak azaltzen
ditu, bizkaieraz, errealismoz eta bizitasunez.
Hirugarrena Garoa (1912) izan zen
(lehenik RIEVen argitaratua, 1907); ohitura
eleberria hau ere, baina nekazari giroan
kokatua idazle honen lanik ezagunena da.
Villasanteren hitzetan, ?Garoa es por muchos
conceptos la obra cumbre de Domingo
aguirre. En ella ha alcanzado la perfección
de su estilo, su lenguaje se ha liberado
de ciertos neologismos a que recurría en
las primeras obras. Domina plenamente el
lenguaje popular y sobre él asienta su manera
de escribir, aunque tratando de depurarlo
con un purismo discreto.Su lenguaje es sumamente atildado y
castigado, lo que le da un no sé qué de distinguido
sin quitarle frescura y naturalidad?
(1979, 327. or.). Deskribapenetan maisutasuna
ageri du Agirrek: ?Una buena parte de
su atractivo está sin duda en su leve tono
crepuscular, de nostalgia del buen tiempo
pasado. Aguirre es, sin embargo, además de
laudator temporis acti, un magnífico pintor
de costumbres y de caracteres, (?) y si alguno
de sus personajes ?como el viejo
Joanes? en los que ha compendiado las
virtudes tradicionales no pasan de ser idealizaciones
borrosas, otros tienen la consistencia
y la rica matización de los seres de carne
y hueso? (Mitxelena 1960, 158. or.). Ni eta ni
izenburuko beste eleberri historiko baten zati
batzuk argitaratu zituen Euskal Esnalean
(1917). Euskal literaturaren historian eleberri
edo nobela arloa XIX. mendean hasten
dela lantzen esan daiteke, Mogelen Peru
Abarkarekin (1802). Dasconaguerre eta Elissamburu
izan ziren hurrengo eleberrigile aipagarrienak.
Eta Txomin Agirreren atzetik,
berriz, ugari izan dira arlo hau landu duten
idazleak, hala nola, Etxeita, Azkue, Jean Barbier,
Lhande Agustín de Anabitarte, Tomás
de Aguirre, Irazusta, Etxaide, Mirande, Loidi?
Bestalde, Agirre, euskaltzain izan zen
Akademiaren sorreratik bertatik (1918).
José Artola Elizetxea
(Donostia, 1864 - Donostia, 1929).
Antzerki lanak idatzi zituen. ?Euskal Fedea?
elkartearen sortzaileetako bat izan zen.Hainbat aldizkaritan idatzi zuen, hala nola,
Euskal-Erria, Euskaltzale, Ibaizabal, Baserritarra,
Ttun-ttun, etab. Usandizagaren
Mendi-mendiyan obraren letra egilea izan
zen. 1892an Donostiako Euskal Jaietan bere
Praisku lana saritu zuten. 1901ean Bixente
komedia antzeztu zen Donostian.
Resurrección María Azkue Aberasturi
(Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951)
Lexikografo, folklorearen ikertzaile eta
gramatikaria izan zen. Eusebio María Azkueren
semea. Lekeition nautikako ikasketak
egin ondoren Bilbon egin zuen batxilergoa.
Apaiz ikasketak Gasteizen (1881-1885) eta
Salamancan (1885-1888) burutu zituen.
Azken hiri horretan apaiztu zen (1888) eta
handik hiru urtera Teologia doktoretza egin
zuen bertan. Geroago musika ikasi zuen
Bruselan, eta Kolonian amaitu zituen ikasketak
(1909). Bizkaiko Aldundiak Bilboko
Institutuan Euskara irakasteko katedra baterako
lehiaketa antolatu zuen 1888an eta,
besteren artean, Azkue, Sabino Arana eta
Unamuno aurkeztu ziren. Katedra Azkuek
beretu zuen eta han egon zen 1936ra arte.
1918an egin zen Eusko Ikaskuntzaren I.
Kongresuan Euskaltzaindia sortzea erabaki
zen eta Azkue izendatu zuten lau akademiko
sortzaileetariko bat. Erakundearen
hasierako bilkura batean Azkue euskaltzainburu
hautatu zuten eta kargu berean iraun
zuen hil zen arte. 1927an Madrilgo Real
Academia Españolako kide izendatu zuten
euskararen ordezkari gisa. Azkuek obra eskerga
ondu zuen hainbat alorretan. Hiztegigintzaren alorrean du obra nagusia: Diccionario Vasco-Español-Francés (bi liburuki; Tours, 1905), herriaren ahotik eta literatura zaharretik bildutako hitz altxorra, eragin handia izan duena geroko euskal idazleek erabili duten hizkuntza moduan, lexikoan batez ere. Hamabost urtez lan egin zuen obra erraldoi horretan, Euskal Herri osoko zahar etxeetako aiton-amonak izan zituen lankide onenak. Villasantek dioen bezala, bertako lexikoa ez da, zenbaitetan bezala, hark asmatua: ?Su labor se ha reducido a recoger, nunca a inventar ni a alterar, En este sentido, el valor documental e informativo del Diccionario de Azkue es inmenso.
Los diccionarios anteriores al de Azkue están en gran parte faltos de esta documentación positiva.? (1979, 383. or.).
Euskal hiztegigintzaren alorrean asko izan dira Azkueren aurretik lan egin dutenak.
Landuchio izan zen lehena, 1562an idatzi baitzuen Dictionarium Linguae Cantabricae obra. Oyangurenen Diccionario trilingüe Tagalo-Castellano-Cántabro ez da ezagutzen.
Silvain Pouvreauren euskara-frantsesa hiztegia, XVII. mendekoa, ez zen argitaratu eta argazkitan jasoa dago Donostiako Julio de Urquijo Mintegian. 1675erako burutua zuen Bidegarayk euskara-frantsesa- latina hiztegi bat, argirik inoiz ikusi ez zuena. Pierre d?Urteren Dictionarium Latino- Cantabricum amaitu gabea, ostera, berriki argitaratu du Patri Urkizuk. Hurrengo mendean Sarako Etxeberrik euskara-latinafrantsesa- gaztelera hiztegia egin zuen, baina ez da haren aztarnarik aurkitu. Argitaratu gabe geratu zen 1774 inguruan Azpitar- tek gauzatu zuen hiztegia ere. Larramendik aldiz, 1745ean, kaleratu zuen bere Diccionario
Trilingüe del Castellano, Bascuence
y Latín lan mardula. Léclusek prestaturiko
hiztegia eta Hiribarrenena ez ziren plazaratu,
azken honen eskuizkribua jasoa
badago ere. Harrietek egin zuen hiztegia
ez zen, bere aginduz, argitaratua izan, horretarako
eskaintza bat baino gehiago jaso
arren. Duvoisinek burututakoak ere ez zuen
argirik ikusi. Fabrek, 1870ean, euskara-frantsesa
hiztegi bat plazaratu zuen, Bonapartek
gaitzetsi zuena. Egilea aspaldi hil ondoren,
1963an agertu zen Añibarroren Voces
Bascongadas Diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa
y Navarra, hitz bakoitza zein euskalkitan
erabiltzen den adieraziz. Novia de
Salcedoren Diccionario Etimológico del Idioma
Bascongado (1887) eta Aizkibelen Diccionario
Basco-Español titulado Euskeratik
Erderara biurtzeko Itztegia (1885) Larramendirenaren
bidetik abiatu zirenez, haren alde
on eta txarrez josita daude. Azken mende
honetan ugari izan dira euskal hiztegigileak,
hala nola, Van Eys, Lhande? Azkueren lanetan
aipagarria da, aurrekoaz gainera, Cancionero
Popular Vasco (12 liburuki; Bartzelona,
1918); Euskal Herriko lau Aldundiek
1912an herri kanten lehiaketarako dei egin
zuten eta Azkuek aurkezturiko herri kanta
eta doinu bildumak lehen saria jaso zuen.
Han aurkezturikoak moldatu zuen kantutegi
erraldoi honen zati nagusia. Lan hori funtsezkoa
da euskal musika eta herri poesia
ezagutzeko. Morfología Vasca (Bilbo, 1923)
lanean euskal atzizkiak eta euskararen gramatika
kategoriak aztertzen ditu Azkuek 930
orrialdetan. Euskalerriaren Yakintza (4 liburuki;
Madril, 1935-1947) folklore bilduma elebidunean herriaren ahotik bere bizitzan
jaso zituen tradizioak, ipuinak, atsotitzak,
esakerak, herri medikuntza, etab. Euskararen
inguruko beste zenbait lan: Euskal
Izkindea-Gramática Euskara (Bilbo, 1981);
El Euskara o el Baskuence en 120 lecciones
(Bilbo, 1897); Prontuario fácil para el estudio
de la lengua vasca popular (Bilbo, 1917);
Diccionario de bolsillo vasco-español y español-vasco
(Bilbo, 1918); Gipuzkera osotua
(Bermeo, 1935). Musikaren alorrean
Azkuek onduriko lan batzuk: Vizcaytik Bizkaiara,
Sasi-eskola, Aitaren bildur,
Gainzabale?ko eiztaria, Eguzkia nora, Colonia
inglesa eta Pasa de Chimbos zarzuelak;
Ortzuri (1910) eta Urlo (1912) operak;
Daniel, Lamindano eta Andra Urraka oratorioak.
Literaturaren arloan: Txirristadak
(Bilbo, 1898); Bein da betiko (Bilbo, 1890);
Jesusen Biotzaren Illa (Bilbo, 1901); Laminak
Euskalerrian (Bilbo, 1927); Ardi galdua
(Bilbo, 1918), euskararen batasunerako
eredu zuen gipuzkera osotuan idatzia; ?fue
el más decidido defensor, por sus obras todavía
más que por sus doctrinas, de la adopción
del dialecto guipuzcoano como base,
completada y corregida con elementos tomados
de otras hablas, de la lengua literaria
unificada? (Mitxelena 1960, 145. or.). Eleberritzat
hartzen da, bestalde, obra hau.
Euskal literaturaren historian eleberri edo
nobela arloa XIX. mendean hasten dela lantzen
esan daiteke. Mogelen Peru Abarka
(1802) Mitxelenak ?primer conato de novela
en vascuence? izendatu zuen. Dasconaguerreren
Atheka gaitzeko oihartzunak
(1870) izan daiteke hurrengoa, hala aitortzen
dute, besteak beste, Lafittek eta Mitxelenak(?relato novelado?), jatorrizko testua frantsesa izan bazen ere. Ondorengoen artean Elissambururen Piarres Adame (1889) genuke, laburra izan arren. Txomin Agirre izango litzateke lehen nobelagile handia, Auñemendiko lorea (1898), Kresala (1906) baina, batez ere, Garoa (1912) obrarengatik (?el mejor de los novelistas en lengua vasca?, Mitxelena). Ugari izan dira arlo hau landu duten ondorengo idazleak, hala nola, Etxeita, Jean Barbier, Lhande. Agustín de Anabitarte, Tomás de Aguirre Uztaro, Irazusta, Etxaide, Mirande, Loidi?
Sabino Arana Goiri
(Abando, 1865 - Sukarrieta, 1903)
Euskal nazionalismoaren eragile eta
ideologo nagusia izan zen. Santiago Arana
itsasontzigile karlistaren semea. Karlistaldiaren
gorabeherek Lapurdira aldarazi zuten
Aranatarren familia osoa 1873. urtean. Hiru
urte geroago itzuli ziren berriro eta batxilerra
Urduñako jesuitetan burutu zuen. 1882an
Luis anaiarekin izandako eztabaidek karlismo
eta foruzaletasunetik abertzaletasunera
eraman zuten. Garai hartan hasi zen euskara
ikasten Willem Jan Van Eys holandar euskaltzalearen
obren laguntzaz. Aita hil ondoren
ama eta anaiarekin batera Bartzelonara
aldatu zen eta han Sabinok Zuzenbidea
ikasteari ekin zion. Ama hiltzean (1887)
ikasketak alde batera utzi eta Bilbora itzuli
zen berriro. 1886an Euskal-Erria aldizkarian
agertarazitako El proyecto de Academia Bascongada
del señor Artiñano lanarekin abiatu
zuen hizkuntza, politika, historia eta literatura gaiez osatu zen obra joria. 1887an
Bizkaiko Aldundiak Bilboko Instituturako
euskara katedra atera zuen lehiaketara aurkeztu
zen, Unamuno eta R.M. Azkuerekin
batera. 1892an Bizkaya por su independencia
argitaratu zuen, lehen «La Abeja» aldizkarian
kaleraturiko lanez osatua; obra hau
dotrina abertzalearen azalpena da, Bizkaia
naziotzat hartuz. Sabinoren jarduera politikoa
Larrazabal baserriko hitzaldiarekin hasi
zen, 1893ko ekainaren 3an, Bizkaya por su
independencia liburuaren tesiaren adierazpena
eginez, manifestu gisa irakurririk zenbait
lagunen aurrean. Bost egun geroago
«Bizkaitarra» hilabetekariaren lehen alea kaleratu
zuen, Sabino artikulugile ia bakarra
zelarik. Aldizkari horretan azaldu zen lehendabizikoz
Aranatarrek ezarritako lema:
«Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra». 1894an antolakuntza
politikoari ekin zion Euskeldun Batzokija
sortuz. Ikurrina bera garai horretan
moldatu zuten Arana anaiek. Sabino eta
haren ideien aurkako esetsaldia areagotu
egin zen: 1895eko abuztuaren 28an Larrinagako
espetxean sartu zuten; handik 7
egunera agintariek «Bizkaitarra» galarazi egin
zuten, eta irailean bertan Euskeldun Batzokija
itxiarazi. 1897an Baserritarra aldizkaria
agertarazten du, Teofilo Guiard historialari
ezagunaren zuzendaritzapean; hiru hilabete
geroago galarazi zuten aldizkari hori
ere. El partido carlista y los fueros baskonabarros
(1897) liburuan zazpi probintzien
arteko konfederakuntzaz mintzatzen zen,
Euskal Estatua eratzea proposatuz. Abertzaletasunak,
ordea, aurrera jarraitu zuen:
1898ko hauteskundeetan Bizkaiko ahaldun
hautatu zuten Sabino eta ondoko urtean bost
zinegotzi abertzale hautatu ziren Bilbon.1899an, Luis bere anaiarekin batean, lehen
egunkari abertzalea atera zuen: El Correo
Vasco, hiru hilabete iraun zuena. 1901ean
Patria astekari berria kaleratu zuen. 1902ko
ekainean berriro espetxeratu zuten eta azaroan
asketsi. Urtebeteren buruan hil zen,
1903ko azaroaren 23an, Sukarrietako etxean,
38 urte zituela. Euskararen alorrean Sabinok
eragin handiko lanak burutu zituen.
Lecciones de Ortografía del euzkera bizkaino
(1896) izenburua duen liburuan ortografi
sistema berria proposatu zuen, Hegoaldean,
neurri batean bederen, nagusitu zena. Egutegi
bizkaitarra (1896, 1897, 1898) eta Deun
ixendegi euzkotarra (1910, Eleizaldek argitaratua)
obretan Sabinok asmaturiko izendegia
agertzen da, geroztik hain arrakastatsu
gertatu dena. Halaber hitz berrien asmatzailea
eta lexiko garbizaletasun berriaren
aldeko joeraren aitzindaria izan zen. Euskaraz
idatzi zuenari dagokionez, haren Olerkijak
(1919), Eleizaldek bildu eta argitaratuak,
nabarmentzen dira: ?Muestran, como
señala Ormaechea, fuerza y emoción auténtica
expresada a veces en fórmulas de
rotunda concisión, pero, a pesar de que
utilizó frecuentemente metros populares con
melodías conocidas, su lenguaje adolece de
una cierta dureza? (Mitxelena 1960, 145. or.).
Sabino Aranaren eragina ondorengo idazleen
artean honela laburbiltzen du Villasantek:
?Sería impropio querer medir la importancia
que tiene Sabino en la literatura vasca
ateniéndose meramente a la cantidad y
calidad de su producción literaria. El ha
aportado sobre todo una fuerza. Una fuerza que se siente realmente presente y que
ha sacudido hondamente la conciencia del
país, impulsando a los vascos al trabajo por
el cultivo y vida del viejo idioma. Fuerza
que influye aun en los que no comparten
las ideas políticas y lingüísticas de Sabino,
fuerza que se siente operante aun en los
que le combaten? (1979, 296. or.).
Karmelo Etxegaray
(Azpeitia, 1865 - Gernika, 1925) Idazlea eta historialaria izan zen. Bere lan gehienak gazteleraz idatziak izan arren, hainbat aldizkaritan, hala nola, Euskalerria, Euskalzale, Euskal Esnalea?, euskaraz idatzi zuen. Hegoaldean antolatzen ziren Lore Jokoetan sari ugari irabazi zuen. 1911n aldizkari berri baten sortzaileetako bat izanzen: ?Domingo Aguirre, Campión, Carmelo de Echegaray y Urquijo fundaron en 1911 la revista ?Euskalerriaren alde?, dirigida por Gregorio de Múgica, en la que se simultaneaba la investigación con la divulgación? (Mitxelena 1960, 147. or.). Bere euskara jatorra eta zehatza da Villasanteren esanetan: ?Sus trabajos de tipo histórico en euskera tienen un estilo sobrio, claro, adecuado al género. Su vascuence es auténtico y fiel a las características de la lengua real? (1979, 336. or.).
Franzisko Lopez Alen
(Donostia, 1866 - ?, 1910)Euskal-Erria aldizkariko zuzendari izan zen. 1896an Josecho olerkia idatzi zuen, eta berea da, halaber, Arrantzalia! obra. Donostiaz hainbat lan egin zuen: San Telmo museoaz, Euskal Jaiez, Udal Liburutegiaz? Udal liburutegiko zuzendari eta Donostiako kronista izan zen. 1889. eta 1890. urteetako Donostiako Euskal Jaietan sarituak izan ziren bere Lezoko Santo Kristoren eleizatxoa eta Antziñako Nafar-mendiko oroitz bat lanak.
Gorgonio Renteria Leniz («Errebido», «Perularra»)
(Elantxobe, 1868 - Baiona, 1940)Politikari eta idazlea izan zen. Filipinetan
pasa zituen hogeiren bat urte merkataritza
ontziko kapitain. 1897-1898 urte bitartean
hainbat olerki eman zuen argitara Euskalzale
aldizkarian: Euskalzale-ri, Lora bateri,
Amarentzat, Baserriko egun barria eta
Urruntasuna. Ibaizabal aldizkarian ere idatzi
zuen 1903tik aurrera. Bere jaioterrira itzuli
zenean politikan hasi zen eta EAJko Bizkai
Buru Batzarreko lehendakari izan zen
1916-1920 urteetan. Bizkaiko diputatu izan
zen, bestalde, 1917an eta Elantxobeko alkate
hainbat aldiz. Artikulu ugari idatzi zuen
Euzkadi, Ekin eta Gudari aldizkarietan.
Espainiako gerra zibilean Baionara erbesteratu
eta han hil zen handik gutxira.
Bitoriano Uitzi
(Etxarri-Aranatz, XIX. m.)1899an, Manual de Gramática Bascongada argitaratu zuen. Bere herriko euskalkian idatzi zuen, nahiz eta gipuzkera ere baliatu zuen.
Baleriano Mokoroa Soto
(Tolosa, 1871 - Tolosa, 1941)
Justo Mariren aita. Euskalzale, Ibaizabal
eta Euskal-Herria aldizkarietan eman zituen
argitara antzerki lan eta olerki aipagarrienak.
1895ean Ramos Azkarateren Ijituen
kontratuba eta ezkontza antzezlanean hartu
zuen parte. 1897ko Oiartzungo Euskal
Jaietan Damuba garaiz, bere antzerki lan
ezagunena, saritua izan zen, eta urte hartan
bertan argitaratua. Mokoroarena da, halaber,
Aitortu egin behar! edo Guraso baten
estuasunak! (1902-1903), ekitaldi bakarreko
komedia.
Jean Dominique Julien Sallaberry
(Maule, 1873 - ?) Legegizona eta idazlea izan zen. La tradition du Pays Basque bildumarako lan egin zuen 1909. urtean eta horretarako Zuberoako maskaradei buruzko azterketa sakon bat egin zuen. Obra nagusiak: Chants populaires du Pays Basque paroles et musique originales recueillies et publiées avec traduction française (1870) eta Uskalduner! Bethi Aitzina. Chuchen, chuchena dabila euskalduna (1889).
Pierre-Nérée Dassance
(Uztaritze, 1801 - Baiona, 1858)
Elizgizona zen. Abade, Baionako kalonje
eta Montpelliergo bikario nagusi izan zen.
Irakasle izan zen Larresoron 1825. urtean,
eta geroago Parisko Saint-Louiseko kaperau
izendatu zuten. Itun berriaren eta Kristoren
imitazioaren itzulpen bana egin zuen.
Liburutegi aberatsa bildu omen zuen bizitzan
zehar.
José Gamboa
(XIX.-XX. m.) Antzerkigile, olerkari eta idazlea izan zen. Donostiako Euskal Erria aldizkarian eman zituen argitara bere lan aipagarrienak 1896-1914 bitartean. Mariya, ekitaldi bakarreko komedia, saritua izan zen Zumarragako euskal jaietan 1898. urtean. Harenak dira, halaber, Aitona? Aitona antzerki lana (1902), Txardiñak bakarrizketa (1903), Krispiña ta Krispin elkarrizketa eta Mikelatxo bakarrizketa (1915).