Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
Literatur euskalkiak
Euskalki esaten zaie euskarak eremuaren
arabera hartzen dituen itxura desberdinei,
esan nahi baitu euskararen dialektoei.
Joan den mendean egin ziren dialektologiazko
lehen ikerketak eta Bonaparteren
eskutik eratu zen orduan, geroztik aldakuntza
txiki batzuk (erronkariera, zaraitzuera
eta aezkerarentzat bereziki) proposatuak izanik
ere, gehienik baliatua izan den euskalki
mapa, 1863. urtea dakarren arren, zortzi
bat urte geroago argitara eman azkena.
Hartan zortzi euskalki bereizten dira, ekialdetik
mendebalera:zuberera: Zuberoa eta Erronkari biltzen
zituena Bonaparteren arabera; geroztik,
haatik, bai Azkuek, bai Mitxelenak
erronkariera, gaur egunean hila den
euskalkia, euskalki berezitzat jo nahiago
izan dute.ekialdeko behe-nafarrera: Beskoitze eta
inguruak, Amikuze, Garazi eta Zaraitzu;
Mitxelenak, haatik, Zaraitzuko euskalkia
bereizi zuen.mendebaleko behe-nafarrera: Uztaritzetik
eta Ezpeletatik barne hartuz Lapurdiko
ekialdea, Baigorri, Aezkoa; aezkera
ere euskalki berezi gisa kontsideratzea
proposatu zuen Mitxelenak; gaurko
zenbait ikertzailek goi-nafarreraren parte
egin nahiago dute.lapurtera: Arrangoitzetik Ainhoaraino eta
Lapurdiko itsas bazter guztia Bidartetik
hegoalderantz.iparraldeko goi-nafarrera: Nafarroako
iparraldea eta Gipuzkoan itsasoraino
sarturik Errenteria eta Hondarribiaren
arteko lurraldea, Oiartzun harturik.hegoaldeko goi-nafarrera: Iruñearen inguruetakoa,
gaur egun hiltzat jo dezakeguna.gipuzkera: Gipuzkoako parterik handiena
hartzen duena, eta Nafarroan Burunda
eta Etxarri-Aranaz ere.bizkaiera: Bizkaiko euskal eremu guztia,
eta Gipuzkoako mendebalean Eibar-
Bergara-Oñati-Eskoriatza eskualdea.Joan den mendean mapa horiek egin
zituelarik, garbi zeukan L. L. Bonapartek ez
zirela bereizi zituen zortzi euskalkiak berdin
erabiltzen idazterakoan, eta horregatik
berak lau literatur euskalki bereizi zituen,
esan nahi baitu idazterakoan molde berezian
erabiltzen ziren lau euskalki: zuberera, lapurtera,
gipuzkera eta bizkaiera. Geroztik
hona zenbait aldakuntza, batzuk funtsezkoak,
gertaturik ere, euskal literaturaren
historia bere osoan ikusiz beti balio du
partikatze horrek.
Zuberera
Zuberera XVII. mendean agertzen da literatur
euskalki gisa. Aurretik Tartasen eta
Oihenarten lanetan oso modu desberdineko
hurbilketak ikus badaitezke ere, Belapeyreren
dotrinarekin (1696) finkatzen da
zuberera literatura euskalki gisa XVII. mendearen
ondarrean.
Orduz geroztik, J. Egiategiren lana (1785
inguruan idatzia, baina berriki arte argitara
eman gabea eta ezezaguna) bazterrean uzten
bada, zuberera bereziki elizako irakaskuntzako
zereginetan eta behar praktikoeierantzuteko erabilia izan da idatzian, eragin
gutxi zutelarik hango idazkiek handik
kanpoan. Dakigun bezala, guztiz bestela
gertatu da ahozko literaturan, kantuari esker
bereziki Euskal Herri guztira hedatu
baita zubererazko koblakarien ospea.
XIX. mendean zubereraren ezagutza eta
arautzea aitzinatuko da euskalari zuberotar
batzuen gramatika lanei esker (D’Abbadie,
Xaho, Archu, Gèze, Inchauspe).
XX. mendean Zuberoako idazleek euskaldun
guztientzat idatzi nahi izan dutelarik,
zubereraz beste euskalki batez baliatu
izan dira maizenik: adibidez, bai P. Lhandek,
bai P. Mirandek, bai eta gaur egun T.
Peillenek edo J-L. Davantek ere, beste euskalki
batzuk erabili dituzte euskal irakurleria
zabalarentzat idazterakoan: edo gipuzkera,
edo lapurtera klasikoa edo honen ondotikako
lapurtar behe-nafarrera. Ez da jokabide
berria izan hori egiazki: funtsean
Oihenartek ere ez zuen zuberera bera erabili
bere okerkiak argitaratzerakoan (1657),
eta kazetari gisa egin zituen lan apurretan,
erdialdeko euskalki desberdinak baliatu zituen
Xahok ere (1849).
Aitzitik, Zuberoako berezko tradizioei
loturiko generoetan (kantugintza barne)
idazleek zuberera lantzen segitu dute. Gaur
egun literatura idatziaren parte diren pastoraletan
bereziki nabaritu da atxikimendu
hori (A. Aguergaray, J. Cazenave, J-L. Davant,
…), eta zuberera teatro mota horri
esker bereziki bizi da literatur euskalki gisa.
Bizkaiera
Bazterreko euskalkia izanagatik hura
ere, bizkaiera ez da inondik ere zubereraren
egoeran. Lehenbizikorik hiztun kopuru
handia baitu (euskaldunen heren bat baino
gehiago bizkaieraren eremuan bizi da gaur
egun), bigarrenekorik Bizkaia izan baita
azken bi mende hauetan, eta bereziki azken
honetan, ez soilik ekonomian baina kulturan
eta politikan ere garrantzi handiena izan
duen euskal herrialdea. Pentsa zitekeen,
beraz, zubereraren kasuan ez bezala, bizkaierak
har zezakeela literatur euskalki gisa
toki bat izan duen baino handiagokoa, eta
erreferentziazko euskalki bihur zitekeela
beste euskaldunentzat. Ordean, saio bat edobeste agertu izan bada molde horretakorik
mende honen hastapenean S. Aranaren jarraitzaile
zenbaiten partetik, horrelako asmorik
ez da egiazki sekula obratu.
Bizkaiera literatur euskalki gisa berandu
sortzen da XVIII. mendearen erditsuan
edo bigarren partean jaio ziren idazle batzuekin:
P. A. Añibarro, hiru mogeldarrak,
(Juan Antonio, Bizenta, Juan Jose), bi astarloarrak
(Pablo Pedro eta Pedro), eta F. Bartolome.
Ordu arte badirudi Bizkaian ere
gipuzkera dela nagusi idatzian, eta ez dira
gutxi bi euskalkietan idatzi zuten idazleak
(Kardaberaz, J. A. Mogel, B. Mogel, …).
Ohargarria da bizkaierazko literatura horren
emaitzarik garrantzizkoena, J. J. Mogelen
Peru Abarka mende honen hasieran
idatzia izanagatik, aski berandu (1883) argitara
eman zela eta ez zuela izan XIX.. endean mereziko zuen bezalako oihartzunik
ez Bizkaian, ez eta Bizkaitik kanpo
ere. Bizkaieraren gaineko ikerlan gramatikalak
ere ez dira publikatzen: lehenbizikoa
Zabalarena Gipuzkoako probintziak argitara
ematen du (1848), baina P. A. Añibarroren
Gramática bascongada, 1820an idatzia
eta bizkaiera, beste bi literatur euskalki nagusien
parean ematen duena, 1969an bakarrik
publikatuko da.
Euskalkiak euskalarien ikergai bihurtzen
direnean, XIX. mendearen bigarren partean,
ez du lortu bizkaierak nahikoa ospe, gipuzkeraren
pareko agertzeko Hegoaldean.
Adierazgarria da, Bonapartek gipuzkera
hautatuko duela biblia Hegoaldeko euskalki
batean itzularazteko orduan, nahiz luma
egokiagorik Gipuzkoan ezin aurkiturik,
Uriarte bizkaitarrari eskatu zion azkenean
itzultzea (ez zen argitara eman azkenean
lan hori).
Bizkaierak izan zezakeen pizkundea
XIX. mendearen bukaeran gerta zitekeen.
Euskal abertzaletasunak han hartu zuen indar
gehienik, eta pentsa zitekeen haren ideologia
federalista euskalkien aldekoa gerta
zitekeela. Halakoa zen S. Aranaren
pentsamoldea, baitzioen probintzia historiko
bakoitzak bere euskalki batua izan behar
zuela.
Hain zuzen garai hartan sortu zen bizkaiera
batu eta arautu baten moldatzeko
xedea. Zorigaitzez, euskararen ustezko logika
artifizial baten arabera eta aurreko tradiziotik
kanpo eratu nahi izan zen bizkaiera
batu hori, gero Mitxelenak hiperbizkaiera
deituko zuena. Azkue gazteak eman zion
oinarri teorikoa eredu horri bere Euskal-Izkindean
(1891), eta S. Aranak ere bultzatuko
zuen. Esan beharra dago joera horrek
ez ziola batere lagundu bizkaierari gorputz
hartzen aurreko tradizioarekiko haustura
bortitza ekarri baitzuen.
Halere bizkaierak izan zuen orduan pizte
bat ezin ukatuzkoa, E. Bustinzaren (Kirikiño)
kronikek, D. Agirreren lehenbiziko binobelek edo J. M. Etxeitaren lanek, eta geroxeago
E. Urkiaga (Lauaxeta) baten goi
mailako poesiak, ezin hobekiago irudikatzen
dutena.
Euskalaritzako munduan bizkaitar batzuk
nabarmentzen dira, hala nola oroz gainetik
R. M. Azkue, XX. mendeko lehen erdiko
euskalari emankorrena eta aipagarriena
izan zena.
Mendearen hastapenean, eta bereziki
Euskaltzaindia sortu ondoan (1918) euskalarien
erantzukizun nagusia euskara batu bat
eraikitzean datza. L. Eleizalde, A. Campión
edo P. Broussain bezala, Azkue ere horre-
Lapurtera: lapurtera klasikotik lapurtar behe-nafarrerara
Lapurtera klasikoa da dudarik batere
gabe XIX. mendearen azken laurdena arte
garrantzi handiena izan duen literatur euskalkia.
Lapurtera klasikoak bi itxura izan zituen
hastapenean. Lehenik J. Leizarragak XVI.. endean eman ziona, eredu elitista dudarik
batere gabe, arkaismoetan eta erdara
nagusien moldeen egokitzapenean finkatua.
Eredu horrek bi helburu zituen nabarmenki
finkatuak: alde batetik ekialdeko eta iparraldeko
euskaldunei begira euskara batu
bat eratzea (ez dirudi mendebaleko euskalkiez
kezkatu zela Leizarraga, edo haien euskaraz
berri handirik zekiela), bestetik euskara
hura XVI. mendearen bigarren parteko
Europako kultura landu eta jasoa adierazteko
tresna egoki bihurtzea. Zorigaitzez,
ez zuen segidarik izan proiektu horrek, eta
XX. mendearen bigarren partean bakarrik
sortuko dira eredu haren ildoan koka daitezkeen
proposamenak, F. Krutwig euskaltzainarena
oroz gainetik.
Lapurtera klasikoaren bigarren itxura,
benetakoa —esan nahi baita bi mende
t’erdiz eredu gisa egiazki baliatua izan
dena—, XVII. mendearen lehen partean
sortu zen. Lehen liburua tradizio horretan
idatzia, E. Materre izeneko euskaldun berri
batek idatzi dotrina liburu bat izan zen,
1617an argitara emana lehen aldiz. Ez du
gordetzen egileak bere obra idatziz, jendeak
kristau gisa argitzeaz gainera, nahi izan ziela
erakutsi nola behar den Euskara eskiribatu
eta irakurtu. Halere, Axularren Guero
liburua (1643) emanen zion lapurtera klasikoari
literatur dialektoek oinarrien finkatzeko
behar duten prestijiozko obra.
Axularrek Leizarragak ez bezalako jokabidea
hartu zuen ordea. Erdibideko jokabidea
dei dezakegu hark bultzatu zuena:
erdibidea beheko eta gaineko mailen artean
(ez dut liburutto haur letratu handientzat
egiten. Eta ez xoil, deus eztakitenentzat ere),
erdibidea jatortasuna zaindu beharraren eta
erdal ereduak egokitu beharraren artean,
erdibidea bere herriko euskararen eta beste
euskaldunek ere konpreni ahal zezaketenaren
artean.
XVIII. mendean ahulduko da lapurtera
klasikoaren eragina, eta piskanaka lotuko
zaizkio behe-nafarrerari harturiko zenbait
ezaugarri, hizkuntza maila oro har gero etaherrikoiagoa egiten delarik. Halere, XIX.. endearen erdian euskalari guztientzat erreferentzia
nagusia da lapurtera klasikoa Iparraldean:
Bonapartek horrela ikusten du eta
seguru asko horregatik eskatu zion J. P.
Duvoisini Biblia lapurterara itzul zezan.
Bizkitartean handik laster, mende laurden
baten buruan itzalia bezala geldituko
da lapurtera klasikoa, haren azken emaitzetan
J. B. Elissambururen Piarres Adame
famatua dugularik. Horren ondotik lapurteraz
idatzi lanak edo arras beste bide batetik
joanen dira, J-P. Harisperen Karmela bertsuzko
antzerkian (1884-86) ikus daitekeenez,
edo Lapurdi eta Nafarroa Behereko
euskara batu modernoaren itxurari hurbilduko
zaizkio, hala nola ikus baitaiteke jadanik
E. Lapeyreren Kredo delakoan (1891),
eta geroago nabarmenkiago Elissalderen
edo P. Larzabal idazle lapurtarren lanetan.
Lapurdi eta Nafarroa Behereko euskara
batua, lapurtera klasikotik Lafittek lapurtar
behe-nafarrera deitu zuen literatur euskalkira
iragaitean, ez da haustura bortitzik gertatu
eta kalapita gutxirekin joan da, azken
urratsa laborantzako munduari buruz bereziki
itzulia zen euskarazko kazetaritza baten
sortzeak (Eskualduna, Herria gerra ondoan)
eginarazi zuelarik. J. Hiriart-Urruty (zaharra
mendearen hastapenean eta gaztea gerraren
ondoren), J. Etchepare, J. Barbier, Saint-
Pierre, J. Moulier (Oxobi), L. Leon, P. Lafitte,
E. Salaberry, P. Narbaitz, X. Diharce (Iratzeder),
J-B. Etcheberry, J-B. Dirassart, bai
eta Larzabal ere antzerkigintzan, izan dira
azken mende honetan literatur euskalki
horren erabiltzaile nabarmenenak.
Gipuzkera
XVIII. mendean hasten da gipuzkera
euskal literaturan bere tokia hartzen: toki
gutxi mendearen lehen partean, baina handiagoa
bigarren partean, ezen euskalki hura
izan zen euskarazko liburuetan parte handiena
izan zuena mende erdi hartan.
Ez da harritzekoa, beraz, gipuzkeraren
agerpen indartsu hau Larramendiren figurarekin
lotua izan bada. Honek goraki zioen
gipuzkerak, euskalkiez inguraturik zegoen
euskalki bakarra izanik, hobeki gorde
zuela euskal hizkuntzaren funtsa eta jatortasuna,
ahozkoan behintzat, zeren idatziari
zegokionez, aitortzen baitzuen lapurtera zela
garai hartan ororen nagusi.
Dakigunaz, Larramendik oso euskara
apain eta aberatsa bazerabilen ere bere idazkietan,
gutxi idatzi zuen euskaraz, eta haren
eragina euskararen alde egin zuen bestelako
lanen ondorioa izan zen batik bat.
Bultzatzaile garrantzizkoa izan zen garai
bereko beste euskal idazle batzuentzat, eta
bereziki Mendiburu goi-nafarrarentzat eta
Kardaberaz giputzarentzat. Haren gramatikak
(publikatua izan zen lehenbiziko euskal
gramatika, 1729an), bai eta haren hiztegiak
ere, fama handia izan zuten, bai Gipuzkoan
bai eta Euskal Herri guztian ere.
Seguru asko euskalari hari zor dio partez
behintzat gipuzkera garai haietan hartzen
hasi zen itzala.
XIX. mendean finkatu zen gipuzkeraren
tokia, idazleak ere ugaltzen direlarik
(Agirre, Iturriaga, Iztueta, Lardizabal, …) eta
anitz euskalarirentzat hura zen Espainiako
aldean euskalki nagusia, lapurtera zelarik
Frantziako aldean. Lapurteraren ahultzearekin,
are agerikoagoa izanen da gipuzkeraren
indartzea.
Euskalkien ikerketa zientifikoa bideratu
zuen Bonapartek argi ikusi zuen gipuzkera
nagusitzera zihoala, bai Hegoaldean, bai
eta Euskal Herri guztian ere:
Onartzen dut [lau literatur euskalkien
artean] biga, gipuzkera eta lapurtera,
zuzen osoz euskararen ordezkari
legitimotzat hartu behar direla, lehenbizikoa
Espainian, bigarrena Frantzian.
Ordean, baldin Frantzia edo Espainia
kontuan hartu gabe baina euskara
bere osoan kontsideratuz, erabakibehar balitz zientifikoki zein den bi euskalki
horien artean euskararen ordezkaritzat
jo behar dena, uste dut erakuts
ahal nezakeela, Europako hizkuntzalariak
gogobetatuz, gipuzkerari zor zaiola
aitorpen hori.
Bonapartek Beterriko aldaera hobetsiko
du gipuzkera idatziarentzat, eta horren arabera
hitz hartuko du J. A. Uriarterekin Biblia
gipuzkerara nola itzuli finkatzerakoan.
XX. mendean are indartuko da gipuzkeraren
alderako aipatu joera. P. Lhande zuberotarrak
beren lehen eleberria idatzi nahiko
duelarik gipuzkera hautatuko du, hala
nola egin baitzuten Mogeldarrek ere mende
bat lehenago, eta eginen ere geroago
beste zuberotar idazle batzuk (Mirande,
Peillen).
Lehen mundu gerraren ondoren, euskararen
batasuna euskalarien gai nagusia
eginen delarik, gipuzkera agertuko da autore
askorentzat erdiko habe gisa. Azkuek
bereziki, Bonaparteren ideiari jarraikiz, defenditu
zuen gipuzkera batasun oinarritzat
hartzeko proposamen hori: Gipuzkoako
izkelkia dugu onetarako [euskara batzeko]
gaiena: beronen gainean izkera batu liteke;
bazterretako izkelkien gainean, ez, erraz
bientzat, zioen 1917an.
Luzaz gipuzkeraren garrantzia arrazoi soziologikoengatik
bereziki aldarrikatua izan
da, nahiz ez diren eskas izan euskalki horretako
idazle trebeak: gerra aurrean edo
ondoan berean hor ditugu, adibidez, T. Alzaga
(teatroan), P. M. Urruzuno, Lizardi, aipatu
gabe D. Agirrek gipuzkeraz egindako
Garoa nobela, J. Etxaide, edo Orixe bat ere,
honek nafar-gipuzkeraz lapurterazko osagarriez
aberasturik idatzi baitzuen gehienik
(nahiz bizkaieraz ere ari izan gerra aurrean
ere).
Azken hiruzpalau hamarkada honetan,
euskara batua bultzatua izan den garaian
hots, giputzak izan dira erabiltzaile ugarienak
eta emankorrenak, bai idazle gisa,
bai eta euskararen inguruko antolamenduzko
eta irakaskintzako zereginetan. Modu
horretan Azkueren asmoa nolabait betez,
gipuzkera agertzen da gaur egun euskara
batuaren oinarri nagusi gisa, gutxi edo gehiago
lapurterazko literatura tradizioak, eta
beste euskalkietako ekarpenek, goi-nafarrerako
idazleenek (gaur egunean A. Epaltza,
P. Perurena, P. Zabaleta, …) oroz gainetik,
aberasten dutelarik. Ezin aipa ditzakegu
hemen joera horren barnean sar daitezkeen
izen guztiak: K. Mitxelena, J. A. Arrieta, J. L.
Alvarez Enparanza (Txillardegi), J. Irazu (B.
Atxaga), J. M. Irigoyen, K. Izagirre, J. M.
Lekuona, A. Lertxundi, R. Saizarbitoria, …