Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
Fonetika eta Fonologia
Oinarri teorikoak
1. Letra, soinua, fonema, alofonoa
Letrak, fonemak idatziz adierazteko hizkuntza batek erabiltzen
dituen ikur grafikoak dira.
Alfabeto bateko elementu ere badira. Letrak ikusi eta idatzi egiten
dira, nahiz ez diren entzuten. Elementu fisikoak dira. Honela
adierazten ditugu: a, g, p, m…
Soinuak, elementu fisikoak dira. Entzun egiten dira nahiz ez
diren ikusten. Hitz egiterakoan eztarritik ateratzen diren dardara
entzungarriak dira. Soinuen bidez hartzen dute gorputza fonemek.
Soinuak hizketako unitateak dira. Era honetan agertzen ditugu:[a],
[g], [p], [m]…
Fonemak, espresio mailako unitateak izanik ere, ez dira entzuten,
ezta ikusten ere. Hizkuntza bat bera hitz egiten dutenen
burutan existitzen diren imajina akustikoak dira. Abstraktuak, beraz.
Fonemak hizkuntzako unitateak dira. Horrela azaltzen ditugu:
/a/, /g/, /p/, /m/…
Alofonoak, fonema bat beraren soinu ezberdinak dira. Euskaraz
/n/ fonemaren alofono batzuk, adibidez, hauek dira: [n],
[?]…
Fonetika, soinuez arduratzen den zientzia da.
Fonologia, fonemez arduratzen den zientzia da.
2. Ahoskuntza organoak
Soinuak ahoskuntza organoek sortzen dituzte. Honako hauek
dira: birikak, laringea, ahots hariak, aho barrunbea (hortzak, albeoloak,
ahosabaia, mihia –punta eta bizkarra–, ezpainak) eta sudur
barrunbea.
Airea irteten denean ahots hariak dardarazten baditu, ahostunak
ditugu: /b/, /d/, /g/… Ahots korden dardarketarik ez bada gertatzen,
ahoskabeak: /p/, /t/, /k/…
Airea sudur zuloetatik irteten bada, sudurkariak izango ditugu:
/m/, /n/, /n/. Ahotik irteten denean ahokariak: /e/, /s/, /c/…
Aho barrunbeko organoen arabera ahoskune ezberdinak aurkituko
ditugu (ezpainak, hortzak, sabaia…) eta, beraz, ezpainetakoak,
hortzetakoak, sabaikoak… izango ditugu.
Ahots moldea kontuan hartuz herskariak, txistukariak, albokariak…
izango ditugu.
3. Aurkakotasuna, neutralizazioa
Fonema bat ez da berez definitzen, beste fonemekin dituen aurkakotasunengatik baizik. Aurkakotasunak fonemak bereiztekobalio du. Euskaraz /c/ eta /c/ bi fonema dira, aurkakotasunean daudenean bereizketa gertatzen delako eta esanahia aldatzen: etzi/ etsi…Gerta daiteke bi soinu zenbait inguramendu fonikotan bakarrik bereiztea, eta beste batzuetan ez. Dardarkariak, [r] eta [r¯] esate baterako, aurkakotasunean daude bokal artean (zori/zorri) baina neutralizazioa gertatzen da silabaren amaieran (ardo/arto).
4. Transkripzio fonetikoa
Ahozko zuzenezko komunikazioan gertatzen diren soinu ezberdinen errepresentazio grafikoa da transkripzio fonetikoa.Transkripzioak egiteko nazioarteko alfabeto batzuk daude. Gure artean ezagunenak hiru dira: API (Alphabet Phonétique International), Fil. (Alfabeto de Filología Española) eta Ethn. (Alphabet de l’Institut d’Ethnologie).
Euskal bokalak
1. Sailkapena
Bokal guztiak ahokariak eta ahostunak dira. Ahoskunea eta ahots moldea kontuan hartuz, bost bokal ditugu euskaraz:
2. Euskal diptongoak
I eta u bokalek beste bokalekin silaba berean konbinatuz osatzen
duten talde fonikoari diptongo deitzen zaio. Bokal batek itxia
behar du izan eta besteak ireki edo erdi-irekia, edo biak itxiak.
Diptongo batean bokal bietako batek azentua darama eta honi bokal
silabikoa deitzen zaio.Diptongo beheranzkoak. Hots ireki batetik hots itxi batera pasatzean
gertatzen da. Diptongoaren bokal silabikoa ezkerretakoa
izaten da. Hauek dira: ai (aita), ei (sei), oi (goiz), au (gauza) eta eu
(euskara).
Diptongo goranzkoak. Hots itxi batetik hots ireki batera pasatzean
gertatzen da. Bokal silabikoa eskuinekoa da. Honako hauek
ditugu: ia (zapiain), ie (arrieta), io (nazionala), ua (murua) eta ue
(fuerte).
Benetako euskal diptongoak beheranzkoak dira. Goranzkoak
kanpoko hizkuntzen eraginez sartzen ari dira.
3. Euskal hiatusak
Bi bokal, beren balore silabikoa galdu gabe, bata bestearen
ondoan suertatzen direnean, hiatusa dugu.
Euskal hiatusak ondoko testuinguruotan ager daitezke: diptongo
goranzkoetan (ansuategi, 5 silaba); bi bokal ireki edo erdi-ireki
direnean (etxea, 3 silaba); bokal berdinen artean (semeen, 3 silaba).
Kontsonanteak
Euskarak hogeita lau fonema kontsonantiko ditu. Fonema hauen sailkapena lau faktoreren arabera gauzatzen da: 1) ahots korden ekintza; 2) sudur barrunbearen eta aho barrunbearen arteko bereizketa; 3) ahoskunea; 4) ahots moldea.
1. Herskariak
Ahoan gertatzen den aire pasaia osoki hersten denean, kontsonante herskariak edo leherkariak ditugu.
Ezpainetakoak (/p/, /b/)
Hersketa ezpainetan gertatzen denean herskari ezpainetakoak
ditugu. Hauek dira:
/p/: fonema, ahokaria, herskaria, ezpainetakoa, ahoskabea. (graf:
p)
/b/: fonema, ahokaria, herskaria, ezpainetakoa, ahostuna.
(graf: b)
Hortzetakoak (/t/, /d/)
Hersketa mihi puntaz hortzen kontra gertatzen denean herskari hortzetakoak ditugu. Hauek dira: /t/: fonema, ahokaria, herskaria, hortzetakoa, ahoskabea. (graf: t) /d/: fonema, ahokaria, herskaria, hortzetakoa, ahostuna. (graf: d)
Sabaikoak (/t/, /d/)
Hersketa mihi lepoaz sabaiaren kontra gertatzen denean herskari sabaikoak ditugu. Hauek dira: /t/: fonema, ahokaria, herskaria, sabaikoa, ahoskabea. (graf: tt) /d/: fonema, ahokaria, herskaria, sabaikoa, ahostuna. (graf: dd)
Belarekoak (/k/, /g/)
Hersketa sabai bigunaren kontra gertatzen denean herskari belarekoak
ditugu. Hauek dira.
/k/: Fonema, ahokaria, herskaria, belarekoa, ahoskabea. (graf: k)
/g/: Fonema, ahokaria, herskaria, belarekoa, ahostuna. (graf: g)
Diakronia
Euskara zaharretik gaurko euskarara zertan aldatu den herskarien distribuzioa hitz hasieran, hitz erdian eta hitz bukaeran, ondoko taulen bidez ikus daiteke:
Neutralizazioak
Ahoskabeak ahostun bihurtzen dira /l/ eta /n/-ren atzetik: Andoain + -ko = Andoaingo; isil + -tu = isildu… Ahostunak ahoskabe bihurtzen dira txistukarien atzetik: hitz + -dun = hiztun; (h)aitz + gorri = Aizkorri…
2. Sudurkariak
Aho gangaila jaitsita dagoenean eta sudurretarako bidea zabalik, soinu sudurkariak ebakitzen ditugu.
Fonemak (/m/, /n/, /n/)
Euskarak hiru fonema sudurkari ditu: /m/: fonema, sudurkaria, ezpainetakoa, ahostuna. (graf: m) /n/: fonema, sudurkaria, hortz-hobietakoa, ahostuna. (graf: n) /n/: fonema, sudurkaria, sabaikoa, ahostuna. (graf: ñ)
Alofonoak
Hiru fonema izan arren, /n/-k hainbat alofono ezberdin ditu testuinguru ezberdinen arabera: [m] (gizon bat [gisombat]); [n] (esan dut [esandut]); [ ] (nongo [no go])…
Diakronia
Bokalarteko /n/ fonemaren galera toponimian (Lazkano> Lazkao, Lemoniz>Lemoiz…) eta maileguetan (catena>katea, planu>lau…).
Hitz bukaerako -n, -r bihurturik hitz elkartetan: jaun > jauregi, oihan > oihartzabal… Hitz hasierako n-/l- alternantzia: larru/narru, lasai/nasai… Hitz batean bi sudurkari daudenean, disimilazioz, ezkerretakoa /l/ bilakaturik: laranja, pelizilina…
3. Txistukariak
Ahotik igarotzen den aire pasaiari bidea erabat ixten ez zaionean, soinu txistukariak ebakitzen ditugu.
Frikariak (/s/, /s/, /s/).
Hiru dira euskaraz txistukari frikariak: /s/: fonema, ahokaria, txistukaria, frikaria, bizkar-hobietakoa, ahoskabea. (graf: z) /s/: fonema, ahokaria, txistukaria, frikaria, hortz-hobietakoa, ahoskabea. (graf: s) /s/: fonema, ahokaria, txistukaria, frikaria, sabaikoa, ahoskabea.
(graf: x)
Afrikatuak (/c/, /c/, /c/)
Euskarak hiru txistukari afrikatu ditu: /c/: fonema, ahokaria, txistukaria, afrikatua, bizkar-hobietakoa, ahoskabea. (graf: tz) /c/: fonema, ahokaria, txistukaria, afrikatua, hortz-hobietakoa, ahoskabea. (graf: ts) /c/: fonema, ahokaria, txistukaria, afrikatua, sabaikoa, ahoskabea.
(graf: tx)
Diakronia
Antzinako denboretako banaketa orokorra eta gaur egungoa hona laburturik:
Neutralizazioak
Frikariak l, n eta r-ren ondoren afrikatu egiten dira: verso > bertso, alzar > altxa, salsa > saltsa… Afrikatuak frikari bihurtzen dira herskarien aurrean: huts + -tu > hustu, mahats + -ti > mahasti… Bi frikarik afrikatua sortzen dute: ez zuen>[ecuen], ez zen>[ecen]…
4. Igurzkari autonomoak (/j/, /f/)
/j/ fonemak bost alofono ditu. Gipuzkeraren arabera [x] (jan [xan]), belareko igurzkari ahoskabea; nafarrerazko ahoskeran [y] (jan [yan]), sabaiko igurzkari ahostuna; Nafarroako mendialdeko ahoskeran [s] (jan [san]), sabaiaurreko igurzkari ahoskabea; zubereraren ahoskeran [z] (jan [zan]), sabaiaurreko igurzkari ahostuna; Bizkaiko kostaldeko ahoskeran [dz] (jan [dzan]), sabaiaurreko afrikatu ahostuna. (graf: j) /f/: fonema, ahokaria, igurzkari autonomoa, ezpain-hortzetakoa, ahoskabea. (graf: f)
5. Aspirazioa (/h/)
Iparraldeko euskalkietako fonema.
/h/: fonema, ahokaria, aspiratua, zintzurrekoa, ahostuna. (graf: h)
6. Albokariak
Airea ahoaren alboetatik ateratzen denean, mihiak hortzak edo ahosabaia ukitzen duelarik, soinu albokariak ebakitzen ditugu.
Fonemak (/l/, /l/)
Euskarak bi fonema albokari ditu:
/l/: fonema, ahokaria, albokaria, hortz-hobietakoa, ahostuna.
/l/: fonema, ahokaria, albokaria, sabaikoa, ahostuna.
Diakronia
Mailegu zaharretan, hitz hasierako l-a mantendu egin da euskaraz: lege(m)>lege, libru(m)>liburu… Bokalarteko -l-, -r- bihurtu da: vigilatu(s)> begiratu, coelum>zeru… Latinezko -ll-, -l- gertatu da euskaraz: ballena> balea, castellu(m)>gaztelu… Hitz eratorketa eta konposaketan r/l alternantzia: bazkari>bazkaldu, bazkalordu; euskara>euskaldun, Euskal Herria… Garai bateko kontsonante + l, euskaraz l: pluma>luma, plantare>landare…
7. Dardarkariak
Mihi punta hobietan joaz sortzen dira soinu dardarkariak, batzuetan mugimendua –bibrazioa– hiruzpalau aldiz eginez.
Fonemak (/r/, /r¯/)
Bi dira fonema dardarkariak:/r/: fonema, ahokaria, dardarkaria, hobietakoa, ahostuna, samurra.
/r¯/: fonema, ahokaria, dardarkaria, hobietakoa, ahostuna, azkarra.
Banaketa
Neutralizazioak
Kontsonante aurreko r guztiak [r¯] ebakitzen dira: arte [ar¯te], gogortu [gogor¯tu]… Kontsonante ondoren beti r¯ dugu: putre [putr¯e], prakak [pr¯akak]…
Diakronia
Bibliografia