Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura

V. Perpaus juntadura

 

Perpaus elkartua eta perpaus bakuna

Aurreko lerroetan perpaus bakunaz aritu gara. Alegia, barnean beste perpausik ez zeraman perpausa izan dugu hizpide. Baina, per - pausak beste perpaus baten osagai izan daitezke.(1) Josebak nobela berri bat idatzi du.diodanean, perpaus baten aurrean gaudela badakigu. Gainera, orain artekoak gogoan izanez gero, jakin dezakegu zein diren perpaus horren osagaiak ere. Gure kasuan:Argi ikusten da hor ez dagoela osagai horien artean beste perpausik.

Hori da, hain zuzen, perpaus bakunaren ezaugarria.

Baina beste honako perpaus hau hartzen badugu kontuan:(3) Gure etxe ondoan bizi den gizon horrek oso zoriontsu dela idatzi du bere egunkarian.Hemen, zalantzarik gabe, perpaus baten aurrean aurkitzen gara, baina osagaiak aztertzen hasten bagara, berehala ohartuko gara osagai horien artean badirela bi perpaus, nolabait barnean txertaturik.

Perpausaren funtsezko osagai bat aditza dugula badakigu. (3)-ko perpausean, ordea, hiru aditz ditugu:

 

Perpaus elkarketa motak

Bi era nagusi bereiziko ditugu perpausak elkartzerakoan: koordinazioa edo juntadura eta txertakuntza edo menderakuntza. Goiko adibide horretan perpaus elkartua osatzen duten perpausak txertatuak daude perpaus nagusian. Perpaus nagusiaren eta besteen artean mendekotasunezko erlazio bat dago: perpaus txertatuak mendekoak izan ohi dira. Perpaus nagusi horretan bestelako osagaiek bete ohi duten zeregina betetzen dute perpaus txertatuek. Batzuk aditzaren gainerako osagarrien eta inguratzaileen pareko izango dira. Beste batzuk izenaren edo adjektiboaren osagarri eta inguratzaile izango dira.Esate baterako, (1)-ean nobela berri bat genuen lekuan, (3)-an perpaus txertatu bat dugu: oso zoriontsu dela. Eta (1)-eko Joseba sintagmaren parekoa izango litzateke gure etxe ondoan bizi den gizon horrek sintagma. Biak trukagarri dira. Horrexegatik, hain zuzen, esan dezakegu biak izen sintagma direla, biek banaketa bera baitute, biak testuinguru sintaktiko berean aurkitzen baititugu. Baina –eta hau da orain interesatzen zaiguna– (3)-ko perpausean ageri den gure etxe ondoan bizi den gizon horrek izen sintagma horretan gizon ardatzaz gainera, gure etxe ondoan bizi den osagaia ere ageri da. Honek, jakina, izenlagunaren zeregina betetzen du eta gizon horren zehaztapen bat eskaintzen digu. Hori dena oso ongi ikusten ahal dugu arbola sinple bat eginez gero:Eta izen sintagma hau, gainera, IS dugu, goragoko perpaus ba- nork tean subjektu funtzioa betetzen duelarik.

Horrelakoetan, txertakuntza dugula esango dugu, perpausak gorago dagoen baten mende txertatuak ageri ohi baitira. Gure kasuan, perpaus txertatua (gure etxe ondoan bizi den) izen sintagma baten osagai dugu eta izen sintagma hau, bere aldetik, perpaus baten (perpaus nagusiaren, kasu honetan) osagai da. Hortaz, perpaus txertatuek hierarkia bat erakusten dute sintaxi egituran: (6) PHemen ere perpaus elkartuen aurrean gaude, baina osagaiak ez daude lehen bezala hierarkizatuak, bata bestearen mende. Goiko perpaus horietako bakoitzak bi perpaus ditu barnean (horregatik esaten dugu perpaus elkartu direla), baina biak elkarren pareko dira sintaxiaren aldetik. Egituraz ohartzen bagara, berehala ikusiko dugu osagai horiek elkarren pareko direla: (8) PMota honetako perpaus elkarketari deitzen diogu koordinazioa edo juntadura.

Kontura gaitezen, dena den, perpausetik kanpo ere, Izen sintagma mailan badirela mendekotasunezko erlazioak eta baita koordinaziozkoak ere. Mendekotasunezkoetan, osagai bat beste baten mendeko da. Koordinaziozkoetan osagaiak elkarren kideko izan ohi dira. Adibidez:(9) a. Andoniren aita (hemen Andoniren eta aita sintagmen artean mendekotasuna dugu).. . Andoni eta aita (oraingoan Andoni eta aita elkarren kideko dira ez bata bestearen mendeko).Gauza bera dugu, hortaz, perpaus mailan ere.

 

Juntadura

Maila bereko edo estatus gramatikal bereko perpausak nahiz sintagmak lotzen ditugunean, koordinazioaren aurrean aurkitzen garela esan dugu. Sarritan, ez da erraz izaten mailaberekotasun hori zertan datzan jakitea. Esanahiaren aldetik begiratuta, izan ere, sarritan semantika erlazio bera edo bertsua eman daiteke aditzera juntadura bidezko perpaus elkartu baten bidez eta txertakuntza bidez. Eta inolako perpaus elkartura iritsi gabe ere bai, jakina.

Adibidez:(1) a. Azkeneko eguna da. Goazen guztiok dantzara. (Bi perpaus lokabe).. . Azkeneko eguna da ETA goazen guztiok dantzara. (Juntadura) c. Azkeneko eguna deNEZ, goazen guztiok dantzara. (Txertakuntza).Horra bi perpausen artean egon daitekeen erlazioa adierazteko hiru bide desberdin, eta hiruretan, nolabait, erlazio semantiko berbera: denetan, lehenbiziko perpausak, nola edo hala, bigarrenaren kausa, arrazoia edo dena delakoa aditzera ematen du. Bigarrena, berriz, lehenbizikoaren ondorioa izango litzateke.Hau semantikaren ikuspegitik begiratuta, baina sintaxi egituraren aldetik begiratuz gero, ez dago zalantza handirik: (1a) adibidean bi perpaus ditugu, lokabeak. Beraz, inolako gailu gramatikalik ez da behar. (1b) adibidean, ostera, juntagailu bat dugu bi perpausen erdian. (1c)-n, jakina, txertakuntza dugu. Aditza atzizkiz hornitua ageri baita. Hemen, gainera, (1b)-n ez dugun hierarkia sintaktikoa dugula esan ohi da.

 

1. Juntadura motak

Hiru juntadura mota bereiziko ditugu jokoan sartzen den juntagailuaren arabera:a. Emendiozkoa: ETA juntagailuaren bidez lortzen dena.. . Hautakaritzakoa: EDO, ALA, NAHIZ eta ZEIN direlarik juntagailuak.. . Aurkaritzakoa: BAINA eta BAIZIK izango lirateke juntagailu nagusiak.Gure gramatiketan beste juntadura eta juntagailu berezi batzuk ere ageri dira, baina guk ez ditugu juntagailutzat hartuko. Adibidez, ordea, aldiz, eta antzekoak inoiz juntagailu adbertsatibotzat edo aurkaritzakotzat hartuak izan badira ere, hemen lokailutzat hartuko ditugu. Gauza bera gertatzen da beraz, hortaz, eta antzekoekin.

Hauek inoiz ilatibotzat-edo hartuak izan dira. Guretzat hauek ez dute, berenez, inolako perpaus elkarketarik bideratzen. Egiten duten bakarra da, edo jadanik juntatuak dauden perpausen arteko lotura horren xehetasunen bat erakutsi, edo, bestela, juntadurara iristen ez diren bi perpaus lokaberen artean dagokeen lotura semantikoa zernolakoa den erakutsi, perpausak testu baten barruan, testuinguruan, ageri ohi baitira eta, beraz, elkarren artean nolabaiteko «hari» bat izan ohi dute.

Bestalde, juntagailu banakariez ere hitzegin izan da: bai... bai; ez... ez; dela... dela...; etab. Hauek ez dira egiazko juntagailuak.

Beste kontu bat da jakitea ea nolako egitura osatzen duten era horretako perpausek. Gure ustez, zabalago den esapide mota baten barruan tratatu beharko genituzke: korrelazioen barnean, hain zuzen.

Hortaz, hiru mota bakarrik bereziko ditugu juntagailuen artean.

 

Alborakuntza

Gramatiketan juntaduraren parean alborakuntza edo iustaposizioa deitzen dena ere jasotzen da. Alborakuntza hau juntagailu gabe gertatzen den juntadura izango litzateke:(2) a. Berandu da, etxera noa.. . Txakurrak, katuak, oiloak,... denak nahasian zebiltzan han.. . Nik diru gutxiegi dut, zuk gehiegi duzu.Horrelako egiturak aztertzeko orduan bi bide ditugu: a) edo bi perpaus lokabe ditugula esan, bata bestearen alboan kokatuak, edo b) Ø juntagailuaren bidez juntatutako perpausak ditugula. Hortaz, eta, edo etab.-en pareko litzateke Ø juntagailua. Guk geuk bigarren aukera hau dugu gustukoena.

 

2. Junta daitezkeen osagaiak

Juntagailuak nonbait sartu behar eta atal honetan sartu ditugu, per - paus elkarketaren atalean, hain zuzen. Baina, perpausak bakarrik ez dira juntatzen. Bestelako osagaiak ere junta daitezke. Juntaduraren eskema nagusia honako hau baita:a edozein motatako osagaia izan daitekeelarik. Baldintza bat bada, hala ere: juntagaiak kategoria berekoak izatea, mota berekoak, alegia.

Adibidez, bi perpaus junta daitezke:

 

3. Emendiozko juntadura edo juntadura kopulatiboa

 

Perpaus juntadura

Oso erabilia da era honetako juntadura. Erabiltzen den juntagailua, esana dugunez, ETA da. Juntagailu honek atal berdinak edo mota berekoak lotzen ditu. Lotura hori, gainera, gehiketazkoa dela esan dezakegu: bigarren osagai bat eransten, gehitzen, zaio lehenbizikoari, bien artean mota bereko beste osagai bat osatzen dutelarik. Batuketaren moduko zerbait egiten du emendiozko juntadurak.

Adibidez, honako perpaus honetan, juntagailuak bi perpaus elkartzen ditu, mota berekoak, gainera:(9) Iñaki badator eta Itziar badoa.Juntatzen diren perpausak ezezka ere egon daitezke, edo bata ezezka eta bestea baiezka:(10) a. Ez zara garaiz etorri eta ez dago zuretzat afaririk.. . Aspaldian ez du euririk egin eta iturriak agortu egin dira.Galderazkoak ere izan daitezke:(11) Ikusi al duzu Iñaki eta eskatu al diozu autoa bihar Anoetara joateko?Agintezko perpausak ere izan daitezke juntagai:(12) Joan zaitez etxera eta sar zaitez berehala ohean!Baina nekez elkar daitezke mota desberdineko perpausak, galde perpaus bat eta aginte perpaus bat, esaterako:(13) *Zoaz etxera eta ikusi al duzu emaztea?Nolanahi ere, batetik, nolabaiteko gaikidetasuna edo, behar dute lotuak agertzen zaizkigun perpaus horiek. Adibidez, honako perpaus honetan:(14) *Goseak nago eta gizaki orori heltzen zaio bere ordua.kidetasun semantikorik ez dago elkartu ditugun bi perpaus horien artean eta horregatik gertatzen da ez-gramatikala edo bitxia gutxienez (14) perpausa.

 

Izen sintagmen juntadura

Perpausak juntatu ahal izateko nolabaiteko kidetasuna izan behar duten bezala, izen sintagmak juntatzen ditugunean ere mota berekoak izan behar dute. Adibidez, nekez juntatu ahalko dira kasu marka edo posposizio desberdineko sintagmak:(15) *Mendian eta Joseba ikusi dut.Baina atzizki desberdina izan arren, ona gerta daiteke juntadura, baldin eta aipatu dugun kidetasun hori gertatzen bada. Adibidez, adizlagunetan errazago gertatzen da:(16) Zer egunetan eta norekin joango zara Ameriketara?Hala ere, zalantzan jar daiteke (16) perpausean itxuraz juntaturik ageri diren bi osagai horiek egiazki juntatuak dauden, beraz, [zer egunetan eta norekin] osagaia ote den, ala (17)-an ageri den moduko perpausen juntadura dugun:(17) Zer egunetan joango zara Ameriketara eta norekin (joango zara Ameriketara)?Horrela balitz, (16) perpausean bi perpaus juntatu izango genituzke, bat zeharo murriztua gertatu delarik.

 

Izen sintagma barneko osagaien juntadura

Oraingoan ere, juntatu behar ditugun osagaiek mota eta maila berekoak izan behar dute. Baina hemen zenbait debeku izango ditugula kontuan hartu behar da.a. Izenak junta daitezke:(18) [ Pilota eta baloi ] berriak ekarri dizkigute.b. Izenondo edo adjektiboak:(19) Disko [zahar eta berri] ez aritu zen.c. [Izena + izenondoa] egiturak ere izan daitezke juntagai:(20) Atzoko [arrautza frijitu eta urdaiazpiko gordin] ek kalte egin zioten.d. Izenlagunak:(21) [Patxiren eta Mirenen] liburu berria bihar kaleratuko da.Dena den, horrelakoetan sarritan gerta daitezke anbiguotasunak.

Adibidez, honako sintagma hau bi modutara interpreta liteke, bakoitzak bere egitura berezia duela:(22) Atzoko eta gaurko arazoak.Baldin badira atzo eta gaur izan diren arazoak, [atzoko eta gaurko] osagai bat izango litzateke, arazoak sintagma zehaztuko lukeena.

Baina (22) horrek izan dezake beste interpretazio hau ere:(23) Atzoko arazoak eta gaurko arazoak.Kasu horretan bi izen sintagmaren arteko juntadura izango genuke, lehenbiziko izen sintagmaren atal bat isilarazi dugularik.

 

Noiz da beharrezko sintagmen juntadura eta ezinezko bestelako osagaiena?

1) Sintagma osoak, beren kasu marka edo posposizio eta guzti, juntatzea beti da zilegi.

2) Pertsona izenordainak ditugunean osagai, kasu marka eta guzti juntatu behar dira sintagmok nahitaez:(24) Zurekin eta nirekin (ez, *Zu eta nirekin.)3) Sintagmak singularrekoak direnean, joera nagusia sintagmak osorik juntatzekoa da:(25) a. Txoriari eta txakurrari.. . *Txori eta txakurrari.4) Sintagmak pluralak direnean, aukera osoa dugu modu batera nahiz bestera jokatzeko:(26) a. Txoriei eta txakurrei.. . Txori eta txakurrei.5) Dena den, lehenbiziko juntagaiari ezin diogu atzizkia kendu eta mugatzailearekin utzi:(27) a. *Langileak eta ugazabei dei egin die arartekoak.. . Langileei eta ugazabei dei egin die arartekoak.. . Langile eta ugazabei dei egin die arartekoak.

6) Posposizioa duten sintagmak juntatzean, lehenbiziko juntagaiak posposizioak eskatzen duen kasu marka eraman dezake. Hots: posposizioa behin bakarrik agertuko da zenbaitetan, nahiz eta beste batzuetan bi juntagaiek eraman dezaketen bakoitzak berea:(28) Batzuen eta besteen artean hondatu dute autoa. (ez, *batzuen artean eta besteen artean hondatu dute autoa).baina(29) Emaztearen eta seme-alabengan du jarria itxaropena.

(= Emaztearengan eta seme-alabengan du itxaropena).GATIK posposizioak, berriz, absolutiboa ere onartzen du:(30) Aita eta amagatik etorri naiz hona.

(= aitaren eta amarengatik etorri naiz hona, nahiz aitarengatik eta amarengatik etorri naiz hona).

 

Juntadura eta aditz komunztadura

Eta-k emendiozko juntadura bideratzen badu eta emendioa nolabaiteko batuketa bada, bidezkoa da pentsatzea sintagma juntatuak pluralak izango direla komunztadurari begira:(31) Neska bat eta mutil bat etorri zitzaizkidan.Hala ere, zenbait kasutan, sintagma juntatu hori ez du aditzak pluraltzat hartzen. Hori gertatzen da, adibidez, juntagaiak perpausak direnean:(32) Ona da futbolean egitea eta bainu bat hartzea (ez, *onak dira futbolean egitea eta bainu bat hartzea).Ez da komunztadura plurala egiten juntagaiak sinonimoak edo hurbileko esanahia dutenak badira:(33) a. Jainkoak emango dizu epea eta astia.. . Horretarako behar den arreta eta zehaztasuna ezin ahaztuzkoak dira.Izen sintagma abstraktuak juntatzen ditugunean ere gerta daiteke singularrean joatea aditza: (34) Ez da berdin jakin nahia eta jakintza.

 

Juntaduran gertatzen diren ezabaketak

Gorago azaldu dugu zein diren juntaduran parte har dezaketen osagaiak. Baina sarritan, juntatzen ditugun osagai horiek zenbait ezabaketa jasaten dituzte.a. Sintagma mailako juntaduran gertatzen diren ezabaketak Har dezagun honako perpaus hau:(35) Donostiako jokalariak eta Irungoak elkartu dira Hondarribian.Hemen argi du euskaldunak Donostiako jokalariak eta Irungo jokalariak bildu direla. Hortaz, (35)-eko bigarren juntagaian, atal bat isilarazi dugu:(36) Donostiako jokalariak eta Irungo [Ø] ak elkartu dira Hondarribian.Horrelako ezabaketak ugari izan ohi dira juntaduran. Hemen ere, ekonomia nagusi, nonbait.

Beste honako honetan ere gauza bera: (37) Liburu merkeak eta garestiak, denetik saltzen dugu.

(= liburu merkeak eta [Ø] garestiak,...)Hemen ere liburu merkeak eta liburu garestiak ulertzen dugu. Beraz, pentsatzekoa da bigarren ataleko [liburu] osagaia ezabatua gertatu dela.

Honako honetan, berriz, izenlagun bakarra dugularik, ez da nahitaezkoa ezabaketa eskatzea:(38) Donostiako jokalariak eta arbitroak.Interpretazio bat argia da:(39) Donostiako jokalariak eta (beste nonbaiteko) arbitroak.Kasu honetan ez dugu ezabaketa bila hasi beharrik.

Baina arbitroak ere Donostiakoak izan daitezke goiko (38) perpaus horretan. Kasu horretan ere, hortaz, ezabaketa bidea proposa liteke:(40) [Donostiako jokalariak] eta [Donostiako arbitroak]Har dezagun orain honako sintagma juntatu hau: (41) Gizon sendo eta indartsuak.Honen interpretaziorik normalena gizon multzo bakarraren aurrean gaudela pentsatzea da. Gizon horiek sendoak eta indartsuak dira.

Honen egitura honako hau izango genuke:(42) [[gizon [sendo eta indartsu] ]ak]Beraz hemen ez litzateke inongo ezabaketarik, bi adjektibo juntatuz sortutako egitura izango genuke, besterik gabe.

Baina sintagma hori interpreta liteke, behar bada, beste modu batera ere: bi gizon multzo direla, alegia. Bata gizon sendoena eta bestea gizon indartsuena. Interpretazio hori zilegi bada, orduan, honako egitura hau izango genuke:(43) [ [gizon sendo] eta [ [Ø] indartsu] ak ]Interpretazio hau ez da normalena, hala ere. Badirudi bi multzo aipatu nahi direnean, bidezkoena sintagmak juntatzea dela, ez izen sintagma baino beheragoko atalak:(44) Gizon sendoak eta indartsuak.Hemen, jakina, bigarren izen sintagmako buru litzatekeen izena isilarazia dago:(45) [Gizon sendoak ] eta [[Ø] indartsuak]Nolanahi ere, (44) perpausak (41)-i ematen diogun interpretazio normala ere izan dezake.b. Perpaus mailan gertatzen diren ezabaketak Juntatu direnak perpausak direnean, bi motatako osagaiak ezaba daitezke: a. Alde batetik, aditzaren inguratzaile gisa agertzen den edozein sintagma. Sintagma bat aldez aurretik aipatua bada, sintagma hori isilarazteko joera nabarmena du hizkuntzak:(46) Jonek txakurrak gustuko ditu eta Mirenek gorrotatu egiten ditu.Bigarren perpausean ez da txakurrik aipatzen. Hala ere, badakigu Jonek gustuko dituen txakur horiek gorrotatzen dituela Mirenek.. ) Bestalde, aditza bera ere ezaba daiteke, testuinguruaren arabera.

Hots: beste juntagaian ematen den informazioaren arabera, aditza isilpean utz daiteke. Aditz osoa batzuetan, laguntzailea bakarrik beste batzuetan.

Aditz osoa isilpean:(47) Mendian Mirenek sagardoa edaten du eta nik, ura.Honen azpian, berez, beste honako hau dugu:(48) Mendian Mirenek sagardoa edaten du eta nik, ura edaten dut.Bigarren perpauseko aditza ezkerrekoa bera delako, ezaba dezakegu.

Horrenbestez, (49) perpausaren egitura, berez, honako hau izango da:(49) Mendian Mirenek sagardoa edaten du eta nik, ura [Ø].Kontrastean gertatzen diren osagaiak bakarrik gordetzen ditugu eskuineko perpaus juntatuan. Hau da joera nagusia.

Baina ezkerreko perpauseko aditza ere isilpean gerta daiteke:(50) Ni Getxora eta Ander Bermeora joango da ikastera.Alegia, honen azpian honako hau pentsa daiteke dagoela:(51) Ni Getxora joango naiz ikastera eta Ander Bermeora joango da ikastera.Hortaz, (51) perpausa honako hau dugu:(52) Ni Getxora [Ø] eta Ander Bermeora joango da ikastera.[Ø] osagai hori, hortaz, [joango naiz ikastera] atalaren ordez egongo litzateke.Adizki laguntzailea ere ezaba daiteke.

Honako perpaus honetatik, hots:(53) Jonek liburuak kutxetatik ateratzen zituen eta Karmelek apaletan jartzen zituen.Beste honako hau sortarazi dezakegu:(54) Jonek liburuak kutxetatik atera [Ø] eta Karmelek apaletan jartzen zituen.Edo ezkerreko perpauseko aditz laguntzailea isilarazi beharrean, eskuinekoan ere gerta daiteke isildua:(55) Jonek liburuak kutxetatik ateratzen zituen eta Karmelek apaletan jartzen [Ø].Aditz laguntzailea ezkerreko juntagaian isilarazten dugunean, adizki nagusiak partizipioaren forma hartu ohi du: (54)-ko adibidean ateratzen-en ordez, atera gertatu zaigu.

Eskuineko juntagaiko laguntzailea ezabatzen dugunean, berriz, joera nagusia aspektu marka gordetzea izango da: (55) perpausean, horregatik, jartzen dugu eta ez jarri.

 

Bigarren juntagaia «zintzilik»

Sarritan bigarren juntagaia oso-osorik isilpean geratzen zaigu: (56) a. Aita eta etorri ziren.. . Logureak zegoela eta, etxera joan zen.. . Afrikan eta ibilia zen gure aitona.Hauetan «zintzilik» gelditzen da bigarren juntagaia. Horregatik, sarritan zehaztu nahi ez den pluraltasuna markatu ohi da: Afrikan eta X-n, aita eta beste X bat(zuk), etab. Ildo beretik, (56b) moduko perpausek, funtsean, aipatu dugun egitura hau dute, baina oraingoan nolabaiteko kausa, arrazoia edo, nahi bada, aitzakia, adierazteko erabiltzen ditugu (ik. 153. orr.).

 

Juntagaien leku-trukaketa

Perpaus juntatuak normalean bi izaten dira eta juntagailua bi juntagaien erdian kokatua egon ohi da. Hala ere, bi juntagaien lekuak truka daitezke. Juntagailua, orduan, juntaduraren azken muturrean gertatuko da: (57) a. Azkeneko eguna da ETA goazen guztiok dantzara.. . Goazen guztiok dantzara, azkeneko eguna da ETA.(57b) moduko esapideak oso arruntak dira, baina horrelakoetan juntadura soil eta neutroa barik, kausa-adiera duen bat lortzen dugu: [azkeneko eguna da eta] perpausean, juntagailua, benetan, atzizki bihurtua dugu, eta horrenbestez, perpaus txertatutik hurbil dagoen zerbait dugu.

 

Emendioarekin zerikusia duten zenbait elementu

 

ERE

Sarritan, eta juntagailuarekin ERE elementua agertu ohi da. Perpaus lokabeetan ere ager daiteke, noski. Eta baita bestelako perpaus elkartuetan ere.

ERE lokailu bat dela esaten dugu. Lokailu guztiek bezala, ERE-k ere testuan edo solasean aurreko esaldiarekiko lotura bat markatzen du. Eta testurik ez bada ere, sarritan aurkituko dugu ERE:(58) a. Aitak ERE amari gona gorria ekarri dio.. . Aitak amari ERE gona gorria ekarri dio.. . Aitak amari gona gorria ERE ekarri dio.. . Aitak amari gona gorria ekarri ERE (egin) dio.. tab.Bere ezkerreko osagaia «harrapatzen» du azpian ERE-k eta honen erreferentzia mundua zabaltzen. Hots: (58a) diogunean, jakintzat ematen da beste norbaitek ere amari gona gorria ekarri diola. (58b) diogunean, beste norbaiti ere aitak gona gorria ekarri diola, etab.

Beraz, ERE gabeko perpausak esango lukeena baino zerbait gehiago esaten du ERE-dun perpausak. Horregatik diogu erreferentzia mundua zabaltzea dela lokailu honen zeregina.Eta... ere bai ERE-ren zeregina hori bada, normala da juntaduran leku berezia izatea lokailu honek. Bereziki bigarren juntagaian agertu ahalko zaigu, lehenbiziko juntagaian esan dena nolabait «jasoaz»:(59) a. Mirenek nobela bat idatzi du eta Jonek ere bai.. . Mirenek nobela bat idatzi du eta ipuin bat ere bai.ERE-ren lana garbiago ikusteko, aski dugu (59)-ko perpaus parea beste honako honekin alderatzea:(60) a. *Mirenek nobela bat idatzi du eta hamarretan ere bai.. . *Mirenek nobela bat idatzi du eta haurrentzat ere bai.Sasi-perpaus hauek ongi jarri nahi baditugu, honelako zerbait beharko dugu, adibidez: (61) a. Mirenek bostetan idatzi du eta hamarretan ere bai.. . Mirenek helduentzat idatzi du eta haurrentzat ere bai.Adibide hauetatik irakurle argiak erraz ulertuko duenez, eta... ere bai edo eta... ere ez agertzen zaigunean, bai horrek edo ez horrek perpausaren zati bat ordezkatzen du. ERE BAI-ren ezkerretara doan elementua perpauseko edozein osagai izan daiteke: izen sintagma, posposizio sintagma, aditzondoa, perpaus osagarri bat, aditza,...

Beti ere aurreko perpauseko pareko beste osagai batekin erlazionaturik: (62) a. Aitak ekarri zuen ETA AMAK ERE BAI.. . Niri esan zidan ETA ZUEI ERE BAI.. . Mendian izan nintzen ETA HONDARTZAN ERE BAI.. . Berandu dela esan du ETA GURE ERRUA DELA ERE BAI.Ekialdeko euskalkietan bai gabe ere erabiltzen dira horrelakoak:(63) a. Aitak ekarri zuen ETA AMAK ERE.. . Niri esan zidan ETA ZUEI ERE.. . Mendian izan nintzen ETA HONDARTZAN ERE.. . Berandu dela esan du ETA GURE ERRUA DELA ERE.Jakina, perpausa ezezkoa denean, orduan EZ ezartzea nahitaezkoa dugu: (64) a. Aitak ez zuen ekarri ETA AMAK ERE EZ.. . Niri ez zidan esan ETA ZUEI ERE EZ.. . Mendian ez nintzen izan ETA HONDARTZAN ERE EZ.. . Ez zidan esan berandu zela ETA GURE ERRUA ZELA ERE EZ.Eta bai... ere / eta ez... ereHau da ERE duten perpaus juntatuek erakuts dezaketen beste hurrenkera:(65) a. Aitak ekarri zuen ETA BAI AMAK ERE.. . Niri esan zidan ETA BAI ZUEI ERE.. . Mendian izan nintzen ETA BAI HONDARTZAN ERE.. . Berandu dela esan du ETA BAI GURE ERRUA DELA ERE.Bai eta... ere / ez eta... ere Hona hemen hirugarren modu bat ERE-ri dagokiona: (66) a. Aitak ekarri zuen BAI ETA AMAK ERE.. . Niri esan zidan BAI ETA ZUEI ERE.. . Mendian izan nintzen BAI ETA HONDARTZAN ERE.. . Berandu dela esan du BAI ETA GURE ERRUA DELA ERE.Baita ere, ezta ere, dena segidan, agertuko zaigu zenbaitetan:(67) a. Ez dakite zer den dotore jaztea, EZTA ERE txukun hitzegitea.. . Ameriketara joanda bakean utziko gaituzu, BAITA ERE lasaiago.

 

EZEZIK… ERE…

Ez dago argi zein gramatika kategoriatakoa dugun elementu hau.

Nolanahi ere, badirudi ERE-rekin baduela nolabaiteko kidetasuna.

Emendioarekin ere bai, nahiz eta eta juntagailua agertzen ez den.(68) a. Aitak EZEZIK, amak ERE ekarri ditu sagarrak.. . Unibertsitatean EZEZIK, institutuan ERE ikas daiteke frantsesa.Horrelakoetan beti bi atal ditugu: lehenbizikoan perpaus osagai bat + EZEZIK daukagu eta, honekin parekaturik, aurreko osagaiak duen kasu marka bereko beste osagai bat + ERE. Perpauseko gainerako elementuak, aditza, adibidez, normalean esamolde osoaren azken partean kokatzen da.EZEZIK-ek lotzen dituen elementuak, goian argiro ikus daitekeen bezala, mintzagai diren osagaiak izan ohi dira (ik. 125-126. orr.), ez perpausak. Horregatik hartzen du perpaus osoak hartzen duen taxua eta hurrenkera.

Perpaus hauetan, normalean, baieztapena egiten da. Hots: (68)-ko perpausetan, adibidez, bai aitak eta bai amak, biek ekarri dituzte sagarrak. Edo bai Unibertsitatean, eta bai institutuan, bietan ikas daiteke frantsesa.

 

EZ BAKARRIK...

Badirudi, ez ezik... ere esapidearen pareko dela ez bakarrik...(69) a. Ez dizut lan bat bakarrik eskaintzen, soldata egokia ere eskaintzen dizut.. . Urtetik urtera galduz joan zen, ez bakarrik osasuna, baita umorea ere.

 

4. Hautakaritza-juntadura

Juntadura hau juntagailu hautakarien bidez burutzen da. Honako hauek dira juntagailu hautakari nagusiak: EDO, ALA, NAHIZ eta ZEIN.

Juntatzen diren atalen arteko aukera edo hautaketa egin behar dela edo egiten dela adierazten dute.

 

EDO

Edo-k perpausak junta ditzake. Perpausok txertatuak ere izan daitezke: (1) a. Ez zen inor gelan edo denak ezkutatuak ziren.. . Bere garaian hitzegiteko edo betiko isiltzeko eskatu zien apaizak.. . Burutuko duzuen edo burutu nahi duzuen plan horrek ez du itxura onegirik.Perpausa baino beheragoko osagaiak ere juntatzen ahal ditu EDO-k:(2) a. Bihar edo etzi hemen izango duzu mahaia.. . Hainbeste ur edo hainbeste putzu ez dut sekula ikusi.. . Nobela parregarri edo umoretsu bat ekar iezadazu.Sarritan, esamolde «eginak» sortzen ditu juntagailu honek: NOIZ EDO BEHIN, NOIZ EDO NOIZ, BAT EDO BESTE, NONDIK EDO HANDIK, NOLA EDO HALA, ZIRT EDO ZART, etab. Hauek adberbio-esamoldeak dira.

Izen sintagmaren barneko osagaien juntaketa noiz den zilegi eta noiz egin behar den sintagma osoen juntaketa erabakitzeko, normalean gorago emendiozko juntadurari buruz esandakoak balio duela esan behar hemen ere.

(3) a. Zapata berriak edo ongi konponduak.. . Bilboko kaleak edo plazak.Perpausak juntatzen direnean ere, gertatzen dira ezabaketak. Oraingoan ere, emendiozkoaz esandakoak balio du, bai perpaus osagaiak isilarazterakoan, bai aditza eta aditz laguntzailea isilarazterakoan:(4) a. Batzuetan plazara joaten zen edo elizara.. . Lagunei dei egiten badiezu edo mesede bat eskatzen, etorriko zaizkizu.

 

EDO juntagailuaren kokagunea

Juntagailuen ohiko lekuan agertuko da normalean EDO ere, hau da, juntagaien erdian:(5) Ardoa EDO sagardoa eskatuko dugu.Juntagai bi baino gehiago ditugunean, zilegi da juntagailua azken bi juntagaien artean kokatzea, juntagai guztien artean kokatu beharrean: (6) Ardoa, sagardoa, garagardoa EDO ura duzue edateko.Baina horrezaz gainera, juntagai bakoitzaren aurretik ere ezar daiteke: (7) Bietako bat: EDO ezer ez daki, EDO gehiegi daki.

 

Bigarren juntagaia «zintzilik»

Bestalde, eta-ren kasuan bezala, perpausa nolabait eten edo moztu egin dezakegu bigarren juntagaia aditzera eman gabe utziz:(8) a. Okela edo jango dugu.. . Egoskorregiak garelako edo, ez gara gauzak bere garaian konpontzeko gai.Bigarren juntagaia falta da horrelakoetan, hori zehaztu gabe uzten da. Horregatik, perpaus hauek halako hipotesi edo alegiazko balioa hartzen dute maiz.(9) a. Okela edo beste zerbait jango dugu.. . Egoskorregiak garelako edo beste arrazoiren batengatik, ez gara gauzak bere garaian konpontzeko gai.Beraz, ziurtasun falta adierazten dute horrelakoek.

 

ALA juntagailua

ALA dugu bigarren juntagailu hautakari nagusia.

Juntagailu hau galde perpausetan aurkituko dugu, bai bi perpaus juntatuz eta nolabait bien arteko hautapena eskatuz, bai perpaus barneko bestelako osagaiak juntatuz eta hemen ere bien arteko aukera egin beharra adieraziz. Honako hauetan bi perpausen arteko hautua egin behar da:(10) a. Azterketa gainditu nahi duzu ala zerbait ikasi nahi duzu? b. Ez dakit guk joan behar dugun harengana ala bera etorriko den etxera.(10b) perpausak ongi erakusten duen bezala, juntagaiak bi perpaus txertatu izan daitezke. Hots: bi perpaus juntatuek osatzen duten egitura hori osagai bat da, perpaus nagusi baten osagai, zehargaldera, hain zuzen (ik. 144-145. orr.).

Honako hauek, berriz, ez dira perpausak bestelako osagaiak baizik:(11) a. Egia ala gezurra da? b. Bilbon ala Hernanin bizi zara orain? c. Aitari ala amari erregalatu diozue katakumea?Kasu honetan juntatutako egitura hori galdegai izan ohi da. Hain zuzen, ALA juntagailuak adierazten duen hautaketa horretaz doa kontua, horretaz galdetzen da. Hori hobeki ikusteko jar ditzagun begiak honako perpaus pare honetan:(12) a. Neguan ala udaberrian joango zara Turkiara? b. Neguan edo udaberrian, joango (al) zara Turkiara?(12a) perpausean galderaren muina sintagma juntatuak berak ditugu: neguan ala udaberrian? Horregatik, honi dagokion erantzuna ez da ez «bai», ez «ez», «neguan» nahiz «udaberrian» baizik. Edo «inoiz ez» edo «neguan eta udaberrian», adibidez.(12b)-ren erantzun egokia, berriz, «bai» edo «ez» izango litzateke, galdera ez baita neguan ala udaberrian?, joango zara ala ez zara joango? baizik.

Diferentzia horrexegatik, hain zuzen, (12)-ko bi perpaus horien osagaiei beste hurrenkera bat ezarriz gero, ondorio desberdinak lortzen dira gramatikaltasunari dagokionez:(13) a. *Joango zara Turkiara neguan ala udaberrian? b. Joango (al) zara Turkiara neguan edo udaberrian?ALA-ren zeregina, hortaz, galderak egitea da. Horregatik, galde perpausetan aurkituko dugu.Dena den, galde perpausetan EDO ere erabil daiteke ALA-ren ordez.

Horrek esan nahi du EDO beti dela erabilgarri, bai adierazpen perpausetan bai galde perpausetan, ALA, berriz, galde perpausetan batez ere, galde perpaus horiek zuzeneko galderak direla nahiz zehargaldera direla.

 

ALA-ren kokagunea

ETA eta EDO-ren antzera, bi juntagaien artean aurkituko dugu normalean juntagailu hau ere. Baina besteetan bezala, bigarren juntagaia ezabatua gerta daiteke, juntagailua nolabait «zintzilik» utziz:(14) Erotuta zaude ala?Horrelako galdera egiten duenak aldez aurretik pentsatua du erantzuna: erotua edo horrelako zerbait zaudela pentsatuko ez banu ez nizuke galdera hori egingo. Beraz, erotuta zaudelako ustea iradokitzeko modu bat besterik ez litzateke era honetako galdera.

 

Ezabaketak

Aditzaren ezabaketa dela eta, ETA eta EDO-ren antzera jokatzen du ALA-k.(15) a. Ez dakit ikasleak diren ala irakasleak (diren).. . Nahita egin duzu ala nahi gabe (egin duzu)?Beraz, bigarren perpaus juntatuan isilarazia gertatu da aditza. Egia esan, lehen juntagaiko aditza ezabatzeak (11)-ko edo (12)-ko per - pausen tankera bera duten kateak emango lituzke ondoriotzat.

Horrenbestez, ezin jakin perpaus horiek aditzaren ezabaketaren fruitu diren ala bestelako bi osagairen juntadurari zor zaizkion.

Izen sintagma mailan ere aurki ditzakegu ezabaketak:(16) Zer duzu nahiago: esne hotza ala epela?Esne hotza ala epela izen sintagma, sintagma juntatua dugu, bi izen sintagma juntatuz osatua, baina bigarrenean ardatz izango litzatekeen izena ezabatua gertatu da: (17) Esne hotza ala [Ø] epela?

 

NAHIZ eta ZEIN

Hauek ere juntagailu hautakaritzat hartu izan dira, nahiz eta zenbait gramatikatan «banakari» omen diren juntagailuen artean ezarriak izan.

Orobatasuna adierazten dute juntagailu hauek. Nolabait esateko, hautakaritza eta emendioaren arteko zerbait dira: alegia, aukera bat egin edo bestea egin gauzak ez direla gehiegi aldatzen, berdin zaiola hiztunari.

Juntagailu honen bidez lortzen diren egiturak perpaus txertatuak izan daitezke: (18) a. Arrazoia izan nahiz izan ez, hori beti aurrera ateratzen da.b. Horrelakoetan parte hartu nuen nahiz beste batzuei lagundu ote nien jakin nahi zuen poliziak.. . Hitz batek, ingurukoak gehitzen, gutxitzen nahiz aldatzen bazaizkio, ezin lehengoan iraun» (Mitxelena, Idazlan hautatuak, 349).Nolanahi ere, perpaus osoak, aditz eta guzti (laguntzailea barne) nekez aurkituko ditugu. Eta gehienetan, perpausa baino beheragoko osagaiak aurkituko ditugu: (19) a. Okela nahiz arraina lasai eska dezakezu jatetxe honetan.. . Eguraldi ona zein txarra dela, zu astelehenean lanera.

 

5. Aurkaritza juntadura

Hitzak berak aski ongi adierazten duen bezala, lehenbiziko juntagaiari bigarren bat ezartzen zaio, nolabait kontra, aurka eginez.

«Bai baina», «ez baina» esaten dugunean gertatzen den bezala.(1) a. Oso mutiko begikoa da, baina alper samarra.. . Libre nago bihar, baina etxean geratuko naiz.Aurkaritza modu askotara eman daiteke aditzera. Inolako juntagailurik erabili gabe ere bai. Adibidez:(2) a. Oso mutil begikoa da, alfer samarra, hala ere.. . Nik zinema dut atsegin, zuk antzerkia.Juntagailu aurkariak honako hauek ditugu: BAINA, BAIZIK eta BAINO. Aldiz, ordea, hala ere, eta antzekoak, ez dira egiazki juntagailuak, lokailuak baizik. (ik. II. 5)

 

BAINA

Hau dugu juntagailu aurkari nagusia. Nolabati kontrajarritzat ematen diren bi perpaus edo sintagma juntatzen ditu juntagailu honek:(3) a. Nobela hori oso ona da baina ulertzeko lanak izan ditut.. . Pozik joango nintzateke zurekin, baina ez dut dirurik.BAINA juntagailuak perpausak juntatzen ditu batez ere, perpaus osoak. Aipatu dugun aurkaritza hori perpausetan hobeki gertatzen delako edo. Hala ere, perpaus horietan, gainerako juntaduran gertatzen den bezala, ezabaketak gerta daitezke:(4) a. Horrek hitz politak darabiltza baina gezurrezkoak.. . Kalean uso bat da baina etxean otsoa.Adjektiboak ere junta ditzake juntagailu honek:(5) Ipuin labur baina sakon bat idatzi du Mikelek.Jakina, adjektibo horrek izen predikatu bat osatzen duenean ere baina aurki dezakegu:(6) Arratiako txekorra, txikerra baina gogorra (da).Izen sintagmak juntatzeko, ordea, ez du balio, nonbait. Horren arrazoia bilatzeko semantikara joan beharko da, seguruenik.Bestalde, ETA-k eta EDO-k ez bezala, BAINA-k ez ditu bi juntagai baino gehiago biltzen. Hemen ere arrazoi semantikoak, dudarik gabe. Zeren bi elementu kontra jar daitezke, baina hortik gora, binaka ez bagoaz, nekez.(7) a. ??Etxe polita baina garestia baina txikiegia.. . Etxe polita baina garestia.. . Etxe garestia baina txikiegia.

 

Ezabaketak

Gainerako juntaduretan bezala, hemen ere ezabaketa franko aurkituko dugu:(8) a. Zuek Leioara joaten zarete, baina gu Donostiara [Ø].. . Agintzea erraza da, baina ematea ez [Ø].. . Jonek ez du lana amaitu baina besteok ere ez [Ø].Beti bezala, joera izango da errepikatzetik ihes egitekoa. Hori da goiko perpausetan gertatzen dena ere, zeren perpaus horien ordain «osoak» honako hauek lirateke: (9) a. Zuek Leioara joaten zarete, baina gu Donostiara joaten gara.. . Agintzea erraza da, baina ematea ez da erraza.. . Jonek ez du lana amaitu baina besteok ere ez dugu amaitu.

 

BAINA-ren kokagunea

Aipatua dugu juntagailu honen bidez bi juntagai bakarrik junta daitezkeela.

Normalena, bestalde, juntagailua bi juntagaien artean kokatzea da. Baina bada beste erabilera bat ere, non juntagaiak lekuz aldatuak gertatzen diren, baina juntaduraren azken muturrean gertatzen delarik: (10) Isildu egingo naiz, gauza asko konta ditzaket baina.

(10) esan edo (11) esan, funtsean, gauza bera da: (11) Gauza asko konta ditzaket baina isildu egingo naiz.

Hain zuzen, eta juntagailuaz bideratutako juntaduran ere horixe gertatzen da. Leku aldaketa horren ondorioz, emendiozko juntaduran esanahi aldaketa bat gertatzen da, perpausak kausal balioa har - tzen baitu. Baina-rekin ez dugu halako esanahi aldaketarik, nahiz eta, behar bada, (10) bezalako perpausetan kontzesibo balioa mar - katzen dela dirudien. Baina, esanahiaren aldetik, perpaus kontzesiboak eta aurkaritza-juntadurakoak oso hurbilekoak dira, gauza bera ez badira.

 

BAIZIK eta BAINO

Bi juntagailu hauek baliokideak dira. Euskalki desberdinetakoak izatea.Juntadura hau orain arte ikusi ditugunak ez bezalakoa da hitzen hurrenkerari begiratzen badiogu behintzat. Oraingoan juntagailua ez da bi juntagaien artean kokatuko. Hau izango da ordena:Adibidez:(12) a. Ez dit JONEK eskatu zigarroa, PERUK baizik.. . Jonek ez dit ZIGARROA eskatu, SUA baizik.. . Berri horrek ez nau POZTU, KEZKATU baizik.Hauen baliokidetzat eman behar dira, mendebaleko BAINO-z osatuak: (13) a. Ez ginen MENDIRA joan lehengoan, ARRANTZARA baino.. . Ez nago EMAN-GURA, KUNPLITU GURA baino.BAIZIK, hala ere, koka daiteke bigarren osagai horren aurrean ere:(14) Ez dit Jonek eskatu zigarroa, BAIZIK Peruk.Iparraldean, berriz, BAIZIK honen ordez, BAINA erabiltzen dute: (15) a. Ez dit Jonek eskatu BAINA amak.. . Ez gaitzazu tentaldira eraman, BAINA atera gaitzazu gaitzetik.

Honen parekoa litzateke, bestalde, honako hau: (16) Jonek EZ-BAINA amak eskatu dit.

Perpaus hauek direla eta, interesa duena da lehenbiziko partean ezeztapena ezartzen dela eta bigarrena beti baiezkoa dela. Gainera, kontrajartzen diren osagai horiek galdegai izan ohi dira. Horregatik, behar bada, ez dugu esamolde hau gehiegi baliatzen per - paus osoak juntatzeko. Normalean bi perpausetako osagaiak izan ohi dira kontrajartzen ditugunak, ez perpaus osoak. Nolanahi er e, perpausak kontrajartzen ditugunean, BAIZIK ezin da bigarren perpausaren azken muturrean kokatu, bien artean baizik: (17) Ez gaitzazu utzi tentazioan erortzen, baizik libra gaitzazu gaitzetik.