Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura
II. Izen sintagmak eta posposizio sintagmak
Aditzaren inguratzaileak
Perpausa aditzaren inguruan zenbait osagai biltzen dituen egitura
dela esan dugu. Aditzaren inguruan ibili ohi diren inguratzaile horiek
mota desberdinetakoak izan daitezke:
Perpaus bat izan daiteke aditzaren inguratzaile eta, horrenbestez,
goragoko perpaus baten osagai:(1) Bilbotik datorrela esan digu Mirenek.Izen sintagmak izan daitezke, bakoitza bere kasu markarekin:(2) a. Etxe handi hari su eman nahi izan diote bart.. . Liburu honek zenbat balio du?
c. Irakasle berri bat etorri zaigu ikastolara.Posposizio sintagmak ere izan daitezke perpausaren osagai:(3) a. Mendian aurkitu dugu azeria.. . Fosilei buruz hitzegin digu Alberdi jaunak.Predikatu osagarri deitzen diren sintagmak ere aurkituko ditugu
perpausean, horrelakoetan aditz bereziak ditugularik.(4) a. Nire lagunak oso alaiak dira.. . Bost ikasle lagun harturik ibili zen zuzendaria baserriz baserri.Sintagma hauek guztiek, perpausean bete behar duten zeregina
nolakoa den, hala markatuak egon behar dute, kasu marka batez
edo posposizio batez hornituak, alegia. Adibidez:(5) [Tabernariak] [astelehenetan] erosten ditu [edari guztiak].
1 2 aditza 3Perpaus honetan aditzaz gainera beste hiru osagai ditugu. Horietako
bakoitzak marka berezia darama, dagokion zereginaren arabera:
Lehenbiziko osagaiak -K kasu marka darama: tabernaria + K. Marka
horrek adierazten digu zein den osagai horrek aditzarekin duen
erlazioa. Kasu honetan, badakigu subjektua dela, erosketaren egilea
bera dela, etab.
Adibidean ikusten dugun bigarren osagaia ere modu jakin batean
markaturik daukagu: astelehen-e-tan. -TA-N bukaera horrek adierazten
digu osagai horrek denboraren berri ematen digula, erosketa
noiz gertatzen den alegia.Azkenik, edari guztiak osagaia dugu. Honek marka berezirik ez
daramala esan ohi dugu, edo, nahiago bada, markarik ez izatea
dela bere marka berezia edo Ř dela marka. Izan ere, aurrerago
ikusiko denez, osagai honek erakusten duen -ak hori ez da kasu
marka, determinatzailea baizik. Hortaz, edari guztiak = edari guztiak
+ Ř. Honek zer galderari erantzuten dio.Hortaz,
Izen sintagma
Perpausean aditzaren inguruan biltzen diren inguratzaile horiek,
perpausean betetzen duten zereginaren arabera, modu aproposean
markatuak joan ohi direla esan dugu. Hortaz, aurreko ataleko (5)eko
hiru osagai horiei eskuin muturrean daramaten marka kenduz
gero, honako atalak suertatzen zaizkigu: tabernaria, astelehenak,
edari guztiak. Erraz kontura gaitezke, atal hauek izen baten gainean
eraikiak daudela:(1) Tabernaria = TABERNARI + a
Astelehenak = ASTELEHEN + ak
Edari guztiak = EDARI + guzti + akTabernari, astelehen eta edari izenak dira. Horrenbestez, hizpidea
eman diguten osagai hauek izenaren inguruan eratuak daude. Izena
izango litzateke ardatza edo burua, eta buru honek, hartzen
dituen inguratzaileekin batera, «izenezko» den egitura bat osatzen
du. «Izenezko egitura» honi deitzen diogu Izen Sintagma, labur
beharrez, maiz IS gisa aditzera emango duguna.
Hitz gutxitan esateko:Ardatz honezaz gainera bestelako osagarriak eta inguratzaileak ere
izan ditzake. Eta, azken muturrean, marka egokia eramango du,
perpausean betetzea dagokion zereginaren araberakoa. Marka hori
atzizki bat izan ohi da. Eta zein atzizki dugun kontuan harturik,
kasu sintagmak bereziko ditugu alde batetik eta posposizio sintagmak
bestetik. Eskema sinple bat eginez:
Izen sintagmaren osagaiak
1. IZENA eta IZENORDAINA
Izen sintagma izena ardatz duen egitura dela esan dugu. Beraz, izen sintagmaren osagai nagusia izena izango da. Izenik gabe – agerian ez bada, ezkutuan– ez dago izen sintagmarik. Honako hauek denak izen sintagmak ditugu eta denetan bereiz dezakegu ardatz elementua edo izena:(3) a. GIZONa.. . AUTOMOBIL eder hura.. . Atzoko NESKA irripartsu haiek.. . ANDONI.. . GU.Hauek denak izen sintagma dira, denak funtsean testuinguru berean ager baitaitezke, perpausaren subjektuaren lekuan adibidez, aditz sintagma deitu ohi dugun osagaiaren aurrean:
IZENA
Izen guztiak ez dira mota berekoak: badira izen arruntak eta bereziak, zenbakarriak eta zenbakaitzak eta abar. Tasun bereizgarriak ditugunez, tasun hauen araberako sailkapena egingo dugu.
Izen arruntak eta izen bereziak: [± arrunta]
Badira izen batzuk mugatzailerik ametitzen ez dutenak: JON, BIL-
BO, AXULAR, etab. Hauek, beste inongo laguntzarik gabe osa ditzakete
izen sintagmak.Beste batzuek, berriz, izen sintagma osatuko badute, nahitaezko
dute mugatzailea edo, mugatzailerik izan gabe ere, bestelako determinatzaileren
bat: ETXE, AUTO, MAITASUN, DIRU, MAHATS,
LIBURU, etab. Hauek zenbait elementuz inguraturik agertuko dira
izen sintagman: etxea, auto hura, maitasuna, diru asko, mahats
ugari, liburu polita, etab. Sintagma hauei, hurrenez hurren, -a, hura,
-a, asko, ugari, -a, etab. kenduko bagenizkie herren utziko genituzke,
perpausean txertatuak agertzeko biderik gabe:Horregatik, perpausen eraketa zuzenari begira, [±arrunta] ezaugarria
izan behar da kontuan:Izenordainak ere [-arrunta] tasunaz hornituak agertuko dira hiztegian.
Izenordainek ez baitute mugatzailerik ametitzen. Horrenbestez,
izenordainak izaera berezia duten izenak izango dira. Beraz,
[±izenordaina] tasuna ere kontuan izanez gero, honako multzo hauetan
bana genitzake euskaraz izenak:
Izen zenbakarriak eta zenbakaitzak: [± zenbakarria]
Hau da beste tasun bat izenek dutena. Izen bat positiboki zehaztua egon edo negatiboki zehaztua egon, ondorioak izango dira izen horren testuinguruan. Izen batzuk (ETXE, HAUR, LEHOI, etab.) zenbakarriak direla esaten ahal dugu, zenbatu daitezkeen izakiak aipatzeko balio baitute: etxe bat, bi, hamalau; haur bat, bi, etab.
Baina beste izen batzuk (OLIO, MAHATS, IRIN, LUR, …) zenbakaitzak dira: zenbatu ezin daitezkeen izakiei dagozkie.
Beste batzuek, berriz, bietara joka dezakete, baina orduan adiera desberdinean hartzen ditugu: ARDO edo KAFE-ren kasua izango litzateke. Ardoa berez ezin zenbatu daiteke, baina hiru ardo edan ditut esaten badut, bistan da zenbakarri den zerbaitez ari naizela.Baina oraingoan ez dugu ardoa, masa-izen gisa ikusten, zerbait
konkretu eta zenbakarri gisa baizik, hiru basokada ardo edan ditut
esango bagenu bezala. Alderantziz ere gerta daiteke: alegia, berez
zenbakarria den izen bat (HARRI, esaterako), masa gisa ikus genezake.
Horregatik, honako bi esaldi hauek adiera desberdina dute.
Batean HARRI [+zenb] izango da eta bestean [-zenb]:(7) a. Harri asko bota ditugu errekara. (ehun harri, adibidez) [+zenb]
b. Harri asko bota dugu bidean. (kamioikada bat, adibidez) [- zenb]
Izen neurgarriak eta neurgaitzak: [± neurgarria]
Izen zenbakaitzen artean ere beste bereizketa bat egin daiteke.
Izan ere, izen batzuk zenbakaitzak izan arren neur daitezkeen gaiak Izen eratorriak aipatzeko balio dute. Adibidez, OLIO izenak zenbatu ezin daitekeen zerbait aipatzen du, baina «zer» hori neur daiteke, litroka, adibidez:(8) Bost litro olio.Baina zenbakaitzak diren beste batzuk (MAITASUN, SU, LOTSA,
etab.) ez ditugu neurtzen. Hauetan intentsitatea ematen dugu aditzera
kantitatea baino gehiago:(9) a. Lotsa ikaragarria ematen zidan.. . Su handia zegoen basoan.
Izen bizidunak eta izen bizigabeak:...
Izen bizidunak eta izen bizigabeak: [± biz]Bereizketa honek ere esanahia hartzen du kontuan, baina ondorio handiak ditu euskal sintaxian eta morfologian. Deklinatzerakoan, desberdin joka baitezakete izen bizidunek eta bizigabeek: (10) a. NeskaRENGAN jarri ditu begiak.. . LiburuAN jarri ditu begiak.NESKA, GIZON, ANDRE, JAINKO, MIREN, etab. izen bizidunak
direla esaten dugu.
ETXE, ZERU, BIDE, UR, HARRI, etab., berriz, izen bizigabeak dira.
Landare izenak, hala ere, bizigabetzat hartzen ditu euskarak.
Bestalde, bizidunak direnekin ere, deklinabide arrunta izan daiteke.
Ondoko bi adibide hauek zilegi dira:
(11) a. Gizon batetik bestera aldea dago. (ez, *gizon batengandik
besteagana…).. . Gizon batengandik bestearengana joan zen.
Izenen sailkapena barne egituraren arabera
Bi multzo bereiziko ditugu funtsean izenetan: a) izen bakunak eta b) izen konplexuak. Hauek, bere aldetik, beste bi multzo handitan bana ditzakegularik: a) izen eratorriak eta b) izen elkartuak.
Izen bakunak
Izen batean beste osagairik aurki ezin bada, izen hori bakuna dela esango dugu. Adibidez, ETXE, HAUR, DIRU, TXOKOLATE eta horrelakoakizen bakunak dira: ez gara gai hitz horietan hitz mailako
edo hizki mailako (atzizki edo aurrizki mailako) beste osagairik
aurkitzeko.Izen konplexuek, berriz, badituzte beste osagaiak beren barnean,
eta, jakina, hitz hori osatzen duten osagai horiek egituratuak egon
ohi dira. Adibidez, honako hauek hitz konplexuak direla esango
dugu: BANKETXE (
Izen eratorriak
Izen eratorriak oinarri batez eta atzizki edo aurrizki batez osatuak
dira. Oinarria hitz mailakoa izango da: beste izen bat, edo aditz bat
edo adjektibo bat. Honi bestelako elementu bat erantsiko zaio.
Euskaraz, batez ere atzizkiak ditugu oinarriei eransten zaizkienak.Beraz, hona zenbait izen eratorri: EGILE (
Adibide hauetan oinarri desberdinak aurkitzen ditugu: EGIN aditza dugu, HARRO, adjektiboa, SUKALDE, izena. Gainera, SUKALDE izen elkartua da, SU eta ALDE osagaiak aski erraz bereiz baitaitezke.
Bestalde, -LE, -KERIA eta -ARI atzizkiak nolabait izenezkoak direla esango dugu, izenak sortarazteko erabiltzen baititugu.
Izen elkartuak
Izen elkartuak Izen elkartuak hitz mailako osagaiz osatutako izenak ditugu. Gehienetan bi izen dira elkartzen direnak, baina bestelako konbinazioak ere zilegi dira:
IZENORDAINA
Gorago esan dugunez, izenordainak izenak dira, baina izen bereziak.
Mota desberdinetako izenordainak ditugu euskaraz: zehaztuak,
zehaztugabeak, galderazkoak, etab.
1. Pertsona izenordain zehaztuak
Izenordain zehaztuek erreferente zehatza dute eta solasean parte hartzen duten pertsonak hartzen dituzte kontuan. Lehen pertsona singularra hizketan ari dena da. Bigarren pertsona singularra, lehenbizikoaren solaskidea izan ohi da. Lehen pertsona plurala berriz, hiztuna barnean duen pertsona multzoa da. Bigarrena, berriz, solaskidea eta beste zenbait biltzen dituen multzoari dagokio. Horregatik deitzen ditugu «zehaztuak».Bi multzotan banatuko ditugu pertsona izenordain zehaztuak: a) arruntak eta b) indartuak:
Izenordain indartuak
Izenordain indartuez bi ohar egin behar dira:
a) Izenordain indartuen sailean forma bat baino gehiago eman
dugu, euskalkietan zehar forma bat baino gehiago ageri baita.b) Erabilerari dagokionez, arauren bat eman behar eta, esan dezagun
forma indartuak galdegaiaren lekuan erabil daitezkeela.
Arruntak ere bai, jakina:(18) a. NEU etorri nintzen lehenena. ( = NI etorri nintzen lehenena)
b. GEURI esan zigun Pellok. ( = GURI esan zigun Pellok)Hortik aparte, mintzagaiaren lekuan ere ager daitezke, batez ere
ERE, BEHINTZAT, eta horrelakoen lagun:(19) NEUK ERE, esango nizuke zertxobait.
2. Izenordain zehaztugabeak
Hauen erreferentzia zehaztu gabe dago, mugagabea, indefinitua dela esaten dugu. Denen oinarrian galde hitza den izenordaina dugu. Galderazko izenordaina da, hain zuzen, zehaztu gabeetan zehaztugabeena. Beraz, bi multzo nagusi bereiziko ditugu:
NOR eta ZEIN
NOR izenordaina pertsonez galdetzeko erabiltzen dugu. Honen ordez, zenbait euskaldunek, ZEIN erabiltzen dute:(21) NOREKIN etorri zinen bart? / ZEINEKIN etorri zinen bart?
ZER
Hau dugu pertsona ez direnez galdetzeko erabiltzen dugun galde izenordaina.(22) ZER erantzun dizu maisuak?Baina izenordain ezezik determinatzaile ere izan daiteke zer. Goian ez bezala, ondoko perpaus honetan ikusten denez, zer-ek izen bati laguntzen dio izen sintagma baten barruan.(23) ZER ordu da?(22)-an ZER izenordaina aski da izen sintagma osatzeko. Horregatik da, hain zuzen, izenordain. (23)-an, berriz, izen sintagmaren ardatza beste izen bat da. ZER-ek hemen izen hori determinatzen du. Horregatik diogu determinatzaile ere izan daitekeela.
NORBAIT eta NOR EDO NOR
Hauek ere, oinarrian duten galde izenordaina bezala, pertsonazkoak dira. Zehazki nor den esan gabe utzi nahi den pertsona bat aipatzeko erabiltzen dira:(24) NORBAIT dabil zure gelan = NOR EDO NOR dabil gure gelan.
ZERBAIT eta ZER EDO ZER
Izenordain hauek pertsona ez direnak aipatzeko erabiltzen ditugu.
Zehaztugabea dugu hau ere. ZERBAIT eta ZER EDO ZER erabat baliokide dira.(25) ZERBAIT hartuko nuke = ZER EDO ZER hartuko nuke.
EDONOR, EDOZEIN, EDOZER
EDONOR pertsonazkoa da. EDOZEIN, berriz, alde horretatik definitu gabea da, eta pertsonei nahiz pertsona ez direnei erreferentzia egiteko erabil daiteke.
EDOZER, berriz, pertsona ez direnei erreferentzia eginez bakarrik erabil daiteke.
EDONOR beti izenordain da. EDOZEIN eta EDOZER, berriz, izenordain eta determinatzaile izan daitezke:(26) a. Edonork idatz zezakeen gutun hura. / *Edonor haurrek idatz
zezakeen gutun hura. (Beraz, izenordain).b. Edozeinek ekarriko dizu liburua. / Edozein saltzailek ekarriko
dizu liburua.
(Beraz, izenordain nahiz determinatzaile).. . Horiek edozer erantzuten dizute. / Horiek edozer gauza
erantzuten dizute.
(Hemen ere, izenordain nahiz determinatzaile).Esanahiari dagokionez, sail honetako izenordainek, edo elementu horri esker, halako aukera bat edo, disjuntzio bat edo, adierazten dute. EDONOR-ek esan nahi du, gutxi gora behera, honelako zer - bait: «honek edo beste batek». Ondoko hauek bezalaxe, hain zuzen:
NORNAHI, ZERNAHI, ZEINAHI
Hauek ere zehaztugabeak dira eta aurrekoak bezala, aukera bat
adierazten dute. NORNAHI pertsonazkoa da. ZEINAHI-k bietarakobalio du. ZERNAHI, berriz, oinarrian duen ZER izenordaina bezala,
pertsona ez direnei erreferentzia egiteko baliatzen dugu. Azken bi
hauek, gainera, izenordain nahiz determinatzaile izan daitezke:(27) a. NORNAHIK ez du horrelako autoa erosten.. . ZERNAHI eros dezakezu denda horretan.. . ZEINAHI euskaldunek gogoz irakurtzeko moduko liburu bat
idatzi du Ińakik.
-NAHI-ren ezkerretara doana -n-z, -t-z edo -k-z amaitzen bada, zilegi
da bi osagaiak marratxo bat tartean dutela idaztea. Beraz:
zeinahi nahiz zein-nahi.
INOR eta EZER
Izenordain zehaztugabe hauek ere nor eta zer galde izenordainen gainean eraikiak ditugu. NORBAIT eta ZERBAIT-en kidekoak ditugu beren ezaugarrietan: zehaztugabeak dira, bata pertsonei eta bestea pertsona ez direnei erreferentzia egiteko erabiltzen dugu, etab. Baina badute diferentzia garrantzizko bat: INOR eta EZER testuinguru berezietan erabiltzen dira, orohar, ezezko testuinguruetan erabiltzen baititugu:Baina ezezkako testuinguruetan ezezik bestelako testuinguruetan ere ager daiteke: baldintzazkoetan, galderazkoetan eta konparaziozkoetan adibidez.(29) a. Inor ikusi al duzu? b. Ezer baino lehen, ura edan behar dut.. . Ezer erosi nahi baduzu, esan iezadazu, mesedez.
INOR / EZER eta NORBAIT / ZERBAIT izenordainen arteko diferentzia
INOR / EZER batez ere ezezko testuinguruetan ager daitezkeela esan dugu. Baina testuinguru horietan NORBAIT / ZERBAIT saileko izenordainak ere ager daitezke:(30) a. Norbait ez da etorri bilerara.. . Zerbait ez dut probatu oraindik.. . Norbaitek ikusi al zaitu? etab.Hala ere, INOR/EZER sailekoak eta NORBAIT/ZERBAIT sailekoak ez dira baliokideak. Goiko adibideei erreparatzen badiegu, ohartuko gara NORBAIT / ZERBAIT sailekoak INOR/EZER sailekoak baino «baiezkoago» edo, direla. Ikus argiago honako adibide hau, non guztiz nabarmen gertatzen den bien arteko kontrastea:(31) a. Auto honetan zerbait ez dabil ongi.. . Auto honetan ezer ez dabil ongi.(31a) eta (31b) perpausak ez dira batere baliokideak. Lehenbizikoa era honetara parafrasea liteke: «Auto honetan BADA ZERBAIT ongi ez dabilena». Bigarrena, berriz, era honetara: «Auto honetan EZ DAGO EZER ongi dabilenik». Beraz, zeharo esanahi desberdina.
INOR EZ / EZER EZ
INOR eta EZER ezezko testuinguruetan ibiltzen badira gustura, testuinguru
hori agerian jarri behar da perpausa erabat murriztua dagoenean
ere. Horrela, honako galdera honi:(32) Nork nahi du kafesnea?perpaus oso batekin erantzun dakioke:(33) Inork ez du nahi kafesnerik.Baina, gauzak errepikatzen ibili beharrik ez dagoenez, gure erantzuna
funtsezko osagaietara muga genezake:(34) Inork ez.Hau da erantzun zuzena, eta ez(35) *Inork.sarriegi entzun behar izaten den bezala.
Hortaz, erantzun murritz horietan, beti INOR EZ, EZER EZ, etab.. rabili behar da, ezeztapen marka ongi aditzera emanez.
INOR ERE / EZER ERE
Sail honetako izenordainak, maiz, beren ezezkotasuna areagotzeko
edo, ERE lokailua lagun dutela erabiltzen ditugu:(36) a. Gizon horrek ezer ere ez daki gure arazoaz.. . Inork ere ez du deitu gaur goizean.
Testuinguru honetan, sarritan, -TXO atzizkiaz hornitua agertzen zaigu
izenordain zehaztugabea:(37) a. Gizon horrek ezertxo ere ez daki gure arazoaz.. . Inortxok ere ez du deitu gaur goizean.Enfasia emateko modu bat da.
NORBERA
Izenordain hau ere nor galde izenordainaren gainean eraikia dugu,
pertsonazkoa da, hortaz. Esanahiaren aldetik, berriz, bakoitza-ren
hurbilekoa da: «(aipatu den) hura bera eta ez beste bat» esan nahi
du:(37) a. Norberak daki ongien barnean zer darabilen. (=bakoitzak daki
ongien …).. . Lan hauek etxean norberak egiteko dira. (=lan hauek
bakoitzak egiteko dira).Honen baliokidea da ekialdeko BATBEDERA.(39) Batbederak ekarri zuen bere bazkaria.Genitiboan, berriz, NOR BERE forma erabiliko da, lehenbiziko
osagaiak dagokion deklinabide marka hartzen duelarik:
(40) a. Nori berea da zuzenbidea.
(= Bakoitzari berea da zuzenbidea).b. Nork bere lanak egin behar ditu.
(= Bakoitzak bere lanak egin behar ditu).
3. ELKAR eta BERE BURUA
a. ELKAR izenordaina da, izenordain elkarkaria, erreziprokoa. Ez
du berezko erreferentziarik. Erreferentzia testuingurutik jaso
behar du. Aurrekari batek ematen dio erreferentzia. Horregatik,
anaforikoa dela esaten da:(41) a. Horiek elkar maite dute.. . Neska-mutilak elkarri begira gelditu ziren.Bi adibide hauetan, ELKAR izenordainak aurrekaria du: horiek, kasu
batean, eta neska-mutilak, bestean. Hauengandik jasotzen du izenordain
elkarkariak duen erreferentzia. Elkarkariak batak bestea,
batak besteari, bata bestearekin eta abar esan nahi du. Erreferente
plurala eskatzen du, hortaz. Horregatik, aurrekariak beti plurala
izan behar du edo, berdin balio duena, izen sintagma juntatua.
ELKAR izenordaina denez, izen sintagma osatzen du, beste inongo
laguntzarik gabe, baina izen sintagma den neurrian, perpausean
betetzen duen funtzioari dagokion kasu marka eraman beharko
du.
Bestalde, aurrekaria eskatzen badu, ELKAR ez da sekula perpausaren
subjektu izango, hala balitz aurrekaririk gabe geldituko bailitzateke.
Horregatik, ergatiboan ez da sekula agertuko baina bai
gainerako kasuetan:
(42) a. Horiek elkarrekin bizi ziren. (ez *elkar bizi ziren)
b. Haurrak elkarrengana hurbildu ziren.. . Gizon horiek elkarren etsaiak dira.. tab.b. Perpaus erreflexiboak, berriz, euskaraz, BERE BURUA sintagmaz
(eta hala dagokionean, NEURE BURUA, GEURE BURUA,
ZEURE BURUA etab.) baliatuz eratzen dira. ELKAR bezala, BERE
BURUA sintagmak ez du berezko erreferentziarik. Erreferentzia
aurrekari batetik jaso behar du:(43) a. Gure katuak BERE BURUA balkoitik behera bota zuen.. . Zenbaitek BERE BURUARI bakarrik begiratzen dio.Bi perpaus hauetan, hurrenez hurren, erreflexiboaren aurrekaria
gure katuak eta zenbaitek dugu.
Dena den, euskara mintzatuan batez ere, bai elkarkariaren ordez
bai erreflexiboaren ordez, adizjokoaz ere balia gaitezke. Aski da
horretarako nork-nor aditzak nor aditz gisa jokatzea (ik. III.). Horrela,
nork sintagma eta nor sintagma erreferentziakidetzat interpretatzen
dira eta horixe da, hain zuzen, erreflexiboen eta erreziprokoen
interpretazioa.
(44) a. Gero ikusiko gara. (= Gero ikusiko dugu elkar)
b. Entregatu egin naiz. (= Neure burua entregatu dut)Nolanahi ere, hobe horrelakoetan ELKAR eta NEURE BURUA erabiltzea.
4. BERA, izenordain
BERA eta honen kideko diren, BERAU eta BERORI, osaeraren aldetik,
argiak dira:
Baina determinatzaile gisa ere erabiltzen ahal ditugu, izen baten
lagun:(46) Irakasle bera dugu aurten ere.
2. DETERMINATZAILEA
Izen sintagmak ardaztzat izen berezi bat edo izenordain bat baldin badu, badakigu ardatz horrek ez duela bestelako laguntzarik behar izen sintagma osatzeko. Baina ardatza izen arrunt bat bada, izen sintagma ez da gauzatzen determinatzailerik ez baldin bada. Determinatzailearen zeregina izen sintagmaren erreferentzia zehazten laguntzea da. Alegia, txakur izena denok ezagutzen dugun animalia mota bati aplikatzen zaio. Baina egiazko munduan lauhankan dabiltzan txakur konkretuez hitzegin behar izaten dugu eta orduan zein txakurri buruz ari garen zehaztu beharra dugu: txakurrak esaten badut, txakur guztiez mintzo naizela esan nahi du. Txakur hau esaten badut, berriz, ez. Ez eta ere txakurra edo txakur handia esaten badut. Oraingoan, mundu errealean, edo asmatuan, dabiltzan animalia jakin batzuei buruz mintzo naiz. Hori da determinatzailearen zeregina.Hiru multzotan sailka ditzakegu determinatzaileak: a) mugatzaileak; b) zenbatzaileak eta 3) determinatzaile zehaztugabeak.
a. Mugatzaileak
Perpausean agertzen diren izen sintagmek erreferentzia behar dute
eta horretarako determinatzailea nahitaezko dugu. Arau orokor
batekin hasiko gara:Horrenbestez, izen sintagma batek mugatzailerik ez badu, arrazoiren
bat izango da, mugatzaileari nolabait bidea ixten dion zenbatzaileren
bat izatea sintagman edo horrelako zerbait. Baina horrelako
arrazoirik ez bada, sintagma mugatzailez hornitua emanda errazago
asmatuko dugu.
Artikuluak eta erakusleek osatzen dute mugatzaileen multzoa.
Mugatzailearen kokagunea
Bai artikulua, bai erakuslea, izen sintagmaren azken muturrean kokatzen dira:(49) a. gizon+a b. etxe+hauxe c. txakurr+ok etab.Bizkaieraz, hala ere, erakusleak badu joera ezkerrean kokatzeko, baina orduan, izen sintagman erakusleaz gainera artikulua edo beste erakuslea ere ezarri behar da eskuin aldean:(50) Hau gizona / honeek gizonok, etab.
Singularra eta plurala
Mugatzailea singularra edo plurala izan daiteke. Pluraltasuna -K markaz adierazten da. Sintagma deklinatzen denean, berriz, -e- izango da plural marka.
Hurbiltasun mailak
Erakusleetan hiru hurbiltasun maila bereiziko dira: hau, hauek, hauxe, hauexek, berau, berauek, lehen mailakoak ditugu (hori da I zeinuak adierazi nahi duena eskeman). Maila hau kasuan kasuko hiztunari dagokio, niri, alegia. Hots: hiztunarengandik hurbilen dagoen zerbait edo norbait seinalatzeko erabiltzen dugu.
Bigarren hurbiltasun maila (II gisa markatu dugu), bigarren pertsonari dagokio, edo solaskideari. Solaskidearengandik hurbil daudenak aipatzeko erabiltzen dugu.
Eta azkenik, hirugarren maila bat bada (III gisa markatu dugu).
Hau, ez hiztunari, ez solaskideari ez dagokiona seinalatzeko baliatzen dugu, hots: biengandik nolabait urrun dagoena seinalatzen du.
Artikuluan ere badugu hurbiltasuna seinalatzeko bidea. Baina hau pluralean bakarrik da erabilgarri. Pluralean, irakasleAK eta irakasleOK bikotea dugu. Bigarren honetan artikulu hurbila erabiltzen dugula esan ohi dugu. Plural hurbil delako hau hiztuna nahiz solaskidea, edo biak «besarkatzen» dituenean erabiltzen dugu: (51) a. Irakasleok ez ditugu zenbait gauza ulertzen. (guk, irakasleok, alegia) b. Ikasleok ez dituzue bide guztiak ezagutzen. (zuek, ikasleok)
BERAU, BERORI, BERA
Hauek ere erakusleak ditugu. Egia esateko, BER adjektiboari erakusle
arruntak erantsiz osatuak dira. HAU eta BERAU-ren artean dagokeen
diferentzia da, BERAU-k aurretik aipatua izan den norbaiti edo zerbaiti
erreferentzia egiteko balio duela. Horregatik, gorago esan bezala,
«anaforiko» dei geniezaieke. Gizon bera etorri da esaten badut,
aurretik aipatua den gizonaz eta ez beste inortaz ari naizela
ematen dut aditzera. Gizon hura etorri da esaten dudanean, berriz,
espazioan edo testuinguruan seinalatzen dudan gizon batez ari naiz.
Hori eman nahi izan da aditzera [+aipatua] tasuna ezarriaz.Erakusle berezi hauetan BER adjektiboa aurkitzen dugula esan dugu.
Hain zuzen, ekialdeko euskalkietan ber eta erakuslea bereizirik eman
daitezke:
(52) Ber denboran, gauza asko ikus daiteke = Denbora berean,
gauza asko ikus daiteke.
BERA BERDIN
Berdin adjektibo bat da. Maiz bera-rekin nahasturik ikusten dugu,
nahiz eta erabat gauza diferenteak diren. Esan dugu bera-k [+aip] tasuna duela, hots: lehenago aipatua izan delako edo, ezaguna den zerbaiti erreferentzia egiteko erabiltzen dugula. Berdin-ek, ostera, bi gauzaren arteko kidetasuna markatzen du: egituraz, itxuraz, tankeraz, edo nahi denaz, bi gauza edo gehiago kidekotzat jotzen direnean
erabiltzen dugu berdin. Elefante bera eta elefante berdina ez
dira gauza bera:(53) a. Elefante bera ekarri dute aurten zirkokoek.. . Elefante berdina ekarri dute aurten zirkokoek.Lehenbiziko kasuan, elefante bakarraz ari gara: nolabait ezaguna dugun edo aipatutzat ematen den elefante batez ari gara. Izaki bakarra dugu, hortaz.
Bigarrenean, bi elefantez ari gara hitzegiten. Adibidez, joan den urtean elefante bat ekarri zuten zirkokoek eta aurten beste bat ekarri dute, baina berdina: kolorez, tamainaz, erakusten duen trebeziaz, edo nahi denaz.
Mugatzaileen forma aldaketa
Izen sintagmaren eskuin muturrean kokatzen da mugatzailea. Honi,
gero, izen sintagmari dagozkion kasu markak eta posposizioak eransten
zaizkio. Eransketa honen ondorioz, zenbait hots-aldaketa gertatzen
da eta horrela, mugatzailea –artikulua nahiz erakuslea– formaz
aldatua ager daiteke. Artikuluaren kasuan, adibidez, pluralean,
-ak izan beharrean, -e- agertuko zaigu: gizonAK baina gizonEi,
adibidez. Kasu markak edo atzizki posposizioak mugatzailearekin
osatzen duten multzoari hondarkia edo desinentzia deituko diogu
deklinabideaz aritzean.Erakusleen forma ere apur bat aldatua agertzen da deklinabide marka desberdinen arabera. Horrela, HON-, HOR- eta HA(R)- erroak aurkituko ditugu zenbait kasutan:
(54) a. Jertsei honekin etorri naiz.. . Etxe horri argazki bat atera nahi diot.. . Mendi hartan ibili ginen atzo.Forma egokia zein den jakiteko, ikus deklinabidearen koadroak.
(ik. 66-79. orr.)
b. Zenbatzaileak
Zenbatzaileek ere izen sintagmaren erreferentzia zehazten laguntzen dute, zenbatasuna markatuz. Zenbat galderari erantzuten diote:(55) ZENBAT gizon? a. Hamar gizon.b. Gizon gutxi.c. Gizon guztiak.Hiru sail bereiz litezke: a) zenbatzaile zehaztuak edo numeralak, b) zenbatzaile zehaztugabeak eta c) zenbatzaile orokorrak.
Zenbatzaile zehaztuak edo numeralak
Zenbateko zehatza adierazten dute: bat, bi, hamar, mila, etab.Zenbatzaile hauek kokagune aski finkoa dute sintagmaren barnean:
BAT, BATZUK eta BI izan ezik, beste guztiek izenaren ezkerreko
lekua maite dute.
Bat zenbatzailea, ordea, beti izen sintagmaren eskuin muturrean
kokatzen da, mugatzailea bezala:(57) Etxe BAT erosi dugu.Hain zuzen, horrexegatik, mugatzaile zehaztugabetzat ere hartua
izan da, gizon bat / gizona bereizketa ezarriz. Guk zenbatzailetzat
hartzea egokiagoa dela uste dugu.
Nolabaiteko plural forma ere badu: BATZUK. Honek ere kokagune
bera du: izenaren eskuin aldean:(58) Neska BATZUK etorri dira zutaz galdezka.BI zenbatzailea ere berezi samarra dugu: ezkerrean nahiz eskuinean
koka daiteke:(59) a. BI irakasle berri etorri dira ikastolara.. . Irakasle berri BI etorri dira ikastolara.(59a) eta (59b) biak dira zilegi. Bi mutil, bi etxe etab. esaten dugunok
ere, erdi bi, erdibitu etab. esaten dugu. Eta mutil bi eta etxe bi
esaten dutenek ere (Bizkaia aldekoek batez ere), bi bider esaten
dute. Hortaz, bi hurrenkerak zilegi.
Gainerako zenbatzaile zehaztuak izen sintagmaren barruan izenaren
ezkerraldean kokatzen dira, normalean izenaren ondo-ondoan,
gainera:(60) a. HAMAR gizon etorri dira.. . BOST MILA pezeta eskatu zizkidan.. . Gasteizko HIRU neska ezagutu ditut.Hona hemen zenbatzaile zehaztuak:
Banakariak
Zenbatzaile zehaztuei eta ZENBAT galde hitzari berari -NA atzizkia erantsiz, zenbatzaile banakariak lortzen dira:Banakari hauek, hitzak berak salatzen duen bezala, «banatze» adiera
dute:(65) a. Bina lagun ekar ditzakezue = bakoitzak bi lagun ekar
ditzakezue.. . Bosna goxoki eman ziguten = bakoitzari bost goxoki eman
ziguten.. tab.Beraz, X-na banakariak honako hau esan nahi du: «bakoitzak /
bakoitzari / bakoitzean… X». Hori esan nahi da «banakari» hitzarekin.
Eta jakina, banatu ahal izateko, zenbatzailea daraman sintagmak
nolabait lotua, erlazionatua, egon behar du ‘aurrekari’ plural
batekin. Gauza bat bakarra ezin bana daiteke. Horregatik, honako
perpaus hau okerra litzateke:(66) *Mirenek denda horretan liburu bana erosi du.Perpaus hau zuzena izango bada, izen sintagma pluralen batekin
erlazionatzeko moduan jarri behar dugu. Adibidez:
Zenbatzaileak eta mugatzailea
Gorago esan dugun bezala, euskaraz mugatzailea agertuko da kontrako arrazoirik ez bada. Hain zuzen, kontrako arrazoi horietako bat, nagusia, aipatua dugu: zenbatzaileak agertzea. Zenbatzaile zehaztua baldin badugu sintagman, sintagmaren azken buruan mugatzailea ager daiteke edo ez. Beste zenbatzaile batzuekin hori ezina gertatzen da:(68) a. BOST nobela berri atera ditu Izaro argitaletxeak.. . BOST nobela berriAK oso onak dira.BOST zenbatzailea –eta erregela honek zenbatzaile zehaztu guztientzat balio du– (68a)-n mugatzailerik ez duen izen sintagma batean agertzen da, (68b)-n, berriz, mugatzaile eta guztikoan. Zein da bien arteko diferentzia? Argi dago: mugatzailea izan edo ez izan, izen sintagma horren erreferentzia aldatzen da. Bost nobela berri diogunean, beste hainbaten arteko bost nobela aipatzen dira. Nobela hauek ez ditu hiztunak ezaguntzat ematen, lehenbiziko aldiz aipatzen dira.Ostera, (68b)-n bost nobela berriak diogunean, lehendik aipatuak diren edo, nolanahi ere, ezaguntzat ematen diren nobelez ari gara.Hortaz, mugatzailedun sintagmaren eta mugatzailerik gabekoen arteko diferentzia ezagun / ezezagun diferentzia gisa aurkez daiteke.(69) a. Bost liburu idatzi ditu Josebak.. . Bost liburuak Josebak idatzi ditu.. . Bost liburu horiek Josebak idatziak dira.
Zenbatzaile zehaztugabeak
Zenbatzaile zehaztugabeek, izenak adierazten duen bezala, kopuru zehaztugabea ematen dute aditzera.Honako hauek dira erabilienak: ZENBAIT, ASKO, ANITZ, GUTXI, BATZUK, HONENBESTE, HORRENBESTE, HAINBESTE, HAINBAT, FRANKO, NAHIKO, ASKI, …Eta galderazko zenbatzailea bera ere, ZENBAT galde hitza, alegia, zenbatzaile zehaztugabeen multzoan sartu beharrekoa da.
Zenbatzaile zehatugabeen kokagunea
Kokaguneari dagokionez, hiru multzotan bana daitezke zenbatzaile zehaztugabe hauek:a. Batzuk izenaren ezkerratara kokatzen dira, gainerako zenbatzaileen kokagune berean:b. Beste batzuk, berriz, izenaren eskuinera kokatzen dira, izen sintagmaren eskuin muturrean:
Zenbatzaileen arteko konbinazioak
Zenbatzaile hauek, jakina, ez dute beste zenbatzailerik onartzen sintagma berean:
Zenbatzaile zehaztugabeak eta mugatzailea
Zenbatzaile zehaztugabeek mugatzailerik ez dute onartzen:(76) *Zenbait auto hauek.Baina batzuek, egitura bereziak osatzen dituztenean, mugatzailea
agertzea eskatzen dute. Franko zenbatzaileak, adibidez, mugatzailea
eska dezake:(77) Dirua franko irabazi zuen horrek Ameriketan.Zenbatzaile hauetariko zenbait, bestalde, partitiboarekin batera ager
daitezke, ordena honetan: [izen sintagma + -(r)ik + zenbatzailea].
Hori gertatzen da asko eta franko-rekin:(78) a. Eskerrik asko.. . Gizonik franko ikusi dugu gaur merkatuan.
Zenbatzaile orokorrak
Orokor deitzen ditugun zenbatzaile hauek orokortasunaz mintzatzeko erabiltzen ditugu. Bost etxe diogunean, izan litezkeen etxe guztietatik bosti egiten diegu erreferentzia. Zenbatzaile orokorraz baliatuz, etxe guztiak diogunean, etxe posible horien multzo osoa hartzen dugu kontuan.Hauek dira zenbatzaile orokorrak: DENA, GUZTI, ORO eta BAKOITZ.
Zenbatzaile orokorren kokagunea
Zenbatzaile orokor hauek, izen sintagmaren eskuineko muturrean kokatzen dira:(79) a. Liburu denak erosi ditut.. . Ez ditugu neska guztiak ezagutzen.c. Pertsona bakoitzak bere arazoak ditu.. . Pertsona orori zor zaio begirunea.
Zenbatzaile orokorrak eta artikulua
Dena, guzti eta bakoitz zenbatzaileak beti izen sintagma mugatuetan ageri dira. Edo, bestela esanda, mugatzailea agertzea eskatzen dute, baina ez erakuslea:(80) a. Ikasgai guztia ikasi du / *Ikasgai guzti hau ikasi du.. . Lan bakoitza bere garaian egin behar da / *Lan bakoitz hau…Oro, berriz, beti mugagabean agertuko da:(81) Lanbide oro da errespetagarri / *Lanbide oroa da errespetagarri.Egia da guzti-ren eta dena-ren kasuan erakuslea erabili beharra
izan daitekeela, baina orduan aposiziora jotzen dugu, alegia bi izen
sintagma elkarren ondoan jarri behar dira:(82) a. Ikaskai hau guztia buruz ikasi al duzu?
b. Pertsona hauek guztiak ezagutzen ditut.. . Gaztaina hauek denak ez ditut nahi.Bestalde, dena/denak eta guztia/guztiak singularrean eta pluralean,
bietan, aurkituko ditugu.
(83) b. Okela hori dena ezin dut jan / Gozoki horiek denak ezin
ditut jan.. . Arrain guztia minutu batean irentsi du / Arrain guztiak
usteldu zaizkio.
GUZTI eta OSO
Zenbaitetan elkarren ordain izan daitezke. Hala ere, oso, batez ere zati daitekeen izen bati itsatsia erabiltzen dugu: (84) a. Pastel osoa, egun osoa, liburu osoa, … b. Pastel guztia, egun guztia, liburu guztia, …Kasu hauetan oso eta guzti baliokide direla esan daiteke.
Baina pluralean, gauzak guztiz bestela gertatzen dira.(85) Pastel guztiak pastel osoak.Pastel guztiak diogunean, guzti zenbatzailea da eta ‘zenbat pastel?’
galderari erantzun diezaioke. Pastel osoak diogunean, ostera, ‘nolako
pastelak?’ galderari erantzuten diogu: pastel osoak, ez, apurtuak,
ez,erdiak, adibidez. Kasu honetan, oso adjektiboa da.
Zenbatzaile sintagma
Zenbatzaileek izen sintagmaren zenbatasuna adierazten dutela esan dugu. Esan dugu, halaber, izena zenbakaitza denean ezin dela zenbatzaile zehazturik erabili. Baina zenbakaitz diren izen asko neurtu egiten dira, neurgarriak dira (ik. 44. orr.). Beraz, hauen zenbatasuna edo kantitatea ere adieraz daiteke eta, egiatan, adierazi beharra izaten dugu maiz. Hots: Zenbat olio?, Zenbat gari? etab. bezalako galderei erantzun beharra gerta daiteke. Horretarako dugu, hain zuzen, zenbatzaile sintagma dei genezakeena. Sintagma hau zenbatzaileaz eta neurri izen batez (metro, kilo, litro, baso, botila, …) osatuak egon ohi dira: (86) a. Bost litro olio erosi zuen.. . Bi tona gari ekarri dute.. . Baso bat esne bero hartzen dut gauero oheratu orduko.Adibideek ongi erakusten dutenez, zenbatzaile sintagma duten izen sintagmak mugagabean joan ohi dira.Beste ohar bat ere egin behar da zenbatzaile sintagma hau dela eta, zeren: (87) Baso bat esne esne baso bat.Gauza bat da zenbat esne? galderari erantzuten dion baso bat esne sintagma, non baso bat zenbatzaile sintagma den, eta beste bat, nolako basoa? edo zer baso? edo antzeko galdera bati erantzungo liokeen esne baso bat. Alegia, batean esne kantitateaz ari gara eta bestean, berez, baso batez ari gara. Baso hau hutsa ere egon liteke edo ardoz betea, esaterako. Azken batean esne baso izen elkartu bat da, txori buru edo esne behi bezalaxe.Dena den, batzuetan esne baso gisakoak kantitatea adierazteko ere erabiltzen ditugu. Horrela, jende askok honako bi perpaus hauen artean ez luke inolako bereizketarik egingo:(88) a. Zenbat botila txanpan edan dituzue? b. Zenbat txanpan botila edan dituzue?
c. Determinatzaile zehaztugabeak
Bada oraindik beste determinatzaile multzo bat ez mugatzaile dena,
ez zenbatzaile. Hauei deitzen diegu determinatzaile zehaztugabeak,
deitura horretan halako kontraesan moduko bat badugu ere.
Hauek dira nagusiak:
Kokagunea
Determinatzaile hauek izen sintagma barnean izenaren ezkerreko kokagunea hartzen dute:(90) a. ZEIN etxe erosi dute? b. EDOZEIN lapitz erabil dezakezu.. . Pittin bat edanez gero, batzuek EDOZER gauza esaten dizute.
Determinatzaile zehaztugabeak eta mugatzailea
Determinatzaile hauek ezin dira mugatzailearekin batera agertu izen sintagman. Beraz, honako konbinazio hauek txarrak dira:(91) a. *Edozein liburua hartu eta irakurri.. . *Zer liburuak erosi dituzu? Hauen ordain zuzenak honako hauek dira: (92) a. Edozein liburu hartu eta irakurri.. . Zer liburu erosi dituzu?
Determinatzaile zehaztu gabeak eta zenbatzaileak
Zenbatzaileekin konbinatzerakoan gauzak piska bat konplikatzen
dira, zeren denek ez baitute berdin jokatzen. Adibidez, EDOZEIN
eta EDOZER, badirudi ezin direla zenbatzaileekin batera agertu:
(93) a. *Edozein liburu bat hartu, eta irakurri.. . *Edozer bost liburu har ditzakezu.
Baina ZER eta ZEIN, adibidez, ager daitezke zenbatzaileen lagun:
(94) a. Zein bi liburu aukeratuko zenituzke uharte batera eramateko?
b. Zer bost arazo nagusi aipatuko zenituzke?
Jakina, horrelakoetan, sarritan aposizioaren bidea izan dezakegu
eskura:
(95) Har itzazu bost liburu, edozein, eta irakurri.
3. ADJEKTIBOA
Adjektiboa ere aurki dezakegu izen sintagmaren barruan. Beraz,
adjektiboa ere izen sintagmaren osagai nagusietakoa dugu.
Determinatzaileak izenaren erreferentzia zehazten duen bezala,
adjektiboak gehienetan izenaren ezaugarri bat ematen du aditzera,
izenaren kualitate bat. Horregatik, adjektibo hauei «kalifikatzaile»
ere deitzen zaie.
Adjektiboaren zeregina
Adjektiboaren zeregina, beste edozein aldarazlerena bezala, izenaren erreferentzia murriztea da. Mutil izena diren mutil guztiei erreferentzia egiteko balio du. Baina mutil gazte esaten dudanean, mutil multzo handi horretatik batzuk bakarrik hartzen ditut gogoan. Alegia, mutil gazteen multzoa mutilena baino askoz mugatuagoa da, mutil zaharrak ere, mutil izanik, ez baitira mutil gazteak.
Adjektiboaren kokagunea
Euskaraz adjektiborik gehienak izenaren eskuinean kokatzen dira, izenaren ondo-ondoan: (96) a. Elefante HANDI bat agertu zen.. . Neska EDER horrek ireki digu atea.. . Bost disko MERKE erosi ditugu.Adibide hauetan ageri diren izen sintagmetan adjektibo bana dugu.
Denak izenaren eskuinera. Horixe izango da, hain zuzen, hitz bat
adjektibo den ala ez erabakitzeko erabil dezakegun irizpide nagusia:
(97) a. Gazte ESKUZABAL asko dago Euskal Herrian.. . Mutil GAZTEak behar dituzte lantegi horretan.Adibide honetako izen sintagmetan, gazte hitza ageri da. Baina lehenbiziko kasuan izena dugula esango dugu, eskuzabal adjektiboaren ezkerretara ageri baita. Baina bigarrenean, adjektibo dela esango dugu, mutil izenaren eskuinera kokatua baitago, izen hori aldaraziz.
Ezkerretara kokatzen diren adjektiboak
Orohar, adjektiboak izenaren eskuineko aldea hartzen duela esan daiteke. Hala ere, badira, adjektibotzat hartu ohi diren beste batzuk ere, atzizkiz hornituak daudelako edo, izenaren ezkerretara agertzen direnak. Berezizki, -(t)ar eta -dun atzizkiaz osatutako adjektiboak dira izenaren ezkerretara kokatzen direnak: (98) a. AZPEITIAR apaiz bat ezagutu dugu.. . DIRUDUN neska bat ezagutzen dut.Baina adjektibo hauek izenaren eskuinetara kokatuak ere ager daitezke: (99) a. Apaiz AZPEITIAR horrek kontu asko dakizki.. . Irakasle EUSKALDUNAK behar omen dira.
Adjektibo bat baino gehiago ager daiteke izen sintagman
Izenaren erreferentzia murriztea dela esan dugu adjektiboaren zeregina izen sintagmaren barruan. Baina adjektibo baten ondoren beste bat jar daiteke eta honen ondoren beste bat eta horrela, behar diren adina. Horrela erantsitako adjektibo bakoitzak izenaren erreferentzia gero eta murritzago izatea dakar. Adibidez, liburu izenak liburu guztien multzoa besarkatzen du. Liburu zahar-ek, multzo hori murriztu egiten du. Eta multzo hau oraindik murritzagogerta daiteke beste adjektibo bat erantsiz. Adibidez, liburu zahar merke, edo liburu zahar merke eder. Azkena eransten dugun adjektiboak ezkerreko multzo osoa «harrapatzen» du eta horrela, izenaren erreferentzia murrizten:
Adjektiboen juntadura
Adjektiboak juntaturik ere egon daitezke. Juntatutako adjektibo horiek elkarren parean daude horrelakoetan, ez (100)-ean bezala:(102) a. Liburu ZAHAR eta ATSEGINAK ikusi ditugu.. . Ikasle JATOR eta ALAIAK bildu ziren.Hauetan dugun egitura honako hau dugula esan daiteke:
Adjektiboaren hedakuntzak
Adjektiboak ere, izenak bezala, bere inguratzaileak har ditzake. Ez, izenak adina, baina batzuk bai: maila adberbioak esaterako, edo mugatzailea (izen predikatuetan). Beste adjektibo batek aldarazia ere egon daiteke. Horregatik, Izen Sintagma dugun bezala, Adjektibo Sintagma ere badela onartu behar.
1. Adjektiboa adjektiboaren aldarazle
Orain arte izen sintagmaren barruan adjektibo bat baino gehiago ager daitekeela ikusi dugu. Baina adjektibo horietako lehenbizikoak izen sintagmaren ardatz den izena aldarazten du, bigarrenak, berriz, [izena+adjektibo] multzoa eta horrela, azkena arte.Baina gerta daiteke bi adjektibo aurkitzea eta bietariko batek bestea aldaraztea eta ez, egiazki, zuzenean izen sintagmaren ardatza edo ezkerreko [izena + adjektiboa] multzo osoa. Adibidez: (106) Soineko urdin argiadiodanean, argi adjektiboa ez dagokio zuzenean soineko-ri, urdin-i baizik. Alegia, soinekoa ez da argia, argi, urdin-i dagokio, argia urdina da. Urdina, iluna edo argia izan daiteke. Hala esaten dugu behintzat. (106)-ren egitura, hortaz, ez da (100)-ekoa bezalakoa, honako honen antzekoa baizik:
2. Maila adberbioak
Adjektiboa, zenbait adberbio bezala, maila adberbioz lagundurik ere ager daiteke. Hauek dira arruntenak: oso, aski, biziki, arrunt, txit, nahiko, dezente, izugarri, benetan, egiazki, erabat, guztiz, honen, horren, hain, … Maila adberbio hauek, adjektiboaren ezkerretara agertzen dira. Eta [izena + adjektibo] hurrenkera dugunean, izen sintagmetan gertatu ohi den bezala, maila adberbio hauek izenaren ezkerretara ageri ohi dira.
(108) OSO neska galanta GUZTIZ liburu aproposa NAHIKO mutiko langilea HAIN lan zaila etab.Konparazio perpausek funtzio bera betetzen dute, maila adberbioen
zeregina, alegia (ik. 148-152 orr.):(109) ZU (zaren) BEZAIN neska galanta.
HAU BAINO liburu aproposagoa da hura.
ANDONI BEZAIN mutiko langilea da Joseba.
3. Maila adierazteko beste bideak
3. Maila adierazteko beste bideak Maila adberbioak hitz lokabeak dira. Baina euskaraz, baditugu beste bi bide behintzat adjektiboak adierazten duena mailakatzeko: a) -EN, -AGO eta -EGI Hauek atzizkiak dira. Adjektiboei eta adberbio batzuei eransten zaizkie, superlatiboa, konparatiboa edo larregitasuna adierazteko.b) Adjektiboak errepikatzea:Bide hau superlatiboak eratzeko baliatzen dugu: eder-ederra esatean eta oso ederra esatean, funtsean gauza bera esaten dugu.Idazkerari dagokionez, kontu izan esapide hauetan bi osagaien ar - tean marratxoa idatzi behar dela.c) Atzizki txikigarriak eta handigarriak:Beste atzizki batzuk ere badira adjektiboaren esanahia nolabait aldarazten dutenak, txikigarri gisa nahiz handigarri moduan.Sail honetakoak ditugu -txo, -ńo, -xka, -xko, -kote, -tzar eta antzekoak.
Adjektiboak badu izen sintagmatik kanpo ere leku: predikatu osagarria
Adjektiboaren kokagune tipikoa, izen sintagman duenaz kanpo, predikatu osagarriarena da. Predikatu osagarria deitzen duguna perpausaren subjektuari lotura-aditz baten bidez erlazionatua agertzen da. Lotura-aditz ohikoenak IZAN eta EGON ditugu.
Predikatu osagarri hau adjektiboak osatua dagoenean, adjektibo sintagma bat dugula esan ohi dugu. Adjektibo sintagma horren ardatza adjektiboa da. Ardatz elementu horrezaz gainera, mugatzailea ager daiteke. Adjektiboak, bere aldetik, maila aditzondoa eraman dezake. Beraz: (113) a. Etxe hori ITSUSIA da (itsusi + a) Adj mg b. Gizon hori OSO JAKINTSUA da (oso + jakintsu + a ) maila Adj mg c. Ardo piska bat edatea ON(A) da (on + (a) ) Adj mg d. Bizikleta hori GARESTIEGIA da (garesti + egi + a ) Adj maila mgSubjektuari buruzko predikatu osagarriak ez ezik, objektuari
buruzkoak ere badira. Hauek, hala ere, adjektibo sintagma baino
gehiago izen sintagma izan ohi dira eta aditzak ere objektua eskatzen
dutenetakoa izan behar du: HARTU, IZENDATU, BIHURTU,
etab. Adibidez:
(114) a. Etsaiak LAGUN hartuta dabil aspaldian.. . Gizon hori ALKATE izendatu dute.Era honetako predikatu osagarriak mugagabean joan ohi dira.
Mugatzailea noiz agertzen da predikatu osagarrian?
a. Perpausaren subjektua izen sintagma arrunta denean, ohikoena adjektibo sintagma mugatzaile eta guzti agertzea da. Hori da (113) adibideetan ikusten dena.
Hala ere, lotura-aditza IZAN izan beharrean beste bat bada –EGON, JOAN eta horrelakoak– orduan nahiko normala da adjektibo sintagmak osatzen duen predikatu osagarri hori mugatzailerik gabe ematea: (115) a. Liburu horiek merke daude denda honetan.. . Edurne beti oso dotore etorri ohi da eskolara.Horrelakoetan, batzuetan zalantza izan dezakegu ea adjektibo sintagma
dugun ala adberbio sintagma. Baina kontuan hartzen badugu sintagma
hauek subjektuarekin nolabaiteko lotura dutela, – adibidez,(115b) perpausean oso dotore sintagma ez dagokio etorrerari berari,
Edurneri baizik– predikatu osagarri direla esan behar dugu.
Horrenbestez, dotore-k adjektibo izaten segituko du. Baina, hori
bai, mugagabean emateko joera dugu IZAN-ez kanpoko beste aditzak
ditugunean tartean.. . Baina perpausaren subjektua perpausa bada –(116) adibidean
bezala–, orduan adjektiboa mugatzailerik gabe ager daiteke:(116) Neronek esatea ez da eder.Horrelako perpausetan eder izan ‘komeni izan’-en baliokide dirudi.. . Badira, bestalde, zenbait adjektibo (libre, preso, eta beste bakarren
bat) mugagabean agertu ohi direnak normalki:(117) a. Libre nago azkenean.. . Libre da nahi duzuna esatea.d. Badira, azkenik, mugagabean agertzeaz gainera, izen sintagmaren
barnean agertzen ez diren adjektiboak: gai, zilegi eta haizu:(118) a. Ez naiz gai horrelako gauza bat egiteko.. . Ez da zilegi inor hiltzea.Baina ez:(119) a. *Ez naiz gaia horrelako gauza bat egiteko.. . *Ez da zilegia inor hiltzea.Eta, esana dugun bezala, izen sintagmaren barnean ere ez dugu
aurkituko horrelakorik:(120) a. *Pertsona gai bat behar dugu.
(cf. Gai den pertsona bat behar dugu.)
b. *Gauza zilegiak bakarrik egin behar dira.
(cf. Zilegi diren gauzak bakarrik egin behar dira.)Honek esan nahi du, berez, gai, zilegi eta antzekoak, ez direla
egiazko adjektiboak. Hitz hauek tratatzeko biderik egokiena, aditzmultzo
berezien lehen osagaitzat hartzea litzateke. Hots: gai izan,
zilegi izan, haizu izan eta antzekoak egiazki aditzak izango lirateke,
nor izan, gauza izan, komeni izan, ados izan eta abar bezalaxe.
Hori izango litzateke (120)-an gertatzen direnak esplikatzeko
modua.
Adjektiboa eta zenbatzaile sintagma
Izen sintagmaren barnean, izen neurgarriekin, zenbatasunezko zehaztapena ezartzen duen zenbatzaile sintagma ager daitekeen bezala (ik. 50. orr.), zenbait adjektibo ere –bereziki, neurria adierazten dutenak: luze, zabal, handi, sakon, etab.– zenbatzaile sintagmaz horniturik ager daiteke:(121) a. Bi metro luze da mahai hori.. . Zapata hau bestea baino bi zentimetro zabalago da.Era honetako adjektibo sintagmak ez dira izen sintagmaren barnean kokaturik agertzen, predikatuaren barnean baizik: (122) a. ?Mahai bi metro luze bat jarri dute jangelan.. . ?Zapata bi zentimetro zabalago hauek gustatzen zaizkit.Horrelakoak izen sintagma baten barruan txertatu behar baditugu, izenlagunen bidea hartu behar dela dirudi, alegia, -KO atzizkia erantsi behar zaie:(123) a. Bi metro luzeko mahai bat jarri dute jangelan.. . Bi metro zabalagoko zapata hauek gustatzen zaizkit.Edo erlatibo baten bidez ere sarrarazi ditzakegu izen sintagman:(124) a. Bi metro luze den mahai bat jarri dute jangelan.. . Bi zentimetro zabalago diren zapata hauek gustatzen zaizkit.
BESTE
Hona hemen izen sintagmaren osagai gisa sarritan ikusiko dugun
elementua. Hitz hau zein kategoriatakoa den jakitea ez da erraza.
«Aipatu den zeraz bestelakoa izanik, haren kideko dena adierazteko
erabiltzen den hitza» dela diosku I. Sarasolaren Euskal Hiztegiak.
Badirudi ber (bera, berau, …) hitzarekin baduela zerikusirik.
Hain zuzen, hitz horren kontrakoa edo izango litzateke. Gizon bera
diodanean, nolabait aipatua edo den gizonaz ari naiteke. Beste gizona-z
ari banaiz, berriz, guztiz alderantzizkoa da.Beti izenaren ezkerretara doa. Zenbatzailerik baldin bada, joera du
zenbatzaileen aurretik kokatzekoa:(125) Etxeko beste bost gizon haiek.Beste agertzen bada, izen sintagmak mugatzaileren bat izan behar
du edo zenbatzaileren bat:(126) a. *Beste gizon etorri da.. . Beste gizon hura etorri da.. . Beste gizon bat etorri da.. . Beste bi gizon etorri dira.. . Beste gizona etorri da.Izenordain gisa ere –beraz inolako «hornidurarik» gabe– erabil daiteke
ergatiboan edo datiboan, adibidez:(127) BESTEK izan ohi du beti errua.
«Lehengo egunean» «beste egunean»
Jende asko dago «joan den egunean», «lehengo egunean» edo «pasa den egunean» esan beharrean, erdararen eraginez, beste egunean esaten duena. Noski, beste egunean, besterik gabe, ongi dago, baina aipatu dugun adiera horretan, ez. Izan ere, lehengo egunean eta beste egunean ez dira gauza bera. Lehengo egunean badakigu dela gaurko egunaren aurreko egun zehaztugabeko bat. Beste egunean, berriz, zerbaiti kontrajartzen zaio: egun hau ez, bestea esan daitekeen bezala. Eta esanahi horrekin, esan ahalko da egun honetan ez, beste egunean, adibidez. Baina ez da hori lehengo egunean esaten dugunean esan nahi izaten duguna. Hain zuzen, beste etxean eta lehengo etxean gauza bera ez diren bezalaxe.
4. IZENLAGUNA
Izen sintagmaren osagaien artean izenlagun deitzen diogu adjektiboaren
funtzio bera betetzen duen baina atzizki berezia eraman
ohi duen beste osagai bati. Atzizki berezi horiek -EN eta -KO izan
daitezke. Atzizki hauek gainerako deklinabide atzizkien parekotzat
hartu ohi dira euskal gramatiketan. Horrek esan nahi du, atzizki
horien ezkerretara izen sintagma dugula. Beraz, izen sintagma baten
barruan beste izen sintagma bat aurki dezakegu eta honen barruan
beste bat eta horrela:Hemen hiru izenlagun ditugu bata besteari itsatsiak. Izenlaguna,
hortaz, osagai errepikakorra dugu izen sintagmaren barnean: teorian
behintzat nahi adina luza genezake bata besteari kateatutako
izenlagunen kopurua:(129) Baztango mendi hartako gizon horren etxeko txakurraren
zaunken zarataren bitxitasunak esnatu ninduen.Adibide honetan izenlagunak bata bestearen osagai dira.Baina bestelako izenlagun pilaketak ere gerta daitezke, adjektiboenak
gertatzen diren bezala:(131) Bilboko gure betiko lagunak agurtuko ditugu.Honen egitura (130)-ekoa barik honako hau litzateke funtsean:Izen sintagma honetan hiru izenlagun ditugu: Bilboko, gure eta betiko
baina ez dago bata bestearen barnean txertaturik, ez da bata
bestearen osagai, baizik hirurak dira lagun izenaren aldarazle edo
zehaztaile.
Era honetako izenlagun metaketek muga handiagoak dituzte. Sarritan
anbiguitateak gertatzen dira, gainera. Horregatik, ez gara izaten
hiruzpalau izenlagunetik gora ezartzearen oso aldeko:(133) a. Jonen atzoko argazkia.. . Aipatutako arazoari buruzko Jonen atzoko gutuna.. . Jonen atzoko aitaren argazkia.(133c) adibideak zer esan nahi duen jakitea ez da samurra. Horr e-
lakoetan, hortaz, anbiguitatetik eta sintagma astunegietatik ihes
egiteko estrategiak bilatzen ditu hiztunak. Dena den, hemen ez
dugu estrategia horietaz ezer esango. Aski izan bedi ohartzea izenlagun
pilaketak ditugunean, pilaketa horiek ez direla beti modu
berean egituratzen: batzuetan bata bestearen osagai izan ohi dira
(ik. (130)), baina beste batzuetan izenlagun desberdinak izen berari
dagozkionak izan daitezke, (132)-an bezala. Hortik sortzen dira,
sarritan, anbiguitateak.
-KO atzizkia
-KO atzizkia posposiziotzat hartuko dugu. Jadanik deklinatua dagoen posposizio sintagmari (mendiAN, etxe harTARA, guREKIN, etab.) (ikus aurrerago 3. atala) edo leku-denborazko aditzondoari (atzo, hemen, gero, han, etab.) eransten zaio:(134) a. MENDIKO gurutzea (‘mendian den gurutzea’) (mendian + ko > mendiko) b. ETXE HARTARAKO bidea (‘etxe hartara doan bidea’) (etxe hartara + ko > etxe hartarako) c. GUREKIKO arazoak (‘gurekin diren arazoak’) (gurekin + ko > gurekiko) d. ATZOKO istripua (‘atzo izan zen istripua’) (atzo + ko > atzoko) e. HEMENGO neskak (‘hemen diren neskak’) (hemen + ko > hemengo)• Baina bada beste -KO bat zuzenean Izen sintagmaren gainean eraikia dena eta ez, posposizio sintagma baten gainean:(135) a. Bihotz oneko neska.. . Lau hankako mahaia.• Horrelakoetan, alperrik hasiko gara azpian dagokeen posposizio sintagmaren bila: bihotz oneko neska ez da *bihotz onean dagoen neska, adibidez, bihotz ona duen neska baizik. Gorago ikusi dugun bezala, izen predikatu zenbaiti ere (bi metro luze; izarra baino ederrago bezalakoei) -KO erantsi ohi zaie Izen sintagmaren barruan txertatuko badira:(136) a. Bi metro luzeko gizona.. . Izarra baino ederragoko andrea.Eta, azkenik bada oraindik beste hirugarren -KO bat, banakaria edo dei genezakeena: (137) a. Kiloko mila pezeta emango dizkizut.. . Zuzendariak arduradun bat jarriko du taldeko.Hauek banakari deitu ditugu, banakari zentzua baitute: Kilo bakoitzeko honenbeste emango dizut, talde bakoitzeko arduradun bat, etab. Baina azken hau ez litzateke izenlagun izango adizlagun baizik (ik. 58. orr.).
-EN atzizkia
Atzizki hau ere, nolabait, -KO-ren parekoa da. Baina bi atzizkiek
oinarri desberdina eskatzen dute. Hau da: -KO, normalki posposizio
sintagmari edo izen predikatu berezi batzuei gehitzen bazaie,
-EN-ez osatua, gehienetan, nor, nori edo nork sintagmen bidez
parafrasea dezakegu. -EN atzizkidun izenlagunak onartzen dituen
parafrasiak, horregatik, (134)-an ez bezalakoak izango dira:(138) a. AITAREN etxea
(‘aitak etxea du’ perpausarekin erlaziona daiteke)
b. NESKA HORREN argazkia
(‘neska horri argazkia egin diot’ perpausarekin erlaziona
daiteke, adibidez)
c. DIRUAREN beharra
(‘dirua behar dut’ perpausa izango luke parean).Kontua da, perpaus mailan aditzarekin harremanetan dauden
osagaiak –nor, nori eta nork sintagmak alde batetik, eta gainerako
posposizio sintagmak bestetik– atzizki egokiaz horniturik agertzen
diren bezala, izen sintagma mailan, izenarekin harremanetan jarri
nahi diren osagaiek, izenlagunek, -EN edo -KO atzizkiak dituztela
eskura. Beraz, perpaus mailan era guztietako osagaiak aurki daitezkeen
bezala, izen sintagma mailan bi aukera horiek besterik ez
dugu. Horregatik, izen sintagmak perpausak baino askoz osagai
gutxiago onartuko ditu. Hori alde batetik. Eta bestetik, agertzen
diren izenlagunek askotan anbiguitatea sor dezakete. Esate baterako,
Jainkoaren maitasuna bezalako sintagma batean, Jainkoaren
eta maitasun izenaren artean dagoen erlazioa bikoitza da. Hain
zuzen, horren parafrasitzat eman ditzakegun perpausetan gertatzen
ez den anbiguitatea izango dugu:(139) a. Norbaitek JAINKOARI dion maitasuna. /Norbaitek JAINKOA
maite du.
(= Jainkoaren maitasuna).. . JAINKOAK norbaiti dion maitasuna./ JAINKOAK norbait maite du.
(= Jainkoaren maitasuna).Horregatik, perpaus mailan aditzaren inguratzaileek kasu eta posposizio
sintagmen abaniko zabala erakutsiko duten bitartean abaniko
hori erabat murrizten zaigu izen sintagman. Funtsean bi atzizki
besterik ez baititugu eskura.
Noiz -EN eta noiz -KO?
Batzuetan, zalantza sor daiteke -EN ala -KO erabili behar ote den.
Batzuetan biak dira zilegi, baina interpretazioa desberdina gertatzen
da. Honako bi sintagma hauen esanahia desberdina da, adibidez:(141) a. ELIZAREN isiltasuna. / b. ELIZAKO isiltasuna.Batean ELIZAK (IZAN, ERAKUTSI, …) DUEN isiltasuna aipatzen
da. Bigarrenean, ELIZAN (IZATEN) DEN isiltasunaz ari gara.
Horrelako kasuetan, -EN edutezko genitiboa dela esan ohi da, posesiboa,
alegia. Eta, horrenbestez, norbaitek duen zerbaitez aritzeko
balio du. -KO atzizkia, berriz, lekuzkoa da eta horrenbestez,
lekuzko adizlagunen batera joaz erabaki daiteke auzia. Gehienetan,
NOREN / NONGO galde hitzen arteko aukera izan ohi da.
Dena den, batzuetan biak dira zilegi:(142) a. Euskal Herriaren historia. / b. Euskal Herriko historia.. . Nobela honen bigarren atala./ d. Nobela honetako bigarren
atala.Baina horrelakoetan ere, pentsa liteke ikuspegi desberdina hartzen
dugula atzizki bat aukeratzen dugunean eta beste bat aukeratzen
dugunean.
Beste batzuetan, diferentzia funtsezkoa da:(143) a. Mila pezetako kafea. b. Mila pezetaren kafea.Mila pezetako kafea, zenbateko kafea da, zein preziotakoa, alegia.
Mila pezetaren kafea, berriz, ‘zenbat kafe’ adierazteko erabiltzen
dugu, kafearen prezioa zein den kontuan hartu eta mila pezetaren
truke eros daitekeen kafea, alegia.
Hitz elkarketa eta izenlaguna
Sarritan izenlagunaren ordez hitz elkarketaz balia gaitezke:
Izenlagunaren kokagunea
Izenlagunaren ohiko kokagunea izenaren ezkerretara dago. Gainera, normalean, izen sintagmaren ezkerreko muturra hartuko du, gerta daitezkeen gainerako zenbatzaile eta abarrei izenaren ondoondoko lekua utziz:(146) a. Aitaren zazpigarren alaba.. . Atzoko bi lagunak.. . Dendaren beste jabea.Hau da ordena arrunta. Horrela jokatu ezean, gainera, bestelako esanahia izango genuke zenbaitetan:
-KO eta -EN, izen predikatuan
Esan dugu -KO-dun sintagma posposizio sintagma dela eta -EN
daramana, kasu sintagma. Gehienetan izenaren ezkerretara aurkitzen
ditugu, izenari lagunduz. Horregatik izenlagun funtzioa betetzen
dutela esan dugu, baina sintagma hauek, adjektiboa bezalaxe,
izen sintagmatik kanpo ere aurki ditzakegu. Izen predikatu gisa
agertuko zaigu, adibidez:(149) a. Mutil horiek Bilbokoak dira. (ez, *Bilboko dira)
b. Ogi hau atzokoa da. (ez, *atzoko da)
c. Liburu hau gizon horrena da. (ez *gizon horren da)Horrelakoetan, mugatzailea eraman behar du, normalean.Batzuetan, hala ere, -KO eta -KOA biak dira zilegi, nahiz eta esanahia
desberdina izan:(150) a. Ogi hau GAURKOA da. b. Ogi hau GAURKO da.(150)-ean gaurkoa diogunean ogiaren ezaugarri bat ari gara adierazten:
gaur egina dela, alegia. Gaurkoa hau izen predikatu dugu.
Baina gaurko diogunean, (150b)-n bezala, ogia noizko den esaten
dugu, ogi horren nolabaiteko helburuaz edo ari gara, gaur jateko
dela, adibidez. Oraingoan adizlagun soil izango da.
Laburbilduz, honako hau izango litzateke izen sintagma osatzen
duten osagaien funtsezko hurrenkera:
Kasu sintagmak eta posposizio sintagmak
Izen sintagmaren osagairik funtsezkoenak aurkeztu ditugu aurreko
atalean. Baina izen sintagma, bere aldetik, goragoko egitura baten
osagai izan ohi da. Hots: izen sintagma perpausaren parte da, perpausa
izen sintagma multzo batez eta aditzaz osatua egon ohi baita.Aurreko atalean, izen sintagma horiek perpausean betetzen duten
funtzioaren arabera dagokien kasu marka –izenlagunaren kasuan
izan ezik– albora utzi dugu, horrela, izen sintagma huts-hutsik aztertu
ahal izateko. Orain marka berezi horietaz hitzegin behar dugu.
Adibidez, ondoko perpaus honetan zenbait izen sintagma ditugu
aditzaren inguruan:Baina izen sintagma horiek, bakoitzari dagokion zereginaren arabera,
marka bereziak daramatzate:(2) Aitak = aita + K
amari = ama + (R)I
bi gona gorri = bi gona gorri + Ř
azokatik = azoka + TIK
lehengo egunean = lehengo eguna +NAita, ama, bi gona gorri eta lehengo eguna izen sintagmak ditugu,
jadanik ezagutzen ditugun osagaiez osatuak. Baina izen sintagma
horiek zein funtzio betetzen duten, halako marka gramatikala eraman
ohi dute. Marka horietako batzuk kasu markak direla esaten
dugu, beste batzuk, berriz, posposizio deituko ditugu. Izen sintagma
guztiek nahitaezko dute marka hori hartzea, hori baita osagaibakoitzak perpausean betetzen duen zeregina zein den adierazten
diguna. Beraz,Marka gramatikal hauek, sintagmari itsatsiak doazen ala aske doazen
kontuan harturik, bi multzo nagusitan bana genitzake: a) Atzizkiak
eta b) Posposizio askeak. Atzizkien artean, berriz, hiru multzo
bereiz ditzakegu: a) Kasu gramatikalei dagozkien markak (NOR,
NORI, NORK eta NOREN); b) Normalki adizlagun izan ohi diren
osagaiak eratzen dituzten markak (NON, NORA, NONDIK, ZER-
TAZ, etab.) eta c) posposizio ihartuak (-GATIK, -REKIN, -REN-
GAN, …). Azken hauek ere adizlagun izango dira, funtzioari dagokionez.Deklinabide tauletan jaso ohi diren formak atzizkiz osatzen direnak
izan ohi dira. Posposizio askeak ez dira deklinabidean sartzen.
Baina hau irizpide formal batean oinarritzen garelako da. Horrek
ez du kentzen, esaterako, zenbait sintagma kategoria berekotzat
eta funtzio berekotzat hartzea. Gauzak horrela eta morfologia gorabehera,
bestelako sailkapen bat ere egin dezakegu: a) kasu markak,
hots: kasu sintagmak (NOR, NORI, NORK eta NOREN) osatzeko
erabiltzen ditugunak eta b) posposizioak, gainerako guztiak.
Hauek Posposizio sintagmak osatuko lituzkete.Gauzak horrela aurkeztuta, honako bi sintagma hauek gauza bera
izango lirateke:(3) a. Zutaz hitzegin genion irakasleari.. . Zuri buruz hitzegin genion irakasleari.Zutaz eta zuri buruz erabat kideko dira. Biak adizlagunak dira,
funtzioz. Eta -Z atzizkia posposiziotzat –edo atzizki-posposiziotzat–
hartzen badugu eta BURUZ ere posposizio dela onartzen badugu,
nahiz eta atzizki ez izan, aipatu dugun kidetasun horren berri oso
modu errazean eman daiteke: biak posposizio sintagma direla esan
dezakegu:
(4) a. PospS b. PospS
Deklinabidea
Hortaz, izen sintagmek itxura desberdina hartu ohi dute daramaten markaren arabera. Marka hori atzizkia denean, atzizkiaren eta izen sintagmaren azken muturraren artean sarritan hots aldaketak gertatzen dira. Horregatik, izen sintagmak erakusten dituen forma desberdin hauek denak taula batean eman ohi ditugu. Taula horri ‘deklinabide taula’ dei geniezaioke. Nolanahi ere, kontuan eduki behar da euskaraz izen sintagmak direla deklinatzen direnak eta ez izenak edo adjektiboak, adibidez. Beste hizkuntzetan hitzak deklinatzen dira (latinez edo errusieraz, esaterako). Euskaraz, ez, euskaraz izen sintagmak deklinatzen dira. Atzizkia IS osoari dagokio, nahiz eta sintagmaren azken osagaiari itsatsi eta honi zenbait forma aldaketa eragin. Adibidez:izen sintagma dugu, mugatu singularra (-a mugatzaileak erakusten digu hori) eta ergatibo kasuan doana (-K da ergatiboaren marka).Sarritan, itxuraz forma bera izan arren, egiazki osagai desberdinez osatua egon daiteke eta, horrenbestez, interpretazioa ere desberdina izango da. Konpara, bestela, goiko (5) sintagma beste honekin:
1. Kasu gramatikalak (NOR, NORI eta NORK)
Perpausa aditzaz eta zenbait izen sintagmaz osaturik dagoela esan dugu. Izen sintagma horiek, ordea, ez dira denak berdinak. Alde batetik, kasu gramatikalak bereizten dira: absolutiboa (NOR), ergatiboa (NORK) eta datiboa (NORI) eta gainerakoak: inesiboa (NON), ablatiboa (NONDIK), instrumentala (ZERTAZ/ZEREZ) eta abar. Azken hauek posposizio sintagmak direla esango dugu. Posposizio sintagma deitu ditugun hauei gramatiketan adizlagun ere deitu izan zaie eta baita «osagarri zirkunstantzial» ere. Baina adizlagun deiturak gramatika funtzioari egiten dio erreferentzia. Hots: perpauseko osagai batek nolako zeregina betetzen duen adierazten du. Posposizio sintagma deiturak, berriz, izen sintagma deiturak bezalaxe, kategoriari egiten dio erreferentzia. Posposizio sintagma sintagma klase bat da, berezkoa duena klase horretakoa izatea.
Adibide batekin ikusiko da errazago. Mendian eta dantzan biak kontsidera ditzakegu posposizio sintagma: biak modu berean eratuak daude: mendia + n, dantza + n. Hots: IS batez eta -N posposizioaz.
Baina Andoni mendian ikusi dut diodanean, mendian posposizio sintagma adizlaguna dela esango dugu, perpaus horretan zeregin, funtzio, berezi hori betetzen duelako.
Baina Andonik dantzan egiten du perpausean, dantzan ez litzateke egiazki adizlagun izango, aditz horren osagarri baizik. Eta Andonik dantzan egiten du mendian perpausean bi posposizio sintagma, taxu berekoak izango genituzke, baina bata osagarri eta bestea adizlagun: kategoria bereko osagaiak (posposizio sintagmak)bi funtzio desberdin betetzen dituztenak: bata osagarria izango
da, bestea adizlaguna.
Eta kasu sintagmen eta posposizio sintagmen arteko bereizketa ere
ez da kapritxosoa. Izan ere, kasu sintagmak, izen sintagmari kasu
markak erantsiz osatzen dira. Baina bereizketaren funtsa honako
hau da: kasu sintagmek perpauseko aditzari komunztadura ezartzen
baitiote. Izan ere, aditzak hiru izen sintagma horiekin izan ohi
du pertsona eta numero komunztadura:
(8) a. Nik zuri beti egia esaten d-i-ZU-T.. . Nik hari beti ipuinak kontatzen d-i-zki-O-T.. . Zuk niri keinu egin d-i-DA-ZU.Aditzak itxura desberdina hartzen du perpauseko hiru izen sintagma
horien arabera.
NOR, NORI eta NORK isilpean
Euskararen beste ezaugarri bat ere aipatu behar da. Kasu gramatikalek, esana dugunez, aditzari komunztadura eragiten diote. Horrenbestez, euskal adizkiek oso morfologia aberatsa izango dute, perpauseko hiru osagairekin izan baitezakete komunztadura. Arrazoi honegatik, edo besteren batengatik, euskaraz zilegi da hiru sintagma horiek isilpean ematea, perpausak horregatik inolako informazio funtsezkorik galdu gabe. Alegia, euskaraz, sarritan perpausak adizkiaz bakarrik osatuak egon daitezke. Edo hiru sintagmahorietakoren bat falta daiteke. Adibidez, goiko (8) perpausen or - dez, honako hauek zilegi dira euskaraz:(9) a. Zuri beti egia esaten dizut.. . Nik beti egia esaten dizut.. . Egia esaten dizut.. . Esaten dizut.. . Hari beti ipuinak kontatzen dizkiot.. . Beti ipuinak kontatzen dizkiot.. . Beti kontatzen dizkiot.. tab.Hauetan denetan bada osagairen bat isilpean utzi duguna. Hala ere, perpausak ez du ezer galtzen. Jakina, osagai horietakoren bat mintzagai hanpatua edo galdegaia bada, adibidez (ik. 126. orr.), orduan, gainerako osagaietatik nabarmendu egin behar denez, nahitaezkoa da agerraraztea. Baina, bestela, izen sintagma kasudun horiek erraz utzi daitezke isilpean.
ABSOLUTIBOA (Ř)
Absolutiboa kasu neutroa da, edo bestela esan, Ř da absolutiboaren
kasu marka. Hortaz, ez du izen sintagmaren forma ezertan aldatzen.
Izen sintagmak mugatzailerik ez baldin badarama, izen sintagma
mugagabea izango da. Mugatzailea baldin badarama, mugatua,
singularra nahiz plurala:
PARTITIBOA (-IK)
Partitiboa ere absolutiboaren kidekoa dugu, nahiz eta baldintza bereziak eskatzen dituen agertzeko.Partitiboaren marka -ik dugu. Baina izen sintagma bokalez amaitzen bada, -r- kontsonante bat tartekatu behar da.Partitiboa beti mugagabea da: ez du mugatzailerik ez zenbatzailerik ametitzen sintagman. Hortaz, erabat mugagabea dela esan genezake:(17) a. Ez dut ogirik behar.. . Liburu onik ikusten baduzu …Aipatu den hots aldaketa argi ikusten da goiko adibideetan:
ERGATIBOA (-K)
DATIBOA (-I)
2. Posposizio sintagmak
Perpausaren osagai gisa agertzen diren izen sintagmek kasu marka
edo posposizioa behar dute. Kasu marka duten sintagmak kasu
sintagmak direla esan dugu. Posposizioaz horniturik ageri diren
osagaiak posposizio sintagmak direla esaten dugu. Hauetariko batzuek
aditzarekiko lotura berezia dute: aditzak gobernatzen ditu.
Zenbait aditzek adibidez, instrumentala eskatzen du: mintzatu,
baliatu, maitemindu, etab. Baina posposizio sintagma asko ez dator
aditzak bereziki eskatua, aukerako zirkunstantziaren bat aditzera
ematen dute. Hortaz, batzuk osagarri izan daitezke, baina gehienak adizlagun izan ohi dira.Deklinabidean sartu ohi diren posposizio sintagmak honako hauek
dira: soziatiboa (norekin), instrumentala (zertaz), kausazkoa edo
zergatikoa (zergatik), inesiboa (non), adlatiboa (nora), hurbiltze
adlatiboa (norantz), muga adlatiboa (noraino), ablatiboa (nondik),
destinatiboa (norentzat), helburuzkoa (norako) eta prolatiboa
(zertzat). Leku genitibotzat hartzen dena ere (-KO), posposizio
sintagma dela esango dugu.Hauek denak posposizio sintagmatzat hartuko ditugu, daramaten
posposizioa atzizkia bada ere. Aurrerago ikus daitezke beste
posposizioak, atzizki ez, hitz askeak baizik, direnak. (ik.
80. orr.).
Dena den, bi multzo nagusi bereiziko ditugu. Alde batetik, instrumentala
eta genitiboaren gainean eraikitako posposizio sintagmak
ezarriko ditugu, eta, ondoren, leku-denborazko posposizio sintagmak.
INSTRUMENTALA (-Z)
SOZIATIBOA (-EKIN)
Bizkaieraz, -ekin-en ordez -gaz posposizioa erabiltzen da:
KAUSAZKOA (-(EN)GATIK)
DESTINATIBOA (-ENTZAT)
LEKU-DENBORAZKO ADIZLAGUNAK
Leku-denborazko adizlagunak osatzen dituzten posposizio sintagmek zenbait ezaugarri dituzte gainerako kasu eta posposizio sintagmetatik bereizten dituztenak. Ezaugarri nabarmenena -TA- artizkiaren agerpena izango da, mugagabean eta mugatu pluralean. Eta beste alde batetik, bizidunak eta bizigabeak formaz ere bereizi egiten dira.
INESIBOA (-N)
Inesiboaren marka -n bada ere, marka hau zenbait elementuz «aberastua» aurki daiteke. Alde batetik, izen sintagmako izena [+biziduna] bada, -enga- artizkia agertuko zaigu. Eta bestetik, mugagabean eta pluralean -ta- artizkia agertuko zaigu. Elementu gehitze honek leku-denborazko posposizio sintagma guztietarako balio du. Egiazki,-enga- hori -en genitibo markari -ga- posposizioa erantsiz lortu da.
Beraz, -en+ga+n izango litzateke posposizio honen analisia. Ihartutako
posposizioa dela esango genuke. Gainera, hain ihartua ez
dagoen beste posposizio baten baliokidea da sarritan, -en baitarena
alegia. Hortaz, hauek dira, funtsean, aurkituko ditugun formak:—Izen berezien deklinabidea
Izen bereziak euskaraz mugagabean joan ohi dira, mugatzailerik
gabe, alegia. Baina kontuan izan, leku-denborazko kasuetan, izen
arruntek mugagabean -ta- marka erakusten badute ere, izen berezietan
ez dela marka hori agertzen. Beraz:
(41) a. Zein mendiTAn izan zineten?bainab. Ernion izan ginen (ez *Erniotan).Ohar honek leku-denborazko posposizio sintagma guztietarako balio
du.—Funtzioa
Inesiboan doan posposizio sintagma, normalean, adizlaguna da.
NON galderari erantzuten dio funtsean. Beraz, lekua adierazten du.
Baina NOIZ (denbora) edo ZERTAN (iharduna) galderari ere erantzun
diezaioke. Azken kasu honetan, posposizio sintagma adizlaguna
baino gehiago aditzaren osagarri izango litzateke, aditzak
bereziki eskatua datorrela pentsa baitaiteke. ZENBATEN galderari
ere erantzuten ahal dio:
ADLATIBOA (-(R)A)
Ondoren datozen leku-denborazko posposizio sintagmak inesiboaren gainean eraikiak direla pentsa daiteke. Hots: inesiboari -(r)a eta gainerako atzizkiak erantsiz lortzen direla ematen du, izen sintagmari erantsi beharrean. Hori garbikien -enga- artizkia jokoan denean ikusten da, denek gordetzen baitute -n inesiboaren marka:
HURBILTZE ADLATIBOA (-RANTZ)
MUGA-ADLATIBOA (-RAINO)
Hau ere adlatiboaren gainean, -ino atzizkia erantsiz, sortutako forma dugu.
ABLATIBOA (-TIK)
HELBURUZKOA (-RAKO)
-RAKO-dun posposizio sintagma, berez, adizlagun nahiz izenlagun
izan daiteke. Horrela, etxerako, denda horretarako eta antzekoak
bi zeregin horiek betetzen aurkituko ditugu:(50) a. Txakur hori etxerako nahi dut (adizlaguna).. . Zinerako dirua etxean ahaztu dut (izenlaguna).Baina bizidunekin, tankera honetako adizlagunak osatu nahi ditugunean,
teorian, gizonenganako, semearenganako etab. zilegi direla
pentsa baliteke ere, forma horiek izenlagun funtziorako gordetzen
ditugula dirudi. Adizlagun gisa, -ENTZAT gisako posposizio
sintagmaz baliatzen gara izena biziduna denean. Hortaz, bizidunekin,
-ENGANAKO modukoak izenlagun izango dira:(51) a. Zureganako errespetoa handia da (izenlaguna).. . Txakur hau zuretzat erosi dut (adizlaguna).Beraz, bizidunetan, -enganako eta -entzat zeregin desberdinak
betetzen aurkituko ditugu: bata izenlaguna, bestea adizlaguna.
Horregatik, bizigabeak hartuko ditugu kontuan oraingoan, hauekin
bakarrik osatzen baitira -RAKO formako adizlagunak. Azken
batean, aski dugu adlatiboari -KO atzizki-posposizioa eranstea:
PROLATIBOA (-TZAT)
Deklinabide kasuen artean sartu ohi den arren, atzizki hau daramaten
sintagmak ez dira gainerako posposizio sintagmen antzekoak.
Gainerako kasuetan ez bezala, hemen ez dago lekurik mugagabearen
eta mugatu singular nahiz pluralaren arteko desberdintasunetarako:
atzizkia besterik gabe eransten zaio sintagmari. Sintagma horrek,
gainera, ez du onartzen ez mugatzailerik ez zenbatzailerik,
nolabaiteko predikatua izan ohi baita. Eta formaren aldetik ere bada
beste desberdintasun bat: gainerako kasuetan ikusi ditugun hots
aldaketek ez dute hemen lekurik. Esan nahi baita, kontsonante baten
ondoren gertatzen denean, ez dugu -e- bokalaren beharrik izango:
lagun + tzat = laguntzat (ez *lagunetzat). Honetan, -ka atzizkiaren
pareko dugu (adar + ka = adarka (ez *adarreka). Dena den, euskal
gramatiketan, -ka atzizkia ez da deklinabide paradigmetan sartu
ohi. -Tzat berriz, bai.
3. Deklinabideko paradigmak
Zenbait ohar
Sintagmak deklinatzen direnean mugatzailea (behar denean) eta atzizkia izaten dute. Izen sintagmari eransten zaizkion elementu hauek hondarkia osatzen dute, desinentzia. Hondarkiaren eta sintagmaren azken hotsaren artean zenbait lotura-fenomeno gertatzen dira kontuan hartu beharrekoak sintagmari behar bezalako taxua edo forma eman nahi badiogu. Batez ere kontuan izan behar da ea bokalezala kontsonantez amaitzen den. Eta bokalez amaitzen direnean, ea -a bokalaz amaitzen diren edo diptongoz amaitzen diren.
1. Bokalez amaitzen bada sintagma
Hondarkia bokalez amaitzen den sintagmari erantsten bazaio eta hondarkia ere bokalez hasten bada, orduan bi bokalen artean -rbat ezartzen da:
2. -a bokalaz bukatzen diren hitzak
Alaba, gona, eliza, basakeria eta antzeko hitzak deklinatu nahi direnean, eta orohar, -a- z bukatzen diren sintagmetan, mugatzailea agertzen bada, [-a + a + deklinabide atzizkia] segida gertatzen da eta hemen bi a horiek bat egiten dute:Inesibo singularrean, -an amaiera gertatzen delarik,Absolutibo pluralean ere -ak da hondarkia, horrenbestez,Hondarkia kontsonantez hasten bada, ez da inongo aldaketarik gertatzen, beraz hitzaren azken -a bokalak bere horretan segitu beharko du:zein elizatan, bi elizatako, aizkoraz, festatik, etab. Ez, *zein elizetan, bi elizetako, etab. Elizetan / elizetako etab. pluralak dira.Pluralean, hondarkia -e-z hastea gerta daiteke, ergatiboan eta leku denborazko posposizio sintagmetan. Horrelakoetan,
3. Diptongoz amaitzen diren hitzak
Hona hemen Euskaltzaindiak emandako araua: «diptongoz bukatzen diren hitzak, orohar, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira. Alde batera utzirik lau zenbatzaileak, beste arrazoi batzuengatik, sortzen dituen arazoak, salbuespen bakarra gau hitza da, ondoko hiru kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean. Monosilaboak izanik instrumentalean doazenak ere salbuespentzat hartzen dira (deiez)».
4. Kontsonantez amaitzen diren hitzak
Sintagmari hondarkia eransterakoan bi kontsonante elkartzen badira, bien artean loturazko -e- bokala agertuko da: zein adar + k zein adarrek; bi haitz + tan bi haitzetan. Salbuespentzat hartu behar dira NOR, ZER eta kideko izenordainak: NORK, ZERK, ZER- TAN, etab. eta ez, *NOREK, *ZEREK, *ZERETAN,...
1. Kasu gramatikalak eta lekuzko ez diren atzizki-posposizioak
2. Leku-denborazko atzizki-posposizioak (bizigabeak)
3. Leku-denborazko atzizki-posposizioak (izen bizidunak)
4. -A bokalaz amaitzen diren hitzak: ALABA, GONA, eta abar.
4.1 Kasu gramatikalak eta lekuzko ez diren atzizki-posposizioak4.2. Leku-denborazko atzizki-posposizioak (bizigabeak)4. 3. Leku-denborazko atzizki-posposizioak (izen bizidunak)
5. Pertsona izenordainak eta izen propioak
6. ELKAR izenordainaren deklinabidea
ELKAR izenordaina atzizkia zuzenean erantsiz deklinatzen da. Hala ere, bere izaera bereziagatik, ez dugu ergatiboan sekula aurkituko, baina bai gainerako kasu eta posposizio sintagmetan:
7. NOR, ZER, ZEIN
8. NORBAIT, ZERBAIT, ZENBAIT, NORNAHI
9. BERAU / BERORI / BERA, dagozkien erakusleak bezala deklinatuko dira:
10. HAUXE, HORIXE, HURAXE-ren deklinabidea
11. Zenbatzaileen deklinabidea
Zenbatzaileak izen sintagmaren azken muturrean ager daitezke.11. 1. BAT zenbatzaileaz amaitzen diren sintagmen deklinabidea(1) a. Batak besteari emango dio.. . Batari dirua eskaini dio, besteari oparitxo bat.Baina leku-denborazkoetan ez da formalki bereizketa hori egiten.
Formaz mugatua dena erabiltzen da bai egiazki mugatua deneanbai mugagabea denean. Horregatik ematen ditugu bi zutabeak modu
berean.(2) a. Etxe batean bizi dira denak (ez, etxe batetan).. . Liburu batetik kopiatu ditu irudiak (ez, liburu batetatik).Izen sintagmaren erreferentea biziduna denean, -enga- artizkia agertuko
zaigu eta kasu horietan batengan/batarengan bereizketa goragoko
testuinguru markatu horietan beretan egingo da.11. 2. BATZUK zenbatzailearen deklinabideaSintagma batzuk zenbatzaileaz amaitzen bada, honako forma
hauek dira Euskaltzaindiak euskara baturako onartu dituenak.Hemen ere ez dago mugatuaren eta mugagabearen arteko
bereizketarik.
Posposizioak
Posposizio askeak eta atzizki-posposizioak
Aurreko orrialdeetan aurkeztu ditugu posposizio sintagma deitu ditugun egiturak. Beste hizkuntza batzuetan, espainolez edo frantsesez esaterako, preposizioak dituzten bezala, euskaraz posposizioak ditugu. Posposizio hauek, atzizki diren aldetik, izen sintagmari itsasten zaizkio zenbait hots-aldaketa gertatzen direla. Hain zuzen, hots-batze hauek direla medio, euskal gramatiketan deklinabideaz hitzegiten da. Horrela, zenbait posposizio eta kasu marka hartzen dira eta paradigma egokietan aurkezten. Guk er e hala egin dugu (ik. 66-79. orr.).
Baina badira beste posposizio batzuk, funtsean orain arte aipatu ditugun beste posposizio horien zeregin bera betetzen dutenak baina deklinabide paradigmetan sartzen ez direnak. Gainera, maiz posposizio direlako hauek jadanik deklinabide tauletan jaso diren posposizio sintagmak eta izen sintagmak hartzen dituzte osagarritzat, hots: posposizio sintagma edo izen sintagma horiei itsasten zaizkie.
Zein da posposizio hauen eta deklinabidean sarrarazi ditugun posposizio sintagmetan agertzen direnen arteko diferentzia? Bat, funtsean: oraingo posposizio hauek forma askeak dira, hitz solteak, nolabait esateko. Normalean, gainera, jatorriz izenak edo bestelako gramatika kategoriako elementuak izan ohi dira, gramatika erlazioak adierazteko erabiltzen ditugunak. Hortaz, bi posposizio klase bereiziko ditugu: a) atzizki-posposizioak alde batetik, eta b) posposizio askeak, bestetik. Bereizketa formal hutsa da, beraz.
Posposizioak eta ohiko izenak
Gramatiketan posposizio asketzat eman ohi direnetatik erabilienak
jasoko ditugu hemen, bakoitzak zer kasu edo posposizio sintagmaeskatzen duen adierazirik. Dena den, arreta piska batekin begiratzen
badiegu, berehala ohartuko gara gehienak, berez, izenak direla,
edo aditzondoak. Buru, antz, alde, arte, bitarte, uste, iritzi etab.. zenak dira dudarik gabe. Hala ere, posposizioen sailean sartzen
ditugu tresna gramatikal gisa lan egiten baitute. Dena den, ohiko
izenen eta posposizio direnen artean bada diferentzia funtsezko
bat, hots: izen arruntek adjektiboak onartzen dituzte edo mugatzaile
gisa erakusleak onartzen dituzte. Posposizio lanetan ari dir enek,
ordea, zailtasunak dituzte horretarako:
(55) Hiztegiaren aldetik, oso ongi dago Hiztegiaren alde honetatik
oso ongi dago.
(56) Zure antzean dabil hori ere / ??Zure antz handian dabil hori ere.
Bestalde, gauza jakina da izen sintagma batean izenlagun bat dugunean
izen sintagma hori mugatua izan ohi dela:
(57) a. Autoz etorri da.. aina
b. *Aitaren autoz etorri da / Aitaren autoan etorri da.
Horrenbestez, nola esplika posposizio direlako hauek sarritan –batez
ere instrumentalean (-Z atzizkiarekin) doazenean– mugagabeak
izan beharra? Posposizio direlako, hain zuzen. Posposizio direla
onartuz gero, oso ongi eman daiteke kontu honen berri: ustez,
iritziz, alde, truke, etab. nolabaiteko adberbioak izango dira, dauden
daudenean (mugagabean alegia) posposizio lanetan ari direnak.Horrenbestez, sintagma osoak posposizio sintagmatzat har ditzakegu.
Honako hau izango litzateke sintagma horien funtsezko egitura:Ondorengo zerrendan, lehen zutabean posposizioak ematen dira.
Bigarrenean, posposizioaren ezkerreko atalak zer nolako kasu-marka
edo posposizioa izan behar duen adieraziko da. Hirugarrenean,
berriz, adibide batzuk ematen dira:
Aditzondoak
1. Aditzondoak eta adizlagunak
Aditzaren inguruan biltzen diren osagaiak funtzioaren arabera, bi
multzotan banatu ohi ditugu: osagarriak eta adizlagunak. Sintagmen
osaera edo taxua kontuan hartuta, berriz, beste era honetako
sailkapena egin dugu: kasu sintagmak (nor, nori, nork sintagmak)
eta posposizio sintagmak (non, nora, nondik, …). Posposizio sintagmak
normalean adizlagun izan ohi dira, nahiz eta badiren zenbait
posposizio sintagma aditzaren egiazko osagarri direnak.Posposizio sintagma gehienen osaera ezaguna dugu jadanik: [izen
sintagma + posposizioa]. Baina badira hitz klase batzuk gainerako
posposizio sintagmen izaera izan gabe, haiek bezala, adizlagun funtzioan
aurkitzen ditugunak. Ikus dezagun kontu hau astiroago:(59) a. Etxe eder batean bizi zen kontea.. . Modu itsusian erantzun zidan dendariak.Bai etxe eder batean, bai modu itsusian, posposizio sintagmak ditugu:Baina posposizio sintagma hauek betetzen duten funtzioa betetzen
dute beste honako osagai hauek ere:(60) a. Hemen bizi zen kontea.. . Zakarki erantzun zidan dendariak.Hemen eta zakarki adizlagunak dira baina ez daude goikoak bezala
osatuak. Hemen zail da [izen sintagma + posposizio] moduko
analisia egitea. Hemen bezalako hitz bat, edo atzo, beti, pozik, eta
antzekoak aditzondoak direla esaten dugu. Hitz hauek horrelaxe
aurkituko ditugu hiztegietan, beren osagaiak bereizi gabe.
Posposizio sintagmek, daramaten posposizioari esker, adizlagun gisa
funtzionatzen jartzen dute izen sintagma bat, nolabait esateko. Aditzondoek,
berriz, berezkoa dute adizlagun funtzioa betetzea.Hortaz, adberbio deitzen ditugun horiek berezkoa dute adizlagun
izatea eta horrela jaso ohi dira hiztegietan ere. Bestelako adizlagunek,
berriz, normalean posposizio bat eskatzen dute beren zeregina
bete ahal izateko. Egia da, hala ere, zenbait adizlagunek Ř izan
ohi dutela posposizio. Adibidez:
(61) Bost egun egon nintzen ohean.
PospS
2. Aditzondoaren zeregina
Aditzondo hitzak edo adberbio hitzak adierazten dutenez, aditzaren
inguruko elementuak dira, nahiz eta askotan, aski elementu
bazterrekoak izan ohi diren.
Baina aditzondoak, aditzaren ondoan ez ezik, hots perpausaren
osagai ez ezik, adjektibo sintagmaren inguratzaile ere izan daitezke.Adibidez, maila adberbio deitzen direnen (ik. 53. orr.) zeregina
adjektibo baten edo beste adberbio baten maila zehaztea izan ohi
da. Hauek, hortaz, aditzaren ondokoak barik, adjektiboaren edo
beste adberbio baten ondokoak direla esan behar. Adibidez:(63) a. Berandu iritsi nintzen lanera. (Hemen berandu aditzondoa
aditzarekin doa.)
b. Nahiko berandu iritsi da. (Oraingoan, nahiko aditzondoa
berandu aditzondoarekin doa.)Aditzondoak, hortaz, gehienetan adizlagun izan arren, nolabait
esateko, «adjektibolagun» eta «aditzondolagun» ere izan litezke. Maila
aditzondoak (OSO, BIZIKI, HAIN, etab.), adibidez, ez dira nahitaez
adizlagun izaten.Bestalde, aditzondo batzuk benetako posposizio gisa –hots: ezkerretara
osagarria daramatela– lan egiten dute. Horrelakoak ditugu,
adibidez, GERO, GAINERA, KANPORA, BARNE, etab.
3. Aditzondo motak
Hemen ere bi irizpide har daitezke sailkapena egiteko: semantikoa eta morfologikoa. Batean eduki semantikoa hartzen da kontuan, bestean, berriz, adberbioa nola dagoen osatua. Hemen sailkapen semantikoa egingo dugu. Gero, sail bakoitzean azpimultzoak egin daitezke morfologiaren arabera.
a. Denbora aditzondoak
Denbora aditzondoek funtsean NOIZ galderari edo galdera honetatik
eratorriei erantzuten diete.
— EDONOIZ, NOIZNAHI, NOIZBAIT, INOIZ.— AGUDO, ANTZINA, ARDURA, ARIN, ASPALDI, ATZO, ATZE-
RA, AURKI, BART, BEHIN, BERANDU, BEREHALA, BERRIRO,
BERRIZ, BETI BIHAR, DAGOENEKO, EGUN, EGUNDO, EGUN-
DAINO, ETZI, GAUR, GERO, IAZ, JADANIK, LASTER, LEHEN,
MAIZ, SARRI, ORAIN, ORAINDIK, ORDUAN, OSTERA, etab.— BEHIN EDO BEHIN, NOIZEAN BEHIN, LEHENAGO, LEHEN-
BIZI, LEHENIK, etab.Begien bistan dago osoa ez den zerrenda zabal honetan badirela
aditzondo bakunak eta eratorriak. Dena den, kontuan izan NOIZ
galde hitzak ametitzen dituen posposizioak ametitzen dituztela,
orohar, hemen jaso diren aditzondo hauetako gehienek: atzo, atzoko,
atzoz gero, atzo arte, etab.
Bestalde, iharturik daudenez, zenbait esapide ere aditzondotzat har
litezke:— ARTEAN, ASKOTAN, ASTERO, AZKENEAN, BITARTEAN, HO-
NEZKERO, HARREZKERO, IGANDERO, ORDUAN, etab.
b. Leku aditzondoak
Leku aditzondoei dagokien galde hitza NON da. Berau ere aditzondoa da, galderazko aditzondoa. Gainera, galderazko aditzondo honek leku kasuei dagozkien posposizio guztiak hartu ahalko ditu: NONGO, NORA, NORAINO, NONDIK, etab.— HEMEN, HOR, HAN, HEMENTXE, HORTXE, HANTXE eta posposizio desberdinen araberakoak: HEMENDIK, HORTIK, HAN- DIK, HONA, HONAKO, HARA, HARAKO, HORRA, HORRAKO, etab. Hauek erakusleak ditugu, determinatzaile erakusleekin zerikusi estua dutenak.— EDONON, NONAHI, INON, NONBAIT, eta hauei posposizio desberdinak erantsiz lortzen direnak: EDONONDIK, NORANA- HI, INONGO, etab.— GERTU, URRUN, HURBIL, etab. Hauek, berez, adjektiboak dira, baina aditzondo modura lan egiten dutenak eta, azken batean, adberbiotzat har daitezkeenak.— Aditzondo bihurtu diren posposizio sintagmak ere badira, esapide gisa iharturik agertzen zaizkigunak: GORA, KANPORA, GAI- NERA, etab.
c. Modu aditzondoak
NOLA galderari erantzuten diote gehienetan.
— EDONOLA, NOLABAIT, NOLANAHI, INOLA, etab.— HONELA, HORRELA, HALA; HONELAXE, HORRELAXE, HA-
LAXE; HONELATSU, HORRELATSU, HALATSU.
BEZALA, BEZALAXE eta BEZALATSU ere sail honetan sartu beharrekoak
ditugu. Aditzondo honek gainerakoekin duen diferentzia
da perpaus bat eskatzen duela nahitaez osagarri gisa: HONELA egin
dut nik esan daitekeen bitartean, ezin esan *BEZALA egin dut nik.
Hau zuzena izateko, BEZALA-ri ezkerretara osagarri bat ezarri behar
diot, perpaus bat, osoa nahiz murriztua: ZUK (EGIN DUZUN)
BEZALA egin dut nik. (ik. 151. orr.).
— -KI eta -TO atzizkiaz osatutako aditzondoak: ONGI, ONDO,
EDERKI, EDERTO, HOBEKI, HOBETO, POLIKI, POLITO, TXAR-
KI, TXARTO, etab.
— Hemen sar daitezke beste zenbait atzizkiz osatuak ere: ASTIRO,
BIZIRO, SALTOKA, POZIK, HUTSIK, etab. Eta baita, itxuraz
behintzat instrumental mugagabe diren hainbat ere: OINEZ,
NEGARREZ, NEKEZ, ZINEZ, etab. BENETAN, EGIATAN, EGIAZ-
KI eta horrelakoak ere multzo honetan sartu beharko lirateke.
— Adjektibo askok aditzondo lanak egiten dituela dirudi. Bitara
jokatzen dutela pentsa liteke, horrenbestez: ARIN, BIZKOR,
ERRAZ, DOTORE, etab.
NOLA galderari erantzuten diote honako hauek ere, nahiz eta bestelako
adiztzondoen egitura ohikoa ez duten. Modu aditzondoak
dira, hortaz: PLISTI-PLASTA, TIPI-TAPA, DI-DA, TIRRI-TARRA, BLAI-
BLAI, AHO ZABALKA, etab.
d. Kantitate aditzondoak
Hemen sartuko dira batez ere maila aditzondoak, adjektiboen eta
beste adberbioen maila zehazteko erabiltzen ditugunak: OSO, BI-
ZIKI, BIZIRO, ARRAS, TXIT, ARRUNT, IZUGARRI, ASKI, NAHIKO,
eta antzekoak.
Hauetariko asko, bestalde, aditzaren lagun gisa ere ager daitezke:
(64) Izugarri gustatu zitzaidan nobela hura.ASKO, ASKI, NAHIKO(A) eta beste batzuk, berriz, izen sintagmaren
barruan aurki ditzakegu, determinatzaile gisa: [jende asko], [nahiko
diru], etab. Baina batzuetan inongo izenik gabe, berak bakar -
bakarrik ager daitezke aditz baten inguruan:(65) a. Gizon horrek asko zekien.. . Poltsa txiki horrek nahikoa pisatzen du.
Hauetan zail da [izena + asko/nahikoa] egitura duen izen sintagma
baten aurrean gaudela pentsatzea. Logikoago dirudi, (65b)-ren kasuan
behintzat, kantitate adberbio baten aurrean gaudela pentsatzea(65a)-ren kasuan, berriz, pentsa liteke [gauza asko] moduko
zerbait dugula. Beraz, izen sintagma arrunta dela pentsa genezake.
Garbi dago, nolanahi ere, (65b)-n nahikoa hori ez dela pisatu-ren
objektua. Objektua, okela izango litzateke beste honako honetan:(66) Harakinak okela pisatu dit.Gauza bat da ZER pisatu (ZER = objektua) eta ZENBAT pisatu
(ZENBAT = neurria).
e. Iritzi aditzondoak
Badira perpausetik kanpo gelditzen diren adberbio batzuk, perpausean baieztatzen dena nolabait modulatzen edo dutenak: NON- BAIT, AGIAN, MENTURAZ, BEHARBADA, DUDARIK GABE, NOS- KI, JAKINA, HAIN ZUZEN, etab.(67) a. Andoni gaisorik dago, nonbait.. . Nork bere arrazoiak izan ohi ditu, noski.
Aditzondo berezi batzuk: lokailuak
1. Perpaus elkarketa eta testu mailako lotura
Orain arte, gure gramatika honetan, perpausak osatzeko bidea
erakutsi dugu, nolabait: izenaren inguruan biltzen dira zenbait elementu
eta horrela izen sintagma osatu dugu. Izen sintagma desberdinak
eta aditza behar bezala konbinatuz, perpausa osatu dugu.
Perpaus bakuna. Baina, lan honetako V. kapitulutik aurrera erakusten
den bezala, perpaus desberdinak ere elkar daitezke: biak parekoak
badira, juntadura lortzen da. Bata bestearen mendekoa bada,
perpaus elkarketa horretan perpaus bat nagusia izango da eta honek,
beste osagai baten lana beteaz perpaus txertatu bat izango du
barnean. Hortaz, perpausak juntatuz nahiz perpaus bat beste baten
mende txertatuz lor dezakegu beste perpaus bat, perpaus elkartu
bat, alegia.Perpaus elkartuak beheragoko perpausez osatutako perpausak izango
dira. Hitz gutxitan esateko: zenbait izen sintagmaz eta aditz batez
perpausak osa daitezkeen bezala, zenbait perpausez goragoko
perpaus bat osa daiteke. Perpaus hori perpaus elkartua izango da.Baina bada testu deitzen den zerbait ere. Hitzegiten dugunean edo
idazten dugunean esaldiak erabiltzen ditugu. Esaldi horiek, gainera,
era egokian «josiak» egon behar dute delako testu hori koher entea
eta behar bezalako lotura eta batasuna duena izango bada.
Adibidez, testuak «hari» bati jarraitu behar dio. Horretarako, maiz,
esaldi baten eta bestearen artean, zubi eginez bezala, zenbait hitz
eta esapide aurkituko ditugu. Horietako asko lokailu deituko ditugunak
izango dira. Lokailuak perpaus baten barnean kokatuak egon
ohi dira, perpaus horren osagai gisa, nahiz eta aurrekoarekin duen
loturaren zernolakoaren berri eman. Horregatik, «testu antolatzaileak»
izenarekin ere ezagutzen dira elementu hauek. Bata bestearen
ondoren datozen bi perpausen arteko lotura semantikoaren
berri ematen digute lokailuek. Esaterako, honako adibideetan perpaus
pareak ditugu, baina perpaus elkartua osatzera iristen ez direnak.
Bakoitza bere aldetik doa: ez dute gramatikazko loturarik.
Hala ere, perpaus pareetan bada erlazio semantikoa, nahiz eta bakoitzean
erlazio hori desberdina den.(68) a. Haize handia dabil. BERAZ, banoa itsasora. (surfean ibiltzera,
adibidez).. . Haize handia dabil. HALERE, banoa itsasora.. . Haize handia dabil. GAINERA, itsasora noa.Gainera, halere, beraz eta antzekoak perpausean agertzen diren
osagaiak ditugu eta, horrenbestez, gramatikaren langai ere badira.
2. Lokailuak
Horrenbestez, hauek izango lirateke lokailu deitu ditugun elementu
gramatikal hauen ezaugarriak:
1. Testu mailako lotura semantikoa gauzatzen dute.(69) a. Garaiz etorri behar duzu lanera. BESTELA, arazoak izango
dituzu.. . Garaiz etorri behar duzu lanera. HALERE, arazoak izango
dituzu.
Bi perpaus ditugu adibide bakoitzean, bi perpaus lokabe. Baina
nolabait «josiak» daude, batean BESTELA-rekin, bestean HALERErekin.
Eta bistan da: lokailu bakoitzak semantikaren aldetik lotura
desberdina adierazten du.
2. Hitz askeak dira –adberbioak, gehinetan– ez, atzizkiak edo aurrizkiak.
Goiko BESTELA, HALERE (= HALA ERE) eta gainerakoak
(ALDIZ, BERAZ, etab.) hitz askeak ditugu ez atzizkiak.
Gainera, adberbioak.3. Juntagailuekin eta menderagailuekin batera ager daitezke.(70) a. Gizon hura Andaluziarra zen, ETA andrea, BERRIZ,
Zumarragakoa.. . Zinera joaten ginen igandeetan, EDO BESTELA, kasinora,
kartajokora.4. Sarritan, perpausaren hasieran, mintzagaiaren lekuan kokatzen
dira, baina aski mugikorrak dira eta perpauseko beste osagaien
artean kokaturik ere ager daitezke.
Hain zuzen, adberbio bera, perpausean non kokatua dagoen, lokailuizan daiteke edo ez. Har dezagun, adibidez, BESTELA adber -
bioa. Hau galdegaigunean badoa, ez da lokailua, baina mintzagaigunean
doanean, bai:(71) a. Lehen galtza laburrak ziren nagusi. Gaurko haurrak BESTELA
janzten dira.
(NOLA janzten diren esaten digu, alegia)
b. Galtza laburrak jantzi itzazu. BESTELA, bero handiegia izango
duzu.Bigarrenean, BESTELA-k aurreko perpaus osoari egiten dio erreferentzia.
Hori ere lokailuen ezaugarria da.
3. Lokailu motak
Bost lokailu mota desberdin bereiz daitezke:1. EmendiozkoakAurreko esaldian adierazten denari edo hiztunak jakintzat ematen
duen edo uste duen zerbaiti beste zerbait gehitzen edo eranstendiote. Multzo honetan sar litezke ERE, GAINERA, BESTALDE, HA-
LABER, OROBAT, BEREBAT, BEHINTZAT, BEHINIK BEHIN, BE-
DEREN, BADERE eta GUTXIENEZ.
Hona hemen zenbait adibide:
(72) a. Andoni Pragan izan da. Gu ere joan den urtean izan ginen.. . Gure koadrilan denak ikasleak gara, eta gainera futbola dugu
atsegin.. . Jonek ez daki bizikletan ibiltzen. Nik behintzat ez dut inoiz
ikusi bizikleta gainean.. . Inglesak inglesez egitea normala da. Normala da halaber,
euskalduna euskaraz aritzea.2. HautakariakLehenbiziko perpausean esandakoaren eta bigarrenaren arteko
aukera adierazteko erabiltzen dugu lokailu hautakaria. Hona hemen
nagusiak: BESTELA, OSTERANTZEAN, GAINERAKOAN,
GAINERANTZEAN, EZPABERE.(73) a. Hobe dut isilik egotea. Bestela, egundokoren bat esango dut.. . Su txikian jar ezazu lapikoa. Osterantzean, erre egingo
zaizkizu babarrunak.3. AurkaritzakoakBi perpausen arteko kontrakotasuna markatzeko erabiltzen ditugu:
ALABAINA, AITZITIK, ALDIZ, BARREN, BERRIZ, BITARTEAN, BIZ-
KITARTEAN, DENA DELA, DENA DEN, HAATIK, HALERE, HALA
ERE, HALA ETA GUZTIZ ERE, HORRATIK, NOLANAHI ERE, OR-
DEA, OSTERA, ALTA, …(74) a. Aita euskalduna zuen. Ama, aitzitik, mexikarra.. . Andonik nahi adina diru du. Hala eta guztiz ere, gehiago
behar duela ematen du.. . Baserria polita da bizitzeko. Lan egiteko, ordea, gogorra dela
iruditzen zait.4. OndoriozkoakBigarren perpausa lehenengoan baieztatzen denaren ondorioa edo
jarraipena dela adierazteko erabiltzen dugu lokailu hau: BADA,
BERAZ, HALA, HORI DELA ETA, HORTAZ, HORRENBESTEZ, OR-
DUAN, …(75) a. A eta B berdinak dira. B eta C ere bai. Beraz, A eta C ere
berdinak dira.. . Alkatearen bisita izan dugu kiroldegian. Hori dela eta, tresna
berriak erosiko dizkigute.. . Oso nota onak ateratzen dituzu. Zeri diozu hainbeste beldur ,
orduan?5. Kausazkoak
Bigarren perpausa lehenbizikoaren kausa edo zergatia dela adierazten
dugu lokailu honekin. Ondorioa eta kausa, hortaz, erlazio
beraren bi aurpegi edo izango genituzke. Hona hemen lokailu nagusiak:
ALABAINA, IZAN ERE, ZEREN, ZERGATIK,…(76) a. Kontuz ibili zaitez horrekin, zeren asmo bihurriak ditu.. . Bart goiz erretiratu nintzen. Izan ere, buruko minez nengoen.