Atlas Historikoa»Atlas Historikoa
Arte adierazpenak (XIX.-XX. mendeak)
EGILEA:
Miriam Alzuri Artearen Historian lizentziatua. Gaur egungo euskal artean aditua.
Arkitektura
Neoklasizismoa
XVIII. mendearen azken aldera Europa osoan krisiak jotzen du arte barrokoaren
ingurune politiko, sozial eta kulturazkoa. Haren parez pare, Argien Mendeko ideial
eraberritzaileek, haren unibertsalismo asmoak eta Arrazoiak gauzak eraberritzeko
dituen ahalbideetan duen konfiantzak sentiberatasun artistikoaren aldaketa
dakarte eta horren guztiaren adierazmolderik egokiena neoklasizismoa izango
da: arte arautzaile bat, intenporalitatea bilatzen duena eta hizkera halaber unibertsal
batean mintzo uste dena. Arkitekturari dagokionez, barrokoaren gehiegikeriari,
asimetriari eta apainketa gehiegizkoari orain neurri klasikoa, sotiltasuna
eta oreka kontrajartzen zaizkio. Horrekin batera, arkitektura neoklasikoak errazionala
eta funtzionala nahi du izan, hau da: diseinu arkitektonikoa eraikuntzak
bete behar dituen eginkizunetara egoki dadila proposatzen du.Arkitekturako ideia berriak, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Akademiak
(1752an sortua) zabalduak, oso goiz onartu ziren Euskal Herrian. Hala,
1781ean dagoeneko Justo Antonio Olagibel arkitektoak (1752-1818) beretu zituen
ideia horiek Gasteizko Plaza Berriaren diseinuan; obra hura izan zen, hiriaren
hirigintzaren eraberritzea hasteaz aparte, Euskal Herri osoan kopiatua izango
zen arkupedun plazaren eredua. Olagibelek lau ertzeko plaza monumental bat
asmatu zuen, hiru aldetan etxebizitzak izango zituena (laugarrena udaletxeak
hartuko du) eta inguruan atari lerro bat, puntu erdiko arkuzkoa; arkuak eusten,
berriz, beren habeari itsatsirik ordena dorikoko zutabeak dituzten pilare karratuak
ezarri zituen.
Eredu neoklasikoei jarraituz jasotzen dira orobat beste zenbait eraikin jakingarri:
Gernikako Juntetxea (1833), Antonio Etxebarriarena; San Prudentzioren etxe
palazioa, Armentian (Araba); Atxuriko erietxea, Bilbon (1818), Benito Orbegozok
trazatua, edo Arabako Diputazioko jauregia, Martin Sarazibarrena.
Baina arkitekto neoklasiko gorena Silvestre Pérez aragoitarra izan zen, Ventura
Rodríguezen jarraitzailea, Euskal Herrian asko lan egin zuena eta Donostiako
udal arkitekto izendatua ere izan zena. 1802an Mutrikuko Jasokundearen eliza
eraikitzen du, eta 1818an Donostiako udaletxe zaharra (gaurko Udal Liburutegia).
Pérezek egin zituen halaber Bilboko alhondiga, jadanik galdua (1829), eta
XVIII. mende hondarretan hasi eta 1851 arte amaitu ez zen Plaza Berrirako proiektuak
ere hark egin zituen; plaza horretarako egingo zituzten diseinuak Alejo Mirandak
(1786), A. Humaran-ek (1805), S. Pérezek (1819) eta A. Etxebarriak.
Neoklasizismoaren garaian ekiten zaie euskal hiriburuen hirigintza eraberriketako
lehen egitasmoei ere. 1782an hasi zen Gasteizko Zabaltzeaz aparte, Donostiakoa
eta Bilboko Bakearen Portukoa dira garrantzizkoenak, biek ere lur-jabeen
eraginez ustel atereak. Azken honekin Silvestre Pérezek 1789an proiektatu zuen
bezala, hiria Nerbioi aldera irekitzea proposatzen zen, portua jartzen baitzuen
proiektuaren protagonista.
Donostiari dagokionez, 1813ko sutearen eta hondamendiaren ondoren, Pedro
Manuel Ugartemendiak hartu zuen hura berreraikitzeko agindua. 1817an hasi
eta Gasteizko Plaza Berriaren diseinuaren antza daukan gaurko Konstituzioko
Plaza zen proiektuaren ardatza. Hartan bezala, honetan ere Ugartemendia eta S.
Pérezen udaletxea da plazaren buru egiten duena.
Erromantizismoa, eklektizismoa eta mende bukaera
XIX. mendearen erdi inguruan, irizpide neoklasikoak garrantzia galtzen hasten
dira erromantizismoaren oldearen aurrean. Akademiak aldezten zuen arautegi
neoklasiko zurrunari aurre egiten dio, artearen adierazmolde guztietan, erromantikoek
sustatzen duten askatasun formal eta estilistikoak.
Garai honetako arkitekturari dagokionez, hirigintzaren arloan egiten dira berrikuntza
adierazgarrienak, Europako hiri handienetako biztanleriaren hazkunde
etengabeari erantzun bat eman behar baitio. Hala, Parisen (Haussman, 1853),
Vienan (1858), edo Bartzelonan (Cerdá, 1859) hiriaren ohiko itxura erabat aldatzen
duten hirigintza proiektu handiak bultzatzen dira. Euskal Herrian ere, eskualdea
bizitzen ari zen industria eta finantza aurrerakuntzaren azalpen garbienetakoa
izan ziren hirien zabaltzeak.
Donostian, adibidez, 1864an hiria zabaltzeko eragozpen ziren gotorleku zaharrak
botatzen dira eta Antonio Kortazar ingeniariak (1823-1884) prestaturiko
arautegiari jarraiki bigarren zabaltze baten eraikuntzari ekiten zaio. 1863-1880 eta
1880-1914 artean hurrenez-hurren, bi alditan, egin zen “Kortazar Zabaltzeak” zerbitzu
azpiegitura egokia eman zion hiriari, kaleen antolakuntza ortogonala ezarri
zuen eta eraikuntzen osasun baldintzetan hobekuntza handiak sartu zituen. Arkitekturari
dagokionez, oraindik kutsu neoklasikoa zuen Jose Eleuterio Eskoriazaren
Diputazioko Jauregiak eta Gipuzkoako Plazak eratzen duten multzoareninguruan antolatu zen zabaltzearen lehen arotik zetorren hiria; Artzain Onaren
plaza eta eliza bigarren zabaltzearen muina izan ziren.
Bilbon, bere aldetik, Pablo Alzolak, Severino Atxukarrok eta Ernesto Hoffmeyerrek
egindako zabaltze proiektu bat onartzen da 1876an.
XIX. mendearen azken laurdenean zehar, industrializazioaren, inmigrazio
joeren eta merkataritza eta turismoaren garapenaren ekarpen zen eraikuntza ekimen
sendo bat bizi izan zen Euskal Herrian. Estiloari dagokionez, atzera egiten
du laztasun klasizistak arkitektura historizistaren garapenaren aurrean; antzinako
arkitektura era eruditoan berreskuratzeko ahalegina egiten da eta eklektizismoaren
indar hartzearekin joera hori areagotzen da. Hartaz, nahas-mahasean onartzen
dira, askotan eraikuntza berberean gainera, arkitekturako estilo desberdinak,
eraikuntza beraren egiturazko arazoen irtenbidea sakontzen ez duen estalki apaingarri
bezala bakarrik hartzen baitira ia beti estiloak.
Hala, Gasteizen, Jabier Lukek eta Julian Apraizek estilo neogotikoan eraikitzen
dute Katedral Berria (1907). Donostian jasotzen dira Luis Aladrénen eta A.
Morales de los Ríosen Kasino Handia (1882-87); Frantzisko Urkolaren Victoria
Eugenia antzokia (1909) estilo neobarrokoan; Charles Mewes-en Maria Cristina
Hotela (1908-12); eta Seldom Wornum-en Miramar jauregia (1881-93). Bilbon,
azkenik, azpimarratzekoa da Joaquín Rucobak 1890ean berpizkundeko estiloan
eraiki eta Federiko Ugaldek 1919an eraberrituriko Arriaga antzokia; udaletxea
(1892), eta diputazioko eraikuntza barroko eta monumentala (1897-1900), Luis
Aladrénena.
Modernismoak, mende hondarretako arkitektura estilorik orijinalenetakoa
dena, Euskal Herrian eragin gutxi izan zuen. Aisia eta solaserako arkitektura bati
loturiko joera izan zen gainera, zinema, musika kiosko (Donostiako Zumardikoa,
R. Kortazarrena), azoken apainketan erabilia… eta oso gutxi etxebizitzetan eta
mami gehiagoko bestelako eraikuntzen diseinuan.
Obra modernistaren bat edo beste egin zuten arkitektoak dira Martínez de
Ubago Iruñean, P. Guimon Bizkaian, eta R. Kortazar eta Luis Elizalde Donostian,
obrarik adierazgarrienak Luis Aladrén donostiarraren taldeko dekoratzaile zen
Darroguy frantsesak egin bazituen ere: Rekalde Zumardiko 34. zkia (1899-1901)
eta Campos Eliseos antzokia (1902-03), azken hau Acebal arkitektoarekin batera.
Hasieran modernismoaren eraginpean egon zen M. Camiña: bere obra nagusia
da Gorlizko osasunetxea (1914), hormigoi armatuz Espainian egin zen lehen
eraikuntzetako bat eta Vienako modernismotik hurbil dagoen estetika duena.
XX. mendeko lehen hamarraldiak Me...
XX. mendeko lehen hamarraldiak
Mendez aldatzearekin batera, nolabait “leku bateko”, eskualde geografiko
bateko propiotzat jotzen den estilo sail bat erreibindikatu eta berreskuratzeko
joera zabaldu zen Europako arkitekturan. Espainian, adibidez, eskualdetako omen
liratekeen aldagarri arkitektoniko andana azaltzen da; “neoandaluziarra”, “neosantandertarra”,
“neoeuskalduna”…
Euskal Herrian, arkitekturako eskualdekotasun honetako nortasunik aipagarrienak
izan ziren Leonardo Rucabado santandertarra eta Manuel Mª Smith Ibarra
(1879-1956) haren jarraitzailea. Arkitekto malgua eta arkitektura anglosaxoniarraren
bitxitasunean benetan interesatua, bere bezeria bizkaitar hautak eska zekiokeen
edozein estilotara egokitzeko gauza zen Smith: modernismoa, mediebalismoa
(Etxebarriko eliza, 1907), neoeuskalduna (Atxuriko geltokia, 1912;
Lezama-Legizamondarren etxea)…
Hala ere, estilo “neoeuskalduna” bultzatu zutenen artean P. Guimon izan zen
ezagunena, bere garaiko arkitektura joera aurreratuetatik bere borondatez urrundua
zegoen profesionala, batzuetan modernista, besteetan errazionalismoaren
irizpideetatik hurbil, eta obra anitz eta eklektikoa egin zuena. Bere kasuan, neoeuskalduna
txaletak eta famili bakarreko etxeak, adibidez Zumaiako Zuloaga etxea,
egiteko erabili zuen batik bat. Berea da, halaber, Algortako trinitarioen eliza ere.Joera honetan lan egin zuen inoiz edo behin Emiliano Amannek (1882-1942),
bere obrarik ezagunena Sociedad Bilbainaren egoitza (1910) baldin bada ere.
Artista bidaiaria, atzerrian harremanak zituena eta berrikuntzen jakitun zegoena,
estilo aldetik, arkitekto kontraesanez betea izan zen Amann: klasizismotik hurbil
zeuden eraikuntzak egin zituen alde batetik (Deustuko Unibertsitate Komertziala),
eta bestetik langileen etxadiak hogeita hamargarren ondoko urteetan (Solokoetxe
etxadia, Bilbon).
Modernista izan zen hasieran Rikardo Bastida, Bilboko udal teknikaria eta
Bilboko Olimpia zinema (1906) eta Alhondiga (1905) egin zituena. Azken honek
Kataluniar modernismoaren eta Vienako sezesionismoaren eraginak ditu, eta aitzindarietako
bat izan zen hormigoi armatua erabiltzen.
Hala eta guztiz ere, 1920 ondoko hamarraldiaren erdialdera arte Teodoro
Anasagasti (1880-1958) eta Secundino Zuazo (1887-1970) izan ziren arkitektorik
garrantzitsuenak. Obra teoriko handi bat osatu zuen Anasagastik eta, Camiñak
edo Bastidak bezala, hormigoiaren eta gisako eraikuntzako material berrien posibilitate
teknikoak ikertu zituen. Lan asko Madrilen egin zituen (Real Cinema,
Cine Pavón), eta estiloari dagokionez sezesionismotik hurbil ibili zen. Bermeon
San Jose kolejioa (1909) eta Itsasoko eskola (1917) eraiki zituen.
Zuazo, bere aldetik, eklektizismoaren barruan lan egiten hasi bazen ere,
1910eko hamarraldiaren erdialdetik aurrera saiatu zen bere arkitektura lehenik
art-deco-ra eta errazionalizismora gero sotiltasun formalera hurbilduko zuten proposamen
modernoagoetara egokitzen. Bilbon Postetxea (1927) eta Madrilen, beste
zenbaiten artean, Musikaren palazioa Gran Vían (1926), Loreen etxea (1932) eta
galdurik dagoen Recoletos pilotalekua eraiki zituen. Azken hiri honetan Ministerio
Berriak, Errepublikak agindurik, baina gerra zibilaren ondoren aldatua, egiteko
proiektua prestatu zuen.
Joera berritzaileak: errazionalismoa
1920ko hamarraldiaren erdialdera arte ez ziren iritsi Espainiara errazionalismo
arkitektonikoari eta Le Corbusier, Gropius, eta abarren obraren formulazioari
buruzko lehen albisteak. Proposamen hauek (eraikuntzako material berrien erabilera
handia, arkitekturako osagai propioen joeraren arabera bakarrik lortzen
den edertasunaren bilaketa, laztasun dekoratiboa…) 1930ean sortu zen GATE-
PAC-en bidez zabalduko ziren Espainian. Talde horretan sartuko ziren euskalartitekto asko: J. M. Aizpurua, J. Labaien, F. Lagarde, Vallet, Ponte, Olazabal (Donostia),
Zarranz (Iruñea) eta Vallejo, Madariaga eta Tomas Bilbao (Bilbo).
Etxebizitza txikienaren, langileen etxebizitzaren, eta abarren arazoaz kezkaturik,
lurralde honetan indarrean zegoen arkitektura ofiziala zalantzan jartzen du
argi eta garbi euskal errazionalismoak eta eklektizismoa eta eraikuntzen “estiloaz”
bezeroek eta arkitektoek zuten seta kritikatu zituen. Ordainetan, bere garaiko
premiei erantzungo zien arkitektura egin behar zela adierazi zuten, beharrean
eta material praktiko eta ekonomikoen erabileran oinarrituko zen edertasun
kontzeptu berri bat eskainiz. Hala ere, euskal errazionalismoa ez zegoen lotuta
bereziki ezkerrekoa zen ideologia batekin, Europa erdialdeko bere izenkidea bezala,
eta ez zituen beretu hura zuzpertu zuten ideial berdinzaleak ere.
1920ko hamarraldiaren hondarretako krisialdi ekonomikoak eta handik etorri
zen inbertsio inmobiliarioen eta eraikuntza ekimenen murrizketak eragina izan
zuten errazionalismoari loturik zeuden euskal arkitektoen lanean, lehiaketa eta
konkurtsoetan oparo sarituak ziren beren obrak oso gutxitan ikusi ahal izan baitzituzten
gauzatuak.
Jose Manuel Aizpuruak eta Joakin Labaienek egin zituzten Euskal Herrian
ezagutzen diren lehen obra errazionalista garrantzizkoak: Klub Nautikoa (1929)
eta Sacha kafetegia, Donostian. Aipatzeko beste obra batzuk dira Bermeoko
Kikunbera etxe ontzia (1930) F. Arzadun-ena, Briñas Eskola Multzoa (Bilbo, 1933),
P. Ispizuarena, Ripa kaleko 6. zenbakiko etxea (Bilbo, 1932) T. Bilbaorena, Lezako
Eritetxe Antituberkulosoa (1934) P. Lezarena.
M. Galíndez, azkenik, da Madrilgo Bizkaia Banketxeko egoitza (1930-32) eta
Bilboko La Equitativa (1934) eta La Aurora (1934-35) bezalako eraikin jakingarrien
egilea.
Gerraostetik gaur arte Salbuespen...
Gerraostetik gaur arte
Salbuespenak salbuespen (T. Bilbao, atzerrira behartua; Aizpurua, 1936an
fusilatua…), gerrak ez zuen sortu euskal arkitektoentzat erabateko etenik aurreko
urteekiko, gerraosteko lehen urteetan behintzat eta, egiaz, gerra amaitu ondoren
gehienek beren lanari berriro heldu ahal izan zioten.
Hala ere, 1930eko hamarraldian gainbehera zetorren eraikuntzaren egoera
ekonomiko kritikoa areago laztu zuen gerrak; eta horrela, kapital pribatua ez
baitzegoen prest arlo inmobiliarioan inbertitzeko, estatua bilakatu zen eraikuntzaren
bultzatzaile nagusi.Estiloari dagokionez, Smith, Bastida, Ispizua, Aginaga, Unanue eta gisako arkitektoek
errazionalismoaren planteamendu formalen arabera jarraitu zuten lan
egiten (planteamendu horiek, arindurik inolaz, indarrean gordeko ziren 1960ko
hamarraldia arte).
Gero, aginpide politikotik bertatik eskatuko zitzaien arkitektoei “estatu berriaren”
arkitektura berria bateratu eta sinbolikoki irudikatuko zuen “estilo nazional”
bat bila zezaten. Hartaz, historizismora eta arkitektura monumentalistara
itzultzea eta “espainol” bezala jotzen ziren estiloak berreskuratzea gertatu zen
40ko hamarraldian. Guztien buruan “eskorialdarra” jarri zen eta bi euskaldun izan
ziren, Pedro Muguruza Otaño eta Pedro Bidagor Lasarte alegia, zeresan handia
izan zutenak haren zabalkunde eta ezarpenean.
Pinturaren eta eskulturaren kasuetan bezala, ez dira azalduko Euskal Herrian
50eko hamarraldiaren erdialdea arte modernitatera irekitzeko lehen ahaleginak.
Arkitekturaren arloan, garai honetako obra enblematikoa Arantzazuko basilika
(1950-54) izan zen, L. Laorga eta J. Sáenz de Oizarena, arkitektura erlijiosoari atxiki
ohi zitzaizkion historizismo mediebalistekiko haustura ahalegina, alegia; pintoreek
eta eskultoreek (Chillida, Oteiza, Basterretxea, Ibarrola) ere eskuhartu zuten
ahalegin horretan. Antzeko planteamendua agertzen da M. Fisac-en Koroatze
elizan, Gasteizen (1958).
Geroago, berriro hartu zituen euskal arkitekturak mugimendu modernoaren
eta errazionalismoaren idealetako batzuk, M. Marzideren Gurutzetako Osasun
Hiriko proiektuan, F. Olabarriaren obran, e.a. ikus daitekeenez.
1960ko hamarraldian zehar, bestalde, bere lehen lanak egiten ditu L. Peña
Gantxegi gipuzkoarrak: gerraosteko euskal arkitekturan arkitekto funtsezkoa da,
bertako arkitekturako tradizioetako osagai jakin batzuk bereganatuko zituen hizkuntza
formal autoktono bat berreskuratzea. Eraikin pribatu asko, etxebizitzak,
e.a. egin ditu Zarautz, Mutriku, Oiartzunen… eta Gasteizko San Frantzisko eliza
(1968), e.a. Erabilera zibikoa duten gune garrantzizko hainbaten birmoldaketan
ere parte hartu du halaber Peña Gantxegik; Donostian, Trinitateko plaza (1963),
eta Haize Orrazia (1976); Foruen plaza Gasteizen, E. Chillidarekin batera.
Haren ondoren, euskal arkitekto sail batek errejionalismo arkitektoniko berri
honen idealen barruan lan egiteko aukera egin du, mugimendu modernoaren
ondarea lekuko eraikuntza tradiziora egokituz eta eraikina bere inguru urbanoan
integratzeko ahalegina eginez beti.
Une honetako lanak dira M. Oriolen EUTGen egoitza Donostian, eta Bizkaiko
Bankuaren eraikina Bilbon.
1970eko hamarraldian F. Olabarria, R. Basáñez, J. Erbina, J. I. Linazasoro, M.
Garai bezalako arkitektoek lan egin zuten batik bat… Arkitekturako beren proiektuei
ezer kendu gabe, J. D. Fullaondok egin zuen lan teoriko garrantzitsua ere
azpimarratu behar da, euskal arkitekturaren historiaz idatzi zituen liburuak, edo
hainbat argitalpenetatik hark izan zuen zerikusia euskal arkitektoen sustatzaile
bezala (horien artean Nueva Forma aldizkaria bereziki aipatzekoa da).
Artearen arlo guztietan bezala, hurrengo hamarraldiek ekintza ildo desberdin
eta kontraesangarriak bereganatzeko premia ekarri diote euskal arkitekturari, kasik
beti atzerrian sorturiko moden eta jarreren ispilaketa bezala bestalde. Historizismoekin
formalki uztarturik dauden planteamenduen ondoan, mugimendu modernoaren,
organizismoaren, e.a. beste oinordekoak bizi dira, haiek era nolabait
pertsonal eta orijinal batez onartuz inolaz. Gasteiz, Gobernu autonomoaren egoitza,
izan da, zentzu honetan, arkitekturako azken joerek arrastorik gehien utzi
duten hiria, E. Marimon, A. Amann, R. Erzilla, J. L. Katon, J. Herrero, V. Santamaria,
F. Kortazar, M. Apraiz eta gisako arkitektoen eskutik.
Pintura
XIX. mendea
Euskal pinturaren produkzioa XIX. m...
Euskal pinturaren produkzioa XIX. mendean ez zen oso distiratsua izan artistei
eta obrei dagokienez, eta Espainian une hartako artearen panoraman modan
zeuden joerei jarraituz garatu zen oro har (klasizismoa, erromantizismo ezberdinak,
kostunbrismoa, historiako pinturak). San Fernando Arte Ederretako Akademiaren
eta Arte Ederretako Erakusketa Nazionalen bidez, bere esku zeukan Madrilek
arte gustu ofizialaren papera eta erabateko eragina izan zuen une horretako
euskal artisten prestakuntzan (ez ziren asko, edozein modutan) bai estiloari bai
gaiei dagokienez.
XIX. mendearen erdialdera azaldu ziren lehen azalpen interesgarriak. 1860ko
hamarralditik mende hondarretaraino ingurune espainiarrean indarrean zegoen
jenero historikora hurbildu ziren euskal artistak ere. Hauen kasuan ere teknikaz
eta egintzaz pintura txukuna zen, baina teatralizatua eta anpurutsua, Espainiako
edo munduko historiako gertakari jakin batzuk irudikatzera emana printzipioz
(Kaio Grakoren agurra, Barroetarena; Zerbantesen azken uneak, Zamacoisena).
1876tik aurrera eta uztailaren 21ean foruen ezeztapena gertatu zenetik, ordea,
bertako pintoreek euskal historiako edo mitologiako iraganari zegozkien
gertakariak adieraztea hobetsi zuten, adibidez Jaun Zuria Bizkaiko askatasuna
aldeztea zin eginez, Guinearena, Arbola malatoa, M. Seguirena, edo Murumendiko
dama, E. Zarraoarena, hirurak 1882koak.
Bestalde, herriko bizimodua eta tradizioa, erromantizismo kutsu nostalgiko
batez sarri, irudikatzean oinarritzen zen ohiturazko pintura baten garapena bultzatu
zuten nazionalismoaren lehen formulazio teorikoek.
XIX. mendeko euskal pintoreen artean aipa ditzakegu F. Bringas (1827-1855),
bertako kostunbrismoaren lehen lekukoa kronologiaren arabera eta euskal baserritarren
munduari buruzko lehen ikonografien sortzailea, J. Etxenagusia (1844-
1907), M. Markoartu…, edo A. Lekuona (1831-1907), hurrengo belaunaldiko artista
bilbotar gehientsuenen maisua. J. Berroeta (1835-1907) izan zen garai hartako
Bilboko handikien erretratugile ofiziala, nahiz eta historiako eta Bibliako gaieiburuzko koadroak eta paisajeak, Karlos Haes-en naturalismoaren eraginpean, ere
egin zituen.
E. Zamacois (1841-1878), Madrazoren eta Meissonier-en ikaslea, pintore ederzalea
izan zen, teknika trebe eta zehatza zuena, gai galai eta kostunbristako jeneroko
koadroetan trebea. I. Díaz Olanoren (1866-1956) pintura akademizismo
kontserbadoreenaren, inpresionismoaren eta errealismo kostunbristaren artean
koka daiteke. Araban, orobat, F. Amáricak (1866-1956) egitura “inpresionista” zuen
paisajea egin zuen bakarrik, jatorrizko iturburu frantsesetik ez baino Sorollaren
bidez ikasirik.
A. Guineak (1860-1916), azkenik, gaiaren eta formaren aldetik eklektizismo
bati jarraituz lan egin zuen; baina bere karrerako aldi desberdinetan, historiako
pinturaz eta kostunbrismo tradizionalenaz interesatzera eraman zuen horrek, baina
baita inpresionismoaren paleta garden eta teknika solteaz edo art nouveauren
lerro uhintsu eta apaingarriaz ere.
Modernizazioa A. Guiard (1860-191...
Modernizazioa
A. Guiard (1860-1916) eta D. de Regoyos (1857-1913), jaiotzez asturiarra baina
Bizkaian eta Gipuzkoan maiz lan egin zuena, izan ziren euskal pintura XIX.. ende hondarretako europar arte korronte berrietara egokitu zutenak.
Guiard, pintore inpresionistekin zazpi urtez Parisen ikasten ibili ondoren, formaren
eta gaiaren aldetik talde horrek zekartzan berrikuntzak, literatura sinbolista,
e.a. hasi zen zabaltzen Bilbon. Historiako pinturaren erretorikaren kontra,
bere garaiko gauzetan, egunorokoetan, arruntetan oinarritzen ziren gaiak eta
grafismo sotil eta lineala sartu zituen, Ingres eta Degas-en eraginpean. Madril eta
Erroma ospe eta ikasketa zentrotzat utzi eta arte prestakuntza osatzeko hiriburu
frantsesa hobesten duen euskal pintore belaunaldi bati bidea ireki zion halaber.
Regoyos, bere aldetik, izan zen beharbada plenairismoaren ordezkaririk onena
Espainian, eta argian, koloreen modulazioan oinarrituriko paisajezko pintura
egin zuen. Euskal paisajeaz biziki interesatu zen, eta pintzelkada soltea, puntilismotik
hurbil zegoena, eta kolorean teknika dibisionista erabiliz irudikatu zuen.
Euskal pinturaren geroko garapenean izan zuen eragina, hala ere, ez zen handia
izan, bertako paisajismoak, izan ere, baserritar ingurunearen erreibindikazio epiko
eta idealizatu baterantz jo baitzuen oro har, Lekuonaren irakaskuntzatik zetorren
marrazkiaren aldeko tradizioa hobetsiz, gainera.
1900-1919 Modernitatearekin zerik...
1900-1919
Modernitatearekin zerikusirik duten bestelako hizkeren jasotzea XX. mendeko
lehen bi hamarraldietan gauzatu zen. Hala eta guztiz ere, euskal artea –garai
horretako Espainiako artea bezala– 14ko gerra aurreko abangoardiaren jarrera
esperimentalistatik (kubismoa, futurismoa, dadaismoa…) albora geratu zen. Eta
hori, garai horretarako jadanik euskal artista gehienek beren prestakuntza Parisen
burutu arren. Salbuespenak salbuespen (Iturrino, Gezala), estilo eta jarrera
abangoardistak aldika bakarrik onartu ziren eta, lehen urteetan, osagai sinbolista
eta espresionista jakin batzuetara mugatu ziren. Tradiziozko hizkera figuratiboekiko
eten erabatekorik ez zen sekula gertatu ordea.
Horrekin batera, 1910. inguruan hiru euskal hiriburuetako batean, Bilbon,
hasten da eratzen arte merkatu berria. Hazkunde ikusgarria izan zuen hurrengo
urteetan (1915-1920), egokia baitzen ekonomiaren eretia, baina baita artifiziala
eta nahasia ere, eta horrek ekarri zuen haren ahulezia 1920ko hamarraldiko hasierako
finantza eta gizarte krisiari aurre egiteko. Hala eta guztiz ere, 1910eko
hamarraldian sortzen dira lehenengo arte “galeriak” (haietako batzuk, aldi baterako
beren erakustokiak uzten zituzten denda soilak) hiriko burgesia aberastuak
inbertitzeko zeukan gogoa asetzeko; aldian-aldian erakusketak antolatzen dira;
elkarteetan antolatzen dira artistak, beren interes profesionalak babesteko; hiriko arte kritikak lehen urratsak ematen ditu… Era horretan, 1930eko hamarraldiaren
lehen urteetan, bere baitan hartzen zuen hiriak ia euskal artegintza guztia.
Nazionalismoaren garapen azkarrak, gainera, eta eskualdeko izaeraren nortasun
ezaugarriak eta bizimodua zertzen lagunduko zuen guztia sendotzeko hark
zuen premiak eskualdeko gaietara erabat iraulitako arte mota baten eskaera ekarri
zuen. Pinturari gagozkiolarik, bizitza luzea eta jarraitzaile segizio oparoa izango
zituen ikerketa bide bat indartu zen. Eta izan ere, hasieran izan zuen garapena,
garaiari dagokionez, Europako beste zenbait lurraldetan (Ingalaterra, Frantzia)
eta Espainiako beste eskualdeetan (Galizia, Asturias) antzeko ikonografiak sortu
zituen estetika korronte askoz zabalago batekin bat badator ere, ezin eragotzi
ahal izan zen euskal kostunbrismoa geroago estereotipora eta gai jakin batzuk
(bertako paisajea, baserritarren eta mariñelen giroa) gehiegi errepikatzera mugatua
gera zedin, edukin ideologiko eta erreibindikazio gogo oro alde batera utzita.
Ordurako, pintura mota honek merkatu berriak eginak ditu Latinamerikan.
Arrantzaleak, arraunlariak, herrietako festak, erromeriak: Balentin (1879-1963)
eta Ramon (1882-1969) Zubiaurre, Gaztela eta Gaztelan sarri pintatu zuten bi
anaien gai zerrendako zati handi bat osatzen dute horrelakoek. Baita Arrue anaiena
ere (Alberto, José, Ricardo eta Ramiro); Alberto (1878-1947) erretratugile bezala
ere nabarmendu zen, T. Meabe edo “Juan de la Encina” kritikoaren erretratuak
bezalako obra jakingarriei esker. Itsasoak (itsasmutilak, itsasertzeko emakumeak,
arrantzaleak, kaiak…) bereganatu zuen lanbidez mariñel eta inoiz edo behin arteko
kritiko edo itzultzaile izan zen J. Tellaecheren (1885-1957) interesa. Bere
oleoak kartoi gainean, kolorez oso neurritsuak eta egitura lehorrekoak dira, bernizatu
gabeak, eta, hala eta guztiz ere, euskal gaiko pinturaren errealismo anekdotikoa
hausten dute, itsasontzien soslaiek, oihalek eta habeek sortzen dituzten
planoen jokoetan biltzen baita pintorea…
A. Arteta (1879-1940) izan zen hiriko eta lantegietako gaiak, langileak, indarrak,
lanaren duintasuna goraipatu zuen ordezkaririk onena. Kubismoko osagai
jakin batzuk tartekatu zituen bere obran (sotiltzea irudietan, geometrizaio moduko
bat hondoetan). Ez zen abiatu, bere garaiko espainiar artisten artean inor
abiatu ez zen bezala, Picasso, Gris, eta abarren kubismo komprometatuan barna,
baizik eta Vázquez Díazen “cézannismotik”, hura baitzen Espainiako 1920ko hamarraldiko
lehen urteetako arte panorama zurrunean modernotasunaren sinboloa.
F. Iturrinok (1864-1924) –Guiard eta Regoyosen belaunaldikoa– Matisseren
adiskidea, Gauguin, Van Gogh, Renoir eta Cézanneren pinturan aditua, postinpresionismoaren
lorpenak bereganatu zituen obra eta formaren aldetik “nabis”en
pinturaz bezala fauvismoaz uztar daitekeen bat egin zuen. Emakumezkoaren biluztasuna
eta bertako pinturaren parean bestelako ikonografia hobetsiz (mairuak,
ijitoak, odaliskak, zaldiak, jardinak…), Iturrinori ez zitzaion interesatu bitxi edo
ikusgarri zena bilatzea; gai guztiak ziren beretzat kolorearen euskarri, irudikatze
naturalistaren mende jarri gabe erabili baitzuen kolorea, mihisean pintzelkada
erasokor, indartsu, “espresionista” baten bidez zabalduz. Fauvismoaren ildotik
lan egin zuen orobat J. Etxebarriak (1875-1931), baina mundu pertsonalago eta
minagoa sortuz (loreak, erretratuak, izadi hilak…). A. Gezala (1889-1945) artista
kosmopolita eta fina, bere garaiko joera estetiko guztiekiko arretatsuari esker,
obra berritzaileenetako bat ezagutzeko aukera izan zuen euskal arteak; pintore,
marrazkigile, kartelgile… Gezalak bere pintura guztiz dekoratzaileari modernismotik,
Vienako sezesionismotik, Die Brücke-ko alemaniar espresionismotik, futurismotik
zetozen osagaiak gaineratu zizkion.
I. Zuloagak (1870-1945) eta M. Losadak (1864-1949) uko egin zieten abangoardismo
estetikoari bezala bertako ikonografiari. Lehenak, hasieran pintura
gardenera eta modernismora hurbildu bazen ere, geroago Velázquezengan, eta
haren bitartez, Espainiako eskola tenebristan bilatu zuen inspirazio iturria. Marrazki indartsu eta zehatzeko pintura egin zuen eta, laurogeita hemezortziko belaunaldiaren
begiradaz ikertu zuen Gaztelako giza eta geografia paisajea. Bilboko
Arte Ederretako Museoko zuzendari izan zen Losada ere, bere ibilbideko lehen
aldian, XVII. mendeko pintoreei arreta berezia eskaini zien, egunoroko euskal
bizitzara aldatuz; gero, eite inpresionista bateko pintura distiratsu eta oso bernizatu
batera eta antzinako Bilbo nostalgikoa islatzera jo zuen. G. Maeztuk (1887-
1947), aurrekoek bezala, pinturako espainiar tradizioa erreibindikatu zuen, baina
bere kasuan pintura heroiko, irudi biribil eta ondo zehaztuz, erraldoiez beteriko
baten abiapuntu izan zen; honekin batera, marrazki “eskultura gisakoa”, objektuen
astuntasuna azpimarratzen duena, eta kolore oparo bat, urreen eta horien
aberastasuna indartuz.
1920-1936
1920ko hamarraldiaren hasieran, pintore belaunaldi berri bat dator euskal arte
mundura (Ucelay, Aranoa, Urrutia, Olasagasti, Cabanas Erauskin, Montes Iturrioz,
Bienabe Artia, Landa, Salazar, Flores Kaperotxiki…), eta haiekin batera joera estetiko
berriak.
Oraingoan eraberritze formala noucentisme-aren eskutik dator (E. d’Orsek
adierazia), Cézanne-ren klasizismoa jasotzetik, eta Artetaren obratik; artista gipuzkoarrei
dagokienez, Vázquez Díazen obrak izan zuen batik bat eragina, J.
Olasagasti pintorea (1907-1955) bezalako adibide jakingarriekin. Eraikuntza tinkotasun
jakin bat bilatzea, formalki eraskin zen oro, anekdota eta erromantiko zen
oro koadrotik ezabatzeko nahia eguneko bihurtzen da eta errejionalismoa eta
gauza bitxien eta berezien hobespena albora geratzen da. J. Aranoaren (1901-
1973) edo J. Urrutiaren (1893-1965) lehen obretan, esaterako, “euskal gaia” arazketa
formal erabatekora eraman zen, bi artistak alderdi plastiko eta konstruktiboetara
biltzen zirelarik (bolumenen definizioen zehaztasuna, gaiaren ulerpide
sintetikoa), ez “gaira”, narraziora. Jarrera hori, noski, ez zen 1920ko hamarraldiko
euskal artearena bakarrik, baizik 14ko Gerra Handiaren ondoko Europako
arteko abangoardiaren “ordenara itzulera” zioen jarrerarekiko erantzuna zen(Picasso bera zen haren buru): honek neurria, konposaketaren oreka, marrazkiaren
gailentasuna eskatzen zituen.
Hala ere, beste joera batzuk ere interesatu zitzaizkien euskal sortzaile gazteei
hamarraldi horretan zehar. J. Cabanas Erauskinek, aurreko belaunaldiko paisajegilerik
bikainena zen A. Cabanas Oteizaren seme, surrealismoa landu zuen, harik
eta, 1929 aldera, Italian Marinettiren futurismoa, pintura metafisikoa eta Quatrocentoko
pinturaren argitasun formala eta konposatzailea aurkitu zituen arte;
ordutik aurrera, 1930eko hamarraldiko ikonografia faxistaren oinarri izango zen
arte hizkera baten formulaziora egokitu zuen bere ibilbide abangoardista. J. Mª
Ucelay (1903-1980) euskal artea osagai etnografikotik (bodegoiak, erretratuak eta
itsasoko eszenak izan zituen gai nagusiak) askatzeko gauza zen artista bezala
ikusia izan zen bere garaian, “errealismo magikoaren” poetikaz eta “Alemaniako
objektibotasun berriaz” uztarturik zegoen pintura eginez.
Hizkera hauen guztien formulazio osoa Errepublikaren garaietan egin zen,
30eko hamarraldian dagoeneko, eskema geometrikoen arabera antolatu eta osagai
naturalistak ahalik eta gehien murrizten dituen pintura zabaltzen denean. Garai
horretako aldakortasun politiko eta sozialak bere isla izan zuen artean ere, eta
lehen aldiz galdetzen dio honek garbi bere buruari zein eginkizun duen gizartean
eta zein den artistaren egitekoa. Europa osoan bezala, artearen gardentasunaren
eta doako esperimentatzearen alde dauden teoriak zalantzan ipintzen
dira; bere autonomiaren eta bere politizazioaren artean ari da borrokan artea, eta
garai horretako euskal artista gehienek konpromezu sozialaren aldeko apustua
egiten dute. Kabaileteko pintura, bestalde, ez da gehiago pintorearen adierazpen
nagusia arte azalpen berrien oldartze geldiezinaren aurrean: kartelismoa eta
publizitatea, ilustrazioa, murruko pintura… Artea, azken batean, bere alderdi
agerikoenean garatzen da.
1930 ondoko hamarraldiak, gainera, Donostiaren garapena ekarri zuen, arte
zentro “aurreratu” moduko arte azpiegitura txikienik gabe baitzegoen ordura arte:
abangoardiako arte erakusketak antolatzen dira, arkitektura errazionalista hedatzen da GATEPACen Iparreko Taldearen sorrerarekin… Eraberritze giro honetan
ematen dituzte beren lehen urratsak N. Balenziaga (1905-1935), J. Sarriegi (1911-
1967), N. Lekuona (1913-1937), J. M. Zumalabe, C. Ribera valentziarra, J. Oteiza
eta gisako artistek. Guztien artean orjinalena Lekuona izan zen beharbada, abangoardista
tipikoa material eta teknika desberdinez esperimentatu zuelako (pintura,
argazkia, argazkimuntaia, diseinu arkitektonikoa…) eta esperientzia surrealistara,
Zuricheko dadara eta are konstruktibismo errusiarrera hurbildu zelako.
Bienbitartean, Bilboko merkatua krisian bazegoen ere, eta gerra zibila hastear,
belaunaldi berri bat ari da hirian bide egin nahirik: A. Acebal Idigoras, F. Maidagan,
L. Revenga, M. A. Alvarez Ajuria, A. Asteinza, L. Kruzalegi, T. Martínez Arteaga…
Oraindik eratzen ari bazen ere, gerrak ezinezko bihurtu zuen artearen garapen
normala; beste batzuentzat, gerra zibilak erbestea, isolamentu soziala eta
profesionala ekarri zuen, heriotza batzuetan, edo gerraosteko Espainiako abagune
politiko eta artistiko berrira egokitu behar mingarria.
1940-1969
Ekonomiaren urrialdi horretan, aurreko arte azpiegitura guztia suntsiturik zegoela,
gerraosteko euskal artea ezinbestean izan zen itxuratia eta komertziala.
Mende hasierako abangoardia ahazturik, joera estetiko berrietatik urrun geratu
ziren artistak 1940-1950 hamarraldian zehar: atzerriarekin harremanik izateko
biderik ezak eragotzi zien joera abstraktuak edo informalismo hasiberria ezagut
zitzaten. Indarrean segitu zuten, aldiz, errealismoak (bere alderdi inpresionistan
bezala akademikoan), hemeretzigarren mendekoaren gisako akademizismoak eta,
“modernotasun” eredu bezala, Artetaren eta Vázquez Díazen obraren osagai formal
jakin batzuk bere egiten dituen postinpresionismo laino batek. Gaiei dagokienez,
paisajea eta erretratua izan ziren nagusi, merkatuak eskatzen zituen aukera
bakarrak baitziren (halako pintura folkloriko errejionalista batekin batera), eta
hori ase zuten Nieto Ulibarri, J. Uruñuela, E. Renteria, P. Muñoz Condado, Ziriako
Parraga, J. Gorostiza, Eloi Erentxun, Eloi Garai eta gisako artistek.
1950eko hamarraldiaren hasieran itzuli ziren erbestean zeuden artista batzuk,
hala nola Acebal Idigoras, Aranoa, Ucelay (garai horretako euskal artearen monotonia
hausten duen pintore bakarra, bere “surrealismo” propioaren bidez).
Oteiza, artista gazteenen eragile izatera deitua zegoena, 1948an itzuli zen: Chillida
1951n eta Basterretxea, orduan oraindik pintore, urte bat geroago. Hirurok, A.
Ibarrola eta Sáenz de Oiza arkitektoarekin batera, osatuko dute “Arantzazuko
taldea” deitua (1952), gerraosteko euskal artearen aukera irekien eta abangoardistena,
frantziskotarren eliza hura eraikitzean osatua. Barne loturarik gabea taltzen da GATEPACen Iparreko Taldearen sorrerarekin… Eraberritze giro honetan
ematen dituzte beren lehen urratsak N. Balenziaga (1905-1935), J. Sarriegi (1911-
1967), N. Lekuona (1913-1937), J. M. Zumalabe, C. Ribera valentziarra, J. Oteiza
eta gisako artistek. Guztien artean orjinalena Lekuona izan zen beharbada, abangoardista
tipikoa material eta teknika desberdinez esperimentatu zuelako (pintura,
argazkia, argazkimuntaia, diseinu arkitektonikoa…) eta esperientzia surrealistara,
Zuricheko dadara eta are konstruktibismo errusiarrera hurbildu zelako.
Bienbitartean, Bilboko merkatua krisian bazegoen ere, eta gerra zibila hastear,
belaunaldi berri bat ari da hirian bide egin nahirik: A. Acebal Idigoras, F. Maidagan,
L. Revenga, M. A. Alvarez Ajuria, A. Asteinza, L. Kruzalegi, T. Martínez Arteaga…
Oraindik eratzen ari bazen ere, gerrak ezinezko bihurtu zuen artearen garapen
normala; beste batzuentzat, gerra zibilak erbestea, isolamentu soziala eta
profesionala ekarri zuen, heriotza batzuetan, edo gerraosteko Espainiako abagune
politiko eta artistiko berrira egokitu behar mingarria.
1940-1969
Ekonomiaren urrialdi horretan, aurreko arte azpiegitura guztia suntsiturik zegoela,
gerraosteko euskal artea ezinbestean izan zen itxuratia eta komertziala.
Mende hasierako abangoardia ahazturik, joera estetiko berrietatik urrun geratu
ziren artistak 1940-1950 hamarraldian zehar: atzerriarekin harremanik izateko
biderik ezak eragotzi zien joera abstraktuak edo informalismo hasiberria ezagut
zitzaten. Indarrean segitu zuten, aldiz, errealismoak (bere alderdi inpresionistan
bezala akademikoan), hemeretzigarren mendekoaren gisako akademizismoak eta,
“modernotasun” eredu bezala, Artetaren eta Vázquez Díazen obraren osagai formal
jakin batzuk bere egiten dituen postinpresionismo laino batek. Gaiei dagokienez,
paisajea eta erretratua izan ziren nagusi, merkatuak eskatzen zituen aukera
bakarrak baitziren (halako pintura folkloriko errejionalista batekin batera), eta
hori ase zuten Nieto Ulibarri, J. Uruñuela, E. Renteria, P. Muñoz Condado, Ziriako
Parraga, J. Gorostiza, Eloi Erentxun, Eloi Garai eta gisako artistek.
1950eko hamarraldiaren hasieran itzuli ziren erbestean zeuden artista batzuk,
hala nola Acebal Idigoras, Aranoa, Ucelay (garai horretako euskal artearen monotonia
hausten duen pintore bakarra, bere “surrealismo” propioaren bidez).
Oteiza, artista gazteenen eragile izatera deitua zegoena, 1948an itzuli zen: Chillida
1951n eta Basterretxea, orduan oraindik pintore, urte bat geroago. Hirurok, A.
Ibarrola eta Sáenz de Oiza arkitektoarekin batera, osatuko dute “Arantzazuko
taldea” deitua (1952), gerraosteko euskal artearen aukera irekien eta abangoardistena,
frantziskotarren eliza hura eraikitzean osatua. Barne loturarik gabea talde bezala, garaitsu berean Espainiako beste eskualdeetan eraberriketa plastikoa
ekarri zuten beste artista batzurekin (Dau al Set edo El Paso) uztartu izan dira
beren proiektuak.
1960ko hamarraldian gertatu zen aurreko tradizio errealista luzearekiko azken
etena eta ikerketa eta abangoardiako arte bat onartzea, oraingoan nazioarteko
testuinguruarekiko sinkronian. Euskal Eskola deituriko taldeen sorrerak 1965ean
(Gaur Gipuzkoan, Emen Bizkaian, Orain Araban eta Danok Nafarroan) informalismoa
zabaltzeko aukera eskaini zuen. Aurreko hamarraldiko ahalegin berritzaileen
oinordeko, eta, bereziki, Gaur taldearen proposamenetan aurkitzen delarik
(Amable Arias, Basterretxea, J. Antonio Sistiaga, R. Ruiz Balerdi, J. Luis Zumeta,
Oteiza, Chillida, Mendiburu), euskal informalismoa eskultoreen lorpen plastikoetatik
abiatu zen eta ikerketa bide emankor bat ireki zuen (bide horretatik joan
dira Mº Paz Jiménez, Gonzalo Chillida, Bonifazio Alonso, Ramon de Vargas…)
Bestalde, garai horretako egoera politiko sozial bereziek berriro jartzen dute
mahai gainean lanaren munduaz, zapalkuntza politikoaz kezkaturik dagoen eta
aldaketa sozial eta politikoaren aldeko borrokan parte hartzen duen artistaren
konpromezu sozialaren auzia. Euskal Herrian, gisa horretako proposamenak Bizkaiko
Estampa Popular delakoaren inguruan gauzatu ziren; talde hau 1962an sortu
zen eta, besteen artean, A. Ibarrolak, Dionisio Blancok eta Mª Dapenak osatzen
zuten. Bertako figurazioan oraindik bizirik dauden topiko kostunbristetatik askatzen
da errealismo soziala, eta hirira, laneko mundura, arrabalera hurbiltzen
da…
Hala ere, garai honetako euskal artearen panoraman, bestelako joerentzat ere
izan zen lekurik: Mentxu Gal eta Luis Garzia Otxoaren expresionismo formal
kromatikoa: Karlos Bizkarrondo, Jose Luis Tolosa, eta abarren geometrismo estrukturala,
e.a.
1960ko hamarralditik gaur arte
1960 ondoko hamarraldiaren hondarretan, Zue (1969), Indar (1970) edo Abstrazio
Berri (1969-1974) bezalako taldeek zalantzan jartzen zituzten informalismoaren
proposamenak, forma geometrikoaren eta abstrazio analitikoaren aldeko
jarrerak hartuz. J. R. Morquillas, F. Mirantes, J. Urkijo, J. Mieg, C. Ortiz de Elguea,G. Ramos Uranga, P. Egilluz, Gallo Bidegain bezalako artistek onartu egin zituzten
eta kritikak “abstrazio expresionista” deitu duen pintura egin zuten.
Hala ere, artista gazteek onarturiko ikerketa ildo bezala iraun egin zuten errealismoak
eta figurazioak, dela azentu “magikoa” hartuz, kasik “surreala” Mari Puri
Herrero, Bizente Ameztoi, Daniel Txopitea edo Karlos Zabalaren kasuetan, dela
lekukotza hartuz, gizartearen salaketa eta kritika bezala (R. Zurriarain, A. Nagel,
A. Rementeria, J. L. Goenaga, V. Roscubas, I. Bilbao, A. Kortazar…)
1970 ondoko hamarraldiak ezagutu zuen euskal artea nazioartera irekitzea,
Mexikoko Erakusketa (1970), Donostiako Eskulturako Nazioarteko Biurtekoa
(1971), Barakaldoko Erakusketak (1971 eta 1973), Veneziako Biurtekoa (1976)
edo Iruñeko Topaketa eztabaitsuen antzerako esanguratsuetara joan zelarik. Anglosaxoniar
mundutik zetozen hizkera kontzeptual berriak ezagutzeko aukera
eman zuten azken hauek.
1980 ondoko hamarraldiak, azkenik, euskal plastikaren erabateko normalkuntza
ekarri du, eta nazioarteko merkatutik, batez ere Ameriketakotik (pop art, hiperrealismoa,
transabangoardia…) datozen berrikuntzak beldurrik gabe onartzen
ditu. Gure mugez gaindi gertatzen denarekiko sintonian, belaunaldi berriek (gehienak
Bilboko Arte Ederretan heziak) hetorodoxiara jotzen dute beren egintza
artistikoetan, zatiketara, gisa desberdineko proposamen estetikoetatik abiatuz lana
eta ikerketa egitera: hizkera artistikoen oparotasunera, hitz batean: Jesus Mari
Lazkano, Dario Urzai, Daniel Tamaio, Alfonso Kortazar…
Eskultura
Pinturak erdietsi zituen kalitatea edo nazioarteko onarpena erdietsi ez bazuen
ere, mende hasieraz geroztik euskal eskulturak ere dirdai une bat ezagutu zuen.
Alde batetik, Bilboko Arte eta Lanbidetako Eskolaren sorrerak (1880) artisten esku
ipini zituen beren heziketarako ezinbesteko zituzten lekua eta baliabideak, eta
hango ikasgeletatik pasatuko ziren 1936 arte bertako eskultore kasik guztiak.
Bestalde, mendeko lehen hamarraldietan euskal ekonomiak izan zuen hazkundeak
mesede egin zion artisten lanari, arte obretan inbertsio gehiago ekarri baitzuen;
hori Bizkaian gertatu zen (Bilbo bilakatu zen ez bakarrik euskal sortzaileen
teknika eta arteko heziketa zentro nagusi, baita Euskal Herriko azoka nagusia
ere), eta pinturaren arloan batik bat, baina herrietako eskultura lantegietan ere
igerri zen hobekuntzarik.
1936a aurretiko euskal eskulturaren bilakaera, beraz, enkarguen sistemak
baldintzatu zuen batik bat. Pintoreek beren obren salmenta erakusketen bidez
eta ikusleekin aldioro harremanak izanez bideratu zuten bitartean, eskulturak
enkargu partikular edo publikoaren mende segitu zuen. Obra berriak gauzatzeko
aukerak garai honetan ugaldu baziren ere, sistema horrek, gaiei eta estiloei
dagokienez, mendekotu egin zuen eskultoreen lana; hasteko, eskakizun gehienak
obra erlijioso, erretratu, panteoi edo hilarrietarako eta, gehienik ere, oroitarrietarako
izan zirelako; bigarren, teknikaren aldetik ondo egindako lana eskatzen zitzaion
eskultoreari, baita kalitatea eta materialak teknikoki menderatzea eta azken
mailan soilik, eta kasu oso jakinetan, berritzailea izatea ere. Esperimentazio teknikoari
edo berrikuntza formalari gehiegi amore ematen ez zion eskultura kontserbadorea
izan zen honen emaitza.
Bestalde, pinturari zegokionez mende hondarraz geroztik artistak Frantziatik
datozen joera estetiko berriak onartzen hasi badira, eskultura denbora askoz gehiagoz
geratuko da Erromari eta klasizismoari atxikia, eta orobat XIX. imajinagintzatik
jasotako modu eta gaiei. Arte gustu ofizialekiko eta Arte Ederretako
Erakusketa Nazional eztabaidatuen sari eta opari sistemarekiko mendekotasuna
handiagoa izan zen eskulturan bestelako arte adierazpenetan baino.Hartaz, gerra ostera arte nazioarteko eztabaidatik aparte geratu zen euskal
eskultura: gure mugez haraindi abangoardia historikoak material berriak ikertzera,
sotiltze formalera, are abstrakziora joko duenean (Arp, Brancusi, Giacometti,
Pevsner…), bertako eskultoreen artean inork ez zuen erabaki halako arazoei aurre
egiterik.
XIX. mendearen amaierako egoera e...
XIX. mendearen amaierako egoera eta modernizazioa
Klasizismo akademikoaren ohikeriak gainditu gabe lan egin zuten J. M. Agirre,
P. Garamendi, V. Larrea, S. Basterra edo J. Marzial Agirre bergararra bezalako
eskultoreek. Guztien artean nabarmendu beharrekoak dira S. Basterra (1850-1927),
haren lantegian hezi baitzen hurrengo belaunaldiko eskultore sail bat (hauen
artean, Manuel eta Hijinio bere semeak), eta F. Sáenz (1869-1941) Bilboko Arte
eta Lanbide Eskolako lehen zuzendari eta N. Mogrovejoren maisua.
Hala ere, mende hasierarako dagoeneko F. Durriok (1868-1940) eta N. Mogrovejok
(1875-1910) lehen urratsak eman zituzten euskal eskulturaren modernotzean.
Adierazpenaz eta jiteaz baino gehiago edertasunaz kezkaturiko artista
zen Mogrovejok eskultura espainiar “ofizialaren” akademizismoarekiko haustura
egiten du eta, lehen aldi batean, erro sinbolista daukan nolabaiteko modernismo
baten barruan lanean hasten da. Parisen geroago Rodin, XIX. mende hondarretako
Europako eskulturaren berritzaile handiaren obraz interesatu zen, eta, eragin
hauei, 1909an Florentziara egin zuen bidaian ezagutu zuen Michelangelorena
eta eskultura klasikoarena gaineratzen dizkio bere geroko obrak; Orfeoren
heriotza, Risveglio, Eba…
F. Durriorekin, beren aldetik, Parisetik pasatu ziren euskal artista gehienak
erlazionatu ziren. Mende hasieran hiriburu fransesean jarri zen bizitzen eskultorea,
eta Udazkeneko Saloian egin zuen erakusketa 1931n, kritika eta ikuslego
frantsesaren onarpena lortuz. Gauguin, Picasso, Charles Maurice kritikoaren adiskide
zen, eta Durrio zeramista eta urregile izan zen, eskultore izateaz aparte. Estiloari
dagokionez, bere obra hurbil dago modernismotik eta sinbolismotik, bere
lanik onentsuenetan ikus daitekeenez: San Kosme Etxebarrieta panteoian Getxoko
hilerrian (1903-1923) eta Arriaga musikariari monumentua (1907-1933),
Bilbon.
Euskal eskultura 1937 arte Ez Dur...
Euskal eskultura 1937 arte
Ez Durriok ez Mogrovejok ez zuten izan jarraipenik bertako eskulturan. V.
Dueñasek (1888-?) bakarrik jaso zituen lehenaren ekarpenak: bere karreraren zati
handi bat Madrilen egin zuen, eta bere obran alegoria sinbolistak pertsonaien
anatomiari darion bolumetria eta modelatuarekiko interesaz nahasten dira.
Errotze handiagoa lortu zuten euskal eskultoreen artean (F. Sáenz, H. Basterra,
M. Huerta, L. Barrenetxea, F. Orduña, C. Elgezua, L. Fernández de Viana…)
beste jarrera batzuek, errealismoaren eta naturalismoaren ingurukoak gehientsuenak.
Gainera, osagai errejional bortitz bat duen eskultura mota baten gorakada
ere izan zen, lekuko bertako idiosinkrasia ispilatzearen aldekoa, alegia, garaiko
pinturaren kasuan bezala. Ia beti sinbolismo jakin bat erabiliz, baserri munduaren,
folklorearen, e.a. bereizgarria bilatzen saiatzen dira eskultoreak. L. Barrenetxeak,
adibidez, euskal tradizioko kirol azalpenak, baserriko lana, herriko jendea…
eraman zituen eskulturara: Idiproba, Laiariak, Estropadak edo
Harri-garraioa.
C. Meunier belgikarraren eragina nabarmendu zen urte hauetako euskal eskulturagintzan
errealismo sozial baten bidez eta hiriko nahiz baserriko lan munduarekiko
interesaren bidez (nekazaria, burdingintzako langilea, mehatzaria…):
Palankaria, H. Basterrarena; Txurrukari monumentua, C. Salazarrena, eta, batez
ere, Q. de Torreren (1877-1966) lan batzuk, hala nola Lemazaina, Bilboko
emakume zamaria edo Itsasmutila. Garai horretako bilbotar eskultore onentsuenetakoa
izan zen De Torre, lanbidea oso ondo ezagutzen zuena, Parisen zer
gertatzen zen ondo zekiena, baina nahiago izan zuen Espainiako imajineria barrokoa
berreskuratzen saiatzea. Erretratu ugari egin zituen eta deboziozko eskultura
asko brontzean, marmolean eta zur polikromatuan.
Ezagunak izan ziren, halaber, erlijiozko imajineriaren arloan H. Basterra (1876-
1957) eta J. Beobide (1891-1969), azken hau hurrengo belaunaldiaren barruan
dagoeneko, bere garaiko gusturako nahiko kontserbadore zen estilo bati leial
gerraoste osoan. Basterra, bere aldetik, aitaren lantegian hezia (eta, dirudienez,
Parisen A. Rodinekin), 1930eko hamarraldian nabarmentzen hasten den belaunaldi
gazteeneko (E. Barros, A. Acebal Idigoras, R. Iñurria, C. Elgezua) eskultorerik
onentsuenen maisua izan zen. Baina Errepublika garaiko eskultorerik ezagunena
J. Luzarini da (1905-1969), bere lanik pertsonalena –Musikaren garaipena,
Errepublikaren Alegoria– orduan, geometria sotil eta eraikitzaileari jarraiki, forma
sinple eskematikoz egiten duelarik. Gerra zibilaren ondoan denek segitu zuten
iraganeko gai eta formetan oinarrituriko XIX. mendeko eskultura mota bati
atxikirik.1930 ondoko hamarraldiaren hasieran azaldu zen J. Oteiza ere, 1931 eta
1933ko Donostiako Artista Berrien Lehiaketetan eskulturako lehen saria irabazi
zuelarik. Bere obraz –Adan eta Eba, Sarriegiren burua, Nekazaria, Rosario Ballesteros–
euskal eskulturak esperimentaziorantz eta hizkera sortzaileen eraberritzerantz
jo zuen erabat.
1939tik gaur arte
Eskultura erralista eta naturalistarekiko erabateko haustura gerra ostean gertatu
zen, E. Chillida, J. Manuel Alberdi, R. Mendiburu, N. Basterretxea eta aipaturiko
J. Oteiza bezalako aristen eskutik abangoardia historikoaren (kubismotik,
Lipchitzen “hutsune eragileetara”, Archipenko, Gabo, Pevsner, e.a.), ikerketaren
aldeko jarrera garbia hartu baitzuten, forma abstraktuen aldekoa eta, batzuetan,
geometria hutsaren aldekoa. Gerraosteko lehen belaunaldi honek eskulturagintzako
ohiko materialekiko (brontzea, harria, zura) begirune berria ekarri zion
euskal eskulturari, adierazteko eta hunkitzeko dituzten ahalbideen ikerketa sustatuz,
ordu arte eznobletzat jotzen ziren material berrien (burdina, hormigoi armatua…)
erabilera zilegi egin zuelarik. Bestalde, formaren arloan bere proposamenak
berritzaileak izan badira, ez da gutxiago izan ikuspegi berrietatik bertako
artearen eta kulturaren nortasun ezaugarrien inguruko ikerketa bati ekiteko borondatea;
aurreko tradizio anekdotiko eta kostunbristatik apartatuz, nahiago izan
du herri tradizioen, mitologiaren, antropologiaren mundua sakontzea.
Jorge Oteiza, gerra osteko euskal artearen modernizazioaren giltza, artistaren
konpromezu politiko eta sozialaren aldeko, obra teoriko eta estetiko ugaria egina
da; guztien artean, azpimarratzekoa da ¡Quousque tandem! (1963), arte estilo
autoktono bat, bereziki euskalduna, mendebaleko eta latin munduko kultura tradizioetatik
albora sortua eta, artistaren ustez, historiaurrean oinarritua zertzeko
ahalegina. Eskultore bezala, Oteizak berehala egin zuen etena bertako eskulturaren
tradizio figuratiboarekin, eta lehen eskulturaz bezala (eta bere kasuan, euskal
kromletx neolitikoaz: Aita Donostiri Monumentua), Europako abangoardiako
esperientziez (Gabo, Pevsner, Malevitx, Mondrian…) interesatu zen; Mooreren
obraz loturik dagoen tradizio espresionistaz, Arantzazuko Santutegiko apostoluetan
ikusten denez, edo hutsaz, eskulturaren atal bezala, egindako esperientziez,
bere obrek duten eraikuntza errazionalaren izaera azpimarratuz –Esferaren
desokupazioa, Kaxa metafisikoak, Cesar Vallejori hilarria–. 1958an, Sao
Pauloko Biurtekoan eskulturako nazioarteko saria erdietsi ondoren, bere borondatez
uzten du eskulturagintza, uste baitu, ikerketa esperimentalari dagokionez, bere
lana amaitu dela. Ordudanik, arte heziketara, kultura ajitaziora, idazketara zuzendu
du bere ekimena.
N. Basterretxeak ere sakondu du euskal mitologiaren iturburuetan. Artista itzulkaria
(pintore bezala hasi zen eta diseinu arkitektoniko, argazki eta zinema –Ama
lur, F. Larruquertekin batera– arloetan sartu da), eskultore bezala Estelak, Hilarri
Saila eta, batez ere, Euskal Kosmogonia Saila, 1972 eta 1973 artean haritzez egindako
hamalau aleak, izan litezke bere lanik pertsonalenak.
E. Chillidaren obrak, XX. mendeko bigarren erdialdeko eskultura osoak bezala,
espazioa eta formaren arazoa, espazioa hartuz, era errazional eta analitikoz
ikertu nahi ditu. Herri artetik eta eskulangileen gisako materialen erabilera batetik
abiatuz, bere lehen eskultura abstraktua (Ilarik) egiten du 1951n, marrazkigile,
grabatzaile eta diseinatzaile bezala obra garrantzitsu bat ere badu. Eskultore
bezala, erabili dituen tekniken eta materialen aberastasunagatik nabarmentzen
da bere obra: harritik (Enborra, Flemingi monumentua) eta burdinetik abiatuz
(Esferen musika, Konstelazioen musika, Ikaraundi), landu ditu altzairua (Mugen
zurrumurrua IV, Rafael Elosegiri omenaldia), zura (Abesti Gogora), alabastroa (Argiaren gorespenak eta Arkitekturaren gorespenak sailak, Gurutz sorta),
hormigoia (Topalekua III, Gure aitaren etxea), terrakota (Lurrak)…
V. Larrea etxeko irudi lantegian hezia da eta metale urtuaz lan egin du batik
bat (brontze, burdin altzairutua), eta horrekin egin du eskultura fantastiko bat,
lehen aldi batean forma zurrunak dituena (Estela higikorra, Forma kontzentrikoak),
eta sortu, hazi eta espazioan erritmikoki zabaltzen diren landare formak
erabiltzen dituena gero (Kodizea, Broka). R. Mendibururen obrak ere izadiaren
sinbologia eta morfologia hartzen ditu, berariaz zabarkeriaz ireki, bihurritu
eta landutako zuraren bidez batez ere (Sustraiak). J. M. Alberdik, 1937an Ingalaterran
erbesteratua eta anglosaxoniar munduan ezaguna batik bat, plastikoa, poliesterra
edo zuntz optikoa bezalako material industrialen ahalbide plastikoen
balioztapen positibo bat ekarri du.
Ondorengo belaunaldi batekoak dira R. Ugarte (modulu laukizuzen ezberdinen
jokutik eta burdin xaflen erabileratik abiatuz taxutu eta egituratutako eskultura
egin duena), J. R. Karrera, A. Goikoetxea eta Garraza, azken hauek Oteizaren
eta Chillidaren obrarekiko zordun.
A. Nagelen bidez euskal plastikak eskultura ulertzeko era berri bat ezagutzen
du, oraingo honetan hizkera figuratiboetatik, alde batetik, eta ironiatik eta gizarte
kritikatik, bestetik, abiatzen dena. Pintore, eskultore, marrazkilari, expresionismotik
bezala surrealismotik abiatu da mundu plastiko guztiz pertsonal bat irudikatzeko,
ikusleari erronka boteaz eta haren emoziozko erreakzioa piztuz.
Teknikari dagokionez, berea izan da azken hamarraldietako euskal eskulturaren
proposamen abangoardistenetakoa, poliesterraz, beira zuntzaz lan eginez, eta bere
eskulturei era guztietako materialak erantsiz (oihal pintatuak, sokak, argizko
osagaiak…). Antzeko lanak poliesterrez egin dituzte Fernando eta Bizente Roscubas
anaiek.
Eskulturaren gaurko ikuspegian, azkenik, azpimarratzekoak dira T. Badiola,
C. Iglesias, K. Jauregi, J. Zugasti edo P. Irazu, arte minimalista eta kontzeptual
anglosaxoniarraren planteamenduak, baina baita Oteizaren belaunaldiaren arazo
formal eta espazialak ere, onartuz.
Bestelako arte adierazpenak
Euskal Herriko zenbait eskualdetan paperaren industria hazteak eta lantegi grafiko
eta moldiztegien ugaltzeak mendearen hasieran publizitate kartelaren, liburuen
apainketaren, e.a. garapena ekarri zuten, garai hartako artistarik onenak
lan egiten baitzuten lan horietan. Kartelismoak, adibidez, 1920 eta 1936 artean
aro biziki distiratsua ezagutu zuen, sortzaile bikain batzuei esker: “Txiki” (John
Zabalo), Eduardo Lagarde, Nicolas Ortiz edo Luis Lasheras Madinabeitia, eta horiei
gaineratu behar zaie publizitate mundura hurbildu zen grafista eta, pintore
sail luze bat: A. Guezala, David Alvarez, Antequera Azpiri, Nicolás Múgica, Carlos
Landi Sorondo, J. Cabanas Erausquin, Agirretxe, Ansa…
1936a aurretik, ordea, gutxi izan ziren grabatuaren mundura hurbildu ziren
euskal artistak, eta gutxiago oraindik grabatzaile bezala sarri lan egin zutenak.
Zuloaga, Juan Echevarría edo Darío de Regoyos bezalako pintoreek (La España
Negra-ko ezpelezko grabatuak, bere Album vasco-ko litografiak) inoiz edo behin
egin zuten grabatua, sorkuntzarako zituen ahalbideak ikertu gabe ordea.
Gustavo Maeztuk (produkzio litografiko ugaria egin zuen), Ricardo Barojak edo
Francisco Iturrinok bakarrik lan egin zuten sarri grabatzaile bezala. Guztien artean
orijinalena Iturrino izan zen (dirudienez, A. Vollard martxanteak animatzen
zuen grabatua egitera), pintore bezala erabili ohi zituen gaiak akuafortera aldatuz
(Sevillako emakumeak, Andaluziako erromeria, Feria). Gehien ikertu zuena,
Ricardo Baroja akuafortegile bikainak, mende hasieratik 1931 arte (orduan
begi bat galdu eta gisa honetako langintza guztiak uzten ditu) grabatuaren munduan
azaldu ziren berrikuntza guztiak esperimentatu zituen. Oro har bere estanpek
bere anaia Píoren nobeletatik hurbil dagoen mundua deskribatzen dute: arrabaletako
eszenak eta pertsonaia zokoratuak (eskaleak, ijitoak, trapubiltzaileak…).
Hala ere, 60ko hamarralditik aurrera onartu zuten euskal artistek grabatua lan
orijinal eta kreatzaile bezala. Hala, E. Chillidak 1966tik aurrera lan ugari egin du
grabatzaile bezala, bai xilografiaren bidez (Txiqui, Zur sailak) eta akuaforten bidez
(Inguru eta Euskadi sailak), bai litografia, serigrafia edo punta lehorrez egindako
grabatuaren bidez; azken teknika honekin azpimarratzekoak dira 1972 eta
1979 artean egiten dituen Esku sail desberdinak: eskuen aldaerak (itxiak, irekiak
edo luzatuak), non artistak lineala eta ebakiaren grafia hertsia balioztatu eta indartzen
duen.
A. Ibarrola eta Mª Dapenaren obra grafikoa, aldiz, tradiziozko grabatuaren
ordezko bat da, borroka politiko-sozialerako tresnatzat hartzen den heinean.
Estampa Popular taldeko kide izateak (Madril, 1960) aukera eman zien zabalkunde
erraztasunagatik eta kostu ekonomiko urriagatik (ikusle mota guztiek eskura
zeukatelako, hain zuzen) hautaturiko baliabide tekniko horrek, lekukotzarako
eta salaketarako zituen posibilitateak aztertzeko. Ibarrolak linoleoa eta zura landu
ditu batik bat, antolamendu formalaren aldetik konplexutasun handia duten
obrak lortuz. Lan industriala, greba, manifestaldia, irudikatzen dira ikuspegi angular
handietatik abiatuz, irudi erraldoiez beteriko grabatu gero eta abstraktuago
eta eskematizatuagoetan.
Produkzio grafiko handia duten egileak izan dira halaber Bonifazio Alonso,
G. Ramos Uranga eta Mari Puri Herrero. A. Martiarenaren ikasle den azken honek
Madrilen ikasi zuen grabatua Enrique Ortízekin, eta akuafortegile bezala
nabarmendu da bereziki; linoleoan egindako grabatua erabiliz, Historia de un
hombre que se quería morir y no moría y se empezó a aburrir eta Historia de los
que no tienen dueño liburuak, biak 1964koak, argitaratu zituen.
Erabat grabatzaile izan gabe, aldian-aldian grabatura jo dute R. Ruiz Balerdi,
C. Sanz, B. Ameztoi, A. Nagel, R. Zuriarrain, M. Cárdenas… eta beste hainbat
artistek.
Euskal artearen mende bat
1882 Bizkaiko Erakusketa probintziala. 47
artisten 139 lan.
1894 Arte Ederren Erakusketa. Bilbo. 206
artista, 266 lan.
1900 Arte Ederren I. Erakusketa. Bilbo.
Albia Eskolak. Antolatzaileak: Losada,
Guinea, Guiard.
1901 Arte Ederren II. Erakusketa. Bilbo.
Albia Eskolak. Artista euskaldunak,
belgiarrak eta frantsesak.
1903 Arte Ederren III. Erakusketa. Bilbo.
Albia Eskolak. 104 lan.
1905 Arte Ederren IV. Erakusketa. Bilbo.
Elkarte Filarmonikoa. 130 lan, artista
euskaldunak bakarrik.
1906 Arte Ederren V. Erakusketa. Bilbo.
Elkarte Filarmonikoa.
1908 El Coitao astekariaren sorrera: José eta
Alberto Arrue, A. Larroque, G. Maeztu.
1910 Arte Ederren VI. Erakusketa. Bilbo.
Elkarte Filarmonikoa.
Erakusketa-omenaldia N. Mogrovejori.
Bilbo. Elkarte Filarmonikoa.
1911 Euskal Artisten Elkartea sortu zen.
1913 D. Regoyos Bartzelonan hil zen (X-29).
Arte Ederretako Zirkuluaren sorrera.
1914 Bilboko Ateneoaren sorrera. XII-5ean
Arte Ederretako Elkartearekin bat egin
zuen.
Bilboko Arte Ederretako Museoaren
inaugurazioa. Atxuriko Hospitala.
1915 Erakusketa-omenaldia Regoyosi. Bilbo.
Euskal Artisten Elkartea (I-11).
1916 A. Guiard hil zen (III-8). Erakusketaomenaldia
Arte Ederretako Zirkuluan
eta Bilboko Euskal Artisten Elkartean.
Euskal Artisten Elkartearen erakusketa
Madrilen. El Retiro (X-XI).
1919 Robert eta Sonia Delaunnayren
erakusketa Bilbon. Auzo Elkartea.(VIII-
IX).
Pintura eta Eskultura Nazioarteko I.
Erakusketa Bilbon. Albia Esk. (VIII-IX).
La trama del arte vasco (J. de la
Encina) eta La pintura vasca argitaratu
ziren.
Magestic Hall galeria zabaldu zen.
1920 Arte Vasco sortu zen, Euskal Artisten
Elkarteko aldizkaria (VI-1).
Donostiako Artista Gazteentzako I.
Lehiaketa (XI-10).
1924 Bilboko Arte Modernoko Museoaren
inaugurazioa (X-25).
1925 Euskal Artearen Erakusketa.
Hondarribia. Euskara Jaiak (IX-13).
1926 Euskal Artisten I. Erakusketa. Bilbo.
Arte Modernoko Museoa (V-VI).
1928 Euskal Artisten Erakusketa. Donostia.
Kasinoa. Euskal Aste Nagusia (VII).
270 lan, 80 erakusle.
1930 Arkitektura eta Pintura Modernoaren
Erakusketa. Donostia. Ateneo (IX);Espainiako abangoardia, arkitektura
errazionalista.
W. Gropiusen hitzaldia Bilbon (XI-10).
1931 Iberiar Artisten Elkarteko Erakusketa.
Donostia. Ateneo.
1932 Euskal Artisten II. Erakusketa. Bilbo.
Arte Modernoko Museoa (XII). 118
artista, 66 lan.
1933 Unión Arte-ren sorrera. Bilbo (V).
Durrioren J.C. Arriagari egindako
oroitarriaren inaugurazioa.
1934 Euskal Artisten III. Erakusketa. Bilbo.
Arte Modernoko Museoa (XII). 68
artista, 125 lan.
Balenziaga, Lekuona eta Oteizaren
erakusketa.Donostia. Kursaal.
Gu elkarte kulturalaren sorrera.
Donostia: Aizpurua, Olasagasti, C.
Ribera, Tellaeche, Cabanas Erauskin.
1936 ALEA talde kulturalaren sorrera. Bilbo.
1937 Miliziarraren Umezurtzaren Etxearen
dekorazioa. Bilbo: M. Huerta,
Tellaeche, Landeta, Lucarini…
Euskal pabilioia Parisko Erakusketa
Unibertsalean.
1939 Euskal Artearen erakusketa. Paris.
Ligue Internationale des Amis Basques.
26 artista, 48 lan (V-VI).
Pintura, Eskultura eta Arte
Dekoratiboen Erakusketa. Bilbo.
Carlton Hotela. Antolatzailea: Bizkaiko
Propaganda Buruzagitza Probintziala.
37 artista, 140 lan.
1940 F. Durrio hil zen. Erretrospektiba
Parisko Udazkeneko Saloian.
1941 Grupo del Suizo taldearen sorrera.
Bilbo.
1942 Gasteizko Arte Ederretako Museo
Probintzialaren sorrera (VI-17).
1943 Bizkaitar Arte Elkartearen fundazioa.
Bilbo.
Boletín Informativo del Arte Grupo
del Suizo taldearen aldizkaria sortu
zen. 1948 arte.
1944 Euskal Akaurelagileen Elkartearen
fundazioa.
1945 Bilboko Arte Ederretako Museoaren
inaugurazioa (VI-17). Aurreko bi
museoak (Atxuri eta Arte Modernokoa)
bateratzen dira.
Arte Vasco. Pintura. Escultura. Dibujo.
Grabado. argitaratu zen (M. Flores
Kaperotxipi).
1949 Gipuzkoar Arte Elkartearen fundazioa.
Donostia.
1950 Los Cinco Plásticos Taldea. Bilbo.
1951 Joven Pintura Bilbaina Taldea.
Arantzazuko Santutegiaren
zaharberritze lanak. Proiektuak: L.
Laorga eta Sáenz de Oiza (arkitektura),
Basterretxea (murala), Oteiza
(eskultura) eta Chillida (ateak). Lanak1954an eten ziren.
Hispanoamerikar Arteko I. Biurtekoa.
Madril. Parte hartzaileak: Ucelay,
Martiarena, Olasagasti, Condado,
Nieto, Ulibarri, Parraga…
1957 Oteizak Nazioarteko Sari Handia Sao
Pauloko IV. Biurtekoan (Brasil).
1958 Chillidak Veneziako XXX. Biurtekoan
Eskulturako Sari Nagusia irabazi zuen.
1962 Estampa Popular Vizcaina sortu zen.
Oteizaren Interpretación Estética de la
Estatuaria Megalítica Americana
argitaratu zen.
1963 Oteizaren Quosque tandem…!
argitaratu zen.
1964 Arte Actual sortu zen. Bilbo.
1965 Ur taldearen sorrera. Donostia.
Pintura vasca argitaratu zen, Llano
Gorostizarena.
1966 Bilbao taldearen sorrera.
Euskal Eskolaren Higikundea. Taldeak:
Gaur (Gipuzkoa), Emen (Bizkaia),
Orain (Araba) eta Danok (Nafarroa).
1969 Arte Ederretako Goi Eskolaren sorrera
(gaur egun, fakultatea). Bilbo.
Debako Eskolaren sorrera. 1972an
desagertu zen. Oteiza, Ibarrola…
Nueva Abstracción sortu zen. Bilbo.
Zue taldeak sortu ziren. Bilbo.
1970 Egungo Euskal Pintura eta
Eskulturaren Erakusketa. Mexiko. Arte
Ederretako Jauregia (XI-10).
Indar taldea sortu zen. Bilbo.
1971 L. Madariagaren Pintores vascos
argitaratu zen.
Arte Plastikoen I. Erakusketa.
Barakaldo.
1971 Euskal Artearen I. Erakusketa.
Barakaldo.
400 lan: Oteiza, Ibarrola, Bonifacio,
Barceló, Basterretxea, Mirantes,
Mieg…
1972 Gaur Egungo Euskal Artearen II.
Erakusketa. Iruñeko Topaketak (VII-5).
1973 Arte Plastikoen II. Erakusketa.
Barakaldo.
1974 Ikutze taldea sortu zen. Bilbo.
1975 Gorutz taldea sortu zen. Eibar.
1978 Faustino Orbegozo Fundazioa sortu
zen. Bilbo. Común aldizkaria argitaratu
zuen. 1980an eten zituen bere
iharduerak.
Erakusketa 78 (Euskal Artea/Arte
Vasco) antolatu zen. Erakusketa
ibiltaria.
1979 Erakusketa 79. Madrilen eta
Bartzelonan aurkeztu zen.
1981 Arteder 81. Egungo Artearen Feria.
Bilbo.
1982 Arteder 82. Lan Grafikoaren
Nazioaretako Erakusketa. Bilbo (III-IV).
1983 Arteder 83.