Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

60/1996 DEKRETUA, martxoaren 26koa (Dekretu horren bidez, Justizia Administrazioko giza baliabideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1996ko otsailaren 16an hartutako erabakia onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1996
  • Gaia: Justizia
  • Jardun-eremua: Justizia
Xedea:

a) Justizia Administrazioko ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen Erregelamendu Organikoan (otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuak onetsitakoa) eta auzitegiko medikuen kidegoaren Erregelamendu Organikoan (otsailaren 23ko 296/1996 Errege Dekretuak onetsitakoa) ezarritako eran aritzen diren Justizia Administrazioko langileak eskualdatzea.

b) Bake-epaitegietako idazkaritzen elkarteak berrikustea eta onestea, haien plantilla finkatzea eta, hala behar denean, a) paragrafoko kidegoko funtzionarioak 7.000 biztanle baino gehiagoko herrietako epaitegiei atxikitzea edo dagoen lan-zama dela-eta behar hori duten herrietako epaitegiei atxikitzea.