Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

96/1986 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa (Azaroaren 27ko 3006/1981 Errege Dekretuaren bidez, Estatuak hainbat zerbitzu eskualdatu zizkion EAEri eraikuntzaren kalitatearen kontrolaren arloan; bada, 96/1986 Dekretu horren bidez, arlo horretako zerbitzuak gehitzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1985
  • Gaia: Gizarte Komunikabideak, Kultura, Ondare Historikoa, Jabetza Intelektuala; Lurraldearen Antolamendua, Hirigintza eta Etxebizitza
  • Jardun-eremua: Etxebizitza
Xedea:

Azaroaren 27ko 3006/1981 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari ondare arkitektonikoaren, eraikuntzaren eta etxebizitzaren arloetako zerbitzuak eskualdatu zitzaizkion; akordio honen bidez, gehitu egiten dira arlo horretan eskualdatutako zerbitzuak, hain zuzen ere, dagoeneko desagerturik dagoen «Instituto Nacional de Calidad de la Edificación» izenekoak Autonomia Erkidegoaren barruan zituen probintzia-laborategiak eskualdatuz.