Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

140/1981 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, «Instituto Social del Tiempo Libre» delakoaren arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1981
  • Gaia: Gizarte Komunikabideak, Kultura, Ondare Historikoa, Jabetza Intelektuala; Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Gizarte Gaiak; Kultura
Xedea:

«Instituto Social del Tiempo Libre» delakoak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban betetzen zituen zerbitzuak EAEri eskualdatzea; horrenbestez, dagozkion zerbitzuak antolatzeko, zuzentzeko eta zaintzeko eskumena izango du, horien gaineko goi-ikuskaritza Estatuak beretzat gorde arren. 

Espainiako langile guztiek eta haien senideek «Instituto Social del Tiempo Libre» delakoak eskualdatutako egoitzak erabiltzeko eskubidea izango dute, bizilekua edozein lekutan dutela ere. 

Eusko Jaurlaritzak bere kargura dituen egoitzetan zenbat leku dituen libre jakinarazi beharko dio «Instituto Social del Tiempo Libre» delakoaren zuzendaritzari; EAEtik kanpoko egoitzeei dagokienez, Institutuak, berebat, horixe bera jakinarazi beharko dio Eusko Jaurlaritzari, horrela egoitza batzuk zein besteak erabil daitezen eta egoitzetako instalazioek errentagarritasun sozial eta ekonomiko handiagoa izan dezaten.