Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

90/1981 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, errepideko eta trenbideko garraio mekanikoen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1981
  • Gaia: Azpiegiturak
  • Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

I. Errepideko garraio mekanikoen arloko eskumen hauek EAEri eskualdatzea: 

1. Honako garraio-zerbitzu hauen emakidak eta baimenak ematea eta, beharrezkoa izanez gero, ustiatzea, garraiorako erabiltzen diren ibilgailuek egoitza EAEn eduki ez arren: bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko eskatu ahalako zerbitzuen emakidak eta baimenak eta bidaiarien eta salgaien garraio mistoa egiteko eskatu ahalako zerbitzu publikoenak. Zerbitzu horien jarduerak, nolanahi ere, ez du Euskal Autonomia Erkidegoaren mugetatik atera behar. 

2. Errepide-garraioko zerbitzu publiko erregularrek eta ibilbidea aldez aurretik zehaztuta duten eskatu ahalako garraio-zerbitzuek (bidaiarienak, salgaienak eta mistoak) ibilbidearen zati bat Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo dutenean, Estatuaren esku egongo da garraio-zerbitzu horien emakida edo baimena ematea edota zerbitzua ustiatzea. Horrelakoetan, EAEk txostena eman beharko du nahitaez. Nolanahi ere, eskabidea jaso eta ondorengo hamabost egunen barruan txostena egiten ez badu, aldekoa dela ulertu beharko da. 

3. EAEk garraio-txartelak ezarri eta emango ditu, EAEko eremurako baino ez direnean, eta halaber, garraio-txartelen gehienezko kopurua ezarriko du. 

4. Ibilbidea EAEren eremutik kanpo duten garraio-zerbitzuei dagokienez, Autonomia Erkidegoak, bere lurralde-eremuan, ikuskapen-lanak egin eta isunak jarriko ditu. Nolanahi ere, garraio-zerbitzuaren jatorria edo helmuga EAEn dagoenean, eta, zigor espedientearen ondorioz, garraio-baimena ezeztatzea edo errepideko garraio-zerbitzu erregularraren edo eskatu ahalakoaren emakida iraungitzea (eta horrekin batera garraio-txartela kentzea) badagokio, EAEk hasi eta izapidetuko du espedientea, nahiz eta Estatuak izan horren gainean ebazteko eskumena. EAE, eginkizun horietan, garraio-zerbitzu horiek arautzen dituen Estatuko legeriari lotu beharko zaio. Hori guztia dagokio, Estatuko Administrazioaren eskumenen kalterik gabe. 

5. Eskualdatutako linea erregularren emakidak berreskuratzeko ahalmena EAEk izango du, baldin eta emakidak hogeita bost urtetik beherako iraunaldia badute.

EAEko ibilgailuen geltokien gaineko emakidak (bidaiariak edo salgaiak errepidez garraiatzeko ibilgailuen geltokien gainekoak) epea bete baino lehenago berreskuratzeko ahalmena ere EAEri dagokio. 

6. EAEko lurralde-eremutik kanpora irteteagatik Estatuko Administrazioaren eskumenekoak diren bidaiarien garraio-zerbitzu erregularren emakidak bateratzeari edo zabaltzeari buruzko espedienteetan, EAEk, nahitaez, txostena eman beharko du. Horretarako 15 eguneko epea izango du, eta epe horretan txostenik egin ezik, bateratzearen edo zabaltzearen aldekoa dela ulertu beharko da. 

7. Ibilera EAEren kanpotik joategatik (jatorria edo helmuga EAEn izan arren) Estatuko Administrazioaren eskumenekoak diren garraio-zerbitzu berezien ibilbidea zehazteko espedieentan –salgai arrikutsuenak barne-, EAEk, nahitaez, txostena eman beharko du aldez aurretik. 

Eskabidea jaso eta ondoko hamar egunen barruan egin beharko da txostena; eta epe horretan egin ezean, aldekoa dela joko da. 

8. EAEk bere eskumenekoak diren garraio-zerbitzu guztiengatik jaso beharreko diru-sariak finkatu eta onetsiko ditu, salneurrien erabateko politikari kalterik egin gabe.  

9. EAEk bere lurralde-eremutik kanpo jardungo ez duten garraio-agentziak baimendu eta antolatuko ditu. 

10. Garraio-agentzien eta -enpresen Euskal Erregistro bat sortuko da egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan dutenentzat, establezimendu iraunkorra duten edo ez kontuan hartu gabe. 

Lehenago egindako eskualdaketen ondorioz, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Aholku Batzorde Probintzialak desagertu egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Batzordeak eginkizun horiek bere gain hartu bezain laster. 

Autonomia Erkidegoak ordezkaritza izango du Garraio, Turismo eta Komunikabideetako Ministerioak ezarritako aholkularitza-organoetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremua gainditzeagatik Estatuaren eskumenekoak diren garraio-arloko eskumenei dagokienez. 

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, eskualdatu zaizkion eskumenak egikaritzerakoan, abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren 24. artikuluak agindutakoa bete beharko du, goragoko idatz-zatiek aldatu ez dituzten neurrian; eta, nolanahi ere, artikulu horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak ezarritakoaren aurka doazen artikulu guztiak indarrik gabe geratuko dira. 

II.- Trenbideak: 

1. EAEk bere eskumeneko trenbideen tarifak onetsiko ditu, prezioen erabateko politikari kalterik egin gabe. 

2. EAEren eta RENFEren artean bitariko batzorde bat eratuko da, biek burutzen dituzten ekintzetarako ikerketa- eta lankidetza-erakunde gisa, Estatuko administrazioari, EAEko administrazioari eta RENFEri dagozkien eskumenei kalterik egin gabe.

Eskumenen konfigurazioa