Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

84/1981 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa (Dekretu horren bidez, abeltzaintzaren garapenaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1981
  • Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

1. Euskal Autonomia Erkidegoak, dagokion lurralde-eremuan, bere gain hartuko ditu, Estatuko Administrazio Zentralak eta «Agencia de Desarrollo Ganadero» izeneko erakunde autonomoak betetzen zituzten zerbitzu eta eginkizunak hain zuzen ere, honako hauek: otsailaren 13ko 419/1979 Errege Dekretuak 1.3. artikuluko a) idatz-zatitik e) idatz-zatira bitartean –biak barne hartuta– eta horrekin bat datozen gainerako xedapenek aipatzen zituztenak; nolanahi ere, Estatuaren esku geratuko da nazioarteko erakundeekin egindako hitzarmenen babesean eman diren edo emango diren garapen-maileguen erabilera gainbegiratzea. 

2. Administrazio Zentralak eta Euskal Autonomia Erkidegoak lankidetzarako sistema egokiak ezarriko dituzte elkarrekin, beren arteko koordinazioa eta informazio-trukaketa behar bezalakoa izan dadin.