Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

12/1981 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa (Dekretu horren bidez, barneko azoken, merkataritzako egiturak eraberritzearen eta merkatu-diziplinaren arloetan Estatuak betetzen zituen zerbitzuak EAEri eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea erabaki zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1980
  • Gaia: Merkataritza eta turismo
  • Jardun-eremua: Merkataritza eta Turismoa
Xedea:

1. EAEn egiten diren barneko azokei dagokienez Estatuko Administrazioak betetzen zituen eginkizunak EAEri eskualdatzea, beti ere Estatutuaren 12.6 artikuluak nazioarteko azokei buruz aipatzen dituen mugak kontuan hartuta. 

2. Orobat, EAEri eskualdatzea merkataritzako egiturak eraberritzeko Estatuko Administrazioak EAEn betetzen zituen eginkizunak (une horretan indarrean zegoen araudiak ezarritako eginkizunak, eta, bereziki, honako arau hauek esleitzen zizkiotenak: azaroaren 30eko 13/1973 Lege-Dekretuak, abenduaren 7ko 3067/1973 Dekretuak, urtarrilaren 9ko 3/1976 Dekretuak, uztailaren 26ko 1887/1978 Dekretuak eta otsailaren 20ko 418/1979 Dekretuak eta Merkataritza Ministerioren 1978ko abenduaren 5eko Aginduak).

3. Orobat, merkatu-diziplinaren arloko arau-hauste administratiboei dagokienez Ekonomia eta Merkataritzako Ministerioak betetzen zituen eginkizunak eskualdatzea, EAEn egiten diren era horretako arau-hauste administratiboei dagokienez. 

4. Halaber, EAEri eskualdatzea ondoren aipatzen diren arau hauek Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko gobernadore zibilei esleitzen zizkieten eginkizunak: abenduaren 20ko 3477/1974 Dekretuaren 8. bis artikulua (abuztuaren 27ko 2226/1977 Errege Dekretuak berridatzi moduan) eta abuztuaren 3ko 1947/1979 Errege Dekretua (toki-administrazioen eskumeneko zerbitzu publikoen tarifak onesteari buruzkoa).

5. Merkataritzako egiturak eraberritzeko Estatuak sustatzen dituen erabateko ekintzarako programak, EAEri eragiten dioten guztian, Eusko Jaurlaritzarekin ados jarrita planifikatuko dira, eta Jaurlaritzak berak aplikatuko ditu.

Eskumenen konfigurazioa