Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabakia, baliabide ekonomikoak bideratzekoa desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko 2020an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1661
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/03/04
  • Argitaratze-data: 2020/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko martxoaren 3ko saioan hartutako erabakiaren bidez, baliabide ekonomikoak bideratu ditu desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko 2020an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) apartatuan xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Horregatik guztiagatik,

Lehenengoa. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko saioan hartutako erabakia argitaratzen da, zeinaren bidez baliabide ekonomikoak bideratzen baitira desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko 2020an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok.

Bigarrena. Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabakiak ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, zeinaren bidez onartzen baita deialdia, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk.). Bada, dekretu horren II. kapituluko 1. sekzioan arautzen dira, hain zuzen ere, desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak.

Dekretu hori xedapen orokorra da, indarraldi mugagabea duena. Dekretu horren 7. artikuluan berariaz adierazten denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez, urtero ezarriko da 1. sekzioan araututako laguntzak finantzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa.

Desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2020ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plan hori, 2019ko azaroaren 13ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Erabaki hori Lanbide-ren www.lanbide.euskadi.eus orrian argitaratu zen, «Laguntzak eta dirulaguntzak» apartatuan.

Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da zein den urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituen zenbateko osoa, baita zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.

Abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak, zeinetan aurreikusita baitago laguntza hauek finantzatzera bideratuko den kreditua.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluak, 2020ko martxoaren 3ko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Diru-baliabideak.

  1. 700.000 euro bideratuko dira desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko, 2020an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan arautu ziren laguntzok.

    Emango diren laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aipatutako zenbateko hori edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, baldin eta aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat. Eguneratzerik izanez gero, argitara eman behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman ere.

  2. Desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzeko emandako laguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuko ditu % 50ean, Euskal Autonomia Erkidegoko EGIF 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan.

    Bigarrena. Laguntzak jasotzeko baldintzak eta erakunde onuradunen betebeharrak, Europako Gizarte Funtsaren finantzaziotik eratorriak.

  1. Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuak direnez, hauetan xedatutakoa aplikatu behar da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamendua (EB); Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1304/2013 Erregelamendua (EB), Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren 1083/2006 Erregelamendua (EE) indargabetzekoa, eta ESS/1924/2016 Agindua, abenduaren 13koa, Europako Gizarte Funtsak 2014-2020 programazio-aldian diruz lagun ditzakeen gastuak zehazten dituena.

  2. Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 1. sekzioan eta 71. artikuluan aurreikusitako betebeharrak bete beharko dituzte laguntzen onurdunek, betebehar hauek batez ere:

    1. Berariaz aipatzea, diruz lagundutako jarduketak jakinarazteko, zabaltzeko edo argitaratzeko material eta ekintza guztietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketarekin batera, Europako Gizarte Funtsarena, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan gauzatua.

    2. Gastuaren kontabilitate-erregistro bat bermatzea, kontabilitate-identifikazio bereizia edo kontabilitate-kode egokia duela.

    3. Gutxienez 2027. urtera arte gordetzea diruz lagundutako kontratu guztiei buruzko dokumentazioa, badaezpada inoiz egiaztatzen bada deialdi honen arabera bete beharreko konpromiso eta betebehar guztiak bete direla.

    4. Men egitea honako hauek egindako egiaztatze-jarduketei: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

  3. Dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrenda argitara ematea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako zerrenda publikoan.