Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez 2020. urterako deialdia egiten baita ehizatzeko gaitasun-azterketetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 56
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/12
  • Argitaratze-data: 2020/01/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuak agindutakoa betez, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-azterketetarako deialdia egitea, 2020. urterako.

Bigarrena. On line egingo dira eskabideak, Internet bidez, pauso hauek emanez:

  1. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web-orrian sartu, eskabideari dagokion atalean edo zuzen-zuzen helbide honetan: http://www.nasdap.net/solexamcaza

  2. Dagokion eskabide-eredua bete.

  3. Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da, biak barne, otsaileko probarako, eta ekaineko probarako, berriz, 2020ko apirilaren 20an hasi eta 2020ko maiatzaren 22an amaituko da, biak barne.

    Laugarrena. Azterketan, test moduko 31 galderako galdera-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada ere. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez. Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II. eranskinekoak izango dira.

    Bosgarrena. Azterketak egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:

  1. Otsaileko proba:

    (Ikus .PDF)

  2. Ekaineko proba:

    Eguna: 2020ko ekainaren 13a.

    Ordua: 10.00ak.

    Tokia: Letren Fakultatea (Areto Nagusia).

    Unibertsitateko pasealekua 5.

    Vitoria-Gasteiz.

    Seigarrena. Azterketak balioesteko, epaimahai bat eratuko da hiru lurralde historikoetako bakoitzean, otsaileko ariketarako. Ekaineko ariketan, aldiz, Arabakoa baino ez da eratuko. Epaimahaikideak hauek izango dira:

  1. Arabako Lurralde Historikoa:

    Mahaiburu titularra: Carlos Marín Ruiz, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza ataleko burua.

    Ordezko mahaiburua: Ainhoa Ubillos Mendiluce, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza ataleko teknikaria.

    Mahaikide titularra: Jorge Velasco Mora, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioaren lehendakaria.

    Ordezko mahaikidea: Rafael Ángel González Bartolomé, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioaren idazkaria.

    Idazkari titularra: Emérita López de Alda Gil, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuko burua.

    Ordezko idazkaria: Joseba Amurrio Urraca, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Administrazio Kudeaketa Ataleko burua.

  2. Bizkaiko Lurralde Historikoa:

    Mahaiburu titularra: Javier Monge Gómez, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Saileko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.

    Ordezko mahaiburua: Alaitz Ibañez Arias, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Saileko Ehiza Fauna eta Arrantza Zerbitzuko teknikaria.

    Mahaikide titularra: Francisco Javier Barona González, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioaren lehendakaria.

    Ordezko mahaikidea: Iñaki Barbero Osa, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioaren bokala.

    Idazkari titularra: María González Bordagarai, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Saileko Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuko burua.

    Ordezko idazkaria: Itziar Mateos Olabarrieta, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Saileko administrazio orokorreko teknikaria.

  3. Gipuzkoako Lurralde Historikoa:

    Mahaiburu titularra: Iñigo Mendiola Gómez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Basanimalien eta Basalandareen Zerbitzuko burua.

    Ordezko mahaiburua: Ion Iñaki Zulaika Isasti, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Basanimalien eta Landareen Zerbitzuko landare babestuen arduraduna.

    Mahaikide titularra: Joxe Angel Zaldua Iparragirre, Gipuzkoako Ehiza Federazioaren lehendakaria.

    Ordezko mahaikidea: Ramón García Carbonell, Gipuzkoako Ehiza Federazioaren lehendakariordea.

    Idazkari titularra: Alfonso Akarreta Rodríguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari teknikoa.

    Ordezko idazkaria: Ainhoa Insausti Etxeberria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Administrazio Orokorreko teknikaria.

    Zazpigarrena. Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 11,05 eurokoa izango da.

    Zortzigarrena. Ebazteko prozesua honako hau izango da:

  1. Epaimahaiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari bidaliko diote, ehizatzeko gaitasunaren azterketa egiten den egunetik gehienez zazpi egun naturaletan, beren ustez azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen proposamena.

  2. Proposamen horren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin-behineko zerrendaren berri emango du, gehienez proposamena jaso eta astebetera. Behin-behineko zerrenda hori argitara emango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarenean.

  3. Interesdunek probaren galdera jakin batzuen balioaren aurka egin dezakete, gehienez ere proba egiten den egunetik hiru egun naturaleko epean.

  4. Aurkaratze horiek, jasotzen direnetik hiru egun naturaleko epean ebatziko dira, eta, horren ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak zazpi egun naturaleko epean aginduko du behin betiko zerrenda argitaratzea.

  5. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera. Proba gainditzen duten izangaien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarenean.

    Bederatzigarrena. Agindu honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 12a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.