Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

483/2018 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebazten dira eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko goi- eta erdi-mailako lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioen lanbide-taldeetako profesional sanitarioen garapen profesionaleko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzea agintzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3353
  • Xedapen-zk.: 483
  • Xedapen-data: 2018/05/21
  • Argitaratze-data: 2018/06/28

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

248/2007 Dekretuak, abenduaren 26koak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren goi- eta erdi-mailako lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioen lanbide-taldeetako profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen du.

Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren bidez, Osasuneko Mahai Sektorialean 2008ko martxoaren 14an eginiko bileran lortutako Akordioa onartzen duenaren bidez, abenduaren 26ko 248/2007 dekretuan jasotako araudiaren hainbat egokitzapen ezartzen dira.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenak Osakidetzaren menpe dauden zerbitzu-erakundeetako profesionalei 2011ko ekitaldian zegokien garapen profesionaleko maila aitortzeko ohiko deialdiaren eskakizunak, eskaerak, ebaluatzeko prozedura eta mailaren esleipena arautzen ditu.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak, abenduaren 29ko 1930/2011 eta 1931/2011 ebazpenen bidez deitutako garapen profesionaleko ohiko eta ezohiko deialdiak bertan behera uztea ezarri zuen, 2012, 2013 eta 2014ko Aurrekontuen legea aplikatuz.

Aipatutako 558/2014 Ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten eta hortik 29/2015 Prozedura Laburtua sortu zen, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian jarraitu zena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren irailaren 28ko 246/2017 zenbakiko Epaiak partzialki onartu zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa eta garapen profesionaleko deialdietan parte hartu duten Osakidetzako langileen eskubidea aitortu zuen, zehazki, garapen profesionaleko maila aitortzeko deialdiak ebazteko eskubidea, dagokien mailak esleitu arte, parte-hartzaile bakoitzari dagokion maila esleitzeko.

Abenduaren 18ko 243/2017 Autoaren bidez, aipatutako epaiaren behin-behineko betearazpena agindu zen eta, hori exekutatzeko, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 1eko 36/2018 Ebazpena eman zen. Horren bidez, irailaren 28ko 243/2017 zenbakiko Epaia behinik behin bete zen, deialdiak amaitzeko jarduerak abiaraziz.

Aipatutako 558/2014 Ebazpenak mantendu egiten du garapen profesionaleko deialdiak bertan behera utzi ziren arte egindako maila ebaluatzeko eta esleitzeko prozeduraren jarduera guztien baliozkotasuna; hortaz, deialdi horiek ebazteko beharreko jarduerak abiapuntu horretatik hasi ziren.

Abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuaren goi eta erdi-mailako lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioen lanbide-taldeetako profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen duena- 11.3 artikuluak bere bigarren paragrafoan eta 1930/2011 Ebazpenaren Osakidetzaren mende dauden zerbitzu-erakundeetako profesionalei 2011ko ekitaldian zegokien garapen profesionaleko maila aitortzeko ohiko deialdiaren eskakizunak, eskaerak, ebaluatzeko prozedura eta mailaren esleipena arautzen duena 8.a artikuluan ezartzen den bezala, garapen profesionaleko sistemaren jarraipena egiteko Batzorde Korporatiboa bildu da.

Batzorde horrek prozesuan onartutako eskatzaileen, goi-maila lortzeko eskatutako lan eginda urteak dituztelako eta aipatutako 248/2007 Dekretuaren 8. Artikuluan ezarritako bloke guztietako gutxieneko puntuazioa lortu dutelako onartu direnen, emaitzak aztertu ondoren, Giza Baliabideetako Zuzendaritzari dagokio emaitzak Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau

Lehena. - Garapen profesionala aitortzeko eskaerak ebaztea eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren goi- eta erdi-mailako lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioen lanbide-taldeetako profesionalek egiaztatutako mailaren behin-behineko esleipenaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

A2 Taldea Goi-mailako tituluduna

B2 Taldea Erdi-mailako tituluduna

C1 Taldea Teknikari Espezialista Sanitarioa

C2 taldea Administrari Teknikari Espezialista

C3 Taldea Teknikari Espezialista Profesionala

D1 Taldea Teknikari Laguntzaile Sanitarioa

D2 taldea Administrari Laguntzaile Teknikaria

D3 Taldea Teknikari Laguntzaile Profesionala

E1 Taldea Mendekoa eta Langilea

Ebazpen honekin batera doazen Eranskinetan, aitortutako mailen behin-behineko esleipena zerrendatzen da: I. maila (I. eranskina), II. maila (II. eranskina), III. maila (III. eranskina) eta IV. maila (IV. eranskina).

Interesdunek puntuazio indibidualak kontsultatu ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko garapen profesionaleko aplikazio informatikoan: https://dp.osakidetza.eus

Bigarrena. 248/2007 Dekretuaren 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan eta 1930/2011 Ebazpenaren 8.a) artikuluan ezarritakoa betez, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan (39/2015, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,

JUAN CARLOS SOTO PÉREZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.