Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko azaroaren 6koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ondoko izendapena: Entzia (ES2110022), Urkabustaizko Irla-hariztiak (ES2110003) eta Gasteizko Mendi Garaiak (ES2110015) Batasunaren Intereseko Lekuak (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 4878
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/06
- Argitaratze-data: 2014/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko abuztuaren 4ko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Arabako lurralde historikoan Entzia (ES2110022) Batasunaren Intereseko Lekuetako (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea behin-behinean onartzea.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko abuztuaren 4ko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Arabako lurralde historikoan Urkabustaizko Irla-hariztiak (ES2110003) Batasunaren Intereseko Lekuetako (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea behin-behinean onartzea.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko abuztuaren 11ko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Arabako lurralde historikoan Gasteizko Mendi Garaiak (ES2110015) Batasunaren Intereseko Lekuetako (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE izendatzea behin-behinean onartzea.
Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin bat, eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat, ingurumena babesteko helburu duten irabazte-asmorik gabeko erakundeen eta administrazioen entzunaldi-izapideak egin behar dira; baita jendaurrean jarri ere, eremuen izendapenak, honako hauek adierazita: lekuen kartografia mugapenak, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motak eta flora eta fauna espezieak, kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programak.
Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau
Lehengoa. Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Entzia (ES2110022), Urkabustaizko Irla-hariztiak (ES2110003) eta Gasteizko Mendi Garaiak (ES2110015) Batasunaren Intereseko Lekuetako (BIL) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatzea; jendaurrean jarriko da 2 hileko epean, EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, 2015eko urtarrilaren 14ra arte. Epe horretan, egoki irizten dieten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.
Bigarrena. Goragoko paragrafotan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.net/natura2000, bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian, helbide honetan:
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza
Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 6a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
AMAIA BARREDO MARTÍN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 188/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Entzia Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena (ES2110022).
- Ikus: 148/2015 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, «Gasteizko Mendi Garaiak» Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena (ES2110015).
- Ikus: 74/2016 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita Gasteizko Mendi Garaiak kontserbazio bereziko eremu izendatzen dituen dekretua (ES2110015).