Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 20koa, Turismoko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira jardunean hasi, aritu eta jarduna uzteko bidaia-agentziek aurkeztu beharreko jakinarazpenen eta erantzukizunpeko adierazpenen eredu normalizatuak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3114
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/05/20
  • Argitaratze-data: 2013/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Barne-merkatuko zerbitzuei buruzko Zerbitzuen Europako 2006/123/EE Zuzentaraua eman zuten 2006ko abenduaren 12an Europako Parlamentuak eta Kontseiluak. Espainiak, aipatu zuzentarau hori bere ordenamendu juridikora transposizioa egite aldera, bi lege egin ditu: batetik, azaroaren 23ko 17/2009 Legea, zerbitzu-jardueratan aske sartzeari eta aritzeari buruzkoa; eta, bestetik, abenduaren 22ko 25/2009 Legea, zerbitzu-jardueratan aske sartzeari eta aritzeari buruzko legera egokitzeko asmoz hainbat lege aldatzeari buruzkoa. Prozesu horretan, zenbait aldaketa egin behar izan dira. Adibidez, zuzentarau horretan xedatutako kokatzeko askatasuna eta zerbitzuak emateko askatasuna eraginkorrak izan daitezen, aurretiazko jakinarazpena eta erantzukizunpeko adierazpena sartu behar izan dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. bis artikuluan.

Horrela, hizpide dugun zuzentaraua onartzearen eta hura Espainiako ordenamendu juridikoan nahitaez biltzearen ondorioz, nabarmen mugatu dira Administrazioak zerbitzu turistikoetan esku hartzeko dituen mekanismoak eta modua; lehenagoko baimenen ordez, esaterako, autoerregulazio-elementuak erabiltzen dira orain. Horren erakusle litzateke apirilaren 23ko 7/2012 Legea, abenduaren 12an Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne-merkatuko zerbitzuei buruz emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko asmoz hainbat lege aldatzeari buruzkoa. Euskadiko Turismoa Antolatzen duen martxoaren 16ko 6/1994 Legea, esaterako, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatu du. Zehazki, apirilaren 23ko 7/2012 Legea hogeita hamazazpigarren artikuluan xedatutakoaren arabera, era honetara idatzita gelditu da martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 8. artikuluko 1. paragrafoa:

  1. Turismo-enpresek aitorturik dute kokatzeko askatasuna. Baina jarduerari hasiera eman baino lehen, turismo-ostatuko enpresek, bidaia-agentziek eta lege honetako 37. artikuluan zehazturik dauden turismo-enpresa osagarriek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute Turismo Administrazioan. Adierazpena titularrak egin beharko du, eta bertan adierazi beharko du, bere erantzukizunpean, betetzen dituela erregelamenduz agindutako eskakizunak, badituela hori hala dela egiaztatzeko agiriak, eta agintzen duela jarduerak irauten duen bitartean ere beteko dituela.

    Turismo-ostatuko enpresek establezimendu fisiko bakoitzeko erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute, enpresek zerbitzuak ematen dituzten lekutik, era horretara bermatzeko kontsumitzaileen eta zerbitzu-hartzaileen babesa.

Euskadiko Turismoa Antolatzen duen 6/1994 Legean bidaia-agentziei buruz xedatutakoa arautu du Bidaia Agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuak. Aipatu dekretu horretako 4.3. artikuluan jasotakoari helduz «interesdunak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, edo bestela, interesduna ordezkatzen duen pertsonak, betiere turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritzaren ebazpen bidez onetsitako eredu normalizatuaren bitartez».

Bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuko 5. artikuluan araututakoaren arabera, jarduerari hasiera eman baino lehen egindako erantzukizunpeko adierazpenean aitortutakoetan aldaketarik eginez gero, horren berri emango zaio Turismo Administrazioari. Horrela, aipatu artikulu horretako bigarren eta hirugarren paragrafoetan xedatutakoari helduz, itxiera oro aurretiaz jakinarazi beharko da, bai eta sukurtsal berrien irekiera eta itxiera ere, betiere, aipatu aldaketa horiek ez badute eraginik aurretiaz eratutako bermeen gain. Jakinarazi beharko da, baita ere, aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenean jasotako datu eta adierazpenetan egindako aldaketetatik bidaia-agentziaren bermearen, aseguruen, taldearen edota titulartasunaren gain eraginik ez duen edozein. Hilabeteko epean jakinarazi beharko dira horiek guztiak, aldaketa egin denetik zenbatzen hasita.

Arestian azaldutako guztia aintzat hartuta, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuko 17. artikuluaren bitartez Turismo Zuzendaritzari emandako eskumenak betez, honako hau

Jardunean hasi eta aritu ahal izateko Euskadiko bidaia-agentziek aurkeztu behar dituzten erantzukizunpeko adierazpenaren eta jakinarazpenaren ereduak onartzea, eta horien bi eredu eranstea agiri honi.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 20a.

Turismoko zuzendaria,

MARÍA MERCEDES GARMENDIA BERECIARTU.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)