Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari administrazioarekiko 1071/2012 auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua, 98 Legea) igor dakiola ebazten duena, batetik, eta, bestetik, aipatu salan azal daitezen, interesdun izan litezkeenei epea jartzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 646
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/01/16
- Argitaratze-data: 2013/02/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren azaroaren 21eko 237/2012 Dekretuaren bitartez, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostuen zerrendak onartu ziren. Bada, dekretu horren kontra, Euskadiko Langileen Komisioek aurkeztutako administrazioarekiko 1071/2012 auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko espedientea igortzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu duen administrazio-espedientea bidaltzea.
Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.
EHAAn argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 16a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
JUAN MARÍA BARASORDA GOICOECHEA.