Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko irailaren 24koa, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendariarena, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak kudeatutako datu pertsonalak dituzten fitxategi jakin batzuk arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 5263
  • Xedapen-zk.: 136
  • Xedapen-data: 2007/09/24
  • Argitaratze-data: 2007/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen du herri administrazioen jabetzako datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzeko, xedapen orokor bat argitaratu beharko dela Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean, eta bertan artikulu horren edukia azaldu beharko dela xedapen horren oinarrizko edukian.

Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legeak -Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak- 18. artikuluan Datuak Babesteko Erregistroa sortzen du, eta ezartzen du Erregistro horretan inskribatuko direla lege horren aplikazio-eremuan sartzen diren fitxategiak.

Urriaren 18ko 308/2005 Dekretuaren 2. artikuluak Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea garatzen du, eta 2. artikuluan ezartzen duenez, datu pertsonalen fitxategirik sortu, aldatu edo ezabatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazi beharko diote, DBEBren zuzendariaren 2005eko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez onartutako eredu normalizatuari jarraiki (EHAA, 165. zk., 2005eko abuztuaren 31koa).

Beraz, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa - Datu Pertsonalak Babesteko Legea (DPBL)- eta Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legea -Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko Legea (DBEBSL)- betetzeko, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari emango zaio horren berri, horretarako finkatutako prozedura normalizatuaren bidez. Helburua da Datuak Babesteko Euskal Bulegoak datuok Datuak Babesteko Erregistroan jasotzea, gero Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Erregistroan txertatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 24a.

Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendaria,

ANA FERNÁNDEZ SAINZ.

  1. fitxategia.– UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen ordainsari-osagarrien esleipena.

    1. Helburua:

      UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen merezimenduak balioesteko beharrezko datuak baliatzea ordainsari-osagarriak modu berezi eta indibidualean esleitzeko.

    2. Zein pertsonari edo talderi buruz lor daitezkeen edo zeintzuk eman behar dituzten nahitaez; datu pertsonalak biltzeko prozedurak:

      Ordainsari-osagarrietarako aukera izan nahi duten UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak.

    3. Datu pertsonalak biltzeko prozedurak:

      UPV/EHUk Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari bidaliko dio aurkeztutako eskarien zerrenda, ordainsari-osagarrien beharrezko merezimenduen balioespenerako eskatutako dokumentazioarekin batera.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura, datu mota pertsonalen deskribapena barne:

      1. – Identifikaziozkoak.

      2. – Akademikoak eta profesionalak.

    5. Datu pertsonalen lagapena, eta kasu horretan, aurreikusten diren datuen transferentzia hirugarren herrialdeei:

      Ez dira aurreikusten.

    6. Fitxategiaren ardura duten Administrazioaren Organoak:

      Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia.

    7. Zerbitzu edo unitateen ardura duten Administrazioaren Organoetan, horietan baliatzeko, zuzentzeko, indargabetzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dira:

      Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia.

    8. Fitxategi bakoitzari dagozkion segurtasun-neurriak, eska daitekeen oinarrizko maila, erdi-maila edo goi-maila adierazita:

      Oinarrizko maila.

  2. fitxategia.– Egiaztatzea eta ebaluatzea.

    1. Helburua:

      Eskatzaileen merezimenduen balioespena eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legean aurreikusitako txostenen bidalketa.

    2. Zein pertsonari edo talderi buruz lor daitezkeen edo zeintzuk eman behar dituzten nahitaez; datu pertsonalak biltzeko prozedurak:

      Egiaztatzea eta ebaluatzea nahi duten eskatzaileak.

    3. Datu pertsonalak biltzeko prozedurak:

      Interesdunek bete beharreko eskariaren bitartez.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura, datu mota pertsonalen deskribapena barne:

      1. – Identifikaziozkoak.

      2. – Akademikoak eta profesionalak.

    5. Datu pertsonalen lagapena, eta kasu horretan, aurreikusten diren datuen transferentzia hirugarren herrialdeei:

      Ez dira aurreikusten.

    6. Fitxategiaren ardura duten Administrazioaren Organoak:

      Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia.

    7. Zerbitzu edo unitateen ardura duten Administrazioaren Organoetan, horietan baliatzeko, zuzentzeko, indargabetzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dira:

      Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia.

    8. Fitxategi bakoitzari dagozkion segurtasun-neurriak, eska daitezkeen oinarrizko maila, erdi-maila edo goi-maila adierazita:

      Oinarrizko maila.

  3. fitxategia.– Tituluak ebaluatzea eta egiaztatzea.

    1. Helburua:

      Euskal Unibertsitate Sistemaren beharrezko titulu ofizial eta berezkoak ebaluatu eta egiaztatzea.

    2. Zein pertsonari edo talderi buruz lor daitezkeen edo zeintzuk eman behar dituzten nahitaez; datu pertsonalak biltzeko prozedurak:

      Tituluetan parte hartzen duten eta ebaluatzea eta egiaztatzea eskatzen duten irakasle eta ikertzaileak.

    3. Datu pertsonalak biltzeko prozedurak:

      Unibertsitateek bete beharreko eskariaren bitartez.

    4. Fitxategiaren oinarrizko egitura, datu mota pertsonalen deskribapena barne:

      1. – Tituluetan parte hartzen duten irakasle eta ikertzaileen identifikaziozko datuak.

      2. – Akademikoak eta profesionalak.

    5. Datu pertsonalen lagapena, eta kasu horretan, aurreikusten diren datuen transferentziak hirugarren herrialdeetara:

      Ez dira aurreikusten.

    6. Fitxategiaren ardura duten Administrazioaren Organoak:

      Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia.

    7. Zerbitzu edo unitateen ardura duten Administrazioaren organoetan, horietan baliatzeko, zuzentzeko, indargabetzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dira: