Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Industria eta Merkatalbide Artezkaritzaren 1987ko ekainaren 17ko ERABAKIA, nekazal elikadur-industrien ikuskatze eta erroldatze arloan, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialdeetako Orotariko Zerbitzuen Buruzagitzerara eginkizunak igorriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 1489
  • Xedapen-zk.: 230
  • Xedapen-data: 1987/06/17
  • Argitaratze-data: 1987/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Apirilaren 8ko 88/1986 Dekretuak, Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Arautegi Organikoa ezartzen duena, zera finkatzen du bere 10.2.c) atalean: Artezkaritzak bereganatzen dituen gaietan administral eginkizunen ihardutea Industria eta Merkatalbide Artezkariari dagokio, gaien artean nekazal elikadur-industriena aurkitzen delarik. Bizkaia eta Gipuzkoari dagokienean, nekazal elikadur-industrien ikuskatze eta erroldatze administral espedienteak, behar den eraginkortasunez eta arintasunez, izapidatzeko eta burutzeko, beharrezko da dagozkien eginkizunen eskuordetza egitea Sailaren Inguru-Zerbitzuetan, Estatuko Administraritzaren Erregimen Juridikoaren Legearen 22 atalean ezarritakoaren arabera. Ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehendabizi.- Bizkaia eta Gipuzkoari dagokienean, nekazal elikadur-industrien ikuskatze eta erroldatzearen arloan, 88/1986 Dekretuaren 10.2.c) atalaren bitartez, Artezkaritza honi gomendaturiko eginkizunen eskuordetza egitea Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialdeetako Orotariko Zerbitzuen Buruzagitzeran. Bigarren.- Eskuordetza hau hurrengoaren kalterik gabe gauzatzen da: edonoiz, eskuordetza dagien Organuak egoki uste ditzan arazo guztien ezagutze eta burutzea bereganatu ahalko du. Gasteizen, 1987ko ekainaren 17an. Industria eta Merkatalbide Artezkaria, JAVIER GOIRIGOLTZARRI MALAXETXEBARRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.