Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza-Arcezkariaren 1987.eko Otsailaren 16ko ERABAKIA, zor-egiaztagiriak izenpetzearen alorreango agintepidetarako esku emateari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 421
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/02/16
  • Argitaratze-data: 1987/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretoak dioenez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Maiatzaren 8ko 68. alea), Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak hartzeko dituen kitapenak ordaintzeke egotearen egiaztagiriak, dagokion artekaritza-sailak egingo ditu. Eta 8.a) eta 18.a) acalekin zerikusia duen 38.2 atalaren arauera, denak Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretoarenak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Uztailaren 4eko 112. alea), artekaritza-sail hori, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza-Artezkaritza da; beraz, 197/1984 Dekreto horren 31.3 atalean ezarritakoari darionez, horretarako agintepidea ihardutze-sail horren Artezkariari dagokiola ulertu bahar izango da. Eginkortasuna lortzeko eta bidezko denez, eta Arduralaritzaren iharduketaren ondorioz sortarazitako kitapenak ordaindu gabe egotearen egiaztagiri multzoa ikusi ondoren, Artezkaritzaren menpeko maila apalagoko ihardutze-sailei zor-egiaztagiri horiek izenpetzeko eskua emateko legezko bideaz baliatzea aholkugarri egiten da, 197/1984 Dekreto horren 25.3.c) atalari jarraitu eta indarrean dauden legeetan ohartemandako agintepide eta denbora alorreko mugapenei men eginez. Horiek horrela, aipatutako arauak aitortzen duen esku emateko ahalmenaz baliatuz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak aurrean adierazitako egunean horretarako baimena eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa.- Artekaritza-Azterkaritza honi atxikita dauden eta Goi-Mailako Teknikari diren Manuel Urquijo Urrutia Jaunari eta Aranzazu Murgiondo Biain Andreari, aukeran, Euskadiko Automia-Elkarteko Arduralaritzaren eskubideen kitapenak egiteratzearen ondorioz Zor-Egiaztagiriak izenpetzeko agintepidea ematen zaio, ondorio guztietarako; nondikakoa, zenbatekoa eta datozeneko ihardutze-saila dena dela. Bigarrena.- Erabaki honetan sartutako esku emateek, egiteratzeari dagokionez, honako zernolako hauek izango dituzte: a) Gehienez hamabi hilabeteko iraupena izango dute, indarrean sar daitezenetik hasita. b) Erabaki honetan emandako agintepideez baliatzerakoan, horretarako esku emandakoek, egoera berezi horri buruzko berarizko aipamena egin behar izango dute. c) Esku ematea egiten duenak, noiznahi, Erabaki honen indarrez esku emandako agintepidea beretzakotu ahal izango du, eskuematea zegoeneantxe jarraitzearen kaltetan gabe. d) Erabaki horrek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean hartuko du indarra, eta egun horretatik bertatik egin daitezen ekintzetarako izango da erabilgarri. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 16. Artekaritza-Artezkaritza, PEDRO HERNANDO ARRANZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.