Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Dirubide-Artezkariaren 1987.eko Otsailaren 12ko ERABAKIA, Hertsitzemanuak ematearen alorreango agintepidetarako esku emateari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 420
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/02/12
  • Argitaratze-data: 1987/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Indarrean dauden legeek, eta Ekainaren 12ko 197/ 1984 Dekretoaren 25.3.c) atalak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren Uztailaren 4eko 112. alea), hain zuzen, Saileko Artezkariek egin ditzaten agintepideetarako esku emateek indarra izan dezaten, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren baimena beharrezkoa dela finkatzen dute. Hori dela eta, eta Artekaritza-Artezkaritzak gaur bidali duen zenbait agintepidetarako esku emateko saloa aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Artekaritza-Artekariak bere dituen zenbait aginpidetarako bere Zerbiczuari atxikitako Goi-Mailako Teknikariei esku emateko baimena ematea, honekin batera doan Artezkari horren Erabakian adierazten den moduan. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 16. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.Apirilaren 19ko 99/ 1982 Dekretoak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1982.eko Maiatzaren 28ko 68. alea) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak hartzeko dituen eskubideen kitapenak eta zor-egiaztagiriak direla eta, horretarako agintepidea duen ihardutzesailak dagozkion hertsitze-manuak eman behar dituela ohartematen du, eta Ekainaren 12ko 197/1984 Dekretoaren 39.3 atalaren arauera (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1984.eko Uztailaren 4eko 112. alea. eta honen hutsen zuzenketa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1984.eko irailaren óko 147. alea) horretarako agintepidea duena Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Dirubide-Artezkaritza da; beraz, 197/1984 Dekreto horren 31.3 atalean ezarritakoari darionez, horretarako agintepidea ihardutze-sail horren Artezkariari dagokiola ulertu bahar izango da. Eginkortasuna lortzeko eta bidezko denez, eta Arduralaritzaren iharduketaren ondorioz sortarazitako hertsitze-manu asko dagoela ikusi ondoren, Artezkaritzaren menpeko maila apalagoko ihardutze-saiIei hertsitze-manu horiek izenpetzeko eskua emateko legezko bideaz baliatzea aholkugarri egiten da, 197/1984 Dekreto horren 25.3.c) atalari jarraitu eta indzrrean dauden legeetan ohartemandako agintepide eta denbora alorreko mugapenei nien eginez. Horiek horrela, aipatutako arauak aitortzen duen esku emateko ahalmenaz baliatuz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak aurrean adierazitako egunean horretarako baimena eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa.- Artekaritza-Azterkaritza honi atxikita dauden eta Goi-Mailako Teknikari diren Jose Ignacio Beristain Etxabe Jaunari eta Ana Cristina Zabala Andreari, aukeran, Euskadiko Automia-Elkarteko Arduralaritzaren aldeko eskubideen kitapeneetarako hertsitze-manuak emateko agintepidea ematen zaio, ondorio guztietarako; nondikakoa, zenbatekoa eta datozeneko ihardutze-saila dena dela. Bigarrena.- Erabaki honetan sartutako esku emateek, egiteratzeari dagokionez, honako zernolako hauek izango dituzte: a) Gehienez hamabi hilabeteko iraupena izango dute, indarrean sar daitezenetik hasita. b) Erabaki honetan emandako agintepideez baliatzerakoan, horretarako esku emandakoek, egoera berezi horri buruzko berarizko aipamena egin behar izango dute. c) Esku ematea egiten duenak, noiznahi, Erabaki honen índarrez esku emandako agintepidea beretzakotu ahal izango du, eskuematea zegoeneantxe jarraitzearen kaltetan gabe. d) Erabaki horrek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean hartuko du indarra, eta egun horretatik bertatik egin daitezen ekintzetarako izango da erabilgarri. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 12. Dirubide-Artezkaritza, ALBERTO JIMENEZ DE ABERASTURI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.