Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren 1987.eko Otsailaren 24koa; egiteko batzuk Erakunde horretako Gizarte Zuzendariaren esku utziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza; Osakidetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 385
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/02/24
  • Argitaratze-data: 1987/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 19ko 9/1983 Legearen 6. artikuluak (E.H.A.O.-eko 77. alea) Osakidetzako Zuzendari Nagusiari eskuratzen dizkion agintepideak eraginkorki gauzatzeak, bidezko egiten du horietariko batzuk beste norbaiten esku uztea, langilegoaren gesti-bideak arintzeko xedez, eta hori, maileguak ematearen eta behin-behingo langilegoa kontratatzearen tankerako egitekoak sakabanatuz. Hori horrela, eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuak baimendu ondoren ERABAKITZEN, DUT: Artikulu bakarra.- 1. Lehenago Erakundeko Zuzendari Nagusiari zegozkion agintepideez, Maileguak ematezko eta behin-behingoko langilegoa kontratatzezko alorrekoez alegia, baliatzea Osakidetzako Gizarte Zuzendariaren esku uztea. 2. Eskuz-aldatze hau Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 42 artikuluan aurrikusitako murriztapenari atxikiko zaio. 3. Delegatutako agintaritzak, erabaki honetan aipatzen den agintepideaz baliatuz, parte har dezan ekintza guztiak espreski jaso beharko dira. 4. Ordezkatutako agintaritzak beretzat gorde ditzake, ordezkaketak zegoeneantxe irautearen kaltetan gabe, Erabaki honen bidez emandako agintepideez baliatzea. Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunean berean hartuko du indarra Erabaki honek. Bilbo, 1987.eko Otsailak 24. Osakidetzako Zuzendari Nagusia, I. AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.