Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko otsailaren 12koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bidez, abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntza-deialdia egiten da 2020rako; dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 1168
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/12
  • Argitaratze-data: 2020/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legeak, honako hau aitortzen du: «Gizarte-arloko ekimeneko eta esku-hartzeko erakundeak euskal gizartearen funtsezko aktibo bat dira, eta haien ekarpena ezinbestekoa da gizarte zuzen eta solidario, berdintasunezko eta kohesionatu, demokratiko eta parte-hartzailea eraikitzeko, bai eta gizarte-beharrei modu egokiagoan (integrala, hurbilekoa, pertsonalizatua, parte-hartzailea) erantzuteko ere, sektoreen arteko lankidetzaren bidez eta pertsonen beraien, familien, kolektiboen edo komunitate hartzaileen parte-hartzearekin».

Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan bilduta dauden aurreikuspenak bete eta garatuko dira 2020an. Orokorrean hartuta, agindu honetan ez dira errepikatuko dekretu horren edukiak, baina dirulaguntzen deialdi horretara aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu beharko dituzte eduki horiek.

Dekretu horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen babesean, esku-hartze sozialaren jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitate guztien autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babesteko eta sustatzeko jarduerak dira.

Dekretu horrek, halaber, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila behartzen du sustatze-lan horretan arreta bereziz aintzat hartzera bere erantzukizun espezifikoari dagozkion ikuspegiak eta zeharkako politikak, hala nola honako hauekin zerikusia dutenak: gizarteratzea, familia, haur eta nerabeak, immigrazioa, dibertsitate eta askatasun afektibo eta sexuala, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak eta, bereziki, genero-berdintasuna.

Agindu hau 2020. urterako dirulaguntzen plan estrategikoan jasota dago. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak onartu zuen plan hori 2019ko azaroaren 22ko Aginduaren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta, zehazki, lege horren 8.1 artikulua betetzeko.

Dekretu horrek Eusko Jaurlaritzari laguntzen dio irabazi-asmorik gabeko erakundeek gauzatzen dituzten esku-hartze sozialeko jarduerak sustatzen, bereziki lurraldez gaindiko eremukoak direnak, hau da, Euskal Autonomia Erkidego osoan gauzatzen direnak.

Dekretu horretan aurreikusitako dirulaguntza-lerroen artean, honako hauek garatzen dira ebazpen honetan:

  1. Esku-hartze sozialeko jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzenduak.

  2. Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak.

  3. Esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jarduerak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteei izapideak aurretiaz egitea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritako xedeetarako, agindu honetan araututako laguntzak emateko, kreditu egoki eta nahikoa beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorretan.

    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14.2.a) artikuluan arautzen duena betetzeko, erakunde interesdunek telematikoki egin behar dituzte laguntza-programa honetarako izapide guztiak.

    Hori guztia dela eta, honako hau

  1. Agindu honen xedea da esku-hartze sozialaren eremuan jarduerak gauzatzeko dirulaguntzetarako 2020ko deialdia egitea. Jarduera horiek pertsonen, familien eta taldeen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestera eta sustatzera bideratuta daude, bereziki honako gai hauetan biltzen badira edo haiei buruzkoak badira:

    1. gizarte-zerbitzuak.

    2. gizarteratzea.

    3. familiei laguntza, sustapena eta babesa ematea.

    4. haurrak eta nerabeak zaintzea eta babestea.

    5. etorkinen gizarteratzea eta, orokorrean, kulturartekotasuna, alde batera utzita gai juridikoetan laguntza ematea.

    6. adinekoak zaintzea eta babestea.

    7. mendekotasun-egoeran, eta, orokorrean, desgaitasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea eta babestea.

    8. askatasun eta dibertsitate afektibo-sexuala.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 271/2012 Dekretuaren 1.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako, laguntzen xede diren jarduerek egokitu beharko dute esku-hartze sozialaren esparruarekin zerikusia duten arauetan eta plangintza estrategikoan jasotako printzipio eta jarraibideetara, eta, batez ere, honako hauetan jasotzen direnetara:

    1. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

    2. 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.

    3. 13/2008 legea, abenduaren 12koa, Familiei laguntzekoa.

    4. 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa.

    5. 17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntariotzari buruzkoa.

  3. Kanpoan geratuko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak:

    1. . Emakumeen aurkako indarkeriari lotutako sentsibilizazio- eta prebentzio-arloko jarduerak, badaudelako emakumeentzako laguntza-deialdi bereziak. Finantzagarriak izango dira, ordea, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimekiko esku-hartze soziala xede nagusia duten jarduerak.

    2. Erakunde eskatzailea hobetzea, soilik edo nagusiki erakunde eskatzaileari zuzendutako jardueren bitartez, hala nola bere langileen prestakuntzaren bitartez, edo erakundeen kudeaketari eta ildo estrategikoei buruzko hausnarketa-prozesuen bitartez.

  4. Laguntzak kudeatuko dituen organoa.

    Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio hiru dirulaguntza-lerroetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea. Abenduaren 29ko 271/2012 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako balioespen-batzordeak egingo du dirulaguntzak onartzeko edo ukatzeko proposamena (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dira).

  5. Jarduerak gauzatzeko epea 2020ko ekitaldia da.

  1. Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz eskatu, kontsultatu eta egin behar dituzte prozedura honetako izapide guztiak, xedapen hauetan araututakoarekin bat etorriz: 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa; 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariarena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa Platea onartzen duena, eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

  2. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren web-orrian daude eskuragarri izapideak bitarteko elektronikoz egiteko zehaztapenak:

    Esku-hartze sozialeko jarduerak jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzenduak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083310

    Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083310

    Esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jarduerak:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083206

  3. Espedientean sartzeko eta eskabidearen ondorengo izapideak egiteko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/) «Nire karpeta» atala baliatu beharko da.

  4. Eskabidea edo izapidea banakako ziurtagiri elektroniko bidez egiten bada, erakundearen legezko ordezkariarena izan zein ez, nahitaezkoa da pertsona hori Ordezkarien Erregistro Elektronikoan izena emanda egotea erakundearen ordezkari moduan: https://euskadi.eus/y22-izapide2/es/contenidos/informacion/egoitza_ordezkarien_erregistro/es_egoitza/egoitza_representantes.html

  5. Erakunde interesdunentzako jakinarazpenak bide elektronikoz egingo dira, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean kontsultatu beharko dira.

  6. Haren edukia eskuratzen den unean bertan joko da egindakotzat jakinarazpena. Jakinarazpena eskuragarri jarri eta hamar egun natural igarotzen badira haren edukia eskuratu gabe, hura baztertutzat joko da, eta izapidea egindakotzat, prozedurari jarraituz.

  7. Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek inoiz ere ez dira jakinarazpentzat hartuko.

  1. Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Eskabidea helbide hauetan egin beharko da, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren web-orrian:

    Esku-hartze sozialeko jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzenduak.

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083310

    Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083310

    Esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jarduerak:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083206

  3. Eskabide-eredua eskuragarri dago agindu honetako I. eranskinean.

  4. Erakunde eskatzaileek aukeratzen duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute laguntza jasotzeko eskabidea, bai eta eskabidearekin batera aurkezten duten dokumentazioa ere. Orobat, laguntza-eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenari jarraituz.

  5. Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena emango dio Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari, zuzenean eskuratzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, ziurtagiri telematikoen bitartez. Eskatzaileak, kasu horretan, ez du agiriok aurkeztu beharrik izango. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten badu, dagozkion agiriak aurkeztu beharko ditu.

  6. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikulua betez, alderdi hauek egiaztatuko dira, eskabidean txertatutako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:

    1. Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, zeinahi dela ere haiek ematen dituen administrazioa edo erakunde publikoa zein pribatua.

    2. Erakunde eskatzailea ez dago sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta berorren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion inolako itzulketa- edo zigor-prozeduratan.

    3. Erakunde eskatzailea ez dago administrazio- edo zigor-arloan zigortuta dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, edo ez dago horretarako ezgaitzen duen inolako legezko debekuren eraginpean.

    4. Erakunde eskatzaileak egunean ditu zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzuli beharraren ondoriozko betebeharrak ere.

    5. Erakunde eskatzaileak betetzen du Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. apartatuan xedatua, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez ezarrita baitago. Hau da, adingabeekin harremana izan ohi duten langile guztiek, bai kontratatuek bai boluntarioek, sexu-delitugileen erregistro orokorraren ziurtagiri negatiboa izan behar dute.

    6. Dirulaguntzen onuradun izateko, ez dago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluko egoeren eraginpean.

  7. Erakunde eskatzaileak adierazi du, orobat, egia direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan bildutako datuak, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela (lehengo 7. puntua e) letran txertatu da).

Agiri hauek erantsi behar zaizkio dirulaguntza-eskabideari:

  1. Erakundearen gastu eta diru-sarreren 2019ko balantzea.

  2. Erakunde eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta ez badago, erantzukizunpeko adierazpen bat, Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharrak egunean dituela adierazten duena.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren garapenean deitutako laguntzen esparruan, behar diren koordinazio-mekanismoak ezarriko dira, eskabideak oker aurkeztu diren kasuetarako, eskabidearen xedea bat ez etortzeagatik aurkeztu den dirulaguntza-lerroaren xedearekin.

    Ildo horretatik, laguntzen organo kudeatzaileak uste badu eskabideen xedea ez datorrela bat aurkeztu diren lerroarekin baina bat etor daitekeela agindu honetan jaso den eta administrazio-ebazpenaren aurreko fasean dagoen beste laguntza-lerro batekin, erabaki dezake eskabidea lekualdatzea haren xedera gehiago egokitzen den laguntza-lerro batera.

  2. Erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio aurreko paragrafoan aipatutako lerro-aldaketaren berri, hain zuzen ere, hamar egun naturaleko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, aukera izan dezan egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko. Epe hori igaro bada, eta erakunde eskatzaileak aurka egin ez badu, lerro-aldaketa onartutzat hartuko da.

  1. Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira zalantzarik gabe bat datozenak diruz laguntzen den jardueraren izaerarekin, hertsiki beharrezkoak direnak, eta deialdian ezarritako epean egiten direnak.

    Agindu honen ondorioetarako, egindako gastutzat joko da 10.1 artikuluan adierazten den justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dena.

  2. Honako gastu hauek lagundu daitezke diruz:

    1. Zuzenekoak: halakotzat hartuko dira diruz laguntzen den jardueraren edo programaren garapenetik berariaz eratortzen direnak.

    2. Zeharkakoak: kostu aldakorrak izan daitezke, onuradunak egindako zenbait jarduerari egozten zaizkienak, edo, bestela, egiturazkoak, diruz laguntzen den jarduerari zuzenean egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak hura gauzatzeko.

      Aurrekoa oinarri hartuta, honako hauek hartuko dira zeharkako kostutzat:

      Proiektuari zeharka lotutako langileen gastuak: administrariak.

      Zerbitzu profesionalen kostuak, proiektua egiteak sortutakoak: lan-, zerga- eta administrazio-arloko aholkularitza edo kudeaketa.

      Funtzionamendu- eta egitura-gastuak: horniduretarako egoitzaren bulegoa alokatzea.

      Material administratiboa.

      Finantza-zerbitzuei egindako ordainketetatik eratorritako gastuak.

  3. Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

    Protokolo-gastuak, hala nola otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak edo antzekoak.

    Festetako, ekitaldietako eta era askotako aurkezpenetako janari- eta edari-gastuak, bai eta bazkide, langile eta/edo boluntarioentzat prestatutako edozein ospakizun edo otordu ere.

    Langileen eta esku-hartzearen onuradunen aisialdi-jardueren gastuak, non eta jarduera horietan baliabide komunitarioak erabiltzen ez diren.

  4. Diruz laguntzeko moduko gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere izan merkatuko balioa baino handiagoa.

  5. Lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak, erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, aldez aurretik, salbu eta, ezaugarri bereziak izateagatik, merkatuan ez badago halako zerbitzurik egiten, eskaintzen edo ematen duen nahikoa erakunderik, edo salbu eta gastua dirulaguntza jaso aurretik egin bada.

    Frogagirian edo, hala badagokio, dirulaguntza-eskabidean aurkeztu behar dira eskaintzak, eta, haien artetik aukeraketa egiteko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira. Aukeraketa berariaz justifikatuko da txosten baten bidez, baldin eta proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez bada.

  6. Erakunde onuradunak jarduera azpikontratatu ahal izango du, osorik edo partez, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50eraino. Halaber, azpikontratazioak dirulaguntzaren % 20 gainditzen badu, eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren erakunde emaileak aldez aurretik baimendu beharko du azpikontratazioa, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  7. Aurreko apartatuetan aurreikusten ez den guztirako, artikulu hauetan xedatutakoa bete beharko da: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. eta 31. artikuluetan eta lege horren erregelamenduaren 83. artikuluan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori).

  1. Bi ordainketatan zatituta ordainduko da emandako dirulaguntza. Lehen zatia, aurretiaz ordainduko da, eta emandako dirulaguntzaren % 70ekoa izango da; abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 12.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio. Bigarren zatia, berriz, 2021ean ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, betiere hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.

  2. Ez da dirulaguntzaren ordainketarik egingo, baldin eta onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, itzulketa-ebazpen bat dela medio, zorduna bada.

  3. Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du.

    Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

  1. Justifikazioak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 28an amaituko da.

  2. Erakunde onuradunek agindu honetako II-A eranskina (Jarduerari buruzko memoria) eta II-B eranskina (Jarduerari buruzko memoria ekonomikoa) aurkeztu beharko dituzte, behar bezala eta osorik beteta. Inprimaki horiek eskuragarri daude Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren web-orrian:

    Esku-hartze sozialeko jarduerak, pertsona, familia, talde eta komunitateei zuzenduak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083310

    • Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak:

      www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083310

    • Esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jarduerak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0083206

      1. B eranskinean, justifikazio-kontua jasotzen da, hau da: erantzukizunpeko adierazpen bat, proiektua egiteko izandako gastuen zerrenda biltzen duena, gastu horietatik zein finantzatu diren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak emandako laguntzaren bidez zehaztuta; adierazpen horretan, gainera, izandako gastuak egiaztatzeko dokumentuen zerrenda jasoko da, honako hauek zehaztuta: dokumentu mota, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion zenbateko eta ehunekoa.

        II-A eranskina, II-B eranskina eta haiekin batera doan dokumentazioa elektronikoki aurkeztu beharko dira, kasuan kasuko espedientean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/) «Nire karpeta» atalean.

        1. Emandako laguntzaren kontura egindako gastuek diruz lagundu diren jarduerak gauzatzearekin lotuta egon behar dute. Gastu horiek justifikatzeko ondoren azalduko ditugun dokumentuak hartuko dira baliozkotzat, eta dokumentu horiek dagokion egunetik aurrera gutxienez bost urtez gorde eta eskura eduki beharko ditu erakundeak. Aipatutako dokumentuak honako hauek dira:

          1. Erakunde onuradunaren izenean egindako faktura bidez justifikatutakoak. Faktura orok, baliozkoa izateko, 2020koa izan beharko du, eta justifikazioa aurkezteko epea amaitu aurretik ordainduta egon. Epe horretan benetan ordaindutako gastua baino ez da hartuko egindako gastutzat.

            PFEZren atxikipena egiten den fakturetan, kostu osoa lagundu ahal izango da diruz, atxikitako zenbatekoa barnean dela.

            Arauarekiko salbuespenak fakturaziorik gabeko eragiketak, hartzailearen identifikazio-datuak fakturan biltzea nahitaezkoa ez izatea, jasanarazitako zerga-kuota eta aplikaturiko zerga-tasa fakturan propio ez jaso behar izatea, fakturak txartel zenbakituen taloitegiekin edo, halakorik ez bada, makina erregistratzaileek emandako txartelekin ordezkatzea, eta abar fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten Foru Dekretuetan bildutakoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan.

          2. Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-agirien bidez justifikatutakoak, betiere finantza-erakundeek emanak eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.

          3. Langile-gastuei dagokienez, eredu ofizialaren eta Gizarte Segurantzako kotizazio-aldizkari ofizialen araberako soldata-ordainagirien bitartez justifikatutako gastuak; beharrezkoa izango da, halaber, erakundearen ordezkariak sinatutako ordu-parteak aurkeztea nomina edo nominaren zati bat proiektuari egozten zaion pertsonen kasuan.

          4. Balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean, gastua justifikatzeko, erakunde onuradunak idazki bat aurkeztuko du, haren ordezkariak sinatuta. Idazki horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: idazkia egiten duenaren eta erakunde hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idazkiaren jaulkipen-data; «jasotze-agiria» eta pertsona hartzailearen sinadura; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena, eta balio erantsiaren gaineko zergatik salbuestea ahalbidetzen duen araudiaren artikulua.

          5. Langile boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua dirulaguntza jaso dezakeen gastutzat har daiteke, agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu beharreko boluntarioaren aseguruak bi poliza izan behar ditu nahitaez: bata, istripuena, eta bestea, erantzukizun zibilarena. Azken poliza horretan, aseguratutako kapitala 300.506,05 eurokoa izango da gutxienez, polizari atxikitako boluntario bakoitzarentzat, ezbehar bakoitzeko eta aseguruaren urteko kuota bakoitzeko. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, justifikazio-kontuan aseguru-entitateak edo aseguru-hartzaileak emandako ziurtagiria aipatuko da. Kontu horretan, erakundeak bere boluntarioen alde kontratatu dituen aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dira gutxienez, eta aseguratutako pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa zehaztuko dira.

          6. Banku-dokumentua, non justifikatuko baitira diruz lagundutako jarduera finantzatzeko emandako maileguaren zenbatekoa eta xedea, eta lehen ordainketaren datara arte ordaindutako interesak, betiere laguntza hauek arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 10.2 artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen badira.

        2. Dirulaguntza behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko, laguntza eman ondorengo bost urteetan egiaztatuko dira finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, lagin adierazgarri bat oinarri hartuta, eta, gutxienez, diruz lagundutako proiektuen % 10ean. Horretaz gain, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egoki diren gainerako ikuskapen-, jarraipen- eta kontrol-ekintzak egingo dituzte.

          Laguntza hauek kudeatzeko eskumena duen organoak egokitzat jotzen dituen frogagiriak egiaztatu ahal izango ditu; bestalde, erakunde onuradunak jatorrizko dokumentu guztiak gorde eta eskura izan behar ditu, bost urteko epean, haien datatik hasita.

  1. 50 puntu edo gehiago lortu dituzten jarduerak bakarrik lagunduko dira diruz.

  2. Laguntzen zenbatekoa abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 14.3 artikuluan xedatutako bi banaketa-faseen bidez zehaztu behar bada, honako formula hau erabiliko da banaketa aldagarria egiteko faseari dagokion zenbatekoa zehazteko:

    S = CMS x (P-20)/100.

    Honela azalduta:

    S = Fase horretan jarduera bakoitzari dagokion zenbatekoa.

    CMS = Diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa.

    P = Balioespen-batzordeak jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 4.2 artikuluaren arabera, dirulaguntza-lerro honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: pertsona, familia, talde eta komunitateekin gauzatutako esku-hartze sozialeko jarduerak, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerak, eta, batez ere, esperimentazioa edo berrikuntza dakartenak.

  1. Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 3.743.480 euroko kreditu bat aurreikusita dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuan; zenbateko horretatik, 2.620.436 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.123.044 euro, berriz, 2021eko konpromiso-kredituari.

  2. Dirulaguntza-lerro honetan, ezin izango da 210.000 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere banaka kontuan hartuta.

  3. Ezin izango da emandako laguntzaren % 10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera. Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 5 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide amankomunekiko koherentziari jarraikiz, eta han jasotako gainerako orientazioekin bat etorriz, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

  1. Kalitate teknikoa: proposamenaren diseinua eta egokitasuna, bideragarritasuna, ebaluagarritasuna eta izaera berritzailea: 20 puntu, gehienez.

  2. Esku-hartze eta/edo garrantzi txikiko esparru batekoa izatea, nola jarduerak erantzuna eman nahi dion egoera, hala jardueraren helburuak, kontuan hartuta zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun den pertsona kopurua: 15 puntu, gehienez.

  3. Familia- eta komunitate-ikuspegia aplikatzeko merezimendu bereziak izatea, honako alderdi hauen mesedetan: familia- eta komunitate-harremanak, familia- eta lan-bizitza bateragarri egitea, gurasotasun positiboa, etxeko eta komunitateko zaintza-eredu berriak eta esku-hartzearen hartzaileek parte-hartzea haren diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan: 10 puntu, gehienez.

  4. Koordinazioa esku-hartze sozialaren esparruaren eta beste esparru batzuen artean (adibidez, hezkuntza-arloko esku-hartzea, osasun-arlokoa edo enpleguari dagokiona): 5 puntu esparru bakoitzeko, eta, gehienez, 10 puntu.

  5. Jardueraren eremua edo eskala lurraldez gaindikoa izatea; halakotzat hartuko da jarduera benetan hainbat lurralde historikotan gauzatzea. Hala ere, lurralde historiko bateko baino gehiagoko erakundeek jardueretan halabeharrez parte hartzeak ez die lurraldez gaindiko izaerarik ematen:

    • Bi lurraldetan parte hartzea 10 puntu.

    • Hiru lurraldetan parte hartzea 15 puntu.

  6. Jarduera kokatuta egotea Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren erantzukizun espezifikokoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren zeharkako bi eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala), eta haietan zentzua izatea: 2 puntu, eremu gehigarri bakoitzeko, eta, gehienez, 10 puntu.

  7. Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntu, gehienez.

  8. Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu; eta interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

  9. Proiektua genero-ikuspegitik planifikatzen, garatzen eta ebaluatzen da: 5 puntu, gehienez.

  10. Erakundeak berak finantzatzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa, edo beste erakunde batzuetatik lortzen duena: 5 puntu, gehienez.

    Dirulaguntza jasotzeko, a) irizpidean gutxienez 10 puntu lortu behar dituzte eskaerek.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 4.3 artikuluaren arabera, dirulaguntza-lerro honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantzaketa: esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera eta partaidetza asoziatiboa garatzera bideratutakoak, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeek entitate, sare edo, nagusiki, autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerak.

  1. Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 599.000 euroko kreditu bat aurreikusita dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuan; zenbateko horretatik, 419.300 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 179.700 euro, berriz, 2021eko konpromiso-kredituari.

  2. Dirulaguntza-lerro honetan, ezin izango da 35.000 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere banaka kontuan hartuta.

  3. Ezin izango da emandako laguntzaren % 15 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera. Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide amankomunekiko koherentziari jarraikiz, eta han jasotako gainerako orientazioekin bat etorriz, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

  1. Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barnean hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna: 25 puntu, gehienez.

  2. Esku-hartze eta/edo garrantzi txikiko esparru batekoa izatea, nola jarduerak erantzuna eman nahi dion egoera, hala jardueraren helburuak, kontuan hartuta zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradun den pertsona kopurua: 15 puntu, gehienez.

  3. Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 10 puntu, gehienez.

  4. Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu; eta interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

  5. Jardueraren eremua edo eskala lurraldez gaindikoa izatea; halakotzat hartuko da jarduera benetan hainbat lurralde historikotan gauzatzea. Hala ere, lurralde historiko bateko baino gehiagoko erakundeek jardueretan halabeharrez parte hartzeak ez die lurraldez gaindiko izaerarik ematen:

    • Bi lurraldetan parte hartzea 10 puntu.

    • Hiru lurraldetan parte hartzea 15 puntu.

  6. Jardueran borondatezko ekintzaren eta elkarrekiko laguntzaren berezko balio erantsiak jasotzea: 5 puntu, gehienez.

  7. Esku-hartzearen xede diren pertsonek jardueraren diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan parte hartzea: 5 puntu, gehienez.

  8. Jarduera kokatuta egotea Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren erantzukizun espezifikokoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala), eta haietan zentzua izatea: 2 puntu, eremu gehigarri bakoitzeko, eta, gehienez, 10 puntu.

  9. Proiektua genero-ikuspegitik planifikatzen, garatzen eta ebaluatzen da: 5 puntu, gehienez.

  10. Erakundeak berak finantzatzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa, edo beste erakunde batzuetatik lortzen duena: 5 puntu, gehienez.

    Diru-aguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 12,5 puntu gutxienez lortzen dituzten eskabideak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 4.4 artikuluaren arabera, dirulaguntza-lerro honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako erabilgarria den jakintza produzitzera eta eskuratzera bideratutako jarduerak, hala nola prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egitea eta hedatzea eta dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin (ikastaroak eta mintegiak) lotutako jarduerak.

  1. Ondorio horietarako, dirulaguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 450.000 euroko kreditu bat aurreikusita dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuan; zenbateko horretatik, 315.000 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 135.000 euro, berriz, 2021eko konpromiso-kredituari.

  2. Dirulaguntza-lerro honetan, ezin izango da 22.200 eurotik gorako laguntzarik eman, betiere banaka kontuan hartuta.

  3. Ezin izango da emandako laguntzaren % 10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera. Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

Dirulaguntza-lerro honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako irizpide amankomunekiko koherentziari jarraikiz, eta han jasotako gainerako orientazioekin bat etorriz, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

  1. Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, barnean hartuta diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna, bai eta irakasleen, txostengileen edo ikertzaileen prestakuntza ere: 20 puntu, gehienez.

  2. Aurkeztutako gaia edo proiektua berritzaile izatea: 20 puntu, gehienez.

  3. Zenbat hartzaile izan dezakeen jarduerak: 5 puntu, gehienez.

  4. Jardueran jorratutako gaiak zenbateraino laguntzen duen esku-hartze sozialaren eremua antolatzen eta, zehazki, zenbateraino laguntzen dien Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako eragile eta tresnei (kartera, ituna, dekretua, mapa): 10 puntu, gehienez.

  5. Jardueraren eremua edo eskala lurraldez gaindikoa izatea; halakotzat hartuko da jarduera benetan hainbat lurralde historikotan gauzatzea. Hala ere, lurralde historiko bateko baino gehiagoko erakundeek jardueretan halabeharrez parte hartzeak ez die lurraldez gaindiko izaerarik ematen:

    • Bi lurraldetan parte hartzea 10 puntu.

    • Hiru lurraldetan parte hartzea 15 puntu.

  6. Jarduera kokatuta egotea Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren erantzukizun espezifikokoak diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat hartzen diren zeharkako bi eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familia, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, dibertsitate eta askatasun afektibo sexuala), eta haietan zentzua izatea: 2 puntu, eremu gehigarri bakoitzeko, eta, gehienez, 10 puntu.

  7. Jarduera egitea, hainbat erakunderen edo hainbat erakundek osatzen duten sarearen edo federazioaren laguntzarekin: 5 puntu, gehienez.

  8. Erakundeak onura publikoaren deklarazioa izatea: 2 puntu; eta interes sozialaren deklarazioa izatea: 3 puntu.

  9. Proiektua genero-ikuspegitik planifikatzen, garatzen eta ebaluatzen da: 5 puntu, gehienez.

  10. Erakundeak berak finantzatzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa, edo beste erakunde batzuetatik lortzen duena: 5 puntu, gehienez.

    Dirulaguntza jaso dezaketen bakarrak a) irizpidean 10 puntu gutxienez lortzen dituzten eskabideak dira.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honetako laguntzak ebazteko, beharrezkoa da kreditu nahikoa eta egokia egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorretan, betiere Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluaren ondorioetarako; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko diren gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea araupetu zen.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan ezarritakoaz gainera, agindu honek hizpide dituen dirulaguntzak honako xedapen hauek xedatutakoaren mende daude: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa) VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia, eta lege horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, erakunde interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aipaturiko aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

    AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 12a.

    Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

    BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (5)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.