Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko otsailaren 4koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntza sailburuarena. Haren bitartez, «Txorierri S. Coop. Ltda.» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila; Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 1017
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/04
  • Argitaratze-data: 2020/02/21

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1998ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez baimena ematen zaie Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako hainbat ikastetxe pribaturi, erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza-zikloak emateko (1998ko uztailaren 3ko EHAA).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1998ko uztailaren 29ko Aginduak zehazten ditu Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusten duen Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean parte hartuko duten ikastetxeak (1998ko abuztuaren 13ko EHAA).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, lanerako Lanbide Heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-ekaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, betiere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak garatzen du Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa, eta 5. eta 6. artikuluan, hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikatetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako «Txorierri S. Coop. Ltda.» ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, 2017ko martxoaren 14ko Enpleguko eta Gizarte Poliketako sailburuaren, eta Hezkuntza sailburuaren Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko,

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, «Txorierri S. Coop. Ltda.» bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datuekin:

  1. Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

  2. Izen espezifikoa: «Txorierri S. Coop. Ltda.».

  3. Kode zenbakia: 48003497.

  4. Titularra: «Escuela Profesional Txorierri Sociedad Cooperativa».

  5. Helbidea: Untzaga ibaia, 1.

  6. Herria: Arteaga/Derio.

  7. Udalerria: Derio.

  8. Lurralde historikoa: Bizkaia.

    «Txorierri S. Coop. Ltda.» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, hasierako lanbide heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

  1. Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako Lanbide Heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

  2. Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3.puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

  1. Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

    1. «Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  2. Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

    1. «Automatizazioa eta robotika industrialak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  3. Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

    1. «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Fabrikazio mekanikoko diseinua», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  4. Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

    1. «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  1. Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

    1. «Salmenta-jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Salmenten merkataritza-jarduera», profesionaltasun-ziurtagiria.

  2. Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

    1. «Industria-automatizazioko sistemen proiektuak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

  3. Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

    1. «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Txapa metalikoko piezak ekoizteko trokelak fabrikatzea», profesionaltasun ziurtagiria.

    3. «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    5. «Mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko produkzioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

  4. Lanbide arloa: Kimika.

    1. «Azterketa bioteknologikoa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Saiakuntza mikrobiologikoak eta bioteknologikoak», profesionaltasun-ziurtagiria.

  5. Lanbide arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

    1. «Ingurumen-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Hiri- eta industria- hondakinak kudeatzea», profesionaltasun ziurtagiria.

  1. Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

  2. Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxea Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021 ikasturte hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aukeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aukezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.