Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko ekainaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea eratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 89
- Hurrenkera-zk.: 2234
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/06/25
- Argitaratze-data: 2019/05/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Aipatutakoen moduko hutsak egin dira Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea eratzen duen Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduan (2018ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2018/3666 (3/2) orrialdean, 4.c) artikuluan,
honako hau dio:
Bokal bat Geriatria Medikuntzako Espainiako Elkartearen proposamenez (Semeg).
Baina honela behar du:
Bokal bat Mediku Orokorren eta Familiakoen Espainiako Elkartearen proposamenez (Semg).