Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko urtarrilaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, esneki eta izozkietarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1370
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/01/12
  • Argitaratze-data: 2018/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarren 2018ko urtarrilaren 12ko Aginduaren testuan (2018ko urtarrilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 19. zk.). Agindu horren bitartez, esneki eta izozkietarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dira. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2018/435 (12/11) orrialdean, lehenengo bi paragrafoen aurretik, (1) eta (2) zenbakiak jarri beharra dago, adierazteko biak daudela lotuta orrialde horretako laukian ageri diren oharrekin. Hortaz, honela idatzita geratuko dira bi paragrafo horiek:

(1) Estafilokoko-kopuru gehien izango dituen fabrikazio-prozesuan jasotako lagina. 105 ufc/g baino balio handiagoak hautematen badira, gazta-sortak toxina estafilokozikoa hautemateko probak bete beharko ditu.

(2) Kanpo geratuko dira produktuaren osaerak edo fabrikazio-prozesuak Salmonella arriskua ezabatzen duten produktuak.

2018/435 (12/12) orrialdean, azken esaldiaren aurretik, b) letra jarri beharra dago; honela idatzita geratuko da, beraz:

  1. Ur-horniduraren jatorriaren arabera, haren edangarritasuna behar bezala zainduko da honako kontrol hauen bitartez.

2018/435 (12/12) orrialdean, halaber, taulako zenbait gelaxka hutsik ageri dira, eta, hortaz, honako honekin ordeztu behar da:

(Ikus .PDF)