Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, dei egiten zaie Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2013-2014 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eska dezaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 3807
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/30
  • Argitaratze-data: 2013/09/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du. Dekretu horren 8. artikuluaren arabera, behar bezala baimendutako ikastetxeek heziketa-zikloak modu partzialean eskaini ahalko dituzte pertsona helduentzat bakarrik. Eskaintza horretan heziketa-zikloaren lanbide-modulu guztiak eskaini ahal izango dira eta ikasleek lanbide-moduluka egin ahalko dute matrikula, aipaturiko Dekretuaren 29. artikuluan adierazten den bezala.

Halaber, Lanbide Heziketako heziketa-zikoak eskaintza partzialeko modalitatean ematea arautzen duen 2010eko martxoaren 22ko Aginduaren 7. artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailak eskaintza hau egiteko egoki deritzon deialdiak egin ahal izango ditu, eta ikasturteko gutxienez deialdi bat egin beharko du. Ikastetxe pribatuentzako deialdien kasuan, eskolak emateko baldintzez gain, dagokion finantzaketa lortzeko baldintzak ere arautuko dira.

Hori dela eta, Agindu honen bidez, alde batetik itunpeko ikastetxe pribatuei 2013-2014 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eska dezaten dei egin nahi zaie; eta bestetik, ikasturte horretarako baimendu den irakaskuntzaren finantzaketa lortzeko baldintzak ezarri nahi dira.

Ondorioz, honako hau

Agindu honen xedea Lanbide Heziketa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea da honako hau eska dezaten:

  1. 2013-2014 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko martxoaren 22an emandako Aginduari, Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakastea arautzen duenari jarraituz.

  2. 2013-2014 ikasturtean irakaskuntza hori emateko diru-laguntza, agindu honetan ezarritako baldintzen arabera.

2013-2014 ikasturtean eskaintza partzialeko modalitatean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko baimena eta, hala badagokio, diru-laguntza eskatu ahal izango dute Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko ofizialki baimenduta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuek, baldin eta Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren bidez araututa badaude.

  1. Baliabide elektronikoak erabili behar izango dituzte erakunde interesdunek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko.

  2. Izapidetze elektronikoa arautu egiten dute otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak, Administrazio Elektronikoari buruzkoak, eta Informatika eta Teknologiako zuzendariak otsailaren 9an eman zuen Ebazpenak; ebazpen horren bidez, Platea E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa onartu zen.

  3. Eskaerak eta erantzukizunpeko adierazpenak zelan egin jakiteko eta ereduak eskuratzeko, jo helbide elektroniko honetara: https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/espar/eu/

  4. Eskabidea bide elektronikoz egin eta gero, helbide honetan egingo dira gainerako izapideak: https://euskadi.net/nirekudeaketak

  5. Eskabideak bide elektronikoz aurkeztu egin beharko dira euskadi.net egoitza elektronikoan https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/espar/eu/

  6. Eskabidearekin batera ondoko derrigorrezko dokumentazioa, 2013-2014 ikasturteari dagokion datuekin, aurkeztu behar da:

    1. Laburpen-fitxa, adierazitako betebeharrak egiaztatzen dituzten erantzukizunpekoekin eta ikasturtean garatuko den moduluen eskaintzaren deskribapenarekin. Bertan, oinarrizko argibideak adieraziko dira. «Laburpen-fitxa» inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egingo da. Inprimaki hau eskuratzeko, jo euskadi.net helbide elektronikora.

      Diru-laguntza ere eskatuz gero, aldi berean, irakasteko baimena eskatu beharko da, «Laburpen fitxa» ereduko bi laukiak beteta.

    2. Honakoa adieraziko duen justifikazio-memoria: ikastetxeak nola egokitu duen eskaintza bere eraginpeko esparruko ekoizpen-sistemaren beharretara eta, eskaintza zein ikasleri zuzenduta dagoen ikasle horien beharretara; eskaintza horrek nola osatzen duen dagoeneko zonaldean dagoen eskaintza edota zonalde bereko beste ikastetxe batzuek ezarri nahi duten eskaintza; eta nola desagertu den itunetik eskaintza partzialari dagokion zikloa, plangintza-arrazoiengatik edota gutxieneko ikasle kopurua ez izateagatik (I. eranskina).

  1. Eskaerak aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluaren indarrez, eskaerak ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, erakunde interesdunari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean hutsegitea zuzendu dezan edo ezarritako dokumentuak aurkez ditzan; adierazirik, hori beteko ez balu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela, lege beraren 42. artikuluan jasotako baldintzen arabera eman beharko den aurretiazko ebazpenaren ondoren.

Baimenaren eta, hala badagokio, diru-laguntzaren eskaera berariaz sortutako ebaluazio batzorde batek balioetsiko du. Batzordea honako hauek osatuko dute:

Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendariaren bi teknikari; bata batzordeburuaren egitekoak beteko dituena eta bestea idazkari-lanetan arituko dena. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuko ditu.

Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bana. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuko ditu.

  1. Heziketa eta Ikaskuntza zuzendariari dagokio, Ebaluazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, agindu honetan arautzen den deialdiaren ebazpena ematea, bai baimenari bai diru-laguntzari dagokionez.

  2. Ebazpena bereizitako ataletan erabakiko da: alde batetik baimena eta bestetik, hala badagokio, diru-laguntza. Ukatutako eskaeren kasuan, ukoaren arrazoia adierazi beharko da.

  3. Hartutako ebazpena banaka jakinaraziko zaie interesdunei, 6 hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bide elektronikoz eta «Nire Kudeaketak» bidez egingo da. Halaber, publizitatearen ondoreetarako soilik, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian baita argitaratuko da ere.

    Atal honetan adierazitako epea amaituta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek eskaera ukatutzat hartu beharko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan jasotako ondorioetarako.

  4. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide Heziketako sailburuordeari, berori jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

  1. Modalitate honetan heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimendutako eta, hala badagokio, diruz lagundutako heziketa-zikloen eskaintza onartutako baldintzetan gauzatzen dela bermatzeko, Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak horien jarraipena egingo du Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez.

  2. Ikasturtea amaitzean, ikastetxeek bidalitako txostenean edo beharrezkoa den beste edozein datu nahiz txostenetan oinarrituta, dagokien Etengabeko Ikaskuntzako Lurralde Unitateak ondoko agiriak igorriko dizkio Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari:

    Ikastetxeen zerrenda. Zerrenda horrekin batera, baimendutako eskaintzetan aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren adieraziko da eta, gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.

    Partaide kopuruari buruzko txosten estatistikoa, heziketa-moduluaren arabera, eskaintza partziala duen ikastetxe bakoitzeko eta partaideek lortutako emaitzak adierazita.

  3. Irakaste-aldian prestakuntza garatzean gorabeherarik egongo balitz heziketa-zikloen eskaintza partziala ematen duten ikastetxeetan, dagokien Ikuskaritzako Lurralde Burutzak txostena igorriko dio Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzari, zuzendaritza horrek behar diren neurriak har ditzan.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi hau bideratzean jasotako datu pertsonalak (parte hartzaileek horiek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dute) «Eskaintza partziala» izeneko fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenaren berri ematea ere. Fitxategi horren arduraduna Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzentze-, ezabatze-, eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetan parte hartzen dutenek Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritza baimentzen dute aurkeztutako dokumentuen egiazkotasuna beste erakunde publiko batzuetan egiaztatzeko.

  1. Eskaintza partzialeko modalitatean heziketa-ziklo bat irakasteko baimenerako beharrezko baldintza bakarra izango da heziketa-ziklo hori eskaintza osoko modalitatean irakasteko baimenduta egotea.

  2. Eskaintza partzialeko modalitate hau irakasteko baimenak berekin ekarriko du irakaskuntza horiek beraiek ikasten dituzten ikasleentzat ondorio akademikoak izatea, ziurtapenaren ondorioetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko martxoaren 22ko Aginduan ezarritakoaren arabera.

  3. Eskaintza partzialeko modalitatea irakasteko baimenak berez ez dakar diru-laguntza lortzea.

  1. Eskaintza partzialaren proposamena zuzendaritza-taldeak egin behar du, eskaintza partzialeko irakaskuntzan zerikusia duten irakasleek, edo irakasleek eskuordeturiko batzordeak eskaintza horren gainean aditzera emandako datuetan oinarrituta, edota zuzendaritza-taldearen beraren ekimenez.

  2. Klaustroak heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutu behar ditu eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartu behar du.

  3. Ordezkaritza Organo Gorenak ere eskaintza ezagutu eta eskabidearekin bat etorri behar du; eta orobat, proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartu behar du.

  4. Baimena eskatzen deneko eskaintzak ikastetxearen eraginpeko esparruko ekoizpen sistemaren beharretara eta helburu dituen ikasleen prestakuntza-beharretara egokitu behar du, eta dagoeneko esparruan dagoen eskaintza edota esparru bereko beste ikastetxe batzuen eskaintza osatuko du. Kontuan izango da eskaintza partzialean eman nahi den zikloaren ituna desagertu izana, plangintza arrazoiengatik edota gutxieneko ikasle kopurua ez izateagatik.

  5. Entitate eskatzaileak bere gain hartu behar du, erabakian kontuan hartutako baldintzetako eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori jakinarazteko konpromisoa. Halaber, Erakunde eskatzaileak eskabide honetan bildutako eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazi beharko du.

  1. 2013-2014 ikasturterako baimentzen den Lanbide Heziketako heziketa-zikloen eskaintza partziala ikasturte horretarako Ikastetxearen Urteko Planean sartu beharko da.

  2. Ikasketa Burutzak baimendutako eskaintza partziala abian jartzen dela zaindu eta horretarako jarduerak koordinatu beharko ditu. Lan hori Ikasketa Burutzak berak egingo du edo, bestela, berak eskuordetzen duen irakasleak, modalitate horretako prestakuntza-koordinatzailea izango denak. Hala bada, koordinatzaile horrek, aldiro, eskaintzaren eta jardueren garapenari buruzko informazioa emango dio Ikasketa Burutzari, eta zuzendaritza-taldearen bileretara joan ahal izango da gai horrekin zerikusia duten gaiak aztertzen direnean.

  3. Ikastetxeak, antolatzeko duen autonomiaren arabera, koordinatzaileen irakastorduak egokitu ahal izango ditu eskaintza partzialean duten zereginarekin bateragarriak izan daitezen. Egokitzapena irakastorduen kopuruan eta banaketan egingo da. Horretarako, aintzat hartuko dira ikasturte-hasierako zirkularretan azaldutako arauak, dagozkien irakaskuntzetakoak, eta ikastetxearen ordutegi-aukera.

  4. Ikastetxe onuradunek azken txosten bat egingo dute, eta bertan, baimendutako eskaintzan aurreikusitako helburuen garapen-maila eta emaitza partzialen berri emango da. Aipatutako txostena «Azken memoria» inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egin eta «Nire Kudeaketak» bide elektronikoz bidez bidali egin beharko da. Inprimaki hau eskuratzeko, jo euskadi.net helbide elektronikora. Ikastetxeek txostena 2014ko uztailaren 31 baino lehenago helaraziko diote.

Agindu honen xedea betetzeko 2013-2014 ikasturtean erabiliko diren diru-baliabideak 657.160 euro izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

Zenbateko hori areagotu ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa kontuan harturik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean beste laguntza-programa batzuk bideratu ondoren aurrekontuak agortu gabe geratu badira. Adierazitako aldaketa diru-laguntzak ebatzi baino lehen egin behar da eta aipatutakoaren berri eman beharko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

  1. Diru-laguntza eskatzen duen ikastetxeak, era berean, heziketa-ziklo berak 2013-2014 ikasturterako eskaintza partzialean irakasteko baimena eskatu behar izango du aurretiaz.

  2. Deialdi honen bidez ezin izango dute diru-laguntzarik lortu gutxienez 12 ikasle ez dituzten taldeek.

  3. Heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean diruz lagunduz gero, deialdi honen bidez diruz lagundutako prestakuntza-ekintzek guztiz doakoak izan beharko dute parte hartzaileentzat.

  4. Deialdi honen bidez lortzen den diru-laguntza bateraezina da beste erakunde publiko edo pribatu batek xede bererako emandako beste edozein diru-laguntzarekin.

  5. Erakunde eskatzailea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor edo administrazio-arloko zigorrik ez dauka, eta ez dago laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duen lege-debekuen eraginpean, beren beregi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuen eraginpean.

  6. Diru-laguntza eskatzen duen erakundeak egunean egon beharko du zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan.

    Betebehar hau organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko du; horretarako ez du erakunde eskatzaileen baimenik behar izango, beti ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).

  7. Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen emakida eta, hala badagokio, ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dauden eta oraindik bideratzen ari diren itzulera-edo zigor-prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean geratuko da.

  1. Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta diru-laguntza eskatu duten baimendutako eskaera guztien arteko lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da diru-laguntza ematea.

  2. Aurreko puntuan ezarritako baremoaren arabera puntuazio altuena lortzen duten eskaerak diruz lagunduko dira, eskuragarri dauden aurrekontu-kredituak edo horiek eguneratzearen ondoriozkoak agortu arte.

  3. Eskaerak honako irizpide hauen arabera balioetsiko dira:

    1. Aurkeztutako eskaintzaren egokitasuna eskaera egin duen ikastetxearen eraginpeko esparruan dauden beharrekiko. Gehieneko puntuazioa: 20 puntu.

      Irizpidearen banakapena:

      (Ikus .PDF)

    2. Proposatutako eskaintza osagarria izatea ikastetxe eskatzailearen eraginpeko esparruan dauden edo beste ikastetxe batzuek proposatu dituzten eskaintzekin. Gehieneko puntuazioa: 20 puntu.

      Irizpidearen banakapena:

      (Ikus .PDF)

    3. Eskaintzak hautagai diren ikasleen beharrekin duen lotura. Gehieneko puntuazioa: 20 puntu.

      Irizpidearen banakapena: litezkeen ikasleen kopurua balioesteko, dagoen eskariaren inguruko datu errealak kontuan hartuko dira.

      (Ikus .PDF)

    4. Eskaintzak Euskal Autonomia Erkidegoaren beharrekin duen lotura. Gehieneko puntuazioa: 20 puntu.

      Irizpidearen banakapena:

      (Ikus .PDF)

      Hauek dira arlo industrialtzat hartzen diren lanbide arloak:

      elektrizitatea eta elektronika.

      energia eta ura.

      fabrikazio mekanikoa.

      instalazioak eta mantenimendua.

      garraioa eta ibilgailuen mantenimendua.

    5. Eskaintzaren bideragarritasuna ikastetxearen funtzionamenduaren ikuspegitik. Gehieneko puntuazioa: 10 puntu.

      Irizpidearen banakapena:

      (Ikus .PDF)

    6. Eskatutako aurrekontuaren egokitzapena agindu honen hurrengo artikuluan ezarritakoarekiko. Gehieneko puntuazioa: 10 puntu.

      Irizpidearen banakapena:

      (Ikus .PDF)

  4. Berdinketarik egonez gero, ikastetxeak eskaintza hori ematen aurreko hiru ikasturteetan egindako ibilbidea kontuan hartuko da, eta datu hauek ekartzea balioetsiko da: baimendutako taldeen kopurua, finkatutako taldeen kopurua, matrikulatutako ikasleak, uzteak, probara aurkeztutakoak, hura gainditu dutenak.

  1. 2013-2014 ikasturtean eskaintza partzialean irakatsiko diren heziketa zikloen finantzaketa, baimendutako moduluen iraupen finkoaren arabera zehaztuko da.

  2. Lanbide Heziketako heziketa zikloen lanbide-moduluak 2013-2014 ikasturtean irakasteko ezarritako gehienezko modulu ekonomikoak honako hauek dira:

    Erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen lanbide-moduluak: 98 euro/ordu.

    Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako heziketa-zikloaren Giro naturaleko soldadurako eta Babes-giroko soldadurako lanbide-moduluak: 116,50 euro/ordu.

  3. Honako gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira:

    Langile-gastuak.

    Funtzionamendu-gastuak.

  4. Emandako diru-laguntza ezingo da izan, inolaz ere, irakaskuntza horiek irakastetik sortutako eta behar bezala justifikatutako aurrekontu-defizita baino handiagoa.

Diru-laguntzaren ordainketa epe bitan egingo da.

Lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 60, 18.a) artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, diru-laguntzari uko egin ez bazaio.

Eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa, berriz, artikulu beraren e) eta d) ataletan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok ebazpena aldatzea ekarriko du berekin, baldin eta diru-laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

  2. Jasotako zenbatekoak itzultzeko eta berandutze-interesa eskatzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Errege Dekretu Legegileak onartutako testu bategina) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. Tituluan xedatutakoari jarraituko zaio.

  3. Aipatutako araudian jasotako gorabeheraren bat eta, bereziki, ondoren aipatzen diren gorabehera hauetakoren bat gertatuz gero, ikastetxeek jasotako diru-laguntza eta sortutako legezko interesak itzuli beharko dituzte:

    1. Burutzen den proiektuaren eta ikastetxe onuradunek aurkeztutako azken txostenaren jarraipenetik eskaintza onartzerakoan, hasierako proiektuan aurreikusitako gutxieneko helburuak ez dituztela lortzen ondorioztatzea.

    2. Agindu honetan eta agindua garatuko duten ebazpenetan xedatutakoa nola edo hala ez betetzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten eginbeharrak ez betetzea.

  4. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 17ko EHAA) araututa dago itzultzeko prozedura.

Diruz lagundutako ikastetxeek, baimendutako ikastetxeetarako ezarritako betebeharrez gain, ondorengo hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek esanbidezko ukapena egiten ez badiote eta idatziz horren berri ematen ez badute, diru-laguntza onartzen dutela ulertuko da.

    Heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean irakasteko baimenduta dauden, baina, horiek irakasteko diru-laguntza eskaturik, hura lortu ez duten ikastetxeek idatziz berretsi beharko dute, hamabost egun naturaleko epean, Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzaren aurrean, baimendutako moduluak irakasteko asmoari eusten diotela. Bestela, baimenari uko egin diotela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza, eman den xede jakinerako erabiltzea.

  3. Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jakinaraztea eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kargurako jasotako diru-laguntzei buruzkoa.

  4. Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimendutako ikastetxeek dituzten baldintza guztiak ere betetzea; hain zuzen ere, agindu honen 13. artikuluan adierazitakoak.

  5. Txosten ekonomikoa eta egindako gastuaren laburpena aurkeztu beharko da, ondorengo agiriak erantsita: gastu guztien zerrenda exhaustiboa, kapituluak eta kontzeptuak kontuan hartuta ordenatuta, fakturen zerrenda kronologikoki antolatuta eta beste edozein frogagiri, betiere legez onartuta badaude eta emandako diru-laguntzari badagozkio; guztia 2014ko uztailaren 31 baino lehen. Txosten hau «Txosten ekonomikoa» inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egin eta «Nire Kudeaketak» bide elektronikoz bidez bidali egin beharko da. Inprimaki hau eskuratzeko, jo euskadi.net helbide elektronikora.

    Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak laginketa-tekniken bidez egiaztatuko ditu diruz lagundutako jardueraren ziurtagiriak, hain zuzen ere egoki irizten dituenak, diruaren kopuru osoak, diru-laguntzen kopuruak zuzenak direla eta diru-laguntzak eurak ondo erabili direla ziurtatzeko.

    Ikastetxe onuradunek jasotako funtsen erabileraren egiaztagiriak gorde beharko dituzte, egiaztatu eta kontrola daitezkeen bitartean.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Agindu honek aurreikusi ez duenari dagokionez, 30/1992 Legea hartuko da aintzat, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua zati batean. Halaber, diru-laguntza publikoak arautzen dituen legedia.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean. Epe biok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 30a.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

    CRISTINA URIARTE TOLEDO.

    (Ikus .PDF)