Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 12koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoan, Gobernu Onaren Koderako Aholku Batzordea sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 651
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/12
  • Argitaratze-data: 2010/02/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren bidez, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezarri zen, osasunaren arloan adituen aholkularitza lortze aldera. Aholkularitza horrek aztertuko ditu, batetik, osasun-arazoei aurre egiteko dauden aterabideak, eta, bestetik, inplikatuta dauden sektoreen interesak. Aipatu araubidea aplikatzeko egintza bat da agindu hau, izan ere, bere ardurak baitira, batetik, beste aholku batzordea bat eratzea, eta, bestetik, batzorde hori abiarazteko izendapenak egitea.

Eta kontuan hartu da Osasun eta Kontsumo Sailak bere egin duen eginkizuna, hau da, ekitate- eta unibertsaltasun-irizpideekin, honako osasun sistema garatzea: kalitatekoa, eragingarria, finantzarioki iraunkorra, herritarren beharrizanei aurre egitera bideratua eta ekimen pribatu eta sozialarekin osotua; eta horretan beharrezkoa da aholku batzorde baten laguntza, aipatu eginkizuneko ildo estrategikoak garatzeko, zeintzuen artean baita kudeaketa sanitarioaren gobernu ona sustatzea.

Eraginkortasun- eta gardentasun-printzipioak gidari direla, aipatu helburua erdiesteko beharrezkoa da: gobernu onaren kode bat, zeinetan jasotzen baitira Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa gidatu behar duten printzipioak eta baloreak.

Gobernu Onaren Kodeak eragiten die, batetik, osasun-sistemako erabiltzaileei eta profesionalei, eta, bestetik, kanpoko interes-taldeei, haren jardunak eraginez gero. Eta hori dela-eta, egokitzat jotzen da aholkularitza-organo batek kanpotik egindako ebaluazioa, betiere gobernu onaren edukia eta hori gauzatzeko beharrezko jarduerak finkatzearren.

Hori dela eta, honakoa

  1. Eginkizun horren jarduera-esparruan, honakoak dagozkio Aholku Batzordeari:

    1. Osasun-erakundeen antolakuntza-eredua ezartzeko laguntza eta informazioa ematea, betiere antolakuntza hori oinarriturik kalitateko osasun-sistema bermatzeko erantzukizun sozialean.

    2. Osasun-erakundeen kudeaketan profesional sanitarioek eta gizarte zibilak parte hartzea sustatzeko, beharrezko diren jarduerak proposatzea eta horietaz aholkuak ematea.

    3. Osasun-erakundeek hasi dituzten edo hasiko dituzten ekintzak aztertzea, eta hartutako erabakiei eta lortutako emaitzei dagokienez gardentasuna eta publikotasuna bermatzeko neurriak proposatzea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sistemako goi-kargudunen ordainsarietan gardentasuna eta zuzendaritza-postuetara sartzean profesionaltasuna bermatzeari dagokionez, politikak proposatzea eta, beharrezkoa bada, horiek taxutzen laguntzea.

    5. Gobernu Onaren aurkako jokabideak atzeman eta ikertzeko mekanismoak ezartzeko, aholkuak eta informazioa ematea.

    6. Sanitate publikoaren kudeaketan kolusio- eta interes-gatazkak ebazteko prozedurak ezartzeko, informazioa eta aholkuak ematea.

  1. Unibertsitateetako irakasleen kidegokoetakoen artean aukeratuko da lehendakaria, betiere prestigio profesional aitortua eta kudeaketa sanitarioaz ezagutza zabala dutenean artean.

  2. Kideak honako banaketaren arabera izendatuko dira:

    1. Arreta espezializatutako osasun-zerbitzuen kudeatzaile bat, zeinak izanen baititu euskal osasun-zerbitzu publikoan esperientzia zabala eta aitortutako prestigio profesionala.

    2. Lehen Mailako Atentziorako osasun-barrutiko kudeatzailea, zeinak izanen baititu euskal osasun-zerbitzu publikoan esperientzia zabala eta aitortutako prestigio profesionala.

    3. Erantzukizun sozial korporatiboaren eta gobernu onaren arloetan aditu den pertsona.

    4. Arlo sanitarioan parte-hartzerik izanik, boluntarioen sektoreko erakundeekiko edota herritarren elkarteekiko loturak dituen pertsona bat.

    5. Enpresa-erakundeei, zehazki, jarduera komertziala edo profesionala Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dutenei lotutako pertsona bat.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko sendagileen elkargo ofizialen ordezkoak eginen dituen pertsona bat.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko eraizainen elkargo ofizialen ordezkoak eginen dituen pertsona bat.

  3. Ogasun eta Kontsumo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria izendatzen da idazkari, edo horrek eskuordetzen duena; idazkariak hitz egiteko eskubidea izanen du baina ez botoa ematekoa.

Aholku Batzorde hau albait arinen martxan jartzearren, bere araubidearekin bat etorriaz, ondoko pertsonak izendatzen dira:

Lehendakaria: Juan Cabasés Hita.

Bokalak:

Luis de la Torre Muñoz.

Jesús Larrañaga Garitano.

José Manuel Freire Campo.

Karmele Acedo Gil.

José Antonio Garrido Martínez.

Cosme Naveda Pomposo.

  1. ª Jesús Zapirain Mancisidor.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 12a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.