Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko irailaren 24koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, sustatzaile pribatuen titulartasunpeko etxebizitza libre berriak mobilizatzeko finantza-neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 5442
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/09/24
  • Argitaratze-data: 2009/10/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren (2008ko martxoaren 28ko 59. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua) 41.f artikuluak ezartzen duenez, hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzea jardun babesgarria izango da.

Indarrean dagoen 2006-2009ko Etxebizitza Bideratzeko Plana Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen, 2006ko urriaren 3an egindako bilkuran. Plan horren helburu nagusia da desagertutako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren etxebizitzaren alorreko jardunetarako Jarraibideak aldi horretarako ezartzea, estrategia-plangintzarako irizpideak, sustapena, eta estrategikoak ez diren baina etxebizitzaren alorreko eragileentzat eta babes publikoko etxebizitza behar duten herritarrentzat oso garrantzitsuak diren beste orientabide batzuk aintzakotzat hartuta.

Etxebizitza Bideratzeko Plan horren jardun-ardatz estrategikoen artean, etxebizitzak alokatzea eta hutsik dauden etxebizitzak berreskuratzea eta horiei balioa ematea sustatuko duten politikak sendotzea dago. Hutsik dauden etxebizitzak berreskuratzeko helburuari dagokionez, hutsik dauden etxebizitzak operadore publikoei lagatzeko sistemak abian jartzea aurreikusi da.

Gaur egungo testuinguru ekonomikoa dela-eta (ekonomiaren eta higiezinen krisialdiari dagokionez), eta adierazitako ardatz estrategikoak kontuan hartuta, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sustatzaile pribatuen titulartasunpeko etxebizitza berri hutsak alokairuan jartzeko aukera bultzatzeko finantza-neurriak jarriko ditu abian Agindu honen bidez.

Neurri hauek Legebiltzarrean iragarri ziren, laster aterako dugun beste batekin batera (langabezian dauden eta hipoteka exekutatu zaielako jabetzako etxebizitzarik gabe geratu diren pertsonei etxebizitza hutsaren programako etxebizitza bat errentan hartzeko erabateko lehentasuna emateko) eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak epe motzean bideratuko dituela agindu zuen krisiaren aurkako neurri-sortaren barruan sartzen dira.

Azkenik, adierazi beharra dago Agindu honen formulazioa eta izapideak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera egin dela, eta, orobat, Euskadiko Jaurlaritzaren Kontseiluak genero-inpaktua aldez aurretik ebaluatzeko 2007ko otsailaren 13ko bilkuran onartu zituen jarraibideak kontuan hartuta.

Horri jarraiki, hau

Agindu honen xedea babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza neurriei buruzko 39/2008 Dekretuaren 41.f artikulua partzialki garatzea da.

Agindu honen ondorioetarako, hutsik dauden etxebizitza libre berrien titular diren sustatzaile pribatuek Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAri etxebizitza horiek zuzenbidera egokitutako edozein tituluren bidez eta etxebizitzan lehen maizterra sartu eta gutxienez bost urteko eperako lagatzea hartuko da jardun babesgarritzat.

  1. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte etxebizitzek:

    1. Sustatzaile pribatuen titulartasunpekoak izatea, eta aldez aurretik lehen eskualdaketarako edo etxebizitza gisa erabili ez izana.

    2. Sukalde osoa izatea; honako hauekin hornituta dagoena hartuko da halakotzat: armairu altuak eta baxuak, gaineko sukaldea, hozkailua, labea, garbigailua, bitrozeramika, harraska eta ke-kanpaia.

    3. Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardun babesgarriei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzea.

  2. Alokairu-eskari handirik ez duten udal-mugarteetan edo eskualdeetan kokatuta daudenak eta ingurunea dela-eta nekez aloka daitezkeenak ez dira onartuko.

  1. Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietate publikoak etxebizitzaren merkatu-errentari buruzko tasazio-txostena egingo du, Etxebizitza Hutsaren Programa sustatu eta bultzatzen duen, programa horren araubide juridikoa ezartzen duen eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAri programa kudeatzeko ardura ematen dion abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudian ezarri bezala.

  2. Adierazitako merkatu-errenta tasatua hileko 450 euro edo handiagoa denean, gehieneko diru-laguntza 450 euro izango da (60 hilekotan).

  3. Adierazitako merkatu-errenta tasatua hileko 450 euro baino txikiagoa denean, diru-laguntza errenta tasatu horren zenbatekoa izango da (60 hilekotan).

  4. Sustatzaile pribatu bakoitzak gehienez ere hamabi etxebizitza laga ahal izango dizkio Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAri.

  1. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Era-gileen Zuzendaritzari igorriko zaizkio eskaerak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Admi-nistrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduen arteko edozeinetan.

  2. Eskaerarekin batera, eskatzailearen nortasuna eta, hala badagokio, daukan ordezkaritza egiaztatuko duen dokumentazioa igorri beharko da, baita honako dokumentazio hau ere:

    1. Etxebizitzaren titulartasuna egiaztatuko duen dokumentazioa, eta sustapenaren zatiketa horizontala egin izana egiaztatuko duena.

    2. Agindu honen 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatuko duen dokumentazioa.

    3. Etxebizitzaren titularra den erakunde sustatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen dokumentazioa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga-arloko obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarrita-koari jarraiki, eta Gizarte Segurantzarekiko betebeha-rrak bete dituela egiaztatuko duen dokumentazioa.

    4. Pertsona edo erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ere ez dagoela dioen zinpeko aitorpena edo erantzukizun-aitorpena (sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoari jarraiki).

    5. Beste erakunde batzuei helburu berarekin emandako edo eskatutako laguntzen kopuruak jasoko dituen erantzukizun-aitorpena, zenbatekoa adierazita. Beste laguntzarik izan ezean, zirkunstantzia hori jasoarazi egingo da.

    6. Aribideko zergaldian eta aurreko bietan emandako minimis laguntzen kopuruak jasoko dituen erantzukizun-aitorpena. Beste laguntzarik izan ezean, zirkunstantzia hori jasoarazi egingo da. Horretarako, hiru zergalditan Estatuko eta nazioarteko ezein administrazio edo erakunde publikotatik minimis laguntzarik jaso ez izana egiaztatuko duen erantzukizun-aitorpena aurkeztu beharko da.

    7. Organo eskudunaren ustez egindako eskaera ebazteko beharrezkoa den beste edozein dokumentu.

  1. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariari dagokio diru-laguntzaren eskaera ebaztea.

  2. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak aurkeztutako eskaeran akatsen bat dagoela edo gaizki adierazita dagoela, edo aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela ikusten badu, eskatzaileari jakinarazi eta 10 eguneko epea emango dio arazoa konpontzeko edo falta dena aurkezteko. Halaber, hori egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela adieraziko dio, Ebazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan idatzi beharrekoa eman ondoren.

  3. Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabetetik aurrera zenbatzen hasita. Aipatutako epe horretan esanbidezko ebazpenik ez emateak baiespena eman zaiola esan nahiko du.

  4. Ebazpenak berariaz erabakiko ditu honako alderdi hauek:

    1. Etxebizitza lagatzeko epea.

    2. Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAren alde egindako lagapena formalizatzeko gehieneko epea.

    3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

  5. Etxebizitza bakoitzeko diru-laguntzarako es-leitu beharreko gehieneko zenbatekoa finkatzeko, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak bidezko tasazio-txostena jaso beharko du Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAtik, Agindu honen 4. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Era-gileen Zuzendaritzak egindako errekerimendua jaso eta gehienez ere hiru hilabeteko epean igorri beharko du adierazitako txostena Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, Sak.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik bideratzen ari den itzultzeko edo zigortzeko prozedura oro amaitu egin beharko da diru-laguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko.

  7. Laguntzak ematen edo ukatzen dituen Etxe-bizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzen-dariaren ebazpenaren aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitzako sailburuordeari.

Agindu hau aplikatuta lortutako etxebizitzak Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk hautatu eta esleituko ditu. Horretarako, Etxebizitza Hutsaren Programa sustatu eta bultzatzen duen, programa horren araubide juridikoa ezartzen duen eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAri programa kudeatzeko ardura ematen dion abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuan eta hori garatzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko apirilaren 22ko Aginduan (hots, Etxebizitza Hutsaren Programaren lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzkoan) ezarritako prozedura erabiliko du.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da, etxebizitzaren titularra den erakunde sustatzailearen eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAren artean izenpetutako lagapen-dokumentua Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari aurkeztu ondoren.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak batera-garriak izango dira beste administrazio publiko batzuek helburu berarekin emandako beste edozein lagun-tzarekin.

Beste laguntza batzuk jasoz gero, Agindu honetan araututakoak murriztu egingo dira, sustatzaile bakoitzak jasotako laguntzen guztizko kopuruak Agindu honen 4. artikuluan ezarritako mugak ez gainditzeko behar den zenbatekoan, hain zuzen ere. Horretarako, 6. artikuluan aurreikusitako ebazpena aldatuko da.

Lehenengoa. Urtean behin, ekitaldi bakoitzeko lehen hiru hilabeteen barruan eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Agindu bidez, Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoa argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Era berean, urtean behin eta Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren Ebazpen bidez, laguntzak jasoko dituzten jardun babesgarrien onuradunen zerrenda eta horiei emandako laguntza zehatzen zenbatekoa argitaratuko dira Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, jendeak horren berri izan dezan.

Bigarrena. Indarrean dagoen legeria aplikagarriari jarraiki aurrekontu-aldaketak onartzen direnean, aurre-kontu-ekitaldi bakoitzaren barruan eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ez du gaindituko dagokion esleipena edo esleipen hori eguneratzearen ondoriozkoa. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Agindu bidez, dagokion kreditua gehitu edo agortu dela argitaratuko da, eta kasu horretan ez da bidezkoa izango beste laguntza batzuen emakida. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hirugarrena. Hala ere, araudi honetan bildutako erregulazioari jarraiki baiezkoa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten eta baliabide ekonomikorik ez izateagatik baino ukatzen ez diren eskaerak hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira, betiere eskatzaileak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzara idazki bat bidaltzen badu, eta bertan eskaerari baldintza beretan eusteko asmoa adierazten badu.

Laugarrena. Agindu honetan jasotako diru-laguntzen programa 2006ko abenduaren 28ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean (L 379/5) argitaratutako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakiko Erregelamenduan (EE), hau da, Itunaren 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamenduan ezarritako minimis arauari lotuta geratuko da, eta, beraz, Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen erakunde onuradun bati emandako guztizko minimis laguntzak hiru zergaldiko edozein alditan 200.000 euroko zenbatekoa ez gainditzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatuko ditu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak.

Lehenengoa. Agindu honetan araututako laguntzen erregimen juridikoari dagokionez aurreikusi gabeko guztian, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean ezarritakoa aplikatuko da, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren laguntzen eta diru-laguntzen erregimenari buruzko VI. tituluan eta laguntza eta diru-laguntza publikoen arloko arau-hausteen eta zigorren erregimenari buruzko VII. tituluko III. kapituluan ezarritakoa.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Aginta-ritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren bihara-munean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 24a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.